YUGOSLAVIAKO ALDERDI KOMUNISTAREN EGOERAREN INGURUKO EBAZPENA (KOMINFORM)   2 comments


TitoInperialistenMorroi

II. Mundu Gerra estatu faxisten bloke inperialistaren porrotarekin amaitu zen, Sozialismoaren aldeko indarrak indartuak aterako zirelarik. Yugoslavian, Alderdi Komunistak III. Reich-aren eta honen Estatu morroien aurkako borroka gerrillaria eraman zuen aurrera, askapen nazionala sozialismoaren aldeko borrokarekin elkarlotuz herri langilearen geruza zabalak erakarriz, emakume partisauen parte-hartze gogoangarriarekin. Sobietar Batasunaren eta honen Armada Gorriaren laguntza eskergaz, garaipena lortu zen.

Baina denbora igaro ahala, Tito-ren aginte-talde militarrak hasieran nahiko ezkutuan gordetzen zituen jarrera antikomunistak erakusten hasi zen, inperialismo anglo-yankiaren morroi gisa azaleratu arte. Honela, nazioarteko erreakzioaren laguntzaz titoistak Eremu Sozialistaren aurkako satorlanera ekin zioten, inperialismo mendebaldarraren oldarraldiei babes paregabea emanez (Bulgarian, Albanian, Greziako guda zibil antifaxistan… eta bereziki 1956en Hungariako kontrairaultzan ikusi zen bezala). Barne-politikan, guzti hau gaitzesten zutenen aurkako jazarpena zabaldu zen, kontzentrazio-eremuetan (Goli Otok bereziki) milaka komunista, abertzale eta langile amaituko zutelarik, emakumeek bereziki pairatu zutena. Aipatzekoa da Jovanovik jeneralaren hilketa, “kominformista” salaketapean.

Titoisten berrikuspentasunaren oinarriak hurrengoak ziren: “sozialismo autogestionatua” (kapitalismoaren garapena bermatzeko amarru teorikoa), “ez-lerrokatzea” (inperialismoari aurre egite eza), Alderdi Komunistaren suntsipena “Liga” Komunistaz ordezteko eta atzerriko Kapital finantzariaren kredituak onartzea subiranotasunaren truke.

1948. urtean Kominform-ak oraindik argitara ez emandako joera hauek irmoki salatu zituen. Jorratzen diren puntuen artean, Alderdi Komunista Herri-Frontean desegitea hau herriari ezkutatuz, nekazari aberatsen “integrazioa” sozialismoan eta herrialde sozialisten aurkako nazionalismo burgesa daude.

 

 

 

“(…)

2.(…) Gertaera guzti hauek eta antzeko beste batzuk Yugoslaviako Alderdi Komunistaren buruek komunistentzat duin ez den kokapena hartu dutela aditzera ematen dute; buruzagi yugoslaviarrek SESBren kanpo-politika potentzia inperialistenarekin parekatzen hasi dira eta SESBrekiko Estatu burgesekiko bezala zuzentzen dira. Jarrera antisobietar honen ondorioz, Yugoslaviako Alderdi Komunistaren Erdiguneko Batzordean SESBko Alderdi Komunista (boltxebike)aren, SESBren, eta abarren <<endekapenari>> buruzko kalumnia-propaganda zabaldu da, troskismo kontrairaultzailearen armategitik hartutakoa.

Kominform-ak Yugoslaviako Alderdi Komunistaren buruzagien joera antisobietar hau gaitzesten du, marxismo-leninismoarekin bateraezina eta soilik nazionalistena dena.

3. Yugoslaviako Alderdi Komunistaren buruzagiek, herrialde barneko beren politikan, behargin klasearen kokapenetatik aldentzen dira eta klaseen eta klase-borrokaren teoria marxistarekin hausten dute. Ale kapitalisten handitzea beren herrialdean eta honetatik eratortzen den klase-borrokaren areagotzea landa yugoslaviarrean ukatzen dute. Ukapen hau eta tesi oportunistan du jatorria, zeinak dion kapitalismotik sozialismorako iragate-aldian, marxismo-leninismoak erakusten duen bezala klase-borroka areagotu ez, baizik eta itzaltzen dela, Bujarin-en motako oportunistek zioten bezala, sozialismoan kapitalismoaren integrazio baketsu baten teoria zabaltzen zutenak.

(…)Yugoslaviako Alderdi Komunistaren buruzagiak bide marxista-leninistatik kulak-en eta populisten alderdiaren bidera desbideratzen dira, behargin klasearen gidaritza-paperaren auzian, nekazariek <<Estatu yogoslaviarraren oinarri trinkoena>> osatzen dutela esanez. Lenin-ek erakusten digu proletalgoak <<amaierara arte klase iraultzaile bakarra gisa egungo gizartean, gidaria izan behar du, bere hegemonia mantendu iraultza demokratiko osoaren aldeko herri osoaren borrokan, langile eta esplotatu guztien borrokan zapaltzaile eta esplotatzaileen aurka>>.

Buruzagi yugoslaviarrek marxismo-leninismoaren tesi hau urratzen dute. Nekazariei dagokienez, bere gehiengoa, hots, nekazari txiro eta ertainak, behargin klasearekin bat egin dezake edo jada egin dute, azken honena izanez elkartze honen gidaritza-papera. (…)

4. Kominform-ak Yugoslaviako Alderdi Komunistaren zuzendaritzak alderdiari buruzko doktrina marxista-leninista berrikusten duela kontsideratzen du. Teoria marxista-leninistaren arabera, alderdia indar gidari nagusia da herrialdean, programa propioarekin eta alderdi gabekoen masan desegin gabe. Alderdia behargin klasearen antolakuntza-forma gorena eta bere armarik garrantzitsuena da. Baina Yugoslavian herri-frontea da eta ez alderdi komunista indar nagusi gidari kontuan hartuta dagoena herrialdean. Yugoslaviarrek alderdi komunistaren papera beheratzen dute; desegiten dute, hain zuzen ere, alderdi gabekoen herri-frontean, klase-ikuspuntutik ale oso desberdinak hartzen dituenak -beharginak, nekazariak, banakako esplotazio bat duten langileak, kulak-ak, merkatariak, industrial txikiak, intelektual burgesak, eta abar.- hala nola mota guztietako talde politikoak, alderdi burges jakin batzuk barne. Buruzagi yugoslaviarrak beren joeraren okerra ez onartzen tematzen dira, zeinaren arabera Yugoslaviako Alderdi Komunistak ezin du eta ez du izan behar bere programa propio partikularra, baizik eta herri-frontearen programarekin kontentatu behar den. (…)

5. Kominform-ak buruzagi yugoslaviarrek alderdiaren baitan sortutako erregimen burokratikoa zorigaiztokoa dela kontsideratzen du Yugoslaviako Alderdi Komunistaren bizitza eta garapenerako. Alderdian, ez dago ez barne-demokrazia, ez gidaritza-atalen hautazkotasuna, ez kritika ezta autokritikarik ere. Tito eta Kardelj burkideen funtsik gabeko baieztapenak arren, Yugoslaviako Alderdi Komunistaren Erdiguneko Batzordea bere gehiengoan kide kooptatuz eta ez hautatutakoz osatua dago. Alderdi komunista benetan egoera erdi-legal batean aurkitzen da. Alderdiko bilerak ez dira deituak edo sekretupean egiten da, ezin duena alderdiaren eragina masetan ahuldu besterik egin. Yugoslaviako Alderdi Komunistaren antolakuntza-forma hau ezin da sektario eta burokratiko baino deitu. Hori alderdiaren likidaziora darama erakunde aktibo eta burujabe gisa, alderdian beste garai batean Trotsky-k zabaldu zituen antzeko gidaritzaren metodo militarrak garatzen ditu.

Guztiz onartezina da Yugoslaviako Alderdi Komunistan alderdiko kideen eskubide oinarrizkoenak zapalduak izatea, arau okerren kritika txikienak alderdian errepresalia gogorrak eragiten baitu.

Kominform-ak Yugoslaviako Alderdi Komunistaren Erdiguneko Batzordeko kideen, Sreten Zujovic eta Andrija hebrang burkideen, alderditik baztertze eta atxiloketa bezalako gertakariak penagarriak kontsideratzen ditu, zigortuak Yugoslaviako Alderdi Komunistako buruzagien joera antisobietarrak kritikatzera ausartu izanagatik eta Yugoslavia eta SESB arteko adiskidetasunaren alde agertzeagatik.

Kominform-ak alderdi komunista batean halako erregimen lotsagarri, soilki despotiko eta ikaratzaile bat ezin dela onartu kontsideratzen du. Yugoslaviako Alderdi Komunistaren garapen eta izate propioaren interesaren alde halako erregimenari amaiera emateko exijitzen da.

6. (…) Kominform-ak kontsideratzen du buruzagi yugoslaviarren dekretu eta adierazpen ezkertiarrek, demagogikoak eta memento honetan eginezinak izateagatik, eraikuntza sozialistaren kausa Yugoslavian arriskuan jar dezaketela soilik. Ondorioz Kominform-ak taktika abenturazale hori, maniobra ez duin eta joko politiko onartezin gisa epaitzen du. Ikusten denez, gorago aipatutako buruzagi yugoslaviarren neurri eta adierazpen demagogiko eta ezkertiarrek, beren akatsak onartu eta zintzoki zuzentzearen ukapena mozorrotzea dute helburu. (…)

8. (…) Kominform-ak hurrengo ahobatezko ondoriora iristen da: Yugoslaviako Alderdi Komunistaren buruzagiak –beren marxismo-leninismoarekin bateraezina den joera antisobietar eta antialderdiagatik, beren jarrera osoagatik eta beren ezetzagatik Kominform-aren bileran parte hartzeko- Kominform-ari atxikitutako alderdi komunistekiko aurkakotasunean kokatu dela; inperialismoaren aurkako fronte bakar sozialistaren erauzketaren bidera jauzi direla, langileen nazioarteko elkartasunaren kausari traizioaren bidera, nazionalismoaren kokapenetara igaroz.

(…) Baina buruzagi yugoslaviarrek, nazioarteko egoeran gaizki orientatuak eta inperialisten mehatxu xantaiagileaz uzkurtuak, Estatu inperialisten onginahia irabazi dezaketela uste dute estatu hauei egindako kontzesioen bidez, haiekin ulertu Yugoslaviaren independentziaren inguruan eta pixkanaka herri yugoslaviarraren baitan Estatu hauekiko joera sartzen joatea, hots, kapitalismoarekiko joera. Honela ekinez, taktikoki ongi ezaguna den tesi nazionalista burges ezagun batetik abiatzen dira, zeinaren arabera <<Estatu kapitalistak SESB baino arrisku txikiagoa dira Yugoslaviaren independentziarentzat>>.

Buruzagi yugoslaviarrek dirudienez ez dute ulertzen edo beharbada ulertzen ez dutela egiten dute, halako tesi nazionalista batek soilik Yugoslaviaren endekatzera Errepublika burges arrunt batean eraman dezakeela, Yugoslaviaren independentziaren galerara eta bere eraldaketara herrialde inperialisten kolonia batera.

Kominform-ak ez du dudarik ere Yugoslaviako Alderdi Komunistaren baitan badaudela nahiko ale osasuntsu, marxismo-leninismoarekiko leial, Yugoslaviako Alderdi Komunistaren ohitura nazioartekozalekiko leial, fronte sozialista bakarrarekiko leial.

Yugoslaviako Alderdi Komunistako indar osasuntsu hauei dagokie bere egungo buruzagiei behartzea era ireki eta zintzoan beren akatsak onartzera eta zuzentzera, nazionalismoarekin haustera, nazioartekotsunera bueltatzera eta bitarteko guztiekin inperialismoaren aurkako fronte sozialista bakarra indartzera; ala, Yugoslaviako Alderdi Komunistako egungo buruzagiak horretarako ezgai erakusten badira, hauek aldatzea eta Yugoslaviako Alderdi Komunistaren zuzendaritza nazioartekozale bat bultzatzea.

Kominform-ak ez du dudarik Yugoslaviako Alderdi Komunistak ohorezko egiteko hau burutu ahal izango duela.”

 

Resolución de la KOMINFORM de los partidos comunistas sobre la situación en el Partido Comunista de YUGOSLAVIA (euskaratua)

 

 

 

 

Advertisements

2 responses to “YUGOSLAVIAKO ALDERDI KOMUNISTAREN EGOERAREN INGURUKO EBAZPENA (KOMINFORM)

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: