NATURAREN DIALEKTIKA (ENGELS)   Leave a comment


MaterialismoHistorikoa

“Klase menperatzailearen ideiak ideia menperatzaileak dira garai bakoitzean, edo beste hitzetan esanda, gizartean botere material menperatzailea ezartzen duen klasea da, aldi berean, bere botere izpiritual menperatzailea. Ekoizpen materialerako baliabideak eskura dituen klaseak horrekin ditu, aldi berean, ekoizpen izpiritualerako baliabideak, batazbestekoz aldi berean izpiritualki ekoizteko beharrezko baliabideak ez dituztenen ideiak azpiratzea eragiten duena.Ideia menperatzaileak ez dira harreman material menperatzaileen adierazpen ideala baino besterik, harreman material menperatzaile berak ideia gisa bururatuak; hortaz, klase jakin bat kalse menperatzailea egiten duten harremanak, hots, bere menperatzearen ideiak.”

La Ideología Alemana (euskaratua) – Marx eta Engels

 

Zientzia enpirikoen aurrerapenek gainegitura ideologikoan sekulako eragina izan dute aurreko mendetik honaino. Bizitzaren garapenaren arloan, Darwin-en eta beste batzuen eboluzioaren teoriek kolokan ipini zituen ordura arteko sinesmenak (nahiz eta hauek mantentzeko ahalegin handiak egin gaur ere). Baina burgesiak azkar moldatu zituen bere menera ipintzeko. Hasierako teoria arrazista baldarretatik, egun genetikan oinarritutako beste batzuk ari dira garatzen, ezberdintasun sozialak bidezkotu eta zapaltzaileak izaki goren gisa irudikatzeko. Engels-ek honen oinarrian dagoenari buruz mintzatuko zaigu hurrengo pasarteetan:

 

Existentziagatik borroka. Oroz gain, landare- eta abere-gainbiztanleriak eragiten dituen borroketara mugatu behar da zorrozki, berez landare-erreinuan eta animaliaren beheko fase jakin batzuetan ematen diren borrokak. Baina honetatik hertsiki banandu behar dira espezieak eraldatzen diren baldintzak, zeinetan espezie zaharrak desagertu eta beste berri, garatu, batzuei uzten dieten lekua, gainbiztanleria hori bitarteko izan gabe: adibidez, animalien eta landareen emigrazioan lurralde berriei, non klimako, lurreko, eta abarreko baldintza berriak aldaketa eragiteaz arduratzen diren. Baldintza horietan, egokitzen diren banakoak bizirauten badute eta, egokitze gorakor baten bitartez, espezie berri bat osatzeraino garatzen badira, beste banako egonkorrago batzuk hiltzear eta azkenean deuseztatzen diren bitartean, haiekin desagertuz bitarteko fase marketsak, hau gerta daiteke eta gertatzen da inolako malthusianismo motarik gabe, eta egongo balitz ere, horrek ez luke ezertan prozesua aldaraziko, baizik eta sinpleki, gehienez, azkartuko luke. Gauza bera gertatzen da baldintza geografiko, klimatiko, eta abarren aldaketa mailakatuaren ondorioz lurralde-eremu jakin batean (Erdiko Asiaren lehorketa, adibidez). Animalia- edo landare-biztanleria eskasia baldintzetan egotea ala ez aiherga da, hala kasu batean nola bestean, organismoen garapenaren prozesua aldaketa geografiko, klimatiko edo beste motakoengatik ematen da. Eta gauza bera jazotzen da hautespen naturalean, zeinetan malthusianismoak ere ez duen inolako paper errealik.

Hortik baita ere Haeckel-en “egokitzeak eta herentziak” eboluzio prozesu osoa azaldu ahal izatea, ez hautapenenaz ez malthusianismoaz baliatu behar izan gabe.

Darwin-en erabateko akatsa da “natural selection or the survival of the fittest” [hautenpen naturala edo gaien direnen biziraupena]n bi gauza erabat ezberdin nahastea eta tronpatzea:

1) Hautespena gainbiztanleriaren presiopean, non posiblea den indartsuenak lehenak izatea bizirauten, baina hauek ere ahulen gisa azaleratzea, ikuspuntu anitzetatik.

2) Hautespena baldintza berrietara egokitze-ahalmen handiago baten ondorioz, non bizirik dirautenak hauetara hobeto moldatzen diren; baina egokitze hau, bere osotasunean, hala aurrerapen bat nola atzerapen bat esanahi dezake (honela, adibidez, parasito-bizitzara egokitzea beti atzerapen bat da).

Funtsezkoa hemen eboluzio organikoaren garapen guztia aldi berean atzerapen bat dela da, eboluzio unilateral bat ezartzearen mementotik eboluzioaren posibilitatea beste norabide askotan baztertzen baita.

Baina honek funtsezko legea osatzen du.

Struggle for life [Bizitzagatik borroka]. Darwin arte, teoria honen aldeko modernoek preseski natura organikoan nagusi den elkarlan harmonikoa azpimarratzen zuten, nola landare-erreinuak animaliak elikagaiez eta oxigenoz hornitzen dituen, hauek landareei simaurra, amoniakoa eta azido karbonikoa ematen dieten bitartean. Baina, Darwin-en doktrina aintzatetsi bezain laster, lehen harmoniaz mintzatzen ziren berberek leku guztia borroka besterik ez zuten ikusten. Bi ikuskerek beren izateko arrazoia dute muga estu batzuen baitan, baina biak ere unitaleralak eta mugatuak dira era berean. Naturako gorputz bizigabeen arteko elkarrekintzak harmonia eta talka ditu berekin batera; izaki bizidunen artean bitarteko denak elkarlan kontziente eta inkontzientea, eta borroka inkontziente edo nahitakoa dakar berarekin. Honela bada, jada naturaren munduan ez du balio soilik eta era unilateral batean “borrokaren” bandera altxatzea. Eta jada zeharo hutsala dena garapen eta konplexutasun historikoen aberastasun multiforme osoa “existentziagatik borroka” hain eskasa eta hain mugatua den esaldi horretara azpiratzean tematzea da. Ezer ere eta ezer baino are gutxiago ez dion esaldia.

Existentziaren aldeko borrokaren teoria darwinista osoa, soilki eta bakunki, Hobbes-en bellum omnium contra omnes [guztiak guztien aurkako guda] teoria da, lehiari buruzko ekonomista burgesen teoria eta biztanleriaren teoria malthusiarra, gizartetik natura bizira eramanak. Esku-joko hau egin ondoren (zeinaren baldintzarik gabeko zilegitasuna oso dudazkoa izaten jarraitzen duen, batez ere teoria malthusiarrari dagokionez), oso erraza da berriro ere teoria hauek historia naturaletik historia sozialera atzera jotzea eta, zuritasun zinez gehiegizko batekin, honela egitean baieztapen hauei gizartearen betiereko lege naturalen balioa eman zaiela eustea.

Onartu dezagun une batez, for argument’s sake [argudiatze-helburuetarako], existentziagatik borroka esaldia. Animalia, gehienez, bilketa ekintzetara iristen da; gizakia, aldiz, ekoizten du, bizi-baliabideak sortzen ditu hitzaren zentzu zabalenean, bera gabe naturak inoiz ere ekoitzi izango ez lukeen bizi-baldintzak. Honek bakarrik jada ezinezko egiten du eramatea, besterik gabe, giza-sozietatera animalia-sozietateen bizitzaren legeak. Ekoizpena ez da luzatzen eragiten struggle for existence [existentziagatik borroka] deitutakoa jada ez biratzea soilik bizi-baliabideen inguruan zentzu hertsian, baizik eta gozamen- eta garapen-baliabideen inguruan baita ere. Eta hemen -gizarteak ekoitzitako garapen-baliabideez izanda- jada erabat ezarriezinak bihurtzen dira animalia-mundutik hartutako kategoriak. Azkenik, ekoizpen erregimen kapitalistara iristean, hau halako alturara jasotzen da, non gizarteak jada ezin dituen kontsumitu ekoiztutako bizitza-, gozamen- eta garapen-baliabideak, hurrengo arrazoiagatik: ekoizleen masa handiari ixten zaiola, era artifizial eta bortxazkoan, haienganako sarbidea; eta honela, hamar urtero, krisi bat etorri behar da aztoratutako oreka berrezartzera, suntsituz ez soilik ekoiztutako bizitza-, gozamen- eta garapen-baliabideak, baizik eta ekoizpen-indar beren zati handi bat ere; hots, existentziagatik borroka deitutakoa, baldintza hauetan, hurrengo forma hartzen duela: gizarte burgesak ekoiztutako produktuak eta ekoizpen-indarrak babestea ordena sozial kapitalista bera honen ekintza suntsitzaile eta hondatzailearen aurrean, ekoizpen eta banaketa sozialaren zuzendaritza klase kapitalistaren eskuetatik kenduz, jada hauek gidatzeko ezgai, eta masa ekoizleari emanez, iraultza sozialista aurrera eramatea dena.

Bera bakarrik, historiaren ikuskera klase borroka serie bat gisa, askoz aberatsagoa da edukian eta sakonagoa beraien artean aniztasun gutxi duten existentziagatik borrokaren fase ezberdinei murriztapen soila baino.”

 

Dialéctica de la naturaleza (euskaratua) – F. Engels

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: