EKIALDEKO HERRI-DEMOKRAZIAK (HILARY MINC)   Leave a comment


03df003b5a06351201393cfad192d8c1

Ez utzi inperialista amerikarrei militarismo hitleriarra berreraikitzen!

 

“Nazio guztiak iritsiko dira sozialismora, hori saihestezina da, baina ez dute era berean egingo; haietako bakoitzak bere osagai bereziak ekarriko dizkio demokraziaren forma bati edo besteari, proletalgoaren diktaduraren aldaera bati edo besteari, bizitza sozialaren alderdi anitzen eraldaketa sozialisten abiadura bati edo besteari.”

Sobre la caricatura del marxismo y el <<economismo imperialista>> (euskaratua) – VI Lenin

II. Mundu Gerra bukatuta, Estatu faxisten bloke inperialistaren porrotaren ostean, europako ekialdean SESBko Armada Gorriak eta bertako langileria eta herrien borrokak askatuta, Estatu mota berri baten sorkuntza eman zen hainbat herrialdeetan: Herri-Demokrazia.

“Jaun burgesek ez zuketen gutaz kexatzeko eskubiderik gerra hau hasi eta gero zenbait maitatutako gobernu jada existitzen ez direla aurkituko balute, gaur <<jaungoikoaren graziaz>> agintzen dutenak.”

Informe al VII. Congreso del PC(b) de la URSS (euskaratua) – Stalin

 

Hilary Minc-ek, Behargin Alderdi Bateratu Poloniarra-ko zuzendaritzako kideak, Herri-Demokraziaren izaera Sozialistaren inguruan mintzatuko zaigu (SESBn Jruschov-en Estatu-kolpearen osteko 1956ko XX. Biltzarraren ondorioz, Minc Alderditik egotzia izan zen, aurretik bere oportunismo eta jarduera antikomunistengatik baztertutako eta espetxeratutako Gomulka honen buru honen ipini zelarik, Jruschovisten txotxongilo gisa. Honek ezbairik gabe Sozialismoaren Eraikuntza galgatu zuen eta kapitalismoaren berrezarpenerako bidean ipini zuen poloniar Herri-Errepublika).

“Kapitalismotik komunismorako trantzisioak ezin du, noski, forma politikoen ugaritzasun eta aniztasun handia baino gutxiago eman, baina horien guztien funtsa, halabeharrez, bat izango da: proletalgoaren diktadura.”

Estado y Revolución (euskaratua) – VI Lenin

 

Beraz, zein da Herri-Demokraziaren eta Proletalgoaren Diktaduraren arteko harremana?

 

 

“(…)

I Zatia

(…) 1. Herri-demokraziak armada gorriak askatu zituen. Ejertzito sobietarraren iritsierak nazio-askapen borrokaren areagotzea posible egin zuen, jadanik indar partisauek aurrera eramaten ari zirenak beren nazio-askapen gudan, Sobietar Batasunetik ateratzen ziren laguntza forma ezberdinekin lerrokatua izan zen askapen-guda, erabakigarriena sartuz, jakina: bere ejertzito erregularra. Bertan izan zen non behargin klaseak, okupatzaileen aurkako borroka zuzendu zuenak, botere politikoa eskuratu eta kapitalista eta lurjabeen legearen ezabapenaren alde borroka orokorra aurrera eramateko posibilitate handiak irabazi zituen.

(…) Gertakari historikoa da ejertzito inperialista anglo-estatubatuarrek okupatutako herrialdeetan, Frantzia edo Italia bezala, behargin klaseak, nazio-askapenaren aldeko borrokan bere irismen handia arren eta nahiz eta borroka horretan alderdi horien paper eta eragin handia ere, ez ziren gai izan boterea eskuratzeko inperialistaren eta ezartzen zuen indar handiaren eraginpean zeuden herrialde hauetan, ez ziren beraz gai izan beren herrialdeak kapitalismoaren bidetik baztertzeko.

(…) 2. Behargin klasearen eta bere alderdi komunisten zuzendaritzapeko masen borroka iraultzailea lurjabeen eta kapitalisten aurka, aldi honetan okupatzaile hitleriarren aurkako nazio-askapen gudarekin gurutzatzen zen.

Rosa Luxemburg-ek bere garaian, Poloniako Alderdi Komunista berarentzat beranduago zama ideologikoa izango ziren nazio-auziaren inguruko ikusmolde okerrak eginez, tesi bat aurreratu zuen Lenin-ekin eztabaidetan, hurrengo zentzuan: <<ezin du guda nazional gehiago egon>>, guda nazionalen garaia pasata zela ulertuz, inperialismoaren finkatzearen eta potentzia handien arteko munduaren banatze inperialistaren ondorioz.

(…) Era honetan, herri-demokrazien iraultza sozialistaren iturrietan, jada okupazioaren aldian, nazio-askapenaren borrokaren eta kapitalista eta lurjabeen aurkako borroka iraultzailearen gurutzatzea aurkitzen da.

(…) 3. Herri-demokrazietan Estatu Herritar demokratikoaren eraketa proletalgoaren diktaduraren atal gisa, epe luzerako prozesu gisa eraman zen aurrera. Burgesia eta lurjabeak, hala nola beren antolakunde politikoak ez zituen masa langileen aurrez aurreko erasoak suntsitu.

Jokaleku politikoa ez zegoen erabat argi. Antolakunde komunista aktibo askok maniobratzen zuten izatedun sistema politikoan, ez zuen soilik iraultza sozialistaren egiteko handien aurrean zalantzan egiten, baizik eta sistema politiko horiek alderdi komunistekiko guztiz aurkakoak ziren eta kapitalismoaren berrezarpenaren ziurtapenera bideratzen ziren.

(…) Eragite sozialak herri-demokrazietan iraultza demokratiko-burgesaren egiteko klasikoen kopuru bat erabaki eta konpondu izanak -adibidez, iraunarazte feudalen ezabapena nekazaritzan- ez du inola ere esan nahi bere iraultza sozialistako izaera aldatzen denik, 1917ko urriko iraultza sozialista handia bitartean, mota honetako hainbat egiteko <<gain-gainetik>> konpondu ziren ere.

(…) Proletalgoaren eta bere helburu sozialisten hegemoniaren ukapena fronte nazionalean, hertsiki lotua dago desbideratzelari eskuindar eta nazionalisten planteamenduarekin behargin klasearen egitekoen murriztapenera zuzendua, soilik askapen-gudaren egitekoetara mugatzen den batzuetara, iraultza demokratiko-burgesaren egitekoetara; hau hertsiki lotua dago herri-demokrazietan eman zen eragitea, 1917ko urriko iraultza sozialista handiarenaren mota berekoa den egitatearen ukapenarekin.

(…) Lenin-en hitz hauek bere osotasunean atxiki daitezke herri-demokraziako Estatuei. Hauek sozialismoa oraindik eskuratu ez den Estatuak dira, baina hala ere, gizarte sozialistaren eraikitzea erabakitzearen egitekoa bere gain hartu dutenak, eta eraikuntza honen bide arrakastatsuak bere osotasunean adierazten du erabaki hau ez dela hitz hutsetan oinarritzen. Ondorioz, Estatu sozialistak dira, beren klase-izatean Estatu sobietarrak klase sozial aurkakoak oraindik existitzen ziren bere garapenaren fasean zegoenean zuena dutenak. Ondorioz, eraikuntzan dagoen sozialismoko Estatuak dira, Sobietar Batasuna bezala bere garapenaren lehenengo fasean -sozialismo garaileko Estatuan bihurtu baino lehen-.

(…) Ondorioz, egun ere, herri-demokraziako Estatuaren kristalizazio prozesu luze eta zaileko urteen buruan, botereko funtsezko palankak atxikitzen dituen proletalgoaren diktaduraren aldaera gisa, herri-demokraziek oraindik eragozpenen hondarrak berekin daramatela ikusten da, iragandako garaiko instituzio eta arau zaharkituak existituz, eta batzuetan, eraldaketa iraultzailea jasan ez duten Estatu burges zaharreko aparatuko ale partikularrak ere. Honek eraikuntza sozialistaren garapena oztopatzen du eta zenbait arrisku sortzen ditu, zeren, baldintza jakinetan, aurreko aldiko hondar hauek finkatze puntu onuragarriak bihurtzen dira klase-etsaiarentzat.

(…)

II Zatia

(…) Nahiz eta osoki funtsezko armonia egon proletalgoaren diktaduraren mekanismoan, alderdiaren zuzendari-paperean oinarritua, hala sistema sobietarrean nola herri-demokraziako herrialdeetakoan, nolabaiteko berariazkotasuna dago, alabaina, herri-demokraziaren garapenaren egungo etapan. Berariazkotasun hau hurrengoan datza: ez soilik alderdi bakarraren existentzian, proletalgoaren alderdia, baizik eta baita ere beste antolakunde eta alderdi politikoena, nagusiki nekazarien eta geruza burges-ttipien eremuan dabiltzanak.

(…) Ez da ahaztu behar, haatik, alderdi hauen existentzia, herri-demokraziaren garapenaren egungo etapan historikoki justifikatua, beharrezkoa eta erabilgarria den bitartean, baldintza jakinetan, arrisku zehatzekin lotua egon daitekeela, klase-etsaiak alderdi horien sektore batzuetan lubakitzen saiatzen direnaren egitatetik eratorritakoak.

(…) Ulergarria da, beraz, inperialismo estatubatuarrak eskatuta Yugoslavian Estatu-kolpe kontrairaultzailea duela askotik prestatuz, Tito-ren aginte-taldeko traidore eta espioietan ikusten da beren saldu-lanaren osagai nagusia alderdi komunista eta behargin klasearen bere abangoardia-papera gabetzearen egitatean, zeinak behargin klasearen sakabanatzea eta bere disoluzioa hala deituriko fronte nazionalean dakarren.

Ez da kasualitate kontua ezta ere Gomulka burkidearen agindupeko desbideratze eskuindar eta nazionalistaren eramaileek, gure alderdia behargin klasearen abangoardia-paperaz gabetu nahi izatea usadio iraultzaileen moztearen bidez, beste gauzen artean gure alderdiari proposatuz Alderdi Sozialista Poloniarrarekin batzea honek lehenik Alderdi Sozialista Poloniarraren eskuin-hegoarekin apurtu gabe, eta plataformaren baldintza gisa marxismo-leninismoaren onarpena ipini gabe.

(…) Haatik, garapen-etapa berri bat hasi zenean, sozialismoaren zimenduen eraikuntza eta hiri eta landako ale kapitalisten aurkako borroka zorrotza egiteko zuzena bihurtu zenean, gainera gero eta zorrotzagoa zen munduaren banaketarekin, inperialismoaren eremuan eta bakearen eremuaren artean, batera eman zen aldia izanda, komentatzen dugu aldi honetan, alderdi komunista ezberdinetako ale oportunistek beren ezaugarriak agertu zituzten eta alderdiak beren bide egokitik indargabetzen saiatu ziren.

(…)

III Zatia

(…) Estatu Sozialistaren garapenaren inguruan Stalin burkideak egindako azterketaren argitara, bi fase zehazten dituenak bere garapenean, argi geratu behar da herri-demokraziak lehenengo fasean aurkitzen direla, non egiteko nagusia klase eraitsien erresistentzia haustea eta klase kapitalistak bere osotasunean ezabatzeko baldintzen prestatzea den. Alabaina, baldintza historiko berrietan, Estatu Sozialistaren garapenaren lehen fase honek berriz ere bide zertxobait ezberdina hartzen du herri-demokrazietan Sobietar Batasunean aurrera eraman zenaren aldean.

(…) 1. Sobietar Batasunaren indarraren eta laguntzaren sostenguaren ondorioz, herri-demokraziek esku-hartze inperialista armatua saihestu zuten. Egia da eraitsitako klase esplotatzaileek inperialisten laguntza estuaz etekina atera zutela eta dutela, eta han eta hemen laguntza honen oinarrian, erresistentzia armatuko saiakerak atera ziren -adibidez Polonian bezala, non aldi zehatz baten bitartean talde klandestinoek jarduerek guda zibil baten osagaiak zehazten zituzten-, baina erresistentzia saiakera guzti hauek ezin dira emaitza suntsitzaileetan alderatu Sobietar Batasunean esku-hartze inperialista armatuak eragindako eraso, hondamen eta indarren tentsioarekin eta lurralde horretan hazi zen epe luzeko guda zibilarekin. Jakina denez, Sobietar Batasunean herrialdearen berreraikitzea ezin izan zen hasi esku-hartze inperialista armatua eta gero, hots, soilik 1917ko urriko iraultzatik lau edo bost urte ondoren. Polonian, bestalde, eraitsitako klaseen erresistentzia armatuak erlatiboki irismen handiagoa eta denbora gehiago iraunda ere, ezgai izan zen une batez ere herrialdearen berreraikitze lana gelditzeko.

(…) 2. Herri-demokraziek beren eratzearen lehen unetik onura atera zuten, Sobietar Batasunak emandako laguntzatik, ondasunen, elikagaien, lehengaien, inbertsio-kredituen, laguntza teknikoaren, laguntza kulturalaren eta abar. entrega forman.

(…) Herri-demokrazien ekonomia Estatuak kokapen ekonomiko nagusiak –industria handi eta ertainak, bankuak, garraioa eta abar.- bere gain hartzean, zehaztutako mugen barnean merkatu-harremanen erabilera baimenen kontzesioan, eta kokapen ekonomiko nagusien oinarrian norabide horretan bizitza ekonomikoaren planifikazioan, sektore sozialistaren haziera eta garapena sozialismoaren norabidean ziurtatzeko eran, oinarritua zegoen eta dago gaur egun.

(…)

IV Zatia

(…) Estatuari buruzko irakaspen marxista-leninisten zabalkuntza eta sakontze hau, Estatuaren barne- eta kanpo-eginkizunen arazoaren lantze sakonean eta setio kapitalistaren existentziaz eratorritako ondorio eta arriskuen definizio oso eta zehaztean oinarritu zen.

(…) Sozialismoaren eta bakearen eremu antiinperialistan herri-demokraziak indar gutxieneko kateak dira Sobietar Batasuna ez bezala. Beren herrialdeetan oraindik klase esplotatzaileen hondarrak daude, eta batez ere nekazari aberatsen klasea, estatu-aparatu burgesaren eta erakunde politiko burgesen hondarrak. Zenbait geruzen loturak bertako eta atzerriko kapitalismoarekin oraindik berri daude; entelegu herrikoiaren geruza zabal bat oraindik ez da sortu, justiziaren atalak eta atzerriko inteligentzia-zerbitzuen aurkako borroka atalak ez dira irmoki hazi eta esperientzia nahikoa eskuratu, alderdi komunistek oraindik ez dute ezaugarri boltxebikeak bere osotasunean.

(…)

V Zatia

(…) Sobietar Batasunaren garapen-ildoa eta herri-demokraziaren ildoa ez dira inola ere ildo paraleloak, zeinak ustez infinituaren edozein tokian gurutzatuko liratekeen. Aitzitik, herri-demokrazien garapen-ildoa Estatu sozialistaren garapenaren bigarren faserantz indartsuki jotzen du, gizarte sozialistarantz.

(…)”

 

Las Democracias Populares del Este (euskaratua) – Hilary Minc

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted azaroa 7, 2014 by aurreralangileria in marxismo-leninismo

Tagged with , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: