EUSKAL HERRIKO ALDERDI KOMUNISTAREN ANTOLAKUNTZA-EREMUAREN INGURUAN   5 comments


AlderdiIkurra

Nahiz eta oraindik abangoardia teorikoaren nagusitasuna lortzeko eta koadro marxista-leninisten formakuntza eta hedatzean lan asko dagoen egiteko, eraiki beharreko Alderdi leninistaren lehen harriak ipintzen joateko, honen antolakuntza-eremua zehaztu beharra dago.

 

“Nazioa giza-erkidego egonkorra da, historikoki osatua eta sortua hizkuntza-, lurralde-, bizitza ekonomiko eta psikologia-erkidegoaren, hau kultura-erkidegoan adierazia, oinarriaren gain.

(…) Ezaugarri bereizgarri guztien baterako egoteak soilik osatzen du nazioa.”

Marxismo y cuestión nacional (euskaratua) – Josif Stalin

 

Euskal Herria, mendebalde inperialistan kokatutako nazio da, bi Estatu burgesen artean banatua (espainiarra eta frantsesa) eta egitura administratibo bat baino gehiagotan. Estatu hauek Europar Batasunaren egitura inperialistako eta NATO erakunde politiko-militarreko kide dira. Bere hizkuntza euskara da, nahiz eta hizkuntza gutxitua izan eta hizkuntza eramaileak gaztelera (Hegoaldean) eta frantsesa (Iparraldean) izan. Zazpi lurralde historiko hartzen ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia (Hegoaldean) eta Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa (Iparraldean). Bere baitan ekoizpen harremanak eta ekoizpen indarrak, Lana eta Kapitala, sortzen eta birsortzen diren eremua da, hots, klase-borroka ematen den eremua da.

 

“(…) nazioen autodeterminazioa beste nazio baten kolektibitateetatik beren banaketa estatala da, Estatu nazional independente baten eraketa da.

(…)Horregatik proletalgoa aldarrikapen negatibora mugatzen da, honela esatearren, autodeterminazio eskubidea onartzearena, inongo nazioari ezer bermatu gabe ezta beste nazio baten kontura ezer ematera konprometitu gabe.“

El derecho de las nacionaes a la autodeterminacion (euskaratua) – V.I. Lenin

 

Beraz, Euskal Herria autodeterminazio eskubidea duen nazio dela argi utzi ondoren, orain azaldu beharrekoa da zergatik gauden independentziaren alde, eta zergatik ikusten dugun beharrezkoa Alderdi leninista bera nazio-mailan antolatua, inperialistek ezarritako mugetatik haratago.

Lehenik eta behin, azter dezagun zein izan den Euskal Herriko nazio-auziaren bilakaera historian zehar:

Iparraldean:

Estatu frantziarrari egituraketa eman zioten iraultza burgesen ondorioz antzinako foruetatik eta Nafarroako Erreinutik zetorren gainegitura politikoa desegin izan zen, nazio frantziarraren eraketa eta asimilazio prozesuan bete-betean sartuz. Honek azaltzen du Iparraldeko herri langileak duen nazio-kohesio eta –kontzientzia urria. Hala ere, garapen ekonomikoaren erdigunetik baztertua izanda, euskal nortasunaren iraunaraztea lortu du, baina orokorrean kutsu folklorikoa eta ez politikoa emanez. Industrializazio eskasak ideia sozialisten hedatzea eragotzi du, eta izatekotan beti marko frantziarrean kokatuak. Estatu frantsesak ez dio inolako lurralde- ez hizkuntza-eskubiderik onartzen.

Hegoaldean:

espainiar Estatuan ez zen iraultza burgesarik egon, beraz burgesiak bere menderatzea Antzinako Erregimeneko aristokraziaren eskutik ezarri zuen. Euskal burgesiak, kapitalismo gorakorreko garaian bere nazioaren aldeko borroka aurrera eraman ordez, monarkia feudalarekin aliatu zen foruak ezabatu eta beren agintea ezartzeko, gaztelar kulturan oinarritutako espainiar nazioaren ezarpen proiektuarekin bat eginez (nahiz eta euskal kulturaren aurkako jazarpena mendeetan zeharreko gauza izan).

Kapitalismoa fase inperialistan sartzen zihoan heinean, hauek espainiar Kapital monopolista eta oligarkia finantzariaren parte izatera igaro ziren. Honela, nazio-zapalkuntzaren aurkako bandera burgesia ez-monopolistak hartu zuen. Jada iraultza burgeserako garaia pasata, Estatu nazionala burgesia inperialista anglosaxoiaren eskutik lortu nahi zuten. Bestetik, PCE-EPK alderdiak autodeterminazio eskubidea Sozialismoaren aldeko borrokarekin batzen saiatu zen. Espainiar II. Errepublikak Antzinako Erregimenaren uzkailtze ezak zintzilik utzi zituen aldarrikapenak ez zituen eman, autodeterminazioa kasu, nahiz eta mendebaldeko hiru probintzietan autonomia eraiki, eta faxismoaren ezartzeak eskubide politiko guztien ukazioa eta euskal nortasunaren aurkako jazarpen basatia ekarri zituen.

Menperatze-forma faxistaren bidez kapitalismo monopolistaren erabateko garapena bermatu zuen espainiar Estatuak. 60ko hamarkadan nazio-zapalkuntzaren aurkako borroka zeraman burgesia-ttipiari proletalgoa gehitu zitzaion, ETA erakundean. 70ko hamarkadan proletalgoak nagusitasuna lortu eta marxista-leninisten eskutik euskal herri langilearen geruza zabalak borrokara erakarri zituen, zinez askapen nazionala eta Sozialismoa uztartuz. Honek eragin handia izan zuen oligarkia espainiarrak menperatze-forma aldatzerako orduan.

Bloke zapaltzaile demokratiko-burgesaren barnean burgesia ez-monopolista sartuta, hau Euskal Herriko nazio-zapalkuntza bermatzeko sortutako bi autonomia bananduen instituzioen kudeaketara mugatu zen. Nahiz eta ENAM borroka aurrera jarraitu, ez zen asko igaro burgesia-ttipiaren eskuetan erori baino lehen. Honela, nazio askapena erreformismo armatuaren bidez eta ikuspegi utopiko-atzerakoi batetik eraman zen. Honek ezinbestean amaiera izan du, orain estrategia honen bultzatzaileek Estatu baten sorkuntza berriro ere burgesia inperialistaren eskutik bilatzen dutelarik (yanki-sionista orain).

 

Euskal Herriko historia hurbilak nazio-auziaren garrantzia herri honetan agerian uzten du. Marxista-leninista euskaldunok, herri honen nortasun politikoaren ukapenaren aurkako aldarrikapenak ez soilik zilegitzat, baizik eta lehen ordenako faktoretzat ditugu, antolatu beharreko Iraultza Sozialistari begira. Hots, abertzaleak gara, eta euskal langileriaren naziotasunaren garapen osoa bermatuko duen Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde gaude, nazioarteko proletalgoaren herri anitzekin batera baldintza beretan komunismora bideratuko den garai historikoan parte hartzeko.

“Geu, komunistok, printzipioz, nazionalismo burgesaren etsai adiskidezinak gara,bere molde eta mota guztietan. Baina ez gara nihilismo nazionalaren aldekoak, eta ezin dugu inoiz hala jokatu. Beharginak eta langileak nazioartekotasun proletarioaren izpirituan heztearen zeregina Alderdi Komunista guztien funtsezko egitekoetakoa da. Baina, honek langile masa zabalen sentimendu nazional guztiei aurpegira tu egitea baimentzen diola, edo behartzen ere duela pentsatzen duenak, benetako boltxebismoaz oso urrun dago eta ez du ezer ulertu nazio-auziaren inguruko Lenin-en irakaspenetatik. (Txaloak)

(…) Burkideok! Nazioartekotasun proletarioak “aklimatatu” beharra du, honela esatearren, herrialde bakoitzean eta sustrai sakonak bota bere jaiotze-lurran. Klase borroka proletarioak hartzen dituen molde nazionalak, behargin-mugimendua herrialde bakoitzean, ez dago nazioartekotasun proletarioarekin kontraesanean, baizik eta, alderantziz, preseski molde horiei jarraiki da proletalgoaren nazioarteko interesak arrakastaz defendatu daitezken era baita ere.”

La ofensiva del fascismo y las tareas de la internacional por la unidad de la clase obrera y contra el fascismo (euskaratua) – G. Dimitrov

 

Jakina da askapen nazionalaren forma aldatzen dela honen gidari den klasearen arabera. Eta herri honetan proletalgoa honen buruan ipintzerakoan eraldatu zen, euskal herri langilearen geruza aurrerakoienek Sozialismoaren aldeko borrokara bultzatuz eta behargin klasearen sektore borrokalarienak era argian estrategia honekin bat eginez. Berez, klase-kontzientzia eta kontzientzia nazionala zuten langile hauen borroka da Euskal Herria Iraultza Sozialistarako marko autonomo gisa egituratzea ekarri zuena, euskal nazioaren izate materialaren adierazpen gisa.

Hasieran aipatu bezala, nazioaren izatearen azterketa materialista, eta ez idealista, egiten badugu, Euskal Herria gisako mendebaldeko nazio kultu eta garatu batean langileriak kontzientzia nazionala bereganatzearen garrantziaz jabetuko gara inperialismoaren aurka borrokatzeko, hau fenomeno material eta historiko baten adierazpena izanda. Ez da kasualitatea langile alienatuenak Estatu burgesen gainegiturak sortutako nazionalismo frantses eta espainiarraren aldekoak izatea. Behargin abertzaleek, aldiz, Kapitalaren egituren aurka borrokatzera bultzatzen dituen beste kontraesan politiko bat dute, soilik Sozialismo Zientifikoaren oinarriak bereganatuta benetako jarrera nazioartekozalea eta borroka hori aurrerapen sozialaren alde bideratzea ahalbidetuko duelarik. Euskal Herriko Alderdi komunistaren egitekoa izango da kontzientzia-forma goren honen zabalpenaz arduratzea.

Bestetik, gurea bezalako herrialde industrializatu batean burgesia-ttipiak duen hedapena, eta kapitalismo inperialistan Iraultza Sozialistak ezinbestean guda zibilaren forma hartzen duela kontuan hartuta, honekiko jarrera garrantzizkoa da marxista-leninistontzat. Hauen baitako euskaltzaleak bereganatzea edo gutxienez neutralizatzea praktikan zapalkuntza inperialista borrokatzen dela erakutsiz guztiz egokia dela jotzen dugu, betiere Alderdi leninistaren gidaritza eta behargin klasearen nagusitasuna bermatuz.

“(…) Euskal langileen alderdi iraultzaileak zehaztu beharko duen lehenengo gauza euskal prozesu iraultzailea bideratu beharreko helburu estrategikoak dira. Bere iraultza sozialista eta iraultza nazionaleko izaera adierazi badugu, azken helburu horiek boterearen eskuratzea klase herrikoien partez izan behar dute, behargin klaseak gidatuta, egungo klase zapaltzailearen, oligarkiaren aurka, eta Euskadirentzako Estatu propio baten esparruan. Kontuan izan behar da lorpen biak batera etorri behar direla. Ez da irudikagarria, ez ondoren Euskadiri askatasuna emango lioken iraultza estatala, ezta independentzia interklasista eta burgesa ere, hura lortu eta gero sozialismoaren aldeko borroka hasiko zelarik.”

Otsagabia Ponentzia (euskaratua) – Pertur

 

Kultura nazionalaren zutabe garrantzitsuenetakoa euskara da, ezbairik gabe. Historikoki oligarkiak eta atzerakoiek muzin eginda eta baztertuta, euskalduntzearen aldeko bultzada mugimendu zinez herrikoi batetik jaio zen. Gure nazioaren garapen kulturalerako beharrezkoa da hizkuntza nazionalera jasotzea, bere tresna logiko eta sinbolikoen berreskurapenarekin, honen asimilazio eta desagertzeari aurre eginez, bere ondare historikoak beste herri guztiekin lortu beharreko lanaren askapenean laguntzeko asmoz. Honetarako, Proletalgoaren Diktaduran oinarritutako berreuskalduntzea eraman behar da aurrera, Euskal Herriko langileriaren ikuspuntu anitzak errespetatuz, euskara gizarte sozialistaren hizkuntza eramailea bihurtzeko beharrezko mekanismoak ezarriz.

Honek herrialdearen birbateratzearen erronka azaleratzen du. Bi Estatuetan banatua, arazoaren konponbide betea proletalgoa klase nazionalera jaso eta Euskal Herri osoan Estatu Sozialistaren egiturak eraikiz soilik lor daiteke. Honen oinarria Alderdi leninista dela kontuan izanda, borroka bateratua biltzen duena izan behar du, bakarra Iparralde eta Hegoalderako. Bestetik, Iparraldeko industrializazio urriak, bere nazio-garapena Hegoaldearekin batasunean soilik lortu ahal izatera behartzen du. Beraz, bi zonaldeak ezin dira dauden Estatuen araberako estrategia ezberdinekin borrokatu, baizik eta estrategia bakar eta unitarioa behar da, taktikak eta etapak koordinatuz, toki bakoitzean behargin klasearen egoera kontuan hartuta. Berriro ere, hau soilik antolakuntza-eremua nazio osoa duen Alderdiak egin dezake.

Kontuan hartu beharrekoa da ere azken urteetan (Hegoaldean batez ere) Estatu burgesek sortu duten “salbuespen egoera egonkorra”, eta honen pare etorri den okupazio militarra, Europako biztanleko polizia (eta militar) gehien duen zonaldea bihurtzera iritsita. Ez dakigu baten batek hauek apaindura gisa daudela uste duen, baina guk oso argi dugu herri honen aurkako zapalkuntza-estrategiaren baitan kokatzen direla (ZEN plana eta eratorriak).

Ildo honek nazio zapaltzaileen gainegiturak eragindako nazionalismoaren aurka (bere jantzi nahi den “aurrerakoia” izanda ere) eta, are gehiago, euskal txobinismoaren aurka borrokatzea lehen ordenako faktore bihurtzen du, langileriaren baitan nazioartekotasun proletarioaren alde eginez. Preseski, Euskal Herriko askapen nazionala Sozialismoaren aldeko borrokatik banatzea, herri langilearen baitan independentzia burgesaren eta sozialismo estatalistaren (espainolista eta frantximant) arteko dikotomian sakontzea ekarriko luke, herrialde honetako Iraultza Sozialistaren erdiespena oztopatuz.

“(…)Aukera independentista egunetik egunera hedatzen zihoazen kontzientzia nazionala zuten herri-sektoreen baieztapen nazionalaren adierazpen politikoa zen. Euskal herriak historian zehar estatu mailako iraultza sozialista bat ez dela bere nazio-zapalkuntzaren konponbide automatikoa probatzeko aukera izan du; behargin-alderdi espainiarrak espainiar nazionalismo burgesaz gehiegi bustiak daudela. Bestetik, independentziaren erdiespenak Estatu espainiarraren porrota behar zuen gutxienez Euskadin, hots, benetako iraultza politikoa soilik klase herrikoiek behargin klasearen gidaritzapean aurrera eraman izan zitekeena, halako neurriko prozesu baten gidaritza bere egiteko ahal duen bakarra egun Euskadin . Preseski, euskal auzia behargin klaseak bere egite honek izan da Euskadiko berpizte nazionala ahalbidetu duena.”

Autobiografia política (euskaratua) – Argala

 

Beste behin, honetarako Euskal Herri osoan ezarpena duen Alderdi leninista beharrezkoa dela azpimarratzen dugu. Baina setio inperialistak Sozialismoaren eraikuntzan suposatzen duen oztopoa dela eta, nazioarteko proletalgoak hau ahalik eta gehien ahultzea behar du. Beraz, Estatu burges hauen menpeko langile eta herriekin, eta hauen erakunde leninistekin, harreman estuak izan beharko ditu Garaipena lortu ahal izateko, betiere bere burujabetasuna mantenduz, hala nola nazioarteko proletalgoarekin borroka eta sostengu begiztak izan.

 

Hala ere, badira materialtasun dialektikoa egoera zehatzetara ezartzen jakin ez, eta herrialde honetako kontraesan politiko nagusiak era dialektikoan aztertu eta kontuan izan gabe, Iraultza Sozialista marko estatalean eman behar dela ziurtatzen dutenak.

Alde batetik, Estatu zentralista batean bere burokrazia osoa suntsitu behar dela diote, Sozialismoa eraiki ahal izateko. Hots, Estatu burgesa bat-batean eta leku guztietan aldi berean erortzen dela diote, metafisika ariketa miresgarria eginez. Nekez uler daiteke orduan edozein independentzia prozesu historian zehar (eta ez bakarrik burgesak). Potentzia inperialisten aginte-eremupeko lurraldetan eman diren Iraultza Sozialistak ere ezineko bihurtzen dira ikuspegi honen ondorioz. Proletalgoaren Diktaduraren ezartzeak, eta Sozialismoaren eraikuntzak, beharrezko du lurralde egonkor bat, non garapen ekonomikoa eta botere politikoaren iraupena bermatu daitezkeen. Hau proletalgoak lurralde horretan klase-etsaien egiturak suntsitu ondoren egin daiteke. Baina honek ez du esan nahi inguruko Estatu burges guztiak, ezta lurralde horretan langileriak askatu baino lehen boterea zutenak, suntsitzea beharrezkoa denik honetarako. Are gehiago, setio inperialista denbora luzez iraunaraziko da, Sozialismoaren ezartzeak nazioartean egoera aldatu arte.

Eskematismo baldar hau, barneko eta kanpoko baldintza objektibo eta subjektiboak kontuan izan gabe, Estatu bakoitzarentzat Alderdi bakarra ezarri nahi izatean datza, Errusiako Behargin Alderdi Sozialdemokrata (boltxebike)ak egindakoan oinarrituta. Azter dezagun orduan gertatutakoa: errusiako hirigune industrialetako proletalgoan oinarrituta, iraultza demokratiko-burgesa Iraultza Sozialista bihurtzera ekin zion Alderdi boltxebikeak. Nazio-auzia soilik burgesiaren kontua zela jota, zarismoaren menpeko nazio askok independentzia aldarrikatu zuten, hauen baitako herri langileak bereganatu ez zirenaren seinale. Honek taktikaz aldatzera behartu zituen: bertako komunistek Errepublika Sozialista aldarrikatu (Ukraina, Bielorrusia, Georgia…) eta Errusiar Federazioko Errepublika Sozialistako Armada Gorriak hauek askatzera sartzen zen, potentzia inperialista guztiak kontrairaultzaileak militarki laguntzen zituzten bitartean. Hala ere, hainbat nazio kapitalisten eskuetan gertu ziren (Polonia, Finlandia…). Ondorioz, Errepublika Sozialisten federakundea sortzeari ekin zioten Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eratuz. Bere bizitzaren amaieran, Lenin-ek autokritika egin zion nazio-auziaren inguruko bere usteei, nazio zapaltzaileetako nazionalismoa nazio zapalduenarenarekin parekatzean eta setio inperialistako egoeran autodeterminazio eskubidea ezerezean gelditzen zela onartuz. Honek eragin nabaria izan zuen Alderdi boltxebikearen ildoan, konpentsazio neurriak aurrera eramanez (ukrainizazio kanpainak, eta abar.)

Hau kudeatzeko era trebeagoa erakutsi zuen mugimendu komunistak 1936an PSUC (Partit Socialista Unificado de Cataluyna) nazio- eta klase-Alderdi marxista-leninista III. Nazioartekoan onartua izan zenean, Estaturik gabeko naziokoa eta Estatu horretako jada onartutako Alderdia (PCE) izanda ere (azken honek EPK lehen eta PCUS gero likidatu zituela aipatzea ere interesgarria da).

Korea, adibidez, Estatu inperialista japoniarraren menpeko herrialdea zen. Komunistak nazio-mailan antolatu ziren, honek beren herrialdea askatzea (ia ia penintsula osoa hartzera iritsiz) ekarri zuelarik. II. Mundu Gerra amaitu ondoren AEBk (NBEren babesaz) gerra deklaratu eta hegoaldeko erdia okupatu zuen. Ondorioz, iparraldean Sozialismoaren eraikuntzari ekin zioten, hegoaldea kapitalismopean eta base militar yankia bihurtuta jarraitu zuen bitartean.

Vietnam-go kasuan, urrunago iritsi ziren. Ho Chi Minh-ek Vietnam-go Lanaren Alderdia sortu zuen (nahiz eta hasiera batean eremu koloniala osatzen zuen Indotxina osoarentzat alderdia eratzeko mandatua izan). Inperialista japoniarraren erretreta ondoren Vietnam-go Errepublika Demokratikoa izan zen aldarrikatua (nahiz eta PCF aurka egon). Militar frantsesak bueltatzerakoan gerrilla komunistek hauen aurka borrokatu zuten, eta garaitu ostean, hauek ezarpena zuten lekuetan (iparraldea batez ere) Sozialismoaren eraikuntzari ekin zitzaion. Hegoaldean AEBk txotxongilo-gobernua ipintzea lortu zuen, birbateratzea ekidinez. Ondorioz, Alderdi komunistak iparraldean Proletalgoaren Diktadura indartzen zuen bitartean, hegoaldean Vietnam-go Askapenaren Nazio-Fronteak borroka gerrillaria zeraman aurrera, Estatu Sozialista berean bateratu nahian. AEBk gerra egin zion herrialde osoari (eta ingurukoei), baina vietnamdarren temak amerikar tropak erretiratzera behartu zituen. Honen ondorioz, Vietnam-go Errepublika Sozialista eratu zen.

Egia da hauek herri langilearen gehiengoa nekazaria zen herrialde kolonialak zirela, eta inperialismoaren kapital esportazioak sortutako behargin klasea bazegoela, burgesiaren zati batek atzerriko oligarkiaren aurka zeraman borrokaz jabetu eta askapen nazionala Iraultza Sozialistan bihurtu zutela. Baina Kominform-ak 1950ko hamarkada arte ez zuen hau onartu, Asiako egoera iraultzailea aztertu ondoren.

Ekar ditzagun gogora Stalin burkidearen 1952. urteko azken hitzaldiko hitz batzuk:

“(…) Lehen burgesia nazioaren burutzat zuen bere burua, nazioaren eskubideak eta independentzia defendatzen zituen, eta “edozeren gainetik” ipintzen zituen. Orain ez dago “printzipio nazionalaren” aztarnarik ere. Orain burgesiak nazioen eskubideak eta independentzia dolarren truke saltzen ditu. Independentzia nazionalaren eta subiranotasun nazionalaren bandera pikutara bidalia izan da. Ez dago dudarik zuoi dagokizuela, Alderdi Komunista eta demokratikoen ordezkariok, bandera hori altxatzea eta aurrera eramatea, zuen herrialdeko abertzaleak izan nahi baduzue, nazioaren indar gidaria bihurtu nahi baduzue. Ezin du beste inork egin.(…)”

Berez, Lenin-ek ez zuen kolonien askapena metropolietako mugimendu bateratu baten laguntzarik gabe ikusten, eta are gutxiago hauek Iraultza Sozialistan bihurtu zitezkeela. Aitzitik, jada inperialismoa garatutako Europako nazio zapalduen guda nazionalak kolonietakoak baino garrantzia handiagokoak eta erabilgarriagoak jotzen zituen…

“(…) Kolonien eta herri europarren arteko ezberdintasun ekonomikoa zen –azken hauen gehiengoa, behintzat- lehen koloniak merkantzien trukatzera , baina ez oraindik ekoizpen kapitalistara bultzatuak zirela. Inperialismoak egoera hau aldatu du. Inperialismoa, beste gauzen artean, kapitalaren esportazioa da. Ekoizpen kapitalista azkartasun handiz kolonietara lekualdatzen da. Ezinezkoa da hauek europar kapital finantzariarekiko menpekotasunaz ateratzea. Ikuspuntu militarretik, hedapenaren ikuspuntutik bezala, kolonien banatzea gauzagarria da, arau orokor gisa, soilik sozialismoarekin; kapitalismoarekin, banaketa hori salbuespen gisa edo bai kolonietan eta bai metropolietan iraultza eta matxinada multzo baten bidez da gauzagarria. (…) Baina Europako egoeran, era guztietako mugimendu iraultzaileek –nazionalak hartuta- posibleagoak, gauzagarriagoak, irmoagoak, kontzienteagoak eta zapaltzeko zailagoak dira kolonietan baino.(…)”

Balance de la discusión sobre la autodeterminación (euskaratua) – V.I. Lenin

Errepresioari dagokionez herrialde horietako herri langileek tresna suntsitzaile berrienak jasan behar izan zituzten, benetako genozidioak pairatuz. Erdigune inperialistarekiko urruntasunak ez zuen oztopatu zabaltza militarrak, eta herriaren borroka izan zen erretiratzea behartu zituena, eta ez galera ekonomikoak. Bestalde, nahiz eta Mendebaldeko erdigunean burgesia inperialistak errepresio-maila oso altuak erabiltzeko gai dela historikoki erakutsi, halako armen erabilera, eremu zehatz batera murrizteko zailtasunak direla eta, ondorio kaltegarri ez aurreikusiak eragingo lituzke, bai beren ehun produktiboari bai beren ordena sozialari.

Beste “argudio” bat da, burgesiak Estatuaren bidez sortutako barne-merkatu “nazionalak”, ez duela eremu horretan ematen ez den borrokarik ahalbidetzen. Estatu kapitalistetan ematen den kontzentrazio ekonomiko eta politikoak hau indartzen omen du. Are gehiago, inperialismoa garatzerakoan, Estatuko kapitalismo monopolista gainjartzerakoan, hau erabat mugatzen du. Ekonomizismo inperialistaren agerpen argi honek, materialismo dialektikoari kontrajarria izateaz gain, ez du ikusten ustez Iraultza Sozialista ondoren eman beharreko autodeterminazio eskubidearen gauzapena ezeztatzen duela, Sozialismoaren eraikuntza ekonomikoa nahitaez Estatu horren mugetan ematea baldintzatuz. Gainera, honek nazioaren izate historiko materiala ukatzen du ere.

Bestetik, ikuspegi motz honek ez du kontutan Kapitalen esportazioak sortutako Nazioarteko Lanaren Banaketa eta mundu-mailako merkatuen garrantzia. Europar Batasunaren kasuan, moneta-bateratze eta europar konstituzioarekin irmotzen da Estatu burges “nazionalez” gaindiko bere gainegitura politiko inperialistaren izatea, IMF eta ECB gisako Kapital finantzariaren erakundeen zuzendaritzapean, eta fluxu ekonomiko ezberdinak ezarri (bai barnean bai ingurura begira).

Aurrekoari jarraipena emanez, Euskal Herria zapaltzen duten bi Estatu burgesak aliantza inperialista (EB eta NATO) berean egonik, mendebalde inperialistaren erdigunean kokatua, ez da zentzuzkoa Estaturen batean Iraultza Sozialista ematen bada, beste guztiak ezer egin gabe geldituko direla irudikatzea. Edonola ere, setio inperialista luzerako egongo da. Horregatik, langileriaren borroka ahalik eta nazioartekoena izan behar du, Estatuen mugetatik haratago, koordinazioa ahalik eta gehien hedatuz. Nazioarteko berri baten sorkuntzari ekin behar zaio.

Zentzu honetan, nazio-mailan antolatutako Alderdi leninistak, Estatu frantses eta espainiarraren arteko zubi gisa egin dezake. Honela, Estatu bakoitzean ematen diren borroken oihartzuna beste aldera eramanez, proletalgoaren nazioarteko batasuna eta borroka bateratuago batean lagundu dezake.

Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntza alboratuta autodeterminazio eskubidearen aldarria era erretorikoan erabiltzeak mesfidantza besterik ez luke sortuko herri langilearen baitan, historikoki froga daitekeenez. Hots, nazio askapena baztertuko lukeen eremu estataleko Alderdiak potentzialtasun iraultzaile guzti hau hondatuko luke.

Badago Estatu hauetako batean Iraultza Sozialista ematea berehalakoa izatea. Kasu honetan, bai da babestu beharreko elkartze estrategikoa, baina betiere antolakuntza-burujabetza mantenduz, eta euskal Estatu Sozialistaren eratzea inola ere geroratu gabe. Baina hau ez da gure Alderdiak bilatuko duena, gure nazioaren behar espezifikoei konponbide osoa ematen ez baitie. Etorkizun batean Estatu proletario handiagoetan biltzeko aukera ere ikusten dugu, langileriarentzat onuragarria den heinean, eta euskal herri langilearen subiranotasunari eragiten ez dion bitartean.

Albaniako kasuari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu albaniar komunisten antolakuntza-burujabetzak izan zuen garrantzia beren Estatu Sozialista eraikitzerakoan. Faxisten okupazioaren aurkako borrokan (italiarrak, germaniarrak eta monarkikoak gero), bertako klase zapaltzaileak burgesia inperialistaren aldekoak izanik, komunista eta abertzale guztiak biltzen zituen Nazio Askapen Frontea osatu zen, Alderdi Komunistak gidatutakoa. Honek, hauen eta kolaborazionisten, kanpoko eta barneko etsaien, aurkako borroka askapen nazionaletik Iraultza Sozialistara igarotzea ahalbidetu zuen (Nazio Askapen Guda deitua). Borroka hau era isolatuan egin zen eta herrialdea Armada Gorriaren laguntza zuzenik gabe askatu zen. Komunista jugoslaviarrekin harreman estua zegoen, bai arlo militarrean bai ekonomikoan. Baina inperialista anglosaxoien txotxongiloa zen Tito-k Albania xurgatu nahi zuela azaleratu zenean, komunista albaniarrek beren independentziari eutsi zioten. Esan beharrik ez dago hau beren antolakuntza-burujabetzari esker izan zela, eta ez aurretik monarkia bat egonagatik. Honek, gainera, Sozialismoaren eraikuntzarekin jarraitzea ahalbidetu zien, Jugoslavian hau zapuzten zen bitartean. Herri honen askapen nazionalaren ildoaren aurkako zenbait doktrinariok guzti hau “gorriz margotutako nazionalismoa” deituko lukete, ziur.

“(…) Sakonki antimarxista da edozein arazoari buruzko, nazionala barne, kokapen iraultzaile kontsekuente batekin erlazionatuz iraultza sozialistaren kontsigna “estali” daitekeenaren ideia.”

Balance de la discusión sobre la autodeterminación (euskaratua) – V.I. Lenin

 

Ondorio gisa esan dezakegu, Euskal Herriko kontraesan politiko guztiak aprobetxatzeko eta Iraultza Sozialista ondoren bere nazio-garapena, birbateratze eta berreuskalduntzearen bitartez, bermatzeko Estatu Sozialista propioaren bidez (hau gure herriak nazioarteko Sozialismoaren eraikuntzari egin diezaioken ekarpen beteena izanda), nazio mailan, Iparraldean eta Hegoaldean, ezarpena duen Alderdi leninista bakarra behar dugula. Bere estrategia propio eta irmoa garatu beharko du xede honetarako, eta taktika malgua izan inguruko herri eta langileriarekin eta zapaltzen duten Estatu burgesen aurka, nazioarteko proletalgoarekin begiztak ahal den gehiena estutuz.

 

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted Iraila 18, 2014 by aurreralangileria in euskal herria, marxismo-leninismo

5 responses to “EUSKAL HERRIKO ALDERDI KOMUNISTAREN ANTOLAKUNTZA-EREMUAREN INGURUAN

Subscribe to comments with RSS.

  1. Aupa, Andeka Jurado dut izena, gutun bat idatzi dut Sare ta Joseba Azkarragari buruz, hedabide ezberdinei bidaltzen ari dut gutuna baina ez dakit zuei nola bidali, berz nere posta elektronikoa utziko dizuet eta nahi izanez gero erantzun eta bidaliko dizuet.

  2. SARE Y SU PORTAVOZ TORTURADOR

    Así de claro y contundente. Sin intentar ser políticamente correcto ni agradar a los oídos de ningún txostenero. Sare ha comenzado su trayectoria de la peor manera posible. Aquellos que exigen a otros movimientos de defensa de l@s pres@s polític@s vasc@s que den la cara pueden estar contentos: los “suyos” sí que dan la cara, la peor cara, la de uno de sus portavoces, ex Consejero de Justicia del Gobierno de la CAV durante ocho años.

    Por eso hoy mi intención no es otra que la de denunciar públicamente, una vez más, a los responsables políticos de las torturas que padecimos y en este caso también a los que les dan cobijo y les impulsan a la portavocía de lo que sus promotores dicen será una herramienta en defensa de los derechos de l@s pres@s polític@s vasc@s.

    No encuentro el modo de explicar lo que he sentido al ver a Joseba Azkarraga hablar sobre los derechos de l@s pres@s polític@s, pero tal vez la forma más acertada sería deciros que he sentido asco. Un asco inmenso. Asco repartido a partes iguales hacia el ex Consejero de Justicia y hacia los dirigentes de la Izquierda Abertzale “oficial”.

    Sí, señores de Sortu, lo vuestro no tiene nombre. Miento, sí lo tiene pero me lo reservo para el final. Habéis superado de largo todas esas “líneas rojas” de las que tanto os gusta hablar a la hora de descalificar a cualquiera que se niegue a seguir vuestros cantos de sirena, a vuestra fe a lo que venga de “arriba”, a cualquiera que ponga en duda vuestra estrategia política. Esas “líneas rojas” que hemos sobrepasado los militantes del MLNV que hemos decidido no seguir confiando en vosotros los militantes “cualificados”, políticos de altura, siempre de altura, nunca de barrio. Políticos profesionales que lleváis años en la brecha, sí, en la brecha de estar toda la puta vida como liberados políticos.

    Falta de memoria tienen algunos, incluso alguno que escribe libros sobre los cipayos, perdón, ertzainas, a los que se les estrecha la mano. Falta de memoria, falta de tacto o simplemente ser un caradura de baja moral para poner a hablar de derechos humanos y de derechos de l@s pres@s a quien durante ocho años fuera Consejero de Justicia del Gobierno de la CAV.

    Mientras este tiparraco con pinta de cura que parece no haber roto un plato en su vida fue Consejero de Justicia, unas 200 personas denunciamos torturas a manos de los cipayos. Entre esas personas me encuentro yo, Andeka Jurado.

    Fui detenido el 8 de Octubre del 2002, con 20 años recién cumplidos, y pasé los peores cuatro días de mi vida a manos de esos mercenarios torturadores. Para aquellos de memoria frágil, aquí os dejo un fragmento del relato que escribí nada más ser encarcelado en Soto Del Real:

    “También me golpeo con la mano abierta y con el puño en la espalda y en la cabeza. Me insultaba, me amenazaba con matarme, me decía que iba a tragar agua y que me iba a meter la pata de la silla por el culo. Me obligaba a estar contra una esquina, con las rodillas flexionadas y el torso hacia abajo. Me caí, ya no podía más, las piernas me temblaban mucho y me dolía muchísimo la espalda y el cuello. (…) Cada vez estaba más cansado, no sabía cuánto tiempo llevaba allí, al menos dos días en los que no me habían dejado dormir casi nada y sentarme, solo cuando me traían comida. Mi cuerpo no aceptaba la comida, por lo que el tiempo de estar sentado era muy corto. Me dolían las piernas, la espalda y el cuello. Comenzó otro interrogatorio. Pasé casi todo el tiempo de cuclillas. Me decían que mi madre estaba en el hospital, que la iba a matar del disgusto, que si no me importaba, que hubiese sido mejor que hubiese abortado, que era un hijo de puta y un gallito… Les dije que me acogía a mi derecho a no declarar, ellos se rían, me insultaban y me decían que no tenía ningún derecho, que estaba solo y que nadie sabía lo que pasaba allí dentro. Decidí no contestarles, pero aquello les enfadaba mucho y me golpeaban en la cabeza y en la cara. (…) Vino otro y me comunicó que habían detenido a mi novia. No me lo creía, pero no estaba seguro, y no podía permitir que le hiciesen pasar el mismo infierno que a mí. Entonces les dije que firmaría lo que ellos dijeran con tal de que no la hicieran nada y la dejasen libre.”

    Esto es un pequeño extracto de lo que viví en esos días en los que fui constantemente vejado, humillado, golpeado, forzado…

    Mientras estábamos incomunicados Javier Balza daba ruedas de prensa para justificar nuestras detenciones lanzando acusaciones concretas en nuestra contra y pasándose por el forro nuestra presunción de inocencia.

    ¿Acaso Joseba Azkarraga como Consejero de Justicia no tenía nada que decir? ¿Nosotros no merecíamos que instase al Ararteko a que investigase las torturas que se producían en Arkaute como anteriormente había instado a que investigase la denuncia de torturas de Iratxe Sorzabal mientras permanecía incomunicada a manos de la Guardia Civil en Intxaurrondo?

    Al parecer no. Nuestros derechos humanos no valían una mierda y además no es que se quedase callado sino que, como muestra la página web de Eusko Alkartasuna con fecha de 20 de Noviembre de 2002, dijo lo siguiente: “Joseba Azkarraga afirmó ayer en Donostia que el Gobierno Vasco nunca permitirá la comisión de malos tratos a detenidos y mostró su plena confianza en que la Ertzaintza tampoco se va a emplear en comportamientos que colisionen con el más pleno respeto a los derechos humanos. ‘El Consejero Balza nunca lo permitiría’, afirmó, expresando su apoyo a su compañero en el ejecutivo vasco”

    Seguimos tirando de hemeroteca y encontramos otras manifestaciones del portavoz de Sare. Esta vez una carta que publican distintos medios en Octubre del 2013. El título del mismo es: “Lasa y Zabala, 30 años después”. En un buen artículo pero con una hipocresía digna de la clase política escribe lo que viene a continuación: “No ha habido más impunidad que con aquellas personas en el poder. Muchas veces la memoria es frágil, pero no me resisto a recordar que entre los que posibilitaron el terrorismo de Estado estaban algunos de los que hoy exigen a otros suelos éticos. Paradojas de la vida.”

    Así es, paradojas de la vida. Quien fuera Consejero de Justicia mientras 200 personas denunciaron haber sido torturadas a manos de sus cipayos es ahora el portavoz de los que van a defender los derechos de l@s pres@s, muchos de los cuales siguen cumpliendo condenas basadas en esas torturas a las que fueron sometidos y hoy continúan sufriendo las consecuencias de dichas condenas. Sin ir más lejos, el mismo fin de semana que Azkarraga hablaba en Donostia sobre Sare, amigos de Iker Lima sufrían un accidente al ir a visitarle a la cárcel de Cáceres.

    La tortura siempre ha tenido responsables políticos y en nuestro caso, como ya denuncié en su día, los responsables de nuestras torturas y de las consecuencias que las mismas nos han acarreado y nos siguen acarreando son Javier Balza (ex Consejero de Interior), Joseba Azkarraga (ex Consejero de Justicia y portavoz de Sare), Juan José Ibarretxe (ex Lehendakari de la CAV) y Xabier Arzalluz (ex presidente del PNV), así como los partidos políticos que sustentaron el gobierno tripartito PNV-EA-EB. Por comentar, Matute era parte de ese Gobierno.

    Esos que se han llenado la boca durante años diciendo lo que la Izquierda Abertzale tenía que hacer, los demócratas de toda la vida, los que exigían arrepentimientos, perdones, autocríticas, reparación, verdad, justicia y bla, bla, bla. Esos que ahora son vuestros compañeros de viaje son los que están por encima del bien y del mal, los que se comportan como si no hubieran tenido nada que ver en el sufrimiento de este pueblo y los que al parecer nunca rendirán cuentas ante nadie. Si hubiera justicia Azkarraga debería ser juzgado, como poco, por prevaricación y por colaboración con la tortura. Como eso no va a ocurrir, al menos, Joseba Azkarraga, ten el valor de admitir que en este pueblo, durante décadas, los militantes políticos han sido torturados en dependencias policiales de la Ertzaintza por órdenes políticas. También bajo ese “protocolo” del que te jactabas. Y tú, portavoz de Sare, como poco has sido cómplice.

    Y a vosotros, dirigentes de Sortu, os juzgara el Pueblo Trabajador Vasco como ya lo hiciera con Euskadiko Ezkerra.

    Andeka Jurado – 22754081 C

  3. *EGUNERATUA

  4. aupa, euskeraz idazten duzutena ba al duzute gazteleraz? txikitatik politika eta formazio kontuak gazteleraz irakurri ditut eta euskeraz ez dut oso ondo ulertzen. mila esker

    • Kaixo burkide, gure lana euskaraz garatzen dugu, hala ere baditugu baten batzuk gaztelerara itzuliak. Bestetik, badira sarrera asko gaztelerazko (edo ingelesezko) testuen itzulpenak direnak, eta hauetara lotura beti ipintzen dugu. Izan ongi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: