1 comment


Pertur_Gudari

ETA politiko-militarraren lan honetan, Pertur-ek idatzia, masa borrokaren eta borroka gerrillariaren arteko batasuna aztertzen da, borroka politikoaren eta borroka armatuaren artekoa. Bere akats bakarra, demokrazia-burgesaren taulan jokatu ahal izateko Alderdi leninistak legedi burgesa osorik bete behar duela esaten duela da, eta ez Argalak zioen bezala, abangoardiako alderdi semiklandestinoa izan, masa borrokarako eta hauteskundeetarako beste plataforma batzuez baliatuz. Hala ere, azken honek ere ez zuen lortu Alderdi leninista mugimenduaren buruan ipintzea, aurrerago hau militaristen eskuetan erortzea ekarri zuena. Bestetik, Pertur-ek onartzen du konponbide hau “partziala eta eskasa dela”. Bistakoa da txakurradak desagerrarazi izan ez balu era erabakigarrian eragin izango zuela ENAMen egituraketa eta borrokan.

 

“(…)

Euskal langileen alderdi baten sorkuntzaren beharra

(…) Gure proposamena zentzu honetan hurrengoa da: konponbide bideragarri bakarra egungo egoerari borroka politikoaren eta borroka armatuaren arteko antolakuntza-banaketa da. Zehazki, alderdi baten sorkuntza aldarrikatzen dugu, behargin klasearen eta euskal herri osoaren abangoardia iraultzailea, izaera independentistakoa, eta bere gain eranstea orain arte ETAk aurrera eraman duen masa-jarduera guztia.

(…) Esan dezakegu orain arte ETAk EHLren abangoardia erradikalizatuena eta borrokalariena ordezkatu duela, baina ez du argiro behargin klasearen interesak ordezkatu. Ezin da ukatu ETAn aldi berean, behargin klasearen kokapenenekin batera, eragin burges-ttipiko beste kokapen batzuk existitu direla eta memento zehatzetan kokapen horiek era argian aurka egin dutela.

(…) Aurreko guztitik ondorioztatzen dena da euskal prozesu iraultzailearen gidaritza soilik behargin klasearen interesak ordezkatzen dituen eta iraultza horren teoria eta estrategia duen alderdi edo antolakunde batek eraman dezakeela aurrera, egun landuak ez dauden teoria eta estrategia.

(…) Horrek ez du inola ere bortizkeriaren erabilera utzi behar dela esan nahi; aitzitik, egoera berrietara moldatutako borroka armatuaren mantentzearen menpe egongo da, hala alderdiak nola euskal herriaren osotasunak, ez ahaztea iraultza (eta ondorioz independentzia) ez direla posible izango herriaren zerbitzuko armada baten sorkuntzarik eta bortizkeria iraultzailearen erabilerarik gabe.

(…)

Euskal iraultzaren teoriari buruz

(…) Esandako guztia laburbilduz, baieztatu dezakegu euskal iraultzak eta gidatuko duen alderdiak iraultza horren teoria propioaren lanketa funtsezkoetako egiteko gisa izango dutela, hala Euskadiren ezaugarri bereizgarrietan (iraultza industrialki garatutako Estatu baten barnean zapaldutako nazioan), nola beste esperientzia historikoez datozen ekarpenetan (eta ez soilik garaitu dutenenak) oinarrituta eta bere alde ekonomiko, politiko eta kulturalak bete beharko dituela.

(…)

Alderdiaren ildo estrategikoari buruz

(…) Euskal langileen alderdia iraultzaileak zehaztu beharko duen lehenengo gauza euskal prozesu iraultzailea bideratu beharreko helburu estrategikoak dira. Bere iraultza sozialista eta iraultza nazionaleko izaera adierazi badugu, azken helburu horiek boterearen eskuratzea klase herrikoien partez izan behar dute, behargin klaseak gidatuta, egungo klase zapaltzailearen, oligarkiaren aurka, eta Euskadirentzako Estatu propio baten esparruan. Kontuan izan behar da lorpen biak batera etorri behar direla. Ez da irudikagarria, ez ondoren Euskadiri askatasuna emango lioken iraultza estatala, ezta independentzia interklasista eta burgesa ere, hura lortu eta gero sozialismoaren aldeko borroka hasiko zelarik.

(…) Azken finean, “eraginkortasun iraultzailearen” benetako irizpidea ez dago demokrazia-burgesak eskaintzen dituen antolakuntza aukeretan, baizik eta haietatik abiatuz sistema zuzentzen duten jokoaren arauak zalantzan jartzeko gaitasunean.

(…) Hau bereziki hauteskunde-praktikekin erlazionatutako guztiari buruz da, erregimen demokratiko-burges baten onarpenaren (eta alienazioaren) funtsezko zutabea. Parte hartu behar da, bistakoa da, irabazten saiatu behar da, baina ez da ahaztu behar oligarkia bera izango dela lehena bere arau propioak hausten indarren harremana berarentzat kaltegarria suertatzen hasten bada; eskuin-muturreko terrorismoarekin hasiz eta ahal badu, kolpe faxista berri batekin amaituz. Jakina, borroka armatuaren paper nagusietako bat etsaiaren erasoen aurrean lorpen herrikoiak finkatzea eta itzulezin bihurtzea izango da, baina ez da uste behar hori erreformismoaren aurkako erabateko konponbidea izango denik.(…)

(…) Guk Herritar Batasuna Abertzalea euskal iraultzarako masa-estrategiarako lanabesa gisa ulertzen dugu. Hain zuzen ere, alderdi iraultzailearen papera prozesu iraultzailearen gidaritza eramatea bada –dirigismoa esan nahi ez duen gidaritza, behargin klaseari eta euskal klase herrikoiei gehien interesatzen zaizkion aukerak uneoro sustatzea baizik- Herritar batasun Abertzalearen papera bere baitan euskal masak antolatzea izan behar du, memento bakoitzean hauek duten kontzientziaren arabera.(…) Alde batetik hauteskunde-mekanismoen bidez ekingo du, euskal klase herrikoien hautagai ordezkagarrienak sustatuz, eta bestetik, gure herriak aurrera eramandako borroka guztien elementu dinamizatzaile gisa. Bere egitura propio mantendu beharko du, biltzar eta hauetan aukeratutako ordezkarien bidez.

(…)

Borroka armatua fase demokratiko-burgesan

Gertatzen dena da [masa borroka] bere kabuz krisi hori sortzeko aski dela, demokrazia-burgesaren baitan kontraesan sozialak areagotzeko, baina ez berau konpontzeko.

Klase zapaltzaileen erantzuna behargin- eta herri-borroken aurrean, hauen irismen, potentzia eta eskaerak haiengatik aurreikusitakoa gainditzen dutenean, ezaguna da: iritziaren desitxuratze kanpainak, dituzten izugarrizko baliabide ekonomikoez sostengatuak eta informazio-bideen kontrola ematen dietenak, blokeo eta ezegonkortze ekonomiko teknikak, lock-out-ak, kaleratzeak, usteltze administratibo eta judiziala eta, noski, beharrezkoa bihurtzen denean, bortizkeriaren erabilera, dela indar errepresiboen instituzionalizatua, manifestaldi, bilera, okupazioen aurka, dela legalitatea guztiz hautsiz, banda parapolizialen terrorismoa bidez. Eta, mugan –Txilen bezala-, faxismora buelta esanahi duen Estatu-kolpea.

Borroka legalek gutxi egin dezakete presio-bitarteko horien erabilera galarazteko; masa-borrokek, legalitatetik atera daitezken beren aldaera mugatuetan –manifestaldiak, okupazioak, antzeko erako ekimenak- ere gutxi egin dezakete indar errepresiboen bortizkeriaren aurka eta are gutxiago eskuin-muturraren bortizkeria klandestinoaren aurka.

Eta hemen da fase honetan borroka armatuak jokatu beharreko funtsezko papera kokatzen den tokia: oligarkia edozein bitarteko erabiltzeko prest badago klase herrikoien aurrera egiteari aurka egiteko, hauek era berean prest daudela jakinaraztearena. (…)

Jakina, borroka armatu hori, izaera bermatzaile eta defentsibokoa, kontraesan sozialen areagotzea du ondoriotzat eta erasotzailea da zentzu horretan. Guzti honekin esan nahi izan duguna, masa-borrokek maila jakin batera heltzen diren mementotik aurrera, haiei dagokiela ekimena, protagonismo zuzena, eta hori masa-borroka haiekiko estaldura-, sostengu-ekintzak benetan hauek baino irismen handiago izan dezakeen arren. Hemen aztertzen ari garena prozesuaren mekanismoa da: faxismoan mekanismoa “bake sozial” eta masa-borrokaren gabezia egoera batetik abiatuta ekintza armatuak kontraesanen areagotze prozesua eta masa-borroken handitzea eragiten bazuen, demokrazia-burgesa batean eta masa-borroka jaso batekin mekanismoa alderantziz da: masa-borrokak eta oligarkiaren partez eragiten dituzten erasoak dira nukleo armatua ekitera behartzen dutenak.

(…)

Borroka armatua egungo mementoan. Trantsizio fasea.

(…) Borroka armatuaren paperaz zehazki, uste dugu definitzen duena ez dela hainbeste Estatuaren marko instituzional eta juridikoa (faxismoa, demokrazia-burgesa) baizik eta klaseen arteko indar-harreman erreala, eta zehazkiago, masa-borrokaren garapena.

(…) Baldintzapen militarrei buruz hitz egiterakoan esaten genuen bezala, talde gerrillari bat ejertzito erregular batez desberdintzen da bere ahalmen operazional zuzenaren (bere su-potentzia) eta bere oinarri logistikoaren arteko harremana askoz handiagoa delako honetan bestean baino. Hau da zehatz-mehatz egun ETAn gertatzen zaiguna.

Hala ere, borroka armatuak disuasio papera jokatu ahal izateko harreman hau orekatu behar da. Disuasio indarra ez da hainbeste burututako ekintza kopuruagatik neurtzen, baizik eta burutzeko gaitasunagatik. Ezin da paper hau jokatu urtean soilik hiru ekintza egin badira gehiago ezin izan direlako egin edo ondo atera ez direlako; paper hau jokatu daiteke nahiz eta soilik hiru ekintza horiek egin oso garbi uzten bada beste 50 egin zitezkeela, eta egin ez badira erasoaldi orokortu bat hasteko baldintzak ez zeudelako izan dela.

Beste alde batetik disuasio-paper hori zehazten duten beste faktoreetako bat indar errepresiboen, eskuin-muturraren eta orokorrean oligarkia osoaren erasoen aurkako berehalako erantzun ahalmena da. Ahalmen hau eraso bat eman den tokian era azkarrean erantzun ahal izatean datza. Azkartasunaren garrantzia azpimarratzen dugu: garrantzitsuena ez da oligarkiari argi uztea eraso hauen errudunak zigortzeko gure gogoa, haietako baten, harrapatzen dugun lehenengoaren gain errepresalia ekintzak eginez; garrantzitsuena da argi eta garbi uztea eraso guzti horiei, edo gehiengoari, erantzuteko aparatu egonkor eta gai dena dagoela. Soilik horrela kendu ahalko zaio klase zapaltzaileari hauek aurrera eramatearen asmoa.

(…) Bistakoa da hemendik aurrera ekintza armatu oro terrorista gisa izango dela deitua, eta ez bakarrik klase zapaltzaileez baizik eta egungo oposizio moderatu guztiaz ere. Hortaz gure operazio militarren azalpen sakona herriari, noren aurka zuzenduak dauden, zein arrazoiengatik eta zer nahi dugun horrekin, funtsezkoa da eta eskatzen du, ez soilik azalpen hori emateko ahalegina, baizik eta herriari helarazteko gai den aparatu indartsua, beste bide guztiak itxiak egongo baitira.

(…)

Erakunde armatuaren egituraketa proposamena

(…) Geunden tokira bueltatuz, demokrazia-burgesak bere indar errepresiboei muga batzuk ipintzen dizkiola, legeaz finkatuak. Baina errepresio legalaren lasaikuntza hori, nukleo iraultzaile indartsu bat badago, errepresio klandestinoaren igoera garrantzitsu batez doa lagundurik.

Nukleo iraultzaileak errepresioaren aurpegi bi horiek nola saihestu zenbatetsi beharko du. Lehenengoa, segurtasun-neurrien zorroztasuna bidez, batik bat froga materialen ingurukoan (armak, dokumentuak, eta abar.) eta legeriaren ezagutza sakona poliziari eta justiziari aurre egiten jakiteko. Bigarrena, beste segurtasun-neurri batzuen bidez, bereziki jada ETAko militante gisa ezagunak direnak, eta bere koadro esanguratsuenen babes- eta zelatatze-zerbitzuen sorkuntza.

(…)”

 

Ponencia Otsagabia (euskaratua) – Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur

 

 

Honekin amaitzen dugu hiri-gerrillaren azterketa mugimendu komunistaren baitan. Ezin izan dugu XX. mende hasierako Europa erdialdeko mugimendu iraultzaileen dokumenturik eskuratu, III. Nazioartekoak zehaztutako borroka moldeak jarraitzen zituztenak. Marxista-leninista orori auzi honetan sakontzeko deia zabaltzen dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: