1 comment


che_prima

 

Nahiz eta Che Guevara iraultzaile zintzoa izan eta marxismo-leninismoa ikasteko egiazko saiakera egin, bere “Gerrillen guda” irakurtzerakoan proletalgoaren mundu-ikuskera guztiz bereganatu ez zuela azaleratzen da, abenturazaletasun ezkertiarrerantz gehiago jotzen duela (Carlos Marighella-ren “Hiri-gerrillariaren mini manuala”n bezala): Alderdi leninistaren ez soilik gidaritzari baizik eta izateari ere errefusa, nekazalgoa eta ez behargin klasea iraultzaren oinarri hartzea, herrialde inperialistetako langileria borrokaz baztertzea…

 

“(…)
I kapitulua BORROKA GERRILLARIAREN PRINTZIPIO OROKORRAK

1.Borroka gerrillariaren muina

(…) Han non gobernua herri-galdeketaren formaren baten bidez boterera iritsi den, iruzurrezkoa izan ala ez, eta gutxienez legalitate konstituzionalaren itxura mantentzen den, kimu gerrillaria sortzea ezinezkoa da, borroka hiritarraren aukerak agortu ez izanagatik.
Hirugarren ekarpena izaera estrategikokoa da funtsean eta atentzio deia izan behar du irizpide dogmatikoekin masa borroka hirietako mugimenduetan ardaztu nahi dutenentzat, erabat ahaztuz landako jendearen parte-hartze handia Amerikako herrialde azpigaratu guztien bizitzan. Ez da antolatutako behargin masen mespretxatzen dela, sinpleki aukerak irizpide errealistaz aztertzen dira, borroka armatuaren baldintza zailetan, non gure konstituzioak apaintzen dituzten bermeak etenak edo alde batera utziak dauden. Baldintza hauetan behargin mugimenduak klandestinoak, armarik gabe, legalitatetik kanpo eta arrisku handiak eramanez egin behar dira; ez da hain zaila egoera landa-eremu irekian, biztanleria gerrilla armatuaz sostengatua eta lekuetan non indar errepresiboak ezin diren iritsi.

(…) Ondo xedatua geratzen da gerrillen guda berez garaipena lortzeko aukerarik ez duen gerraren fasea dela, gerraren fase primarioetakoa da gainera eta zabaltzen eta garatzen joango da Ejertzito Gerrillariak, bere etengabeko hazieran, Ejertzito Erregular bateko ezaugarriak lortu arte. Memento horretan etsaiari behin betiko kolpeak emateko eta garaipena bermatzeko egongo da prest. Garaipena Ejertzito Erregular baten ekoizkina izango da beti, nahiz eta bere jatorria Ejertzito Gerrillaria izan.

(…)

2.Estrategia gerrillaria

(…) Lan herrikoi hau lehengo mementoan zuhurtziaren gain zentralizatu behar da, hots, nekazari bakoitzari eskatu behar zaio, ekiten den gizartearen kide bakoitzari, ez komentatzeko entzun edota ikusten dutena; gero iraultzarekiko beren leialtasunak berme handiagoak eskaintzen dituen biztanleen laguntza bilatuko du, ondoren pertsona horiek kontaktu egitekoetan, merkantzia edo arma garraioan erabiliko dira, praktikoetan berak ezagutzen dituen zonaldetan, eta beranduago, lan eremuetan jada antolatutako masen ekintzara iritsi daiteke, bere azkeneko emaitza greba orokorra izango dena.

(…)

3.Taktika gerrillaria

(…) Oso garrantzitsuak dira sabotaje ekintzak. Beharrezkoa da era argian ezberdintzea sabotajea, gerrako neurri iraultzailea, osoki eraginkorra eta terrorismoa, neurri erabat ez eraginkorra orokorrean, bereizirik gabekoa bere ondorioetan, kasu askotan bere efektuen biktima bihurtzen baitu jende errugabea eta bizitza baliotsu kopuru handia kentzen diona iraultzari. Terrorismoa faktore baliotsu gisa hartu behar da indar zapaltzaileen buru konnotaturen bat exekutatzeko erabiltzen denean, bere krudelkeriaz berezitua, bere eraginkortasunaz errepresioan, bere ezabapena zerbait baliagarria bihurtzen duten ezaugarri multzo batengatik; baina inoiz ez da gomendagarria kalitate gutxiko hiltzea, ondorio gisa errepresioaren gainezkatze bat dakarrena, bere heriotza aztarnarekin.

(…) Taktika gerrillariaren funtsezko alderdia da zonaldeko gizaki guztiei ematen zaien tratua. Garrantzitsua da, era berean, etsaiari emandako tratua: jarraitu beharreko araua erabateko errukigabetasuna izan behar du erasotzeko orduan, erabateko errukigabetasuna salaketa edo erailketan aritzen direnekin eta ahalik eta osoena den errukitasuna beren behar militarra betetzen, edo betetzen dutela pentsatzen, doazen soldaduekin.(…)

(…)

5.Gerra lursail kaltegarrietan

(…) Badago argitu beharreko arazo garrantzitsu bat, parkearena: hau ia beti etsaiari kenduko zaio. Beraz kolpeak eman behar dira han non erabilitako parkea berreskuratzeko erabateko ziurtasuna dagoen, leku ziurretan hornidura handiak izaten ez badira; hots, ezin da eraso suntsitzaile bat arriskatu gizon talde baten aurka honek parke guztia kostatuko badu eta ezin izango bada berreskuratu. Gerrillaren taktikan beti da kontuan hartu beharrekoa borroka jarraitzeko funtsezko gerra-materialaren hornikuntzaren arazo larria. Horregatik armak etsaiak dituenekin egin behar du bat (…)

(…)

6.Hiri inguruko gerra

(…) Funtsezkoa da zehaztea inoiz ezin dela bere kabuz hiri inguruko gerrilla bat eratu. Jaiotza izango du iraun ahal izateko baldintza jakin batzuk sortu ondoren, eta honek berak adierazten du hiri inguruko gerrilla beste zonalde batean kokatutako buruen zuzeneko aginduetara egongo dela. Ondorioz, gerrilla honen egitekoa ez da ekintza independenteak aurrera eramatea izango, baizik eta aldez aurretik pentsatutako plan estrategikoak jarraituz, bere egitekoa beste eremu batean kokatuko talde handiagoen ekintzak eta zehaztapen taktiko jakin baten arrakastara espezifikoki laguntzea izateko eran, beste motako gerrillek duten anplitude operazionala izan gabe.(…)

(…)

II kapitulua GERRILLA

1.Gerrillaria: Gizarte-eraldatzailea

(…) Esan dugu baita ere Amerikako, gutxienez, eta ekonomikoki gutxi garatutako herrialde guztietako egungo baldintzetan, borrokarako baldintza idealak eskaintzen zituzten tokiak landakoak ziren, eta ondorioz gerrillariak altxatuko duen aldarrikapen sozialen oinarria nekazari-jabetzaren egituraren aldaketa izango da.

(…)

2.Gerrillaria borrokalari gisa

(…) Jada aipatutako baldintza gogorretan ekitea ahalbidetzen dieten debozio eta tinkotasun hain ezaugarri nabarmenak dituzten pertsonek, ideal bat izan behar dute. Ideal hau sinplea da, bakuna, nahikari handirik gabekoa, eta, orokorrean, ez doa oso urrun, baina hain irmoa da, hain argia, bere alde bizitza zalantzarik gabe ematen dela. Ia nekazari guztietan, lur zati propio bat lantzeko izatea da eta tratu sozial duina jasotzea. Beharginen artean, lana izatea, soldata egokia jasotzea eta baita ere tratu sozial bidezkoa. Ikasle eta profesionalen artean ideia abstraktuagoak aurkitzen dira, borrokatzen den askatasunaren zentzua adibidez.

(…)

III kapitulua FRONTE GERRILLARIAREN ANTOLAKUNTZA

(…)

2.Antolakuntza zibila

(…) Horretarako beharginen, profesionalen eta nekazarien antolakunde herrikoiak ere izan behar dira, zein bere masen artean iraultzaren hazia ereiten joango direnak, azalduz, errebeldiaren argitalpenak irakurtzera emanez; egia erakutsiz. Propaganda iraultzailearen ezaugarrietako bat egia izan behar duelako. Honela, gutxika, masak irabazten joango da eta aukeratu ahal izango da lan hoberenak egiten dituztenen artean ejertzito errebeldera edo erantzukizun handiko egitekoetara gehitzeko.

(…)

3.Emakumearen papera

(…) Industria gerrillari txikien ezarpenaren iritsi bada jada, emakumeak bere parte-hartzea izan dezake hemen ere, batez ere uniformeen egitean, emakumeen tradiziozko lanbidea herrialde latinoamerikarretan. Josteko makina soil batekin eta zenbait moldeekin mirariak egin daitezke. Antolakunde zibileko beste maila guztietan, emakumeak parte-hartzen du eta zeharo ordezkatu dezake gizona eta egin behar du armak eramateko besoak falta diren kasuen ere, nahiz eta hau ezbehar oso urria izan bizitza gerrillarian.

(…)

9.Entrenamendua eta doktrinamendua

(…) Uneoro irakurketa bultzatu behar da, liburuak aukeratzen ere saiatuz inolako aztarnarik uzten ez duten gauzetan denbora ez galtzeko, soldadugaiari letren munduarekin eta arazo nazional handiekin kontaktuan ipintzeko erraztasuna eman. Irakurketa mailakatuak bere baitan jaiotako zaletasun batez edo bere inguruko egoera eragileen inposizioz, soldaduetan kezka berriak sortuko dituztenak, izango dira bultzatuak, eta egoera hau lanaren bidez lortuko da, gutxika, errekruten eskolek beren ohiko egitekoan gainontzeko troparen aurrean honetatik pasa diren gizakien abantaila handiak erakusten doazen heinean, beren arazoen azterketa gaitasuna, beren diziplina gorena, errekruten eskoletan funtsean irakatsi beharreko beste gauza bat dena.

(…)

10.Mugimendu iraultzaile bateko ejertzitoaren estrukturako antolakuntza

(…)Antolakuntza militarreko neurri guztietatik, garrantzitsuetako bat diziplinazko zuzenketa da. Diziplina (hau behin eta berriz azpimarratu behar da) indar gerrillariaren ekintzaren oinarrietako bat izan behar du, aurrerago ere esan dugu, barneko eta perfektuki arrazonatua dagoen uste oso batetik jaiotzen den indarra behar du izan; hortik jaiotzen da barne-diziplina duen gizabanakoa. Diziplina hau hausten denean beti zigortu behar da egin duenari, bere hierarkia edozein izanda, zorrozki zigortu eta zigorri ezarri han non mina ematen duen.

(…)“

 

La guerra de guerrillas (euskaratua) – Ernesto Che Guevara

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted apirila 12, 2014 by aurreralangileria in borroka moldeak, inperialismo

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: