EUSKAL LANGILEEN ALDERDIAREN BEHARRA (PERTUR)   Leave a comment


perturEIA

Beste behin ere, Perturrek idatziktako Otzagabia Ponentziaren hainbat pasarte dakarkizuegu, baina oraingo honetan 1. zatian, “Euskal langileen alderdiaren beharra”, zentratuz.

Euskal Herriko Alderdi Komunistaren berregituraketa hain beharrezkoa dugun honetan, lan honek marxista-leninista euskaldunontzat sekulako garrantzia duela iruditzen zaigu.

Hala ere, badira aipatu beharreko pare bat gauza:

Alde batetik, egun demokrazia-burgesan eta euskal burgesia inperialismo mendebaldarraren egituretan sartuta egonda, ezin da burgesia-ttipia bere osotasunean Euskal Herri Langilearen parte gisa hartu (beharbada bai ez- esplotatzailea edo langile aristokraziaren parte ez diren langile intelektual edota profesio liberaletan jarduten dutenak).

Bestetik, inperialismoaren kontraesanen etengabeko areagotzearen eta honen erreakziorako joeraren ondorioz, egun abangoardiako Alderdia semi-klandestinoa izan behar duela uste dugu, eta hau oso argi geratzen ez dela (erreformistek beren onurarako erabili zutena).

Edonola ere, Otzagabia Ponentzia osorik irakurtzea gomendatzen dugu, amaierako loturan eskuragarri dagoena.

 

“(…)

EUSKAL IRAULTZAREN TEORIARI BURUZ

Bistakoa da, egun, ez dagoela garatua euskal iraultzaren teoria oso bat. Hori da, alde batetik, iraultza horren lehen uneak baino igarotzen ari ez garelako eta logikoki badira gauza asko aurreikusi ezin daitezkeenak (argitu behar da “lehen uneak” esaten dugunean, iraultza bat amaitzetik urrun dagoela botere politikoaren eskuratzearekin) eta, bestetik, ez delako teoria motako lana izan gehien egin dena Euskadin urte hauetan zehar.

Hala ere, Euskadiko borrokaren esperientzia aberatsak, aurre-egite eta atzerakadek, jarreren argitzapenak, elementu serie bat aurreratzea ahalbidetzen digute, zeintzuen oinarrian teoria hori eraikitzen joateko. Elementu hauetariko batzuk komunak dira, edo gutxienez beste esperientzia iraultzaileekikoei antzekoak, beste batzuk bereizgarriak diren bitartean, hots, euskal kasuari ezaugarri propio batzuk ematen diote.

Horietako lehena, ezbairik gabe, euskal iraultzaren izate autonomoa da, iraultza nazionala izatea; nazionala, bi estatu zentralistaz zapaldutako herri baten eremuaren baitan, nahiz eta, bistan denez, banaketa hori bi eremu estataletan forma ezberdinetan agertzea eragin haietako bakoitzean.

Euskal iraultza, iraultza nazionala da, Euskadin, herri gisako askapenean interesatutako klase bakarrak klase potentzialki iraultzaileak direlako, klase herrikoiak. Euskadin ez dago euskal Estatu baten eraikuntzan interesatutako klase burgesik; Euskadin borroka nazionalaren zuzendaritza burgesiaren eskuetatik -1936n protagonizatu zuena- herri-klaseen, EHLren, eskuetara igaro da, bere behargin klasea buru.

Iraultza nazionala da objetiboki iraultzailea den egitate nazional batetik datorrelako. Hau egunetik egunera nabariago erakusten ari den zerbait da, eta gaur kokapen estatalistak defendatzen dituztenak agian bihar ere hauteman dezaketena.

Baina zerbait gehiago da: iraultzak ez datoz bakarrik determinismo ekonomiko edo politiko batez emanak; iraultzak sortzen dira, eraikitzen dira. Eta euskal iraultza, iraultza nazionala da baita ere herri baten bere ezabatzearen aurkako borrokatik jaiotzen delako, bere hizkuntzaren, bere kulturaren, bere erakundeen ezabatzearen aurka, berreraikitze nazionaleko prozesua dakarrelako, herri gisako forma kultural eta politiko propioenak.Borrokaren hedadura hau antzematen ez bada -“abertzalea” izatea deitzen duguna zehazten duena- baten batzuei boluntarista iruditu ahal zaiena, ezin da ulertu egun lortu duen indarra eta garapena. Ezin da ulertu ezta ere gure herrialdeko bi zatien birbatzearen aldarrikapena. Eta hau garrantzitsua da: borroka nazionala ez Euskadin iraultzailea soilik izatez hala delako, baizik eta herri batek eta herri horren sektore batzuek -kontraesanez beteta, egia da- nahi izan, borrokatu eta askotan hil direlako horrela izateagatik.

Guzti honek euskal iraultza, iraultza ekonomikoa (sozialista) eta politikoa (Estatu baten sorkuntza) soilik ez izatea dakar, baizik eta kulturala ere, hots, euskal herriaren birjaiotze hori eta berreraikitze hori sustatuko duten forma berri batzuen sorkuntzarena maila guztietan: hizkuntza, kultura, artea. Euskal iraultzaren teoriaren alderdi honetan hala zientzia modernoaren ekarpenak nola gure herriko idiosinkrasia eta karaktere berezietatik datozenak konbinatu beharko lirateke.

Guzti hau da euskal iraultza bereizgarri gisa zehazten duena, orijinal gisa munduko nazio- eta herri-sortaren baitan. Baina Euskadik beste herri batzuetako beste ezaugarri asko errepikatzen ditu; Euskadi lotuta dago begizta historiko eta ekonomikoen bidez ondoko herriei, interes politiko komunak ditu beste nazio zapalduekin. Euskadik, zentzu honetan, beste esperientzia iraultzaileetatik asko du jasotzeko.

Euskal klaseen sorta mendebaldeko Europako herrien gehiengoarenaren antzekoa da, bere funtsezko ezaugarrietan gutxienez: klase menperatzaile bat erabat internazionalizatua, zeinaren interesak Estatuen mugetatik gainetik dauden eta behargin klase industrial indartsu eta bateratu bat proletarizazio prozesuan dauden beste sektore sozialekin. Zentzu honetan, euskal iraultzaren teoriak teoria marxista-leninista inspiratzen duten funtsezko elementuak bildu beharko ditu, hots, botere politikoaren eskuratzearen teoria behargin klaseak gidatutako objetiboki iraultzaileak diren klaseen bloke baten bitartez (nekazalgo-proletalgoa Errusian, E.H.L.ren multzoa Euskadin), halaber berau aberasten joan diren ondorengo esperientzietatik (txinatar, kubatar, vietnamdar iraultzak). Ongi diogu “funtsezko elementuak biltzea”, teoria hori eraikitzean ardura nagusietakoa, bere dinamika itoko luketen edozein motako dogmatismoetan eta aplikazio eskematikoetan, bere eraikitzea patriarken ziten eztabaida akademikoa bihurtuko luketenak, erortzen saihestea izan behar baitu.

Euskal teoria iraultzaileak ere kontuan izan beharko du Euskadi isolatua ez dagoela eta euskal iraultzaren garaipena lotuta dagoela, lehen fase batean, Estatu espainiarreko beste herrien prozesu iraultzaileek heltzen duten mailara eta, bigarren batean, Europako herri eta nazio zapaldu guztienera.

Euskadi Iberiar Penintsulako herrien abangoardia eztabaidaezina da gaur egun, baina gure interesaren menpekoa da aurrerapen horrek gainontzekoentzat pizgarriz eta dinamizatzailez balio izatea, zeren eta, haietaz banatzen gaituen diferentzia gehiegi sakontzen bada, euskal prozesu iraultzaile bera ikusiko baitzen ukitua. Euskadi aske eta sozialistak ezingo duela egonkorra izan inguratzen duten herriak ere ez diren bitartean, eta horrek herri zapaldu batentzat praktika zinez nazioartekozale bat esanahi duena zehaztu behar du.

Esandako guztia laburbilduz, baieztatu dezakegu euskal iraultzak eta gidatuko duen alderdiak iraultza horren teoria propioaren lanketa funtsezkoetako egiteko gisa izango dutela, hala Euskadiren ezaugarri bereizgarrietan (iraultza industrialki garatutako Estatu baten barnean zapaldutako nazioan), nola beste esperientzia historikoez datozen ekarpenetan (eta ez soilik garaitu dutenenak) oinarrituta eta bere alde ekonomiko, politiko eta kulturalak bete beharko dituela.

ALDERDIAREN ILDO ESTRATEGIKOARI BURUZ

(…)

Hauek dira euskal iraultzaren funtsezko helburuak eta berau zuzentzea bilatzen duen alderdiak hauen alde era argian kokatu beharra du, nahiz eta gaur egun euskal herriaren gehiengo handiagatik sentitutako xedeak ez izan. Alderdia kontziente izan beharko da baita ere, eta hala baieztatu beharko du, iraultza hori dela posible izango oligarkiaren, klase gisa, suntsipena gabe, bere aurka hertsapen militarra erabiltzeko beharra ekarriko duena.

(…)

Alderdiaren funtsezko estrategia demokrazia-burgesa dena bezala agerian uztean zentratzen da, trantsizio fase bat, eta sistema egonkor gisa ezartzea galaraztean, zeinen baitan baita klase-borrokak ere bere adierazpenerako bide egokiak aurkitzen dituen (sozial-demokrata eta berrikustzaile europar guztiek nahi duten eran).

(…)

Alderdiak demokrazia-burgesaren aurrean hartu beharreko estrategia, beraz, eskaintzen dituen bide guztietan parte hartze aktiboa izan behar du, baina aldi berean herri-botereko erakunde autonomoen potenzializatzea maila guztietan.

(…)

HERRI-BATASUN ABERTZALEA

(…)

Iraultzaileen politika herriari eskuragarri egiteko behar den bitartekoetako bat da joko elektorala, une bakoitzean honek propio gisa sentitzen dituen aukera eta aldarrikapenak planteatuz. Baina horrek ez du ezertan hipotekatu beharrik, ez alderdiak defendatzen dituen printzipio estrategikoak, ezta joko elektorala gidari-politika egiteko dituen bitartekoetako bat denaren bere kontzientzia ere.

(…)

ALDERDIAREN ERAKETA PROZESUARI BURUZ

(…)

1) Independentista den eta euskal estrategia duen alderdiaren sorkuntza, hots, zapalkuntza nazionalari behin betiko konponbide bakar gisa birbateratutako euskal estatu baten ezarpenaren alde egiten duen alderdia, eta Euskadi klase-borrokarako, eta hala izanik iraultzarako, marko nazional autonomo gisa onartzen duena.

2) Behargin klasearen alderdi iraultzailearen sorkuntza, hots, klase herrikoien partez boterearen eskuratzea behargin klasearen gidapean eta gizarte sozialista baten ezartzearen alde egiten duen alderdia, beharrezkoa denean horretarako bortizkeria eta hertsadura erabiliz klase zapaltzailearen aurka.

3) Demokrazia-burgesaren baitan herri-botere estrategiaren alde egiten duen alderdiaren sorkuntza, euskal klase herrikoien erakunde autonomoen sustapenean oinarritutakoa, mekanika elektoralistaren partizipazio-formen gainetik lehentasuna emanez eta herriaren eskubidea onartuko duena bere nazio- eta klase-lorpenen aurkako eraso bortitzetatik defendatzeko.

4) Erdigunetasun demokratikoaren printzipioetan oinarritutako alderdiaren sorkuntza, eta barne-kohesio ideologiko eta politiko sendoa izango duena.

(…)”

 

Otzagabia Ponentza (1. zatia) (euskaratua) – Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: