ANTOLOGIA 1868-1916 (JAMES CONNOLLY)   Leave a comment


JamesConnollySaoirse

James Connolly politikari eta iraultzaile sozialista irlandarra izan zen. 1896an IRSP (Alderdi Errepublikar Sozialista Irlandarra) sortu zuen eta ITGWU sindikatuan lan egin zuen buru-belarri. 1913an ICA sortu zuen (Armada Hiritar Irlandarra), Lenin-ek berak “Europako lehen Armada Gorria” izendatu zuena, grebetan langileria burgesiaren txakurren aurka bere burua defendatzen trebatzeko. 1916an, gaitzesten zuen 1. Mundu Gerrate inperialistaren erdian, Irlandar Errepublikaren aldeko altxamenduko antolatzaile eta buruetako bat izan zen. Honen porrotaren ostean fusilatua izan zen, aulki batean, ezin baitzen zutitu zauriengatik.

Bere lanetan Iraultza Sozialistaren eta Askapen Nazionalaren arteko bildura jorratzen du gehienbat. Bere ekarpen teoriko eta praktikoa Mugimendu Komunista oraindik osatzen ari zen eta sozialdemokraziaren eremu inperialistara igarotzearen garaian, Marx eta Engels-en heriotzatik Lenin eta boltxebikeen iraultza arteko garaian, eman zen, eta hori nabaria da bere pentsamoldearen heltzean.

 

 

“SOZIALISMOA ETA ABERTZALETASUNA

(…) Ez! Nire aberkideentzat ezarri nahiko nukeen errepublika, bere aipatze soilak uneoro herrialde guztietako zapalduentzat argi izpia izango zena behar luke, uneoro askatasun eta aberastasun hitza mantenduko lukeena bere izenean egindako ahaleginen sari gisa.

(…) Irlanda askatzeaz ari zaretenean, Irlandako zorua osatzen duten elementu kimikoez ari zarete? Edo irlandar herriaz ari zarete? Azken honi buruz bazabiltzate, zertaz askatu nahi duzue? Ingalaterrako domeinutik?
Kudeaketa politiko sistema guztiak eta gobernu-makineria ez dira azpiko forma ekonomikoen isla besterik ez dira.

(…) Bihar Ejertzito ingelesa botatzen baduzue eta Dublin-eko Gazteluaren gainean bandera berdea jasotzen baduzue, Errepublika sozialista eraiki ezean zuen ahalegin guztiak alferrik izango dira.

(…) Abertzaletasuna, sozialismorik gabe, gizartearen berrantolakuntza gabe antzinako Erin-en egitura sozialean pausatzen den jabetza komuna baino gehiago garatutako eta zabalagoa den forma baten oinarrian, koldarkeria nazionala baino ez da.

(…) Sozialista gisa gizaki batek egin dezakeen guztia egiteko prest nago gure aberriarentzat bidezko duen oinordea lortzeko: independentzia. Baina klase pribilegiatuekin adiskidetzeko helburuaz, justizia sozialeko aldarrikapenak apur bat bada ere apaltzera ohartarazten banauzue, orduan ezezkoa emango dizuet.

(…)

SINN FÉIN ETA SOZIALISMOA

(…) Mende batean zehar baino gehiago, irlandar herriaren gehiengoak justizia erregutu du eta, bere seme-alaba hoberenen odol beroa eskale-jarreraren aurka matxinatu denean, Irlandak arnegatu ditu eta etsaiari barkatzea eskatu dio. Bere seme eta alaba erreboltariak hil direnean edo ehizatuak, espetxeratuak, urkatuak izan direnean, edo erbesteratu direnean, haiengatik negar egin du, beraiengatik otoi egin du, beraiengatik hasperen egin du, beraiengatik oihukatu du, eta denbora nahikoa igaro denean gainetik kendu dituenetik, oroigarriak eraiki dizkie. Baina, hauek kementsu, gogotsu eta oldarkor agertu diren bezain pronto, Irlandak herrialdeari izen txarra ematen zioten istilu-sortzaile soiltzat hartu ditu. Irlanda ez da egon eta ez dago bakarrik zentzu honetan. Bizitzan gaitzetsiak eta heriotzan jainkotuak izatea askatasunaren txapeldun guztien esperientzia da Lurreko herrialde eta garai guztietan. Jarrera hau, nazio zapaldu batean nola klase zapaldu batean agertzen bada, beren askapenera aurrera egiteko beren lerroetatik kanpo begiratu behar dutela erakusten zaien egoera mental horren ondorio zuzena da. (…)

(…) Irlandar hizkuntzaren, gaelikoaren, auzian ere, sozialisten gehiengoa behaztopatu egitera emanak direnak, gogo biziz nago ados. Hizkuntza unibertsal baten beharrean -eta zinez, ezinbestekotasunean- sinesten dut, baina ez dut uste hau emango denik, ezta azeleratu ere, arraza eta nazio txikienek berea desagertzea onartzeagatik. Ekintza-norabide hori, edo hobeto esanda, morroi-gelditasun hori, ez du hizkuntza unibertsalaren etorrera azeleratuko, aitzitik, botere handieneko hizkuntzen arteko borrokaren areagotzera eramango luke. Bestalde, hizkuntza ezberdinen hiztun-komunitate txikien kopuru handiago batzuk komunikazio-bide komun gisa hizkuntza komuna adosteko sentiberagoak, inperio handien kopuru murritz bat baino, bakoitza bere botereaz jeloskor eta bere nagusitasunaren bila.

Zenbait sozialista doktrinario entzun dut argudiatzen sozialistek ez luketela nazionalitate zapalduak edo konkistari aurre egiten dioten nazionalitateak begiko izan behar. Nazionalitate horiek zenbat eta azkarrago ezabatuak izan, hobe, argudiatzen dute, errazagoa izango baita botere politikoa eskuratzea inperio handi gutxi batzuetan estatu txikien elemenia batean baino. Hori hizkuntzaren argudioa bezala amaitzen da. Gezurra da bi kasuetan.(…)

(…)

SINN FÉIN, SOZIALISMOA ETA NAZIOA

(…) Sozialisten beste sekzioa Irlandan, beren banderetan <<Errepublika sozialista irlandarra>> leloa idazten dutenek osatzen du, sozialismoak Irlandan lurraren eta jateko, janzteko, ostatu emateko eta Irlandako biztanleriaren beste bizi-beharrak mantentzeko beharrezko guztia irlandar herriaren jabetza komuna esan nahiko duela erakusten dutenak, eta ondorioz, sozialismoa, bere ezarpenean Irlandan, herri irlandarrean konfiantzarik handiena esanahi eta eskatzen duela, bere sinuaren jokozain gisa, aurrerapenaren eta gizateriaren legeekin bat eginez.

Sozialisten sekzio hau hain irlandarra izan zen zein Dublin-en 1897ko jubileu aurkako prozesio handia antolatu eta buru ipini zen, irlandarrak Koroari leial ziren hiritar gisa aurkezteko prestaketa arretatsu britainiarrak erabat suntsitu zituenak; eta bere kokapena hain izan zen zuzena Pariseko 1900ko Nazioarteko Batzarrean, Irlanda izendatuz Ingalaterrakotik banandutako ordezkaritza eman zitzaiola, eta banandutako nazio gisa tratatu zitzaien.

(…)

SOZIALISMOA IRLANDAN

Estatuko sozialismo soil baten garapen guzti honekin batera, Irlanda hobekien ezagutzen dutenek badakite industria-errebolta izpiritu indartsu eta gogotsua garatzen ari dela baita ere, klase zapaltzaileen eskubide eta botereei adoretsuki erronka egiten dienak, eta erabat beharrezkoa dela estatismo hori paternalismo despotikoan endekatzea galaraztea. Ez dut uste posible denik Estatuaren botereen hedatze jarraitua galaraztea, nahiz eta desiragarria izan, baina izpiritu erreboltari baten lantzea bilatzen dut Estatuaren eginkizunen hedatze horrek behargin klasearen botereen eskuratzea esanahi izateko, klase zapaltzaileak gure eskubideetan esku-sartzearen ordez. Egun Irlandan existitzen den Izpiritu erronkari eta erreboltari horrengatik, erritmoa beti mantenduz, zinez azkarrago aurrera eginez, esperimentazio legegile joera ematen da arazo sozialekin, sozialista irlandarrek azkenean teorizazio fasea atzean uzten ari garela sentitzea eta gure printzipioak gure klasea ekintzara bultzatzen duen fedea bihurtzen direla ikustea. Bizigarria da Irlandako behargin klasea gatazka uneetan ezagutzea. Klase hori ausart, zutik, erronkari, egunetik egunera bere ugazaba nazionalisten aurka borrokatzen eta, gosea jasaten eta sufritzen ikustea, garaipenerako bere bidea egiten, esplotatzaile irlandarraren aurka borrokatzen duen aldi berean, zorrozki hotz eta aurkako mantentzen da bere agintari britainiarrekiko eta beren aliatu irlandarrekiko. Klase hori ezagutzea, berau maitatzea da. Eta atsekabetzen naute haiek, zeintzuek beren aurreiritzi estu kolonialistak, 300 urteetako finkapenaren ondoren, nazio horrekin bat etortzea baimentzeko sendoegiak izaten jarraitzen duten.

ULSTER-AREN BAZTERTZEA

(…) Bitartean, desberdintasun politikoaren azterlan gisa, alderdi autonomistaren amarruak behatzea komeni da auzi honetan. Hitzarmena, uste dudanez, jada itxia dago, baina Down, Antrim, Derry eta Armagh-ko konderrietan eta Belfast eta Derry auzoetan bozketa egiten denean, Redmon, Devlin jaunek eta konpainiak konderri eta auzo bera horietan ibiliko dira eta hizlaritza askatuko dute baztertzearen aurkako bozka eskatuz, eta honela, beharginak engainatuko dituzte benetako krimena zein den ahaztaraziz, hau da, nazio irlandarraren batasuna hauek gehiengoa diren lau konderri horietan atzerakoi fanatiko eta grinek itsututakoen botoengatik erabakiko den auzia izatea onartzea.

Oraindik ikusteko dago behargin klasearen agitazioak banpiro hauek beren buruei agindu dieten banketetik ez ote dituen uxatu ahal izango: Irlanda zatitu baten gorpuzkia.

BEHARGIN MUGIMENDUAREN ELKARTASUNA

(…) Propaganda hau egiteagatik desitxuratze jarraitua eta iraina ere jasan dut. Internazionalista ez izatea leporatu zidaten, Ingalaterraren aurkako gorrotoa predikatzea, prozesuak blokeatzea. Debalde nabarmendu nuen ingelesen ohiko akatsean erortzen zirela, hots, Irlandako arazoak irlandarrak beraiek baino hobeto ulertzen zituztela uste zutela -eta horretan, sozialista britainiarrek ia klase zapaltzaile britainiarrak bezainbesteko indarrak jartzen zuten-, eta, ondorioz, sozialista irlandarrek beren politika propioan lan egin beharko luketela eta beren argitalpen propioak sortu, eta gaizkiulertuak izatea espero beharko genukeela gure aintzatespena gure indar propioz lortu ahal izan arte.

(…)

IRAULTZA KONTINENTALA

(…) Behargin klasearen matxinada kontinental handi batek gerra geldituko luke, protesta publiko batek apetatsuki eraila izateaz bizi bat bera ere salbatuko ez lukeen bitartean.

Abertzaletasunagatik ez dut gerra egiten. Ez dut inoiz egin. Kapitalismoaren abertzaletasunaren aurka egiten dut gerra, klase kapitalistaren interesa beharrizan eta eskubide froga gorena bihurtzen duen abertzaletasuna. Behargin klasearen abertzaletasunarekin nago, ekintza publiko oro jasaten dutenen zioan bere eraginagatik epaitzen duen abertzaletasunarekin. Abertzalea jotzen dut behargin klasearentzat onuragarria den oro, mugimendu edo alderdi hau behargin klaseak, lan egiten duen lurrean, bere patuaren kontrola eskura dezan arrakasta handienarekin lan egiten duen abertzaletasunaren haragiztapen perfektuena baita.

Ondorioz, beste herrialde bateko sozialista nire aberkide gisa hartzen dut eta nire herrialde bereko kapitalista nire berezko etsai gisa. Nazio bakoitzak zibilizazioaren enbor komunera lagundu zuela jotzen dut, eta nazio bakoitzeko klase kapitalista ekarpen hori egin zuen kultura nazionalaren etsai logiko eta natural gisa hartzen dut.

Zenbat eta indartsuago izan nire estimua usadio nazionalarekiko, bere literaturarekiko, hizkuntza eta begikotasunekiko, irmotasun handiagoz sendotzen da nire aurkakotasuna klase kapitalistarekiko, bere arimagabeko botere eta urre gutizian, nazioak almaiz batekin egingo balu bezala birrintzeko prest dagoena.

Premisa hauetatik abiatuz, beraz, gerra hau mendeetan egindako krimenik handienaren gisan aurkezten zait. Honetan behargin klasea sakrifikatua izateko gertu dago, gobernari eta arma-fabrikatzaile aginte-talde batek bere botere irrika eta bere gutizia lortzeko. Nazioak suntsituak izateaz gertu daude, aurrerapena, gelditua izateaz, eta nazioarteko gorrotoak, gurtu beharreko jainkotasunen mailara igotzeaz.

NOLA GOBERNATU AMARRUKERIAZ: <<AZKENEAN ONARTZEN DA IRLANADAKO AUTONOMIA>>

(…) Bitartean, prentsa autonomista ofiziala eta bake-epaile lokal, errepublikar, lur-bereganatzaile, lukurari, patroi eta auzo txiroetako maizter guztiak, Liga irlandarra kontrolatzen dutenak, Ejertzito ingelesaren aldeko errekrutatze-kanpainetan buru-belarri egingo dute lan, milaka gizon eta gazte irlandar beren hilotzekin herrialde arrotz bateko lurra ongarritzera bidaltzen jarraitzeko, beren biziak eta arimak galtzera gizon edo emakume irlandar bat zauritzearen ideia inoiz izan ez zuten gizonak hiltzeko lanean, irlandar adore aparta nazio lagun baten endekatzean xahutzera, abertzaletasun adimentsuagoak bere askapen propiorako erabiliko zuen bitartean.

(…)

IRLANDAKO ITXAROPENA

(…) Behargin klase irlandarrak ez du uste hori behargin-mugimenduaren printzipioak alde batera uztea dakarrenik gerra eta honek dakarren guztiaren aurkako borroka honetan, eta ez du ikusten ezta ere nazioarteko elkartasunaren ahultzea bere herrialde bere herrialdean baino ez borrokatzearen erabakian eta bere seme-alabek oinordetu dezatela ziurtatzeko. Aitzitik, behargin-mugimenduaren printzipioek abertzaletasunaren forma jasoena ordezkatzen dutenaren froga eskaintzeaz pozten dira, benetako abertzaletasunak behargin-mugimenduaren eta sozialismoaren printzipioak adieraziko dituela.

(…)

ARMADA HIRITAR IRLANDARRA

(…) Armada Hiritar Irlandarra (ICA bere siglez ingelesez) Boyne-tik hegoaldera publikoki antolatutako lehen hiritar indar armatua izan zen. Estatutuek bere kideak errepublika irlandarraren ezarpenaren eta behargin klasearen askapenaren alde lan egitera behartzen dituzte. Oroz gain eraikuntza nazionaleko eginkizuna izan da, eta bere klase-izaera inoiz ukatu ez zuen arren, beti egon da indar nazionalisten eskura helburu komunen lorpenerako.

(…) Behargin klase irlandarraren erakunde armatua gertakari berria da Irlandan. Orain arte, Irlandako beharginak bere patroiek zuzentzen zituzten ejertzitoetan borrokatu dute soldadu soil gisa, inoiz ez bere klase bereko ofizialdun ejertzito baten kide gisa, bere klase bereko gizonek trebatuta eta goiargituak. Orain, armak eskuetan, beren sinu propioaren agintea hartzea dute xede, beren etorkizun propioa lantzea.

(…)”

 

Antología (1896-1916), Txalaparta (euskaratua) – James Connolly

 

Gerrilla iraultzailea (James Connolly) – Aurrera Langileria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: