Leave a comment


882513_320146261441383_1714042362_o

Oraingoan Giap burkide vietnamdarraren gerrillaren eta oro har borroka iraultzailearen inguruko lan paregabearen hainbat zati esanguratsu  aurkezten dizuegu. Bere lan osoa irakurtzea zinez gomendatzen dugu:

“(…)

SARRERA

(…) Orain inoiz baino gehiago, indar politikoen garapenari eta borroka politikoari paraleloan, indar armatuen eraikuntza eta borroka armatua areagotu behar ditugu, borrokaren beste alorrekin estuki elkartuz, erasotzaile iparramerikarrak eta beren lekaioak erabat garaitzeko egiteko nagusi gisa, hegoaldea askatzeko, iparraldea babesteko, herrialdearen birbateratzea lortu eta gure nazioarteko eginbeharrekin konplitzeko. Gure iraultzaren funtsezko egiteko hau aurrera eramateko ahaleginak gutxitu gabe, gainera, herri osoan zehar era iraunkor batean herri indar armatuak eta defentsa nazionala  antolatzeko baldintzak eta orientazioa prestatu behar ditugu, gure aberria irmoki defendatu eta edozein balizko eraso zapuztu ahal izateko, sustatzen duena edozein etsai izanda, bere tropen garrantzia eta bere armamentuaren kalitatea edozein izanda.

(…) Masen armatzearen eta ejertzitoaren eraikuntzaren teoria eta praktika egungo mementoan arazo gorietakoa da herri askorentzat, independentzia nazionalaren, demokraziaren, eta sozialismoaren beren borrokan, inperialismoaren –bere ordezkari nagusia inperialismo yankia dena- bortizkeria politika eta gerra basatiaren politikaren aurrean, eta armen eta gerra baliabideen garapen azkarraren aurrean, egunetik egunera modernoagoak direnak.

I PROLETALGOAREN ANTOLAKUNTZA MILITARRAREN TESI MARXISTA-LENINISTAK

(…) Nazioen eratzearekin nazio zapalkuntzaren eta nazio eustearen arazoa sortzen da eta orduan klase borroka, borroka nazionalaren forman ere garatzen da. Esklabistak eta esklaboak, lurjabeak eta nekazalgoa, burgesia eta proletalgoa, nazio zapaltzaileak eta nazio zapalduak, herrialde erasotzaileak eta herrialde erasotuak, multzo aurkakoak gizartean, eta abar., borroka jarraituan, formaniztunean egon dira murgilduak, bere asalduran gatazka armatuaren, gerraren, forma hartzen duena. Orainaldira arte, klaseko gizartean gerra kopuru zenbatezina lehertu dira. Soilik neurri handienekoak hartzen baditugu kontuan bere kopurua hamar mila baino gehiagora iristen da, duela bost mila urtetik honaino. Ejertzitoa da gerra bat aurrera eramateko lanabes nagusia. Bere sorkuntza Estatuaren agerpenari dago lotuta, gizartea klase aurkakoetan banatzen denean. Ejertzitoa Estatuaren antolakunde berezia da, klase jakin baten lanabesa, bere ildo politikoaren burutzerako balio duena bortizkeria armatuaren bidez.

(…) Beharrezkoa izan zen marxismoak argia ikustea, proletalgoak bere alderdi propioa izatea eta indar politiko burujabea izatera iristea, egoera “espontaneotik” “kontzientera” igarotzea eta bere borroka iraultzailea jauzi kualitatibo bat ematea, era osoan konpondu ahal izateko , oinarri honen gainean, antolakuntza militarraren arazoa, euskarri zapalduena, proletalgoaren zientzia militarraren bidez. Behargin klasearen alderdiak –alderdi komunistak- harea politikoan sartu izana, eta beren eskuetan iraultzaren gidaritza hartu izana herrialde ezberdinetan, izate iraultzaileko eta benetan herrikoizko antolakunde armatu batzuen sorkuntzara eraman zuen, behargin klaseak gidatutako iraultza proletario edo iraultza demokratiko-burgesetatik, iraultza demokratiko herrikoiak eta askapen nazionaleko iraultzetatik ateratakoak.

(…)

1.MARX ETA ENGELS-EN TESIAK

Munduko behargin klasearen paper historikoa kapitalismoaren ehorzle eta gizarte komunistaren,  gizakiak gizakiaren gaineko esplotazioa ezabatzen den klaserik gabeko gizartearen, eraikitzaile gisa zehazterakoan, Marx-ek eta Engels-ek bere askapenerako biderik justuena erakutsi diote proletalgoari: behargin klasea, alderdi komunistaren gidaritzapean, nekazalgoarekin estuki elkartu behar da, bortizkeria iraultzailea erabili behar du burgesiaren estatu-aparatua suntsitzeko, proletalgoaren diktaduraren Estatua ezarri behar du, Estatu honetaz baliatu proletalgoaren menderatzea zaintzeko eta gizartea eraldatu printzipio komunistei jarraiki.

(…) Zientzia militar proletarioaren fundatzaileak, Marx eta Engels proletalgoaren antolakuntza militarraren formaren arazoaren oinarri teorikoak ezarri zituzten lehenak izan ziren, hurrengo tesi ospetsuarekin: behargin klasea armatu, ejertzito iraunkorra herri armatuagatik ordezkatzea “beharginak… armatuak egon behar dira eta beren antolakundea izan. Berehala ekingo da proletalgo osoa fusil, karabina, kanoi eta munizioz… armatzera. Desarmatze saiakera oro errefusatua izango da, beharrezkoa izatekotan, armen indarrez”.(…)

(…)

2.TESI LENINISTAK

(…) Alderdi boltxebikearen zortzigarren biltzarrean Lenin-ek ahaleginak armada gorriaren eraikitzean kontzentratu beharra azpimarratu zuen, eta aukera berean erakutsi zuen alderdiak milizien sistema mantentzen jarraitzen zuela. Gainera, biltzarraren programak herri langile osoari formakuntza militarra ematearen egitekoa eta jada berrantolatutako tropen eta enpresa estatalen, sindikatuen, nekazari txiroen antolakundeen, eta abarren. artean harreman estuak eratzea zehaztu zuen. Sobietar batasunean urriko iraultzaren garaipena eta segituan, masa iraultzaileen indar armatuek, guardia gorrien destakamenduek, gerrillari behargin eta nekazari txiroek, errebolta kontra-iraultzaileen birrintzean paper oso garrantzitsua bete zuten. Behargin eta nekazarien armada gorriaren sorkuntzaren hasieran, “guardia gorriaren” formazioek preseski bere hezurdura osatzen zuten.

Armada gorria milioika gizakiko indarrean bihurtu baino lehen, herrialdeko eskualde anitzetan formazio gerrillariek esku-hartzaile atzerritarren eta guardia zuriaren aurka herriaren borroka indar funtsezkoenetako bat osatu zuten. Guda zibila bitartean, ehun milaka gerrillari etsaiaren atzeguardian borrokatu zuten, beren ekintzak armada gorriarekin estuki koordinatuz. Azken honen unitate eta talde erregular anitz, guda zibilaren garaian, unitate gerrillarietatik eratu ziren.

(…)

III GURE ALDERDIAREN ETA HERRIAREN EKARPEN SORTZAILEA MASA IRAULTZAILEEN ARMATZEAN ETA HERRIAREN EJERTZITOAREN ERAIKUNTZAN

(…) Gure alderdiaren eta gure herriaren ekimena masa iraultzaileen armatzearen eta herri-ejertzitoaren eraikitzearen inguruan, proletalgoaren antolakuntza militarraren tesi marxista-leninistan oinarritzen da eta indar armatuen eraikuntzaren auzian gure arbasoen irakaspenen jarraipena eta garapena da. Gure alderdiak jakin izan du proletalgoaren zientzia militarraren abangoardiako teoria gure herriaren usadio originalekin estuki lotzea, eta jakin izan du teoria eta irakaspen hauek zentzudunki gure herriaren borrokaren praktikara eramatea, gure garaiko baldintza eta egoera historiko berrietan. Honela, matxinada armatuaren eta gerra iraultzailearen garapen berri eta garrantzitsuak, gure herrialdeko antolakuntza militarrarena bezala, alderdiaren gidaritzapean, logikoa eta beharrezkoa da gure herriaren historian eta borroka ohituretan, behargin klase vietnamdarra bere benetako ordezkaria den garaian. Alderdiaren eta Ho Chi Minh lehendakariaren gidaritzapean, gure herriak jarraitu eta zabaldu ditu nazio vietnamdarraren oldarraldi atzerritarraren aurkako borroka usadio heroikoak. Herri matxinada eta herri guda dira, alderdiaren gidaritzapean, gure herrialdean matxinada armatuaren eta gerra iraultzailearen gailurra dira.(…)

(…)

IV MASA IRAULTZAILEAK LEKU GUZTIETAN ETA SENDOKI ARMATU, HERRI-EJERTZITO ERREGULAR ETA MODERNOA ERAIKI

(…) Ejertzito iraultzaile baten borroka-indarra faktore hauen emaitza da: kontzientzia iraultzailea, koadro eta borrokalarien morala, tropen ekipo teknikoaren antolakuntza arrazionala, borrokalarien maila tekniko eta taktikoa, zientziaren eta arte militarraren maila, koadroen gidaritza eta aginte gaitasunak… indar hau gizakiaren eta armamentuaren, politika eta teknikaren, zientzia militarraren eta gerra baliabideen, ideologia eta antolakuntzaren arteko aliantza dialektikoaren emaitza da.

(…) Gerran, “masek gerraren xedeen eta zergatien kontzientzia izatea garrantzia ikaragarria du eta garaipena bermatzen du”. Armada iraultzaile baten koadro eta borrokalariek interes klasista eta interes nazionalen kontzientzia jasoa dutenean, beti daude prest independentziaren, askatasunaren eta sozialismoaren alde sakrifikatzeko, borroka zelaian soilik apeta eta nahimen bakarra erakusten dute: etsaia garaitu, eta energia eta sendotasun ezohiko batez daude animatuak. Gure ejertzitoaren borrokaren eta hazieraren historia, ezerezetik abiatuz garaiko inperialismo basatienak garaitzera iritsi dena, Lenin-en tesi hau era adierazgarrian egiaztatzen du.

(…) Ejertzitoaren izate iraultzailea etengabe indartzeko, beharrezkoa da armadaren eraikuntza politikoaren printzipio leninistak ezagutzea eta era zuzenean ezartzea, gure ejertzitoarentzat usadioa bihurtu dena. Printzipio hauek hurrengoak dira: ejertzitoari buruz ziurtatu beti alderdiaren gidaritza zuzen eta erabatekoa eremu guztietan. Printzipio hau funtsezkoa da; etenik gabe alderdiaren antolakuntza finkatzea, hala nola lan politikoaren sistema; atsedenik gabe lan hau indartzea ejertzitoaren baitan; ildoaren, egiteko iraultzaileen, alderdiaren zuzentarau eta politiken irakaspenari arreta handia ipintzea; kontzientzia politikoa, kontzientzia nazionala, klase kontzientzia jasotzea; armadan borrokatu eta garaitzearen erabakitasuna indartzea; garrantzi handia ematea ejertzitoak alderdiaren ildo eta ideia militarren, herriaren gudaren zientzia eta arte militarren barneratzeari; alderdiaren egintza iraultzailearen erabat fidelak diren koadroen kontingentea aktiboki eratzea, gidaritza, aginte eta antolakuntza gaitasunez hornituak, demokrazia zabala ezartzea; ejertzito iraultzailearen burdinako, bidezko eta libreki onartutako diziplina indartzea; harreman ona sortzea ejertzitoaren, alde batetik, eta bestetik, alderdiaren, botere iraultzailearen eta herriaren artean, ejertzitoa beraren baitan, hala nola herrialde anaietako armada eta herriarekin.

(…)”

 

Armar a las masas revolucionarias, construir el ejército popular (euskaratua) – Vo Nguyen Giap

_

_

_

_

_

_

_

_

_

_

_

_
_

_

Advertisements

Posted martxoa 23, 2014 by aurreralangileria in borroka moldeak, marxismo-leninismo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: