2 comments


abstentzioa-aurrera-langileria

ABSTENTZIO ERAGINKOR ETA KONTZIENTEAREN ALDE EUROPAR HAUTESKUNDEEN AURREAN

Gutxika iristen ari da distirarik gabeko Botereak, Botere zaharrak, oligarkia finantzariaren, elite ekonomikoen, inperialismo harrapariaren eta interes monopolisten botereak, klase zapaltzailerentzat garaipen eguna eta behargin-klasearentzat eta geruza herrikoientzat galera eta frustrazio eguna bihurtzeko joera duen ekitaldiaren oihartzuna deitzen duen data.

Behargin-klasearen egungo egoera ez da inola ere oso argitsua, baina egia ere bada hauteskunde-zirkuak urtetik urtera ezinikusi eta atsekabe gehiago sortzen duela. Burgesia europarrak lasterka erreakzionatzea eragiten duen jarrera da hau, abstentzio arrisku handi batek sistemaren legitimazioan dudarik gabe eragina baitu, hautestontzietan irudikatuz klase txiroenak pairatzen ari diren sekulako aspertzea, esplotazio- eta murrizketa-politika jarraituen ondorioz.

Instituzio burgesen aurpegia garbitzeko eta beren funsgabeko izaera demokratikoarekin liluratzeko, Estatu burgesak berak alderdi politiko, mugimendu, antolakunde eta bestelako egitura berrien sorkuntza suspertzen du, kokapen aberkoi eta bakegileekin behargin-klasea eta herriaren nahigabe maila altua engainatzeko asmoz. Espainiar Estatuan, badira hainbat alderdi ezkertiar edo aurrerakoiak egungo panorama politikoan krisi ekonomikoak sortzen duen etsipena biltzera deituak. Protagonismo osoa hedabide pribatuetan eskuratu ondoren, beren egiteko nagusia behargin-klaseari eta geruza herrikoiei boto-eskukada ateratzea da, burgesiaren interesen alde zuzenean edo zeharka emateko.

Inperialismoa orokorrean eta europarra bereziki, krisi goren eta bortitz batean dago murgilduta, irtenbiderik aurkitzen ez duen krisi ekonomiko baten bidez agerraraziz eta urtetik urtera esplotazio eta miseria olatu handiagoa bultzatzen duena; beti berdinak, langileak, kaltetzen dituen zurrunbiloa. Krisi ekonomikoak ezinbestean denez, krisi politiko nabarmena ekarri du, klase politiko burgesa salatua, seinalatua eta gaztigatua izaten ari da; horregatik garrantzitsua da atsekabe hau guztia logika burgesaren erabateko gaitzespenean amaitzea, abstentzio eraginkor eta kontzientearen bitartez hauteskunde burgesen aurrean.

Ez dago behargin aukerarik hauteskunde hauetarako, inperialismo europarrak ez du behargin-mugimenduaren garapena baimentzen, ez gara ezkertiarrak, ez gaude hauteskundeen aurka berez, behargin-klasearen benetako Alderdi batek parlamentuan eta hauteskundeetan parte hartu behar duenaren uste osoa dugu, guztiz boikotatuz boterearen eskuratzea berehalakoa den unean. Baina hauteskunde hauetan eta bereziki Estatuan ez dago baldintza horiek betetzen dituen Alderdirik, inperialismo europarraren legitimatzaile diren hauteskunde hauetan behargin aukera bakarra abstentzio eraginkorra izanik.

Krisi iraultzaile unibertsaleko memento hauetan, egiteko funtsezkoenak proletalgoa iraultzarako prestatzean eta heztean lan egitearenak dira, erabat eta zeharo arbuiatuz antolakunde iraultzaileak lan parlamentariaren atal eta honen zerbitzura ipinitako elementuan bihurtzea.

Herriaren nahigabe osoa, behargin-amorru hori guztia ezin da alferrikako bozka batekin lasaitu, sasiko hautestontzi batzuekin, burgesiaren asmoak eta langileriaren etorkizun nekeza ezertan aldatuko ez duen ekintza batekin. Krisi honetatik irteteko bidea ez dator boto-txartela oportunistaren eskutik, krisiaren gainditzea kapitalismoaren gainditze berari dagokio, bere suntsipenari eta harreman ekonomikoen eraldaketa sakonari.

Europar hauteskundeen aurrean abstentzio eraginkor eta kontzientea, herriaren atsekabearen aurrean propaganda komunista zabaldu eta antolakuntza iraultzailea indartu.

 

Euskal Herriko egoera zehazki, burgesia inperialistaren egitura zapaltzaile honetako bi Estatu kideren artean banatua dago, zati bakoitzean Estatu burges horietako bloke zapaltzaileko indar politikoen parte-hartzearekin, herri langilearen alienazioz baliatuz oligarkia finantzariaren antzokian postutxoak lortzeko nahiean.

Baina Hegoaldean batez ere, izate nazionalaren irudia ematen duten alderdi burgesak ere badaude. PNV, euskal burgesia ez-monopolistaren alderdi nagusia, euskal herri langilearen gaineko egungo zapalketa egoera mantendu eta Kapital monopolista mendebaldarraren eskutik bere kokapena hobetzea bilatzen duena. Eta EHBildu, berbaldi (eta ekite) sozialdemokrata pro-inperialista bere eginez, baina honen babes garbirik gabe, burgesia inperialista mendebaldarrak oligarkia espainiarra behartu eta burgesia-ttipia eta langile aristokrazia europa mailan egoera hobeagoan ipintzea ekarriko lukeen Estatu burgesaren sorkuntzaren alde dagoena. Honela, diktadura burgesaren menperatze forma demokratikoa errotzen ari da.

Behargin klasearen eta herri langile osoaren askapenak, Euskal Herri mailako Alderdi leninista beharrezkoa du, askapen nazionalari langileriaren ildo eta interesetatik helduz, proletalgoa klase nazionalera jaso eta gainontzeko herrien langileekin Sozialismoa eraiki ahal izateko.

 

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

EUROPAR HAUTESKUNDEEN AURREAN (KIMETZ)

 

 

 

europa-eusk

EUROPAR HAUTESKUNDEAK-kolorez

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted maiatza 17, 2014 by aurreralangileria in euskal herria, inperialismo

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Hasierako testua beste hainbat erakundeekin adostutakoa da (gazteleraz eta kataluineraz ere aurki daiteke). Aurrera Langileria-ren ekarpena azkeneko hiru paragrafoak dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: