Leave a comment


stalinStalin burkidea, Herrien zaindari

“(…)

1. Nazioa

(…) Honek ez du esan nahi, logikoa denez, nazio ezberdinek beti eta toki guztietan hizkuntza ezberdinetan mintzatzen direnik ezta hizkuntza bakar eta beran mintzatzen direnak nahitaez nazio bakar bat osatzen dutenik. Hizkuntza komuna nazio bakoitzerako, baina ez nahitaez hizkuntza ezberdinak nazio ezberdinentzat! Ez dago aldi berean hizkuntza anitzetan mintzatzen den naziorik, baina honek ez du esan nahi hizkuntza beran mintzatzen diren bi nazio egon ezin direnik!(…)

Nazioa giza-erkidego egonkorra da, historikoki osatua eta sortua hizkuntza-, lurralde-, bizitza ekonomiko eta psikologia-erkidegoaren, hau kultura-erkidegoan adierazia, oinarriaren gain.

(…) Ezaugarri bereizgarri guztien baterako egoteak soilik osatzen du nazioa.

(…)

2.Nazio-mugimendua

Nazioa ez da soilik kategoria historikoa, baizik eta garai jakin bateko kategoria historikoa, kapitalismo gorakorreko garaikoa. Feudalismoaren likidazio- eta kapitalismoaren garapen-prozesua, aldi berean, gizakiak nazioetan eratzen diren prozesua da. Honela da, adibidez, Mendebaldeko Europan. Ingelesak, frantsesak, germaniarrak, italiarrak, eta abar. nazioetan osatu ziren zatikapen feudalaren gaineko kapitalismo garailearen martxaren pean.

Baina han, nazioen osaketak, aldi berean, beren eraldaketa Estatu nazional burujabeetan esan nahi zuen. Nazio ingelesa, frantziarra,eta abar. aldi berean Estatu ingelesa eta abar.Irlandako kasua, prozesu honetatik at geratzen dena, ez du koadro orokorra aldatzen.

Ekialdeko Europan, gauzak era zerbait ezberdinean jazotzen dira. Mendebaldean nazioak Estatuetan garatzen diren bitartean, Ekialdean Estatu multinazionalak osatzen dira, zenbait nazionalitatez osatzen dira. Hori da Austria-Hungariaren eta Errusiaren kasua. (…)

Estatuen osaketa era berezi hau soilik oraindik likidatu gabeko feudalismoaren baldintzetan, ahulki garatutako kapitalismoaren baldintzetan eman zitekeen, zeinetan bigarren planora baztertutako nazionalitateak ez zuten oraindik lortu nazio gisa ekonomikoki finkatzea.

(…) Borroka hasi eta zabaldu zen, berez, ez nazioen artean bere osotasunean, baizik eta nazio zapaltzaileetako eta nazio gibeleratuetako klase zapaltzaileen artean. Borroka, orokorrean, nazio zapalduko burgesia-ttipi hiritarrak nazio zapaltzaileko burgesia-handiaren aurka (txekiarrak eta germaniarak), edo nazio zapalduko landa-eremuko burgesiak nazio zapaltzaileko lurjabeen aurka (ukraniarrak Polonian), edo nazio zapalduetako burgesia “nazional” osoa nazio zapaltzaileko aristokrazia agintariaren aurka (Polonia, Lituania eta Ukraina, Errusian).

(…) Proletalgoa nazionalismo burgesaren banderapean ipintzea, klase-kontraesanen garapen, proletalgoaren kontzientzia eta antolakuntzaren, mailaren araberakoa da. Proletalgo kontzienteak bere bandera propioa du, jada probatua, eta ez du burgesiaren banderaren menpe joateko beharrik.

(…) Baina hemendik ez da ondorioztatzen, inondik inora, proletalgoak nazionalitateen zapalkuntza-politikaren aurka borrokatu behar ez duenik.
Errepresio nazionalistaren politika arriskutsua ere bada beste zentzu batean proletalgoaren kausarako. Politika honek honen geruza zabalak auzi sozialetatik arreta desbideratzen du, klase borrokaren auzietatik auzi nazionaletara, proletalgoarentzat eta burgesiarentzat “komunak” diren auzietara. Eta honek eremu onuragarria sortzen du “interesen harmoniaren” sermoi gezurtientzat, proletalgoaren klase-interesak ezkutatzeko, beharginak moralki esklabo bihurtzeko.(…)

(…) Horregatik beharginek nazioen zapalkuntza-politikaren forma guztien aurka borrokatzen eta borrokatuko dute, leunenetatik baldarrenetara, berdin nazio bat besteen aurka xaxatzearen politikaren forma guztien aurka.

(…) Autodeterminazio eskubidea nazio bere nahien arabera antolatu daitekeela esan nahi du. Bere bizitza autonomiaren printzipioen arabera antolatzeko eskubidea du. Beste nazioekin harreman federaletan sartzeko eskubidea du. Guztiz banatzeko eskubidea du. Nazioa subiranoa da, eta nazio guztiak berdinak dira eskubideetan.

(…)

3.Auziaren aurkezpena

(…) Nazioak autonomian oinarrituz antolatzeko eskubidea du. Banatzeko eskubidea du baita ere. Baina horrek ez du esan nahi edozein baldintzen menpe egin behar duenik, nazioarentzat autonomia edo banatzea beti eta toki guztietan onuragarriak izatea, hots, bere gehiengoarentzat, hots, geruza langileentzat.(…)

Hortik ondorioztatzen da nazio-auziaren konponbidea soilik baldintza historikoekin lotuta dela posible, beren garapenean hartuta.

Nazio jakin bat inguratzen duten baldintza ekonomiko, politiko eta kulturalek nazio bat ala bestea zehazki nola antolatu behar duen arazoaren konponbiderako gako bakarra osatzen dute, zein forma izan beharko duen bere etorkizuneko konstituzioak. Gainera, gerta daiteke nazio bakoitzak arazoaren konponbide propioa behar izatea. Arazoa era dialektikoan planteatzea beharrezkoa duen eremurik badago, hemen da hain zuzen ere, nazio-auzian.

(…)

4.Autonomia kultural-nazionala

(…) Horrek esan nahi du, lehenik, autonomia ez zaiola ematen, demagun, Bohemiari edo Poloniari, gehienbat bizilagun txekiarrez eta poloniarrez osatuak, baizik eta txekiar eta poloniarrei orokorrean,alde batera utziz lurraldea eta bizi diren Austriako eskualdea edozein izanda.

Hau da autonomia nazional eta ez lurraldekoa deitzea.

(…) Baina autonomia nazionalak eragiten duen kaltea ez da honetara murrizten. Ez du soilik nazioen isolamendurako bidea prestatzen, baizik eta behargin-mugimendu batuaren zatiketarako ere. Autonomia nazionalaren ideiak behargin-alderdi batuaren zatiketarako, nazionalitateetan antolatutako hainbat alderdietan, premisa psikologikoak ezartzen ditu. Alderdien ondoren sindikatuak zatikatzen dira, eta emaitza erabateko isolamendua da. Eta honela, klase-mugimendu batua isolatutako hainbat errekatxo nazionaletan sakabanatzen da.

(…)

7.Nazio-auzia Errusian

(…) Gaia konpontzeko beharrezkoa da kontuan izatea ez soilik barne-egoera, baizik eta kanpo-egoera ere. Errusia Europa eta Asia, Austria eta Txina artean dago lekutua. Demokraziaren haziera Asian saihestezina da. Inperialismoaren haziera Europan ez da ausazko fenomenoa. Europan kapitala estu sentitzen da eta besteren herrialdeetan sartzeko lehiatzen da, merkatu berrien, eskulan merkearen, inbertsio leku berrien bila. Baina hau kanpo-arazoetara eta gerretara darama. Ezin dezake inork esan Balkanetako gerra arazoaren amaiera eta ez hasiera dela. Horregatik, posiblearen barnean dago guztiz barne- eta kanpo-inguruabarren konbinazioa ematea, zeinetan Errusiako nazionalitate bat ala bestea bere independentziaren auzia planteatu eta ebaztea beharrezkoa ikustea. Eta, jakina, ez da marxiston beharra kasu horietan oztopoak ipintzea.

Baina hemendik ondorioztatzen da marxista errusiarrek ezin direla nazioen autodeterminazio eskubidea gabe moldatu.

Beraz, autodeterminazio eskubidea nazio-auzia konpontzeko ezinbesteko puntu gisa dugu.

Jarrai dezagun. Zer egin kausa batzuk ala besteengatik Estatu multinazional baten barnean jarraitzea nahi duten nazioekin?

(…) Eskualde-autonomiaren abantaila, oroz gain, hemen ez diogula lurralderik gabeko fikzio bati aurre egin behar da, baizik eta biztanleria jakin batekin, lurralde jakin batean bizi dena. Gainera, ez ditu gizakiak nazioen arabera zedarritzen, ez ditu hesi nazionalak indartzen, baizik eta, aitzitik, hesi horiek hausten ditu eta biztanleria biltzen du beste mota bateko zedarripen bati bidea egiteko, klaseen araberako zedarripenari. Azkenik, eskualdeko ondasun naturalak hobeto erabiltzea eta ekoizpen-indarrak garatzea, konponbidea erdigunetik etortzeari itxaron gabe, autonomia kultural-nazionalak eskaintzen ez dituen funtzioak.

(…) Badugu, beraz, eskubideen berdintasun nazionala bere forma guztietan (hizkuntza, eskolak, eta abar) nazio-auzia konpontzeko ezinbesteko puntu gisa. Beharrezkoa da, ondorioz, Estatuaren lege orokor bat herrialdearen erabateko demokratizazioan oinarritua eta salbuespenik gabe, pribilegio nazional guztiak eta gutxiengo nazionalen eskubideei ezarritako oztopo edo mugaketa guztiak debekatuko dituena.

(…) Guzti honen aurkako bitarteko bakarra nazioartekotasunaren printzipioetan oinarritutako antolakuntza da.

Errusiako nazionalitate guztietako beharginen batzea kolektibitate bakar eta osoetan herri bakoitzean, eta kolektibitate hauen batzea Alderdi bakar batean: hara hor egitekoa.

Hortik ulertzen da Alderdiaren egiturak ez duela baztertzen, baizik eta aurreikusten duela eskualdeen autonomia zabala Alderdiaren barnean, osotasun bakar gisa.

(…) Antolakuntza motak ez du soilik lan praktikoan eragiten. Beharginaren bizi izpiritual osoari zigilu ezabaezina ematen dio. Beharginak bere antolakundearen bizitza bizi du; bertan hezten eta izpiritualki garatzen da. Horregatik, bere antolakundearen barnean ekiterakoan eta bertan beti beste nazionalitateetako burkideekin aurkitzerakoan, bere ondoan borroka komuna eramanez kolektibitate komunaren zuzendaritzapean, sakonki sartzen doa beharginek ororen gain klase-familia bakarraren, sozialismoaren ejertzito bakarraren kide direla.

(…)”

 

Marxismo y cuestión nacional (euskaratua) – Josif Stalin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted maiatza 31, 2014 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: