MARXISMOAREN KARIKATURA ETA “EKONOMISMO INPERIALISTARI” BURUZ (LENIN)   Leave a comment


Lucha de liberacion

“Baina Enver-ek urrunago begiratu zuen: Alderdi Komunistak bere lepoan hartu zuen askapen nazionalaren aldeko herri-guda gidatzearen ardura. Honetarako, zintzotasunez lan egin zuen.”

Miqesi e tradhetuar (euskaratua) – Nexhmije Hoxha

 

Egoera zehatzaren azterketa zehatza egin ordez, zenbait ustezko doktrinario Mugimendu Komunistaren unean uneko taktika edo erabaki, oinarrizko printzipio gisa ezartzeko joera du, askotan gainera marxismo-leninismoaren armategi teorikoaren ezagutza sakona izan gabe.

Lan honetan Lenin-ek <<ekonomismo inperialista>> deitzen duenaren kritika egiten du, marxismoaren aizuntze gisa azaleratuz. Ongi esaten duenez, Iraultza Sozialista demokraziaren aldeko borroka gisa egituratu behar da (ez diktadura burgesaren menperatze-forma gisa ulertua, baizik eta eskubide eta askatasun politikoen lorpen gisa), eta Nazioarteko Mugimendu Komunistaren Historiak erakutsi du honek askotan Askapen Nazionalaren forma hartzen duela.

Aipagarria da egiten dituen hainbat herrialdeen balorazioa (Polonia, Finlandia, Mongolia) gerora praktikak tronpatuta zegoela erakutsi zuela, kontuan izan beharreko auzia bihurtuz (bere garaian jada NMKak egin zuenez).

Egungo kontraesan inter-inperialisten areagotzearen egoera honetan, maila geopolitikoan ematen ari diren esku-hartze eta gerrateen karakterizaziorako argibide erabilgarriak ematen ditu baita ere.

 

 

“(…)

1. Jarrera marxista gerrateen eta “aberriaren defentsaren” aurrean

(…) Argi dago, ezta? Egungo gerrate inperialistan, garai inperialistako baldintza guztiez sortua izan dena, hots, ustekabekoa izan ez dena, salbuespena izan ez dena, orokor eta ohikoarenaren baztertzea izan ez dena, aberriaren defentsari buruzko esaldiek funtsean herria engainatzeko balio dute, gerra hau ez baita nazionala. Guda zinez nazionalean, “aberriaren defentsa” hitzak ez dira inolaz ere iruzurra, eta gu ez gaude haren aurka inondik ere. Mota honetako gerrak (zinez nazionalak) 1789 eta 1871 artean eman ziren “bereziki”, eta ebazpenak, bere posibilitatea egun ere hitz batekin ere ezeztatzen ez duenak, guda zinez nazional bat iruzurrezko kontsigna nazionalez estalitako gerrate inperialistatik ezberdintzea beharrezkoa dela argitzen du. Hau da, ezberdintzeko “oinarrian” “zapalkuntza nazionalaren uzkailtzerako” “mugimendu nazional handien prozesu luzea” duten aztertu behar da. (…)

Lenin eta Zinoviev-en liburuxka, Sozialismoa eta gerra, gure alderdiaren ebazpenen iruzkina da, hots, horien azalpen herrikoia. Liburuxka honen 5. orrialdean argitasun osoz esaten da “sozialistek aberriaren defentsaren edo gerra defentsiboaren zilegitasuna, aurrerakoia eta bidezkoa dena onartzen zuten eta dute gaur” soilik “atzerriko uztarriaren uzkailtzearen” zentzuan. Adibide bat aipatzen da: Persia Errusiaren aurka, “eta abar”, eta esaten da: “Gerra hauek gerra justuak izango lirateke, gerra defentsiboak, edozein izanda lehenik erasoko lukeen herrialdea, eta sozialista orok Estatu zapaldu, mendeko, eskubide gutxituetakoenaren garaipena nahiko luke, potentzia zapaltzaile, esklabizatzaile, espoliatzaile “handien” aurkako borrokan”. (…)

Marxismoak azterketa hori egiten du eta dio: gerraren “benetako funtsa”, adibidez, atzerriko uztarria uzkailtzea bada (bereziki ohikoa izan zena Europan 1789tik 1871ra), guda aurrerakoia izango da Estatu edo nazio zapalduaren partez. Gerraren “benetako funtsa” kolonien banaketa berria, harrapakinaren banatzea, besteren lurren arpilatzea bada (eta hori da 1914tik 1916rako gerra), orduan, aberriaren defentsari buruzko esaldia “engainu osoa herriari” izango da. (…)

Nazioen autodeterminazioa eta askapen nazional osoaren aldeko, independentzia osoaren aldeko borroka gauza bera da, anexioen aurka, eta sozialistek ezin diote borroka honi uko egin – bere forma edozein izanda, matxinada edota guda baita ere-, sozialistak izateari utzi gabe.

(…)

2. “Garai berriaren gure ikuskera”

(…) Galdera bat agertzen da: ondorioztatzen ote da, kapitalismo aurreratu europarrak (eta amerikarrak) inperialismoaren garai berrian sartu izanagatik, egun soilik gerra inperialistak posible izatea? Hori baieztatzea zentzugabekeria litzake, fenomeno zehatz bat garai bateko fenomeno posible anitzen baturaz desberdintzen ez jakitea izango litzake. Garaia preseski garai deitzen da fenomeno eta gerra anitzen, ohiko eta ezohikoen, handi eta txikien, herrialde aurreratuetako eta atzeratuetako berezko direnen, batura osoa barne hartzen dituelako. (…)

(…)

3. Zer da azterketa ekonomikoa?

(…) Demokraziaren aldaketak erreakzio politikora ekonomia berriaren, kapitalismo monopolistaren (inperialismoa da kapitalismo monopolista) gainegitura politikoa osatzen du. Demokrazia norgehiagoka askeari dagokio. Erreakzio politikoa monopolioari dagokio. “Kapital finantzaria menperatzeari jotzen du eta ez askatasunari”, dio hain zuzen ere R. Hilferding-ek “Kapital finantzaria” bere liburuan.

(…) Demokraziaren “ezeztapena” izanda, inperialismoak era berean demokrazia arazo nazionalean “ezeztatzen” du baita ere (hau da, nazioen autodeterminazioa), hots, urratzera jotzen du; bere gauzapena neurri berean eta zentzu berdinean zailagoa da inperialismoan, errepublikaren, herri-miliziaren, funtzionarioen hautapena herriaren bidez izatearen, gauzapena baino bere baitan (kapitalismo premonopolistarekin alderatuz). Ezin da inola ere esan ikuspuntu “ekonomikotik” eginezina denik.

(…) Nazioen autodeterminazioa izena beren independentzia politikoari ematen zaio. Inperialismoa urratzen saiatzen da – demokrazia orokorrean oligarkiagatik ordezten saiatzen den era berdintsuan -, anexio politikoaz, ekonomikoa sarri erosoagoa, merkeagoa (errazagoa da funtzionarioak erostea, kontzesioak lortzea, lege onuragarriak onarraraztea, eta abar.), egingarriagoa eta lasaiagoa baita. Baina autodeterminazioaren “eginezinezkotasun” ekonomikoaz inperialismoan mintzatzea sinpleki mordoiloa da.

(…)

4. Norvegiako adibidea

(…) gu denok ekoizpen txikiaren baztertzea handiagatik osatzen duen legea publikoki erakusten dugu, eta inork ez du honen “handien gaineko enpresa txikien garaipen” “adibide” isolatuak fenomeno atzerakoiz izendatzearen beldurrik. Orain arte, autodeterminazioaren aurkari bat ere ez da ausartu Norvegiaren banatzea Suediatik atzerakoi deitzera, guk 1914tik auzi hau gure argitalpenetan mahaigaineratzen dugun arren.

Ekoizpen handia eginezina da mantentzen badira, adibidez, eskuzko makinak: erabat zentzugabea da fabrika mekaniko baten “sakabanatzea” eskuzko lantegietan. Inperio handietarako joera inperialista guztiz gauzagarria da eta gauzatzen da, sarritan, Estatu autonomo eta independenteen aliantza inperialista gisa, hitzaren zentzu politikoan. Aliantza hau posiblea da eta ikusten da ez soilik bi herrialdeetako kapital finantzarien elkartze ekonomiko formaren pean, baizik eta “elkarlan” militar gisa gerrate inperialista batean baita ere.

Borroka nazionala, matxinada nazionala eta banatze nazionala erabat “gauzagarriak” dira eta zinez ikusten dira inperialismoan; are gehiago, areagotzen dira ere, inperialismoak ez baitu kapitalismoaren garapena ez biztanleriaren masan joera demokratikoen haztea gelditzen, baizik eta joera demokratiko horien eta trust-en joera antidemokratikoaren arteko aurkakotasuna larriagotzen du.

(…)

5. “Monismoari eta dualismoari” buruz

(…) 1) P. Kievski-k ez dio erreparatu matxinada nazionala “aberriaren defentsa” ere badenari! Eta, haatik, hausnarketa txikienak ere edozein konbentzitu dezake hala dela, “matxinatutako nazio” oro zapaltzen duen nazioaz “defendatzen” baita, bere hizkuntza, bere lurraldea, bere aberria defendatzen du.

Ezein uztarri nazionalak herriaren masa handien erresistentzia eragiten du, eta nazionalki zapaldutako biztanleriaren erresistentzia ororen joera matxinada nazionala da. Sarri (batez ere Errusian eta Austrian) nazio zapalduetako burgesiak matxinada nazionalaz soilik mintzatzen dela, egiaz nazio zapaltzaileko burgesiarekin itun atzerakoiak burutzen dituen bitartean, bere herriaren aurka eta honek jakin gabe, ikusten badugu, kasu horietan, marxista iraultzaileek bere kritika zuzendu behar dute, ez mugimendu nazionalaren aurka, baizik eta bere txikitzearen, zabartzearen eta desnaturalizazioaren aurka, ika-mika zikoitzera murrizten dutenak.

(…)

3) Inperialismoan matxinada nazionalak posibleak badira, posibleak dira guda nazionalak baita ere. Zentzu politikoan ez dago ezberdintasun seriorik batzuen eta besteen artean. (…)

4) Zeren, zer da matxinada “nazionala”? Nazio zapaldu baten independentzia politikoa sortzeko asmoa duen matxinada, hots, Estatu nazional banatua.

(…) Ondorioz, ez dugu inperialismoaren aurkako edozein borroka babesteko eskubiderik. Guk ez dugu inperialismoaren aurkako klase atzerakoien borroka babestuko, ez dugu klase atzerakoien matxinada babestuko inperialismoaren eta kapitalismoaren aurka.

Honek esan nahi du egileak nazio zapalduen matxinadari laguntzeko beharra onartzen badu (zanpaketari “aktiboki aurre egitea” matxinada laguntzea esan nahi du), horrekin batera onartzen duela matxinada nazionalaren izaera aurrerakorra, Estatu berri, banandu baten, muga berrien ezartzearen, eta abar. izaera aurrerakorra, matxinadak irabaztekotan.

Egileak ez du literalki hari-muturrik lotzen bere arrazonamendu politikoetan!

1916ko matxinada irlandarra, Vorbote-ko 2. alean gure tesiak argitaratu izan ondoren gertatutakoa, egiaztatu zuen, esana izan dadila bide batez, ez zela alferrik Europan beran matxinada nazionalen posibilitateaz mintzatu!

6. P. Kievski-k mahaigaineratutako eta desitxuratutako gainerako auzi politikoak

(…) Soilik memoria tristeko “ekonomistek” uste zuten “behargin-alderdiaren kontsignek” bakarrik beharginentzat azaltzen direla. Ez, kontsigna hauek biztanleria langile osoarentzat azaltzen dira, herri osoarentzat. (…)

Geuk mongoliar, persiar, egiptiar, eta salbuespenik gabe, eskubide murriztuetako eta zapaldutako nazio guztientzat, banatzeko askatasuna eskatzen badugu, ez da bere banaketaren alde gaudelako, baizik eta soilik hurbiltze eta batze aske eta boluntarioaren aldekoak garelako, eta ez bortxazkoarenak. Soilik horregatik!

Zentzu horretan, ezberdintasun bakarra nekazari eta behargin mongoliar edo egiptiar, alde batetik, eta poloniarra edo finlandiarra, bestetik, azken hauek maila altuan garatutako jendea direla da, errusiarrak baino esperientzia politiko handiagoarekin, prestatuagoa zentzu ekonomikoan, eta abar. eta horregatik, oso azkar konbentzituko dituzte, seguruenik, beren herriak – egun arrazoi osoz errusiarrak gorrotatzen dituztenak ordezkatzen ari diren borrero paperagatik – zentzugabekoa dela gorroto hori behargin sozialistei eta Errusia sozialistari hedatzea, hala interes ekonomikoak nola nazioartekotasunaren eta demokraziaren sen eta kontzientziak nazio guztien batze eta gerturatze azkarrena eskatzen duela gizarte sozialistan. Poloniarrak eta finlandiarrak jende era jasoan kultuak direnez, oso garaiz konbentzituko dira arrazonamendu honen bidezkotasunaz, eta Polonia eta Finlandiaren banatzeak sozialismoaren garaipenaren ondoren oso denbora gutxi iraun dezake. Fellah-ek, mongoliarrek eta persiarrek, ikaragarri kultura gutxiagokoak, denbora luzeago batez banandu daitezke, baina murrizten saiatuko gara, jada esan dugun bezala, laguntza kultural desinteresatuaz.

Ez dago eta ezin da egon beste edozein desberdintasunik gure jarreran poloniarren eta mongoliarrengan. Ez dago eta ezin da egon “kontraesanik” banatzeko nazioen askatasunaren aldeko propagandaren eta gu gobernua garenean askatasun hau praktikan ipintzeko erabaki irmoaren, alde batetik, eta nazioen gerturatze eta batzearen aldeko propagandaren artean, bestetik. Hau da, ziur gaude horretaz, behargin adimentsu orok “pentsatuko” duena, zinez sozialistak, zinez nazioartekozaleak, P. Kievski-ekin gure eztabaidari buruz.

(…) Hain ezberdinak dira, nahiz eta beren homogeneotasuna funtsezkoan, herrialde inperialista aurreratuen forma politikoak: AEB, Ingalaterra, Frantzia eta Germania. Aniztasun bera agertuko da gizateriak egin behar duen bidean egungo inperialismotik biharko iraultza sozialistara. Nazio guztiak iritsiko dira sozialismora, hori saihestezina da, baina ez dute era berean egingo; haietako bakoitzak bere osagai bereziak ekarriko dizkio demokraziaren forma bati edo besteari, proletalgoaren diktaduraren aldaera bati edo besteari, bizitza sozialaren alderdi anitzen eraldaketa sozialisten abiadura bati edo besteari. Ez dago ezer zikoitzagorik zentzu teorikoan edo irrigarriagorik zentzu praktikoan, “materialismo historikoaren izenean”, eremu honetan etorkizuna kolore grisaxka uniforme batez margotua irudikatzea baino. (…) Zeren, egia esan, ez dakigu eta ezin dugu jakin zenbat nazio zapalduk beharko duten praktikan banatzea demokraziaren formen eta sozialismorako iragatearen formen aniztasunari beren oboloa emateko. Baina badakigu, ikusten eta nabaritzen dugu egunero banatze-askatasunaren ukatzea egun faltsukeria teoriko mugagabea eta nazio zapaltzaileetako txobinistei zerbitzu praktikoa dela.

(…) Edo batzuetan P. kievski-ren iritziak partekatzen dituztenek dioten bezala: autodeterminazioa ezinezkoa da kapitalismoan eta soberan dago sozialismoan.

Iritzi hau zentzugabea da zentzu teorikoan eta txobinista zentzu politiko-praktikoan. Demokraziaren esanahiaren ulertezintasunaren froga da. Sozialismoa ezinezkoa da demokraziarik gabe bi zentzutan: (1) proletalgoak ezin du iraultza sozialista aurrera eraman ez bada horretarako demokraziaren aldeko borrokaren bitartez prestatzen; (2) sozialismo garaileak ezin du bere garaipena finkatu eta gizateria Estatuaren desagertzera eraman demokrazia osoa burutu gabe. Horregatik, autodeterminazioa sozialismoan soberab dagoela esatea, demokrazia soberan dago sozialismoan esatea bezain zentzugabea da eta nahaspila indargabe bera dakar.

(…)”

 

Sobre la caricatura del marxismo y el “economismo imperialista” (euskaratua) – V.I. Lenin

 

 

 

 

Advertisements

Posted abendua 27, 2014 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo

Tagged with , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: