ALDERDIAREN ETA GOBERNUAREN IRAULTZATZEAREN SUSTAPENA (ENVER HOXHA)   1 comment


enver-stalin

Nazioarteko Proletalgoaren eta Herrien Heroiak

 

 “(…) Antzeko egoera da gure herrialdean dagoena lan intelektualaren eta eskulanaren arteko aurkakotasunaren ezabatzearen arazoarekin. Hau arazo ezaguna da baita ere, duela asko Marx eta Engels-ek plazaratutakoa. Lan intelektualaren eta eskulanaren arteko aurkakotasunaren oinarri ekonomikoa, eskulanean jardundako gizakien esplotazioa da lan intelektualaren ordezkariez. Mundu guztiak ezaguna du kapitalismopean enpresetan eskulanean jardundakoen eta pertsonal-buruen artean dagoen banaketa. Ezaguna da banaketa honen gain garatu zela beharginaren etsai-jarrera zuzendariarekiko, irakaslearekiko, ingeniariarekiko eta pertsonal teknikariaren beste ordezkariekiko, bere etsai gisa zituenak. Ulertzen da, kapitalismoa eta esplotazio-sistema suntsitzerakoan, eskulanaren eta lan intelektualaren arteko interesen aurkakotasuna desagertu behar zela. Eta gure egungo sistema sozialistan desagertu da, hain zuzen ere. Orain eskulanean jardundako gizakiak eta pertsonal-buruak ez dira etsaiak, baizik eta burkide eta lagunak, ekoizpen-komunitate beraren kideak, oparotasunean eta ekoizpenaren hobetzean biziki interesatuak daude. Beren areriotasun zaharraz ez dago aztarnarik.

(…) Gauza bera esan behar da lan intelektualaren eta eskulanaren arteko ezberdintasunaz. Beren arteko ezberdintasun esentziala, hots, maila kultural eta teknikoaren araberako ezberdintasuna, desagertuko da, ezbairik gabe. Baina, guzti horrekin ere, ezberdintasunen bat egoten jarraituko du, esentziala ez bada ere, soilik enpresetako pertsonal-buruaren lan-baldintzak beharginen lan-baldintzen berdinak ez izanagatik ere.”

 

Problemas Económicos del Socialismo en la URSS (euskaratua) – Josif Stalin

 

 Bere lan ezinbesteko honen pasarte hauetan, Stalin burkideak Sozialismoan mantentzen den Lanaren Banaketa Sozialaz mintzatzen zaigu, ordura arte Sozialismo Zientifikoak asko landu ez zuen gaia. Aitzitik, egiten duen balorazio okerra suertatzen da, bere heriotza ondoren Sobietar Batasunean gertatu zena kontuan hartzen badugu: goi-karguko burokratek, Alderdiaren barnean aginte-talde manakorra osatu eta Sozialismoaren Eraikuntza galgatu zuten kapitalismoaren berrezarpenari ekinez (enpresen zuzendariak kontrolatzen zituzten komisario politikoak kenduz eta soldaten %50 baino gehiago hauei emanez; ekoizpen baliabideak saleros zitezkeen merkantzia bihurtuz; enpresak irabaziaren arabera antolatuz, eta ondorioz, plusbalioak lortzeko lanaren esplotazioa berrezarriz; bankuak sortuz interesen arabera irabaziak lortu eta Kapitalen esportazioari ekin ahal izateko; plan ekonomikoak balioaren legearen arabera eta ez gizartearen behar material eta kulturalen arabera eginez; eta abar. eta abar.), azkenean Eremu Sozialistan honekin guztiz amaitu arte.

Albania Sozialista, aldiz, borrokan tinko jarraitu zuen, guzti honi aurre eginez. Tamalez, Perestroikaren uholde kontrairaultzailearen eta Albaniako Lanaren Alderdiaren zuzendaritzaren hainbat aleen traizioaren aurrean (Ramiz Alia), sor eta lor geratu ziren. Honek Estatu Sozialistaren eta Proletalgoaren Diktaduraren suntsipena, ehun produktiboa inperialistei saltzea eta hondatzea, komunista jatorren espetxeratzea eta memoria historiko antifaxista eta anti-inperilista erasotzea ekarri zuen, erregimen neokolonialeko diktadura burgesa ezarriz. Hau hamarkadetako atzerapena izan zen albaniar herri langilearentzat, zentzu guztietan.

Hurrengo lanean Hoxha burkideak Sozialismoan mota berriko kontraesan hauek duten eraginaz mintzatuko zaigu, gizarte komunista lortzeko bidean dagoen prozesu historiko osoan zehar arazo honi era dialektiko batean aurre egiteko. Zeren eta, setio inperialistaren eta gizarte klasistako ideologien arrastoen eragin kaltegarria gutxietsi gabe, kontuan izan behar da proletalgoaren lehen uholde iraultzailearen porrota ekarri zuena, halako kontraesanen (Lanaren Banaketa Soziala toki berezia izanda) konponbide eskasaren ondorioz herrialde sozialisten baitan emandako endekapenaren ondoriozkoa izan zela. Guzti honek Nazioarteko Mugimendu Komunistaren berregituratzerako eta Sozialismoaren eraikuntzarako irakaspen garrantzizkoa izan behar du.

 

 

 

“(…)

Alderdiaren arauen ezarpenaren inguruan

(…) Epaiketa zuzen eta oso bakarra kolektiboaren txekeoa da, kasua baieztatzen eta baieztatu behar duena. Honek <<kontrola masengatik>> eta <<masen politika>> esan nahi du. Dena salbuespenik gabe masen epaiketara makurtu behar da beren lan eta gizartean jarreraren inguruan. Komunistak bi aldetako kontrolera makurtu behar da, Alderdiarenera eta masenarenera. Inork ezin du esan hau kontu pertsonal, pribatua dela, gizarteari, arau sozialista eta Alderdiarenei lotuta dagoenean. (…)

Mota honetako prozesuak gure gizartea indartzen du eta ez du ahultzen. Beste aldean bizitzaren inguruko ikuspuntu burges-ttipiak ahultzen ditu, zaharkitutako bizitzaren arauen inguruan, gizakia esklabo bihurtzen zutenak, nortasunez, askatasunez eta ekimenez gabetzen zutenak.

(…) Arau hauek zuzenki zainduak eta garatuak izan behar dira Alderdian eta masen aurrean eta, estatu-funtziotarako izendatuak direnei, ezarri beharko genien, uste dut baita ere, arau gutxi gorabehera antzekoak, bereziki koadro nagusiei: zuzendari, zuzendari-laguntzaile, planifikazio-buru, kontulari, kontulari-buru, eta gisakoei. Koadro hauek izendatuak dira, eta beharbada ez dugu hainbat gauza aldatu beharrik jazarritako printzipio eta arauetan, baina organo ekonomikoek edo beste edozein enpresak jakin behar du, noski, nor den gidatzera etorri den pertsona berria. Ez dugu soilik berriki izendatutako enplegatua masei aurkeztu, eta hau ez egin era formal batean, baizik eta berak bere buruaren kontu argia eman dezan masengana hurbilaraztearen praktika hartu behar dugu, masek bere gaineko epaiketa egin dezaten eta berari esan: <<Ikusi lagun, egin ondo zure lana, ondo portatu, arauak eta legeak zuzenki ezarri, eskatu kontuak guri azken punturaino, guk zutaz berdina eskatuko baitugu; entzuguzu lagunduko zaitugulako, zure lana ondo egiten ari bazara ere. Baina, kontuz ibili, hanka sartzen baduzu belarrietatik tiratuko dizugu, hanka sartzen jarraitzen baduzu pikutara bidaliko zaitugu, eta ondo izan buruan ez dagoela zu lagundu zaitzakeen inor; Alderdia gurea da, erregimena gurea da, gu gara boterean gaudenak, proletalgoaren diktadura da agintzen duena, ondorioz, lepoa hautsiko dizugu krimenak egiten badituzu; aitzitik, neurriz gain maitatuko eta begirunea izango dizugu zure lana ondo egiten baduzu>>.

(…) Badakigu gure Lanaren Alderdia, benetako Alderdi Marxista-Leninista guztiak bezala, behargin klasearen antolatutako destakamendua dela. Honek esan nahi du Alderdian daudenak abangoardiako pertsona hoberenak, iraultzaileenak eta hauskaitzenak direla. Halako pertsonak ez dira paradisutik mana gisa erortzen; herriaren lerroetatik ateratzen dira eta beren buruak lanean eta borrokan bereizten dituzte beren bertute eta jarreragatik. Alderdiaren kide izateko onartuak diren pertsonak gure gizarteko hainbat klasetatik datoz, behargin klasetik, nekazal kooperatibetatik, enplegatuetatik, intelektualetatik eta beste bizimoduetako jendetik. Hala eta guztiz ere, gure Alderdia ez da klaseetako hondarra zeinetan klase bakoitzak bere ordezkari kopuru proportzionala duen, klase bakoitzeko interes indibidualak defendatzen, eta abar. Ez, hegemonia gure Alderdian behargin klaseak du, bere ideologiarekin, Marxismo-Leninismoa, nahiz eta behargin jatorriko edo jarduerako gizakien portzentajea, egun, beharbada, arrazoi jakinengatik, nekazariena baino baxuagoa izan.

Behargin klasearen destakamendu antolatua gure herrialdean, Lanaren Alderdia dena, orobat, ez da hitzaren zentzu klasikoan klase borroka ematen den hondarra, baina berau da klase borroka gidatzen duena. Honek esan nahi du gure Alderdia altzairu-erako pentsamendu- eta ekintza-batasuna duen Alderdi monolitikoa dela; ez dago lekurik bere baitan anti-Marxista, berrikustzaile, Troskista, liberal, sozialdemokrata eta bestelako frakzio eta kontrakoentzat. Bere estrategia eta taktika beti teoria Marxista-Leninistan eta gure herrialdeko baldintza objektiboetan oinarrituta zehaztu ditu, bere berezitasun eta aldiarekin lotuta, materialtasun dialektiko eta historikoaren argitara aztertuta. Hortaz, Alderdiaren taktikek ezin dute printzipio hauek saihestu edota itzuri.

(…) Gure Alderdiak beti mantendu ditu bere lerroak garbi, bere amaierako helburua eskuratzeko hamaika arriskuetatik pasa behar den edozein alderdi proletariori dagokion bezala. Alderdiak ez du inoiz bere norabidea galtzen hil ala biziko egiteko honetan; beti sostengatu du, gure herria suntsitzeko, etsaiek lehenik Alderdia suntsitu behar dutela. Hori da hala bere lerroetan barnean nola kanpoan borroka jarraitu eta koordinatua burutzearen arrazoia.

(…) Gure Alderdiaren borroka eskola iraultzaile ona da, bere lerroak garbi mantentzea irakasten diona, nahiz eta Alderdia klaseen hondarra ez izan, bere kideek, abangoardian daudenak, batzuetan beraiekin arrasto ez-proletarioak dakarte, garbitu behar diren eta zeinen aurka borrokatu behar den; eta hau da guk aldi oro azpimarratzen dugun aurrera eraman behar den klase borrokaren forma, aztarna hauen aurka Alderdiaren baitan. Sekulako borroka honetan zenbait komunista nekatzen dira, batzuetan etsitzen dute. Beraz, honengatik da ale arriskutsuak bihurtu daitezkeela, ondorioz, Alderdiak bere koadroak ideologikoki eta politikoki jarraiki hezi behar ditu, lanean eta borrokan inoiz etsi ez dezaten, beti iraultzaileak izan daitezen. Auzi honi ikuspegi honetatik begiratuta, ikuspegi Marxista-Leninista bakarra, batek ikus dezake zein garrantzitsuak diren Alderdiaren, herriaren, komunisten eta ez-alderdiko abertzaleen bizitza, lana eta borroka zuzentzen duten arau Marxista-Leninistak.

(…)

Berriro ere Burokratismoaren inguruan

(…) Akatsa izango litzake pentsatzea burokratismoaren aurkako gure borroka amaitu dela, edo gure ahaleginak hasi genuen kanpaina jarraituz eta norabide honetan lortu ditugun lehen emaitzak lasaitu beharko genituela. Ulertu behar da borroka hau ez dela inoiz amaituko klaseak eta klase borrokak dirauen bitartean, etengabekoa izango da.

(…) Burokratismoa eta burokratak, ondorioz, anti-herrikoiak eta herriaren etsaiak dira. Burokratismoa eta burokratak osatzen dituzten kontzeptuak idealistak, atzerakoiak, anti-iraultzaileak eta anti-Marxistak dira. Beraz, burokratismoa eta burokratak Alderdi Marxista-Leninista baten etsai gaitzusteko eta maltzurrenak dira, eta honela izanda, era jarraituan, iraunkorki eta etengabeki borrokatuak izan behar dira, eta Alderdiak, lehenik eta behin, beren kontzeptu politiko eta ideologikoak zanpatu behar ditu. Zanpatu behar ditu, aldi berean, haiek ezartzen duten edo hainbat forma eta eratan bizirik mantentzea saiatzen diren antolakuntza- eta egitura-sistema.

(…) Pentsatzeko era hau, burokratismoaren ideologia idealista dena, aldi berean, gutxiengoaren kontzeptua da, banakoetan garatzen diren ideia subjektiboak eta gehiengoaren gain agintzen duen klase gutxienaren ideologia osatzen duena, gutxiengoak gehiengoaren buru eta kontzientzian sarrarazten duena kultura-, heziketa-, politika-, moral- eta zentzu-endekapenaren bidez, hau beren bigarren natura, bizimodua, pentsamendu- eta ekintza-era bihurtzeko.

(…) Ahaleginak egin behar ditugu gure erregimenaren substantzia demokratikoa nagusitzeko, bere izate sakonki herrikoiak gailendu dadin, honek aurreko erregimenetik biziraundako edo forma berrietan birsortutako ale burokratak erauziko baititu, eta gure erregimenaren izate demokratiko honek soilik da gai egiturak, formak biribildu eta Estatu boterearen antolakuntza eta gidaritza moldatuko duten legeak osatzeko.

(…) Burokratismoa sistemara jasotzea edo bere izpiritua bizirik mantentzea saiatzen diren burokrata arriskutsuak bilatuak eta borrokatuak izan behar dute, bereziki, gobernuaren aparatuetan eta Alderdikoetan, ekonomiaren zuzendaritzan, enpresa kooperatibo industrial eta nekazaletan, erakunde hezitzaile eta kulturalen buruan.

(…) Enpresen edo Ministerioen zenbait zuzendarien adibidea dugu, edo kooperatiben buruak edo beste zenbait era anti-Alderdi, anti-demokratiko batean jokatzen dutenak, ugazaben gisa, masekiko, beren menpekoekiko, langileekiko. Konpetentziak eta beharrezko fondoak baimendu ditugu Ministerioei bideratuta, jakina, ekoizpenaren premiazko zabalpenera eta, hain zuzen ere, enpresek sortutako produktuetara. Bada halako egoera ematen da non enpresetako zenbait zuzendari urte bateko ekoizpenerako behar dena material gordinaren bikoitza eskatzen eta ziurtatzen dutela, beste zenbait kuotatik gaindiko material kopuru handiak atxikitzen dituzte beren biltegietan, eta hori nahikoa ez balitz, beste materialak eskatzen dituzte baita ere. Okerrago dena, kide hauek beren enpresa sozialistako zuzendari tituluaz harropuzten dira, egiatan, enpresa pribatuen zuzendari izatea ere merezi ez dutenean, feudalak eta burgesak boterean zeudenean, jabe pribatu batek ez baitzuen inoiz utziko bere jabetza kaltetua izaten edo zorra egiten beharrezkoa ez den izakinak sortzen. Baina gure zuzendari burokratari bost axola zaio Estatu proletarioaren jabetza kaltetua den ala ez, ekonomia ezindua badago, enpresa bere apeta eta zaletasunen arabera eramaten baitu, mila eta bat bidez baliatuz kritika, langile-masen zaintza eta kontrola ezabatzeko. Masa langileek edozein eran eta zalantzarik gabe mota honetako zuzendaria, edo mota honetako edozein funtzionario, bota behar dute, bere kokapena Alderdian edo gobernuan edozein izanda ere.

(…) Orduan galdera ageri da: noren zerbitzura dago jende hau? Alderdiaren iraultzapena, sozialismoa, zerbitzatzen dute, ala burokrazia eta beren irrika pertsonal gaiztoak?

(…) Ondorioz, koadroak eta herria izpiritu iraultzailean heztea lan garrantzitsua, etengabekoa da, norabide honetan egindako lan on ala txarrak burokratismoaren eta burokraten aurkako borrokaren garaipena ala porrota suposatzen baitu, beren hobetzea suposatzen du.

(…) Buru egoera ez-iraultzaile guzti honek beren artean <<egonkortasun sentimendua okupatzen duten butakan>>, <<hutsezintasun bermea lanean>>, <<beren lan-metodo eta -eraren biribiltasuna>> sortzen du, buru egoera hau eman duena, eta honek haien artean burgesia berri baten pentsatzeko eta bizitzeko era sortzen du, sendian eta gizartean, gure herri-demokraziaren baitan. Hau oso arriskutsua da zinez. Ez badugu zuzia aplikatzen burokrataren uste hauek erretzeko, bera, agintean egonik, zabalduko ditu eta beste batzuk kutsatu hauekin.

(…) Behargin edo kooperatibetako kide bat ez da asko kezkatzen lekuz aldatzen denean. Orokorrean, ez da lanaz edo bizitzaz beldur. Ezbeharretara ohituta dago, bere eguneroko ogia irabazten du edonon bere izerdiarekin. Aldiz, intelektuala edo bulegoduna zailtasunez mugitzen da arrazoi anitzengatik; lehenik, berak <<enteleguaren>> eta <<ofizialtasunaren>> nagusitasunaren ikuspuntua sortu duelako, eta bigarrenik, soldataren auzia, finantza-trataeraren auzia. Behargin eta nekazarien artean agertzen ez diren bi ikuspuntu hauek intelektualetan eta bulegodunetan borrokatu behar dira.

(…) Guzti honengatik Alderdia bere lana are gehiago iraultzatzeko zeregin garrantzitsuen aurrean aurkitzen da. Gure Alderdiko lanean eskuratu dugun garaipen garrantzitsuenak ez du gure onena atera eta begiak itxiarazi behar hutsune eta ahultasunen aurrean, existitzen direnak eta arreta jarri behar zaienak. Kalte handia egingo luke beldurrik gabe masa borrokan sakontzen eta burutzen porrot egingo bagenu, masen benetako demokrazian, Alderdiaren arauak, erdigunetasun demokratikoa, ez erdiguneasun burokrata, kritika eta autokritika boltxebikea, diziplina proletarioa eta etika proletarioa, zuzenki eta era iraultzaile batean sakontzen eta burutzen porrot egiten badugu.“

 

The further revolutionization of the Party and government (euskaratua) – Enver Hoxha

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “ALDERDIAREN ETA GOBERNUAREN IRAULTZATZEAREN SUSTAPENA (ENVER HOXHA)

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: