Leave a comment


Cuadro realizado en la prisión de Soria

Dokumentu honetan Movimiento Politico de Resistencia-k idatzitako lana dugu, zeinetan era oso betean borroka gerrillariaren egitekoa eta gainontzeko borroka moldeekin harremanak mugimendu komunistan azaltzen den. Hala ere, MPR-ren ohiko berrikuspentasun zantzuak aurki daitezke: maoismoa, diktadura burgesaren menderatze-formen inguruko zehaztugabetasuna…

 

“Aski frogatua dago, guretzat behintzat, herrialde europarretan –herrialde Estatuko kapital monopolistakoak eta inperialistak- proletalgo iraultzailearen antolakuntza politiko forma gorena Alderdi Komunista izaten jarraitzen duela. Beste maila batean aurkitzen da antolakunde militarra, hiri-gerrillako egungo forman, lehen ordenako garrantzia duen papera jokatzen ari dena masa zabal behargin eta herrikoien Erresistentzia Mugimendu Politikoaren baitan. Ez dago esan beharrik antolakuntza eta borroka politiko eta militar bi forma hauek ez dutela bata bestea ezeztatzen. Aitzitik, biak elkar osatzen dira bata bestean sostengatuz. Honela, borroka armatu gerrillariak masen antolakunde politikoei eta Alderdiari bidea urratzeko balio du. Bere partetik Alderdiak proletalgoa politikoki argitzen duen, berehalako eta epe luzeagokorako helburuak seinalatzen dizkion eta bere indarrak antolatzen dituen bitartean; eta jakina denez, Alderdiak gainera gerrilla programa politiko argi batez hornitzen du, bere helburu politikoen horizontea seinalatuz.

Esandako guztiarengatik ezin da inoiz utzi gerrillak Alderdiaren gain ezarri eta agintzea, ezta antolakuntza eta jarduera militarrak jarduera politiko alderdikaria ordeztea. Funtsezko printzipio leninista da proletalgoaren borroka iraultzailearen egoera eta herrialde guztietan bere baliagarritasuna mantentzen duena. Hortaz beti da politika –kasu honetan alderdi proletarioaren politika- fusila gidatu behar duena. Beste gauza bat pentsatzea proletalgoa desarmatzea litzake.

(…)

Komunisten estrategia: masen matxinada armatua luzaroko gerrillen gudarekin bateratu

(…) Usuki esaten da gerrillaren ekintzek masa behargin eta herrikoien kontzientzia politiko eta antolakuntza maila jasotzera laguntzen dutela, erreakzioari eta berrikuspentasunari mozorroa kentzen diotelako. Baina ez zaio beharrezko garrantzia ematen kontzientzia eta antolakuntza hau Alderdi Komunistak gidatutako gerrillak jarrita dituen lehentasunezko helburuak izanari. Estatu kapitalista garaitzea ahalbidetuko duten indar iraultzaileak metatzea eta mota guztietako baldintzak sortzea da xedea. Eta, gure herrialdeetako baldintza material eta subjektiboetan, ez dago indarrak metatu eta etsaiaren erasoetatik babesteko erarik gerrillaren babesik gabe.

Honengatik gerrillaren papera bizi garen ordu honetarako ez da bere osotasunean zehazten Lenin-en gerrillen guda lanean. Bertan Alderdiarentzat dirua eranstearen, etsaiaren ituak jotzearen eta auto-mantentzearen egitekoa azpimarratzen zen. Baina gaur egun, eta Lenin-ek esandakoa gutxitu gabe, gerrillaren helburu nagusia Erresistentzia Mugimendu Politiko osoarentzat indar metaketa erraztea da, beharginen eta beste sektore herrikoien antolakuntzara laguntzea, gobernuaren krisia areagotzea, indartzea eta garatzea.

(…) Jakina da Alderdi komunistaren egitekoa dela borroka armatua gainontzeko borroka moldeekin era zuzenean ahokatzera ikastea. Ez da, beraz, bere eraginkortasun politikoa posibilitate errealetatik haratago neurriz kanpo baloratu behar, borroka eta antolakuntza era baliodun bakarra bihurtu nahiez. Edo sinpleki gutxiestea, politika komunistaren konpartsa soil, edo ekintza sindikal armatura, murriztera iritsita. Marxista-leninista gisa Alderdi Leninista lehen lerroan kokatu behar dugu mugimendu iraultzaile osoaren gidari gisa -hiri-gerrilla barne-, azken finean ildo politikoak dena erabakitzen duenaren jakitun.

(…) Gure gizartearen egungo ezaugarriak kontuan izanda, estrategia komunistaren lehengo fasearen helburua egoera iraultzaile matxino bat emateko baldintza subjektiboak sortzea eta baldintza objektiboen garapena laguntzea dela. Fase hau Luzaroko Herri-Gudaren etapa defentsiboarekin egiten du bat. Eta hipotesi horiek lortutakoan, hurrengo fasea soilik matxinada izan daiteke. Gogoratu gure herrialdeak biztanleria ia guztiz hiritarrekoak direla (bitxia da ehuneko 10eko baina gehiagoko biztanleria nekazari aktiboa duena –Europar Erkidego Ekonomikoaren media ehuneko 8,2koa da), beraz ezinezkoa da eremu gorri askatuak sortzea, ezta hiriak landa-eremutik inguratzea. Ondorioz okerra da Luzaroko Herri-Guda Europan landako eremu edo lurralde gorri askatuekin, edo landako gerrillen guden edo mugimendu-gerra mota zehatz batekin parekatzea.

(…) Honela, Espainian ezaugarri faxistako erregimen politiko baten izate luzearen ondorioz, borroka gure herrialdean bide iraultzaileetatik, ez baketsuetatik, dator eta etorriko da. Eta gure inguruko beste herrialde batzuetan egoera politikoa Espainiako berbera ez bada ere, ondorioak –masen joera borroka iraultzailera – berberak dira hala ere. Hor dugu monopolioen polizia-Estatuen faxistizazio gorakorra, masen askatasun eta eskubide burgesen murrizpena, eta marjina konstituzional estuetatik ateratzen den guztia legetik kanpo ipintzea (helburu sozialisten eta burgesiaren Estatuaren uzkailtzearen aldeko benetako borroka, kasu).

(…) Bide hau da gerrillan eta beste antolakunde alderdikari , demokratiko eta antifaxistetan indarrak metatzea ahalbidetzen duena. Eta metaketa hau, benetakoa bada, soilik klandestinitatetik eta borroka armatuak sortzen duen egoera onuragarrian oinarrituz egin daiteke. Egungo baldintzetan, borroka era legal eta erdi-legalak mugimendu iraultzailearen garapenarentzat erabakigarriak izateari utzi diotenean, legalitatea, erdi-legalitatea eta erdi-klandestinitatea aprobetxatzearen printzipio leninista baliagarria izaten jarraitzen du, Alderdiaren aparatu klandestinoaren, iraultzaile profesionalen antolakundearen, indartzea eta garapena laguntzeko. Era honetan, Alderdiak bere sustraiak masetan hondoratzen ditu eta hauekin batzen da, bere gain ezarri dezaketen setio eta isolamendua apurtuz, hau izanez bere segurtasunerako bermerik onena. Arrazoi honengatik, ezin da inoiz eginkizun alderdikariak hautsi, baizik eta beren arteko harremanaz onura atera, beti funtsezkoa denaren arabera: klandestinitatea. Klandistinitate hau, masen erresistentzia mugimenduak ezarritako legalitatea bezainbeste, hiri.gerrillaren ekintza eta garapenaz dira lagunduak.

(…)

Alderdi Komunistaren eta gerrillaren egitekoak

(…) Akats galanta egiten dute gerrillen guda irizpide esklusiboki militarren bidez bideratzen tematzen direnak. Honela egitea kaltegarria litzake, gerraren legeek ere, batez ere gerrillen guden legeek, arrazoi ekonomiko, politiko eta historiko sakonei egiten diete men. Arrazoi hauek Alderdi Komunistak aztertzen ditu marxismo-leninismoaren argitara, bere ikaspenetik herri-guda honen lege orokorrak ateraz, hots, proletalgo iraultzailearen estrategia eta taktika. Eta egiteko hau soilik Alderdi Komunistak egin dezake, masa behargin eta herrikoien artean errotua eta bere sostengu eta konfiantza duelako. Ez daude antolakunde armatuaren irismenena –antolakunde armatu gisa- programaren lanketa edo estrategia; hau soilik Alderdiaren esku dago eta egiteko nagusiki bereak dira. Kokapen militarista bat mantenduta oportunismoaren errekara, burgesiak esekitako sareetan preso erortzera errukigabe eramango gintuen.

(…) Eta bigarrenik, gerrilla-Alderdiaren ideia okerra da Erresistentzia Mugimendu Poltikoak egiteko militarrez gain beste hainbat egiteko dituelako, inola ere Alderdi militarizatu baten zurruntasunen barnean sartzen ez direnak. Behargin eta langile masa zabalen borrokek Alderdi Komunistaren gidaritza politikoaren beharra dute. Honek beren kemen eta determinazioari ematen die bide, beren borroken esperientziak sintetizatuz eta zabalduz. Aldi berean, Mugimendu osoak behar dituen koadroak eratzen doa, antolakunde ezberdinen arteko begizta organikoak sortuz, printzipio ideologiko eta politiko minimo batzuen oinarrian. Alderdiak defendatzen duen ildo politikoa zabaltzen eta propaganda egiten du baita ere, eta beharginak burgesiaren maniobren aurrean ohartarazten ditu, ideologia burgesaren aurkako borroka indartsu eta erabakigarria eramanez; zentzu honetan, berrikuspentasun modernoaren aldarri, kontsigna eta taktika dibertsionistak agerian uzten ditu eta ez die treguarik ematen.

(…) Alderdia, abangoardia destakamendu eta proletalgoaren nukleo gidari gisa, da mota funtsean politikoko egitekoak aurrera eramateko hobeto prestatua dagoena, eta bere betebeharra da egitea. Kontrako kasuan, masa zabalen mugimendua eta bere borrokak errazki izango lirateke desorientatuak eta desbideratuak, etsipenean eroriz. Alderdiak, aldi berean, gerrillaren eta masa zabalen mugimendu politikoaren arteko lotura mamitsua eta emankorra ziurtatzen du. Begizta hauen ezarpenak Alderdiari jarduera gerrillariari jarraipena ematea ahalbidetzen dio, bere lerroak komunista trebatu eta tinkoz hornituz; era berean, ekintza eta egiteko desberdinak koordinatzen ditu eta antolatutako indarren banaketa komenigarriena ezartzen du, berehalako eta epe luzeragoko helburuak erakutsiz.Ez dago antolakunde armatua eta erresistentzia-mugimendu herrikoia indartzeko beste erarik.

(…)”

 

Partido y guerrilla (euskaratua) – Comuna Carlos Marx, prisión de Soria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted apirila 26, 2014 by aurreralangileria in borroka moldeak, marxismo-leninismo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: