H.A.S.I.-REN II. BILTZARREA/CONGRESO   2 comments


HASIII

Oraingo honetan 1983. urtean H.A.S.I.-ren II. Biltzarraren hainbat pasarte dakarkizuegu.

Aipagarria da KAS Bloke Gidaria izendatzearen akats teoriko-praktikoa, ENAMen baitako Sozialismo Zientifikotik kanpotiko sektoreekin elkarlanean aritzeko nahian, sortutako eztabaiden ondoriozkoa izan zela.

Sozialinperalismo sobietarrari babesa, aldiz, berrikuspentasunak Nazioarteko Mugimendu Komunistan eta Sozialismoarten Eraikuntzan zuen eragina zehazteko sakontasun falta adierazten du, azterketa hutsune nabaria dena.

Egun Europar Batasuna deitzen denaren azterketa guztiz zuzena da egin zen unerako, baina XXI. menderako, moneta-bateratze eta europar konstituzioarekin irmotzen da Estatu burges “nazionalez” gaindiko bere gainegitura politiko inperialistaren izatea, IMF eta ECB gisako Kapital finantzariaren erakundeen zuzendaritzapean (berriki ukrainiako kolpe faxistaren antolatzean eta hegoaldeko nekazaritza hainbeste kaltetu duten errusiar federakundeari santzio ekonomikoetan ikusi den bezala).

Azkenik, Alderdiaren antolakuntza-eremua Hegoaldera soilik mugatzeak gure herrialdean burutu beharreko borroka iraultzailearen amaierako helburuen eskuratze osoarentzat oztopoa besterik ezin zuen adierazi.

Urte baten buruan GALeko txakurrek HASIko Presidente zen Santi Brouard erail zuten euskal behargin klasearen Alderdiaren Iraultza Sozialista eta Askapen Nazionalaren aldeko lana eta indarra suntsitzeko asmoz.

Tamalez, 80ko hamarkadaren amaieran prozesu iraultzaile gidatu beharreko antolakundearen inguruko tirabirak bere horretan mantentzen ziren, eta honen ondorioz ETA(m) baitako ale militaristen eta ASK-ko kulturalisten partez HASIren likidazioa etorri zen, mugimendu osoa nazionalista burgesi-ttipien esku utziz erreformismo armatuaren estrategiapean.

Euskal Herrian Iraultza Sozialistaren aldeko borroka berregituratu behar dugun honetan, lan eskerga honek marxista-leninista euskaldunei laguntza eskainiko dien asmoaz argitaratzen dugu.

 

 

 

 

H.A.S.I. II. Biltzarrea/Congreso – Irakurri edota jaisteko [HEMEN]

 

“K.A.S. PONENTZIA

KAS EUSKAL IRAULTZAREN BLOKE GIDARIA

2)BLOKE GIDARIA

(…) Abangoardiako borrokalari iraultzaileek, sektorerik aurreratuenek, funtsean abangoardiako diren organizaziotan autoorganizatzera jotzen dute. Baina ez da abangoardia, ez eta ere, beraz, gidari, bere burua halakotzat duen edozein organizazio, nolabaiteko aktibismo bat desarroilatzen duena; baizik eta bere jokaeran, ekintza eta lerroetan masek beren norabidea hartzen dutena bakarrik. Hitz batetan, prozesu iraultzailearen lerro giltzarrizkoak, nola bere alderdi taktikoetan hala estrategikoetan definitzeko moduko norabide ideologiko eta teorikoak elaboratzeko gauza den organizazioa, eta borroka politikoa antolatzeko langintza aplikatzeko gauza dena, bai zentzu murritzean eta halaber zabalean, langile eta herri-mugimenduko sektore guztiak bilduz eta agintea lortzeko aurrerabideari dinamika jatorra ezarriz; honela jokatzen duen organizazioa da benetako organizazio abangoardiako eta gidari. (…)

3)KAS, BLOKE GIDARI IRAULTZAILEA

(…) Zentzu honetan Nazio eta Gizarte-Askapenerako prozesu honetan aurreratzeko eta sakontzeko ikuspegitik, Hego Euskadiko kontraizan nagusia, klase-borroka osoa erarik gatazkakorrenean biltzen eta laburtzen duena, euskal nazio-eremuaren aldeko borrokan kokatzen da (nazio-independentzia oinarritzat duen estrategia erabiliz), eta honek langile-klaseari eta herritar mailei egiten die mesede objetiboki eta hauei bakar-bakarrik interesatzen zaie; eta bestalde estatu-eremuaren aldeko borroka daukagu (estatu mailako estrategian oinarritzen dena), eta honek oligarkiari eta orohar, burgesiari egiten dio mesede. Gure klase-borroka honetako eremuan estatu-mailako estrategiak kontrairaultzaileak dira eta nazioaren iraungipen-prozesuari laguntzen diote. Aitzitik, ETAren borroka eta KASeko Organizazio guztien borrokaren ezaugarri nagusi izan dena eta dena euskal nazio-mailako estrategia edukitzea eta horri eustea da. Nazio-Askapenerako borrokak indar eta ahalmen iraultzaile izugarria du gure prozesuak argiro froga dezakeenez, langile-klaseko eta herritar mailetako sektore zabalak egoera kapitalista aurreratu batetan objetiboki iraultzaile izatera eraginez. Horretantxe datza beste organizazio batzu erori diren erreforma-prozesuaren arriskuak gainditzea ahalbideratu duen giltza; beste organizazio hauek hauek helburu independentistei eusten dietela esanez jarraitu arren, zeren eta gure prozesu honetan erreformismoak estrategia estatalistak hartzen bait ditu; honek ez du esan nahi bere helburuak estatu mailakoak direnik, baizik eta zentzu zabalago batetan hartuz, estatu-mailako kontraizan politikoei garrantzia haundiagoa emanez eta Hego Euskadiko kontraizan nagusia sakontzen ahalegindu gabe jokatzen dela. Guzti honegatik zera esan dezakegu: estrategia independentista dela Hego Euskadiko klase-borrokaren motorea, Hego Euskadin klase-borrokak nazio-askapenerako borroka-itxura hartzen duela, eta honen adierazpenik argiena, ardatza eta garaipenaren berme eta giltza iharduera armatua dela eta borroka-mota hau jasotzen duen Blokea KAS denez, eta eduki iraultzailea duen nazio-estrategia bati eusten dion bakarra bera denez, Euskal Herri Langilearen sektorerik aurreratuena bezala itxuratzen dela, euskal iraultzaren prozesuko Abangoardia Gidatzaile bezala, hain zuzen.(…)

-Bloke gisa eraturik dagoen Organizazioak praktikaren eta euskal prozesu iraultzailearen berezitasunen araberako eboluzioa adierazten du; ikuspegi dogmatiko estuak gainditu egiten ditu, hots, organizazio iraultzailearen teoriari buruzkoak, eta konkretuago, partidu gidariaren teorizazio mekanizistari buruzkoak, izan ere joera hau gure ingurunean erabat baztertzen da; eta baitere, korronte autonomo anti-partiduaren joerak. (…)

4)BLOKEA OSATZEN DUTEN ORGANIZAZIOAK

(…) Partiduari, beraz, masen eta erakunde-mailako ihardueraren globalizatzaile denez, Blokearen barnean egiteko eta erantzukizun funtsezkoa dagokio, batez ere egungo egoeraren analisia egiten eta linea politikoa formulatzen, prozesuaren teorizazioan eta masen kontzientzia eta organizazio-maila altxatzen.(…)

 

LINEA POLITIKOARI BURUZKO TXOSTENA

II) ERREFORMA-PROZESUA: ESPAINIAKO BOTERE BURGESAK ERABILI MEKANISMOAK

(…) Nahiz eta klase-organizazioak inoiz ere ezin sentitu izan erreformismoarengandik libratzeko moduan txertatuak, KAS Bloke iraultzailea osatzen dugunoi dagokigunez zera aitor dezakegu: praktikan oinarritutako koherentzia eta aurrerapen ideologiko batetara heldu ahal izan dela, eta nazio-askapenerako eta klase-askapenerako borrokak iadanik halako irmotze eta trinkotze maila lortu duela, nahiz eta indarren koerlazioa oraindik erabat gure aldekoa ez izan, ze erreformismoaren arriskuak oso txikiak ditugula. Zeren eta argi asko ikusten bait da borroka legezkoaren ahalbideak erabili beharrezkoak direla, baina betiere legez kanpoko borrokaren pean, hots, burgesiaren legezkotasunaz kanpo, honek gu bere sisteman artzea eta integratzea besterik ez bait du bilatuko, eta bere izatea arriskuan jar dezaketen mugan gainditzen inoiz ez bait du lagako. Guztiz argi eta asumiturik dago, beraz, erakundetako borroka herri-kontraboterea sarraraztera mugatu eta zuzendu behar dela eta masa-borrokaren pean egon. Argi eta garbi ikusten da eta asumitzen biolentzia iraultzailea nahitaezko eta ezinbestezko baldintza dela Estatu burgesa hankaz-gora botatzeko, eta gure kasu konkretuan Espainiako eta Frantziako Estatu erdirakoien aparatu zentral eta autonomikoak ezabatzeko. Eta, azkenik, guztiz argi eta asumiturik dago batbateko erreibindikazioen alorrean ere sartu behar dela, baina orokorrekin lotuz, eta honela, eduki eta zentzu iraultzailea emanez.(…)

ERREFORMAREN BIGARREN ETAPA. ETAPA SOZIALDEMOKRATA.

(…) Hitz batetan, erakundeak harea gainean eraikiak daude, neurri haundi batetan, itxura hutsa baino ez dira, baina hau oraindik ez du ikusten herriaren gehiengoak, eta gure kontzientziatze-lana oraindik ez da geure eremu politikoaren mugetatik kanpora atera. Nafarroan, gure prozesuaren linea, poliki eta mantso ari da umatzen. Nahiz eta hauteskundetako datu hotzek HBren atzerakada adierazi, errealitatea besterik da; koalitatiboki, botuak nazio eta klase-kontzientzian aurrerapen bat adierazten duela, hain zuzen, egitasmo aurreratuago bati emandako erantzuna bait da. PSOEren eta Nafarroako eskubiaren arteko oreka desegonkorra beren kontraizanak areagotzeko zirkunstantzia aldekoa gerta daiteke; baitere bien arteko loturak eta batasunak agerian jartzeko. Baina bistakoa da Herrialde honetan nazio-kontzientzia birreraikitzeko langintza garratza dela oraindik. Halata guztiz ere, Herrialde honetan ematen da nazio-kontzientziaren eta klase-kontzientziaren arteko loturarik haundiena. Berezitasun honek gure oraingo eta gerorako borroka-planteiamenduetan oso kontutan hartzeko ahalmen esanguratsu eta garrantzitsua ematen dio Herrialde honi, batez ere, burgesiarentzat eta sozialdemokraziarentzat Nafarroan auzia “Estatuko arazo” izango dela beti kontutan izaten badugu.(…)

V) NAZIO-BERRERAIKUNTZAKO ALTERNATIBA DEMOKRATIKOA

GURE NAZIO-NORTASUNAREN DEFENTSA

Erreformako bigarren etapa honen helburu nagusia, Erreforma finkatzea, inperialismoaren zentrua prestatzen ari den Nazioarteko Lan Banaketa berriarekin bizitzen jarraitzea eta plusbalio berriak lortzea da; eta honetarako Nazio-Askatasunerako Euskal Mugimendua asimilatu, bereganatu edota suntsitu egin behar du.

Sozialdemokraziak badaki Hego-Euskadin klase-borrokak eta bere gizarte-mugimenduek nazio-askatasunerako borrokaren forma eta zehaztapena dutela. Horregatik, kapitala-lana kontraizan nagusia Subirania Nazionalaren eta Kapitalismo Inperialistaren arteko borrokan konkretatzen da. Projektu honek sozialdemokrazia agintean eta gobernuan egotea eztabaigarri bihurtzen duenez, honen soluziobidea herriaren subirani nahiak ahultzea da, eta horretarako euskal nazio-noratsunaren ezaugarriak hankapean xehatzeko beldurrik gabe jokatzen du.

Sozialdemokrazia erabiltzen ari den instrumentu ideologikotako bat espainiar txaubinismoa areagotzea da. Honela, euskal nazio-nortasunaren adierazpen oro arrazistatzat eta antisolidariotzat joa izango da, era honetara Hego-Euskadiko langile-klasea zatitu asmoz. Populazioa bertako eta kanpoko edo inmigrante bezala bereiztea, eta espainolismoaren erreferentzi gune bezala bere burua hartzea esaten dugun guztionen froga argi eta garbiak dira. Eta honi PNVren erakunde-aldeko politika gehitu behar zaio; bere klase-interengatik politika zeharo antieuskalduna eta antiherritarra bait darama. Honela gure lana bikoiztu egiten da, gure nortasunaren ezaugarriak, eta berezi-bereziki euskara, indartzeko eta zabaltzeko ahalegin honetan.

Espainiar txaubinismoaren gorakada honetan, herria eta langile-klasea batzeko, biltzeko langintza honetan, ezin ditugu gure presupostuak jaitsi, baizik hezketa-lan bat bultzatu behar dugu, langile-sektore desnazionalduenei ikusaraziz espainiar txaubinismoaren bidetik abiatzen badira beren langile-interesen aurka doazela, berdin da euskaldun edo ez izatea.

 

NAZIOARTEKO POLITIKARI BURUZKO PONENTZIA

I.- MUNDU-MAILAKO KLASE-BORROKAREN BILAKAERAREN ETA EGUNGO

EGOERAREN ANALISIA

3) SOZIALISMOAREN FINKATZE ETA SENDOTZEA

(…) Sozialismoa iristeak eta eraikitzeak interes izugarriko prozesu bat adierazten du, bertan alderdi-multzo ezberdinak elkarlotzen direlarik, oinarriko baldintza desberdinak eta Herri bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan hartuz gero. Orain arteko experientziek zera erakusten zera erakusten digute: sozialismora heltzeko bide desberdinak daudela, errirmo ezberdinak erabiltzen direla, bide eta metodo bereziak erabiltzen; eta halaber, borrokaren epe eta ingurunearen arabera, metodo eta formula desberdinak hartzen organizazio-mailan. Guztionek, baitere, prozesu bakoitzaren ekarpenak, bere lorpenak, hutsune eta akatsak etab. erakusten dizkigu; dena, kritika-autokritika bezalako lanabes egoki eta txit erabilgarriaren baitan. Eraberean sozialismoa eraikitzeak dituen eragozpenak seinalatzen dizkigu eta aldi bakoitzean planteiatzen diren arazo guztiak eta bakoitzari heltzeko forma berariazkoena. Estatu sozialista baten barnean nahiz Estatu ezberdinen arteko era berriko kontraizanak sortzen direla ikusten dugu; eta kontraizan hauei erantzun iraultzaile bat eman behar zaie, erreformismo-kutsuko tratamenduetatik ihes eginez, eta uneoro prozesu sozialistaren ahultzea ekarriko ez duen planteiamenduak eginez.

Sistema sozialistaren desarroiloak, bere aurrerapenerako denbora behar du; eta denborarekin batera, langintza sortzaile, kreatzaile bat, analisi material osoki zehaztuak, egitamu ekonomiko eta sozialak burutzea, produkzioan eta gestioan norabideak gidatzea eta bergidatzea, borroka ideologikoa, langile-klasearen egitekoaren mamia berrindartzea, base teknologiko eta zientifiko aurreratuak sortzea eta beste hainbat eta hainbat alderdi gehiago lantzea; alderdi guztiok, denek batera iadanik zutik dirauen sozialismoaren experientzia aberatsa osatzen dutelarik. Guztionen balantzea, 1917tik honaino, osoki positiboa, baikorra da.

Egun, komunitate sozialista honako Herri hauek osatzen dute: Sobietar Batasuna, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Bulgaria, Txekoslobakia, Hungaria, Rumania, Polonia, Cuba, Laos, Mongolia eta Vietnamek, elkarren artean sozialismoaren finkapenerako kolaborazio aktiboa dagoelarik, nazioarteko proletalgoaren printzipioen arabera. Nazioaretko harremanetan Herriok agertzeak, munduko Herri guztien arteko harremanak egituratzerakoan, aldakuntza koalitatibo garrantzizkoa ezarri ahal izan du; inperialismoak inposatu baldintzak neutralduz, hau da, Herri batzu Herri kapitalisten morrontzapetik, dependentziatik askatuz, eta herri askatuentzat, epe postkolonial horretan, zeregin garrantzizkoak eta maila berdineko erlazioak ahalbidetuz.

(…) Aparteko aipamena merezi du Txinaren kasuak; honek bere barnean botere sozialistaren funtsari dagozkion kontraizanak azaleratzen dizkigunez; eta bestalde, kanpora begira, hiru munduen teoriaz gero, joera nabarmenki anti-iraultzaile bat hartu bait du, inperialismoarekin aliatuz eta honen diplomazia, jarrera politikoak eta joera militaristak babestuz.(…)

II.- EUSKADI, MUNDUKO KLASE-BORROKAREN INGURUGIROAN

2) ESPAINIAKO ESTATUA INPERIALISMOAREN KATEAN SARTUTA

2.2.- Europako Komunitate Ekonomia eta OTAN

(…) Europako Komunitate Ekonomikoaren jaiotzea ez dago Europako projektu autonomo bat bezala ulertzerik, eta Estatu Batuei hegemonia eztabaidatzeko ahalegin bat bezala. Projektua, neurri haundi batetan, Estatu Batuetan ernetzen da, hots, sistemaren erdi-erdian, Plan Marshallaz bateginaz. Komunitateak Europako merkatua sendotu beharrari erantzuten dio, bai Estatu Batuetan fabrikatu produktuentzat, bai Iparramerikak Europan egin inbertsioetatik eratorrientzat. Gainera, Europako Mendebaldeko ekonomiak sendotzeko asmoz, Europa Ekialdeko prozesu sozialisten hedakuntza frenu bezala.

Ekonomi integrazio-prozesu honetan aurreratu bada ere, haserako sei Estatutatik gaurko hamar Estatuetara iragan bait da; politika mailan integrazioaren aurrerapena forma-aldetikoa baino ez dela izan esan genezake, aholkularitza-izaera beterik ez duten Estatuen gaindiko erakunde batzu eraikiz.

Kapitalen internazionalizatzeak, inperialismoaren epe honetan, Estatu-nazionalak behar ditu, bertan berregin ahal izateko botere inperialistaren forma, Estatuz gaindiko boterea duten erakundeak sortzera jo ordez. Mendebaldeko Europaren kasuan, Estatu, txarto deitu nazionalek, oraindik hobeto eta garantia gehiagoz bete dezakete langile-klasea zapaltzeko eta hertsatzeko funtzioa, eta krisi alditan autorizatzeko politikak aplika.(…)

3) GURE BORROKAREN EDUKI ANTIINPERIALISTA

3.2.- “Barnean Bakea-Kanpora Interbentzionismoa” Dialektika.

(…) Faktore honekin bukatzeko eta ondorio gisa zera baiezta genezake: Hego Euskadin ez dagoela inperialismoak nahi lukeen “barne bakerik”; eta seguru asko ere ez dela egongo, baldin, eta prozesu honek honela jarraitzen badu, hots, jarrera iraultzailearentzat etorkizun ezin hobeagoa eskainiz; eta honela, inperialismoak kanporako behar duen ahaleginaren zati bat, hemen, Euskadi, barnean erabili behar du; eta ondorioz, beste textuingurutako prozesu iraultzaileen desarrolilorako ere ekarpen positiboa gertatzen da gure borroka. Are gehiago, gure Lehen eta Bigarren Biltzarren arteko epearen balantze labur bat eginez, Erreforma finkatzea eragotzi dela ikusten dugu, gutxienik Hego Euskadin: borroka-mota guztiak (borroka-armatua, masa-borroka, erakunde-borroka) denak erabili direla, efektibitate haundiz eta elkar-lotuz; Estatuko askatasun demokratikorik eza eta uneoroko errepresioa salatu dela eta guztien begibistan jarri; Autonomia sasiko hori gaitzetsi dela; ez bait du inolako aurrerapenik adierazten, ez hartara bultzatzen; lan-eta erreibindikazio sentituenetan maila altu batetan iraun dela; baita premia-premiazkoen erreibindikaziotan ere; eta eurokomunismoa eta sozialdemokrazia gure Herriarentzat alternatiba baliozko bihurtzea eragotzi dela, izugarrizko arrakastarekin salatuz eta gaitzetsiz.

3.5- Bakeari buruz.

Inperialismoak dirauen bitartean, kapitalismoak dirauen bitartean ez da egongo bakerik. Auzi honi buruz ez dago dudamudarik. Bere etekina eta kapital-matatzea betikortu beharrak, aldi berean, gerraren, opresioaren, explotazioaren beharra sorrarazten du. Gerra sistema kapitalistaren izaera berekoa da; inperialismoaren desarroiloa oinarrizko kausa honen esku dago. Gizarte sozialistan bakarrik, Herri langilearen produkzioko eta jabetzako sisteman, bere iharduera osoa bere beharrak asetzera, inolako lukuru-irrikarik gabe, zuzentzen den gizartean bakarrik da posible bakea.

Haatik, Bake hau ez dago iristerik aurretik Askatasunik ez badago. Bakerako ezinbesteko baldintza Pertsonaren eta Herrien Askatasuna lortzea da; eta honek, kapitalismoaren explotazioko eta opresiozko sistema hau ezabatzea, desagertzea esan nahi du.

Prozesu iraultzaileak burutzeko borroka, eta Euskadin ez da desberdin, borroka gogorra da, bortxazkoa, sistemari aurrez-aurre oldartzea; sistema hau, armen indarrean babestuz, ez bait da bere klase-nagusiagoa galtzera burumakurtzen; bere iraupen eta explotazio-irrika amaigabea da. Inperialismoak erresistentzia bortxazkoa eskaintzen du; eta hau ez da pasibotasunaz eta bakezalekeriaz borrokatzen. Oldarpen zuzen-zuzenaz bakarrik borrokatzen da, Herri eta Klase zapalduen borroka-mota ezberdinak behar-bezala eta egokiro elkarlotuz, bortxa iraultzaileaz bakarrik.

Bakearen aldeko gure borroka, inolako dudarik gabe, gure Askapen Nazional eta Sozialaren aldeko borrokatik iragaten da, Inperialismoaren aukako gure borroka amorratutik. Inperialismoarekiko gure katea apurtuz bakarrik, inperialismoaren ahultzea produzituz bakarrik; azkenik, hau behin betirako suntsituz bakarrik, egongo gara Bakea eraikitzeko egoera egokian. Bakearen aldeko borroka inperialismoaren aurkako borrokatik iragaten da. Askapen nazional eta sozialaren aldeko gure borroka, Euskal Herri Langile bezala daramagun gure borroka, pertsona guztien eta Herri guztien Bakearen aldeko borroka da; eta horregatik zentzu erabat antiinperialista duen borroka.

Gure ahalegin baterakorrak munduko prozesu iraultzaile guztiekin, Herri sozialistekin, honek ahalbidetuko du inperialismoaren suntsitzea eta Bakea eraikitzea. Bestelakorik bilatzea, hots, inperialismoari oldartzeke ihardun nahi izatea, inperialismo hau trinkotzen laguntzea da; eta ondorioz, gerra opresioa eta explotazioa betikotutzea.

III.- GURE BORROKAREN ESTRATEGIA ETA TAKTIKA, MUNDU-MAILAN.

1)SARRERA

(…) Egoera honetan, aparteko garrantzia eta gaurkotasuna du baieztapen honek: aurrerabidean doazen iraultza-prozesu guztiak eta bakoitza elkarrekin ertsiki lotuak eta erlazionatuak daudela; alegia; eta, ondorioz, prozesu baten bilakaerak Munduko Prozesu Iraultzaile orokorrari erasaten diola; honela, edozein arrakasta eta aurrerapen taktiko eta koalitatiboak mundu-mailako indarren koerlazioan eragin garrantzizkoa du, eta aurrerako ikuspegiak era nabarmen batez alderazten ditu. Logikoa da, beraz, leku konkreto bakoitzeko prozesuak, bere asmatze eta akats guztiekin, beste prozesu guztiek aztertu eta kontutan eduki beharreko ekarpen garrantzitsua egitea. Experientzien, nola historiakoak nola gaur bertakoak, pilaketa, teoria eta praktika iraultzailearekin batera, dira gaur egun kontatzen dugun altxorrik nagusien eta hoberena iraultza egin beharrak sorrarazten duen problematikari ekin ahal izateko. Experientzi multzo hau erabili borroka-mota ezberdinetan eta hauek elkarrekin erlazionatzeko era ezberdinetan aurki dezakegu; organizazio formula ezberdinetan eta egituratze-mota desberdinetan; orain arte eman diren mekanismo taktiko eta salto koalitatiboetan; boterea hartzeko bidetan; aldakuntza sakonen haseran heldu eginkizunetan; konkistak finkatzea eta defenditzean, etab. etab.(…)

3) GURE HELBURU ESTRATEGIKOAK

(…) H.A.S.I.ren Lehen Biltzarrean argi eta garbi zehazturik geratu ziren, gure borroka definitzen genuenean: “Euskal Estatu Sozialista, Independente, Birbatu eta Euskalduna lortzea” alegia. Alderdi guzti hauek behar beharrezkoak eta elkarren osagarriak Euskal Herriaren askatasun erabatekoan. Hots, lau helburu: independentzia nazionala, sozialismoaren konkista, euskal lurralde osoa birbatzea eta euskal hizkuntza oso-osorik birreskuratzea; eta lau helburuok borroka bat berean integraturik eta asumiturik. (…)

 

AGURRAK

DISCURSO DEL SECRETARIO GENERAL DEL COMITE CENTRAL DE H.A.S.I., TXOMIN ZILUAGA.

(…) Estamos en un contexto difícil –lo sabemos-; los aparatos del Estado tienen mucha fuerza, y en el capitalismo desarrollado –como resaltaron los compañeros de la vanguardia revolucionaria-, el consumismo es un problema latente; el consumismo en el capitalismo desarrollado existe gracias a las plusvalías extraídas a los pueblos oprimidos y explotados de Latinoamérica; de África y de Asia.

Uno de los problemas que hemos tocado en el Congreso ha sido el del euskera. Nuestra lengua nacional está perdida y hay un compromiso fuerte aceptado en el Congreso y haremos un gran esfuerzo para que en el próximo Congreso la mayoría de los militantes podamos expresarnos en euskara. (…)

DISCURSO DE CLAUSURA DEL PRESIDENTE DEL COMITÉ CENTRAL DE H.A.S.I., SANTI BROUARD.

(…) Hay que considerar la militancia total como un proyecto de vida diaria, no como la actuación en determinados momentos de la vida diaria, sino como un compromiso y un proyecto de vida, de compromiso total. No sólo tratando de hacer lo posible, sino nosotros, con nuestro esfuerzo, debemos hacer que lo imposible de hoy, se convierta en posible mañana. Como han dicho los compañeros de E., nos hemos dotado de unos instrumentos ideológicos y organizativos, porque instrumentos han sido los que hemos aprobado a través de las ponencias en estos días. Nosotros militamos fundamentalmente en el partido, en segundo lugar, -no por orden sino porque es así-, el bloque, en el que un gran esfuerzo tenemos que hacer todos para que sea verdaderamente un bloque sin diferencias, y en la Unidad Popular.(…)

GORA EUSKADI ASKATUTA
GORA EUSKADI SOZIALISTA!
GORA KAS!
GORA E.!
GORA EUSKAL HERRIKO LANGILERIA!
VIVA EL INTERNACIONALISMO PROLETARIO!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

2 responses to “H.A.S.I.-REN II. BILTZARREA/CONGRESO

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: H.A.S.I. III. KONGRESUA | Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: