PODEMOS (EUSK/CAST)   3 comments


pablemos

Azkenaldian Kapital monopolistaren propaganda-bideetan sekulako presentzia duen fenomeno batez jardungo gara; Madrilen jazotako 15-M eta DRYren mobilizazio (oso gutxi) espontaneoen baitatik jaiotako mugimendu politiko “berri” eta “aurrerakoi” batez: Podemos alderdiari buruz, alegia.

Baina zer da zehazki alderdi hau? Zer babesten du? Zein da bere ildo politikoa? Eta bere oinarria?

Kasu onenean, krisi ekonomikoaren ondorioz proletarizaturiko (edo honen arriskuan dagoen) burgesia-ttipi eta langile aristokraziaren arrangura da: “Ongizate-Estatuaren” berreskurapena eta krisi garaian oligarkia finantzariak erabaki-ataletan hauei kendutako ordezkaritza berreskuratzea. Hots, burgesia inperialistaren bloke zapaltzailearen baitan posizioak indartzea, eta berau babestea hierarkia inperialistan, nazioarteko lanaren banaketari esker herrialde neokolonialetako langileetatik ateratako super-irabazietatik “ongi bizitzeko”.

Kasu okerrenean, oligarkia beraren amarrua da, egoera lazgarri honen aurrean herri langilearen sektore zabalek izan dezaketen nahigabea desbideratu, berarentzat kaltegarria izan daitekeena indargabetu eta beren politiko ezartzen jarraitu ahal izateko. Hots, IMFren neurri ekonomiko malthusiarrak (kapitalismo monopolistari beharrezkoak ez zaizkion herri-sektoreen genozidioa) eta Europar Batasunaren faxistizazio politikoa.

Hego Euskal Herrian ere oihartzuna izaten ari da hau, espainiar Estatuko fenomenoa izanik. Gehienbat PSOEren erabateko eskuineratzearen ondorioz desitsatsitako sektore espainolisten artean du eragina (hizkera ezkertiar erreformistaz liluratutako euskaltzale eta abertzaleak EHBildu-k erakartzen baititu). Hala ere, badirudi euskal gazteriaren baitan ikusmin handia sortzen ari dela. Horregatik, Aurrera Langileria-tik sozialdemokraziaren “berritzaile” hauen kritika plazaratuko dugu, beren izana azaleratzeko asmoz.

 

Hasteko, beren mintzaldiaren azterketa egingo dugu.

Beren kritiken abiapuntua “kasta” delakoa da. Hauen arabera, kapitalismo inperialistaren krisi suntsitzailearen arduradunak kudeatzaile txarrak izango lirateke, ekonomia neutral batean kaltea eragiten dutenak beren interesa bilatzeagatik. Bestelako politikari “on” eta “zintzoen” bidez ekonomia hori “guztion” onerako kudeatu daitekeela baieztatzen dute.Honela gizarte jakin batean ekoizpen baliabideen jabe direnek horren gainean eraikitako gainegitura bere zerbitzura dutela ezkutatzen dute. Ondorioz, klase politikoa klase zapaltzaileko kideez eta hauen nahiak betetzen dituzten morroiez beteta egongo da. Garai inperialistan, oligarkia finantzaria da sekulako botere-kontzentrazioari esker bere Estatuko politikaren hariak mugitzen dituena, ageriko zein ezkutuko, baketsu zein bortxazko, legal zein ilegal, metodoen bidez.

Hau borobiltzen dute enpresari “onak” “txarrei” kontrajartzen dietenean, biak ala biak nazioarteko langileriaren esplotazio ekonomikoaz aberasten diren aleak izanda, nahiz eta bigarrenak legalitate burgesa (oligarkia finantzaria beraren eta honen inguruan bildutako bloke zapaltzailearen borondatea Estatuaren hertsadura-aparatuaren bidez ezartzen duena) ez errespetatu. Baina bere onena enpresari “onen” adibidetzat Botin familia (Santander bankuko jabeak, espainiar Kapital finantzariaren zutabe garrantzitsuenetakoa) ipintzen dutenean dator!

“Kasta” honi aurre egiteko “hiritarrak” dira giltza haien esanetan. “Ziudadanismo” honen helburua argi dago: klaseetan banandutako gizarte batean ematen den borroka ezkutatzea, bakoitzak beren interesak dituztela, eta proletalgoa dela, burgesiarekin dituen interesen adiskidezinen ondorioz, kapitalismoa suntsitu eta Sozialismoaren aro historikoari hasiera eman diezaiokeena, gizateriaren askapena helburu. “Ziudadanismo” honen funtsa Pablo Iglesias-ek azaldu zuen: “gu ez gara ez ezkerrekoak ez eskuinekoak”. Esan beharra dago esaldi hau ez dela berea, Primo de Rivera falangistarena baizik. Honela interklasismoa barreiatzen da, zapaltzaileak eta esplotatuak, poliziak eta etxeaz kanporatuak, militarrak eta gazteak, apaizak eta langabetuak… denak batera, bakoitza bere “zirkuluan” bilduta, “politikari txarren” aurka (Primo de Riveraren kutsu nabaria duena baita ere). Baina ez diogu Podemos falangista denik (hau Ciudadanos-i dagokio). Kontua da, zein ildo politikoaren (klasearen) helburuak bilatzen ditu anbiguotasun honek?

“Zirkulu” hauen arteko koordinazioa “horizontaltasunean” oinarrituz egiten omen da. Hala ere, badago buruzagitza bat bere programa eta kideak ezartzen dituena, “zirkuluek” erabakitzen dutena erabakitzen dutela. Buruzagitza honen historiala aztertu besterik ez dago (unibertsitateko irakasleetatik Estatuko fiskal nagusira) zein klaseri egiten dioten men ikusteko (burgesiari).

Nahiz eta aipatu bezala alderdi honen jatorria 15-M eta DRY herri-mobilizazio (pilotatuak) izan, hauen jomuga lehen unetik instituzio burgesen kudeaketara bideratua izan da. Masa-borrokaren bidez herri langilearen indarrean oinarritutako oligarkiaren aurkako “kontra-botere” moduko bat sustatzetik URRUN, ildo politiko osoa burgesiak bere bloke zapaltzailearen baitako indarrak neurtzeko duen parlamenturako antolatzen dituen hauteskundeetara bideratzen da. “Kirtenkeria parlamentario” hau Estatu burgesaren kudeaketaren bidez herri langileari onura egiteko erabili daitekeela babesten du, hau diktadura burgesaren gauzatzea besterik ez dela ezkutatuz (bere menperatze-forma edozein izanda). Nahiz eta demokrazia-burgesaren menperatze-forman egituratu, eta are gehiago garai inperialistan, Estatu burgesa (eta bere instituzioak) oligarkia finantzariaren menera dagoen tresna izango da.

Hau ikusita, ez da harritzekoa legedi burgesetik atera daitekeen edozeri dioten izu ikara. “Demokrazian” legea “hiritarren” eskubideak bermatzeko eta haien arteko tirabirak konpontzeko mekanismoa baita erreformista hauen arabera. Behetik gora ideologia burgesa den arrazonamendu honek zera “ahazten” du: legea, ekoizpen modu jakin bateko klase zapaltzaileak gainontzeko klaseak menera ipintzeko duen mekanismoa dela, eta hau indarraren erabileran oinarrituta dagoela (nahiz eta oinarri-oinarrian ekoizpen-harremanak egon). Hau beren ekitaldietan elkarlan polizial aktibora eramaten die, nahiz eta hauek Estatu burgesaren barne-errepresiorako garroa izan (edo horregatik).

Legeari eta demokraziari klase-edukia kenduta, guztiz zentzuzkoa da egiten duten preso politikoen izatearen ukapena, bereziko garrantziko auzia edozein Estatu inperialistan, eta are gehiago espainiarrean. Erabat logikoa da iraultzaileentzat, legea oligarkia finantzariaren ordena mantentzeko hertsadura-aparatuaren oinarri bada, kapitalismo inperialistarekin amaitzeko hau urratu behar izanaren aurrean aurkitzea, borroka ilegala egitea, taktikaren arabera aldatuko dena estrategia iraultzailearen baitan. Baina ustezko “bakezale” para-polizial hauek guzti hau “bortizkeriaren” “kondenarekin” estaltzen dute, burgesiaren lekaio onen gisara. Baina honen benetako funtsa, ez da “edozein norabideko” bortizkeria gaitzestea, ikusarazi nahi duten moduan, Estatuaren biolentziaren monopolioaren alde egitea baizik. Honela Estatu burgesaren bortizkeria zuritzen da, normalizatzen da, herri langilearen gaineko zapalkuntza bidezkotzeko. Azken finean, hori da logikoena jabetza pribatua eta kapitalismoa bermatzea helburu dutenen partez.

Beren hitzaldiaren puntu garrantzitsuetako bat “publikoaren defentsa” da. Baina norena da publiko hori? Burgesiaren propagandak “guztiona” dela dio eta langile aristokraziak “guztiontzat” izan behar dela, baina ez da egia. Inperialismoan, publikoa Estatuko kapitalismo monopolista da. Honela Kapital monopolistak onuragarri zaizkion ekonomiaren adarrak Estatuaren bidez kudeatzen ditu, zergen bidez mantenduta. Baldintza historiko jakin batzuetan (Sozialismoari aurre egin behar izatea eta langile aristokraziaren haziera erdigune inperialistan, nazioarteko lanaren banaketaren areagotzearekin batera) sortutako “Ongizate Estatua” jada ez zaio komeni oligarkia finantzariari, eta honekin lotutako hainbat adarren pribatizazioari ekin dio, IMFren “aholkupean”, intziriak intziri.

Honekin erlazionatuak daude “guztiontzako derrigorrezko errenta” bezalako aldarriak. Kapitalismoak beharrezkoa du langabetuen erreserbako ejertzitoa langileriaren soldatak kontrolatzeko (langileak beste merkantzia bat besterik ez baitira), eta honek bere ekonomia osoa hondatuko luke, krisia larriagotuz, eta herri langilearen bizkarrera bota, noski. “Ekonomia mistoa” edo “enpresa txiki eta ertainak” sustatzea burgesia-ttipiaren ohiko aldarriak dira bestetik. Erreformista sozialdemokratei gertatzen zaiena, funtsean, aldarrikapen guztiak “ongi banatzearen” inguruan eraikitzen dituztela da, baina benetan aberastasuna sortzen den ekoizpen harremanak, esplotazioaren oinarria, ukitu nahi gabe. Hots, Kapitalak langileriatik ateratzen duen plusbalioaren eskurapena bermatuz.

Beste garrantzizko puntu bat “78ko erregimenaren berritzea” da. Zera esan nahi dute, bloke zapaltzailearen baitako klaseen arteko negoziaketa berria bultzatzea, botere-banaketan langile aristokraziaren papera handitzeko asmoz. Beste hitzetan, espainiar Konstituzioaren moldatzea, orduan zuena baina oinarri demokratikoago batekin, hots, alienatutako herri langilearen geruza zabalagoa hau babestuz. Honekin Trantsizioan egitura frankistekin emandako haustura ezak iraunarazitako aztarna faxisten ezabapena bilatzen dute. Hau onuragarria izan daiteke, monarkia frankista ezabatu Errepublika laikoa ezarriz, Armada kargu faxistez araztu edota nazio ezberdinei autodeterminazio eskubidea aitortzen zaien heinean (azken hau nekez gertatzekoa aurrerago ikusiko dugunez). Hala ere, ez da ahaztu behar, espainiar demokrazia-burgesa errotzea bilatzen badute, azken finean diktadura burgesaren indartzea bilatzen ari direla (aurrekoa honen menperatze-forma izanik). Bestetik, inperialismoan bloke zapaltzaile hori oligarkia finantzari beraren inguruan egongo da egituratua. Azkenik, inperialismoaren erreakziorako joerak “askatasun demokratikoen” murriztapena dakar halabeharrez, bere kontraesanen areagotzearekin batera, erregimen politikoa edozein izanda.

“Ezkerraren” eremuan duten kokapena argi dago erreformismo sozialdemokrata dela gaur egun, baina Podemos-en buruzagitzaren gehiengoa troskismoaren kokapenetatik dator. Jakina denez, troskismoa inperialismoaren “ezker-muturra” edo burgesia mozorrotu daitekeen “gorriena” da. Hizkera sasi-marxista baten bidez, kapitalismoaren aurka egotearen plantak egiten dituzte, baina auzi politiko kardinal GUZTIETAN, kontrairaultzarekin eta honen interesekin egiten dute bat. Hau “ni-ni” deitutako jarreran (ez erasotzaileekin, ez erasotuekin) ongi laburbiltzen da, amaieran beti burgesia inperialistaren planak babestera eramaten diena. Era honetan, nazioarteko langileriaren eta herrien borroka, Iraultza eta Eremu Sozialistaren propagandaren inguruan (Sobietar Batasuna begi-puntuan egonik) erreakzioaren kontaerak barreiatzen dituzte.

 

Azter ditzagun orain beren egitasmo politikoak mundu-mailan.

Europar Batasuna eta honen parlamentua “demokraziaren” forma gorentzat du Podemos alderdiak. Egin dezagun erakunde honen jatorriaren eta helburuen errepasoa:

“Europar batuaren” ideia ez da berria. Honen lehen saiakera III Reich-ak eraman zuen aurrera, anexio militar bidez (egungo hizkera “europeista” berberaz). Garaitua izan ondoren plan hau AEBren eskuetara pasa zen, inperialismo mendebaldarraren gendarme berria. Berez, Wallter Hallstein izan zen, Grossraum-erako marko juridikoak diseinatzen aditua zen jurista nazia, Erromako Tratatua (eta Lisboakoaren aita) aurrera eraman zuena, oraingoan egoitza Bruselan egonda. Bazeuden Estatu nazionalez gaindiko Kapital monopolistaren beharra, baliabide naturalen, ekoizpen baliabideen, teknikarien eta eskulanaren kontrol eta planifikaziorako, izan zen EBren sorkuntza bultzatu zuena. Estatu kideen baitako merkantzien eta eskulanaren iragatea baimentzen duen legislazioaren bidez, ekonomiak integratzen joan ziren arau eta lege monopolisten bidez. Honek jauzi handia eman zuen moneta bakarra, euroa, ezartzerakoan, subiranotasun ekonomikoa ECBren eskuetan utziz.

Europar Batasunaren baitan, eta hierarkia inperialistari jarraiki, badaude botere gehiago duten Estatuak eta nolabait kanpoaldea osatzen dutenak, zeinak aurrekoei irabaziak emateko ekonomiak sustatzen diren. Kapitalen esportaziorekin batera (inperialismoaren bereizgarri dena) nazioarteko lanaren banaketa areagotzea da helburua, mugen barnean baita ere (nahiz eta herrialde neokolonialetara zuzendutakoa basatiagoa izan).

Honela, BCE, IMF eta ECren bidez (troika dena), finantzazio behar duen herrialdeetan sartzen da, gerora zorraren bidez menperatzeko. Herrialdeak ez baditu troikak ezarritako neurri ekonomikoak onartzen (austeritate- eta murrizketa-motakoak, kapitalismo monopolistak beti irabazirik handiena eskatzen baitu), bere ekonomia hondamenera doa. Xantaia ekonomikoa, alegia. “Erreskateak” deitutakoak monopolista europarren inbertsioak baitira, ez sektore batzuena edo lurrena, baizik eta Estatu osoarena, hau europar oligarkia finantzariaren eranskin bat bihurtuz.

Podemos-ek europako parlamenturako (benetako botererik ez duen antzokia) programan bazuen Eurotik ateratzeko aldarrikapena, baina Pablo Iglesias-ek, denbora igaro ahala, hori dudatan ipini du, azkeneko adierazpenetan Euroa “ezinbesteko” gisa ipiniz. Kanpo- eta barne-zorra “bernagoziatzearena” (Auzitegi Publiko bitartez) ere bidean geratu da .

Bere buruzagitzaren ardura nagusia Estatu espainiarra EBren kanpoaldekoen artean egotea da, bere ekonomia 3. sektorera bideratuz, eta teknikari eta sektore intelektualen lan-etorkizuna erdiguneko potentzietan, edota eskulanari lotua, izatea. Honekin beren klasismoa agerian ipintzen da.

Honen aurka karta bakarra dute, eta hemen da non Venezuela sartzen den. Venezuelako Gobernua, BRICS bloke inperialistaren aldekoa izanda (Errusia eta Txinaz gidatua) laguntza eskaini diezaieke arlo finantzarian. Honela, troikaren xantaiaren aurrean, hauekin elkarlanaren “mehatxua” erabili dezakete beren negoziaketetarako.

Baina Grezian ikusi da, Podemos-en programa parekoa duen Syrizak gobernua lortu ondoren, europako oligarkia finantzariak, EB bitartez, aldarrikapen guzti hauek ukatu dituela (Errusiaren “karta” jokatuta ere). Eta Greziako Gobernuak IMF-ek ezarritako murrizketa-neurri genozidak ezartzen jarraitu du. Baina Podemos-ek ez du kritika ez autokritikarik egin honen inguruan, beren estrategiari begira. Zergatik? Koldarkeria, ala hori da beren benetako estrategia?

Guzti hau NATOrekin dagoen erlazionatua, dudarik gabe.

NATO, oligarkia mendebaldarrak eraikitako egitura militar inperialista da, inperialismo mendebaldarraren Kapital esportazioak eta interesak mundu osoan zehar indarrez zaindu, gerrate inter-inperialistarako prestatu, harrapaketa-gerrak gauzatu eta mundu osoko (bereziki beren aginte-eremupeko langileriarena) Sozialismoaren aldeko borroka zapaldu helburu duena. Baina badu beste helburu nagusi bat, AEBk mendebaldeko gainontzeko potentziak bere mendera ipintzea. Honela, bere kide diren Estatu guztietan oligarkia yanki-sionistak bere mertzenario hiltzaileak barreiatzen ditu, haien politikaren aurka doan edozein arriskuren aurka xantaia militar gisa darabiltena. Beraz edozein “subiranotasun” motaz hitz egiten baldintza hauetan txantxa kaxkarra da.

Baina Podemos alderdia ez da honetaz enteratzen, edo ez du enteratu nahi. Espainiar Estatua 1982. urtean sartu zen NATOn PSOEko Gobernuaren eskutik, eta 1986an erreferendum bidez onartua izan zen (Hego Euskal Herrian eta Kataluinan EZEZKO biribila eman zitzaiola aipatzea garrantzitsua da). Ondorioz, Armada espainiarrak Yugoslavia edota Libiako sarraskietan parte hartu du (egun Sirian EIren alde eta Ukrainan Junta faxistaren alde era ezkutuan ere), eta AEBk kontrolatutako baseak lurralde osoan ditu (Nafarroa Garaian baita ere), Errusiara zuzentzen diren misilak barne. Ez dakigu hasieran Podemos-ek guzti honi buruz zerbait zioen, baina azkeneko asteetan Pablo Iglesias AEBtako enbaxadorearekin bildu eta argazkia irribarretsu atera duela badakigu.

 

Euskal Herriaren inguruko ildo politikoari begira, zera esan daiteke:

Hasteko, Hegoaldean zapalkuntza nazionala bermatzeko banatze instituzionala babesten dute, beren egiturak honetara moldatuz. Zatiketa hau Trantsizioan oligarkia eta militar faxisten jokaldia izan zen, alde batetik, Autonomia Estatutuak etorkizunari begira egin zezakeen euskal nazioaren indartzea zapuzteko, eta bestetik, Euskal Herri Langileak aurrera zeraman prozesu iraultzailea oztopatzeko. Honela frankismoak ezarritako (nahiz eta espainiar, baita frantses, Estatuaren egituratze modernotik konstantea izan) euskaldunen aurkako desnazionalizaio politikari jarraipena eman zitzaion, ustezko “navarrismo” espainolista baten eskutik.

Podemos-en buruzagitzak duela zenbait hilabete autodeterminazio eskubidea babesten zuela zion, baina beren aukera espainiar “nazioaren” batasuna zela. Monedero-ren azken adierazpenak, pausu bat aurrera doaz (espainolismoaren ildoan): independentzia “utopikoa” litzake, 5 mendeko “historia komunaren” ondorioz. Auzia aztertzeko era antimarxista eta antihistoriko honen bidez, nazioen izate eta garapena lurjabe feudalen edota kapitalista inperialisten arteko borroketatik eta hauetatik eratorritako klase zapaltzaileen instituzioetan oinarritu nahi dute, eta ez dialektika materialistari jarraiki, herri langilearen baldintza material eta subjektiboetan eta bere zapalkuntzaren aurka honen borrokek hartutako formetan.

Nazionalismo espainiar hau ohiko eran ezkutatzen dute, “munduko hiritartasunaren”, “pluraltasunaren”, edota euskaldunoi hain ezaguna zaigun “ez-nazionalismoaren” atzean. Baina ez da asko arakatu behar “eguzkia ipintzen ez zen” inperio handiaren “urrezko garaiaren” goraipamena beren ezpainetatik ateratzeko. Jakina denez, burgesia inperialistak erabiltzen duen amarru ideologikoa da kosmopolitismoa (txobinismoaren txanpon burgesaren beste aurpegia), herrien izaera zapuzteko, beren Kapitala, produktuak eta agintea hauen gizarteetan sartzen joateko, betiere onuragarria zaion hegemonia kulturalaren baitan. Egun nabarmenena anglo-yankia da ezbairik gabe, eta beharbada espainiarra ez da honetaz oso ezberdina, baina bai patetikoagoa.

Ez da harritzekoa Euskal Herriak pairatzen duen okupazio militar-poliziaren aurrean, Europako biztanleko “segurtasun indar” kopuru handiena duen zonaldea bihurtuz, txintik ere ez esatea. Honen inguruko antzekoena Pablo Iglesias-en Armada, Polizia eta Guardia Zibilaren ale “demokraten” goraipatzea izan da. Geldi gaitezen une bat honetan:

Guardia Zibila, zibilen errepresiorako Ejertzito espainiarraren atala da. Hasiera batean landa-eremura bideratzen bazen ere, oligarkiak bere erabilera hedatzen joan zen, herri-mugimendu ororen sarraskitzaile bihurtu arte. Jada 1935eko Komintern-aren VII. Biltzarrean, Dimitrov-ek espainiar Errepublikari aurpegiratzen zion “herriak gorrotatutako” Guardia Zibila desegin ez izana, faxismoaren aurkako borrokaren baitan. Aurrerago faxismo frankistaren kontzentrazio-eremuen zaindari eta gudarien eta zeinu politiko anitzeko militanteen borrero izan zen. Hego Euskal Herrian indar okupatzaileen zutabea bilakatu zen, eta beren tortura-forma krudelengatik ezagutuak, gaur arte “hobetzen” joan direnak.

Egoera hau Salbuespen-Egoera egonkorra bihurtu duen legedi oso batez izan da ezarria, ZEN (Zona Especial Norte) planetik eratorritakoa (Ley Antiterrorista eta Ley de Partidos bezalakoak), zapaltzaileek Euskal Herriak osatzen duen klase-borrokaren marko autonomoaren egitatera beren errepresio-egiturak moldatuz. Honek jazarpen politikoa eguneroko gauza bihurtu du, azken hamarkadetan (hala faxismoan nola demokrazia-burgesan, nahiz eta muina askoz lehenago egon) ehunka hildako eta iheslari, milaka torturatu eta espetxeratu, hamaika erakunderen ilegalizazioa eta kontaezin errepresaliatu politiko sortuz.

Baina Podemos alderdiak ez da soilik honen inguruan mutu, memoria historikoarekin lotura estua duena, baizik eta egoera hau ukatzen du, gizarteko klasistako bake faltsua eta hau mantentzeko Estatu burgesak darabilen aparatu ideologikoaren kontakizunarekin bat eginez. Euskal Herri Langileren eta honen erakunde iraultzaileen “kondenan” sartzen da (EAEko arduradun baten hitzetan: “hobe existitu izan ez balira”), “onak eta txarren”edo “askatasunzale eta terroristen” arteko ustezko liskarrean oligarkia espainiarraren, euskal burgesiaren eta honen kolaboratzaileen alde ipiniz, bere zapalkuntza zuritzeko asmoz.

 

Guzti hau ikusi ondoren, euskal langileriari, gazteriari eta herri langilearen sektore zabalei, instituzio burgesen hauteskundeen aurrean izan dezaketen jarreraz aparte, Sozialismo Zientifikoaren ikasketan ipintzeko eta antolakuntzan murgiltzeko deia zabaltzen diegu. Honela, mota anitzetako erreformismo eta nazionalismoa baztertuz, behargin klaseak Euskal Herri Langilea botere politikoa eskuratzera gidatzeko, Proletalgoaren Diktaduraren bidez klaserik gabeko gizarterantz doan garai historiko osoan Sozialismoaren Eraikuntza aurrera eramateko, beharrezkoa dugun abangoardiako Alderdi marxista-leninistaren oinarriak eraikitzen hasteko. Estatu inperialisten mugez gaindi Euskal Herrian ezarpena izan beharko du Alderdi Komunista honek, Askapen Nazionala Iraultza Sozialistaren eskutik eramanez eta Amnistia osoa helburu, hala nola inguruko langile eta herriekin eta hauen erakunde leninistekin borroka-begizta estuak izan, oligarkia finantzaria eta honen morroiak garaitu eta Garai Sozialistan herri aske gisa parte hartzeko.

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

3 responses to “PODEMOS (EUSK/CAST)

Subscribe to comments with RSS.

  1. Europa Iparraldeak BRICS ekin akordioak eginez berreskuratuko ote du ongizate estatua???

    http://movimientopoliticoderesistencia.blogspot.com.es/2015/04/rusia-tiene-una-oferta-que-grecia-no.html

    • Kaixo burkide

      Europako hegoaldeaz ari zarela dirudi. Ikusiko da inperialisten arteko ika-mikak zer nolako emaitzak emango dituen zentzu horretan. Edonola ere, oligarkia yanki-sionista ez da begira geratuko, eta horiek gerrate inter-inperialista gerturatzea besterik ez dute posible beren boterea mantentzeko. Bestetik, ikusteko dago BRICS blokeak zein kokapen eman nahiko dien europako ekonomiei.

      Milesker zure ekarpenagatik

  2. Esta vez hablaremos de un fenómeno que últimamente tiene una inmensa presencia en los medios de propaganda del Capital monopolista; de un movimiento político “nuevo” y “progresista” que nació de las movilizaciones (muy poco) espontáneas del 15-M y DRY ocurridas en Madrid: sobre el partido Podemos, ciertamente.

    ¿Pero qué es exactamente este partido?¿Qué defiende?¿Cuál es su línea política?¿Y su base?

    En el mejor de los casos, es el lamento de la pequeña-burguesía y aristocracia obrera proletarizada (o en peligro de ello) a consecuencia de la crisis económica: la restauración del “Estado de Bienestar” y recuperar la representación en los centros de decisión que la oligarquía financiera les ha quitado en tiempo de crisis. Es decir, fortalecer las posiciones dentro del bloque dominante de la burguesía imperialista, y apoyar a esta dentro de la jerarquía imperialista, para “vivir bien” a costa de las súper-ganancias obtenidas de los trabajadores de los países neocoloniales gracias a la división internacional del trabajo.

    En el peor caso, es un engaño de la propia oligarquía para desviar el malestar que puedan tener amplios sectores del pueblo trabajador ante esta terrible situación, amortiguar cualquier cosa que pueda ser perjudicial para ella y poder seguir aplicando su política. Es decir, las medidas económicas maltusianas del FMI (el genocidio de los sectores populares no necesarios para el capitalismo monopolista) y la fascistización política de la Unión Europea.

    Esto también está teniendo eco en Euskal Herria Sur, al ser un fenómeno del Estado español. Mayormente tiene incidencia en sectores españolistas desapegados del PSOE a consecuencia de su total derechización (pues los vasquistas y abertzales seducidos por el discurso izquierdista reformista los atrae EHBildu). A pesar de ello, parece que está creando una gran expectación entre la juventud vasca. Por ello, desde Aurrera Langileria haremos pública la crítica a estos “renovadores” de la socialdemocracia, con intención de sacar a la luz su esencia.
    .

    Para empezar, analizaremos su discurso.

    El punto de partida de sus críticas es la “casta”. Según ellos, los responsables de la crisis destructora del capitalismo imperialista serían los malos gestores, los cuales provocan daños en una economía neutral por buscar su propio beneficio. Afirman que mediante un tipo distinto de políticos “buenos” y “honestos” esa economía puede gestionarse en beneficio de “todos”. De esta forma, ocultan que en una determinada sociedad está al servicio de los dueños de los medios de producción la superestructura construida sobre estos. Por lo tanto, la clase política estará llena de miembros de la clase dominante y de sirvientes que cumplan los deseos de estos. En la época imperialista, es la oligarquía financiera quien gracias a una enorme concentración de poder mueve los hilos de su Estado, mediante métodos públicos u ocultos, pacíficos o violentos, legales o ilegales.

    Esto lo bordan cuando contraponen los empresarios “buenos” a los “malos”, siendo ambos individuos que se enriquecen a costa de la explotación económica del proletariado internacional, a pesar de que los segundos no respeten la legalidad burguesa (que impone mediante el aparato de coacción del Estado la voluntad de la propia oligarquía financiera y del bloque dominante recogido a su alrededor). ¡Pero lo mejor viene cuando ponen de ejemplo de empresarios “buenos” a la familia Botín (dueños del Banco Santander, uno de los pilares más importantes del Capital financiero español)!

    Para hacer frente a esta “casta” los “ciudadanos” son la llave, según ellos. El objetivo de este “ciudadanismo” es claro: ocultar la lucha que se da en una sociedad dividida en clases, que cada una tiene sus intereses, y que el proletariado es, debido a los intereses irreconciliables que tiene con la burguesía, la que puede destruir el capitalismo y dar comienzo a la época histórica del Socialismo, hacia la liberación de la humanidad. Pablo Iglesias explicó el fundamento de este “ciudadanismo”: “nosotros no somo ni de derechas ni de izquierdas”. Hay que decir que esta frase no es suya, sino del falangista Primo de Rivera. Así se propaga el interclasismo: opresores y explotados, policías y desahuciados, militares y jóvenes, curas y parados… todos juntos, cada uno juntado en su “círculo”, contra los “políticos malos” (lo que también tiene una considerable influencia de Primo de Rivera). Pero no decimos que Podemos sea falangista (esto le corresponde a Ciudadanos). La cuestión es, ¿los objetivos de que línea política (clase) busca esta ambigüedad?

    La coordinación entre estos “círculos” por lo visto se hace en base a la “horizontalidad”. Sin embargo, existe una dirección que impone su programa y sus miembros, decidan lo que decidan los “círculos”. No hay más que analizar el historial de esta dirección (desde profesores de Universidad al fiscal general del Estado) para darse cuenta de a que clase obedecen (a la burguesía).

    A pesar de que, como se ha dicho, el origen de este partido sean las (pilotadas) movilizaciones populares del 15-M y DRY, la meta de estos se ha encauzado desde el primer momento a la gestión de las instituciones burguesas. LEJOS de impulsar algún tipo de “contra-poder” contra la oligarquía, basado en la fuerza del pueblo trabajador mediante la lucha de masas, toda la línea política ha sido encauzada a las elecciones al parlamento que la burguesía organiza para medir las fuerzas dentro de su bloque dominante. Este “cretinismo parlamentario” defiende que mediante la gestión del Estado burgués este se puede usar para beneficio del pueblo trabajador, ocultando que este no es más que la materialización de la dictadura burguesa (sea cual sea su forma de dominación). Aunque se estructure en la forma de dominación de la democracia-burguesa, y más aún en la época imperialista, el Estado burgués (y sus instituciones) será una herramienta al servicio de la oligarquía financiera.

    Visto esto, no es sorprendente el miedo atroz que le tienen a cualquier cosa que pueda salirse de la legalidad burguesa. En “democracia” la ley es el mecanismo para garantizar los derechos de los “ciudadanos” y resolver las disputas entre ellos, según estos reformistas. Este razonamiento, que es ideología burguesa de abajo a arriba, “olvida” lo siguiente: que la ley es el mecanismo que la clase dominante de un modo de producción determinado tiene para someter al resto de clases, y que está cimentada en el uso de la fuerza (aunque en la base-base estén las relaciones de producción). Esto les lleva a la colaboración policial activa en sus actos, a pesar de que estos sean el tentáculo para la represión interior del Estado burgués (o por eso mismo).

    Una vez quitada a la ley y a la democracia su contenido de clase, es totalmente razonable la negación de la existencia de presos políticos que hacen, un tema de especial importancia en cualquier Estado imperialista, y más aún en el español. Es totalmente lógico para los revolucionarios, si la ley es la base del aparato de coacción para mantener el orden de la oligarquía financiera, verse en la necesidad de infringir esta para acabar con el capitalismo imperialista, de hacer lucha ilegal, la cual cambiará en base a la táctica dentro de la estrategia revolucionaria. Pero estos supuestos “pacifistas” para-policiales encubren todo esto con la “condena” de la “violencia”, como buenos lacayos de la burguesía. Pero el verdadero motivo de esto no es rechazar la violencia “en cualquier dirección”, como quieren hacer ver, sino apoyar el monopolio de la violencia del Estado. De esta manera se excusa, se normaliza, la violencia del Estado burgués, para justificar la opresión sobre el pueblo trabajador. Al fin y al cabo, eso es lo más lógico por parte de quienes tiene por objetivo garantizar la propiedad privada y el capitalismo.

    Otro de los puntos más importantes de su discurso es “la defensa de lo público”. ¿Pero a quién pertenece lo público? La propaganda de la burguesía dice que “es de todos” y la aristocracia obrera que tiene que ser “para todos”, pero no es cierto. En el imperialismo, lo público es capitalismo monopolista de Estado. Así el Capital monopolista gestiona las ramas de la economía que le interesa mediante el Estado, manteniéndolo mediante impuestos. El “Estado de Bienestar” creado en unas condiciones históricas concretas (tener que hacerle frente al Socialismo y el aumento de la aristocracia obrera en el centro imperialista, junto al incremento de la división internacional del trabajo) ya no le conviene a la oligarquía financiera, y ha comenzado con la privatización de algunas ramas relacionadas con éste, bajo “consejo” del FMI, a pesar de gimoteos.

    Con esto están relacionadas reivindicaciones como la “renta obligatorio para todos”. El capitalismo necesita del ejercito industrial de reserva de los parados para controlar los salarios del proletariado (pues los trabajadores no son más que otra mercancía), y algo así arruinaría toda su economía, agravando la crisis, y cargándola sobre las espaldas del pueblo trabajador, por supuesto. La “economía mixta” o el impulsar “la pequeña y mediana empresa” son típicas consignas de la pequeña-burguesía. Lo que les ocurre a los reformistas socialdemócratas, en resumidas cuentas, es que crean todas las reivindicaciones en torno a “repartir bien”, pero sin querer tocar las relaciones de producción donde verdaderamente se crea la riqueza, la base de la explotación. Es decir, garantizando la obtención de la plusvalía que el Capital extrae del proletariado.

    Otro punto importante es “la renovación del régimen del 78”. Con esto lo que quieren decir es: promover una nueva negociación entre las clases del bloque dominante, con intención de aumentar el papel de la aristocracia obrera en el reparto de poderes. En otras palabras, la modificación de la Constitución española con una base más democrática de la que tenía entonces, esto es, con el apoyo de una capa mayor del pueblo trabajador alienado. Con esto buscan la eliminación de los restos fascistas perpetuados por la falta de ruptura democrática ocurrida en la Transición. Esto puede ser provechoso en la medida en que se elimine la monarquía franquista estableciendo la República laica, se limpie el Ejército de cargos fascistas o se reconozca el derecho de autodeterminación a las diferentes naciones (esto último difícilmente realizable como veremos más adelante). Aunque no hay que olvidar, que si buscan el arraigo de la democracia-burguesa española, en último término están buscando el fortalecimiento de la dictadura burguesa (siendo la anterior una forma de dominación de ésta). Por otro lado, en el imperialismo ese bloque dominante estará estructura en torno a la misma oligarquía financiera. Al final, la tendencia a la reacción del imperialismo trae de manera inevitable el recorte de “derechos democráticos”, junto con el agravamiento de sus contradicciones, siendo cual sea su régimen político.

    La posición que tienen en el campo de la “izquierda” está claro que es el reformismo socialdemócrata hoy día, pero la mayoría de la dirección de Podemos viene de las posiciones del trotskismo. Como es sabido, el trotskismo es la “extrema-izquierda” del imperialismo o lo más “rojo” que se puede disfrazar la burguesía. Mediante un lenguaje pseudo-marxista hacen como que están contra el capitalismo, pero en TODAS las cuestiones políticas cardinales, se unen a la contrarrevolución y sus intereses. Esto se resume bien en la actitud denominada “ni-ni” (ni con los agresores, ni con los agredidos), lo que a la postre siempre les lleva a apoyar los planes de la burguesía imperialista. De este modo difunden el relato de la reacción, en torno a la propaganda sobre el proletariado internacional y las luchas de los pueblos, las Revoluciones y el Campo Socialista (estando en el punto de mira la Unión Soviética).
    .

    Examinemos ahora sus proyectos políticos a nivel mundial.

    El partido Podemos tiene a la Unión Europea y su parlamento como la forma superior de “democracia”. Hagamos un repaso del origen y objetivos de esta institución:

    La idea de la “Europa unida” no es nueva. El primer intento de esta la llevó a cabo el III. Reich mediante anexión militar (con el mismo lenguaje “europeísta” de hoy). Después de ser derrotado este plan pasó a manos de EEUU, el nuevo gendarme del imperialismo occidental. En sí, fue Wallter Hallstein, el jurista nazi experto en diseñar marcos jurídicos para el Grossraum, el que sacó adelante el Tratado de Roma (y fue padre del de Lisboa), esta vez con sede en Bruselas. Fue la necesidad del Capital monopolista por encima de los Estados nacionales existentes, para el control y planificación de recursos naturales, medios de producción, técnicos y mano de obra, lo que impulsó la creación de la UE. Mediante una legislación que permite el paso de mercancías y mano de obra entre sus Estados miembros, las economías fueron integrándose por medio de normas y leyes monopolistas. Esto dio un gran salto con la imposición de la moneda única, el euro, pasando la soberanía económica a manos del BCE.

    Dentro de la Unión Europea, y según la jerarquía imperialista, están los Estados que tienen más poder y los que de alguna manera forman la periferia, en los que se promueven economías que den ganancias a los primeros. Junto a la exportación de capitales (distintivo del imperialismo) el objetivo es acentuar la división internacional del trabajo, también dentro de sus fronteras (a pesar de que la dirigida hacia los países neocoloniales sea más salvaje).

    De esta manera, mediante el BCE, el FMI y la CE (la troika), se introduce en los países que necesitan financiación, para después someterlos mediante la deuda. Si el país no acepta las medidas económicas impuestas por la troika (del tipo de austeridad y recortes, pues el capitalismo monopolista siempre exige el máximo beneficio), su economía va a la ruina. Chantaje económico, en verdad. Ya que los llamados “rescates”, son inversiones de los monopolistas europeos, no de algún sector o de tierras, sino de todo el Estado, convirtiéndose este en un apéndice de la oligarquía financiera europea.

    En el programa para el parlamento europeo (teatro sin ningún poder real) Podemos sí tenía la reivindicación de la salida del Euro, pero Pablo Iglesias, según ha ido pasando el tiempo, lo ha puesto en duda, definiendo el Euro como “imprescindible” en las últimas declaraciones. Lo de “renegociar” la deuda interna y externa (mediante Tribunal Público) también ha quedado en el camino.

    La mayor preocupación de su dirección es que el Estado español se encuentre entre los periféricos en la UE, dirigiéndose su economía al 3. sector, y que el futuro profesional de los técnicos y sectores intelectuales esté en las potencias centrales, o unido a la mano de obra. Con esto queda al descubierto su clasismo.

    Tienen una única carta contra esto, y es aquí donde entra Venezuela. Siendo el Gobierno venezolano favorable al bloque imperialista BRICS (dirigido por Rusia y China), este puede ofrecerles ayuda en el ámbito financiero. De esta manera pueden utilizar la “amenaza” de la colaboración con estos frente al chantaje de la troika para sus negociaciones.

    Pero en Grecia se ha visto que después de que Syriza, con un programa parecido a Podemos, haya alcanzado el gobierno, la oligarquía financiera europea por medio de la UE ha denegado todas estas reivindicaciones (jugando la “carta” de Rusia y todo). Y el Gobierno de Grecia ha continuado aplicando las medidas de recorte genocidas dictadas por el FMI. Pero Podemos no ha hecho ninguna crítica ni autocrítica sobre esto de cara a su estrategia. ¿Por qué?¿Cobardía, o es que es esa su verdadera estrategia?

    Todo esto está relacionado con la OTAN, sin duda alguna.

    La OTAN es la estructura militar construida por la oligarquía occidental que tiene como objetivo defender por la fuerza la exportación de capitales e intereses del imperialismo occidental, preparase para la guerra inter-imperialista, llevar a cabo guerras de rapiña y aplastar la lucha por el Socialismo (especialmente del proletariado bajo su dominio). Pero también tiene otro objetivo principal: poner a todas las potencias de occidente a las órdenes de EEUU. De este modo, en todos sus Estados miembros la oligarquía yanqui-sionista extiende sus mercenarios asesinos, lo que usan como chantaje militar contra cualquier peligro que vaya en contra de su política. Por lo tanto, hablar de cualquier tipo de “soberanía” en estas condiciones no es más que un chiste mediocre.

    Pero el partido Podemos no se entera de esto, o no quiere enterarse. El estado español entró en la OTAN en el año 1982 de la mano del Gobierno del PSOE, y en 1986 fue aceptado en referéndum (es importante reseñar que en Euskal Herria Sur y en Catalunya se le dio un NO rotundo). A consecuencia de esto, el Ejército español ha tomado parte en masacres como las de Yugoslavia o Libia (de forma encubierta hoy también en Siria a favor del EI y en Ucrania a favor de la Junta fascista), y tiene bases controladas por EEUU en todo su territorio (en Alta Navarra también), incluyendo misiles que apuntan a Rusia. No sabemos si al principio Podemos decía algo sobre todo esto, pero sí sabemos que en las últimas semanas Pablo Iglesias se ha reunido y se ha sacado una foto sonriente con el embajador de EEUU.
    .

    En cuanto a la línea política sobre Euskal Herria, se puede decir lo siguiente:

    Para empezar, apoyan la división institucional de Hegoalde creada para garantizar la opresión nacional. Ésta partición fue una jugada de la oligarquía y los militares fascistas para, por un lado, truncar el posible fortalecimiento de la nación vasca por el Estatuto de Autonomía de cara al futuro, y por otro, obstaculizar el proceso revolucionario que el Pueblo Trabajador Vasco llevaba adelante. Así se le dio continuidad a la política de desnacionalización contra los vascos impuesta por el franquismo (a pesar de que haya sido una constante desde la conformación moderna del Estado español, y del francés también), de la mano de un supuesto “navarrismo” españolista.

    Hace algunos meses la dirección de Podemos decía que apoyaba el derecho de autodeterminación, pero que su opción era la unidad de la “nación” española. Las últimas declaraciones de Monedero van un paso más allá (en la línea del españolismo): la independencia sería “irreal” como consecuencia de 5 siglos de “historia común”. Mediante esta manera antimarxista y antihistórica de analizar la cuestión, quieren basar el ser y desarrollo de las naciones en las luchas entre terratenientes feudales o capitalistas imperialistas y en las instituciones opresoras derivadas de éstas, y no según la dialéctica materialista, en las condiciones materiales y subjetivas del pueblo trabajador y en las formas que han tomado sus luchas contra la opresión.

    Este nacionalismo español lo ocultan de la manera habitual, detrás de la “ciudadanía universal”, la “pluralidad” o el “no nacionalismo” que nos es tan conocido a los vascos. Pero no hay que escarbar mucho para sacar de sus labios alabanzas a la “edad dorada” del gran imperio “donde no se ponía el sol”. Como es sabido, el cosmopolitismo (la otra cara de la moneda burguesa del chovinismo) es una artimaña ideológica utilizada por la burguesía imperialista para arruinar el carácter de los pueblos, para ir introduciendo su Capital, sus productos y su poder en sus sociedades, siempre dentro de la hegemonía cultural que le es provechosa. Hoy día el más notorio es el anglo-yanqui, sin duda alguna, y tal vez el español no es muy diferente, pero sí más patético.

    No es de extrañar que ante la ocupación policial-militar que sufre Euskal Herria, convirtiéndola en la zona de Europa con mayor número de “fuerzas de seguridad” por habitante, no digan ni mu. Lo más parecido a esto han sido los elogios de Pablo Iglesias a los elementos “demócratas” del Ejército, la Policía y la Guardia Civil. Detengámonos un momento en esto:

    La Guardia Civil, es la sección del Ejército español para la represión civil. A pesar de haber sido dirigida en principio a la zona rural, la oligarquía fue extendiendo su uso, hasta convertirla en exterminadora de todo movimiento popular. Ya en el VII. Congreso de la Komintern de 1935, Dimitrov echaba en cara a la República española el no haber disuelto la “odiada por el pueblo” Guardia Civil, en la lucha contra el fascismo. Más adelante fue guardián de los campos de concentración del fascismo franquista y verdugo de los gudaris y de militantes de diverso signo político. En Euskal Herria Sur se convirtió en pilar de las fuerzas de ocupación y se hizo conocida por sus crueles formas de tortura, las cuales han ido “mejorando” hasta hoy día.

    Esta situación ha sido impuesta mediante toda una legislación que ha convertido el estado de Excepción en permanente, derivada del plan ZEN (Zona Especial Norte) (como la Ley Antiterrorista o la Ley de Partidos), adecuando los opresores sus estructuras represivas al hecho del marco autónomo de la lucha de clases que forma Euskal Herria. Esto ha convertido la persecución política un hecho cotidiano, creando en las últimas décadas (tanto durante el fascismo como durante la democracia-burguesa, a pesar de que el meollo sea muy anterior) cientos de muertos y exiliados, miles de torturados y encarcelados, la ilegalización de muchas organizaciones e innumerables represaliados políticos.

    Pero el partido Podemos calla ante esto, lo que tiene estrecha relación con la memoria histórica, sino que niega esta situación, apoyando la falsa paz de la sociedad clasista y el relato que utiliza el aparato ideológico del Estado burgués para mantener ésta. Entra en la “condena” del Pueblo Trabajador Vasco y sus organizaciones revolucionarias (en palabras de un responsable de la CAV: “mejor si no hubieran existido”), poniéndose de lado de la oligarquía española, la burguesía vasca y sus colaboradores en la supuesta pelea entre “buenos y malos” o “defensores de la libertad y terroristas”, con intención de justificar su opresión.
    .

    Después de haber visto todo esto, extendemos el llamamiento al proletariado vasco, a la juventud y a amplios sectores del pueblo trabajador para que, más allá de la actitud que puedan adoptar frente a las elecciones de las instituciones burguesas, se pongan en el estudio del Socialismo Científico y se sumerjan en la organización. Para así, dejando a un lado el reformismo y el nacionalismo de diverso tipo, empezar a construir las bases del Partido de vanguardia marxista-leninista que necesitamos para que la clase obrera guíe al Pueblo Trabajador Vasco a la toma de poder, para llevar a cabo la Construcción del Socialismo durante toda la época histórica que va hacia la sociedad sin clases mediante la Dictadura del Proletariado. Este Partido deberá tener implantación en Euskal Herria por encima de las fronteras de los Estados imperialistas, llevando la Liberación Nacional de la mano de la Revolución Socialista y con la Amnistía total como objetivo, así como tener estrechos lazos de lucha con los trabajadores y pueblos de alrededor y sus organizaciones leninistas, para derrotar a la oligarquía financiera y sus esbirros y participar como un pueblo libre en la Época Socialista.

    ¡Guerra a la falsa paz!

    ¡Revolución o muerte!

    .

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: