SOZIALISMOA EZIN DA BURGESIAREKIN ALIANTZAN ERAIKI (JIM WASHINGTON)   1 comment


chairman_meow

“Zoritxarrez ez dugu egiazko edo, nahiago baduzue, benetako Alderdi Komunista Txinan. Aginte erdiko komunistak kentzen badituzue, borroka-material ona direnak baina politikoki erabat ezjakinak direnak, orduan, zer da egungo Txinako Alderdi Komunistaren Erdiguneko Batzordea? Ezertxo ere ez han eta hemen bildutako esaldi orokorren <<nahastea>> baino, ildo edo ideia gidari batean elkartu gabe. Ez dut TxAKren Erdiguneko Batzordearekin oso zorrotza izan nahi. Nik badakit ezin dela beraiekin oso zorrotza izan. Baina eskakizun soil bat bakarrik: bete Komintern-aren zuzentarauak. Bete al dira Kominter-aren zuzentarauak? Ez. Ez, ulertzen ez dituztelako, edo bete nahi ez eta Komintenr-a engainatuta dutelako, edo betetzeko gai ez direlako. Hori egitatea da.”

Stalin, Molotov-i gutuna, 1927

 

Badira hainbat ale burges-ttipi ultraezkertiar, Stalin burkideari eta marxismo-leninismoari beren gorrotoak bultzatuta eta intelektual elitisten joeraren ildoko zehaztapen eta burutazio idealista eta antimarxistak bidezkotzeko asmoz, Sozialismo Zientifikoaren hizkera imitatzen dutenak. Hau langileria nahasteko baino gehiago, beren ego propioa asetzeko egiten dute. Hauen kokapena beren erregearena, troskismoa alegia, izan ohi da, baina badira maoismoa besarkatzen dutenak ere.

Hurrengo lanean, maoismoaren izate berrikustzailearen azterketa arlo ideologikoan (ezagutzaren teoriaren faltsutzea, praktikaren nozioaren karikatura, dialektikaren oinarrien mozketa, “hamar harreman handiei buruz”, “hiru munduen” teoria, abenturazaletasuna, eklektikotasuna, nazionalismoa eta abar) edo kanpo-politikan (titoismoarekin elkarlana, Jruschov-en “informe sekretuari” babesa, AEBei gerturatzea, Europar Komunitate Ekonomiaren alde agertzea,Pinochet babestea, Pol Pot laguntzea eta Vietnam erasotzea…) baino gehiago, Txinako “sozialismoaren” barne-garapen ekonomiko eta politikoa aztertuko da.

Mao Zedong-en zuzendaritzapean Txinako Alderdi Komunistak guda zibila irabazi ondoren, honen teorizazioen ildoan “demokrazia berriaren” garaia hasi zen. Hemen, kapitalismoa sustatu zen herrialde erdifeudal batean ekoizpen baliabideak eta indarrak jasotzeko asmoz. Hau SESBko NEParekin alderatu nahi izaten dute, eta izan zitekeen, prozesua proletalgoak zaindua eta boterea eutsiz egin izan bazen, eta ez burgesia nazionalarekin elkarlanean eta hau maila ekonomiko eta politikoan indartuta aterata.

Baina kontua da, honen ondoren maoisten arabera desjabetzerik gabeko ekonomiaren erabateko “sozializazioa” eman zela (nahiz eta errealitatean burgesiak eta honen aldeko teknikariek kudeatutako enpresa mistoen (estatal-pribatu) nazionalizazioa izan) 1956an. Hemendik aurrera soilik “burgesia berriaz” mintzatu omen daiteke.

Aipatutako burgesiaren indartzea, bi ildoen arteko borrokaren tesi maoista (Alderdia kontraitraultzaileez garbitzearen tesi leninistaren aurkakoa) jarraituz eman zen, “fronte demokratikoko” erakundeez gain, eskuindarrak TxAK-n eta Estatuko boterean aginte-taldeak eratuta.
Ikus dezagun zer geratu zen orduan:

 

1956ko TxAKren VIII. Batzarra

TxAkren VIII. Batzarra 1956ko irailean egin zen. Kuomintang-aren gobernuaren erortzearen eta batzar honen deialdiaren arteko zazpi urteetan zehar burgesia suspertua izan zen, hala burgesia nazionalaren goi-geruzez nola helburu eta ideologia burgesa bera partekatzen zuten TxAkren zati batez osatzen zen burgesia berria sekulako boterea sendotu zuen alderdian, Estatuan eta ekonomian. Burgesiaren nagusitasun latza eremu hauetan era argian islatu zen TxAkren VIII. Batzarraren dokumentuetan. Liu Sao-chi-k, burgesiarekin zati adostailearenaren buruak, eman zuen Txinako Alderdi Komunistaren Erdiguneko Batzordearen Txosten Politikoa batzarrean. Bere txostenean, boterea burgesia nazionalarekin partekatua izaten jarraitu behar zuela azaldu zuen, nahiz eta, bere aburuz eta Mao-ren arabera baita ere, Estatua 1956an funtsean proletalgoaren diktadura zela. (…)

Boterean zegoen burgesiaren erasoa behargin klaseari, bere botere propioa zabaltzeko ahaleginetan itzelki areagotu zen herrialdeko maila guztietan TxAKren VIII. Batzarraren unean. Eraso hau <<subjektibismoa, sektakeria eta burokrazia>> borrokatzeko ustezko <<zuzenketa-kanpaina>> baten aitzakiapean egin zen. <<Zuzenketa-kanpaina>> hau Txinan <<kasualitatez>> aldi berean SBAK-k SESBn hasitako <<zuzenketa-kanpaina>> batekin bat etorri zen. Alderdi eta Estatu Sobietarreko ahultasunen abantaila ateraz, berrikustzaile jruchovistek <<dogmatismoaren, sektakeriaren, burokrazia eta stalinismoaren>> aurkako kanpaina deitu zuten, eta Europa Ekialdeko alderdietako berrikustzaileak bide bera hartzera premiatu zituen. <<Dogmatismoaren>> aurkako borrokaren banderapean marxismo-leninismoaren kontra egin zioten eta ideia burges eta berrikustzaileen zirkulazio askea eskatu zuten, mamian gauza bera zirenak. <<Sektakeriaren>> aurkako borrokaren kontsigna berrikustzaileen, oportunisten eta ale burgesen aurkako borroka baretzeko erabili zen. <<Burokraziaren>> aurkako kanpaina kapitalismoaren garapena itotzen zuten zentralizatutako planifikazio ekonomikoaren aldeak botatzeko izan zen diseinatua.(…)

1956ko deszentralizazio eta soldata-erreforma

Nazionalizazioa ostean kapitalisten <<kokapen funtsean ezberdina>> beharginei azaldu ondoren, demagogia finez estalitako maula zena, Chen Yun-ek TxAK-k burutzea aurreikusita zituen erreforma ekonomikoak azaldu zituen, haietan merkatu kapitalista askearen papera igo eta zabaltzea zegoen aurreikusita, TxAKren buruen arabera arlo ekonomikoan <<sozialismoaren garaipen erabakigarria>> lortu zelako.(…)

Chen Yun-ek hemen aldarrikatutako <<merkatu-sozialismoa>>, beste teoriko berrikustzaileen beste <<merkatu-sozialismoen>> antzera, ez da Sozialismoa, kapitalismoa baizik. Ekoizpen-harreman sozialisten garapena ezinezkoa da Estatu proletario baten planifikazio ekonomiko zentralizatua gabe, etengabe planifikazio zentralizatua areagotu gabe ez dago ekonomia erregulatzerik, <<balioaren legearen>> eta merkatu kapitalistaren metodo anarkisten bidez ez bada, era argian Sozialismoaren jarraibideekin bat ez datozenak. Chen Yun-en erreformek enpresen gehiengo zabala askatu zituen beren ekoizpen-plan propioak ezarri ahal izateko, hala nola lehengaien erosketa askea, eta noiz, non eta zein salneurrian komertzializatuko zituen bere ekoizkinak zehaztea, eta abar.

Erreforma hauei erreakzio natural gisa, gobernuak ere erabaki zuen errentagarritasuna eta ez ekoizpenaren beharrak izango zela izango zela faktore nagusia ardura industrialean.(…)

1956ko erreforma ekonomikoen ondoren ekonomia txinatarrak beheraldi zakarra igaro zuen 1957an. Enpresak, jada aipatu dugun bezala, ez zeuden erdiguneko plan bati hain konprometituak, enpresen kudeaketak hainbat metodo jarraitzen zituen irabazi-tasa handiagoa lortzeko gizartearen beharretara ez zena halabeharrez atxikitzen, ekoizpen industriala azkar handitu eta adar ekonomiko horren eta beste batzuen eraikitzea hedatzeko kapitala handitu behar izatea egitatea objektiboki bazen bezala. Krisi honi erantzunez, Estatuko Batzordeak zuzentaraua bota zuen 1957ko azaroan, zera zioen:

<<Administrazio-pertsonal nagusiaren -zuzendariak, zuzendariordeak, kudeatzaileak eta alboko kudeatzaileak- eta teknikari nagusien salbuespenaz, langile eta beharginen gainontzekoa enpresak kontratatu eta kaleratu ditzake. Behargin eta langileen kopuru totala ez handitzearen baldintzarekin, enpresak bere antolakuntza eta pertsonala bere nahierara berregokitu dezake>>. (Chao Kuo-chun, Planifikazio ekonomikoa eta antolakuntza Txinan, 1960)

Erdigune-autoritateek enpresa industrialak kritikatu zituzten 1 250 000 behargin kontratatzeagatik, eta 1956an behargin <<gehiegiren>> kontratazioagatik zuzendaritza lokalei eskatu zitzaien <<gehiegizko>> lan indarra kaleratzea, kostuak murrizteko asmoz. Ahalegin hau enpresak langileak kaleratzera eramateko lege berriez izan zen lagundua, erretiro-adin nahitaezkoak ezartzen zituztenak, eta emakumeak etxeetan etxekoandre gisa irautea konbentzitzeko kanpainekin. (Hughes eta Luard, ekonomiaren garapena Txina komunistan: 1949-1960, 1975)

Erantzun burges hau, beren erreforma ekonomiko kapitalistekin batera emandakoa, Estatuko Kontseiluak hilabete beretan zabaldutako mezuan islatu zen baita ere, zera zioena:

<<Egun behargin arrunten soldatak sail eta herri ezberdinetan orokorrean altuegiak dira. Behargin arruntak soilik lan fisiko sinplean jarduten direla eta orokorrean maila lokalean kontratatuak direla ikusita, hauen soldata neurriz gaineko altuek, nekazarienekin alderatuta, normala den legez, azken hauen nahigabea pizten dute>>. (Chao Kuo-chun, Planifikazio ekonomikoa eta antolakuntza Txinan, 1960) (…)

1956an beste soldata-erreforma garrantzitsua eraman zen aurrera, nazio osoaren soldata-sistemaren normalizazioa zortzi mailetako soldata-eskala batekin, eskulanaren eta lan mentalaren arteko aldea gehiago areagotu zuena. Gainera, 1956ko soldata-erreformak destajuko lanaren erabilera eta sustagarrien bidezko hobariak hein handi batean hedatu zabaldu zituen. (Hughes eta Luard, ekonomiaren garapena Txina komunistan: 1949-1960, 1975)

(…)

<<Herriaren baitako kontraesanak>>

(…) Ikusten dugunez Mao haiek -Liu Shao-chi eta Deng Xiaoping- baino errealistagoa zen, eta bere aipamenak auziaren itxurazko ulermen marxista-leninista nabarmentze du, baina beste behin, Mao-ren hitz zuzen eskasak zikintzen dira bere pentsamendua bere osotasunean irakurtzen jarraitzen badugu. Nolakoa izan zen Mao-ren aburuz oraindik ematen ari zen klase borroka hori? Ba TxAKan beti egin izan zen lez, Mao-k sostengatu zuen borroka hau era ez-antagoniko eta baketsuan eman zitekeela eta eman behar zela, <<batasun-borroka-batasun>> printzipioan oinarrituta, hau da Liu Shao-chi-k ere aldarrikatzen zuen eran, ikusi dugun bezala. Baina ikus dezagun zer zioen Mao-k oraingoan:

<<Bi motako kontraesan sozialak existitzen dira gure aurrean: gure eta etsaiaren arteko kontraesanak eta herriaren baitako kontraesanak. (…) Gure herrialdean, behargin klasearen eta burgesia nazionalaren arteko kontraesana herriaren baitako kontraesanen parte da. (…) Iraultza sozialistako garaian, irabaziak lortuz behargin klasea esplotatzen duen aldi berean, Konstituzioa babesten du eta eraldaketa sozialista onartzeko prest agertzen da. (…) Behargin klasearen eta burgesia nazionalaren arteko kontraesana, esplotatuen eta esplotatzaileen arteko kontraesana dena, antagonikoa da. Aitzitik, Txinako baldintza konkretuetan, bi klaseen arteko kontraesan antagoniko hau, era egokian tratatzen badugu, ez-antagonikoan bihur daiteke eta bitarteko baketsuen bidez konpondua izan.(…)>> (Mao Zedong, Herriaren baitako kontraesanen trataera zuzenaren inguruan, 1957)

Mao-ren hitzaldi honetan <<ehun lore loratzen eta ehun pentsaera-eskola lehiatzen utzi>> goiburua babestera igaro zen gainera, ikusi dugun lez, 1956tik burgesiak eta bere eragileek ideologia burgesa eta berrikustzailea zabaltzeko erabili zuen goiburua. Jarraian alderdiak gainontzeko alderdi demokratiko-burgesen aurrean izan beharreko jarrera azaldu zuen, Liu Shao-chi-k jada 1956ko bere txostenean aipatutako gaia, eta funtsean berriro babestu zuena, beste behin Liu-Mao bikotea eratuz TxAKko gidaritzaren barneko batasun teoriko berrikustzailearen erakusketan:

<< “Aldi bereko izate iraunkorra eta elkarrekiko ikuskapena” kontsigna gure herrialdeko baldintza historikoen emaitza da baita ere.(…) Aurreko urtean, sistema sozialista funtsean ezarrita gelditu zenean, kontsigna hau hitz esplizituetan azaldu zen. Zergatik, orduan, onartu behar da burgesiaren eta burgesia-ttipiaren alderdi demokratikoen aldi bereko izate luzea behargin klasearen alderdi politikoarekin? Ez daukagulako arrazoirik aldi bereko izate iraunkorraren politika ez hartzeko zinez herriaren konfiantza lortu eta hau sozialismoaren kausarako batzeko egitekoan jardundako alderdi guzti horiekiko.(…)>> (Mao Zedong, Herriaren baitako kontraesanen trataera zuzenaren inguruan, 1957)

(…) Txinan oraindik ez zen zentralizazio planifikatu maila altua lortu, eta egiatan, memento horretan izan zen aurrerago hitz egin den sektore kapitalista osoaren <<nazionalizazioa>> aurrera eraman zenean. Baina Mao-k ez zuen planifikazio zentralizatua sendotzeko eta aparatua garatzeko pausuz pausuko mugimendua deitu, baizik eta <<autoritate lokalentzako gaitasunen zabaltzera>> azpimarratu zuen. Salbuespenik gabe, idazle burgesek Mao deszentralizazioaren defendatzaile handi gisa deskribatzen dute memento honetan eta hau egiaztatzen da, <<Aurrera Jauzi Handia>> bitartean -1958tik 1960ra iraun zuena-, Mao-k eragin handia zuenean, zentralizatutako planifikazio ekonomikoa inoiz ez bezala deskonposatzearen egitateagatik. Idazle burgesek, hala nola Mao begiko duten ezkerreko intelektualek, bat egiten dute eta bera eta Liu-Deng taldearen burokraten arteko borroka azaltzen dute, beren arabera <<zentralismo stalinistarekin>> hautsi nahi ez zutenak. Egiatan, aitzitik, Liu-deng taldea, Jruschov eta Tito beren homologoak bezala, deszentralizazioaren alde egin zuten ere kapitalismoa garatzeko beren ahaleginek deszentralizazio maila altua eskatzen zutelako, aipatu dugun bezala.

(…)

Proletalgoaren Diktaduraren izaera eta klase-borroka Sozialismorako iragate bitartean

(…)<<Ikusten duzuenez, hemen ez da inondik inora klase kapitala sozialismoan integratzeari buruz hitz egiten. Esaten den bakarra da, “baldintza jakinen pean”, beharginen eta nekazarien arteko elkarlanean nepman-ak [NEP gizon] ere, hots, burgesia, “onartzen” ditugula. Zer esan nahi du honek? Esan nahi al du nepman-ak sozialismoan integratzen joatearen aukera onartzen dugula? Noski ezetz. Lenin-en aipu hori soilik lotsa galdu duen batek interpreta dezake horrela. Honek esan nahi du, sinpleki, oraingoz, burgesia suntsitzen ez dugula, oraingoz, bere ondasunak konfiskatzen ez dizkiogula, baizik eta baldintza jakin batzuen pean existitzea baimentzen diogula, hots, proletalgoaren diktaduraren legeen azpian argi eta garbi ipintzen den bitartean, kapitalisten mugatze mailakatura eta bizitza ekonomikotik beren desplazamendura daramatenak. Ordezkatu al daitezke kapitalistak eta kapitalismoaren sustraiak atera klase-borroka amorratua gabe? Ez, ezin da. Klaseak ezabatu al daitezke, teorian eta praktikan, kapitalisten integratzea sozialismoan defendatuz? Ez, ezin da. Teoria eta ekite praktiko hori soilik klaseak sustatzeko eta mantentzeko balio dute, teoria hori klaseen arteko borrokaren teoria marxistaren aurkakoa baita. Bada, Lenin-en aipua erabat eta beteki proletalgoaren diktaduraren azpiko klase-borrokaren teoria marxistan oinarritzen da. Zer egon daiteke komunean Bujarin-en kulak-ak sozialismoan integratzearen teoriaren eta Lenin-en diktadura klase-borrokaren forma amorratuaren teoriaren artean? Bistakoa da bata eta bestearen artean ezin dela antz txikiena ere egon.>> (Stalin, Eskuineko desbideratzea SBAK(b)an, 1929)

(…) 1956n TxAKren VIII. Batzarraren adierazpenen arren, ez zen jauzi kualitatiborik egon, are gehiago kontrairaultza zoroko urtea izan zen. Akaso AKIk serioski aztertu du gobernu txinatarraren politikak <<jabetzaren eraldaketaren>> unean? Ezetz jotzen dugu, edo hau lotsaz ezkutatzen dutela. Aintzakotzat hartu al dituzte 1956ko soldaten erreformaren, errentagarritasuna buru eta erregulatzaile ekonomiko gisa hartzeko erabakiaren, asmoa eta garrantzia, “balioaren legeari”, deszentralizazioari eta merkatu-ekonomiari joko handia ematen zen bitartean? Haztatu al da 1956an ondoren berrikustzaile gisa salatutako Liu-Deng taldeko kide guztiak ia esklusiboki planifikazio eta kudeaketa ekonomikoaren -hala nola Estatuaren beste arduren gehiengoaren- kontura egonaren egitatearen garrantzia?

Gobernu hau ez zen proletalgoaren diktadura, baizik eta bere izaera adostaileagatik, eta hasieran Mao-k gerraostearen lehen urteetan esan bezala, hasiera batean proletalgoaren diktaduratik desberdina zen gobernu koalizio zen. Koalizio-gobernua zen era azkarrean burgesia txinatarraren dominaziopean erortzen joan zena, berrelkartu ahal izan zuena eta osotoro garrantzitsu eta presente bihurtu demokrazia berriaren joko eta irristadek eskaintzen zizkioten baldintzen pean.

(…) Ale burges “zahar” eta “berriek” ongi antolatutako eta boteredun geruza sozialean bihurtu ziren, 1956ko TxAKren VIII. Batzarraren unean behin betiko aurrera egin zutenak botere politiko eta ekonomiakoaren ia maila guztietan. Preseski “kuartel nagusi burges” bera hau, demokrazia berria bitartean ez suntsitutako eta Liu-Deng talde atzerakoienaz babestutako ale burges “zahar” eta “berriez” osatua, talde berrikustzaile honen borroken bi hamarkada baino gehiago ondoren Txina berriro menperatuko zuena, gaur egun gertatzen ari den bezala.

Klase-borrokaren garrantzia sozialismoan

(…) <<Iraultza Kultural Proletario Handia>> gisa ezagututakoa, ziurrenik behargin klasearen une gorenena izan zena Txinan, grafikoki erakutsi zuen prozesuak zituen egundoko hutsuneak eta ondorio zuzenak, abangoardia-alderdi batean pertsonifikatutako gidaritza baten faltagatik; bat-batekotasuna, koordinazio eta zentralizazio falta, anarkia, muturreko frakzionalismoa, oportunisten etengabeko igoera eta erorketa azkarra, muturreko desbideratze politiko eta ideologikoak, eta iraultzaren lorpenak finkatzeko porrota dira emaitza. Proletalgoak ez zuen Txinako Alderdi Komunistaren berrantolatzea lortu alderdi benetan proletario gisa, eta bere borroka multzoz betetako, eta hein handi batean burgesiaren kontrolpeko, alderdi baten zuzendaritzapean ematen jarraitu zuen.

(…) <<Pribilegio handiez gozatzen zuen koadro burokratizatuen langile aristokrazia bat, masengandik banatuak bizi ziren, eta ez zuten klase-sentimendu proletarioa, zeinaren ondorioz ez zuten inoiz klase-borroka ezartzen ezta borrokatzera adoretzen, aitzitik, ideologia burgesaz eta bizimodu burgesaz inspiratuta sentituz. Geruza hau, nagusiki alderdiko, Estatuko, ekonomiako eta enteleguko koadroz osatua, berrikuspentasunaren oinarri soziala bihurtu zen. Preseski geruza honetan oinarrituz usurpatu zuten boterea jruschovistek Sobietar Batasunean, proletalgoaren diktadura ezabatu zuten eta berrezarpen kapitalistari bidea ireki zion diktadura berrikustzailea ezarri zuten>> (Albania Today, #5, 1976)

ALAren idatziek geruza hori nola sortu zen azaltzen dute:

<<Sobietar Batasuneko koadro asko burokraziaz, intelektualismoaz, goranahiaz, burges bizimoduaz eta bere mailakako endekapenaz, infekziora eraman zuen akats garrantzitsuetako bat izan zen, beste batzuen artean, preseski beren banaketa ekoizpen-lanarekin, lan mentalaren eta lan fisikoaren arteko zatiketa nabariaren iraupena, esplotazioan oinarritutako gizartearen aje errotua dena. (…)>> (Albania Today, #5, 1976)

(…) Estatu sozialistak hainbeste kaltetu zituen gaitz handi hau saihesteko, ALAk zera defendatzen zuen:

<<Neurri eraginkorrenetako bat, endekatze burokratikoa eta koadroen eraldatzea herrien zerbitzarietatik, behargin eta herriaren gaineko menderatzaileetara, saihesteko, koadroak bi zuzendaritzen kontrolpean eta mendekotasunean ipintzea da; goitik, erdigunetasun proletarioaren ezarpenaren bitartez, eta behetik, zuzenean behargin-masetatik. Hau biziki garrantzitsua da. (…)>> (Albania Today, #5, 1976)

(…) AKIk argudiatzen du ALA berrikustzailea dela Albanian klase antagonikorik ez dagoela diolako, AKIk hau dio Mao Zedong-ek burgesia klase gisa gizarte sozialistan izaten jarraitzen zuela mundu osoak badakielako. Mao ez zen tronpatzen bere herrialdeari buruz hau esatean, burgesia existitzen jarraitu baitu, izatez gizartearen geruza hau Liu-Deng talde berrikustzaileaz zabalki ordezkatua zen, eta honela izan zen ezagutua, baina bere ondorioa ez zen aplikagarria beren egitekoak ondo egindako beste herrialdeetan. Burgesia eta botere burgesa Txinan inoiz ezabatuak ez izanaren ondorioz, eta Sobietar Batasunean klase burgesa berria sortu zela bide; kasu bietan politika okerren ondorioz, horrek ez du esan nahi klase burges baten existentzia zerbait ekidinezina denik gizarte sozialistan.

Sozialismoan <<eskubide burgesa>> banaketan oraindik badago; oraindik badago ezberdintasun handia hiriaren eta landa-eremuaren artean, badago lan fisikoaren eta mentalaren arteko banaketa, eta abar. Guzti hauek gizarte kapitalistaren hondarrak dira, gizarte sozialistan ezin diotenak existitzeari utzi denbora luzez, nahiz eta bere papera etengabe murriztua izan. Denek klase burges berri baten berrateratzerako oinarria ematen dute eta horrekin kapitalismoaren berrezarpena. Baina honek ez du esan nahi klase burgesa sozialismoan existitzea, hau baieztatzea marxismoz tutik ere ez ulertu izana esan nahi du. Klase burges bat, definizioz, ekoizpen baliabideen gaineko kontrola du.

(…)

Txinatar eta albaniar esperientzien irakaspenak

(…) Proletalgoaren ulermena guda iraultzailea egitearen inguruan, aliantza zuzenak eratzearen inguruan, sozialismoaren eraikuntzaren inguruan, mundu osoan esperientzia metatuz oraindik garatzen doazen auziak dira. Urriko Iraultza baino lehenago komunista askok ez zekien zehazki zer esan nahi zuen proletalgoaren diktadurak eta hein handi batean ezezaguna zitzaien. Iraultzak Txina eta Albanian baino lehenago bazeuden alderdiak ez zutenak oso argi nola garatu behar zen sozialismo hori iraultza demokratiko-nazionala ondoren. Albaniak bide bat hartu zuen, eta Txinak bestelako bat.

(…)“

 

El socialismo no se puede construir en alianza con la burguesía (euskaratua) – Jim Washington

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted urria 18, 2014 by aurreralangileria in anti-komunismo, inperialismo, marxismo-leninismo

Tagged with ,

One response to “SOZIALISMOA EZIN DA BURGESIAREKIN ALIANTZAN ERAIKI (JIM WASHINGTON)

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: