EMAKUME ALBANIARRAREN ARAZOAREN ALDE BATZUEN INGURUAN (ENVER HOXHA)   Leave a comment


29_nentor_1944Albaniako Nazio Askapen Guda Antifaxista

“Burkideok,

gure agendako lehen puntuarekin amaitzeko arazo honen inguruko ideia batzuk plazaratzeko gura dut.

Gure Alderdiak emakumearen arazoari garrantzia handiena eskaini dio beti, gure herriaren sinuarekin, sozialismoarekin eta komunismoarekin eta gure herrialdearen etorkizunarekin lotuta dagoen ezohiko eran handia den gizarte-arazo honi. Emakumeen arazoak ez dira bere kabuz gelditzen, gure gizarteko beste arazoetatik isolatuta eta loturarik gabe, ez dira era errazean sakondu edo konpondu daitezkeen arazoak, edo, are okerrago dena, ezikusia egin daitezkeenak. Emakumeen arazoa ez da soilik sentimenduen arazoa, ondorioz era sentimental eta erromantiko batean tratatu daitekeena. Bizitzaren, gizateriaren historiaren garapen materialista dialektikoaren arazo handia da.

Arrazoi honengatik da Marx, Engels, Lenin eta Stalin-ek eta beren ikasle guztiek lehentasunezko garrantzia eman diotela emakumeen arazoari, beren askapen eta emantzipazioari, beren pertsonalitatearen formakuntzari gizarte aske batean zapaltzailerik gabe, esplotatzailerik gabe.

(…) Horiek ziren Elizaren eta burgesiaren ikuspegiak emakumearen inguruan. Burgesiaren baitan honela izaten jarraitu dute gaur arte. Europan eta munduan zehar hamaika filosofo eta letrako gizon daude emakumeen gaineko gizonen nagusitasunaz mitoa eraiki dutenak. Haientzat gizona zuhurra, indartsua, ausarta eta borrokalaria da, ondorioz, menperatzeko, zuzentzeko aurredestinatua, bitartean emakumea, bere aldetik, naturaz ahula, babesgabea, lotsakorra, ondorioz agindua eta zuzendua izan behar du. Nietzsche eta Freud-ren gisako teoriko burgesek arra aktiboa eta emea pasiboa denaren teoria sostengatu zuten ere. Teoria atzerakoi anti-biologiko honek nazismora politikan eta sadismora sexologian darama -egin zuen bezala-.

(…) Guztiok jabetu beharko ginateke emakumeen askapena, eman behar diegun babes eta laguntza gizarte sozialistan merezi duten lekua okupatzeko, ez dela mesede gisa hartu behar baizik eta aginduzko eginbehar gisa; hau ez da sexu <<indartsu>> deitutakotik sexu <<ahula>> deitutakoari egindako erruki-keinu gisa hartu behar, edo kontsezio mota bat gisa, botere intelektual eta indar fisiko gorenez ustean dohainduta dauden eta gidatzeko eta agintzeko aldez aurretik prestatuak dauden gizonengatik emakumeei amarru motaren bat gisa. Herriak, ondorioz, Alderdiaren irakaspen hau burutu behar du ez soilik Alderdiak esan duelako, baizik eta Alderdia arazo handi honetan tematzera eraman duen arrazoi idologiko, politiko eta ekonomikoetan sakonki barneratu behar du.

(…)Emakumeen erabateko askapenaren arazo handia ezin da irakatsi eta ezin da lortua izan emakumeen baraien parte hartze aktiboa gabe ez soilik praktikan, aurrera eramaten, baizik eta gizaki sozialista berria eratzen eta beratzen, hurrengo belaunaldientzat sozialismoa eta komunismoa iraunaraziko duten baldintza egokienak sortzen, faktore erabakigarrietako bat osatzen duen lan handi hau zuzentzen ere.

(…)Marxismo-Leninismoaren ondorio zientifiko handienetakoa <<emakumeen joputza jabetza pribatuaren agerpenarekin dago lotuta>> esaten duena da. Ondorio teoriko handi hau Engels-en <<Sendia, Jabetza Pribatua eta Estatuaren jatorria>> liburu ospetsuan aurkitzen da. Arazo hauek Marxismo-Leninismoaren ikuspuntu teoriko eta filosofikotik era egokian ulertzeko, iraganean eta orainan gure albaniar gizartearen garapen materialista dialektikoa era egokian ulertzeko, zuzenki ulertu eta interpretatzeko gure begien aurrean abiadura handiz garatzen den biziaren fenomenoa eta bizitza berria era Marxista-Leninista zuzen batean eraikitzeko jarraitu beharreko ildoa zehazteko, komunista orok liburu hau edo hautatutako zatiak ikasi behar ditu, zeina izatean ez bada ere, guztientzat ulergarria izateko era laburbildu batean prestatua izan behar duen.

(…)Gure Alderdiaz gidatua, gure iraultza proletarioak aurkakoen gatazka dialektiko iraultzaile iraunkor baten bitartez jendearen kontzientziatik ideologia idealistaren iraunarazteak ezabatzeko baldintza material eta moral guztiak sortu ditu. Guk iraultza beti aurrera eramateko beharra dugu, jendearen buru eta bihotzetan mundu-ikuskera berria irakasteko, iraultzaile gisa bizi eta pentsatu behar dutenak, bizitzaren fenomenoa azaldu, beraien artean, beraien eta gizartearen artean, harremanak garatu eta ezarri behar dutenak, ez gehiago mundu-ikuskera idealista, erlijioso, burgesaren arabera, baizik eta materialista, ateista eta sozialistaren arabera. Eremu honetan, gure gizarte sozialistaren garapen materialaz gain, Alderdiak denbora luzez borroka handia libratuko du, gure gizartearen garapen morala era Marxista-Leninistan erdiesteko.

(…) Gure gizartearen garapena kontuz ikasten badugu, eta ez soilik gurearena, ideia hau sakonki errotua dagoela aurkituko dugu, emakumeek beraiek beren gutxiagotasuna gizonaren parean zerbait zuzen gisa, zerbait guztiz natural gisa hartzen dutela. Ohitura hau gure ama eta ahizpa/arrebak beren bizitza fisiko eta mentalak bizi izan dituzten baldintza sozialen emaitza da. Ohitura honekin amaitzeko borrokatu behar dugu, gure baldintza sozialak aldatzen ari garen honetan. Gure iraultza proletarioa ekartzen ari den aldaketa sozial hauek sexuen arteko antagonismoarekin, hau da, emakumeen gizonenganako menpekotasunarekin ere, amaitzeko zuzenduak daude.

Sexuen arteko aurkakotasuna, gizateriaren historian klase borrokaren lehen agerpen gisa hartu behar da, irakasten digu Engels-ek.

Iraultza proletarioak ezabatzen du sexuen arteko aurkakotasun hau, kapitalismoarekin, burgesiarekin eta bere ideologiarekin egiten duen bezalaxe, gizakiak gizakiaren gaineko esplotazioarekin egiten duen bezalaxe eta gizateria klaserik gabeko gizartera eramanez. Hau emakumeak beren askatasuna eta gizonarekin parekidetasuna oztopatzen duen guztiaz askatuz egiten du.

(…) Nahiz eta eraikuntza sozialista, nahiz eta gure herrialdean emandako aurrerapen ekonomiko, politiko, ideologiko, kultural eta bestelako handiak, jendearen eta baita komunisten baitan ere, orainidik ez dira bakarrik aiuri patriarkar okerrak existitzen, baizik eta haur-ezkontzen eta erosketa-ezkontzen praktika basatiak oraindik indarrean daude.(…)

(…) Interes ekonomikoek arraren emearen gaineko <<nagusitasunari>>, seme-alaben gaineko autoritate patraikarrari, gurasoek autorizatutako amodorik gabeko ezkontzei eta beren onespena gabe onartezinak direnei ematen diote jaiotza. Honek sentimenduak jabetza pribatuaren zerbitzura ipintzea darama, jabetza pribatua deuseztatu ordez, Alderdiak determinazioz jaraizen duen norabidea.

(…) Gure Alderdiak emakumeen askapenerako bataila handia iraultzaren eta eraikuntza sozialistaren zati eta eremu gisa hartu du eta hartzen du, benetako askatasun eta demokrazian garatu eta aurreratzeko <<conditio sine qua non>> gisa. Gure Alderdiak inoiz ez du Marx-en irakaspenetatik begirik kentzen, aldi historiko jakin baten garapena beti emakumeen askatasun bidean aurrerapen mailaren arabera zehaztua dena, giza-naturaren garaipena era argienean azaleratua senar eta emaztearen arteko harremanetan.

(…) Ondorioz, emakumeen askapenean, gure herrialdeak ez du herrialde kapitalista burgesek jarraitzen dituzten ez metodoak ez helburuak jarraitzen. Emakumeen askapenerako galdutako denbora berreskuratzeko moduko abiaduran lan egin behar dugu. Albaniar emakumearen askapena ez ezer komunean <<burgesiaren irtirinen askapena>> deitzen denarekin. Gure emakumeen askapena iraultza proletarioaren lerroak jarraituz, izpiritu Marxista-Leninistaren eta historian zeharreko Albaniako emakumeen bertute miresgarriak jarraituz egiten dugu.

(…) Historian zeharreko albaniar herriaren askapen batailetaz hitz egiterakoan, batek ezin ditu banandu une batez ere emakume albaniarren borroka eta erresistentzia parez pare beren senar, neba eta semeekin, bai borroka zelaian, bai gure herriaren eta lurraren etsaien aurkako erresistentzia pasiboa bidez. Ondo ulertzen dugu baita ere, askapen aurreko baldintza sozialen menpe, emakumeen ekarpena publiko egin ez izana, baina ekarpen handi hau funtsezkoa, ukaezina, boteretsua, morala eta materiala izan zen. Gure Nazio-askapen Gudan zehar ekarpen hau eta emakume albaniarren parte hartzea parez pare beren senar, seme eta alabekin batera, masiboa, boteretsua, nabaria, izan zen landa-eremuan eta hirietan. Beren kemen, adore, jakinduria eta abertzaletasuna askapena eta gero indar handiarekin lehertu zen, ibai erraldoi bat gisa jariatzen mantendu zuena.

(…) Emakumeen askapena, Alderdiak gidatuta, gure herrialdean <<mugimendu feminista>> bat izatetik oso urrun dago, herrialde kapitalistaten bezala, baina emakumeen aurrerapena da maila altuago batera, emakumeen altxamendua da eskubide berdinen mailara gizonekin, gizon eta emakumeen buruz buru martxa da gizateriaren sentimendu puruen eta helburu eta ideal gorenen harmonian, komunismora bideratutako martxa da.

On some aspects of the problem of the albanian woman (euskaratua) – Enver Hoxha

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: