1 comment


RAF örgütü 1

Duela asko egin zen hemen Rote Armee Fraktion-aren lanaren argitalpen bat. Oraingoan, borroka gerrillariaren azterketarekin jarraituz, RAFaren beste dokumentu bat argitaratzen dugu, zeinetan ikuspegi iraultzaileaz gain mugimendu honen akats larriak ikus ditzakegun, batez ere Alderdi leninistaren eraikuntzaren gutxieste edo baztertzea, Mao-rekiko zentzugabeko begirunea …

 

 

“1.ERANTZUN ZEHATZAK GALDERA ZEHATZEI

(…) Izaera iraultzaile behartua kontraesana da berez, kontraesan antzua. Praktika politiko iraultzaile batek, ezagutzen ditugun menperatze-harremanen baitan –edo kasu guztietan ere-, izaera indibidualaren eta motibazio politikoaren uneoroko bat-etortzea, hots, nortasun politikoa, esan nahi du. Kritika eta autokritika marxistak zerikusi gutxi du “auto-askapenarekin”, eta asko diziplina iraultzailearekin.

(…) Beldurra klase zapaltzailearen hezurretan sartu da, Estatu honetaz eta bere biztanleria, klase eta kontraesan osoen guztiz jabe sentitzen zirenak jada, intelektualak beren aldizkarietara murriztu, ezkertiarrak beren zirkuluetan giltzaperatu, marxismo-leninismoa armagabetu zutela uste zutenak. Ordezkatzen duten botere-egitura ez da, hala ere, beren beldurrak pentsatzera eman dezaken bezain ahula.

(…) Ez diogu erresistentziako talde armatu ilegalen antolakuntzak antolakunde proletario legalak ordeztu ditzakeenik, ezta banakako ekintzek klase borrokak ordezten dutenik, ezta borroka armatuak fabrikako edo auzoko lan politikoa ordeztu dezakeenik ere. Soilik adierazten dugu bataren garapen eta arrakastak bestea ekartzen duela.

(…)

2.ERREPUBLIKA FEDERALA METROPOLIA

(…) Nahiz eta 2 milioi langile atzerritar izan, %10etik gertuko langabeziara jotzen duen atzeraldi baten erdian, Errepublika Federalak ikara guztia, diziplina mekanismo guztiak erabili ahal izatea, langabetuen armada bati aurre egin gabe, masa hauen erradikalizazio politikoaren kemena nabaritu gabe, sistemaren indarraz ohartzea ahalbidetzen du.

(…)

3.IKASLE-MATXINADAK

(…) Errepublika Federalean eta Mendebaldeko Berlinen, ikasle-mugimenduari dagokio: bere borroka kaleetan, bere suteak, bortizkeriaren bere erabilera, bere gogoberotasuna, eta ondorioz baita ere bere ahoberokeria eta ezjakintasuna, azken finean: bere praxia, marxismo-leninismoa teoria politiko gisa berreraikitzea, gutxienez enteleguaren kontzientzian, zeina gabe ezin diren gertakari politikoak, ekonomikoak eta ideologikoak eta agertzen diren modua ulertu, zeina gabe ezin diren bere barne- eta kanpo-loturak azaldu.

Preseski ikasle-mugimendua jakintza-askatasunaren ideologiaren eta Unibertsitatearen gaineko kapital monopolistaren menperatzearen errealitatearen arteko kontraesanaren esperientzia zehatzetik abiatzen delako, ez delako ideologikoki hasieratua izan, ez du bere azken hatsa eman: Unibertsitatearen krisiaren eta kapitalismoaren krisiaren arteko lotura goitik behera kontuan hartzea, teorian bederen.

(…) Ikasle-mugimendua behera etorri zen bere antolakuntza molde espezifikoki ikasle/burges-ttipia, “eremu anti-autoritarioa”, bere helburuentzat aproposa zen praktika garatzeko ezgai erakutsi zenean, ezin zelako bere bat-batekotasunaren zabalpena eman ez enpresetarantz ezta gai zen hiri-gerrilla batean ezta masa-antolakunde sozialista batean ere. (…)

(…)

4.PRAKTIKAREN LEHENTASUNA

(…) Langile eta intelektualen ekimen iraultzailerik gabe, abangoardiaren esku-hartze praktikoa gabe, borroka antiinperialista zehatza gabe ez dagoela bateratze prozesurik adierazten dugu, batasuna ez bada borroka komunen bitartez planteatzen ezin dela inola ere planteatu, borroka komun horietan langile eta intelektualen frakzioak ez duela “antzeztea” gidatzen, baizik eta eredu dela.

(…) Ez da marxista-leninisten gidaritza-paperarik egongo etorkizuneko klase borroketan abangoardiak berak ez badu nazioartekotasun proletarioaren bandera gorria jasotzen, abangoardiak ez badu behar duen bezala nola eraikiko da proletalgoaren diktadura, nola birrinduko den burgesiaren boterea, galdera erantzuten, ez badago praktikan prestatua guzti hau erantzuteko.

(…) Baina gainera, “trantsiziozko aldarrikapen iraultzaile” horiek, gainditzen ez badira, ez dira kaka ekonomizista besterik haiengatik borrokaldi iraultzailea hastea merezi ez duelako, “irabaztea, iraultzaileen ondasun gorena bizitza ez dela printzipioa onartzean datza” (Debray). Era sindikalistan esku hartu daiteke aldarrikapen horietan baina “behargin klasearen politika tradeunionista preseski behargin klasearen politika burguesa da” (Lenin). Hau ez da esku-hartze metodo iraultzailea.

(…)

5. HIRI-GERRILLA

(…) Neurri berean, hiri-gerrilla denbora luzez egiaztatutako demokrazia parlamentariaren ezeztapenaren emaitza da, bere ordezkari propioengatik, ekidinezinezko erantzuna larrialdi-arauei eta “eskuko-granada legeei”, sistemak bere aurkariak likidatzeko erabiltzen dituen baliabide berekin borrokatzeko prestutasuna. Hiri-gerrilla gertakarien onarpenean oinarritzen da, eta ez beren gorestean.

(…)Gure antolakuntza-kontzeptu originala hiri-gerrillaren eta oinarrizko lanaren arteko lotura berarekin zekarren. Gutako bakoitzak, aldi berean, auzo edo fabriketako talde sozialistetan parte hartzea, eztabaida prozesuan eragitea, esperimentatzea, ikastea nahi genuen. Hau ez zebilela ikusi genuen. Polizia politikoak talde hauen, beren ziten, beren bileren, beren eztabaida edukien gain egiten zituen kontrolek, halako muturrera iristen da ezin dela han egon kontrolatua egon nahi ez bada. Lan legala ezin dela la ilegalarekin bateratu.

(…) Ez dago kapitalaz kontrolatuta ez dagoen hedabiderik merkatu publizitarioaren, botereko zirkuluen parte izateaz guratsu diren kazetarien handinahiaren, medio handien iritzien, merkatu editorialaren kontzentrazioaren bitartez. Iritzi publiko menderatzailea menderatzaileen iritzi publikoa da, merkatua zatietan banatzen dutenak geruza sozial bakoitzarentzat eduki ideologikoak garatuz. Hedatzen dena bere baieztapen propiorako merkatuan balio du. Aldizkaritza-kategoria soilik gauza bat du esanahi: saltzea.

(…)

6.LEGALITATEA ETA ILEGALITATEA

(…) Esan nahi dutena lan sozialistari klase-Estatuak eta bere justiziak altxatzen dituen mugak nahikoak direla bitarteko erabilgarri gisa, muga(keta) horietara lotu behar dela, Estatu honen eraso ilegalen aurrean, sistematikoki legalizatuak, momentu oro atzerapausoa eman behar dela: legalitatea edozeren gainetik. Atxiloketa ilegalak, ikara-epaiketak, poliziaren erasoak, epaileen xantaia eta presioa: ibili ala leher egin, komunistak ez dira hain sinplistak…

(…) legalitatea parlamentarismoaren ideologia da, aliantza sozialarena, gizarte pluralistarena. Fetitxean bihurtzen da harez harropuzten direnak ez dakitenean telefonoak entzuketa legalak jasan eta posta legalki kontrolatua egon daitekeela, bizilagunak legalki itaundu daitekeela, informatzaileei legalki ordaindu daitekeela, norbait legalki jazarri daitekeela, lan politikoaren antolakuntza ez bada nahi uneoro jokoz kanpo gelditzea polizia politikoaren erasoaren ondorioz, aldi berean legala eta ilegala izan behar duela.

(…) Eta oraindik aitzakia gehiago egon dadin, komunistak garelako, eta komunisten araberakoa denez ikara eta errepresioak soilik beldurra eta etsipena ekartzea ordez, klase-gorrotoa eta elkartasuna eta erresistentzia eragitea, dena hemen garbi egotea inperialismoaren zentzuan ala ez, dena pikutara bidaltzea ala ez. Komunisten araberakoa delako hau gertatzea ala ez: inozoak badira, botereak nahi duena egingo du; bestela, legalitatea erabiliko dute, besteren artean, ilegalitatea antolatzeko, hura honekiko fetitxe egin ordez.

(…) Ez zuen kontuan izan legalitate baldintzak, erresistentzia aktiboarekin, nahitaez aldatzen direla eta, ondorioz, beharrezkoa da legalitatearen erabilera borroka politikorako eta, ladi berean, ilegalitatearen antolakuntzarako, sistemak ezarritako patuaren kolpe gisa ilegalizazioa iristea itxarotea akatsa den bitartean, ilegalizazioak berehalako zapalkuntza eta auzia bukatu dela esanahi duelako.

Armada Gorriko Frakzioak ilegalitatea antolatzen du esku-hartze iraultzailerako kokapen erasokor gisa.

(…)”

Concepción de la guerrilla urbana (euskaratua) – Rote Armee Fraktion

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: