ALDERDIAREN IRAKASPENAK HERRIALDEAREN ASKAPENEAN ETA ABERRIAREN DEFENTSAN (BALLABANI)   Leave a comment


national_liberation

Nazioarteko Mugimendu Komunistaren borroka moldeen azterketa berrartuz, Albaniako Lanaren Alderdiaren 1984ko lan hau aurkezten dugu, Nazio Askapen Guda Antifaxistaz eta Sozialismoko armadari buruz mintzo dena.

 

1. ALAren eta Enver Hoxha burkidearen ekarpena altxamendu armatuaren teoria eta praktika Marxista-Leninistari

Herrialdearen askapenaren aldeko gerran okupatzaile faxistengatik eta herri-iraultzaren garaipenean, gure Alderdiak burujabetzaren printzipio Marxista-Leninistari era kontsekuentean egin dio men. Nazio askapenerako eta iraultzaren garaipenerako, Albania bezalako herrialde txiki batean ere, alde politiko eta militar bietatik, faktore erabakiorra barnekoa denaren ideia jarraituz jokatu du, atzerriko laguntza eta babesa bigarren mailako eginkizuna betetzen zuten bitartean; hauek soilik kanpo-baldintza onuragarriak sortzen dituzte. Gure herrialdeko eta beste herrialdeetako esperientzia historikoa laburbilduz Marxismo-Leninismoaren kokapenetatik, Enver Hoxha Burkideak ALAren 7. Biltzarrean azpimarratu zuen: <<Burujabetzaren printzipioa gure Alderdiaren eta herriaren printzipio gidaria izan da beti Nazio Askapen Gudaren garaitik, ‘Askatasuna ez da dohainik ematen, baizik eta herriak berak irabazi behar du’(…)

Nahiz eta gerra hirietan, non okupatzaileek indar eta base nagusiak bildu zituzten, oso zaila iruditu, gure Alderdiak eta Enver Hoxha Burkideak garrantzia handia eman zion, bereziki lehen fasean, hirian borroka armatua antolatzeari ekinez hainbat borroka-ekintzen bidez, biztanlerian oihartzun politiko handia izan zutenak. Honetaz aparte, hiria borrokalarien eta koadro gidarien eta formazio partisauek behar zituzten hainbat baliabideen iturri garrantzitsuena bilakatu zen. Hala ere, gure herrialdeko baldintzak kontuan izanda, non nekazalgoak ez zuen soilik biztanleriaren gehiengoa osatzen baizik eta abertzale- eta borroka-usadio bikainak zituen, hala nola gure herri-gudarentzat landa-eremuko lursailak aurkezten zituen abantailak gizon eta teknika militarrean maila gorenekoa zen etsaiaren aurka, Alderdiak ez zuen baimendu inolako gutxiesterik landa-eremuan borroka armatua antolatzearen inguruan, aitzitik, herri-altxamendu armatua partisau-gerra forman garatu zen eremu nagusia egin zuen landa-eremua, non nekazalgoa Nazio-Askapen Armadaren lerroak bete zituen indar handiena bihurtu zen.

(…) Auzi honetan gure Alderdiak eta Enver Hoxha Burkideak gure herriaren askapen-guda eta iraultza garaipenera gidatzeko asmoz, klase esplotatzaile atzerakoien botere zaharra uzkaili eta herriaren estatu-boterea ezarriko zuena, ez soilik indar armatu bat, baizik eta armada erregularra, politikoki kontzientea, iraultzaren beso armatu gisa, izatea beharrezkoa zenaren iritzia jarraituz jokatu zuen.

Gauza erabakigarria honetan Alderdiaren zuzendaritza zuzen eta banaezina zen Nazio-Askapen Armadan. Hau komunistak formazio partisauetara eta lurralde-taldeetara bidaliz egin zen, Alderdiaren erakundeen paperaren bidez, haietan komisario eta komisario-orde eta atal politikoen eratzearen bidez, alderdiko eskualde-batzordeekin beren lotura estuen bidez eta beste formen bidez. Bere aginduetan komisario-orde politikoei Enver Hoxha Burkideak zera azpimarratu zuen <<… Alderdiaren antolakuntza gabe armadan ezin dugu guk izatea nahi dugun bezalako armada izan, bere xede handi eta zaila aurrera eraman behar zuena>>. (…) AAKren zuzendaritza banaezina Nazio-Askapen Armadan kontzientzia politiko iraultzailea eman zion, herrialdearen askapenaren ondoren armada hau proletalgoaren diktaduraren estatuaren indar armatua bihurtu zela eraginez. (…)

Gure Nazio-Askapen Armadaren operazio militar guztiek, hirietako gerrilla-unitateen borroka-ekintzetatik, indar partisauen neurri handiko guduetara, beti izan zuten izaera politiko nabarmena eta ez zuten soilik garaipen militarra ziurtatzea xede, baizik eta helburu politiko garrantzitsuak eskuratzea ere, herri-masen kontzientzia politikoa jasoz eta haiek gerrara bultzatuz eta abar. (…)

Albaniako AKk eta Enver Hoxha Burkideak Nazio-Askapen Armada sortu zuen gure herriaren borroka armatuaren prozesuaren baitan eta, gerra eta herri-iraultza osoa bezala, burujabetzaren printzipioari jarraiki eraiki zen, kanpo-faktoreez independenteki: herrian oinarritu zen janari eta babeslekurako; armak etsaitik eskuratu zituen Anglo-Amerikar aliatuak jaurtitzera itxaron gabe, itxaropenen aurka, bere gerra saboteatzen saiatzen zirenak; bere koadro gidariak gerraren beroan osatu ziren. (…)

Enver Hoxha Burkidearen jarraibideak eremu honetan herriaren borroka armatuaren eta Nazio-Askapen Armadaren ekintza guztiak gidatu zituzten, sabotaje-egintzetatik, borroka-ekintzak eta etsaien biziaren aurkako erasoak hirietan, partisau-guduen taktikak, eremu askatuen sorkuntza herrietan, hirien eta herrialdearen lurralde osoaren askapenaren aldeko gerrara. (…)

Enver Hoxha Burkidearen ideiek eta gure Alderdiaren esperientzia altxamendu armatuan, herri-gudan eta armada iraultzailearen sorkuntzan balio handia dute gaur egun, bai gure Aberri sozialistaren defentsaren auzian bai egungo askapen iraultzaile mugimenduentzat, aurka egiten dietelako kokapen Marxista-Leninistetatik borroka armatuaren prediku eta praktika Maoista, Fokista, anarkiko, ikaratzaile eta bestelakoei, iraultzaren kausari eta herrien askapenari sekulako kalteak ekarri izan eta ekartzen dizkiotenak.

2. Gure herri-gudaren arte militarra – teoria militar Marxista-Leninistaren aberaspen eta ezarpen sortzailea

(…) Gure Herri-Gudaren Arte Militarraren ezaugarri garrantzitsuetako bat, masen ildoaren lotura eta ezarpena maila altuenean da. Ez da herriarengandik isolatutako armada baten gerraren arte militarra, herri armatu osoaren parte-hartze aktiboaren gerra baizik, militarki trebatua eta Herri-Armadan eta herrialdearen Indar Armatuen egituretan txertatua. Ondorioz erabat beharrezkoa da gure arte militarra herri osoaren jabetza bilakatzea, guztien barneratua izatea, eta herri osoa bere legeei jarraiki militarki trebatua izan behar du, gerra kasuan eraginkortasun osoz praktikan ipini dezaten ahalbidetuz.

(…) Arte militar inperialista eta burges-berrikustzaileari erabateko aurkakotasunean, gerraren emaitza arma eta teknika militar modernoak guztiz erabakitzen duela dion tesian oinarritzen dena, gure Herri-Gudaren Arte Militarra gizakia armaren gaineko nagusitasunaren printzipioari jarraiki eraikia da. (…)

Honek ez du esan nahi gure Alderdiak eta gure Herri-Gudaren Arte Militarrak, badabilena, armen eta teknika militarraren egitekoa gutxiesten duenik gure Aberri sozialistaren defentsarako gerran. Aitzitik, gure Alderdi eta estatuak neurri guztiak hartu dituzte gure herrialdeko Indar Armatuak edozein erasotzaileri arrakastaz aurre egiteko beharrezko armamentu eta teknika militar modernoz hornitzeko. Aldi berean arretarik handiena eskaintzen dute gure herriak bere erabilera primeran menperatzeko.

Gure Herri-Gudaren Arte Militarrean kontuan hartzen dugu gure herrialdearen aurkako eraso kasuan, eremua guretzat onuragarria eta etsaiarentzat kaltegarria dela. Eremua gure gerrarentzat onuragarria da, gure indarrek herri osoaren babes integrala dutelako, erasotzailea atzerriko lurralde ezezagunean borrokatzera behartua izango den bitartean, non heriotzak pausu bakoitzean itxaroten duen. (…)

3. Herri-armadaren iraultzatzea, herri osoaren armatze eta trebatze militarra – gure Alderdiaren eta Enver Hoxha Burkidearen lan sortzaile handia

(…) Marxismo-Leninismoaren klasikoen irakaspena, iraultza proletario garailearen beharrezko urratsetako bat herriarengandik isolatutako armada klasikoa, <<barraketako armada>>, herri-armadarengandik ordezkatzea dena, herri armatu osoaren parte gisa, <<hiritar bakoitza soldadu eta soldadu bakoitza hiritar>> eginez Lenin-ek esan bezala, praktikan izan da ipinia gure herrialdean lehen aldiz. (…)

Beste aldetik, esperientziak erakusten du herriarengandik armadaren isolamendu arrisku oro eta honen bihurtzea menperatze-bide eta beronen ezarpena herriaren gain ekiditeko, herrialde sozialistako armada ez dela armada zentzu zaharrean izan behar, hots, herriarengandik isolatutako indar armatua eta herriaren aurka erabilia izan daitekeena, baizik eta mota berriko armada. (…)

Gure Alderdiak eta Enver Hoxha Burkideak ez dute bakarrik herri osoaren trebatze militarraren ezinbestekotasuna eta berebiziko garrantzia frogatzeko argudio teorikoak eman, baizik eta ezarpen honetarako bide praktiko zehatza xedatu dute. Hau eskola militar askeen bidez egiten da.

(…) Funtsezkoa da, iraultzaren eta eraikuntza sozialistaren garapen etengabekoarekin batera, era jarraituan indartzea, iraultzatzea eta babestea, herriaren eta sozialismoaren kontra erabilia izan daitekeen lanabes itsu batean bere eraldaketaren arriskuaren aurka, armada kontra-iraultzaile batean bere endekatzearen arriskuaren aurka, Sobietar Batasunean eta beste zenbait herrialdeetan gertatu bezala. Eremu honetan gure Alderdiak esperientzia aberatsa irabazi eta laburbildu du, Marxismo-Leninismoaren printzipio apurtezinetan eta gure esperientzia iraultzailean oinarrituz.

<<Alderdi iraultzaile Marxista-Leninistaren gidaritza baldintza erabakigarria da herri-armadaren izaterako>>, dio Enver Hoxha Burkideak, <<eta Aberri sozialistaren defentsaren antolakuntza eta zuzendaritza. Soilik halako alderdiaren gidaritzak egiten du armada iraultzaren eta proletalgoaren diktaduraren arma kontziente eta ziurra.>> Alderdiaren gidaritza eta kontrolaren ahultzea armadan arrisku handia dakar. (…)

Proletalgoaren diktaduraren armada inoiz ezin da armada apolitikoa izan, alderantziz, armada sakonki politikoa da. Ondorioz, Alderdiak beti arretarik handiena eskaini dio armadan lan ideologiko-politikoa indartzeari, era kontsekuentean lan militarraren gaineko lehentasunaren printzipioa errespetatuz. (…)

 

The teachings of the Party and Comrade Enver Hoxha on the Liberation of the country and the defence of the Socialist homeland (euskaratua) – Simon Ballabani

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: