Leave a comment


comunismo

ALDERDI KOMUNISTAREN BEHARRA

Kapitalismoa garatzen zihoan garaian, garai pre-monopolistan, langileriaren berezko antolakuntza moldeak elkartze sindikala eta borroka parlamentarioa ziren. Borroka molde hauek soilik ekoizpen harreman kapitalisten baitan lan indarra era onuragarriago batean saltzea edota erreformen bidez aldaketa politikoak eragin ahal izatea bilatzen zuten. Hau kapitalismoaren baitan beharginek lor dezaketen kontzientzia mailaren adierazgarri da.

Baina kapitalismoa inperialista bihurtu zenean, Estatu burgesaren burokrazia eta militarizazioa ikaragarri hasi zenean, Kapital finantzaria Kapital industrialarekin batu, hots, bankuak ekoizpen prozesu osoaren jabe izatera igarotzen direnean Kapital monopolista emanez, non kapitalismoaren kontraesan guztiak areagotzen diren: Lanaren eta Kapitalaren artean, bloke inperialisten artean eta nazio zapaltzaileen eta kolonialismoa jasaten duten herrialde mendekoen artean, Iraultza Sozialisten atariko garaian, aurreko borroka moldeak zaharkituak geratu ziren, eta behargin klasearen boterearen aldeko borrokarentzat antolakuntza lanabes historiko goren baten beharra azaleratu zen, Sozialismoa ezartzearen bere helburu Historikoak erdiesteko beharrezko tresna: lanabes hau Mota Berriko Alderdia da, Alderdi leninista da.

Alderdi leninistaren egiteko nagusietakoa behargin klasea subjektu politiko burujabe eta bereizi gisa osatzea da, burgesiaren eraginetik askatzeko, Proletalgoaren Diktaduraren aldeko bere borroka iraultzailea aurrera eramateko, herri langilea askapenera eramango dion ildotik bideratzeko. Beraz abangoardia papera bereganatu beharra dauka, Sozialismo Zientifikoak eskaintzen duen teoria eta ekinbiderako gida iraultzailea bereganatu beharra dauka, materialtasun historikoari jarraiki gizarte klasistaren arauak ulertu eta modu eraginkorrean ekin ahal izateko. Honetarako langileriaren ale onenak erakarri behar ditu eta marxismo-leninismoaren teoria zientifiko-politikoaz ideologia burgesa gainditu, beren kontzientzia maila igoarazi.

“Teoria iraultzailerik gabe, ez dago mugimendu iraultzailerik” V.I. Lenin

Hala ere, kontuan izan behar da alienazio kapitalista, langileriaren bere helburu Historikotik aldenarazten duten ideologia multzoa hala nola memoria historikoaren aizuntzea, ez dela soilik Kapital monopolistaren gainegituratik elikatzen (klase zapaltzailearen ideiak garai bakoitzeko ideia menderatzaileak bihurtuz), baizik eta ekoizpen harreman burgesek beraiek hau sendotzen dutela, behargin askori kontzientzia maila honetara iristeko beharrezko baldintzak ukatzen dizkiela (hezkuntza burgesa, lanorduen luzapena…), orokorrean beren kabuz lortzeko baliabideak ez dituztelarik, ezinezkoa bihurtzen duena kapitalismoaren pean klase osoa maila honetara jasotzea.

Beraz Alderdiaren egitekoa da bere kideen maila politikoa igoaraztea, mundu-ikuskera proletarioa eraikitzeko beharrezkoa ezagutza zientifikoez hornitzea, koadro marxista-leninisten sorkuntzaz arduratzea. Era honetan ekin ahal izango dio abangoardia teorikoa bereganatzearen egitekora, langileriaren baitan M-Laren zilegitasuna sendotzera, hegemoniko bihurtzera. Honetarako egun abangoardia teoriko hau bahituta duten langileriaren askapenerako kaltegarriak diren ideologia burges-ttipi, utopiko-atzerakoi, erreformista, berrikustzaile eta abarren eraginaz garbitu beharra dauka, borroka ideologiko latza aurrera eramanez. Abangoardia indarren metaketa emango da orduan.

Baina masa langileekin lotura ere izan beharra dauka Alderdi honek, eragin politikoa eskuratu, behargin klasearen buruzagi politikoa bihurtu eta herri langilea ordena burgesa uzkailtzera gidatu nahi badu, eta ez ezkutuko talde batean geratu (edo are okerrago, alderdi burges batean). Esan nahi al du momentu bakoitzean bloke zapaltzailearen geruza burges ezberdinek mugiarazten dituzten langileen atzetik ibili behar dela, segidismoa eginez? Inondik inora. Esan nahi al du honek bere sostengua langile aristokrazia (herrialde inperialistetan hazitako langile burgestuen geruza, antolakuntza molde zaharrak gutiz hartuak dituena) eta burgesia-ttipiaren sektoreei, ordena burgesa suntsitzeko ez intentziorik ez ahalmenik ez duten sektoreei eman behar diela ? Ezta ere. Esan nahi al du masengana zuzenean bideratu beharra duela, kontzientzia mailaren egoera kontuan izan gabe, bat-batean klase kontzientzia barneratu eta iraultzaileak bihurtuko direlakoan? Ezetz.

Honek esan nahi du langileriaren abangoardia naturala, bere borrokarako grina dela eta jada masa langileekin lotura estuak dituena, irabazi, honen sinesgarritasuna eskuratu, beharra duela. Materialtasun dialektikoan oinarritutako abangoardia teorikoaren papera langileen geruza borrokalarien artean batzen denean, abangoardia praktiko hau marxismo-leninismoarekin bat egin denean, esan daiteke eratu dela Alderdi leninista. Teoria eta praktikaren arteko bateratze dialektiko honek praxi iraultzailea emango du, klase interes zehatzek gidaturik langileriak bere etsaien, esplotatzaileen, gizateriak ezagutu duen klase ankerrenaren eta bere ordezkarien aurka kolpeak zuzen jo ditzan, Iraultza Sozialistaren bidez Estatu burgesa suntsitu eta Proletalgoaren Diktaduraz baliaturik Sozialismoaren eraikuntzara ekiteko.

Era honetan Kapitalaren aurkako borroka partzial guztiak eta hauen erakundeak (sindikatuak, emakumeenak, antifaxistak, borrokarako talde iraultzaileak, ikasleenak…) Alderdiak zuzenduko ditu, behargin klasearen Estatu Nagusiak, bere militanteen eraginaz, masak Kapitalaren aurkako gatazkan garaipenera bultzatuz, etorkizun komunistaren oinarriak borrokan finkatuz.

Nola bereizi Alderdiaren militanteen eta momentu bakoitzean honen borrokekin bat egiten duten aldekoen artean, Alderdia abangoardiako klase destakamendua izaten jarrai dezan eta ez dadin masa langileen artean diluitu? Alderdiko kidea honen ataletako batean lan ilegala egiten duen militantea da. Hau, komuniston egitekoa diktadura burgesa suntsitzea (bere menperatze formaren arabera ezberdintasun taktikoak egongo direlarik) izatetik ondorioztatzen da, honen baitako legedia, klase zapaltzailearen egoera iraunarazteko Estatu burgesaren hertsadura aparatua, soilik ezagutu beharreko klase borrokaren beste alor bat bihurtzen delarik. Ondorioz, Alderdiak bere kideen ekinbidea aurrera eraman ahal izateko, segurtasunerako, beharrezko ezagutzak, teknologia eta baliabide fisikoak eskaini beharko ditu.

Alderdi leninistaren ezaugarriak ondorengoak dira: zuzendaritza atal guztiak hautazkoak eta ezeztagarriak izatea, behetik gora; atal hauen kontu emate aldizkakoa hautatu zutenei eta atal gorenei; kritika eta auto-kritika gaitasuna; diziplina hertsia, gutxiengoaren gehiengoari mendekotasuna; atal gorenen erabakiak azpiko atalentzat lotesleak; lan eta zuzendaritza kolektiboak, partaide bakoitzaren ardura indibiduala. Guzti honi Erdigunetasun Demokratikoa deritzo, Alderdia bizi mantentzea eta garatzea ahalbidetzen duena.

Dialektika materialistari jarraiki, aurkakoen legea kontuan hartuta, nola lor daiteke Alderdi leninistaren sendotzea mantentzea eta endekapenean ez erortzea? Alderdiaren baitan ematen da gizartean ematen den klase borrokaren beraren isla, hots, kanpo borroka baten barne agerpena: berrikuspentasuna, mugimendu iraultzailerako eta Sozialismoaren eraikuntzarako beharrezkoa den teoria marxista-leninistaren maneiua, interes burgesetara moldatzeko. Honek etengabeko heziketa ideologikoa eskatzen du Alderdiaren kideen partez, ekinbide praktikoaren berriztapena momentuko beharren arabera, eta edozein unean klase-etsaien aurka kolpatzeko prestatuak egotea.

Alderdia elementu oportunistez araztuz indartu egiten da” J. Stalin

Azkenik, Alderdiaren amaierako xedea behargin klasea Iraultza Sozialista burutzera gidatu eta gizateria osoa mota guztietako zapalkuntzarik gabeko fase berri batera eramatea da, Proletalgoaren Diktaduraren oinarri bihurtzea, komunismora arte dagoen eraldaketa garai osoan zehar. Berez, kapitalismoaren barne kontraesanen baitan, gizarte burgesaren klase borrokaren ondorioz materialki Sozialismoaren hazia badago, baina eraldakuntza hau aurrera eramateko gainditu behar da, ezeztapenaren ezeztapenaz garapen hau ekoizpen harremanak suntsituz eta eraikuntza ekonomikoa aurrera emanez, kapitalismoa eta aurreko sistema klasistak guztiak. Hau da, hain zuzen ere, Sozialismoa Zientifikoa teoria utopiko edota erreformista burges guztietatik bereizten duena, ez baitu ezer asmatzen, baizik eta egitura klasisten garapen lege objektiboen ezagutze zientifikoaren ondorioz halabeharrezko gauzapenezko helburu gisa aurreikusten du.

Alderdi honen antolakuntza eremua, Euskal Herria bezalako nazio batean, bloke inperialista mendebaldarraren baitako ezaugarri ezberdinezko bi Estatu burgesen artean banatua eta hauetan egitura administratibo bat baino gehiagotan, zailtasun gehigarriak ezartzen ditu. Bai Hegoaldeko bai Iparraldeko lurraldeetan ezarpena duen Alderdia da beharrezkoa, leku bakoitzean behargin klasearen egoera kontuan hartuta, Iraultza Sozialista ematerakoan proletalgoa klase nazional gisa jaso dadin, euskal Estatu Sozialista egituratuz. Baina Estatu burges hauen menpeko langile eta herriekin, eta hauen erakunde leninistekin, harreman estuak izan beharko ditu Garaipena lortu ahal izateko, betiere bere burujabetasuna mantenduz, hala nola nazioarteko proletalgoarekin borroka eta sostengu begiztak izan.

Oinarriak:

Zer egin? – VI Lenin

Leninismoaren oinarriak – J. Stalin

 

KIMETZ Euskal Herriko Erakunde Komunista (ENBOR 7)

 

 

 

 

Advertisements

Posted martxoa 16, 2014 by aurreralangileria in marxismo-leninismo

Tagged with

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: