MAOISMOAREN INGURUKO HAUSNARKETAK (CERCLE COMMUNISTE HENRI BARBUSSE)   Leave a comment


guardiagorria

“Gerraren amaieran, [Stalin-ek] geurea Tito-ren tankerako garaipena zela sumatu zuen, eta 1949 eta 1950 urtetan oso presio handia gauzatu zuen gure gain. Hala ere, berak %30eko akatsak eta %70eko merezimenduak izan zituela uste dugu. Hautemate hau zuzena da.”

Hamar harreman handiei buruz – Mao Zedong

 

 

Badira hainbat ale burges-ttipi ultraezkertiar, Stalin burkideari eta marxismo-leninismoari beren gorrotoak bultzatuta eta intelektual elitisten joeraren ildoko zehaztapen eta burutazio idealista eta antimarxistak bidezkotzeko asmoz, Sozialismo Zientifikoaren hizkera imitatzen dutenak. Hau langileria nahasteko baino gehiago, beren ego propioa asetzeko egiten dute. Hauen kokapena beren erregearena, troskismoa alegia, izan ohi da, baina badira maoismoa besarkatzen dutenak ere.

Hurrengo lanean, maoismoaren izate berrikustzailearen azterketa “sozialismoaren” barne-garapen ekonomiko eta politikoaren arloan (“demokrazia berria”, burgesia nazionalaren desjabetze eza, eskuindarren aginte-taldeei babesa ) edo kanpo-politikan (titoismoarekin elkarlana, Jruschov-en “informe sekretuari” babesa, AEBei gerturatzea, Europar Komunitate Ekonomiaren alde agertzea,Pinochet babestea, Pol Pot laguntzea eta Vietnam erasotzea…) baino gehiago, arlo ideologikoan zentratuz egingo da (ezagutzaren teoriaren faltsutzea, praktikaren nozioaren karikatura, dialektikaren oinarrien mozketa, “hamar harreman handiei buruz”, “hiru munduen” teoria, abenturazaletasuna, eklektikotasuna, nazionalismoa eta abar).

Hauen kontuetako bat da dialektikaren inguruan Mao-ren ezagutza gorena eta honen jasotzea, Stalin (baita Engels) metafisikoari kontrajarriz.

“Dialektika” honi “esker”, behin burgesia klase gisa desagerrarazia Gizarte Sozialistan honen ohituren eta ideologien, eta batez ere, Lanaren Banaketa Sozialaren iraunaraztea, “burgesia burokratikoaren” existentziarekin nahasten dute. Hala ere, “burgesia burokratikoaren” zehazte oker honen muinean, burgesia klase gisa ezabatzearen aurkako “sozialismoan integrazio baketsuaren” inguruko Mao-ren teorizazioak daude. Bujarin, Tito eta halakoen ildoko teoria hauek, Stalin burkidearen eremu guztietan klase borroka areagotzearen tesi marxista-leninistei kontrajarriak dira.

Ondorioz ale hauen “berrezte ideologikoaren” eta Alderdiaz kanpoko (edota aurkako) aldizkako “iraultza kulturalen” bidez proletalgoak bere botereari eutsi behar dio ad eternum hedatzen den prozesu zikliko batean.

Honela ulergaitz bilakatzen dute Sozialismoak, arrakastaz aurrera egin ahala (barnean nola nazioartean), gizartean klase zapaltzaileen birsortzea ahalbidetzen duten baldintzak murrizten dituela, espiralean ematen den prozesu dialektikoaren baitan.

Azken finean, bere gizartearen endekatzeaz jabetu eta biziraupena bilatzen duen burgesiaren ideologia da maoismoa, “iraultzailetasun” bainu batez estalirik.

Ikus dezagun zertan datzan dialektika materialistaren faltsutze maoista:

 

 

“II. ATALA. Materialismo Dialektikoa ala Idealismoa?

(…)

b) Dialektika zikliko bat

(…) Mao-k ez du bakarrik dialektika marxista eta dialektika taoistaren arteko nahasmen hau errepikatzen, baizik eta hau teorizatzen saiatzen da. Marxismo-leninismoaren klasikoek aspaldi dialektikaren lege ezberdinak azaldu zituzten bitartean, Mao-k bat bakarrera murrizten ditu: kontraesanaren printzipioa. Aldera ditzagun marxismoaren gure klasikoen proposamenak eta Mao-renak. Has gaitezen Engels-ekin:

“Dialektikaren legeak, ondorioz, naturaren historiatik eta giza-sozietatearen historiatik aldentzen dira. Lege horiek, hain zuzen ere, pentsamendu beraren eta historiaren garapenaren bi fase hauen lege orokorragoak baino ez dira.Eta funtsean hirutan laburtzen dira: kantitatea kalitatean eta alderantziz trukatze-legea; aurkakoen barneratze-legea; ezeztapenaren ezeztapen-legea.”

Lenin-ek marxistentzat “ezeztapen” mailaren esanahia nabarmenduko du. Ez da antzinakoaren suntsiketara mugatzen. Iraganeko elementu bideragarrien iraupena dakar baita ere. Desagertzen den zaharraren eta hau jarraitzen duen berriaren arteko lotura benetakoa barneratzen du:

“Ez ezeztapen hutsa, ez alferrikako ezeztapena, ez ezeztapen eszeptiko, ezta zalantza eta duda ere, ez dira dialektikaren ezaugarri eta funtsezkoak –ezbairik gabe ezeztapenaren elementua egiatan bere elementu garrantzizkoen gisa duena-, baizik eta ezeztapena loturaren une gisa, garapenaren une gisa, positiboa atxikitzen duena, hots, zalantzarik gabe, eklektizismorik gabe.”

Nahita azpimarratzen dugu Lenin-en ikuspuntua, ezeztapena dialektikaren funtsezko elementua gisa hartzen zuena, Mao-k zehazki aurkakoa esango duelako. Ezetapenaren eta “ezeztapenaren ezeztapena”ren legearen izate hau da justuki aurreko teorizazio dialektikoen mugekin haustea ahalbidetzen duena. Hain zuzen ere, lege hau barneratu barik, Heraklitoren edo taoismoaren dialektikek era saihestezinean historia zikliko batean amaitzen zuten. Lenin-entzat, bilakaera ez da ez zirkulu, ez zuzen baten arabera ematen, espiralean baizik:

“Jada ezagututako etapak errepikatzen dituela dirudien joera, baina beste forma batean, maila jasoago batera (“ezeztapenaren ezeztapena”), espiraleko garapena baita eta ez linea zuzena.”

Stalin ere ideia berara bueltatu zen diseinu zirkular zaharrekin haustura nabarmentzean:

“Horregatik, metodo dialektikoak ulertzen du garapen-prozesua bururatu behar dela ez mugimendu zirkular gisa, ez ibilitako bidearen errepikapen soil gisa, baizik eta mugimendu mailakatu gisa, goranzko lineako mugimendu gisa, egoera kualitatibo zaharretik egoera kualitatibo berrira iragapen gisa,bakunetik konplexura garapen gisa, azpikotik gorenera.”

“Kontraesanari buruz” bere lanean, Mao Zedong-ek metodo dialektikoa “prozesu” eta “kontraesan” bi ideioi mugatzen du. Ez du inon aipamenik egiten Engels, Lenin eta Stalin-ek nabarmentzen dituzten bi legeoi, “ezeztapenaren ezeztapena” eta “kantitatetik kalitatera iragatea”. Garapen luzeak eta askotariko hitzaldi luzeak egiten ditu “kontraesan nagusi eta bigarren mailako kontraesanaren” eta “kontraesanaren alde nagusi eta bigarren mailako aldearen” arteko bereizketari buruz, baina inoiz ez dio heltzen Engels-en beste bi legeei, historia bere buruaren betiereko berriro ekite gisa, garapen zirkular gisa, ez ulertzea ahalbidetzen dutenak.

Hona hemen Mao-k diona, argitaragabeko batean, eta Alain Badiou-ren iruzkina, teoriko maoista frantziar nagusietako bat, Mao-ren ezezagun hau argitaratzen duena:

“Engels hiru mailaz mintzatu zen, baina niri dagokidanez, badira maila hauetako bi zeinetan ez dudan sinesten. Aurkakoaren batasuna lege funtsezkoena da. Kantitatea kalitatean eraldatzea, eta alderantziz, kalitatea eta kantitatearen batasuna aurkako gisa hartuak baino ez da.Ezeztapenaren ezeztapenari buruz, hau ez da inondik ere existitzen. Kantitatea kalitatean eraldatzea, eta alderantziz, ezeztapenaren ezeztapena eta aurkakoaren batasunaren legea plan beraren gain alboratzea, “triplismoarena” da, hau ez da monismoa. (…); Ez dago ezertxo ere ezeztapenaren ezeztapena bezalakoa. Baieztapena, ezeztapena, baieztapena, ezeztapena. (…) Gauzen garapenean: gertakarien katearen katebegi bakoitza aldi berean baieztapena eta ezeztapena da.”

(…)

Engels-entzat, ezeztapena ez da ezabatzearen pausu soila eta ezeztapenaren ezeztapena ez da hasiera-laukiari bueltatze soila. Aurreratze batzuk dira, hots, aurrerapenak. Hemen biltzen dugu Lenin-ek defendatutako espiraleko garapenaren ideia. Dialektikaren oinarrizko bi legeen ezabapenak, kontraesanen lekualdaketa etengabekoa dela hartzera eramaten du maoismoa, Ying eta Yang arteko joan-etorrietan bezala. (…)

Mao-k bere arrazonamendua jarraitzen du kontraesan baten “alde nagusia eta bigarren mailako aldearen” arteko lekualdatzearen existentzia baieztatuz:

“Bi alde kontraesankorren artean, batak nagusia izan behar du eta besteak bigarren mailakoa. Alde nagusia kontraesanean zuzendari-papera egiten duena da.Gauza baten izatea bere kontraesanaren alde nagusiak zehaztu du funtsean, kokapen gailena duen aldeak. Baina egoera hau ez da estatikoa; kontraesanaren alde nagusia eta ez-nagusia bata bestean eraldatzen dira, eta ondorioz, gauzaren izatea aldatzen da.”

Engels, Lenin eta Stalin “ezeztapenaz” eta “ezeztapenaren ezeztapenaz” eta metatze kuantitatibotik eraldaketa kualitatiborako pausuaz mintzatzen diren bitartean, Mao polo batetik besterako, kontraesan batetik besterako “bihurtzeaz” mintzo da. (…)

Marx eta Engels-ek agerrarazi bazuten gainegiturak azpiegituraren gain elikatu zezakeela, Lenin-ek argiro agerrarazi bazuen teoriaren garrantzia praktikarako, ekoizpen-harremanek zalantzarik gabe ekoizpen-indarren garapenaren gain eragina badute, honek ez du zerikusirik kontraesanaren alde nagusiaren ustezko lekualdatzearekin. Mao gu mekanizistaz tratatzen saiatzen da, baina erakutsi berri dugu jada bera dela frogak ematen dituena bere idealismo lekualdatze baitezpadakoekin. Hemen aurkitzen dugu lehen aurkitutako boluntarismo subjektibista. Zer esan nahi dezake berarentzat gainegiturak edo ekoizpen-harremanek “baldintza jakin batzuen menpe” kontraesanaren alde nagusia osatzen dutela dion baieztapenak? Sinpleki edozer dela posible gainegitura iraultzaile bat edo ekoizpen-harreman iraultzaileak edukitzearen baldintzapean, ekoizpen-indarren azpigarapena izanda ere. Orduan ulertzen dugu, Komintern-ak azpimarratzen zuen bezala, TxAK-k beti izan zituela zailtasunak iraultzaren etapekin. Alderdi honentzat sozialismoa posible bihurtzen da ekoizpen-indar mugatuekin ere, “aurrera jauzi handia” bitartean zioten bezala, eta komunismoa eskuan zegoen “komunen” kolektibizazio bizkorra soilaz.(…)

Beste testu batean, Marx-ek ekoizpen-indarren alde gakoa laburbiltzen du argitasun handiko formulaz:

“Besoz mugitutako errotak jaun feudalen gizartea ematen digu; lurrun-errotak, kapitalista industrialen gizartea.”

Honek ez du esan nahi Marx-ek ekoizpen-harremanen edo gainegituraren papera gutxiesten zuenik, baizik eta hauek azken batean azpiegiturak zehazten dituela, baita “baldintza jakin batzuen menpe” ere.

Engels honela mintzo da azpiegitura bezalako beste faktoreen inguruan:

“Ikasleek batzuetan alde ekonomikoa behar dena baino gehiago azpimarratzea, hein batean Marx eta biok errua dugun zerbait da. Aurkarien aurrean, ukatzen zen printzipio kardinal hau azpimarratu behar genuen, eta ez genuen beti denbora, tokia ezta aukera ere, ekintza eta erantzunen jokoan parte hartzen duten gainontzeko faktoreei behar zuten garrantzia emateko. Baina, garai historiko bat azaldu behar zen bezain laster, eta ondorioz, printzipio praktikoki ezarri behar izatean, gauza aldatzen zen, eta jada ez zegoen akats posibilitaterik.”

Beraz ez dago “kontraesanaren alde nagusiaren” lekualdatzeren inolako beharrik azterketan sartzeko gainegituraren eta ekoizpen-harremanen papera. (…)

c) Ezagutzaren teoria idealista

(…) Ideia horiek esan dugunez ezagutzaren teoria marxista-leninistaren antipodei dagokie. Marx-en lanetatik, badakigu hain zuzen ere “mundu subjektiboaren” eraldaketa “mundu objektiboaren” eraldaketaren emaitza dela. Lenin-en zehaztapenetatik, badakigu ezagutza edo, Mao-ren zehaztapenak errepikatzeko, “mundu subjektiboa” errealitatearen, hots “mundu objektiboaren” isla dela gizakien kontzientzian. Ondorioz ezinezkoa da marxista batentzat “mundu objektiboaren eta mundu subjektiboaren arteko harremanak” eraldatzea. Hona hemen guzti honetatik Lenin-ek ondorioztatzen duena:

“Ezagutza pentsamenetik objektura hurbiltze betierekoa, amaigabea da.Naturaren isla gizakiaren pentsamenean ez da ulertua izan behar ”era bizigabe”, “forma abstraktuan”, mugimendurik gabekoa, kontraesanik gabe, baizik eta mugimenduaren betiereko prozesuan, kontraesanen agerpenean eta hauen ebazpenean.”

Hau da justuki teoria beharrezkoa izatearen arrazoia. Abstrakzioaren bidez ahalbidetzen du mundu objektiboa zuzentzen duten legeak aurkitzea, eta horrela gainditzea ezagutzaren lehen maila diren sentipenak eta intuizioak:

“Hautemate bizitik pentsamen abstraktura, eta honetatik praktikara: halakoa da egiaren ezagutzaren bide dialektikoa, errealitate objektiboaren ezagutzarena.”

Jarduera teoriko hau gabe, gizakiak ezin du lortu fenomenoen zerizana, hots gidatzen dituzten legeak, eta ezin du ondorioz mundua eraldatzeko ekin:

“Zehatzetik abstraktura doan pentsamena ez da egiaz aldentzen, honetara hurbildu baizik. (…) Materiaren, naturaren lege baten,balioaren, eta abar. abstrakzioa; hitz batean, abstrakzio zientifiko guztiak (zuzenak, ganorazkoak, ez-zentzugabeak) natura forma sakonagoan, egiazkoan eta osoagoan islatzen dute.”

Ikusten dugunez Lenin-en ez dago arrastorik “bakoitzaren mundu subjektiboaren eraldaketari” buruz, eta are gutxiago “subjektiboaren eta mundu objektiboaren arteko harremanaren eraldaketari” buruz. Mao-ren teorizazioekin, Konfuzio-ren “norbere gaineko lanaren” ideia (“bakoitzaren mundu subjektiboaren eraldaketa”) ezagutzaren teoria marxistarekin eklektikoki batarazteko saiakeraren aurrean gaude.

Maoistek funtsezko gisa aurkezten duten bi testuok: <<Kontraesanari buruz>> eta <<Praktikari buruz>>, eredu berdinaz osatzen dira. Hasieran Mao-k tesi marxista-leninistak zuzenki gogorarazten ditu, ondoren “jarraitasun” edo “garapen” gisa bere ikuspuntu idealistak ekartzeko: lehen testurako “lekualdatzearen” tesia eta bigarrenerako mundu subjektiboaren eraldaketarena. Izatez, dualismo filosofiko lotsagarri baten aurrean gaude, Lenin-ek erakutsi bezala, egiatan idealismoa dena. Materialismo eta idealismo artean, ez dago hirugarren biderik.(…)“

 

Reflexiones sobre el maoismo (euskaratua) – Cercles Communistes Henri Barbusse

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted apirila 25, 2015 by aurreralangileria in anti-komunismo, marxismo-leninismo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: