(POS)MAOISMOA DESMUNTATUZ   1 comment


Red-Flag-440x388

 

Kapitalismo inperialistaren krisi sakonaren ondorioz, azkenaldian komunismoarekiko interesa piztu da herri langilearen geruza zabalen artean, gazte hasiberri eta intelektual heldugabe asko erakarriz.

Badira hainbat ale burges-ttipi ultraezkertiar, urteetan troskismoaren eta anarkismoaren inguruan ibili ondoren, maoismoa besarkatzera jo dutenak Stalin burkidea eta marxismo-leninismoa erasotu eta beren ego propioa asetzen jarraitzeko, intelektual elitisten joeraren ildoko zehaztapen eta burutazio idealista eta antimarxistak bidezkotzeko asmoz.

Hauek, era arbitrarioan aukeratutako “urriko zikloaren balantzea” deitzen duten mantraren bidez, maoismoa Sozialismo Zientifikotzat pasarazi eta Nazioarteko Mugimendu Komunistaren Historia maneiatzea bilatzen dute honen oportunismoa zuritzeko.

Baina beren ikuspuntuak ez dira zehazki Mao eta bere garaiko maoistenak, mendebaldeko intelektual karkailek gerora egindako interpretazioenak baizik (Bettelheim bereziki). Honek, baten batek era finean erran bezala, “posmaoistak” izendapena egokiagoa bihurtzen du.

Ale hauen eragin kontrairaultzaileari aurre egiteko, Aurrera Langilerian beren ideologia eta kokapenak desmuntatzera behartuak ikusi gara, materialismo dialektikoa eta historikoa erabiliz.

 

Lan hau 3 zatitan dago banatuta: IKUSPEGI FILOSOFIKO MAOISTA (Dialektikaren oinarrien mozketa; Azpiegitura/Gainegitura harremana; Ezagutzaren teoriaren faltsutzea; Praktikaren nozioaren karikatura; Unibertsalaren eta partikularraren arteko harremana; “2 ildoetako borroka”; Alderdia, fonteak eta “luzerako herri-guda”; “zaharra” eta “berria”)/ SOZIALISMOAREN ERAIKUNTZA (Proletalgoaren Diktaduraren egonkortzea; Burgesiaren ezabapena klase esplotatzaile gisa; Estatismo Sozialista eta “Estatu-kapitalismoa”; Planifikazio eta zentralizazio ekonomikoa; Azpiegitura/Gainegitura harremana Sozialismoaren aurrerapenean; Klase borroka gizarte sozialistan; Setio inperialista; Kapitalismoaren berrezarpena eta Mota Berriko Burgesia)/ TXINATAR IRAULTZAREN HISTORIA (Komintern-arekin desadostasunak; Martxa Luzea; Guda antijaponiarra; Gerra zibila berriro; “Demokrazia berria”; Jruschov-i babesa; Titoismoarekin elkarlana; 1956ko TxAKren VIII. Batzarra; “Aurrera Jauzi Handia”; NMKren haustea; “Iraultza Kultural””Proletario”Handia; Lin Piao-ren auzia; “3 munduen” teoria; Dengistak, Maoren jarraipena).

 

*Lan honen luzera dela eta, PDFn eskuragarri ipini da lotura HONETAN

*Debido a la longitud de este trabajo se ha puesto disponible en PDF en ESTE vínculo

 

 

IKUSPEGI FILOSOFIKO MAOISTA

Dialektikaren oinarrien mozketa

Hauen kontuetako bat da dialektikaren inguruan Mao-ren ezagutza gorena eta honen jasotzea, Stalin (baita Engels) metafisikoari kontrajarriz.

Mao-k ez du bakarrik dialektika marxista eta dialektika taoistaren arteko nahasmena errepikatzen, baizik eta hau teorizatzen saiatzen da. Marxismo-leninismoaren klasikoek aspaldi dialektikaren lege ezberdinak azaldu zituzten bitartean, Mao-k bat bakarrera murrizten ditu: kontraesanaren printzipioa. Aldera ditzagun marxismoaren gure klasikoen proposamenak eta Mao-renak. Has gaitezen Engels-ekin:

“Dialektikaren legeak, ondorioz, naturaren historiatik eta giza-sozietatearen historiatik aldentzen dira. Lege horiek, hain zuzen ere, pentsamendu beraren eta historiaren garapenaren bi fase hauen lege orokorragoak baino ez dira.Eta funtsean hirutan laburtzen dira: kantitatea kalitatean eta alderantziz trukatze-legea; aurkakoen barneratze-legea; ezeztapenaren ezeztapen-legea.”

Naturaren dialektika – Engels

Engles-ek lan honetan espiral formako garapena aipatzen du baita ere.

Lenin-ek marxistentzat “ezeztapen” mailaren esanahia nabarmenduko du. Ez da antzinakoaren suntsiketara mugatzen. Iraganeko elementu bideragarrien iraupena dakar baita ere. Desagertzen den zaharraren eta hau jarraitzen duen berriaren arteko lotura benetakoa barneratzen du:

“Ez ezeztapen hutsa, ez alferrikako ezeztapena, ez ezeztapen eszeptiko, ezta zalantza eta duda ere, ez dira dialektikaren ezaugarri eta funtsezkoak -ezbairik gabe ezeztapenaren elementua egiatan bere elementu garrantzizkoen gisa duena-, baizik eta ezeztapena loturaren une gisa, garapenaren une gisa, positiboa atxikitzen duena, hots, zalantzarik gabe, eklektizismorik gabe.”

Koaderno filosofikoak – Lenin

Nahita azpimarratzen dugu Lenin-en ikuspuntua, ezeztapena dialektikaren funtsezko elementua gisa hartzen zuena, Mao-k zehazki aurkakoa esango duelako. Ezeztapenaren eta “ezeztapenaren ezeztapena”ren legearen izate hau da justuki aurreko teorizazio dialektikoen mugekin haustea ahalbidetzen duena. Hain zuzen ere, lege hau barneratu barik, Heraklitoren edo taoismoaren dialektikek era saihestezinean historia zikliko batean amaitzen zuten. Lenin-entzat, bilakaera ez da ez zirkulu, ez zuzen baten arabera ematen, espiralean baizik:

“Jada ezagututako etapak errepikatzen dituela dirudien joera, baina beste forma batean, maila jasoago batera (“ezeztapenaren ezeztapena”), espiraleko garapena baita eta ez linea zuzena.”

Stalin ere ideia berara bueltatu zen diseinu zirkular zaharrekin haustura nabarmentzean:

“Horregatik, metodo dialektikoak ulertzen du garapen-prozesua bururatu behar dela ez mugimendu zirkular gisa, ez ibilitako bidearen errepikapen soil gisa, baizik eta mugimendu mailakatu gisa, goranzko lineako mugimendu gisa, egoera kualitatibo zaharretik egoera kualitatibo berrira iragapen gisa,bakunetik konplexura garapen gisa, azpikotik gorenera.”

Materialismo dialektikoaren eta materialismo historikoaren inguruan – Stalin

“Kontraesanari buruz” bere lanean, Mao -k metodo dialektikoa “prozesu” eta “kontraesan” bi ideioi mugatzen du. Ez du inon aipamenik egiten Engels, Lenin eta Stalin-ek nabarmentzen dituzten bi legeoi, “ezeztapenaren ezeztapena” eta “kantitatetik kalitatera iragatea”. Garapen luzeak eta askotariko hitzaldi luzeak egiten ditu “kontraesan nagusi eta bigarren mailako kontraesanaren” eta “kontraesanaren alde nagusi eta bigarren mailako aldearen” arteko bereizketari buruz, baina inoiz ez dio heltzen Engels-en beste bi legeei, historia bere buruaren betiereko berriro ekite gisa, garapen zirkular gisa, ez ulertzea ahalbidetzen dutenak.

Aurkakoen inguruan, gogoratu beharra dago Engels-ek esan zuela aurkitu ditzakegula gauzen propietate ezberdinak baita kontraesankorrak ere, eta hauek ez osatzea benetako kontraesana, “gauzak dinamikoki, mugitzen, eraldatzen, bizitzen, elkar eraginez” ikusten eta fokatzen baditugu. Fenomeno bakoitzean kontraesan multzoa dago eta hau ulertzeko, bere automugimenduaren kausa ulertzeko, bere garapena zehazten duen kontraesan nagusia, oinarrizkoa, funtsezkoa aurkitu beharra dago. Kontraesan horren baitan alde zaharra, egoera gainjartzailean dagoena, kontraesanaren oraingo izaera zehazten duena, eta gailentzeko honen aurkako borrokan alde berria, menperatua, kontraesanaren eraldaketaren alde, antitesiaren ezabapenaren alde eta kualitate berri baten alde egiten duen aldea, daude. Mao-k alde gainjartzaileari “nagusi” deitzean nolabaiteko ekarpena egin duela sinetarazi nahi digu, baina dialektikaren bere ezagutza eza frogatzeko besterik ez du balioko, ikusiko denez.

Hona hemen Mao-k diona, Alain Badiou-k, teoriko maoista frantziar nagusietako batek, argitaratutako ezezagun honetan:

“Engels hiru mailaz mintzatu zen, baina niri dagokidanez, badira maila hauetako bi zeinetan ez dudan sinesten. Aurkakoaren batasuna lege funtsezkoena da. Kantitatea kalitatean eraldatzea, eta alderantziz, kalitatea eta kantitatearen batasuna aurkako gisa hartuak baino ez da.Ezeztapenaren ezeztapenari buruz, hau ez da inondik ere existitzen. Kantitatea kalitatean eraldatzea, eta alderantziz, ezeztapenaren ezeztapena eta aurkakoaren batasunaren legea plan beraren gain alboratzea, “triplismoarena” da, hau ez da monismoa. (…); Ez dago ezertxo ere ezeztapenaren ezeztapena bezalakoa. Baieztapena, ezeztapena, baieztapena, ezeztapena. (…) Gauzen garapenean: gertakarien katearen katebegi bakoitza aldi berean baieztapena eta ezeztapena da.”

Engels-entzat, ezeztapena ez da ezabatzearen pausu soila eta ezeztapenaren ezeztapena ez da hasiera-laukiari bueltatze soila. Aurreratze batzuk dira, hots, aurrerapenak. Hemen biltzen dugu Lenin-ek defendatutako espiraleko garapenaren ideia. Dialektikaren oinarrizko bi legeen ezabapenak, kontraesanen lekualdaketa etengabekoa dela hartzera eramaten du maoismoa, Ying eta Yang arteko joan-etorrietan bezala.

Mao-k bere arrazonamendua jarraitzen du kontraesan baten “alde nagusia eta bigarren mailako aldearen” arteko lekualdatzearen existentzia baieztatuz, “kontraesanari buruz” lan “ospetsuan”:

“Bi alde kontraesankorren artean, batak nagusia izan behar du eta besteak bigarren mailakoa. Alde nagusia kontraesanean zuzendari-papera egiten duena da.Gauza baten izatea bere kontraesanaren alde nagusiak zehaztu du funtsean, kokapen gailena duen aldeak. Baina egoera hau ez da estatikoa; kontraesanaren alde nagusia eta ez-nagusia bata bestean eraldatzen dira, eta ondorioz, gauzaren izatea aldatzen da.”

Engels, Lenin eta Stalin “ezeztapenaz” eta “ezeztapenaren ezeztapenaz” eta metatze kuantitatibotik eraldaketa kualitatiborako pausuaz mintzatzen diren bitartean, Mao polo batetik besterako, kontraesan batetik besterako “bihurtzeaz” mintzo da.

Dialektika materialistarentzat edozein fenomeno aurkakoen batasunak, erakarpena aldarapenarekin batuak, oreka desorekarekin batuak, eta abar osatzen du. Mao-k, aldiz, gauza guztien mugimenduak halabeharrez bi etapa ezberdinetatik igarotzen dela ulertzen du: <<atseden erlatiboa eta erabateko aldaketa>>. Beste hitzetan, egoera hauek ez dira aldi berean ematen baizik eta bata bestearen ondoren. Baina objektiboki fenomenoak eta gauzak aldi berean orekan eta desorekan aurkitzen dira. Ez dago egun bat bera ere sistema kapitalista (oreka) klase borrokaren gainetik dagoena (desoreka).

“Herriaren baitako kontraesanen trataera egokiari buruz” lanean Mao-k garapenaren bere ikuskera mekanizista aurkezten du:

“Oreka deitzen duguna aurkakoen batasun tenporal eta erlatiboa da. Urte bat geroago oreka hau bere osotasunean hartua puskatzen du aurkakoen borrokak, batasun hori aldatzen da, oreka desorekan bihurtzen da, batasuna batasuna izateari uzten dio, eta hurrengo urtean oreka eta batasun berri bat lortu behar dugu. (…) Batzutan, erregulazio subjektiboa errealitate objektiboarekin bat ez etortzearen ondorioz, kontraesanak agertzen dira eta oreka apurtzen da. Honi akatsa egitea deritzo. Kontraesanak era konstantean agertzen eta konpontzen dira, baina hori da hain zuzen ere gauzen garapenaren lege dialektikoa.”

Hemendik dialektika materialistari erroki kontrajarritako hiru auzi ateratzen dira:

1) oreka kontraesanak agertzearen ondorioz hausten da.

2) kontraesanak akatsen ondorioz agertzen dira.

3) oreka kontraesanik gabe da egoera normala, eta desoreka bere kontraesanekin ezohikoa.

Guzti hau, gauzak eta fenomenoak, hasieratik amaierara arte, kontraesanen bitartez garatzen diren egitate erreala ukatzea bezalakoa da. “Orekaren teoria” hau “aurkakoen teoria jasoarekin” lotua dago, Mao-k “kontraesanari buruz” lanean dion bezala:

“Alde kontraesankorren garapena edozein kontraesanean beti da desberdina.Batzuetan indarren oreka dagoela dirudi, baina hori tenporala eta erlatiboa da, garapenaren desberdintasuna funtsezko forma izaten jarraitzen duen bitartean (…) Kontraesan baten garapenaren etapa edo prozesu jakin batean alde nagusia A da eta eta bigarren mailako aldea B, baina beste etapa edo prozesu batean, paperak elkartrukatzen dira: aldaketa hau, gauzaren garapena zehar bi aldeek bata bestearen aurka borrokatzen duten indarraren hazieraren edo gutxitzearen hedadurak zehazten du.”

Honela ez da kontuan hartzen barne-kontraesanen paper determinatzailea, alde kontraesankorren lotura hautsezinak, beren elkarrekiko iragateak eta beren batasuna. Gauzen mugimendua gatazkan dauden aldeetako baten gailentasun kuantitatiboaren araberakoa dela jotzen du.

Baina Mao-k ez zuen eragozpenik izan Stalin “metafisiko” eta “dogmatiko” deitzen bere “kontraesanaren printzipioaren jasotzearen” aurka joateagatik. Ikus dezagun nola zehazten zituen Stalin-ek dialektikaren lege nagusiak:

“a) Metafisikari aurkakotasunean, dialektikak ez du natura objektu eta fenomenoen pilaketa kasual gisa irudikatzen, batzuk besteetatik bananduak eta haien arteko inolako dependentzia harremanik gabe, baizik eta osotasun artikulatu eta bakar gisa, zeinetan objektuak eta fenomenoak batzuk besteei organikoki lotuak dauden, batzuk besteen menpe dauden eta batzuk besteei baldintzatzen diren.

b) Metafisikari aurkakotasunean, dialektikak ez du natura zerbait geldi eta higiezin, geratu eta aldaezin gisa irudikatzen, baizik eta etengabeko mugimendu eta aldaketa konstantera lotua dagoen zerbait baizik, etengabeki berriztatzen eta garatzen den zerbait gisa, eta non beti jaiotzen eta garatzen den zerbait eta hiltzen eta zahartzen den zerbait gisa.

c) Metafisikari aurkakotasunean, dialektikak ez du garapenaren prozesua hazte prozesu sinple gisa aztertzen, zeinetan aldaketa kuantitatiboak ez dira aldaketa kualitatiboetan bihurtzen, baizik eta prozesu bat gisa non aldaketa kuantitatibo hutsal eta ezkutukoetatik ageriko aldaketetara, erroko aldaketetara, aldaketa kualitatiboetara pasatzen den; hauek ez direla era gradualean ematen, era azkar eta bat-batekoan baizik, gauzen egoera batetik beste baterako jauzi forman, eta ez era kasual batean, baizik eta legeei jarraiki, aldaketa kuantitatibo oharkabe eta gradual multzo baten pilatzearen emaitza gisa.

d)  Metafisikari aurkakotasunean, dialektikak naturako objektuek eta fenomenoek beti barne-kontraesanak inplizituak daramaten irizpideaz abiatzen da, haiek guztiek baitute bere alde positiboa eta alde negatiboa, bere iragana eta bere etorkizuna, bere iraungitze aldea eta bere garapen aldea; kontrajarritako alde hauen arteko borrokak, zaharraren eta berriaren arteko borrokak, hiltzear dagoenaren eta jaiotzen denaren arteko borrokak, iraungitzen denaren eta garatzen denaren arteko borrokak, garapen-prozesuaren barne-edukia, aldaketa kuantitatiboen aldaketa kualitatiboetara eraldaketaren barne-edukia osatzen duen irizpideaz abiatzen da.”

Materialismo dialektikoaren eta materialismo historikoaren inguruan – Stalin

Stalin gauzen barne-kontraesanez mintzo da honetan agertzen diren alde guztiak aipatuz eta hauen arteko borroka azpimarratuz, hau baita garapen-prozesuaren faktore garrantzitsuena.

Aurkakoen arteko borroka azpimarratzea eta batasuna ez aipatzea, kantitatea kalitatean bihurtzeko uneko aldeen egoerari egiten dio erreferentzia. Hots, jauziaren unea, garapenaren prozesu gradualaren etendura, kantitatea kalitatean aldaketa bat-batekoa zeinaren bidez ematen den “bata bestean eraldatzea”.

Beraz argi dago identitate edo aurkakoen batasun zaharrak, une batean jada ezin duela honela jarraitu eta apurtu behar duela, kontraesanak ezabatu behar dituela identitate berri bati bide emateko. Baina eraldaketa hau ez da aurrekora bueltatzea, ezta aurreko berdina ere, baizik eta nolakotasun berri baten eraketa.

Gertatzen dena zera da: ordura arte kontraesanaren alde menperatua zena, berria, kokapen menperatzailea izatera igarotzen dela, eta zaharra menperatua izatera. Soilik zentzu honetan ulertu daiteke “batan besteagatik aldatzea”. BAINA honekin ere kontraesanaren izaera aldatzen da, hau da, ez da aurreko bera, beste berri eta ezberdin bat baizik, bere izatea bere barne nagusi den alde berritik hartzen duena. Beraz, aurkakoen izaera ere eraldatu da, hots garapena eman da.

Marx-ek ezeztapenaren ezeztapen hau azaltzeko, “desjabetzaileen desjabetzea” erabili zuen: desjabetzaile zaharrak (burgesia) ere desjabetuak dira, baina jada ez da klase esplotatzailea egiten duena, esplotazioarekin amaitzea xede duen klasea baizik (proletalgoa).

Mao-k, aitzitik, hurrengoa dio “kontraesanari buruz” lanean:

“Erreparatu nola iraultzaren bitartez, proletalgoa klase zapaldutik klase zapaldura eraldatzen den, burgesia, ordura arte zapaltzailea zapalduan eraldatze den bitartean. Bere aurkakoaren tokia hartuz.”

Aurkakoaren bere kontrakoaren bihurtzeari buruzko ikuskera mekanizista honek, Mao proletalgoa burgesian bihurtua eta hau proletalgoan bihurtua aurkeztera eramaten du, iraultzaren ondorioz. Era honetan garapena, espiraleko mugimendua, aurreratzea, baztertua geratzen da. Gizartean ez da aldaketa kualitatibo bat ematen, sistema baten heriotza eta berri baten agerpena.

Ez da egia proletalgoa burgesian bihurtzea eta hau proletalgoan. Klase borroka, bi klaseen arteko kontraesanen adierazpena, kapitalismoaren sozialismoarengatik ordezkatzera eramaten du. Eta honek proletalgoa/burgesia aurkakoen harremanaren haustura esan nahi du, eta sistema sozial berri baten agerpena, aurkako berriekin. Ez gaude, beraz, aurkakoen lekualdatze soil baten aurrean, baizik eta benetako aldaketa kualitatibo baten aurrean, klase hauen desagerpenera eramaten duena.

Lenin-ek ere, Karl Marx laneko Dialektika atalean honen printzipioen aurkezpena egin zuen, ezeztapenaren ezeztapena azpimarratuz eta espiraleko garapena aipatuz, horiek “dialektikaren ezaugarri batzuk zirela, teoria arrunta baino garapenaren doktrina konplexuagoa eta aberatsagoa” zela esanez.

Baina “dialektika” maoistak, dena aurkakoen printzipiora murriztuz, aurrerapenaren nozioa ezabatzen du, espiraleko garapenarena, soilik poloen aldaketa kontuan hartuz, Ying eta Yang-aren arteko joan etorriak bezala. Taoismoa azken finean.

Mao-ren dialektika “jasoa” guzti honekiko atzerapausoa da, dialektika premarxistara atzerapausoa. Aurkakoekin gora eta behera ibiltzea bere oportunismo politikoa zuritzeko oso erabilgarria izan zela aitortu beharra dago, hori bai.

Azpiegitura/Gainegitura harremana

Beren idealismo burges-ttipiaren adierazgarri, Bettelheim-en oinarrituta gehienbat, gainegituraren eta azpiegituraren arteko harremana dago. Hauen arabera, gainegitura azpiegituraren pare ipintzea azken honek Sozialismoan aurreratzen jarraitzeko baino, honi aurreratu behar zaio mundu subjektiboaren “iraultzatzearen” bidez, erabat ezinezkoa dena dialektika materialistaren arabera. Hau Mao-ren boluntarismoaren beste adibide bat da.

Hona hemen ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen arteko kontraesanari buruz Mao-k dioena:

“Batzuek zenbait kontraesanekin hala gertatzen ez dela uste dute. Adibidez, haien arabera, ekoizpen-indarren eta ekoizpen-harremanen arteko kontraesanean, ekoizpen-indarrak dira alde nagusia; teoria eta praktikaren arteko kontraesanean, praktika da alde nagusia; oinarri ekonomikoaren eta gainegituraren arteko kontraesanean, oinarri ekonomikoa da alde nagusia; eta aldeak ez dira haien artean trukatzen. Hau ikusmolde materialista mekanizista da, eta ez materialista dialektikoa. Egia da ekoizpen-indarrek, praktikak eta oinarri ekonomikoak arau orokor gisa paper nagusi eta erabakigarria jokatze dutela, hau ukatzen duena ez da materialista. Baina onartu behar da baita ere, baldintza jakin batzuen pean, ekoizpen harremanek, teoriak eta gainegiturak, berriz, paper nagusi eta erabakigarria jokatzen dutela. Ekoizpen indarren garapena ekoizpen-harremanen aldaketa bat gabe ezinezkoa bihurtzen denean, aldaketa honek jokatzen du paper nagusi eta erabakigarria.”

Marx eta Engels-ek agerrarazi bazuten gainegiturak azpiegituraren gain elikatu zezakeela, Lenin-ek argiro agerrarazi bazuen teoriaren garrantzia praktikarako, ekoizpen-harremanek zalantzarik gabe ekoizpen-indarren garapenaren gain eragina badute (bi hauek azpiegitura ekonomikoa osatzen dutelarik), honek ez du zerikusirik kontraesanaren alde nagusiaren ustezko lekualdatzearekin. Mao gu mekanizistaz tratatzen saiatzen da, baina erakutsi berri dugu jada bera dela frogak ematen dituena bere idealismoaz lekualdatze baitezpadakoekin. Hemen aurkitzen dugu lehen aurkitutako boluntarismo subjektibista. Zer esan nahi dezake berarentzat gainegiturak edo ekoizpen-harremanek “baldintza jakin batzuen menpe” kontraesanaren alde nagusia osatzen dutela dion baieztapenak? Sinpleki edozer dela posible gainegitura iraultzaile bat edo ekoizpen-harreman iraultzaileak edukitzearen baldintzapean, ekoizpen-indarren azpigarapena izanda ere. Orduan ulertzen dugu, Komintern-ak azpimarratzen zuen bezala, TxAK-k beti izan zituela zailtasunak iraultzaren etapekin. Alderdi honentzat sozialismoa posible bihurtzen da ekoizpen-indar mugatuekin ere, “aurrera jauzi handia” bitartean zioten bezala, eta komunismoa eskuan zegoen “komunen” kolektibizazio bizkorra soilaz. Marx honi buruz mintzo da:

“Bere biziaren ekoizpen sozialean gizakiek beren nahimenetik independenteak eta beharrezkoak diren harreman jakin batzuk ezartzen dituzte,beren ekoizpen-indar materialen garapen-fase jakin bati dagokion ekoizpen-harremanak. Ekoizpen-harreman hauen multzoak gizartearen egitura ekonomikoa osatzen du, benetako oinarria zeinaren gain gainegitura juridikoa eta politikoa jasotzen den eta kontzientzia sozialaren forma jakinak dagokionak. Bizitza materialaren ekoizpen-moduak bizitza sozial, politiko eta izpiritualaren prozesua baldintzatzen du orokorrean. Garapen-fase jakin batera iristean gizartearen ekoizpen-indar materialak existitzen diren ekoizpen-harremanekin, edo honen adierazpen juridikoa besterik ez denarekin, ordura arte haien baitan moldatu diren jabetza-harremanekin kontraesanean sartzen dira. Ekoizpen-indarren garapen formetatik, harreman hauek bere traba bihurtzen dira, eta honela iraultza sozialaren garaia hasten da.”

Ekonomia Politikoari Kritikaren hitzaurrea – Marx

Beste testu batean, Marx-ek ekoizpen-indarren alde gakoa laburbiltzen du argitasun handiko formulaz:

“Harreman sozialak estuki lotuak daude ekoizpen indarretara. Ekoizpen indar berriak lortzean, gizakiek ekoizpen moduaz aldatzen dute eta ekoizpen moduaz aldatzean, bizitza ateratzeko erak, aldatzen dira harreman sozial guztiak. Besoz mugitutako errotak jaun feudalen gizartea ematen digu; lurrun-errotak, kapitalista industrialen gizartea.”

Filosofiaren miseria – Marx

Honek ez du esan nahi Marx-ek gainegituraren papera gutxiesten zuenik, baizik eta hauek azken batean azpiegiturak zehazten duela, baita “baldintza jakin batzuen menpe” ere.

Engels honela mintzo da azpiegitura bezalako beste faktoreen inguruan:

“Historiaren ikuskera materialistaren arabera, azken finean historia zehazten duen faktorea bizitza errealaren ekoizpen eta erreprodukzioa da. Ez Marx-ek ez nik ez dugu inoiz hau beste ezer baieztatu. Norbaitek desitxuratzen badu faktore ekonomikoa faktore erabakigarri bakarra dela esanez, tesi hori esaldi huts, abstraktu, zentzugabean bihurtuko du. Egoera ekonomikoa oinarria da, baina bere gain altxatzen den gainegituraren faktore anitzek -klase borrokaren forma politikoak eta bere emaitzak, gudu bat irabazi ondoren klase garaileak idazten dituen Konstituzioak, eta abar. forma juridikoak, baita benetako borroka guzti hauen isla partaideen garunetan ere, teoria politikoak, juridikoak, filosofikoak, ideia erlijiosoak eta hauen ondorengo garapena dogmen sistema bihurtu arte- bere eragina ezartzen dute baita ere borroka historikoen bidearen gain eta kasu askotan nagusiki zehazten dute bere forma .(…)

Geu gara gure historia egiten dugunok, baina egiten dugu, lehenik premisa eta baldintza oso zehatzen arabera. Haien artean, ekonomikoak dira azken batean erabakitzen dutenak. Baina bere papera jokatzen dute baita ere, nahiz eta ez izan erabakigarria, baldintza politikoek, baita tradizioak ere, gizakien buruen inguruan iratxo baten gisa dabilena.(…)

Ikasleek batzuetan alde ekonomikoa behar dena baino gehiago azpimarratzea, hein batean Marx eta biok errua dugun zerbait da. Aurkarien aurrean, ukatzen zen printzipio kardinal hau azpimarratu behar genuen, eta ez genuen beti denbora, tokia ezta aukera ere, ekintza eta erantzunen jokoan parte hartzen duten gainontzeko faktoreei behar zuten garrantzia emateko. Baina, garai historiko bat azaldu behar zen bezain laster, eta ondorioz, printzipio praktikoki ezarri behar izatean, gauza aldatzen zen, eta jada ez zegoen akats posibilitaterik.”

J. Bloch-i gutuna – Engels

Beraz ez dago “kontraesanaren alde nagusiaren” lekualdatzeren inolako beharrik azterketan sartzeko gainegituraren eta ekoizpen-harremanen papera.

Bestetik, murriztapen honek kontraesanaren polo gisa kategoria ezberdineko fenomenoak ipintzea dakar baita ere, sekulako zentzugabekeriak emanez.

Hau da gainegitura eta azpiegituraren arteko harremana aztertzean gertatzen zaiena, gainegitura beti baita azpiegituraz elikatua, honetatik eratorritako fenomenoa da, eta ez kontraesan baten baitan maila berean dauden poloak. Hots, azpiegitura oinarrizkoa da, eta gainegitura honen gainekoa. Oinarrizkoak gainekoaren bidez ekiten du hau zehazteko, eta gainekoa bere garapen propioaren determinatzaile gidari eta funtsezkoa osatzen du.

Gainegiturak azpiegituran eragina du, noski, ikusi dugun bezala, hau bultzatuz, oztopatuz edota desbideratuz, baina beti azpiegituraren egoerak mugatzen duenaren barnean, eta ekoizpen-harremanak ezin dira inoiz ekoizpen-indarren egoerari “aurreratu”. Bestela garai esklabistan ere Sozialismoa eraiki zitekeenaren ondorio burugabera iritsi gaitezke.

Mao-k, hala ere, “sozialismoaren eraikuntza” lanean, azpiegitura ekonomikoa eta hau zehazten duten legeei muzin eginez bere ikuskera idealistei oinarri eman nahiean, hurrengoa dio:

“Stalin soilik ekonomiaz mintzo da, ez du politika jorratzen (…) Ez da ez gizakiaren ezta langileen paperaz ere mintzo.”

Ea Stalin burkideak zer dioen honen inguruan:

“Burkide batzuek zientziaren legeen izaera objektiboa ukatzen dute, nagusiki Ekonomia Politikoaren legeena sozialismoan. Ekonomia Politikoaren legeek gizakien nahiemenetik independenteki ematen diren prozesuen izaera erregularra islatzen dutela ukatzen dute.(…) Gizakiek lege horiek aurkitu ditzakete, ezagutzera iritsi, ikasi, ekiterakoan kontuan hartu eta gizartearen interesean aprobetxatu; baina ezin dituzte aldatu ezta deuseztatu ere . Eta are gutxiago dezakete zientziaren lege berriak osatu edo sortu.”

Sozialismoaren arazo ekonomikoak SESBn – Stalin

Engels-ek ere auzia ulertzen lagunduko digu:

“Askatasuna ez, beraz, lege naturaletatik amestutako independentzia batean, baizik eta lege hauen kontzientzian eta harekin dakarren posibilitatean xede jakin batzuen gain arrazionalki proiektatzeko. Eta hau ez da soilik kanpo-naturako legeekin eraentzen, baizik eta gizakiaren gorputz- eta izpiritu-izatea buru dutenekin ere; gehienez ideian banatu ditzazkegun bi lege mota, baina errealitatean erabat banaezinak direnak.”

Anti-Dürhing – Engels

Maoisten boluntarismo, abenturazaletasun eta erradikaltasun burges-ttipiaren adierazgarri garbienetakoa da “politika faktore nagusia” izatea deitzen dutena, ekonomiaren legeen existentzia objektiboatik at eta hauei muzin eginez, azken finean idealismoa besterik ez dena.

Ezagutzaren teoriaren faltsutzea

“Praktikari buruz” lanean, maoistentzat oinarrizkoa dena, Mao-k bere ezagutzaren teoria idealistaren oinarriak finkatzen ditu:

“Proletalgoaren eta herri iraultzaileen borroka munduaren eraldaketaren alde hurrengo egitekoen betetzea eskatzen du: mundu objektiboa aldatu eta, aldi berean, bere mundu subjektibo propioa aldatzea, hau da, bere ahalmen kognitibo propioa eta bere mundu subjektibo eta objektiboaren arteko harremana aldatzea.”

Hemen aurkakoen “lekualdatze” metafisikoa daukagu berriro ere. Ideia horiek esan dugunez ezagutzaren teoria marxista-leninistaren antipodei dagokie. Marx-en lanetatik, badakigu hain zuzen ere “mundu subjektiboaren” eraldaketa “mundu objektiboaren” eraldaketaren emaitza dela. Lenin-en zehaztapenetatik, badakigu ezagutza edo, Mao-ren zehaztapenak errepikatzeko, “mundu subjektiboa” errealitatearen, hots “mundu objektiboaren” isla dela gizakien kontzientzian. Ondorioz ezinezkoa da marxista batentzat “mundu objektiboaren eta mundu subjektiboaren arteko harremanak” eraldatzea. Hona hemen guzti honetatik Lenin-ek ondorioztatzen duena:

“Ezagutza pentsamenetik objektura hurbiltze betierekoa, amaigabea da. Naturaren isla gizakiaren pentsamenean ez da ulertua izan behar ”era bizigabe”, “forma abstraktuan”, mugimendurik gabekoa, kontraesanik gabe, baizik eta mugimenduaren betiereko prozesuan, kontraesanen agerpenean eta hauen ebazpenean.”

Koaderno filosofikoak – Lenin

Hau da justuki teoria beharrezkoa izatearen arrazoia. Abstrakzioaren bidez ahalbidetzen du mundu objektiboa zuzentzen duten legeak aurkitzea, eta horrela gainditzea ezagutzaren lehen maila diren sentipenak eta intuizioak:

“Hautemate bizitik pentsamen abstraktura, eta honetatik praktikara: halakoa da egiaren ezagutzaren bide dialektikoa, errealitate objektiboaren ezagutzarena.”

Jarduera teoriko hau gabe, gizakiak ezin du lortu fenomenoen zerizana, hots gidatzen dituzten legeak, eta ezin du ondorioz mundua eraldatzeko ekin:

“Zehatzetik abstraktura doan pentsamena ez da egiaz aldentzen, honetara hurbildu baizik. (…) Materiaren, naturaren lege baten,balioaren, eta abar. abstrakzioa; hitz batean, abstrakzio zientifiko guztiak (zuzenak, ganorazkoak, ez-zentzugabeak) natura forma sakonagoan, egiazkoan eta osoagoan islatzen dute.”

Ikusten dugunez Lenin-engan ez dago arrastorik “bakoitzaren mundu subjektiboaren eraldaketari” buruz, eta are gutxiago “subjektiboaren eta mundu objektiboaren arteko harremanaren eraldaketari” buruz. Mao-ren teorizazioekin, Konfuzio-ren “norbere gaineko lanaren” ideia (“bakoitzaren mundu subjektiboaren eraldaketa”) ezagutzaren teoria marxistarekin eklektikoki batarazteko saiakeraren aurrean gaude.

Maoistek funtsezko gisa aurkezten duten bi testuok: “Kontraesanari buruz” eta “Praktikari buruz”, eredu berdinaz osatzen dira. Hasieran Mao-k tesi marxista-leninistak zuzenki gogorarazten ditu, ondoren “jarraitasun” edo “garapen” gisa bere ikuspuntu idealistak ekartzeko: lehen testurako “lekualdatzearen” tesia eta bigarrenerako mundu subjektiboaren eraldaketarena. Izatez, dualismo filosofiko lotsagarri baten aurrean gaude, Lenin-ek erakutsi bezala, egiatan idealismoa dena. Materialismo eta idealismo artean, ez dago hirugarren biderik.

Baina honek ez du esan nahi gizakien subjektibitateak, kontzientziak, mundua eraldatzeko orduan eragina ez duenik. Hots, “mundu subjektiboak”, mundu materialean ere eragiten duen eran. Bestela materialistak izango ginateke, baina ez dialektikoak. Baina nola ematen da prozesu hau?

Hasteko, materia oinarrizko gisa hartu behar da, eta kontzientzia eratorritakoaz. Azken finean, materia garapen puntu batera iristean, gizakiaren garuna agertzean, materiak bere izateaz jabetzen den unean jaiotzen da kontzientzia. Beraz kontzientzia faktore objektiboa da gizakien jardueran duen eragina kontuan hartzen badugu.

Kontzientziak materia, mundu objektiboa, islatzen du. Hau da, pertzepzio eta sentipenen bidez, esperientziaren bidez, materiaren alde ezberdinak islatzen dituzten kontzeptuak eraikitzen ditu. Beraz kontzeptu hauek irudiak dira, “argazkiak”, ez objektuak berak, eta ez dituzte honen esentzia bere osotasunean adierazten ez bere harremanak inguruko materiarekin kontuan hartzen.

Kontzientzian, abstrakzioaren bidez eta arrazoibidea erabiliz ematen den garapen dialektikoa, irudi hauen eta benetako objektuen artean ematen da. Baina “benetako objektu” hau ez da errealitate materialeko bera, hau kontzientziatik kanpo eta independente baita, baizik eta beste irudi bat, esperientziak aurrekoa baino sakonagoa eta osoagoa izatea lortu duena (berria), eta aurreko irudiari (zaharra) kontrajartzen zaiona. Garrantzitsua da azpimarratzea kontzientzian barne-kontraesana dela ematen dena irudien artean, benetako objektuaren eta honen islaren artekoa kanpo-kontraesana den bitartean.

Baina honen ondorioz kontzientzian sortutako irudi gorenak (ala ez) ez du errealitate materialean eraginik izango, ez du hau aldatzeko aukerarik izango, soilik pentsamenduen munduan geratuta. Honen egiazkotasuna errealitate materialeko benetako objektuen arteko harremanak, garapen legeak eta esentzia islatzeko duen gaitasunak zehaztuko du. Beraz materiak beti mugatzen du subjektibitatearen eragina bere gain.

Atal honetan aztertu beharreko beste auzi bat egiaren kontzeptuarena da.

Ikus dezagun Mao-ren dialektika taoista “jasoak” ematen dituenak, “Propagandari lanari buruzko hitzaldia txinako alderdi komunistaren nazio-batzarraren aurrean” eta “Esperientzia batzuk gure alderdiaren historian” lanetan:

“Egia faltsutasunaren aurka borrokan garatzen da.”

“Akats gehiegi egin direnean, halabeharrez gauzak bere aurkakora igarotzen dira. Hau marxismoa da. <<Gauza bat bere aurkakoan bihurtzen da ertzera iristean>>; akatsak pilatu direnean, argiaren heltzea ez da itxaroten egingo.”

Akatsak badira irakaspena gizakiarentzat, baina ezagutzaren prozesua bestelakoa da, ikusi berri dugunez: hau errealitate objektiboan oinarritzen da, eta praktikak eragindako esperientziatik. Prozesu honetan lortzen den egiak, ordea, izaera erlatiboa du. Zein da honen harremana egia absolutuarekin?

“1) Existitzen al da egia absolutu bat, hots, egon al daiteke gizakiaren irudikapen mentaletan subjektuaren menpe ez dagoen edukirik, ez gizakiaren ez gizateriaren menpe ez dagoenik? 2) Hala bada, egia objektiboa adierazten duten giza- irudikapenek, aldi batean, osoki, baldintzarik gabeki, absolutuki adierazi dezakete, ala soilik era hurbildu, erlatibo batean? Bigarren auzi honek egiaren absolutuaren eta egia erlatiboaren arteko korrelazioaren auzia da.

(…) egia erlatiboak, gizateriatik independentea den objektu baten irudi erlatiboki zehatzak dira; irudi horiek gero eta zehatzagoak izatera heltzen dira: egia zientifiko bakoitzak badu, bere erlatibitatea gorabehera, egia absolutuaren elementuak.”

Materialismoa eta enpiro-kritizismoa – Lenin

Lenin-ek egia absolutu eta erlatiboaren izaera objektiboa azpimarratzen du. Haien arteko harreman dialektikoa, jakintzaren sakontasun maila da, errealitate materialari hurbiltze erlatiboa, eta ez “akatsen pilatzea”, inondik inora.

“Giza-pentsamenari egia objektibo bat esleitu al dakioken arazoa, ez da arazo teorikoa, arazo praktikoa baizik. Praktikan da non gizakiak frogatu behar duen egia, hots, bere pentsamenaren lurrekotasuna, bere errealitate eta ahalmena. Praktikaz isolatzen den pentsamen baten errealitate edo irrealitateari buruzko auzia, arazo eskolastikoa besterik ez da.”

Feuerbach buruzko tesiak – Marx

Praktikaren nozioaren karikatura

Bere ikuskera zikliko lauari jarraiki, “Praktikari buruz” lanean Mao-k dio:

“Praktikatu, ezagutu, praktikatu berriro eta berriro ezagutu. Forma hau ziklo infinituetan errepikatzen da, praktika- eta ezagutza-ziklo hauen edukia gero eta maila jasoago batera igotzen den berezitasunarekin.”

Praktikaren eta ezagutzaren artean harreman dialektikoa dago, praktika izanik ezagutzaren oinarria, iturria, ezagutzak aurrera egitea ahalbidetzen duena.

“Praktika ezagutza (teorikoari) gorena da baduelako, ez soilik unibertsaltasunaren dignitatea, baizik eta berehalako errealitatearena”

Koaderno filosofikoak – Lenin

Baina praktika ez da, Mao-k ikusten duen eran, gizabanako baten aktibitate indibiduala, bere esperientzia pertsonala. Praktika gizaki eta klase jakin batzuen aktibitatea material eta soziala da natura eta gizartea eraldatzeko, beraz izaera objektibo eta soziala du. Ulermen oker honen ondorioz, Mao-rentzat praktika gizakiaren, edo talde jakin baten ideia edota nahimenaren gauzatzea da, ekintza partikular bat. Ondorioz hau bihurtzen du ezagutzaren oinarria, eta ez izaera objektibo, material eta soziala duen praktikak sortutako esperientzia. Noski, gizabanako bakoitzak esperientzia indibiduala jasotzen du errealitate objektiboan eragitean. Baina gizakia izaki soziala da, harreman sozial jakin batzuen eramailea, ez baitago klaseetatik at edo gorago izaterik.

Giza-praktika forma zehaztuan agertzen da garapen historikoaren etapa bakoitzean. Sistema honen giza-praktikan praktika historiko-sozialaren aurreko garapenak batzen dira. Ezagutzaren eta esperientziaren auziak ezin dira praktika sozial guztien oinarriaren gain baino ebaztu. Klase sozial bakoitzak bere praktika-irizpidea dauka, klase beraren egiteko historikoaren aldaketen arabera aldatzen dena. Orokorrean, goraka doan edozein klasek bere praktikan ezagutzaren irizpidea du. Ezagutzaren garapena pilatutako ezagutzetan oinarritzen da, aurreko giza-praktiken esperientzien batzean.

Honek oso garrantzitsua bihurtzen du teknika modernoa barneratzea eta lanabes eta makina aurreratuak lortzea, praktika sozialaren sintetizatze gisa, baita gizakiaren pertzeptzioari sakontasuna ematen diotelako ere, errealitate materiala ezagutzeko kokapen jasoagoan ipiniz.

Baina Mao eta maoistek ez dute inoiz hau ulertu. Hala izanik, ez da harritzekoa “aurrera jauzi handiaren” garaian edo industria astuna eta arina “bi hankekin” eraiki behar zenean, landa-eremu txinatarra tailer eta labe txiki eta bananduez betetzea, lanabes atzeratuekin eta lan-baldintza penagarrietan, “Estatuari ezer ez eskatu” lemapean.

Bestetik, praktika eta ezagutza ez daude era kanpoko eta tenporalean, ziklikoan, lotuak. Ez dira bi egoera absolutu bata bestearen ondoren ematen direnak. Praktikak, bere gradu bakoitzean, bere garapen maila bakoitzean, ezagutzarekin aurkitzen da. Honela bataren sakontasuna bestarenarekin lotuta dago: praktikan oinarrituz jakintza garatzen da, teoriak eraikitzen dira; praktikan ezarriz teoria hauek egiaztatuak eta zuzenduak dira, osoagoak egiten doaz. Errealitate objektiboaren ezagutza sakonak praktika du oinarritzat.

Egiaren auzia berrartuz praktikarekin duen lotura jorratuko dugu.

“Praktikari buruz” lanean Mao-k praktika egiaren irizpide gisa ipintzen du. Baina gogoratu beharra dago, Mao-rentzat praktika gizakiaren, edo talde jakin baten ideia edota nahimenaren gauzatzea dela, ekintza partikular bat. Gainera, egia ezagutzeko irizpidetzat “praktika” honen arrakasta ipintzen du.

“(…) teoria praktikara ezarri eta proposatutako helburuei bideratzen den ikusi”

Edo “Nondik datoz ideia zuzenak?” lanean:

“Orokorrean, ongi ateratzen direnak aproposak dira eta gaizki ateratzen direnak okerrak”

Beraz, planteatutako helburuak betetzen badira, nahiz eta ezagutzak egiazkoak izan ala ez, teoria, ideia edo planteamenduak egia dira. Baina teoria jakin batzuk erabilgarriak izan daitezke gizabanako edo geruza sozial jakin baterako, eta ez izan ez egiazkoak ez objektiboak. Era berean egiazko teoria batek eman ditzake gizabanako edo geruza sozial jakin baterako erabilgarriak ez diren emaitzak, eta honek ez luke frogatuko teoria horiek ez zutela errealitate objektiboarekin bat egiten. Ondorioztatu zitekeen baita ere objektu, ekintza edo fenomeno berdinerako egia anitz existitzen direla, planteatzen dituenaren arabera.

Ezagutzek, teoriek, ikuspuntu jakin batek errealitate objektiboa era zuzenean islatzen dute praktikak beren edukiaren egiazkotasuna frogatzen duen heinean, hurrengo eran:

“Materialistarentzat, giza-praktikaren <<arrakastak>> erakusten du gure irudikapenen bat-etortzea hautematen ditugun gauzen izate objektiboarekin”

Materialismoa eta enpiro-kritizismoa – Lenin

Mao-ren pragmatismo baldarra izan zen bere politika oportunista urte luzez gidatu zuena.

Unibertsalaren eta partikularraren arteko harremana

Unibertsalaren eta partikularraren arteko harremana, iraultzaren eta eraikuntza sozialistaren lege eta printzipio orokorren eta hauek formazio ekonomiko-sozial bakoitzean hartzen duten formaren arteko harremana, materialismo dialektikoaren auzi eztabaidatutakoena izan da Nazioarteko Mugimendu Komunistan. Ikus dezagun zertan datzan:

“Bakunenagatik, arruntenarekin, komunagatik eta abar. hasi, edozein proposizioz: zuhaitz bateko hostoak berdeak dira; Jon gizona da, Txutxo zakurra da eta abar. Hemen jadanik dialektika dugu (…): banakoa unibertsala da. Ondorioz aurkakoak (banakoa unibertsalari kontrajartzen zaio) berbera dira: banakoa soilik unibertsalera bideratzen duen loturan existitzen da. Unibertsala soilik banakoan existitzen da. Banako oro (era batean edo bestean) unibertsala da. Unibertsal oro banakoaren zati bat, alde bat edo esentzia da. Unibertsal orok banako objektu guztiak soilik gutxi gorabehera barneratzen ditu. Banako oro era osatugabean sartzen da unibertsalean, eta abar eta abar. Banako oro milaka transakzioz dago elkartua beste banako motei (gauzak, fenomenoak, prozesuak eta abar.)”

Dialektikaren arazoari buruz -Lenin

Eta zein da gauzen esentzia? Esentzia bere mota berekoekin partekatzen duen funtsezko nolakotasuna da eta beste guztiez desberdintzen dituena. Unibertsala beraz objektu partikular askori komuna zaiena da, biltzen dituena, lotzen eta baldintzatzen dituena mota edo fenomeno berekoa izanda.

Honela, hitz batekin edozein gauza motari erreferentzia egitean, bera bezalako gainontzeko guztiek duten nolakotasunari egiten diogu erreferentzia nahi gabe, nahiz eta nolakotasun hori berez soilik gauza konkretuetan aurki daitekeen. Adibidez, zuhaitzez mintzatzean, kategoria unibertsal batez ari gara, soilik zuhaitz zehatzetan eman daitekeena eta zuhaitz horiek komunean dutena biltzen duena, zuhaitz partikular bakoitza ezberdina izango delarik. Baina kontuz ibili behar da zuhaitzek basoa ikusten ez uztearren.

Mao-ren kokapena auzi honetan, beste moduan izan ezin zitekeenez, antimarxismoaren eremuan dago. Berriro ere “Kontraesanari buruz” lanean dio:

“Nire agerpena errazteko, kontraesanaren unibertsaltasunaz hasiko naiz eta gero kontraesanaren partikularitatearekin jarraituko dut. Horrela egingo dut kontraesanaren unibertsaltasuna hitz gutxitan azaldu daitekeelako, zabalki aitortua izan baita Marx, Engels, Lenin eta Stalin-ek, marxismoaren sortzaile eta jarraitzaile handiek munduaren ikuskera aurkitu zutenetik eta dialektika materialista giza-historiaren eta naturaren historiaren auzi askoren azterketan, eta eremu guztietan gizartearen eta naturaren eraldaketan(Sobietar Batasunean adibidez) arrakasta nabarmenaz ezarri zutenetik; burkide askok ordea, bereziki dogmatikoek, ez dute oraindik argiro kontraesanaren partikularitatea ulertzen. Ez dute ulertzen preseski kontraesanaren partikularitatean dela non kontraesanaren unibertsaltasuna aurkitzen den.”

Jada aztertu dugu kontraesanaren inguruko Mao-ren ikuspegi aldebakar eta erredukzionista, beti berehalako errealitateaz abiatzera daramana garapenaren beste faktore garrantzitsuak baztertuz. Baina orain “kontraesanaren partikularitateaz” jardungo gara.

Bitxia da Sozialismoa Zientifikoaren maisuek “kontraesanaren partikularitatea” ulertu gabe “dialektika materialista arrakasta nabarmenaz” ezarri ahal izana. Marx-ek adibidez merkantzia eta ekoizpen-modu kapitalista aztertzean, partikular hori leku guztietan ezarriko zen unibertsal gisa azpimarratu zuen. Engels-ek ere familiaren, jabetza pribatuaren eta Estatuaren jatorria aztertzean antolakuntza-forma eta harreman sozial horiek tribu primitiboetatik hona herri guztietan komunak direla frogatzen du, eta hauek aldatuz joan diren legeak unibertsalak. Lenin-ek, Errusiako egoera ekonomiko atzeratuaren izanik ere honetan garapen kapitalistaren lege komunek agintzen zutela frogatu behar izan zuen. Stalin-ek Sozialismoaren eraikuntzari ekiten zioten lehen herrialdeetan setio inperialista, hau setio sozialistaz ordeztua izan arte, fenomeno komun gisa definitu zuen.

Argi dago marxismo-leninismoaren sortzaileek beren azterketetan beti zehatza edo partikularretik abiatu zirela, baina hau funtsezko mailara jaso ordez, bigarren maila batean ipini zuten garapen historiko orori unibertsal edo komuna zaiona nabarmentzeko. Era honetan soilik izan baitaitezke aurkituak herrialde bakoitzean horiek hartzen dituzten formak, edo ezaugarri partikular ez-esentzialak.

Onartzen badugu unibertsalak objektuen eta fenomenoen eduki esentziala adierazten duela, partikularra objektu eta fenomeno horiek aurkezten edo adierazten diren forma den bitartean, orduan ondorioztatu behar dugu nagusia eta erabakigarria unibertsala dela. Honetan, unibertsala ez da objektu edo fenomenoaz kanpo dagoen zerbait, baizik eta bere parte banaezina osatzen du bere funtsezko nukleo gisa eta ondorioz, bere izaera zehazten du. “Kontraesanaren partikularitatea” beraz bigarren mailakoa da. Baina unibertsala ere, nahiz eta partikularraren esentzia izan, ez du hau bere osotasunean hartzen. Beraz partikularraren berariazko ezaugarrien azterketa banandua eskatzen da bere osotasunean ulertzeko, bere nolakotasuna zein den zehaztu ondoren.

Mao honela mintzo da aurreko lan berean:

“Mugimendu-forma orok bere kontraesan partikularra du. Kontraesan partikular hau gauza bat besteez desberdintzen duen esentzia partikularra da. (…) Forma sozial guztiek eta pentsamen-forma guztiek daukate, bakoitzak bere kontraesan partikular eta esentzia partikular propioa.”

Ondoren gauzak aztertzeko “dogmatikoen” alferkeria salatzen du. Honek ez du “dogmatismoarekin” zerikusirik, partikulartasunen izenean printzipio unibertsalak baztertzen dituztenak beti berrikustzaileak izan baitira, justu berak egiten duena “berezitasun txinatarrak” aitzakitzat hartuz, bereziki “herriaren baitako kontraesanen trataera zuzenaren inguruan” eta “hamar harreman hadiei buruz” lanetan. Mao-ren bere eklektizismoa propioa ezkutatzeko keinua besterik ez da.

Honetarako egoera zehatzaren azterketa zehatzera jotzen du, Lenin-en arabera “marxismoaren esentzia bera zena”. Baina mota honetako azterketa asko dago, kontua da, zein klaseren interes eta zein mundu-ikuskeratik abiatzen gara hauek egiteko? Marxismoa beti ikuskera materialista dialektikotik eta behargin klaseko kokapenetik abiatzen da. Marx-ek ez zituen herrialde bakoitzeko forma sozial eta pentsamenduena banaka hartzen azterketa zehatz horretatik bakoitzaren “esentzia partikularra” ateratzeko, aitzitik, hauetatik formazio ekonomiko-sozialen nagusien nolakotasun unibertsalak atera zituen: gizarte primitiboa, esklabismoa, feudalismoa, kapitalismoa eta komunismoa (eta hauen arteko iragate-aldiak, aurrekoen elementuak dituztenak). Honen arrazoia garbia da: “esentzia partikular” horiek ez dira eta ezin dira existitu.

Mao-ri unibertsalaren eta partikularraren arteko harremanak ihes egiten dio, ez du ulertzen (edo ez du ulertu nahi). Ez du unibertsala partikularraren eduki esentzial bezala ulertzen, eta ez du partikularrean unibertsala adierazten den forma zehatza aurkitzen ezta ere. Azken finean egiten duena alde partikularra nagusian bihurtzea, osotasuna partera azpiratzea. Stalin burkidearen Sozialismoaren arazo ekonomikoak SESBn maisulanari bere “apuntetan” Mao-k dio:

“Geuk Txinan egiten duguna, herrialdean agintzen duten lege ekonomikoekin bat etorriko al da? Arazo hau ikasia izatea merezi du. Nire aburuz, nahikoa da eredu txinatarra bat etortzea esentzialean Txinako lege ekonomikoekin.”

Esan nahi al du honek Sozialismoaren eraikuntzaren legeak desberdinak direla herrialdea bakoitzean? Zeintzuk dira Txinako lege horiek ezagutzen diren formazio ekonomiko-sozialetatik at daudenak? Posiblea al da edozein formaren izatea bere edukia gabe? Zein da Sozialismoaren edukia, bere eraikuntzaren lege orokor eta funtsezkoak? Eduki hau unibertsala da, salbuespenik gabe herrialde sozialista guztiei komuna zaiena, eta ez du zerikusirik osaera nazionalarekin, nahiz eta herrialde bakoitzean forma ezberdina hartzen duen.

“Ez dago, herri-demokraziako herrialdeentzat, Sobietar Batasunak jarraitutako bide desberdinik sozialismora iristeko. Eta hala ere ez da Sobietar Batasunak jarraitutako bidearen berrargitalpen soila ezta ere. Mantendu behar den nortasuna funtsezko auzietan zentratzen da. Bi kasuotan, bidea industrializazio sozialistarena, kolektibizazio sozialistarena, klase-borroka trinko eta klase esplotatzaileen ezabapenarena, behargin-klasearen batasuna nekazalgoarekin, Alderdi komunistak gidatutako behargin klaseari egokitu behar zaion gidaritza paperarena da. Desberdintasunak (hala Sobietar Batasunak jarraitutako ibilbidearen eta herri-demokraziek jarraitu behar dutenaren artean, nola herri-demokraziako herrialde ezberdinetan sor daitezkeenetan) hartu beharreko neurri zehatzei partikularitate jakinei dagokio, beren ezarpenaren baliabideak, eta ezarri beharreko mugimenduan formak eta abiadurak. Baina edozein kasutan, desberdintasun hauek ez dute oinarrien nortasuna dudan ipini behar. Aitzitik, komunean dauden puntuak aitortzea ez du esan nahi garapen historikoari baldintzatutako berezitasunak alboratzen ditugunik. Izatez, zentzugabea izango litzake Txekoslovakia bezalako herrialde industrial eta Albania bezalako herrialde nekazariaren artean desberdintasunak ez ikustea. Hala ere, desbideratze nazionalista da sozialismora eramaten duten herrialdeak hainbesteko bide existitzen direla nahi izatea.”

Herri-Demokraziak, pausua sozialismorantz – Farberov

Sozialismoaren eraikuntzaren oinarri materiala nazioak eta herriak direnez, hauetako bakoitzean aurreko sistema klasistetan izandako garapenak, aurreko formazio ekonomiko-sozialen egituraren elementuen maila ezberdinak, historiak, kulturak… beren partikularitate propioa osatzen dutenak, honen bidean eragina izango dute. Baina Sozialismoaren edukia berdina izango da guzti hauentzako, nahiz eta forma ezberdinak hartu aipatutako faktoreengatik, garapen sozialaren kategoria historiko gisa duen esentzia unibertsalaren ondorioz. Bestela beste ekoizpen-modu unibertsalen baten kasu partikular batekin amaitu dezakegu, kapitalismoko batekin adibidez.

“Marxismo-leninismoak irakasten du, sozialismora iragatearen ezaugarri eta lege orokor esentzialak aldaezinak diren arren, iragate honen forma, metodo eta erritmoek beren garapenaren baldintza zehatzek zehaztutako desberdintasunak aurkeztu ditzaketela herrialde ezberdinetan. Egitate honi atxikiz, berrikustzaileek, “sozialismo espezifiko eta nazionalaren” kontsignen pean, gu sozialismoaren eraikuntzaren bide orokor marxista-leninistatik aldentzen eta Sobietar Batasuneko esperientziaz gabetzen tematzen dira. Marxismoak sozialismoaren eraikuntzaren funtsezko auziak guztiei komunak direla irakasten du, gizartearen garapenaren legeek mugarik ezagutzen ez dutela. Esperientzia historikoak erakusten du auzi komun hauek direla: proletalgoaren diktadura edo beste era batean esanda, behargin klasearen botere politikoaren ezarpena alderdi marxista-leninistaren gidaritzapean; nekazalgoarekin eta beste geruza langileekin behargin klasearen aliantzaren indartzea bitarteko guztien bidez; jabetza kapitalistaren likidazioa eta jabetza sozialistaren ezarpena ekoizpen-baliabide nagusien gain; nekazaritzaren antolakuntza sozialista eta ekonomiaren garapen planifikatua; teoria iraultzaile marxista-leninistaren gidari-eginkizuna eta klase esplotatzaile zaharren eta Estatu inperialisten erasoen aurka iraultza sozialistaren erdiespenen defentsa ausarta.”

Nazioarteko egoeraren eta Alderdiaren egitekoen inguruan – Hoxha

Unibertsalaren eta partikularraren arteko harreman hau ere zehaztapenen eta teoriaren eremuan ezarri dezakegu. Irakur dezagun Mao-k diona “Demokrazia berria” lanean:

“Erabilgarri izan daiteken oro bereganatua izan behar du. Baina atzerriko gauzak jakiak bezalakoak dira, lehenik murtxikatuak izan behar direnak eta listuaren eta urin gastrikoen eragina sabel eta hesteetan jasan behar dutenak, ekintza honek bere bi edukietan banandu baino lehen: elikagarria eta hondakina. Hondakina ezabatuz alde elikagarria bereganatuko dugu. (…) marxismoa ezaugarri nazionalekin nahasi behar da eta forma nazional jakin batez jantzi erabilgarria izan ahal izateko;(…)”

Esaten duena da “marxismo txinizatua” atzerriko marxismotik zati “elikagarria bereganatuz” ateratzen dela. Hots, marxismoaren printzipio unibertsalak, errealitate objektiboaren azterketatik ateratakoak, bere berezitasunak izango dituen errealitatearen beste prozesu bati ezarri ordez, marxismoa ezarri beharreko kasu partikular horrekin batu behar dela zerbait “erabilgarria” ateratzeko. Hau esatea eta marxismo-leninismoaren unibertsaltasuna ukatzea gauza bera da. Ez da harritzekoa, Mao-k inoiz ez baitzuen Sozialismo Zientifikoa barneratu, eta ondorioz maoismoa “gorri itxurako” ideologia burgesaren beste ekoizkin bat besterik ez da.

“Zu “sozialismoaren txinizatzeaz” mintzo zara. Ez dago ezer halakorik. Ez da existitzen sozialismo ingelesa, frantsesa, germaniarra, italiarra, errusiarra, sozialismo txinatarra existitzen ez den era berean. Beste gauza bat da, sozialismoaren eraikuntzan, herrialde jakin bateko ezaugarri bereizgarriak kontuan izatea beharrezkoa dela. Sozialismoa zientzia da, eta zientzia oro bezala du, lege orokor jakin batzuk, eta batek soilik behar du lege horiei jaramonik ez egin sozialismoaren eraikuntza porrotara kondenatua egoteko.”

Stalin eta Mao-ren arteko elkarrizketa

“2 ildoetako borroka”

Maoismoaren ikuspegiaren beste puntu garrantzitsu bat, Alderdi Komunistaren baitako borroka ideologikoa eta politikoa ulertzeko era da. Haien arabera, burgesia beti existitzen denez Sozialismoan, Alderdiaren baitako borroka ideologikoa eta honen taldeen eratzea ekidinezina da, Botere politikoa eskuratzeko asmoz. “Beraz” borroka ideologiko hau ez da gizarteko klase borrokaren isla langileriaren abangoardia destakamenduan, klaseen arteko borroka bera baizik. Honi aurre egiteko, ordea, ale oportunisten kanporatzea ordez, frakzioen onartzea eta kontrairaultzaileen “berreztea” aldarrikatzen dute.

Ikus dezagun Stalin-en iritzia honen inguruan “Beste behin desbideratze sozialdemokratari buruz gure alderdian” lanean:

“Uste dut kontraesanen jatorria Alderdi proletarioen baitan bi inguruabarretan dagoela. Zein inguruabar dira horiek? Lehenik proletalgoaren eta bere Alderdiaren gaineko burgesiaren eta ideologia burgesaren presioaz ari naiz klase-borrokaren ingurugiroan, zeinaren aurrean proletalgoaren geruza gutxien tinkoek atzera egiten duten eta, ondorioz, Alderdi proletarioaren geruza gutxien tinkoek. Ezin da jo proletalgoa gizarteaz erabat isolaturik dagoenik, gizarteaz kanpo dagoenik. Proletalgoa gizartean parte bat da, gizartearen geruza ezberdinei hari anitzen bidez dago lotua. Baina Alderdia proletalgoaren parte bat da. Horregatik, ezin da ezta ere gizarte burgesaren geruza ezberdinen kontaktu eta eraginaz aske ikusi. Proletalgoaren eta bere Alderdiaren gaineko burgesiaren eta ideologia burgesaren presioa burgesen ideiek, usadioek, ohiturek eta gogoek sarri proletalgoan eta bere Alderdiaren sartzen direla da, proletalgoaren geruza jakin batzuen bitartez, era batean edo bestean gizarte burgesarekin lotuak.

Bigarrenik, behargin klasearen heterogeneotasunaz ari naiz, geruza ezberdinen existentziari behargin klasearen baitan. Nire aburuz, proletalgoa, klase gisa, hiru geruzetan zatitu daiteke. Geruza bat proletalgoaren funtsezko masak osatzen du, bere nukleoak, bere zati iraunkorrak; proletario “puruen” masa da, aspaldi kapitalisten klasearekin begiztak hautsi zituena. Proletalgoaren geruza hau marxismoaren sostengu ziurrena da. Bigarren geruza duela gutxi klase ez-proletarioetatik, nekazarietatik, lerro burges-ttipietatik, intelektualetatik ateratako jendeak osatzen du. Jende hori beste klaseetatik dator, duela gutxi igaro dira proletalgoaren parte izatera eta behargin klasera beren ohiturak, beren usadioak, beren zalantzak, beren duda-mudak daramate. Geruza honek eremurik egokiena eskaintzen du era guztietako talde anarkista, erdi-anarkista eta “ultraezkertiarren” agerpenerako.

Azkenik, hirugarren geruza langile aristokraziak osatzen du, behargin klasearen eliteak, proletalgoaren parte aberatsena, bere joerekin burgesiarekin hitzarmenak egiteko, munduko boteretsuei moldatzeko bere asmo gailenarekin, “gora egiteko” bere grinarekin. Geruza honek eremurik egokiena eskaintzen du ageriko erreformista eta oportunistentzat.(…)

Zentzuzkoa da klase-borrokaren garapenaren biraketa bakoitzean, borrokaren areagotze eta zailtasunen handitze bakoitzean, proletalgoaren geruza ezberdinen iritzi, ohitura eta gogo desberdintasunak Alderdian desadostasun jakin batzuen forman nabaritzea; eta burgesiaren eta bere ideologiaren presioak desadostasun horiek areagotzen ditu halabeharrez, Alderdi proletarioaren baitako borroka forman aterabidea emanez. Hura da Alderdiaren baitako kontraesan eta desadostasunen jatorria.(…)

Posiblea al da kontraesan eta desadostasun horiek saihestea? Ez, ezin da. Sahiestuak izan daitezkeela pentsatzea norbere burua engainatzea izango litzake. Engels-ek arrazoia zeukan esatean ezinezkoa dela denbora luzez Alderdiaren baitako kontraesanak ezkutatzea, kontraesan horiek borrokaren bidez konpontzen direla. Horrek ez du esan nahi Alderdia eztabaida-klub batean bihurtu behar denik. Alderantziz. Alderdi proletarioa proletalgoaren erakunde borrokalaria izaneta izaten jarraitu behar du. Bakarrik esan nahi dut ezinezkoa dela Alderdiaren baitako desadostasunei jaramonik ez egitea eta haien aurrean begiak ixtea printzipiozko desadostasunak badira. Bakarrik esan nahi dut soilik printzipio marxistetan oinarritutako ildo baten aldeko borrokaren bitartez Alderdi proletarioa burgesiaren presio eta eraginaz babestu ahal izango dela.

Bakarrik esan nahi dut soilik bere barne-kontraesanak gaindituz posible dela Alderdia onbideratu eta indartzea.”

Beste behin desbideratze sozialdemokratari b uruz gure alderdian – Stalin

Bestetik, Alderdi Komunistaren ikuspegi hori praktikan abangoardia bera izateari uztea dakar. Lenin bizi zenean izan ziren debekatuak frakzioak Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan honen X. Batzarrean, Trotsky eta beste batzuen arrangurak gorabehera. Honen helburua abangoardia Alderdiak bere borroka aurre eramateko behar duen ildo monolitikoa indartzea da eta desbideratzeen aurka borrokatzea hauek “ildo” antimarxista bihurtzea lortu baino lehen . Honen funtzionamendua bermatzeko, kontrairaultzaileak baztertzeaz gain beharrezkoa denean errepresioa erabiliz, ale goranahiak eta pasiboak kanporatu behar dira.

“Alderdia, edozeren aurretik, behargin klasearen abangoardia-destakamendua izan behar du. Alderdiak bere lerroetara behargin klasearen ale onenak erantsi behar ditu, beren esperientzia, beren grina iraultzailea, proletalgoaren kausari beren eraspen mugagabea asimilatu. Baina, benetako abangoardia destakamendua izateko, Alderdia teoria iraultzaile batez egon behar du hornitua, mugimenduaren legeen ezagutzaz, iraultzaren legeen ezagutzaz. Bestela, ezin du proletalgoaren borroka zuzendu, ezin du proletalgoa bere atzetik eraman. Alderdia ezin da benetako alderdia izan behargin klasearen masak sentitzen eta pentsatzen duena erregistratzera sinpleki mugatzen bada, honen mugimendu espontaneoaren gibelera arrastan badoa, ez badaki mugimendu espontaneoaren inertzia eta axolagabekeria garaitzen, ez badaki proletalgoaren unean uneko interesen gainetik ipintzen, ez badaki masak proletalgoaren klase-interesen ulermenera jasotzen.(…)

Alderdia ale oportunistez araztuz indartzen da. Frakzionalismoa Alderdiaren barnean bere ale oportunistetatik jaiotzen da. Proletalgoa ez da klase itxia. Etengabe jasotzen ditu jatorri nekazariko, burges-ttipi eta intelektualeko aleak, kapitalismoaren garapenaz proletarizatuak.(…)

Alderdiaren barnean ale oportunistak borroka ideologikoaren bidez “garaitzearen” teoria, alderdi bakarraren eremuaren baitan ale hauekin “amaitzeko” teoria, teoria ustel eta arriskutsua da, Alderdia paralisira eta gaitz kronikora kondenatzeaz mehatxatzen duena, Alderdia oportunismoaren esku entregatzeaz mehatxatzen duena, proletalgoa Alderdi iraultzaile gabe uzteaz mehatxatzen duena, proletalgoari inperialismoaren aurkako borrokan bere arma nagusia kentzeaz mehatxatzen duena.”

Leninismoaren oinarriak – Stalin

Irrigarriena da Mao-k bakar eta goren gisa ipintzen duen aurkakoen borroka eta batasunaren legearen aurkakoa dela hau. Sozialismo Zientifikoak, mundu-ikuskera proletarioak, “ideologia” komunistak bere garapenerako haren aurkakoaren (ideologia berrikustzailea, edo burgesa, edo klasista) kontrako borroka beharrezkoa du, kritika eta autokritika bitartez. Baina teoria honek bi fenomeno politiko ezberdinetan banatzen ditu, eta hauen aurkako borrokari izaera “ideologikoa” ezarri, egoera politiko horrek (talde kontrairaultzaileen sorrera Alderdiaren baitan) bestelako neurriak eskatzen dituenean Proletalgoaren Diktaduraren partez. Teoria hau onartzea Alderdia endekatzera darama ezinbestean.

Guzti hau “ireki daitezela 100 lore eta eztabaidatu dezatela 100 eskolek” Mao-ren teoriarekin zerikusia du, zeinak Sozialismo Zientifikoaren pare ideologia burgesa eta atzerakoiaren zabaltzea bultzatzen duen. Kokapen hauekin gainegituraren aurrerapena Sozialismoaren bidean txantxa besterik ez da.

Auzi honetan ere, marxismo-leninismoa eta maoismoa erabateko aurkakotasunean daude.

Alderdia, fronteak eta “luzerako herri-guda”

Posmoisten Alderdiaren ikuskera ez da Alderdi leninistarena. Haientzat, soilik “luzerako herri-guda” deitzen dutenerakin lotura duena da iraultzailea. Honen adibide gorena Peruko Gonzalo presidente burges-ttipiaren planteamenduak (orain likidaionismoaren “fase gorenean” dabilena MOVADEFen) omen dira. Alderdi militarizatuaren menpe ez dagoen guztiari sindikalismoan erortzea deitzen diote, masa-borrokari muzin eginez. Hala izanik, lan legal mota oro ere errefusatzen dute, lan ilegalaren sostengu izatearena barne. Alderdi hau eraikitzeko bidea, aldiz, ez da ezaguna, beren testu erreezinen etengabeko irakurketaz eta hotsandiko esaldien errepikapenaz aparte.

Edozein fronte motaren aurka daude, haientzat hauek mugimendu espontaneoari segika ibiltzea edo burgesiari menperatzea delako. Komintern-ari eta Dimitrov marxismo-leninismoaren maisuari dioten gorrotoa honekin lotua dago, Herri-Fronteen bidez Nazioarteko Mugimendu Komunistari egindako ekarpenak errefuxatuz.

“Askapenerako eta iraultzailea den mugimenduaren garapenaren egungo baldintzetan, prozesu korapilatsua eta oinarri sozial zabala duen heinean, zeinetan klase- eta indar politiko asko hartzen duten parte, proletalgoaren alderdi iraultzaileak sarritan beste alderdi eta erakunde politikoekin elkarlanaren eta fronte komunen arazoarekin topatzen da iraultzaren fase batean edo bestean, auzi batzuk edo besteetarako, interes komunekoak. Arazo honekin lotuta, printzipioen kokapen zuzen eta aldi berean bizkorra, oportunismo eta sektarismo orotik urrun, haraindiko garrantziakoa da masak iraultza eta askapen-borrokan irabazi, prestatu eta mugiarazteko. Alderdi marxista-leninista ez da eta ezin du izan hasiera batean beste alderdi eta indar politikoekin elkarlan edo fronte komunen aurkari, hau iraultzaren kausaren interesek eskatzen eta egoerak ezartzen duenean. Baina inoiz ez du hau ikusten buruen koalizio eta berez helburu gisa, baizik eta masak batu eta borrokara bultzatzeko bitarteko gisa. Garrantzitsua da fronte komun horietan alderdi proletarioak une batez ere proletalgoaren klase interesak, bere borrokaren azken xedea, bistatik ez galtzea, frontean ez diluitzea, baizik eta bere banakotasun ideologikoa eta bere burujabetza politikoa, antolatzailea eta militarrari eustea, eta frontean bere gidari-papera eta honetan politika iraultzaile bat ezartzea ziurtatzeko borrokatzea.”

Inperialismoa eta iraultza – Hoxha

Mao-ren jarrera, aitzitik, aurkakoa da. Berarentzat fronteak edozertarako erabili daitezke, batez ere klaseen arteko kontraesanak ezkutatzeko. Nahiz eta hasieran faxismo japoniarraren aurka Kuomintang-arekin frontea osatzearen kontra agertu, gerora era guztietako fronteak babestu zituen: burgesia nazionalarekin “fronte demokratikotik” “sozialismoaren” eraikuntzarako hasiz, AEBren eta Mundu Sozialistaren “artean” zegoen “erdiguneko zonarekin” frontetik igaroz (bigarren mailako herrialde inperialistez eta hauen menpeko herrialde erdi-, neo- eta koloniarrez osatua) lehenaren aurka, “hirugarren munduaren” frontetik pasaz AEB eta SESB sozialinperialistaren aurka, “hirugarren eta bigarren munduaren” AEBrekin fronteraino iritsiz SESB sozialinperialista “erasokorraren” aurka, Vietnamera eraso eta guzti.

“Nahiz eta beren kanpo-desberdintasuna, behargin klasearen azken bi geruza hauek eremu gutxi-gorabehera komuna osatzen dute, orokorrean oportunismoa elikatzen duena: ageriko oportunismoa, langile aristokraziaren joerak nagusi direnean, eta “ezkerreko” esaldiez estalitako oportunismoa, oraindik eremu burges-ttipiarekin erabat moztu ez duten behargin klasearen geruza erdi-burges-ttipien geruen joerak nagusi direnean. Joera “ultraezkertiarrek” oso maiz ageriko oportunismoaren joerekin bat egiteak ez dauka ezer harritzekorik. Lenin-ek behin baino gehiagotan esan zuen aurkaritza “ultraezkertiarra” aurkaritza eskuindar, mentxebike, agerian oportunistaren binperra dela. Eta hori oso egiazkoa da. “Ultraezkerkeriak” iraultza defendatzen badu soilik bere garaipena bihar bertan espero duelako, argi dago iraultzaz etsipenean erori eta itxaropena galdu behar duela hau atzeratzen bada, bihar bertan garaitzen ez badu.”

Beste behin desbideratze sozialdemokratari buruz gure alderdian – Stalin

Ikusten denez maoismoak abilezia handia du ultraezkerkeria eta oportunismoa uztartzeko orduan.

Honek ez du esan nahi etsaiaren eremuko kontraesanak erabili behar ez direnik.

“Marxista-leninistok superpotentzien artean existitzen diren kontraesanak aprobetxatu behar ditugu iraultzaren eta herrien askapen-borroken alde.

Etsaiaren eremuan existitzen diren kontraesanen esplotazioa estrategia eta taktika iraultzailearen parte osagarria da. Stalinek behargin klasearen etsaien lerroetan existitzen ziren kontraesan eta gatazken erabilpena, herrialdearen barnean edo Estatu inperialisten artean nazioarteko hondarrean, iraultza proletarioaren gordekin gisa zituen. Gertakari historiko ezaguna da Estatu sozialista sobietarrak, Lenin eta Stalinen zuzendaritzapean, Urriko Iraultzaz ondorengo aldian, edo Bigarren Mundu Gerra bitartean, kontraesan inter-inperialistak kontuan izaten eta aprobetxatzen jakin zuela.

Baina, edozein kasutan, indar iraultzaileen eta Estatu sozialisten etsaien artean dauden kontraesanen hautemate eta aprobetxamendua, kontraesan hauen eta beraien larriagotze mailaren azterketa marxista-leninista zehatz baten emaitza dira, aldi edo une jakin bateko indar-korrelazioarenak, kontraesan hauek zein bidetik, zein forman eta zein baliabidez izango diren esplotatuak zehazteko. Printzipioen araberakoa da kontraesanak beti iraultzaren onurarako, herrien eta haien askatasunaren onurarako, sozialismoaren kausaren onurarako aprobetxatuak izatea. Etsaien lerroetan existitzen diren kontraesanen erabipenak mugimendu iraultzailea eta askapenekoa haztera eta sendotzera bideratu behar du, eta ez ahultzera eta kikiltzea eragitera, etsaien aurkako borrokan indar iraultzaileen gero eta mugiarazte aktiboagora bideratu behar du, batez ere nagusien aurka, herriek haienganako ilusioak sortzea galaraziz.”

Inperialismoa eta iraultza – Hoxha

Baina hau ezin du berez helburua izan. Kontraesan hauek esplotatzea inperialisten arteko desadostasunak sakontzea esan nahi du, herrialde hauetako indar iraultzaile eta aberkoiak suspertzea inperialismoaren aurka.

Hala izanik, gerta daiteke herrialde sozialista bat edo borroka iraultzailea aurrera daraman herri bat etsai beraren aurka mundu kapitalistako Estatu edo indarrekin fronte batean aurkitzea. Baina noiz dira konpromezu hauek iraultzaren eta aurrerapenaren aldekoak eta noiz nazioarteko langileriari traizioa?

“Iraultza proletarioaren aldeko batek kapitalistekin edo klase kapitalistarekin konpromezuak kontzertatu ditzake?… Zinez bistako zentzugabekeria izango litzake orokorrean ezetzarekin erantzutea galdera hau. Argi da iraultza proletarioaren aldeko batek konpromezuak edo akordioak hitzartu ditzakela kapitalistekin. Dena zein akordio eta zein balditzetan hitzartzen denaren araberakoa da. Honetan eta soilik honetan bilatu daiteke eta bilatu behar da, iraultza proletarioaren ikuspuntutik, akordio zilegiaren eta akordio entregista eta traidorearen (ikuspuntu beratik) artean.

Ondorioa bistakoa da: hain zentzugabea da bidelapurrekin akordio eta konpromezu orori uko egitea, bidelapurreria ekintza batean konplizitatea justifikatzea bezala, orokorrean batzuetan bidelapurrekin akordioak onargarriak eta beharrezkoak diren tesi abstraktutik abiatuz.

Benetan iraultzailea den alderdi baten eginbeharra ez da konpromezu orori ukatze ezinezko bat aldarrikatzea, baizik eta konpromezu guztien bitartez –ekidinezinak direnean- fidelki bere printzipioak, bere klasearekin, bere misio iraultzailea, iraultzan garaitzeko herri-masak heztearen eta iraultza prestatzearen bere egintza betetzen jakitea.”

Konpromezuen inguruan – Lenin

Mao eta TxAKren praktika oportunista eta pragmatikoa iraultza proletarioaren interesei men egiteaz urrun dago, nahiz eta haien idatziek eta maoistek hala aurkezten saiatu.

Manifestu Komunistan argi esaten zen moduan, Iraultza Sozialista bortizkeriaren bidez gauzatu behar da, burgesiaren Estatua suntsituz eta botere berri bat eraikiz: proletalgoaren diktadura iraultzailea.

Baina iraultza gauzagarria izateko abangoardiaren nahia ez da nahikoa, ezta faktore objekiboak helduak izatea herri langilearen faktore subjektiboa behar bezala landua izan ez bada.

“Marxista batek ez du zalantzarik iraultza ezinezkoa dela egoera iraultzaile bat gabe; gainera, egoera iraultzaile oro ez da iraultzan amaitzen. Zeintzuk dira, termino orokorretan, egoera iraultzaile baten sintoma bereizgarriak? Ziurrenik ez dugu akatsik egiten hiru sintoma nagusi hauek azpimarratzen baditugu:

1) Ezintasuna klase menderatzaileentzat beren menperatzea forma “aldaezinean” mantentzeko klase hauek erasan dituen krisi sakonaren ondorioz, klase zapalduen atsekabea eta sumina eragiten dituen krisia. Iraultza hasteko ohikoan ez da nahikoa “behekoek” lehen bezala “bizi nahi ez izatea”, baizik eta beharrezkoa da baita ere “goikoek” ordura arte bezala “bizi ezin izatea”.

2) Klase zapalduen miseriaren eta pairamenen ohikoaz aratagoko larriagotzea.

3) Masen aktibitatearen kontuan hartzeko areagotzea zio hauengatik , “bake” garaietan lasai asko espoliatzen uzten direnak, baina sasoi asaldatuetan bultzatuak direnak, hala krisi egoera guztiagatik, nola goikoez, ekintza historiko burujabe batera.

Aldaketa objektibo hauek gabe, ez direnak soilik talde eta alderdi ezberdinen nahimenaz independenteak, baizik eta klase ezberdinen nahimenetik ere, iraultza, arau orokorrez, ezinezkoa da. Aldaketa objektibo hauen multzoa da preseski egoera iraultzailea deitzen dena.(…) Egoera iraultzaile orok ez duelako iraultza sortzen, baizik eta soilik egoerak non gorago zerrendatutako aldaketa objektiboei aldaketa subjektibo bat gehitzen zaion, zera: klase iraultzailearen gaitasuna gobernu zaharra hausteko –edo puskatzeko- masen ekintza iraultzaileak aurrera eramateko, inoiz, ezta krisi garaietan, ez dena “eroriko”, baizik eta erorarazten dena.”

II. Nazioartekoaren porrota – Lenin

Maoistek, aldiz, iraultzaren gauzatzea beraiek gidatutako “luzerako herri-gudaren” garapenean soilik oinarritzen dute. Teoria honek iraultzaren fase estrategikoak (defentsiboa, egonkortzea eta ofentsiboa) debora-irizpiderik gabe aurreikusten ditu, aldez aurretik zehatutako plan hori jarraituz garaipena ziurra dela sinetsiz. Alderdi militarizatuaren norabidea “landa-eremutik hirira” doa, azken hau “inguratuz”. Hemen Mao-ren ikuspegi antimarxista ageri da berriro ere, behargin klaseari Iraultza Sozialistaren paper hegemonikoa ukatuz nekazalgoaren alde, zein, nahiz eta herrialde erdi-feudal batean duen hedadura, beti proletalgoaren gidaritzapean joan behar duen. Baina herrialde inperialista industrializatuetan landa-eremuaren gutxitzearen ondorioz, posmaoistak “hirietan nekazal guneak sortu” motako txorakeriataz mintzatzera iristen dira.

“Auzi hau egoera historiko zehatzatik at planteatzea, materialismo dialektikoaren oinarriak ez ulertzea bezalakoa da. Garapen ekonomikoaren une ezberdinetan, baldintza politiko, kultural, nazional eta bizitzazkoak eta abar. anitzei lotuz, lehen mailan borroka-molde ezberdinak gailentzen dira, funtsezko borroka-molde gisa, eta honekin erlazionatua, aldatzen dira aldi berean bigarren mailako moldeak, osagarriak. Borroka-bitarteko jakin bati sinpleki baietz ala ezetz erantzun nahi izatea, bere garapenaren fase jakin batean dagoen mugimenduaren egoera zehatza zehatz-mehatz kontuan hartzera sartu gabe, marxismoaren eremutik erabat ateratzeari baliokidea da.”

Gerrillen guda – Lenin

Honek esan nahi du Alderdi Komunista borroka-euskarriak sortu behar dituela eta bere militanteak prestatu borroka iraultzailerako, diktadura burgesaren menperatze-formaren arabera borroka armatuari beharrezko arreta eskainiz. Lenin-ek berak iraultzaren “eztanda” aldien artean borroka gerrillaria erabiltzearen alde agertu zen, baita krisi orokorra areagotzeko baliabide gisa, beti ekintza ikaratzaileez eta abenturazaleez desberdinduz, iraultzarako kaltea besterik ez direnak.

“Gerrillen borroka borrokaren forma ekidinezin da une batean noiz masa-mugimenduak benetan jada matxinadara iritsi den eta guda zibilaren “gudu handien” artean tarte gutxi gorabehera kontuan hartzekoak ematen diren.”

Gerrillen guda – Lenin

Mao eta “presidente handiaren pentsamenduaren” beste mito bat iraultzan askatutako zonaldeen sorkuntzaren bidezko taktikaren erabilpen “trebearena” da, posizioen-gudaren aurka. Stalin burkideak taktika honen alde onak eta txarrak azaleratuko ditu:

“Stalin: (…) Desabantaia hauek dira zonalde partisauak beti blokeoaren arriskuan dauden irlak direla. Posiblea da eraztun hau garaileki apurtzea soilik base gonkor bat sortuz, ondoko Estatu lagunei lotua eta sostengatua. Txinatarrek pausu hau Mantxurian asentatuz hartu zuten. Hau egin izan ez balute ez dakit nola bukatuko zitezkeen gauzak.(…) Osotoro bereizgarria da burkide txinatarrek Mantxuria lortu arte eraso nahi ez zutela, setiatuak izango zirenaren beldur; soilik egoera honen ondoren izan zen noiz beren aurreratzea planifikatzen hasi ziren eta Chiang Kai-shek-en tropen aurka garaipenak lortzen hasi ziren. (…) Zuek zonalde horiek eta posibleki armada hori ere izango duzue baina hau ez da nahikoa garaipena lortzeko. Partisau-gerra beharginen ekintza iraultzaileekin bateratu beharra daukazue.(…)

Dange: ia partisau-gudaren teoria behargin klasearen partizipaziorik eskatzen ez duen teoria batean aldatu dugu.

Stalin: Mao Zedong honetaz enteratuko balitz, madarikatuko zizuekeen. (Barreak)”

Stalinen eztabaidak Indiako Alderdi Komunistaren Erdiguneko Batzordeko Ordezkariekin

“Luzerako herri-gudaren” teorizazioak marxismo-leninismoaren irakaspenen aurka daude, zeinak egoera eta aldiaren arabera matxinada armatua, herri-guda eta guda zibil iraultzailea erabiltzea beharrezkoa dela irakasten duten, herri langilearen geruza ahalik eta zabalenak behargin klasearen inguruan bilduz (nekazalgoa ere noski) burgesia inperialistaren eta honen sostengu-geruzen aurka, Botere Politikoa eskuratzeko, hiriko masa-mugimendua baita borroka armatua bere adiera osoan erabiliz.

“Marxismoa ez da inolako moduan mugatzen soilik une jakin batean posible diren eta existitzen diren borroka-moldeetara, baizik eta borroka-molde berrien behar ekidinezina onartzen du, aldi jakin batean ekiten dutenentzat ezezagunak eta egoera sozial hori aldatzean agertzen direnak. Honi dagokionez, hala aditzera eman badaiteke, marxismoak masetatik ikasten du eta ez dago honetatik ezer urrunagorik masei bulegoko sistematizatzaileek hausnartutako borroka-moldeak erakutsi nahi izatea baino.”

Gerrillen guda – Lenin

Nazioarteko Mugimendu Komunistak ondare historiko aberatsa du borroka moldeen inguruko praxi iraultzailean. Hemendik eta herriek garatzen dituzten borroka forma berrietatik da nondik komunistek ikasi behar duten beren egoerako iraultzarako egokienak aurkitzeko.

“zaharra” eta “berria”

Aipatu bezala, ezeztapenaren ezeztapena ez ezagutzeak ondorio larriak ditu kultura herrikoia eta balore sozialistak ulertzeko orduan. Honela, giza sozietateen garapena materialismo historikoaren argitara aztertu, atzerakoia baztertu eta aurrerapen sozialarentzat onuragarria dena atera ordez, posmaoistek burgesia-ttipi endekatuaren teoria anitzekin egiten dute bat, “zapalkuntzak” inolako irizpide zientifikorik gabe aurkeztuz , eta idealismo indibidualistaren zabaltzean lagunduz.

“Ez bagara perfektuki jabetzen kultura proletario hau soilik sor daitekeela gizateriak bere garapen osoan sortu duen kultura zehazki ezagutuz eta eraldatuz, ez bagara honetaz jabetzen, inoiz ezingo dugu arazo hau konpondu. Kultura proletarioa ez da iturri ezezagunetik jaiotzen, ez da materian adituak deitutakoen garunetatik ateratzen. Zentzugabea litzake hala ustea. Kultura proletarioa gizarte kapitalistaren,lurjabeen eta burokraten gizartearen uztarripean gizateriak eskuratutako ezagutzen ondarearen garapen logikoa izan behar du. Hauek dira kultura proletariora eroaten duten eta eroaten jarraitzen duten bide eta bidexkak, Marx-ek eraldatutako ekonomi politikoak giza-sozietatea nora iritsi behar den erakutsi digun era berean, klase-borrokari, iraultza prolearioaren hasierari pausua adierazi digun era berean.”

Artea eta kulturari buruz – Lenin

Hau ikusgarri egiten da erabiltzen duten sinbolismo eta ikonografia goibelean, herri langilearen sentipen jasoen eta indar moralen aurkakoak, beren klase-ikuskeraren adierazgarri.

Mao-k berak, giza sozietatearen garapenaren etapen bidez, gizarte praktikaren eta bere ezberdintasunen izate historikoki baldintzatua baztertzen ditu. Ez du ezta ere gizarte praktikaren klase-izaera kontutan hartzen. Ezaguna da Mao-ren esaldia: “maila zientifiko eta teknologiko altuko herrialdeak harropuzkeria handiz jokatzen dute. Gu paper txuriko orria gara, onak bertan idazteko.” Hau herri txinatarra aurreko belaunaldiek pilatutako gizarte-praktika guztiari lotuta dagoela ez jakitea da, klaseetako gizarte batean bizi diren berberak.

 

Mao-ren lan nagusietan, marxismo-leninismoaren jasotze edo fase goren batetik urrun (bestetik ezinezkoa dena, kapitalismoa ez baita inperialismotik haratagoko fase batera iristeko gai), maoistek aurkeztu nahi duten bezala, honen ikuskeren esentzia antimarxista aurki daiteke, nahiz eta hasierako begirada batean hau ondo ezkutatua mantendu klasikoen errepikatze eta maneiu sotilari esker. Zaila da zehaztea, hala ere, zein neurriraino den Mao-ren ezjakintasunak eraginda eta noraino burgesia txinatarraren aldeko ildoa babesteko nahia.

 

SOZIALISMOAREN ERAIKUNTZA

Posmaoisten arabera, Sozialismoa ez da ekoizpen-modua. Hots, Sozialismoa eta Komunismoa, mamian mota bereko, ordena ekonomiko-sozial beraren bi fase direnak, soilik beren garapen- eta heldutasun-mailagatik desberdintzen direnak, erabateko aurkakotasunean ipintzen dituzte.

Honela, Sozialismoa kapitalismotik komunismorako iragate-aldia dela aitzakitzat hartuz, honen aurrerapenerako soilik gainegituran eta ekoizpen-harremanetan eragin behar dela diote, kapitalisten eta komunisten arteko borrokan bigarrenen alde eginez. Hau da, ekoizpen-harreman kapitalisten “deseraikitzea” eta komunisten “iraultzatzea”.

Guzti honek Sozialismoaren Eraikuntza Ekonomikoaren aurka ipintzen ditu eta Mao bezala aurrerapen eta planifikazio ekonomikoa mespretxatzen dute, gainegituraren eta ekoizpen-harremanen inguruko beren ikuspuntu idealista burges-ttipiak barreiatuz.

Ea nola aurkezten duen Mao-k auzia bere “hautatutako lanetan”:

“Dialektikak erakusten digu erregimen sozialista, fenomeno historiko gisa, egun batean desagertuko dela, pertsona hiltzen den era berean, eta erregimen komunista sozialistaren ezeztapena izango dela. Nola har daiteke marxistatzat erregimen sozialista eta baita sozialismoaren ekoizpen-harremanak eta gainegitura ere desagertuko ez direla dion baieztapena? Ez litzake hau dogma erlijiosoa izango, Jainkoaren betierekotasuna aldarrikatzen duen teologia?”

Ikus dezagun zer pentsatzen duten Marx eta Engels-ek zabor honi buruz:

“Gorago ikusi dugun bezala, behargin iraultzarako lehen pausua proletalgoa klase menperatzaile gisa jasotzea da, demokraziaren konkista.

Proletalgoa bere menderatze politikoaz baliatuko da burgesiari gradualki kapital guztia erausteko, ekoizpen-baliabide guztiak Estatuaren, hau da, klase menperatzaile gisa antolatutako proletalgoaren eskuetan zentralizatzeko, eta ekoizpen-indarren kopurua ahal bezain azkar handitzeko.”

Manifestu komunista – Marx eta Engels

“Hemen duguna ez da bere oinarriaren gain garatu den gizarte komunista, baizik eta alderantziz, preseski gizarte kapitalistatik atera berri dena, eta ondorioz, bere alde guztietan, ekonomikoan, moralean eta intelektualean, oraindik haren erraietatik ateratako gizarte zaharraren zigilua daramana.(…)

Baina akats hauek ekidinezinak dira gizarte komunistaren lehen fasean, erditze luze eta mingarri baten ondoren gizarte kapitalistatik ateratzen den bezala. Eskubidea ezin da inoiz egitura ekonomikoa baino jasoagoa izan ezta honetaz baldintzatutako gizartearen garapen kulturala baino.

Gizarte komunistaren fase goren batean, gizabanakoen lanaren banaketari mendekotasun esklabizatzailea desagertu denean, eta harekin, lan intelektualaren eta eskulanaren arteko kontrastea; lana ez denean soilik ogibidea, lehen bizi-beharra baizik; alde guztietan gizabanakoen garapenarekin, ekoizpen-indarrak ere hazten direnean eta aberastasun kolektiboaren iturriek turrusta betera jariaten dutenean, soilik orduan gainditu ahal izango da eskubide burgesaren horizonte estua eta gizarteak bere banderetan idatzi ahal izango du: Bakoitzatik bere gaitasunen arabera, bakoitzari bere beharren arabera!

(…) Gizarte kapitalistaren eta gizarte komunistaren artean lehengoa bigarrenean eraldaketa iraultzailearen aldia dago. Aldi honi iragate-aldi politikoa dagokio baita ere, zeinaren Estatua ezin den proletalgoaren diktadura iraultzailea besterik izan.”

Gotha-ko programari kritika – Marx

“Komunismoa aurreko mugimendu guztietatik desberdintzen da orain arte existitu diren ekoizpen- eta truke-harreman ororen oinarria behera botatzen dituela eta lehen aldiz era kontziente batean heltzen diola premisa natural guztiei aurreko gizakien sorkuntza bezala, beren izaera naturala kenduz eta elkartutako banakoen boterera menperatuz. Bere ezartzea beraz esentzialki ekonomikoa da, elkartze honen baldintzen egite materiala; existitzen diren baldintzak elkartzerako baldintza bihurtzen ditu.”

Ideologia alemaniarra – Marx

“Botere politikoa ekonomikoki ezgai bada, zergatik borrokatzen dugu proletalgoaren diktadura politikoaren alde orduan? Bortizkeria (hots, Estatuaren boterea) potentzia ekonomikoa da baita ere!”

Konrad Schmitd-i gutuna – Engels

Lenin-ek honen laburpena eskainiko digu:

“Baina sozialismoaren eta komunismoaren arteko desberdintasun zientifikoa argia da. Sozialismoa deitu ohi zaionari, Marxek gizarte komunistaren “lehen” fasea edo behe-fasea deitzen zion. Ekoizpen-baliabideak jabetza komun bilakatzen diren aldetik, fase honi “komunismo” hitza ere eman dakioke, beti ere ikuspegitik galdu gabe hau ez dela komunismo osoa. Marxen azalpenen garrantzia handia, hemen ere dialektika materialista, garapenaren teoria, konsekuenteki aplikatzean datza, komunismoa kapitalismotik garatzen den zerbait bezala hartzen delarik. “Imajinaturiko” definizio eskolastikoen eta artifizialen ordez eta hitzen inguruko eztabaida anzuen ordez (zer da sozialismoa, zer da komunismoa), Marxek komunismoaren garapen ekonomikoaren graduak deituko genituzkeenak aztertzen ditu.”

Estatua eta Iraultza – Lenin

Zaila da maoisten hitzontzikeria “jakintsuari” sinesgarritasun minimo bat ematea Sozialismoa zer den ere ez dakitenean.

Proletalgoaren Diktaduraren egonkortzea

“Proletalgoak Estatu-boterea hartzen du eta ekoizpen baliabideak Estatuaren jabetza bihurtzetik hasten da. Baina ekintza honekin, suntsitu egiten du bere burua proletalgo bezala eta suntsitsu egiten ditu klase-desberdintasun eta aurkakotasun guztiak eta, honekin batera, Estatua bere gisan. (…) Estatua azkenik gizarte guztiaren benetako ordezkari bihurtzen denean, bere kabuz alferrikakoa izango da. (…) Pertsonen gaineko gobernua gauzen kudeaketagatik eta ekoizpen-prozesuaren gidaritzagatik ordezkatua izango da. Estatua ez da ‘abolitua’ izango: iraungitu egingo da.(…)”

Anti-Dürhing – Engels

Iraultza Sozialistaren lehen xedea Estatu burgesaren makineria suntsitzea da, bere ordez botere berria ezartzeko: proletalgoaren diktadura, Estatu sozialista edo erdi-Estatua, bere burua ezeztatu eta desagerpenera bideratzen baita Sozialismoaren eraikuntzak klaseen arteko desberdintasun eta kontraesanak ezabatzen dituen heinean. Hau, Estatua klaseen arteko aurkakotasun adiskidezinen ondorioz sortutako klase jakin baten diktaduraren materializazioa den egitatetik ondorioztatzen da. Noski, hau ez da bat-batean gertatzen, baizik eta iragate-aldi historiko oso bat hartzen du, zeinetan klase borroka forma anitzetan ematen den, komunismoaren fase gorenera iritsi arte.

“Kapitalismotik komunismorako iragateak ezin du, noski, forma politikoen oparotasun eta aniztasun itzela baino eskaini, baina hauen guztien esentzia ezinbestean bakarra izango da: proletalgoaren diktadura.”

Estatua eta Iraultza – Lenin

Bere garaipena eremu politikoan egonkortzeko, proletalgoaren diktadurak burgesia jada bete ezin dituen eskubide demokratikoak eman behar dizkio herriari, landa-erreforma gauzatu lurjabeak desjabetuz eta lurrak nazionalizatuz eta nekazarien artean banatuz, oligarkia desjabetuz eta industria handia nazionalizatuz (konpentsazio bidez, ala ez).

Lehen sasoi honetan, garatzen hasten den ekonomiaren sektore sozialistarekin batera, Estatu-kapitalismoa, kapitalismo pribatua eta merkantzien zirkulazioa irauten dute.

Ekonomiaren berreraikitze eta jasotzeari ekin behar zaio, gerraren ondorioz egindako kalteak konpontzeko. Egitura ekonomikoa kapitalista izaten jarraitzen du funtsean, oraindik ez baita sektore sozialista beharrezkoa garatu oinarri ekonomikoa eraldatu eta kapitalismoa deusezteko. Beraz borroka latz honetan proletalgoaren diktadurak ekonomia sozialista indartzeko eta kapitalismoa mugatzeko neurriak hartu behar ditu.

Ekonomiaren garapenarako inbertsio eta kredituak ere onar daitezke inperialistetatik, honetarako Mundu Sozialistaren indarra ahulegia denean. Hala ere, lehen bai lehen ekonomia sozialistaren burujabetza lortu behar da, barnean gutxienez, eta hauekin eta dakarten eragin kaltegarriarekin moztu.

Hau izan zen Errepublika sobietarraren lehen urteetako egoera (NEP) baita beste forma batean, Herri-Demokraziena (Demokrazia Berriak ere deituak) SESBri esker.

Txinako “demokrazia berriaren” berezitasuna han oraindik ekoizpen-harreman feudalek indar handia zutela zen, eta horregatik Stalin burkideak onargarria ikusten zuen burgesia nazionalarekin uneko aliantza haiekin amaitu arte, Alderdi Komunistak gidatutako proletalgoaren eta nekazalgoaren diktadura demokratikoaren garapenaren lehen fase gisa, behargin-klasearen gidaritapean (Mao-k inoiz ulertu nahi izan ez zuen auzia).

“Baina, guk ez dugu behargin-klasearen eta nekazalgoaren arteko edozein aliantza defendatzen. Guk gidari-papera behargin-klaseari dagokion aliantzaren alde egiten dugu. Zergatik? Behargin-klasearen gidartza-papera gabe beharginen eta nekazarien aliantzaren sisteman, ezinezkoa delako masa langile eta esplotatuen garaipena lurjabeen eta kapitalisten aurka. Nik badakit burkide batzuek diotela: aliantza gauza ona da, baina zein beharra dago gainera behargin-klaseak zuzendaritza ezartzeko? Burkide horiek tronpatzen dira, ez dutelako ulertzen soilik klase probatuen eta iraultzaileenak: beharginenak, gidaturiko aliantza horrek garaitu dezakeela.”

Sobietar Batasunaren eta alderdi politikoen egoera ekonomikoa – Stalin

Betiere Iraultza Sozialistaren hurrengo pausoa emateko Proletalgoaren Diktaduraren indarren bilketan kokatzen badugu: burgesiaren ezabapena klase gisa.

“Teorikoki, ez dago zalantzarik kapitalismo eta komunismoaren artean iragate-aldi jakin bat existitzen dela. Aldi honek ezin du ekonomia sozialaren bi formazioen ezaugarri edo trazuak batu baino, ezin du hilzoriko kapitalismoaren eta jaiotzen den komunismoaren arteko borroka-aldia izateari utzi; edo beste hitzetan, garaitutako, baina ez deuseztutako kapitalismoaren, eta jada jaiotako komunismoaren, baina oso ahula oraindik, artean.

(…)Demokrata burges-ttipiei propioak zaie klase-borrokari ezinikusia, hura ale batera uzteko posibilitatearen inguruko ametsak, bere ertz zorrotzak leundu, adiskidetu eta limatzeko gura. Horregatik, mota honetako demokratak edo ez dira arduratzen kapitalismotik komunismorako aldi historiko oso baten aintzatespenaz, edo beren egitekoa lehian dauden indar biak adiskidetzeko planak asmatzea dela jotzen dute, indar hauetako baten borroka gidatu ordez.”

Proletalgoaren diktaduraren ekonomia eta politika – Lenin

Mao-k “demokrazia berriaren” bere teorizazioetan, burgesia nazioala diktadura honetako partaide gisa ipintzen du “klase iraultzaile guztien diktadura bateratuko Estatuan”, garai historiko oso bat iraungo zuena. Adibidez, “Diktadura demokratiko herrikoiari buruz” lanean dio:

“Zer da herria gisa ulertzen dena? Txinan, gaurko etapan, herria gisa behargin klasea, nekazalgoa, hiriko burgesia-ttipia eta burgesia nazionala ulertzen da. Behargin klaseaz eta Alderdi Komunistaz gidatua, klase hauek bateratzen dira, beren Estatu propioa osatzen dute, beren gobernu propioa aukeratzen dute eta inperialismoaren lekaioen gain diktadura ezartzen dute, hots, lurjabeen klasearen eta klase kapitalista burokratikoaren gain.”

Honela zapuzten du iraultzaren fase demokratiko-burgesan, nahiz eta herrialde erdi-feudal eta erdi-koloniar batean burgesiarekin aliantza eta existentzia denbora batez onartu behar den, honen ezabapenaren oinarriak sortzeko beharrezko ildoa, hots, iraultzaren fase sozialistara igarotzeko ildoa. Burgesiak beti kapitalismoaren iraunaraztea eta diktadura burgesaren ezartzea bilatuko baitu, nahiz eta oso “abertzalea” izan. Honetarako proletalgoak izan behar du hegemonia, eta nekazalgoarekin batera bere diktadura indartuz, beste klaseekin egin daitezkeen aliantzak gorabehera, beharrezko indarra duenean iraultza sozialistara igaro, denbora galdu gabe.

“Proletalgoak iraultza demokratikoa aurrera eraman behar du, nekazarien masa erakarriz, indarrez zapaltzeko autokraziaren erresistentzia eta burgesiaren ezegonkortasuna geldiarazteko. Proletalgoak iraultza sozialista aurrera eraman behar du, biztanleriaren ale erdi-proletarioen masa erakarriz, indarrez hausteko burgesiaren erresistentzia eta nekazarien ezegonkortasuna geldiarazteko.(…)

Bi iraultzen artean Txinako harresi artifiziala altxa nahi izatea, bata besteagatik banatzea proletalgoaren prestakuntza maila eta nekazari txiroekin bere batasun maila ez den zerbaitengatik, marxismoaren desitxuratzerik handiena da, berau zarpailtzea, liberalismoaz ordezkatzea”

Sozialdemokraziaren bi taktika – Lenin

Beraz zein da burgesiaren papera herrialde erdi-koloniarreko herrialdeetako iraultzan?

“Baina puntu honetan mugimendu demokratiko-burgesaz mintzatuko bagina, mugimendu erreformistaren eta mugimendu iraultzailearen arteko desberdintasun oro ezabatuko zenaren objekzioa egin zen. Haatik, azken denboretan, desberdintasun hau garbitasun osoz azaldu da kolonietan eta herrialde atzeratuetan, burgesia inperialista bitarteko guztien bidez saiatzen baita herri zapalduen artean mugimendu erreformista garatzea ere. Herrialde zapaltzaileetako eta kolonietako burgesiaren artean hurbiltzea eman da, zeinaren ondorioz oso sarritan –eta beharbada gehienetan-, herrialde zapalduetako burgesiak, nahiz eta mugimendu nazionalei bere babesa eman, alde berean burgesia inperialistarekin batera borrokatzen du, hots, bere ondoan, mugimendu iraultzaile eta klase iraultzaile guztien aurka.”

Arazo Nazional eta Kolonialerako Batzorderako txostena – Lenin

“Kolonia eta erdi-kolonietan, non behargin-klaseak paper gutxi gorabehera garrantzitsua duen eta non burgesia, edo jada frogtutako kontrairaultzaren eremuan dagoen edo masazko mugimendu proletario eta nekazariaren garapenaren ondorioz hara igaroko den, alderdi komunistak proletalgoaren hegemoniara, proletalgoaren eta nekazalgoaren diktadurara, behargin-klasearen diktaduran eraldatzen dena, bideratu behar dira. Herrialde hauetan, alderdi komunistek beren arreta nagusiki proletalgoaren masa-erakundeen (sindikatuen) baita nekazal-sindikatu iraultzaileen sorkuntzan ipini behar dute, langile-klaseari zuzendutako aldarrikapen eta kontsigna zuzenen lana aurrera eraman behar dutenak, prolealgoaren burujabetza klase gisa edo bere oinarrizko etsaitasuna burgesiarekiko eduki behar duena, etsaitasun hori ez da ezabatua izan behar ezta honekin akordio tenporaleko unetan ere.”

Nazioarteko Komunistaren programa proiektua – Komintern

Mao-k ordea zera dio “Alderdiaren historian esperientzia batzuk” lanean:

“Burgesia nazionalaren aurrean, “batasun eta borroka” politika jarraitu behar da. (…) Inperialismoaren eta feudalismoaren aurkako borrokaren aldi historiko osoan zehar, burgesia nazionala irabazi behar dugu eta harekin bateratu herriaren alde ipintzeko eta inperialismoa borrokatzeko. Funtsean borroka antiinperialista eta antifeudalaren egitekoa bukatu ondoren, oraindik mantendu behar dugu aliantza berarekin denbora jakin batean zehar.”

Maila ekonomikoan, kapitalismoaren garapena mugatu eta sektore sozialista indartu ordez, “Demokrazia berria” lanean Mao honela planteatzen du auzia:

“Demokrazia berriaren ekonomia nazionalaren printzipio gidaria helburu orokor gisa ekoizpenaren, oparotasuna ekonomikoaren, aldi berean interes pribatu eta publikoen eta hala soldatapekoaretzat nola ugazabarentzat onuraren garapena lortzea izan behar du. Helburu orokor honetaz banatzen diren printzipio politiko eta metodoak faltsuak dira.”

“Industria eta merkataritza kapitalistaren eraldaketarako derrigorrezko bidea”n ere:

“Beharrezkoa da kapitalistak abertzaletasunean hezten jarraitzea, eta horretarako, era planifikatuan ikuspegi luzea eta alderdi komunistari eta gobernu herrikoiari hurbiltzeko gogo ona duten kapitalista kopuru jakin bat formatzea, beraien bitartez kapitalisten gehiengoa konbentzitu daiteken eran. Estatu-kapitalismoa praktikan jartzean, ez diogu soilik jaramon egin behar beharrezkoa eta egingarria denari –ikusi Programa Komuna-, baizik eta kapitalisten borondate askearekin kontatu ere, elkarlana baita, eta elkarlana hertsadurarekin aurkakotasunean dago.(…) hau ezin da hiru edo bost urtetan materializatu, baizik eta bosturteko plan batzuen plazoan”

Stalin burkideak jarrera adostaile honen ondorioak azalduko dizkigu:

“Zeintzuk dira alderdiaren endekatze-arriskuak kapitalismoaren egonkortzearen ondorioz, egonkortze honek asko irauten badu? Arrisku hauek, benetan existitzen dira? Bai, eta kapitalismoaren egonkortzeaz independenteki existitzen dira, soilik nabariagoak egiten dituenak. Hona hemen hiru arrisku nagusiak: a) Ikuspuntu sozialistaren galera gure herrialdeko antolakuntzan, eta ondorioz, iraultzaren lorpenak likidatzen dituen joeraren agerpena; b) Ikuspuntu iraultzaile internazionalaren galera eta ondorioz nazionalismoaren agerpena; c) Alderdiaren zuzendaritzaren desagerpena eta ondorioz alderdia estatu-aparatuaren eranskin batean bihurtzea.”

Galdera eta erantzunak – Stalin

Eta bereziki Txinari buruz:

“Hortik aurrera bi gertakarien garapen-bide posible daude Txinan: edo burgesia nazionalak proletalgoa suntsituko du, inperialismoarekin hitzarmen batera helduko da eta bere ondoan ipiniko da iraultzaren aurka, honek kapitalismoaren menperatzearen ezarpenarekin bukatzeko; edo proletalgoak burgesia nazionala bidetik kenduko du, bere hegemonia propioa finkatuko du eta bere atzetik eramango ditu hiriko eta landako milioika langileen masak, burgesia nazionalaren erresistentzia garaitzeko, iraultza demokratiko-burgesaren arrakasta osoa lortu eta ondoren gradualki iraultza sozialistara bideratzeko, honetatik ondorioztatzen diren ondorio guztiekin. Bietako bat.”

Txinatar iraultzari buruzko galderak – Stalin

Bistakoa da zergatik Txinan indartu zen kapitalismoa eta burgesiaren diktadura ezarri, proletalgoaren diktadura suntsituz eta Sozialismoaren hurrengo fasera igarotzea ekidinez, nahiz eta Mao eta maoistek itxura “sozialista” eman.

Burgesiaren ezabapena klase esplotatzaile gisa

Ekonomiaren sektore sozialista, Estatu sozialistaren eskuetan dagoena, sozializatutako ekoizpen baliabidez osatutakoa, beharrezko indarra lortu duenean, eremu ekonomikoan ekin behar zaio erasoari ekonomia nazionalaren sektore kapitalistaren aurka hau zokoratzeko.

Honek klase-borrokaren areagotzea dakar arlo guztietan, zeinetan proletalgoaren diktadurak beharrezko baliabide guztiak erabili beharko dituen burgesiaren aurka Sozialismoaren garaipena lortzeko, errepresioa barne.

“Esplotatzaileen klasea, lurjabeak eta kapitalistak, ez da desagertu eta ezin da desagertu kolpe batez proletalgoaren diktadurapean. Esplotatzaileak garaituak izan dira, baina ez deuseztuak. Oraindik nazioarteko oinarria dute, nazioarteko kapitala, zeinaren sukurtsala diren. Oraindik badute, parte batean, ekoizpen baliabide batzuk, oraindik badute dirua, oraindik badituzte lotura sozial zabalak. Preseski beren porrotaren ondorioz, ehun aldiz eta mila aldiz biderkatu da beren erresistentzia-indarra. Kudeaketa estatal, militar eta ekonomikoaren “arteak” nagusitasuna ematen die, nagusitasun oso handia, beraz beren garrantzia askoz ere handiagoa da beren zenbaki-proportzioa biztanlerian baino. Eraitsitako esplotatzaileek libratzen duten klase-borroka esplotatuen abangoardia garailearen aurka, hots, proletalgoaren aurka, paregabeki amorratuagoa bihurtu da. Eta ezin du beste era batean izan, iraultza bat bada, ez bada kontzeptu hau ilusio erreformistengatik ordezten (II Nazioartekoaren heroi guztiek egiten duten bezala).”

Proletalgoaren diktaduraren ekonomia eta politika – Lenin

Hirian hau erraztasun erlatibo batekin lor badaiteke ere, landa-eremuko burgesiaren aurka (kulak-ak) borroka zailagoa da, nekazalgoan oraindik ekoizpen burges-ttipia eta merkantzien zirkulazioa irauten duelako. Honetarako kooperatibizazioa bilatu behar da sektore sozialistaren babespean gutxinaka nekazariak biltzen joateko, kulaken aurka borrokatuz. Hiriko burgesia-ttipia aldiz azkarrago sar daiteke artisau-kooperatibetan industria sozialistaren garapenari esker.

Mao-k, enpresa pribatuen “nazionalizazio” partzialaren ondoren entitate estatal-pribatuetan, “sozialismoaren eraikuntzaren” garaia hasi zela esan zuen, eta handik gutxira, honela mintzo zen klase-borrokaren areagotze honi buruz “Herriaren baitako kontraesanen trataera zuzenaren inguruan” lanean:

“Bi motako kontraesan sozialak existitzen dira gure aurrean: gure eta etsaiaren arteko kontraesanak eta herriaren baitako kontraesanak. (…) Gure herrialdean, behargin klasearen eta burgesia nazionalaren arteko kontraesana herriaren baitako kontraesanen parte da. (…) Iraultza sozialistako garaian, irabaziak lortuz behargin klasea esplotatzen duen aldi berean, Konstituzioa babesten du eta eraldaketa sozialista onartzeko prest agertzen da. (…) Behargin klasearen eta burgesia nazionalaren arteko kontraesana, esplotatuen eta esplotatzaileen arteko kontraesana dena, antagonikoa da. Aitzitik, Txinako baldintza konkretuetan, bi klaseen arteko kontraesan antagoniko hau, era egokian tratatzen badugu, ez-antagonikoan bihur daiteke eta bitarteko baketsuen bidez konpondua izan.(…) Ezinezkoa da herriak bere gain diktadura ezartzea, eta onartezina herriaren zati batek bestea zapaltzea (…) Herrialdea bere osotasunean hartuz, kontrairaultzaren indar nagusiak jada deuseztuak izan dira.”

Mao-k egin zuena, ekonomiaren sektore sozialista sortzeko lemapean industria kapitalista sektore estatalera hurbiltzea izan zen, baina kapitalistak enpresen kudeaketatik kendu gabe, beren errentak mantenduz eta hauekin elkarlanean. Honela burgesia txinatarrak bere botere ekonomiko eta eragin politikoa mantendu zuen gizarte “sozialistan”. Hots, burgesiaren “integrazio baketsua sozialismoan” baten aurrean gaude, bere garaian jada Stalin burkideak garaiu zuen Bujarin-en ildoko zehaztapen bera:

“Orain arte, marxista-leninistok uste izan dugu alde batetik hiriko eta landako kapitalisten eta bestetik behargin-klasearen artean interesen aurkakotasun adiskidezina zegoela. Horretan preseski oinarritzen da klase-borrokaren teoria marxista. Baina orain, Bujarin-en sozialismoan kapitalisten integrazio baketsuaren teoriaren arabera, guzti hau hankaz gora jartzen da, esplotatzaileen eta esplotatuen arteko klase-interesen aurkakotasun adiskidezina desagertzen da, eta esplotatzaileak sozialismoan integratzen dira.

(…)Ikusten duzuenez, hemen ez da inondik inora klase kapitalista sozialismoan integratzeari buruz hitz egiten. Esaten den bakarra da, “baldintza jakinen pean”, beharginen eta nekazarien arteko elkarlanean nepman-ak [NEP gizon] ere, hots, burgesia, “onartzen” ditugula. Zer esan nahi du honek? Esan nahi al du nepman-ak sozialismoan integratzen joatearen aukera onartzen dugula? Noski ezetz. Lenin-en aipu hori soilik lotsa galdu duen batek interpreta dezake horrela. Honek esan nahi du, sinpleki, oraingoz, burgesia suntsitzen ez dugula, oraingoz, bere ondasunak konfiskatzen ez dizkiogula, baizik eta baldintza jakin batzuen pean existitzea baimentzen diogula, hots, proletalgoaren diktaduraren legeen azpian argi eta garbi ipintzen den bitartean, kapitalisten mugatze mailakatura eta bizitza ekonomikotik beren desplazamendura daramatenak. Ordezkatu al daitezke kapitalistak eta kapitalismoaren sustraiak atera klase-borroka amorratua gabe? Ez, ezin da. Klaseak ezabatu al daitezke, teorian eta praktikan, kapitalisten integratzea sozialismoan defendatuz? Ez, ezin da. Teoria eta ekite praktiko hori soilik klaseak sustatzeko eta mantentzeko balio dute, teoria hori klaseen arteko borrokaren teoria marxistaren aurkakoa baita. Bada, Lenin-en aipua erabat eta beteki proletalgoaren diktaduraren azpiko klase-borrokaren teoria marxistan oinarritzen da. Zer egon daiteke komunean Bujarin-en kulak-ak sozialismoan integratzearen teoriaren eta Lenin-en diktadura klase-borrokaren forma amorratuaren teoriaren artean? Bistakoa da bata eta bestearen artean ezin dela antz txikiena ere egon.”

Eskuineko desbideratzea SBAK(b)an – Stalin

Irakur dezagun Lenin zuzenean:

“Esplotatuen gehiengoaren nahiari kapitalisten azpiratze baketsuaren eta sozialismora iragate baketsu eta erreformistaren ideiaren onarpen oro, ergelkeria bereziki filistiarra izateaz gain, beharginak lotsagabekeria osoz engainatzea da.”

Kominter-aren II. Batzarrari buruzko funtsezko tesiak – Lenin

Zentzu batean egia da proletalgoak bere ekonomia aurrera ateratzeko teknikarien beharra duela eta honek lehen une batean espezialista burgesen erabilpena eskatzen duela:

“Proletalgoaren diktadurapean, milioka nekazari eta jabe txiki,ehun milaka enplegatu, funtzinari, intelektual burges berrezi beharko da,denak Estatu proletario eta zuzendaritza proletarioaren menpe ipiniz; haietan usadio burgesak eta ohitura burgesak garaitu beharko da.”

Hautatutako lanak – Lenin

Hala ere masa langileen kontrola ezarri behar da hauen gain, eta nahiz eta batzuk berrezi ahal izango diren, Estatu sozialistak beharrezko trataera eman beharko die legalitate sozialistaren aurka jarduten dutenei. Beraz behargin jatorriko teknikarien formakuntzari ahal bezain azkar ekin behar zaio, hauen beharrik ez izateko eta Sozialismoaren eraikuntzan aurreratzeko.

“Gauza hasi zen, Shatji-ko auziarekin lotuta, ekonomiaren koadro gidari berrien arazoa modu berri batean planteatu genuenean, behargin-klasetik ateratako espezialista gorrien formakuntzaren arazoa, teknikari zaharrak ordezkatzeko.

(…) Kontsigna hauek, edozeren gainetik, sozialismoaren oinarriaren gain gure idustria eta gure nekazaritza berregituraketa aldiari erantzuten diote. Eta zer da ekonomia nazionalaren berregituraketa sozialismoaren oinarriaren gain? Sozialismoaren erasoa da, fronte osoan zabaldua ekonomi nazionalaren ale kapitalisten aurka. Gure herrialdeko behargin-klasearen oso aurrerapen garrantzitsua da sozialismoaren eraikuntzarantz. Baina, berregituraketa hori aurrera eraman ahal izateko, lehena eraikuntza sozialistaren koadroak hobezea eta indartzea da, hala ekonomiaren, sobieten eta sindikatuen koadro gidariak, nola Alderdiarenak eta kooperatibenak; beharrezkoa da gure erakunde guztien sorbatza zorroztea, zaborraz garbitzea, behargin-klasearen eta nekazalgoaren masa handien jarduera berretzea.

Gainera, kontsigna hauek ekonomia nazionalaren ale kapitalistek sozialismoaren erasoari eskaintzen dioten erresistentziari erantzuten diote. Shatji-ko auzia deitutakoa ezin da ustekabekotzat jo. Egun “shatjistak” gure industriaren adar guztietan daude. Asko harrapatuak izan dira, baina ez denak, ezta gutxiago ere. Intelektual burgesen sabotaia sozialismoaren aurrerapenaren aurkako erresistentziaren forma arriskutsuenetarikoa da. Eta sabotaia hau are arriskutsuagoa da nazioarteko kapitalarekin harremanetan dagoen heinean. Sabotaia burgesa ale kapitalistak garaitutzat eman ez diren froga dudaezina da, ezta gutxiago ere, baizik eta indarrak biltzen dituztela botere Sobietarraren aurka eraso berriei ekiteko.”

Eskuineko desbideratzea SBAK(b)an – Stalin

Nola egin behar dio aurka honi langileriak? Proletalgoaren Diktaduraz baliatuz:

“Diktadura botere hertsia da, ausartasun eta azkartasun iraultzailekoa, errukigabea errepresioan hala esplotatzaileen nola gaizkileen aurka.”

Botere sobietarraren berehalako egitekoak – Lenin

Mao aldiz “masen ildoa” deitzen duena ezartzearen alde dago, eta kontrairaultzaileak “berreztearen” alde, bortizkeria ahalik eta gutxien erabiliz. Honela mintzo da “Hitzaldia Estatuaren Biltzar Gorenean” eta “Hangzhou Shangai-ko Bulego-biltzarrar hitzaldian”:

“Eskuindarren bilera handiak egin behar dira. Bilera hauetan, haiei eskerrak ematen hasiko gara. Gero haiei laguntzeko gure nahia azpimarratuko dugu. Eskerrak emango dizkiegu beharginak eta Alderdia erasotzeagatik, eskolako maisuak bezala guri lezioak emanez. Baina lagunduko ditugu. Beren barnetik bost edo zazpi hamarren berriro hartu nahiko genukeelako, gutxikako igoeran eraldatuko direnak bost edo hamar eta gero herriaren zerbitzura ipini ahal izan arte. Zuzendu ezin batzuk ere egongo dira. Jende hau baliagarria izango zaitu baita ere beren egoskorkeriagatik, beren existentzia gure tolerantzia-izpiritua erakusten duten zentzuan. Kritika zorrotzak eta sakonago eginak eraman behar ditugu eskuindarren aurka. Baina beren aurkako neurriak eskuzabaltasun handiz hartu behar dira –dena den ez da ona mugarik gabeko eskuzabaltasuna praktikatzea-. Limitiazio bat ipini behar bazaie, irtenbide bat ere utzi behar zaie baita ere. Neurri horiek ez dituzte soilik ale neutroak animatuko, baizik eta eskuindarrak baita ere herriaren lerroetan beren tokia hartzera.”

“Borroka Alderdiaren baitan eman behar al da? Noski baietz. Nekazariek ere urtero belar txarrak sustraitik ateratzen duten bezala. Beren akatsen egileak konbentitzen jakin behar da. Ezin gara zapalkuntza- eta errepresio-bitartekoez baliatu. Ez da nahikoa prentsan idatzi batzuk argitaratzea ere. Arrazoiaren bidez konbentzitu behar dugu, eta ez fidatu gure sailkapenaz.”

Egia da akatsak egiten dituztenei zuzentzeko laguntza eta aukera eman behar zaiela, baina zer gertatzen da jada ageriko kontrairaultzaileak direla frogatu direnekin? Mao-k “Hamar harreman handiei buruz” lanean dio:

“(…) Ehun kontrairaultzaileetatik, laurogeita hamar esandako eran tratatuko ditugu. Hau gehiengoa atxiloketaz salbuestea deitutakoa da. Exekuzioari buruz, ez dugu haietako inor exekutatuko.”

Herriaren etsaiak “borrokatzeko” era honekin sinestezina da Sozialismoa defendatu nahi izatea.

“Etsaiak kolpatu behar dira, ez soilik hitz eta pankartekin, baizik eta beharrezkoa balitz ere, buruan bala batekin.”

Hoxha

Ikusten denez, klase-borrokaren areagotzea Sozialismoaren eraikuntzan ez du zerikusirik Mao-ren “elkarlan baketsuarekin” burgesiaren eta proletalgoaren artean. Baina elkarlan hau eremu politikora ere eramaten du faltsutzaile honek “Herriaren baitako kontraesanei” buruzko lanean:

““Aldi bereko izate iraunkorra eta elkarrekiko ikuskapena” kontsigna gure herrialdeko baldintza historikoen emaitza da baita ere.(…) Aurreko urtean, sistema sozialista funtsean ezarrita gelditu zenean, kontsigna hau hitz esplizituetan azaldu zen. Zergatik, orduan, onartu behar da burgesiaren eta burgesia-ttipiaren alderdi demokratikoen aldi bereko izate luzea behargin klasearen alderdi politikoarekin? Ez daukagulako arrazoirik aldi bereko izate iraunkorraren politika ez hartzeko zinez herriaren konfiantza lortu eta hau sozialismoaren kausarako batzeko egitekoan jardundako alderdi guzti horiekiko.(…)”

Txinako Alderdi Komunista ere honela mintzo zen:

“Mao presidenteak esan zuen: alderdi batez gain, beste alderdi batzuk existitzen dira, eta alderdi beraren baitan, frakzio batzuk daude, beti izan da horrela. Alderdiaren barnean borroka era zuzenean eramatea hau indartzeko baldintza da.”

Beraz “2 ildoetako” teoriari jarraiki Alderdi Komunista frakzioetan banatua egoteaz gain eta honetan agerian ipinitako kontrairaultzaileak berriro onartzearen politika jarraitzeaz gain, alderdi burgesekin boterea partekatzea babesten zuen “sozialismoaren eraikuntzan”. Hau, berriro ere, Sozialismoaren Eraikuntzaz eta honetarako proletalgoaren tresnen (Alderdi Komunista, Estatu sozialista) egitekoaz tutik ere ez ulertzearen ondorio da:

“Bere eskuetan botere politikoa hartu duen klaseak, bera bakarrik dela haren karguaz egiten dena kontzienteki hartu du. Hau proletalgoaren diktadura zehaztapenari berezkoa zaio. Eta zehaztapen honek soilik du zentzua klase batek dakienean bera bakarrik dela botere politikoa hartzen duena eta ez duenean ez bere burua ez besteak engainatzen “herri osoaren” botere batez mintzatuz, guztiek hautatutakoa eta herri osoak berretsia. Hala ere, honek ez du esan nahi klase bakar baten botereak, proletarioen klasearenak, honek beste klaseekin partekatzen ez duen eta behar ez duen boterea, behar ez duenik, bere helburuak lortzeko, beste klaseetako masa langile eta esplotatuen laguntza, masa horiekin aliantza. Aitzitik, botere hau, klase bakar baten boterea, soilik finkatu eta ezarri daiteke osoki aliantza forma berezi baten bitartez, proletarioen klasearen klase burges-ttipien masa langileen artekoa,eta edozeren gain, nekazalgoaren masa langileekin. Zein da aliantza forma berezi hau eta zertan datza? Ez al dago, orokorrean, beste klase ez-proletarioen masa langileekin aliantza hau, klase bakar baten diktaduraren ideiarekin kontraesanean? Aliantza forma berezi hau bereizten duena, honetan proletalgoa indar gidaria osatzen duela da. Aliantza forma berezi hau bereizten duena, Estatuaren zuzendaria, proletalgoaren diktaduraren sisteman zuzendaria, alderdi bakar bat dela, proletalgoaren alderdia, alderdi komunista, ez duena eta ezin duena zuzendaritza beste alderdiekin partekatu.”

Errusia osoko Garraioko Langileen batzarra – Lenin

“Behin alderdi komunistaren gidaritzapean proletalgoaren diktadura ezarrita eta oinarrituta, beste alderdiaren existentzia denbora luzez, “aurrerakoiak” barne, frontean ala honetatik kanpo, ez du inolako zentzurik, inolako izateko arrazoirik, ezta tradizioaren izenean formalki ere. Tradizio aurrerakoi oro alderdi komunistaren ildo iraultzailean batzen da. Iraultzak, mundu oso bat suntsitzen duena, era errazean apurtu dezake tradizio bat. Gizarte sozialistaren eraikuntzaren eta komunismorako iragate-aldian zehar klase-borrokak jarraitzen duenez, eta alderdi politikoek klase jakin batzuen interesak ordezkatzen dituztenez, beste alderdi ez-marxista-leninisten egotea proletalgoaren diktaduraren sisteman, batez ere sozialismoaren oinarri ekonomikoaren eraikuntza ondoren, zentzugabea eta oportunista izango litzake. Beste alderdi batzuen existentzia eza, demokrazia kaltetzeaz urrun, benetako demokrazia proletarioa bermatu besterik ez du egiten. Erregimen baten izaera demokratikoa ez da alderdien kopuruaz neurtzen, baizik eta bere oinarri ekonomikoak zehazten du, boterean dagoen klaseak, Estatuaren politika eta jarduera osoak, hau herri-masa zabalen interesaren alde egiten den ala ez, haiek zerbitzatzen dituen ala ez.”

Fronte Demokratikoaren paper eta egitekoen inguruan – Hoxha

Aurrerago Mao burgesia “berriaz”, Sozialismoan ere ba omen dagoen klasea, mintzatzen hasiko zen bere ikuspegi zikliko lauari jarraiki honen eta proletalgoaren arteko lekualdatzeen bidez “fase sozialistak” “gutxienez 10 mila” urte iraungo zuela esanez. Baina hau trikimailu traketsa da burgesiaren ezabapen eza klase gisa ezkutatzeko eta honek Txinan mantentzen zuen boterea justifikatzeko.

Argi dago zergatik dagoen mendebaldeko mugimendu ezkertiar burgesetan hain ongi ikusia maoismoa, eta marxismo-leninismoa hain gorrotatua. Baita zergatik saiatzen den lehena bigarrenagatik ordezten. Azken finean, bere gizartearen endekatzeaz jabetu eta biziraupena bilatzen duen burgesiaren ideologia da maoismoa, “iraultzailetasun” bainu batez estalirik.

Estatismo Sozialista eta “Estatu-kapitalismoa”

Esan bezala, posmaoistak Sozialismoaren Eraikuntza Ekonomikoaren aurka daude, haientzat ez baitago Ekonomia Sozialistarik. Proletalgoaren Estatuak sozializatutako ekonomiari “Estatuko kapitalismo monopolista” deitzen diote, eta honen Kudeaketan jarduten duten teknikari eta Alderdiko kideei “burgesia burokratikoa”. Honela gizarte sozialistan behin burgesia klase gisa desagerrarazia honen existentziaren eta kapitalismoaren iraupenerako Mao-ren teoria antimarxistak justifikatzen dituzte, “sozialismoaren” eraikuntza oinarrizko mailako laneko antolakuntzan “ekoizpen-harremanen iraultzatzean” oinarrituz.

Ideia erdi-anarkista hauek, ordea, ez dira berriak.

“<<Sistema autogestionario>> osoa, hala forman nola egituraren eta gainegituraren izendapenetan, “marxista” gisa aurkeztua izan behar zuen. Baina egiatan erabateko aurkakotasunean zegoen Marx-i eta teoria eta praktika leninistari. Lehen kolpea herri-demokraziaren boterearen aurka bideratu zen, proletalgoaren diktaduraren forma bat zena eta Yugoslavian inoiz ez zena hala izendatua izan. (…) Botere hau “behargin-batzordeez” izan behar zuen ordeztua, haien arabera lehena estatista-burokratikoa baitzen, “burokrazia eta burgesia berriaren geruza” sortzen duena, “behargin-batzordeek” Marx-en teoriari gertuagoko boterea ziren bitartean. Haien bitartez ustez “behargin beraiek dira zuzenean zuzentzen eta gobernatzen dutenak” Estatuaren bitartekaritza gabe, zuzendaritza yugoslaviarraren logikaren arabera, beraiena ez den zerbait izango omen dena. (…) Ondorioz “autogestio-sistemak” proletalgoaren diktaduraren boterea deszentralizatu, liberalizatu eta hondatu zuen. Estatua “proletarioena” zen eta “beharginena” izatera igaro zen, “borrokan, oinarrian” sortu zen, “sistema berria”, ustean garapen “dialektikoak” eskatzen zuena, Tito eta Kardelj-ek goitik ezarri zuten bitartean. Sistema honetan alderdiaren paper gidaria likidatua izan behar zuen eta hain zuzen ere desagertu egin zen. (…)

Teoriko yugoslaviarrek ekoizpen-baliabideen jabetzari buruzko espekulazio handiak egiten dituzte. Haien arabera, sistema “autogestionarioan” existitzen den ekoizpen-baliabideen gaineko jabetza sozializatua jabetza sozialistaren forma jasoena da, estatala forma behekoena den bitartean. Azken hau, kapitalismo estatal mota bat gisa definitu daitekeela gura dute haiek, zeinetatik kasta burokratiko berri bat jaiotzen den, egiatan jabetzara eskubidea kolektiboki erabiltzen duena. Ondorioz, burutzen dute, sozialismoan ezta ere jabetza estatalak ez du kapitalak sortutako beharginaren besterentzearekin amaitzen. Irabazi-beharginaren soldata harreman kapitalista pilaketa estatal-beharginaren soldata harremanaz da ordeztua. Beste hitzetan, haien arabera, sistema sozial bietan behargina beti soldatapekoa izaten jarraitzen du. Tesi troskista ezagun bat da, duela asko agerian ipinia eta ezeztatua. Benetako gizarte sozialistan, jabetza komuna proletalgoaren diktadurako Estatuak kudeatzen duenak behargin klasearen eta gainontzeko masa langileen parte-hartze zabal antolatu eta eraginkorraz, zentralismo demokratikoaren printzipioaren arabera, eta zeinetan ez diren produktu sozialaren banatzean geruza pribilegiatuen sorkuntzara bideratzen duten desberdintasun handiak onartzen, behargina ez da soldatapekoa, ez dago esplotatua.(…)

(…) Nahasmen orokorreko sistema honetan, beste bat da kokapen politiko nagusi eta gidariak dituena. Beste hori burokrata politiko eta teknokraten kasta berria da, intelektual burgestuen eta langile aristokraziaren geruzaz ateratakoa. Kasta hau moral proletario oroz urrun dago eta ez da bere gain inolako kontrol politikorik gauzatzen. Geruza burokratiko berri hau bere burua burokrazia estatistaren etsaitzat du, burokrazia are gehiago arriskutsuagoa denean, sistema ekonomiko deszentralizatu batean loratu eta indartzen dena, jabetza pribatua mantendu eta garatzen duena. “Behargin-autogestioa”, bere oinarriak ideologia anarkosindikalistan daudenak, nazionalismo errepublikarra sortu du, lege eta arautegi zehatzak ere landu dituenak bere interes zikoitzak defendatzeko.(…)”

ALAko EBren jarduerari buruzko txostena – Hoxha

Marx-ek ere halako ikuspegi utopiko-atzerakoiei aurre egin behar izan zien lasallearren aurkako borrokan (posmaoistekin parekidetasun asko dituztenak baita ere) gizarte komunistan soldaten eta jabetza sozialaren banaketaren inguruan:

“Har dezagun, lehenik, “lanaren fruitua” hitzak lanaren produktuaren zentzuan; orduan, lan kolektiboaren fruitua produktu sozialaren osotasuna izango da.

Orain, hemendik kendu behar da:

Lehenengo: parte bat kontsumitutako ekoizpen baliabideak berritzeko.

Bigarrenik: parte osagarri bat ekoizpena hedatzeko.

Hirugarrenik: istripuen, fenomeno naturalen ondoriozko nahasmenduen eta abarren aurkako erreserba- edo aseguru-funtsa.

“Lanaren fruitu osoaren” kenketa hauek behar ekonomikoa dira, eta bere tamaina existitzen diren baliabide eta indarren arabera zehaztuko da, eta neurri batean, probabilitateen kalkulua bidez, baina inola ere ezin da ekitateaz abiatuz kalkulatu.

Produktu osoaren gainerako partea geratzen da, kontsumo-bideei zerbitzatzera zuzendua.

Baina, parte hau banakako banatzera iritsi baino lehen, oraindik kendu behar zaio:

Lehenik: kudeaketaren gastu orokorrak, ekoizpenari ez dagozkionak.

Parte hau hasierako unetik era adigarrian izango da murriztua egungo gizartearekin alderatuz, eta gutxitzen joango da gizarte berria garatzen den neurrian.

Bigarrenik: behar kolektiboak asetzera zuzentzen den partea, eskolak, osasun-instituzioak eta abar. bezala.

Parte hau era adigarrian handituko da lehen unetik, egungo gizartearekin alderatuta, eta handitzen jarraituko du gizarte berria garatzen den neurrian.

Hirugarrenik: lanerako gai ez diren pertsonentzako eta abarrentzako sostengu-funtsak; hitz batean, egun ongintza ofiziala deitutakoari dagokiona.

(…) “Lanaren fruitu osoa” jada eraldatu da, era hautemanezinean, “fruitu partzialean”, ekoizleari banako gisa kentzen zaiona berari bueltatu arren, zuzenean edo zeharka, gizartearen kide gisa.

(…) Hemen, jakina, merkantzien trukatzea arautzen duen printzipio berak agintzen du, hau baliokideen trukatzea den heinean. Forma eta edukia aldatu dira, baldintza berrien pean inork ezin duelako bere lana baino eman, eta beste aldetik, orain ezer ezin duelako banakoaren jabetza izatera igaro, kontsumo-bide indibidualez kanpo. Baina, ekoizle ezberdin hauen arteko banatzeari dagokionez, merkantzia baliokideen trukeko printzipio bera agintzen du: lan kopuru bat trukatzen da, forma baten pean, beste lan kopuru berdin batengatik, beste forma desberdin baten pean.”

Gotha-ko programari kritika – Marx

Stalin burkideak ere Estatu-kapitalismoaren eta sozializatutako ekonomia estatalaren desberdintasunaren zantzu batzuk eskainiko dizkigu:

“<<Estatu-sozialismoa>> esamoldea zehaztugabea da. Hitz honekin askok aberastasunen zati jakin bat, batzuetan zati nahiko kontuan hartzekoa, Estatuaren eskuetara edo bere kontrolpera igarotzen den gauzen ordena ulertzen dute, kasuen gehiengo handian tailerren, fabriken eta lurraren gaineko jabetza partikularren eskuetan jarraitzen duen bitartean. Horrelaxe ulertzen dute askok “Estatu-sozialismoa”. Batzuetan, hitz honen atzean ezkutatzen da gauzen ordena zeinetan Estatu kapitalistak, gerraren prestakuntzarako edo mantentzeko interesean, enpresa pribatuen kopuru baten finantzazioaz arduratzen den. Guk eraiki dugu gizartea ezin da inola ere “Estatu-sozialismoa” deitu. Gure gizarte sobietarra gizarte sozialista da, gure herrialdean deuseztatu eta jabetza sozialean eraldatu delako tailerren, fabriken, lurraren, Bankuen, garraio-bideen gaineko jabetza pribatua. Guk sortutako antolakuntza soziala antolakuntza sobietar sozialista deitu daiteke, ez da oraindik eraikitzen bukatu, baina bere erroan gizartearen antolakuntza sozialista dena. Gizarte honen oinarria jabetza soziala da: Estatuaren jabetza, hots, herri osoarena, eta koljos-en jabetza kooperatiboa baita ere.(…)

Bai, zuk arrazoia duzu oraindik gizarte komunista eraiki ez dugula esatean. Gizarte hau eraikitzea ez da hain erraza. Zuk ziurrenik ezagutuko duzu gizarte sozialistaren eta komunistaren arteko desberdintasuna. Gizarte sozialistan oraindik badaude ondarezko desberdintasun batzuk. Baina gizarte sozialistan ez dago jada nahitaezko langabezia, ez dago esplotaziorik, ez dago zapalkuntza nazionalik. Gizarte sozialistan banako orok du lan egiteko betebeharra, nahiz eta oraindik ez jaso bere lanagatik bere beharrei dagokiona baizik eta egindako lanaren kantitate eta kalitateari dagokiona. Horregatik existitzen da soldata, eta gainera soldata ezberdina, bereizia. Soilik bere lanaren truke gizakiek gizartetik, ez honen kantitate eta kalitateari dagokiona, bazik eta bere beharrei dagokiona jasotzen duten gauzen ordena sortzea lortzen denean, esan ahalko dugu gizarte komunista eraiki dugula.”

Elkarrizketa Stalin burkideari – Roy Howard

Guzti honek Sozialismoaren aurrerapenerako, beti gora doazen herri langilearen behar material eta kulturalen asebetetzerako eta ekonomia sozialistaren garapen harmonikorako beharrezko planifikazio eta zentralizazio ekonomikoa mespretxatzera eramaten ditu, Mao (eta Tito) bezala.

“Ekonomiaren zuzendaritza zentralizatua ekoizpen industrial handiaren goraldiak sorrarazitako behar objektiboa da. Zuzendaritza forma hau ekonomia sozialistan behar objektiboa da arrazoi handiagoz, ekoizpen-baliabideen gaineko jabetza komunean oinarritzen da eta non ekonomiaren garapen proportzional eta planifikatuaren lege objektiboak ekiten duen. Erdigunetasun demokratikoak praktikaren froga jasan du. Sobietar Batasunean eta Herri-Demokrazietan lortutako garapen ekonomikoaren maila, Estatuaren partez ekonomiaren zuzendaritza planifikatuaren emaitza da. Ekonomiaren zuzendaritza zentralizatua ez bada demokraziarekin bateratzen, desitxuratze burokratikoak sorrarazten ditu eta ekimen lokala itoarazten du. Baina hortik ezin da ondorioztatu Kardelj-ek ateratzen duen ondorioa, ekonomia nazionalean Estatu sozialistaren gidari-paperari uko egin behar zaiola. Buru yugoslaviarrek aldarrikatzen duten deszentralizazioak alderdiaren eta proletalgoaren diktaduraren gidari-papera ukatzen du, merkatuaren espontaneotasun eta anarkiaren arriskua du bere baitan, ekonomiaren planifikazioa hondeatzen du eta klaseen arteko desberdintzea areagotzen du.”

Nazioarteko egoeraren eta Alderdiaren egitekoen inguruan – Hoxha

Planifikazio eta zentralizazio ekonomikoa

Sozialismoaren Eraikuntza Ekonomikoak bere indartze eta garapenerako ekonomia nazionalerako egitura zentralizatua behar du Plan ekonomikoen bidez bere xedeak lortu ahal izateko. Zein dira xede hauek eta zein funtsezko lege unibertsalak adierazten ditu?

“Badago sozialismoaren funtsezko lege ekonomikoa? Bai, badago. Zertan datza lege honen oinarrizko ezaugarriak eta eskakizunak? Sozialismoaren funtsezko lege ekonomikoaren oinarrizko ezaugarriak eta eskakizunak gutxi gorabehera jarraian azaltzen den bezala azaldu daitezke: gizarte osoaren behar material eta kulturalen asetze handiena ziurtatzea, igoera konstantean daudenak, teknika jasoenaren oinarriaren gain ekoizpen sozialistaren etenik gabeko garapenaren eta hobekuntzaren bitartez.

Ondorioz, mozkin handienak ziurtatu ordez, gizartearen behar material eta kulturalen asebetetze handiena ziurtatu; ekoizpena goralditik krisira eta krisitik goraldirako aldizkakotasunaz garatu ordez, ekoizpena etengabe garatzea; gizartearen ekoizpen-indarren suntsipenekin batera teknikaren garapenean aldizkakotasun periodikoen ordez, ekoizpenaren hobekuntza etengabea teknika jasoenaren oinarriaren gain.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Baina hau aurrera eraman ahal izateko errealitate objektiboan oinarritutako garapenaren lege orokorrak jarraitu behar dira:

“Gauza bera esan behar da garapen ekonomikoaren legeez, Ekonomia Politikoko legeez, hala kapitalismoaren aldiari buruz nola sozialismoaren aldiari buruz bada. Hemen, Natur Zientzietan bezala, garapen ekonomikoaren legeak, gizakien nahimenaz haratago ematen diren prozesuak, garapen ekonomikoaren prozesuak adierazten dituzten lege objektiboak dira. Gizakiek lege hauek aurkitu ditzakete, ezagutzera iritsi eta hauetan oinarrituta, gizartearen onurarako erabili, lege batzuen egite suntsitzailea beste norabide batean zuzendu, beren eraginaren eremua mugatu, bidea irekitzen dabiltzan beste legeei bidea eman; baina ezin dute lege ekonomiko batzuk suntsitu eta beste berri batzuk sortu.

(…) Gure herrialdearen garapen harmonikoaren (proportzionala) beharra Botere Sobietarrari existitzen diren lege ekonomikoak suntsitu eta berriak sortzea ahalbidetzen diola esaten da. Hori guztiz okerra da. Ezin dira gure urteko eta bosturteko planak, herrialdeko ekonomiaren garapen harmoniko, proportzionalaren lege ekonomiko objektiboarekin nahastu. Ekonomiaren garapen harmonikoaren legea, kapitalismoaren menpeko lehiaren legeari eta ekoizpenaren anarkiari aurkaritzan agertu zen. Ekoizpen baliabideen sozializazioaren oinarriaren gain agertu zen, behin lehiaren legea eta ekoizpenaren anarkiaren legea beren indarra galduta. Jokoan sartu zen ekonomia sozialista soilik ekonomiaren garapen harmonikoaren lege ekonomikoan oinarriturik garatu daitekeelako. Horrek esan nahi du ekonomiaren garapen harmonikoaren legeak dagozkion gure erakundeei gizarte-ekoizpena era egokian planifikatzeko aukera ematen diela. Baina ezin da aukera errealitatearekin nahastu. Bi gauza ezberdin dira. Aukera errealitate bihurtzeko, lege ekonomiko hori ikasi behar da, menperatu behar da, erabat jakinaren ginean hartaz baliatzen ikasi behar da, lege ekonomiko horren eskaerak betetasun osoz erakusten dituzten planak landu behar dira. Ezin daiteke esan gure urteko eta bosturteko planek lege ekonomiko horren eskaerak osoki islatzen dituztenik.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Planifikazio ekonomikoak Sozialismoren eraikuntzarako mugatu beharreko eremu garrantzitsuetakoa balioaren legearen eragina da, merkatuarekin, merkantzien zirkulazioarekin amaitu ahal izateko gizarte komunistaren maila gorenera iristeko:

“Gure herrialdean balioaren legeak bere ekitea oroz gain merkantzien zirkulaziora hedatzen du, salerosketa bidezko merkantzien trukaketara, norbanako kontsumoko merkantzien trukaketara, gehienbat. Hemen, eremu honetan, balioaren legeak, muga batzuetan noski, paper erregulatzailea betetzen jarraitzen du.

Baina balioaren legearen ekitea ez dago merkantzien zirkulazioaren eremura mugatua. Ekoizpenera hedatzen da baita ere. Egia da gure ekoizpen sozialistan balioaren legeak ez duela paper erregulatzailea, baina hala eta guztiz ere, ekoizpenaren gain ekiten du, hau zuzentzerakoan kontuan izan beharrekoa dena. Errealitatea da kontsumora bideratutako produktuak, ekoizpen-prozesuan lan-indarraren gastuak betetzeko beharrezkoak, balioaren legeari menperatutako merkantzia gisa ekoizten eta egiten direla gure herrialdean. Hemen, preseski, agerian jartzen da ekoizpenaren gaineko balioaren legearen ekitea. Arrazoi honengatik garrantzia dute egun gure enpresentzat kalkulu ekonomikoa eta errentagarritasuna, ekoizpen-kostua, prezioak eta abar. bezalako auziak. Horregatik gure enpresek ezin dute eta ez dute balioaren legea mespretxatu behar.(…)

Zorigaitza ez da gure herrialdean balioaren legea ekoizpenaren gain eragitea. Zorigaitza gure ekonomiaren buruek eta hau planifikatzearen arduradunek, salbuespen arraroak kenduta, balioaren legearen egitea gaizki ezagutzen dutela da, ez dutela eragin hori ikasten eta ez dakitela kontuan hartzen beren kalkuluak egiterako orduan.(…)

Baina, esan nahi al du guzti honek balioaren legearen egiteak gure herrialdean bide irekia duenik, kapitalismoan bezala, balioaren legea gure herrialdean ekoizpenaren erregulatzailea denik? Ez, ez du hori esan nahi. Egia esanda, balioaren legearen eragite-eremua gure erregimen ekonomikoan zurrunki zedarritua eta mugatua dago. Esan dut jada merkataritza-ekoizpenaren eragite-eremua gure erregimenean zedarritua eta mugatua dagoela. Berdina esan beharra dago balioaren legearen eragite-eremuari buruz. Zalantzarik gabekoa da ekoizpen baliabideen gaineko jabetza pribatuaren gabezia eta baliabide hauen sozializazioa hala hirian nola landan ezin dutela balioaren legearen eragite-eremua eta bere eragina ekoizpenean mugatu baino gutxiagorik egin.(…)

Horrek, preseski, gure ekoizpen sozialistaren garapen jarraitu eta oldartsua arren,balioaren legeak gure herrialdean gainprodukzio krisietara ez bideratzearen gertaera <<txundigarria>> azaltzen du, balioaren lege bera hori, kapitalismoan eragite-eremu zabala duena, herrialde kapitalistetan, herrialde horietako ekoizpenaren gehikuntza erritmo baxua arren, aldizkako gainprodukzio krisietara bideratzen duen bitartean.

(…) Gizarte komunistaren bigarren fasean, produktuen ekoizpenean emandako lan kantitatea ez da zeharka neurtuko, balioaren eta bere formen bidez, merkataritza-ekoizpenean gertatzen den bezala, baizik eta era zuzen eta berehalakoan, produktuen ekoizpenean emandako denboraren kantitategatik, ordu kantitateagatik. Ekoizpenaren adarren arteko lanaren banaketaren inguruan, ez da balioaren legeaz erregulatua izango, orduan bere indarra galdu izango duena, baizik eta produktuetan gizartearen beharren areagotzeagatik. Bere beharrek ekoizpena erregulatuko duten gizartea izango da hau, eta behar horien kalkuluak funtsezko garrantzia hartuko du planifikazioaz arduratutako erakundeentzat.

Erabat okerra da baita ere gure egungo sistema ekonomikoan, gizarte komunistaren lehen garapen-fasean, balioaren legeak ekoizpenaren adar ezberdinen arteko lanaren banaketaren “proportzioak” erregulatzen dituela dion baieztapena.

Hori hala balitz, ez litzake ulertuko zergatik gure herrialdean ez den maximora garatzen industria arina, errentagarriena, industria astunarekiko lehentasuna emanez, sarritan errentagarritasun gutxiagokoa dena eta batzuetan ezer ere ez.

Hori hala balitz, ez litzake ulertuko zergatik gure herrialdean ez diren oraindik errentagarriak ez diren industria astuneko enpresak ixten eta zeinetan beharginen lanak ez duen “beharrezko emaitza” ematen eta ez diren industria arineko enpresa berriak irekitzen, era eztabaidaezinean errentagarriak, non beharginen lanak “emaitza handiago” eman zezakeen.

Hori hala balitz, ez litzake ulertuko zergatik gure herrialdean ez den beharginak enpresa gutxi errentagarrietatik, nahiz eta oso beharrezkoak izan ekonomia nazionalerako, enpresa errentagarrietara, balioaren legeari jarraiki egin beharko zen moduan, ekoizpenaren adar ezberdinen arteko lanaren banaketaren “proportzioen” paper erregulatzailea ematen zaiona.

Bistakoa da burkide horiei kasu egingo bagenie, kontsumo-baliabideen ekoizpenaren alde ekoizpen-baliabideen ekoizpenaren nagusitzari uko egin beharko genioke. Eta zer esan nahi du ekoizpen-baliabideen ekoizpenaren nagusitzari uko egitea? Gure ekonomia nazionala era etengabean garatzeko aukera ezabatzea esan nahi du, ezinezkoa baita era etengabean garatzea ez bada ekoizpen-baliabideen ekoizpenari lehentasuna ematen.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Mao-k aldiz “Hamar harreman handiei buruz” lanean “SESBn duela gutxi ateratako akatsak ez egiteko” (hots, Jruschov kontrairaultzailearen gezurrak) bere ikuspegi antisozialista eta antizientifikoak plazaratuko ditu:

“Orain aurkezten zaigun auzia inbertsioen proportzio korrelatiboan doitze egokiak sartzearena da, alde batetik industria astunean eta bestetik nekazaritza eta industria arinean, azken bi hauei garapen handiagoa emanez. (…) Zer emango du handitze horrek? Lehenik, herriari bere iraupenerako beharrezko duenaz hobeto hornituko zaio, eta bigarrenik, funtsen metaketa azkartuko da, industria astuna are gehiago eta hobeto garatzea ahalbidetuko duena. Egia da azken honek ere funtsak metatzen dituela, baina, gure eguneko baldintza ekonomikoak direla eta, industria arinak eta nekazaritzak metatze handiago eta azkarragoa ematen dute.”

Tesi jruschovista honen bidez industria arinaren eta nekazaritzaren bitartez mota kapitalistako merkatu nazional baten eraketa defendatu besterik ez du egiten. Hau balioaren legeari indarra eman zioten deszentralizazio ekonomikoaren, planifikaziotik at, aldeko neurriekin etorri zen, burgesia txinatarrarentzat beharrezkoa zena. Honek industrializazio eskasa izan zuen ondoriotzat, soilik AEBko inperialismoari gerturatuz gainditu ahal izan zuena.

“Gure tesiek diote orokorrean industriaren garapenaren erritmoa azkarrak, eta ekoizpen-baliabideen ekoizpena bereziki, herrialdearen industrializazioaren funtsezko printzipioa eta gakoa dela, gure ekonomia nazional osoaren garapen sozialistaren oinarriaren gaineko eraldaketaren funtsezko printzipioa eta gakoa. (…) Sozialismoaren behin betiko garaipena lortzeko gure herrialdean beharrezkoa da baita ere herrialde horiek harrapatu eta gainditzea arlo tekniko-ekonomikoan. Hala egin ala zanpatuko gaituzte. Hori ez da egia bakarrik sozialismoaren eraikuntza osoaren ikuspuntutik. Bada ere gure herrialdearen independentzia-bermearen ikuspuntutik setio kapitalistako egoeran. (…) Esan ohi da industria ekonomia nazionalaren printzipio gidaria dela, nekazaritza barne hartuz, industria nekazaritza atzeratu eta langartua kolektibismoaren oinarriaren gain berreraikitzeko gakoa dela. Hori egia borobila da. Eta ez dugu une batez ere ahaztu behar. Baina gogoratu behar da baita ere, industria printzipio gidaria bada ere, bere garapenaren oinarria nekazaritza dela, hala bere ekoizpena xurgatzen duen merkatu gisa nola lehengai eta elikagaien hornitzaile gisa eta ekonomia nazionalari beharrezkoak zaizkion instalazioak inportatzeko beharrezkoak diren esportazio-erreserben iturri gisa.”

Eskuineko desbideratzea SBAK(b)an – Stalin

Industria astunaren eta nekazaritzaren arteko harremana eztabaida asko sortu izan ditu Nazioarteko Mugimendu Komunistan, benetako politika proletarioa eta berrikuspentasuna desberdintzeko auzi bikaina bihurtzeko moduan. Mao, honetan ere, nekazalgoaren eta honen ikuspegi burges-ttipietatik gertuago dago marxismo-leninismotik baino:

“Sobietar Batasunean hartzen diren jardunbideak oso estutze gogorra dira nekazarientzat. Nahitaezko entregen sistema deitutakoa bezalako praktiken bidez produktu gehiegi kentzen zaizkie, eta salneurri oso baxuetara. Metatze-metodo honek era izugarri larrian kaltetu du nekazarien garra ekoizpenean.(…) Gure nekazal zerga beti izan da gutxi gorabehera arina. Produktu industrialen eta landako produktuen arteko trukatzean, “guraizeen irekitzearen” murriztearen politika jarraitzen dugu, balioen trukatze baliokide edo ia baliokidearena. Landako produktuen gure bilketak salneurri normaletara egiten dira, nekazariei galerak sortu gabe; gainera, erosketa-prezioak gutxika haziz doaz.”

Ea zer iruditzen zaion hau Stalin burkideari:

“Egia al da errealitatean existitzen dela nekazalgoak ordaindutako superzerga hori? Bai, egia da. Zein beste izen ditu? “Guraizeak” ere deitzen zaio, nekazaritzatik industriara baliabideen “tokiz-aldatzea” azken hau azkarrago bultzatzeko xedeaz.

Beharrezkoa zen “tokiz-aldatzea” hori? Gure artean ez dago desadostasunik “tokiz-aldatzea”, behin-behineko neurri gisa, beharrezkoa denaren inguruan,zinez industriaren garapen-erritmo azkarra mantendu nahi badugu. Eta industriaren haziera azkarra kosta hala kosta mantendu behar dugu, ez baitu soilik industriak berak eskatzen, baizik eta lehen buruan nekazaritzak eskatzen du, nekazariek eskatzen dute, orain ezer baino gehiago traktoreak, nekazal makinak eta ongarriak behar dituztenak.(…)

Jasan al dezake nekazalgoak zerga gehigarri hori? Bai, jasan dezake. Zergatik?

Lehenik, zerga gehigarri horren ordainketa nekazalgoaren egoera materialaren hobetze jarraituaren giro batekin batera ematen delako.

Bigarrenik, nekazariak bere ogasun pertsonala duelako, zeinaren diru-sarrerek zerga gehigarria asetzea ahalbidetzen dioten, beharginaz esan ezin daitekeen zerbait, ogasun pertsonalik ez duena eta hala ere bere energia guztiak industrializazioaren kausari ematen dizkionak.

Hirugarrenik, zerga gehigarriaren zenbatekoa urtetik urtera txikitzen delako.

Ongi egiten al dugu zerga gehigarria “ordain antzeko zerbait” gisa izendatzean? Dudarik gabe. Hitz hauek gure burkideen artean zerga gehigarria zerbait desatsegin eta maltzur bat denaren ideia eragiten du eta bere iraunaldia denbora luzez onartu behar ez dela. Honela izendatzean nekazalgoaren gaineko zerga gehigarria, esan nahi dugu deskontatzen dugula, ez hau gure nahia delako, beharragatik baizik, boltxebikeok neurri guztiak hartu behar ditugula zerga gehigarri honekin amaitzeko lehen aukeran, lehenbailehen. (…)

Zuk ez duzu pentsatuko nekazari ertaina Alderditik gertuagoa dagoela behargin klasea baino? Zu erdipurdiko marxista zara. (Barre-algarak)

“Ordainez” hitz egin badaiteke behargin klaseari buruz, gu Alderdia garenarena, zergatik ezingo da berdina esan nekazari ertainari buruz, azken finean gure aliatua besterik ez dena? (…)

Baina “ordainaren” arazoa ez da hemen bukatzen. Ez da ezustekoa Bujarin eta bere adiskideek “ordain” hitza begietan hartzea eta nekazalgoaren esplotazio militar-feudalaz mintzatzea. Zalantzarik gabekoa da nekazalgoaren esplotazio militar-feudalaren inguruko zalapartarekin gure antolakundeek kulaken inguruan ezartzen duten gure Alderdiaren politikarekin beren muturreko nahigabea adierazi nahi zutela. Nahigabea Alderdiaren politika leninistagatik nekazalgoaren norabidean, nahigabea gure zereal-bilketa politikagatik, nahigabea koljos-en eta sovjos-en garapen handienaren gure politikagatik, desira, finean, merkatua “emantzipatzearena” eta salerosketa pribatuarentzat askatasun osoa ezartzearena: hori da nekazalgoaren esplotazio militar-feudalaren politikaren inguruko Bujarin-en alarauek islatzen dutena.”

Eskuineko desbideratzea SBAK(b)an – Stalin

Ikusten denez, maoismoa bujarinismoaren ildo eskuindarraren beste forma bat besterik ez da. Baina nekazalgoarekin lotuta, badago beste arazo garrantzitsu bat: merkantzien zirkulazioa hiriaren eta landa-eremuaren artean.

“Gizarteak ekoizpen-baliabideak bere eskuetan hartzean, merkataritza-ekoizpena ezabatua izango da eta horrekin, ekoizkinen menperatzea ekoizleen gain”

Anti-Dühring – Engels

“Sanina eta Venzher burkideen funtsezko okerra, merkataritza-zirkulazioaren paper eta esanahia sozialismoan ulertzen ez dutela da, ez dute ulertzen sozialismotik komunismorako igarotzearen aukerarekin bateraezina dela. Uste dute, dirudienez, merkataritza-zirkulazio ez dela oztopoa sozialismotik komunismora igarotzeko, merkataritza-zirkulazioak ezin duela iragate hori galarazi. Oker sakona da hau, marxismoaren ulertezintasunetik jaiotakoa.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Baina zer gertatzen da ekoizpen-baliabide guztiak sozializatuak izan ez diren bitartean? Bereziki nekazal eremuan, ekoizle askoren artean zatitua dagoenean, hau ezin da kolpe batez egin.

“Ezin da erantzuna deitu ezta ere beste erdipurdiko marxista batzuen iritzia, beharbada Boterea hartu eta landa-ekoizle txiki eta ertainak desjabetu eta beren ekoizpen-baliabideak sozializatu beharko liratekeela uste dutenak. Marxistek ezin dute bide burugabe eta kriminal hau jarraitu, horrek iraultza proletarioaren garaipen aukera oro kaltetuko bailuke eta nekazariak denbora luzez proletalgoaren etsaien eremura bultzatuko lituzke.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Hau da preseski Mao-k “aurrera jauzi handiaren” garaian egin zuena, abere txikiak ere komunen jabetza bihurtuz. Sekulako porrota izan zen hau, industria garatu baten laguntzarik gabe komunek ezin izan zuten inolako garapenik izan eta honek gosete handiak ere sortu zituen. Bi urteren buruan atzera bota behar izan zuten dena baina inolako autokritikarik egin gabe.

Beraz egin beharrekoa nekazarien kooperatibizazioa sustatzea da industria sozialistaren laguntzaz ekoizpen handiaren teknika eta makina modernoz hornituz:

“ (…) hiriaren eta landa-eremuaren aliantza ekonomikorako, industriaren eta nekazaritzaren artekoa, denbora batez merkantzien ekoizpena mantendu behar da (salerosketa bidezko trukea), hiriari lotura ekonomiko forma onargarri bakar gisa, eta hedapen osoz merkataritza sobietarra, Estatala eta kooperatibo-koljosiarra garatu, merkataritza-zirkulaziotik kapitalista guztiak salbuespenik gabe ateraraziz .

(…) Adibidez, nekazaritzaren eta industriaren arteko desberdintasuna hartzen badugu, gure herrialdean ez dela haietan lan-baldintzak desberdinak izateari murrizten, baizik eta, edozeren gain, nagusiki,industrian ekoizpen-baliabideen eta produktuen gaineko herri osoaren jabetza dugula, nekazaritzan herri osoaren jabetza ez dugun bitartean, baizik eta talde jakinen jabetza, koljos-ena. Jada esan dugu baldintza honek merkataritza-zirkulazioaren mantentzera daramala, eta soilik industriaren eta nekazaritzaren arteko desberdintasun hau desagertzean desagertu ahal izango dela merkataritza-zirkulazioa, hortik eratortzen diren ondorio guztiekin. Ondorioz, ezin da ukatu nekazaritzaren eta industriaren arteko desberdintasun funtsezko honen desagerpenak guretzat lehen ordenako garrantzia izan behar duela.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Baina nola aurre egin merkantzien zirkulazio honi gizarte komunistaren bidean aurrera egiteko?

“Merkataritza-ekoizpena baldintza guztietan kapitalismora bideratu behar duela eta bideratuko duela esaten da. Hori ez da egia. Hau ez da beti gertatzen ezta baldintza guztietan ere. Ezin da merkataritza-ekoizpena ekoizpena kapitalistarekin identifikatu. Bi gauza desberdin dira. Ekoizpen kapitalista merkataritza-ekoizpenaren forma gorena da. Merkataritza-ekoizpenak soilik bideratzen du kapitalismora ekoizpen-baliabideen gaineko jabetza pribatua badago, lan-indarra merkatuan kapitalistak ekoizpen-prozesuan erosi eta esplotatu dezaken merkantzia gisa agertzen bada, ondorioz herrialdean kapitalisten beharginen gaineko esplotazio-sistemak agintzen badu. Ekoizpen kapitalista hasten da han non ekoizpen-baliabideak esku pribatuetan kontzentratuak dauden, eta ekoizpen-baliabideak ez dituzten beharginak, beren lan-indarra merkantzia gisa saltzera behartuak ikusten diren.

Bada, ez badira merkataritza-ekoizpena ekoizpen kapitalistan bihurtzen duten baldintza horiek existitzen, ekoizpen baliabideak ez badira jabetza pribatua jada, jabetza sozialista baizik, soldatapeko lanaren sistema jada indarrean ez badago eta lan indarra merkantzia izateari utzi badio, denbora dezente igaro bada esplotazio-sistema likidatu zenetik, zeri egin jaramon? Aipatutako guztiaren arren merkataritza-ekoizpena kapitalismora eramango duela kontsideratu daiteke? Ez, ezin da. Eta gure gizartea preseski ekoizpen baliabideen gaineko jabetza pribatua, soldatapeko lanaren sistema, esplotazio sistema duela denbora asko existitzen ez diren gizartea da.

(…) Jakina, ekoizpenaren bi sektore nagusien ordez, estatala eta koljosianoa, dena barneratuko duen eta kontsumora bideratutako herrialdeko ekoizpen guztia erabiltzeko eskubidea duen sektore bakarra agertzerakoan, merkantzien zirkulazioa, bere <<ekonomia monetarioarekin>>, desagertuko da, ekonomia nazionalaren beharrezkoa ez den elementu gisa. Baina horretara iritsi ez den bitartean, ekoizpenaren bi sektore nagusiak diren bitartean, merkataritza-ekoizpena eta merkantzien zirkulazioa indarrean jarraitu beharko dute, ekonomia nazionaleko gure sistemaren osagai beharrezko eta oso baliagarri gisa. Zein eratan iritsiko den sektore bakar eta bateratu baten sorkuntzara, sektore estatalak sektore koljosianoa sinpleki xurgatuko duen, litekeena ez dena (koljosen desjabetze gisa ulertuko baitzen), edo erakunde ekonomiko nazional bakar baten ezartzearen bidez (Estatuaren industriaren eta koljosen ordezkariekin), hasieran kontsumora bideratutako herrialdeko ekoizpen guztiaren kontua eramateko eskubidea izango duena, eta aurrerago ekoizpena banatzearena ere, adibidez, ekoizkinen trukatzea bidez, aparte aztertua izatea eskatzen duen auzia da.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

“Apunteak Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn-ri” lanean, “aurrera jauzi handiaren” teorizazioa dena, Mao-k, Stalin “soilik teknikaz arduratzen zela” eta “masak eta politika baztertzen” dituela, eta halako beste hainbaten jarraian “hanka bakarrekin” ibiltzen dela esan eta ekonomiaren “lege txinatarrei” buruz mintzatu ondoren, bere “nagusitasun” teorikoa plazaratzen du. Emaitza espero dena da eta honetan laburbildu daiteke:

“Merkantzien ekoizpenaren ekite-eremua ez dago kontsumo pertsonaleko artikuluetara mugatua. Ekoizpen-baliabide batzuk merkantzien kategoriarenak dira baita ere. Nekazal produktuak merkantzia gisa hartzen badira, baina ez produktu industrialak, nola aldatu daitezke batzuk besteengatik? (…) Txinan ez ditugu soilik eman behar kontsumo-produktuak, baizik eta nekazaritzari bideratutako ekoizpen-baliabideak baita ere. Stalin-ek, bere aldetik, ez zuen nekazariei ekoizpen-baliabideak saldu nahi. Jruschov izan zen politika hau aldatu zuena.”

“Jenio” honek produktu industrialak eta ekoizpen-baliabide industrialak “nahasten” ditu, ekoizpen-baliabide “batzuen” jabetza pribatua defendatuz. Hots, merkataritza-ekoizpena kapitalismora ez bideratzeko beharrezko premisak ukatuz. Hau “merkatu-sozialismoaren” teoriaren adierazpena besterik ez da, bere lagunarenaren bera, azken finean bere ikuskera burgesaren ondorio logikoa dena. Nahiz eta maoistek teoria hau bere “ondorengo kontrairaultzaileen” teoria dela esan, gezur galanta da.

“Merkantzia edozein erosleri saltzen zaion ekoizpenaren produktua da, salmenta egiterakoan merkantziaren jabea bere gaineko jabetza-eskubidea galtzen duen berezitasunarekin, eta eroslea bere jabea bihurtzen da eta birsaldu, zorpetu, ustel utzi dezake. Honela definitu al daitezke ekoizpen-baliabideak? Noski ezetz. Hasteko, ekoizpen-baliabideak ez dira edozein erosleri “saltzen”, ez dira ezta koljosei ere “saltzen”; Estatuak banatzen ditu bere enpresen artean soilik. Bigarrenik, Estatuak, ekoizpen-baliabideen jabeak, enpresa bati edo besteari ematerakoan, ez du galtzen, ezta gutxiago ere, ekoizpen-baliabide horien gaineko jabetza-eskubidea; aitzitik, guztiz mantentzen ditu. Hirugarrenik, enpresen zuzendariak, Estatuaz ekoizpen-baliabideak jasotzerakoan, ez da soilik baliabide horien jabe bihurtzen ez direla, baizik eta, aitzitik, Estatu Sobietarraren agintedun gisa berretsiak dira ekoizpen-baliabideen erabilpena zuzentzeko, Estatuak ezarritako planen arabera.

Ikusten denez, gure erregimenean ekoizpen-baliabideak ezin dira, inola ere, merkantzia gisa hartu.

(…) Ondorioz, kanpo-merkataritzaren eremuan gure enpresek fabrikatutako ekoizpen-baliabideek, formalki eta esentzian, merkantzien ezaugarriak mantentzen dituzte, herrialdearen barneko zirkulazio ekonomikoaren eremuan merkantzien ezaugarriak galtzen dituzten bitartean, merkantziak izateari uzten diote eta balioaren legearen ekite-eremutik ateratzen dira, soilik merkantzien forma mantenduz (kontabilitatea eta abar.)”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Beraz Mundu Sozialistatik kanpo, Mundu kapitalistara trukerako ateratzerakoan, da ekoizpen-baliabideak merkantzia gisa hartu daitezkeen eremu bakarra. Sozialismo Zientifikoaren irakaspen hau funtsezkoa da.

Azpiegitura/Gainegitura harremana Sozialismoaren aurrerapenean

Posmaoistek “burgesia burokratikoa” deitzen dutena garaitzeko, “baldintza jakin batzuen pean, ekoizpen harremanek, teoriak eta gainegiturak paper nagusi eta erabakigarria” “jokatzen dutenez gero”, masek (gazteria eta ikasleak gehienbat) hauek bultzatu behar dituzte beren ildoa ezarriz.

Ondorioz ale hauen “berrezte ideologikoaren” eta Alderdia Komunistaz kanpoko (edota aurkako) aldizkako “iraultza kulturalen” bidez masa langileek bere botereari eutsi behar diote ad eternum hedatzen den prozesu zikliko batean.

Baina denboran zehaztugabeko egunen batean iritsiko da momentu bat non ekoizpen-harremanak eta gainegitura hain “iraultzatuak” egongo diren “burgesia burokratikoa” era miragarrian desagertuko dela. “Jakina denez” Sozialismoaren Eraikuntza Ekonomikoak honetan “ez du zerikusirik”.

Ideia anarkista eta idealista burges-ttipi hauek ez dute zerikusirik Sozialismo Zientifikoarekin.

Honela ulergaitz bilakatzen dute Sozialismoak, arrakastaz aurrera egin ahala (barnean nola nazioartean), gizartean klase zapaltzaileen birsortzea ahalbidetzen duten baldintzak murrizten dituela, espiralean ematen den prozesu dialektikoaren baitan.

Baina nolakoa izan behar du gainegituren garapena Sozialismoak aurrera egin dezan?

Errepasatu dezagun zein den honen eta azpiegituraren arteko harremana:

Edozein ekoizpen-moduan ekoizpen-indarrek eta dagozkien ekoizpen-harremanek azpiegitura osatzen dute. Honen gain eraikitzen da gainegitura: legeak, instituzio politikoak, kontzientzia sozialaren formak… Gainegitura, bere geruza ezberdinetan, oinarri ekonomikotik eratortzen da, era zuzen edo zeharkakoan, baina autonomia erlatibo bat dauka. Honela gainegiturak gizartearen garapenean eragin dezake hau bultzatuz, oztopatuz edota desbideratuz ere. Hala ere, gainegiturak egin dezakeen eragina, beti izango da mugatua azpiegituraren egoeraz.

“c) Ekoizpenaren bigarren ezaugarria bere aldaketak eta bere garapena beti ekoizpen-indarren aldaketa eta garapena , eta edozeren aurretik,ekoizpen-baliabideei dagozkienak, martxan ipintzen dituztela da. Ekoizpen-indarrak dira, beraz, ekoizpenaren elementu dinamikoena eta iraultzaileena. Hasieran, gizartearen ekoizpen-indarrak aldatzen eta garatzen dira, eta gero, aldaketa hauen menpe eta haiekin kontsonantzian, aldatzen dira gizakien arteko ekoizpen-harremanak, beren harreman ekonomikoak. Hala ere, honek ez du esan nahi ekoizpen-harremanek ekoizpen-indarren garapenaren gain eragiten ez dutenik eta hauek haien menpe ez daudenik. Ekoizpen-harremanak, nahiz eta beren garapena ekoizpen-indarren menpe egon, era bere hauen garapenaren gain ekiten dute, hau azkartuz edo motelduz. Honen ildotik komenigarria da ohartaraztea ekoizpen-harremanak ezin direla denbora luzeegiaz ekoizpen-indarrez atzeratuak geratu, hauek hazterakoan, ezta haiekin kontraesanean egon, ekoizpen-indarrak soilik garatu baitaitezke bete-betean ekoizpen-harremanak indar horien izaera eta garapen-egoerarekin harmonian daudenean eta hauen garapenari bide irekia ematen diotenean. Honengatik, ekoizpen-harremanak ekoizpen-indarren garapenaz oso atzeratuak geratu arren, halabeharrez ipini behar dira eta benetan ipintzen dira -lehen al berant- ekoizpen-indarren garapen-mailarekin eta hauen izaerarekin harmonian. Bestela, ekoizpen-indarren eta ekoizpen-harremanen batasunaren erroko apurtze baten aurrean egongo ginateke honen sistemaren baitan, blokean ekoizpenaren lokatze baten aurrean, ekoizpen-krisi baten aurrean, ekoizpen-indarren suntsipenaren aurrean.

(…) Honek ez du esan nahi, hala ere, ekoizpen-harremanetan emandako aldaketak eta ekoizpen-harreman zaharretatik beste berri batzuetara igarotzea argi eta garbi pasatzen direla, gatazka eta astindurik gabe. Aitzitik, aldaketa hauek orokorrean ekoizpen-harreman zaharren uzkailtze iraultzaile baten forma hartzen dute, beste berri batzuei ezarpenari bide emateko. Aldi jakin batera iritsi arte, ekoizpen-indarren garapena eta ekoizpen-indarren eremuan ematen diren aldaketak era espontaneo batean pasatzen dira, gizakien nahimenetik independenteki. Baina soilik une jakin bat arte, ateratzen eta garatzen diren ekoizpen-indarrek guztiz heltzea lortzen duten unera arte. Behin ekoizpen-indar berriak umatuak daudela, existitzen diren ekoizpen-harreman berriak eta haien ordezkariak, klase menperatzaileak,soilik klase berrien ekite kontzientea bidez, klase hauen ekintza bortitzaren bidez, iraultzaren bidez ezabatu daiteken oztopo “gaindiezin” horretan bihurtzen dira. Hemen garbitasun handiz nabarmentzen da ideia sozial berrien, instituzio politiko berrien, Botere politiko berriaren paper itzela, ekoizpen-harreman zaharrak indarrez ezabatzera deituak. Ekoizpen-indar berrien eta ekoizpen-indar zaharren arteko gatazkaren oinarriaren gain, gizartearen eskaera berrien oinarriaren gain ideia sozial berriak jaiotzen dira, ideia berri hauek masak antolatu eta mugiarazten dituzte, masak ejertzito politiko berri batean elkartzen dira, Botere iraultzaile berri bat sortzen dute eta Botere hori indarrez erregimen zaharra ezabatzeko erabiltzen dute ekoizpen-harremanen eremuan eta erregimen berria berresten dute. Garapenaren prozesu espontaneoak tokia uzten dio gizakiaren ekintza kontzienteari, garapen baketsuak eraldaketa bortitzari, bilakaerak iraultzari.”

Materialismo dialektikoaren eta materialismo historikoaren inguruan – Stalin

Egiteko honetan ideiek garrantzia handia dute. Baina badira ideia aurrerakoiak izan eta atzerakoiak ere. Zerk zehazten du bata ala bestea izatea? Kontuz ibili behar da baita ere, zeren ideiek errealitate objektiboa islatu dezaketen arren, pentsamenduan ere hegan egin dezakete… baita idealismoaren sakanetik amildu ere .

“Ideia eta teoria sozial berriak soilik jaiotzen dira gizartearen bizitza materialaren garapenak honi egiteko berriak ekarri ondoren. Baina atera ondoren, garrantzia handieneko indarra bihurtzen dira, gizartearen bizitza materialaren garapenak ekarritako egiteko berri hauen betetzea errazten duena, honen aurrerapenak errazten dituena. Hemen da preseski non nabarmentzen den ideia berrien, teoria berrien eta ikuskera politiko berrien, instituzio politiko berrien garrantzia antolatzaile, mugiarazle eta eraldatzaile eskerga. Ideia eta teoria sozial berriak preseski jaiotzen dira gizartearentzat beharrezkoak direlako, beren lan antolatzaile, mugiarazle eta eraldatzailea gabe ezinezkoa delako aurrera eramatea gizartearen bizitza materialaren garapenak dakarren egitekoak eta jada beteak izateko sasoian daudenak. Eta gizartearen bizitza materialaren garapenak ekarritako egiteko berrien oinarriaren gain jaiotzen direnez, ideia eta teoria sozial berriek aurrera egiten dute, herri-masen jabetza bihurtzen dira, hauek indar sozial zaharkituen aurka mugiarazten eta antolatzen dituzte, gizartearen bizitza materialaren garapena balaztatzen duten indar sozial zaharkitu hauen uzkailtzea erraztuz.”

Materialismo dialektikoaren eta materialismo historikoaren inguruan – Stalin

Beraz Proletalgoaren Diktadurak ideia zahar, atzerakoi, burges, klasisten aurka borrokatu beharra du ideia eta balore sozialisten hedapena eta errotzea bultzatzen duen bitartean:

“Ideiak armak baino boteretsuagoak dira. Guk ez dugu uzten gure etsaiek armak izan dezaten, zergatik utzi beharko genuke ideiak izatea?”

Stalin

Mao, aldiz, “ireki daitezela 100 lore eta eztabaidatu dezatela 100 eskolek” teoria, Sozialismo Zientifikoaren pare ideologia burgesa eta atzerakoiaren zabaltzea bultzatzen duela diona, onartu ondoren, gainegituraren aurrerapena Sozialismoaren bidean oztopatzen duten bere ikuskerak plazaratu zituen “Herriaren baitako trataera zuzenari buruz” lanean:

“Burgesia eta burgesia-ttipia beren ideologia halabeharrez plazaratuko dituzte. Auzi politiko eta ideologikoen inguruan mintzatuko dira, burugogorkeriaz eta bide posible guztietatik. Ezin da espero beste era batean ekingo dutenik. Ez dugu, hertsapenaz baliatuz, adierazi daitezela ekidin; aitzitik, egin dezaten baimendu behar diegu eta aldi berean beraiek eztabaidatu eta kritika apropos bat ezarri.”

Mao eta maoisten gezur errepikatuetako bat da Stalin-ek, ekoizpen-indarrak ekoizpenaren elementu iraultzaileena den egitatea esateagatik, soilik ekoizpen-indarren garapenaz mintzo dela, gainontzeko faktoreak mespretxatuz eta honela kapitalismoaren berrezarpena ekidinezina bihurtuz.

“<<Harmonia osoa>> hitzak ez dira zentzu absolutuan ulertu behar. Ez dira ulertuak izan behar sozialismoan ekoizpen-indarren garapenarekiko ekoizpen-harremanen inolako atzerapenik ez dagoen zentzuan. Ekoizpen-indarrak ekoizpenaren indar dinamikoenak eta iraultzaileenak dira. Eta sozialismoan ere, era eztabaidaezinean, ekoizpen-harremanen aurretik doaz. Soilik denbora bat igaro ondoren ekoizpen-harremanak eraldatzen dira, ekoizpen-indarren izaerari egokituz.

Nola ulertu behar dira orduan “harmonia osoa” hitzak? Sozialismoan, arau gisa, ekoizpen-harremanen eta ekoizpen-indarren artean gatazkak ematen ez diren zentzuan ulertu behar dira, gizarteak bere sasoian ekoizpen-harremanak, atzean doazenak, ekoizpen-indarren izaerarekin elkarrekikotasunean ipintzea egin dezaken zentzuan. Gizarte sozialistak hori egin dezake haren baitan ez delako desagertzera deitutako klaserik existitzen, erresistentzia antolatu dezaketen klaserik. Jakina, sozialismoan ere indar atzeratuak, bizigabeak, egongo dira, ekoizpen-harremanetan aldaketak ulertuko ez dituztenak, baina ez da zaila izango, argi dago, gatazketara iritsi gabe garaitzea.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Klase-borrokaren historiak erakutsi du ez dela hain erraza izan nazioarteko langileriarentzat indar atzeratu hauek garaitzea… SESBn bertan, indar atzeratu hauek botereaz jabetu eta kapitalismoaren berrezarpenari ekin zioten, Mota Berriko Burgesia bilakatuz.

“Ekonomia politikoaren xedea ekoizpen-harremanak dira, gizakien arteko harreman ekonomikoak. Eremu honi dagozkio: a) ekoizpen-baliabideen gaineko jabetza-formak; b) hemendik eratorritako multzo sozial ezberdinen egoera ekoizpenean eta beren arteko harremanak, edo Marx-ek dion bezala “jardueren trukea”; c) jabetza-forma horien menpe erabat dauden produktuen banatze-formak. Guzti honek osatzen du, oro har, Ekonomia politikoaren xedea.

(…)

Ez da egia, hasteko, ekoizpen-harremanen papera gizartearen historian ekoizpen-indarren garapena trabatzen duen paperera mugatzea. Marxistak ekoizpen-harremanen balazta-paperaz mintzo direnean, ez dira ekoizpen-harreman guztiez ari, baizik eta soilik ekoizpen-harreman zaharrei, jada ekoizpen-indarren garapenarekin bat ez datozenak, eta ondorioz, bere garapena balaztatzen dute. Baina ekoizpen-harreman zaharrez gain, existitzen dira, jakina denez, zaharrak ordezkatzen dituzten ekoizpen-harreman berriak. Esan al daiteke, akaso, ekoizpen-harreman berrien papera ekoizpen-indarren balazta-paperera murrizten dela? Ez, ezin da. Aitzitik, ekoizpen-harreman berriak dira indar nagusi eta erabakigarria, preseski ekoizpen-indarren garapen jarraitu eta boteretsua zehazten duena, eta haiek gabe ekoizpen-indarrak gure herrialdean landare gisa bizitzera madarikatuak egongo lirateke, egun herrialde kapitalistetan egiten duten bezala.

(…) Ez da egia, bigarrenik, ekoizpen-harremanen, hots harreman ekonomikoen, paper independentea sozialismoan desagertzea; ekoizpen-indarrek ekoizpen-harremanak xurgatzea; sozialismoan ekoizpen soziala ekoizpen-indarren antolaketara murriztea. Marxismoak era zatiezinean loturiko bi alde dituen osotasun gisa jotzen du ekoizpen soziala: gizartearen ekoizpen-indarrak (gizartearen harremanak indar naturalekin, zeinen aurkako borrokan gizarteak beharrezko ondasun materialak lortzen dituen) eta ekoizpen-harremanak (gizakien arteko elkarrekiko harremanak ekoizpen-prozesuan). Ekoizpen sozialaren bi alde hauek, nahiz eta haien artean era zatiezinean lotuak egon, desberdinak dira. Eta preseski ekoizpen sozialaren alde desberdinak izateagatik, ekin dezakete bata bestearen gain. Alde hauetako bat besteaz xurgatua eta ber osatzen duen partea bihurtua izan daitekeela baieztatzea, marxismoaren aurka era larrian oker egitea da.

(…) Yaroshenko burkideak produktuen oparotasuna eta komunismora pasatzeko, “bakoitzari, bere lanaren arabera” formulatik “bakoitzari, bere beharren arabera” formulara pasatzeko, ekoizpen-indarren antolakuntza arrazional bat lortzea nahiko dela uste du. Hori akats handia da, sozialismoaren garapen ekonomikoaren legeen erabateko ulertezintasuna uzten dute agerian. Yaroshenko burkideak sozialismotik komunismorako iragatearen baldintzak era sinpleegi batean ulertzen ditu, haur-sinpletasun batez. Yaroshenko burkideak ez du ulertzen ezin dela gizartearen behar guztiak betetzea ahalbidetzen duen produktuen oparotasuna lortu ezta “bakoitzari, bere beharren arabera” formulara pasatzea ere, talde jakinen, koljosen jabetza, merkantzien zirkulazioa eta beste batzuk bezalako fenomeno ekonomikoak iraun bitartean. Yaroshenko burkideak ez du ulertzen “bakoitzari, bere beharren arabera” formulara pasatu baino lehen, gizartearen berrezte ekonomiko eta kulturalaren etapa batzuk ibili behar direla, zeinen bitartean gizartearen begietara lana bizitza ateratzeko bide soil bat izatera utziko dion, honen lehen beharra bihurtzeko, eta jabetza soziala, gizartearen existentziaren oinarri tinko eta bortxaezina.

(…)Yaroshenko burkidea tronpatzen da sozialismoan ekoizpen-harremanen eta gizartearen ekoizpen-indarren artean inolako kontraesanik ez dagoela baieztatzen duenean. Argi dago gure egungo ekoizpen-harremanek, ekoizpen-indarren gehikuntzarekin osoki bat etorriz, hauek pausu erraldoiez aurrera bultzatzen duten aldi batez igarotzen ari direla. Baina hutsegitea izango litzake horrekin asebetetzea eta gure ekoizpen-harremanen eta gure ekoizpen-indarren artean kontraesanik ez dagoela ustea. Dudarik gabe, kontraesanak daude eta egongo dira, ekoizpen-harremanen garapena ekoizpen-indarren atzetik doalako eta joango delako. Erakunde zuzendarien politika zuzen baten bidez kontraesan hauek ezin dira kontraesan antagoniko bihurtu, eta ezin da gatazka sortu gizartearen ekoizpen-harremanen eta ekoizpen-indarren artean. Beste zerbait gertatuko litzake politika oker bat ezarriko bagenu, Yaroshenko burkideak proposatzen duena bezalakoa. Kasu horretan, gatazka ekidinezina izango litzake eta gure ekoizpen-harremanak ekoizpen-indarren garapenerako balazta oso serio batean bihur zitezkeen.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Honek iraultza kultural eta tekniko-zientifiko itzela dakar, eta Estatu sozialistak guzti hau bultzatu behar du mundu-ikuskera proletarioaren zabalpenarekin batera Sozialismoak aurrera egiten jarraitzeko.

“Okerra izango litzake gizarteko kideen hain garapen jasoa eskuratu daitekeela suposatzea, lanaren egungo egoeran aldaketa seriorik gabe. Horretarako beharrezkoa da, beste edozer baino lehen, laneguna murriztea, gutxienez sei, eta aurrerago bost orduetara. Hori beharrezkoa da gizarteko kideak heziketa unibertsala eskuratzeko denbora libre nahikoa izateko. Horretarako beharrezkoa da, baita ere, irakaskuntza politekniko orokor eta nahitaezkoa ezartzea, gizarteko kideek gehien gustuko duten lanbidea aukeratu ahal izateko ezinbestekoa, eta bizitza osoan lanbide bati lotuak geratu ez daitezen. Horretarako beharrezkoa da, baita ere, etxebizitza-baldintza erradikalki hobetzea eta bikoitzera igotzea, gutxienez, beharginen eta langileen soldata erreala, hala soldata metalikoaren areagotze zuzenaren bitartez nola, batez ere, kontsumo zabaleko gaien salneurrien beherapen sistematikoaren bitartez.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Ideia sozialen aurrerapenaren arloan, aipatzekoa da hezkuntza herrikoitu eta demokratizatzeko; ohitura erlijioso, feudal eta burgesak ezabatzeko; bizitza sozialean emakumearen zokoratzearen aurka borrokatzeko; armada herrikoitzeko; burokratizazioa borrokatzeko; marxismo-leninismoa herriari helarazteko eta abar. Albania sozialistan egindako iraultza kulturalak abangoardia komunistaren, Alderdiaren gidaritzapean, jokamolde anarkiko eta nahastaileez urrun.

Guzti honek gizarte sozialistako klase-borroka ikuspuntu marxista-leninistatik aztertzeko abagunea ematen digu.

Klase-borroka gizarte sozialistan

Sozialismoaren garapen-maila honetara iristerakoan, klase esplotatzaileak ezabatuak izan ondoren, gizarte komunistaren garapen-egoera gorengo honetan, herri langilea 3 klase lagun nagusiz osatua dago: proletalgoa, nekazalgoa eta intelektualak.

Honek ez du esan nahi klase borroka bukatu denik. Aitzitik, forma berriak hartzen ditu. Egoera honetan, kontraesan berriak, herri langilearen baitako kontraesanak, bihurtzen dira honen motorra. Gizarte komunistaren bidean lanaren banaketa soziala deuseztatzeko, sexu araberako zapalkuntzarekin amaitzeko, armada iraunkorra herri armatuarengatik ordezkatzeko, hiriko eta landa-eremuaren arteko desberdintauna ezabatzeko, banakoen eta herrien arteko elkarkidetza harremanak errotzeko, lana lehen bizibeharra bihurtzeko… proletalgoa izan behar da kontraesan hauen gainditzerako aurrera bultzatu behar duena, bere diktaduraz, Estatu sozialistaz, bere iraungipenaren baldintzak eratzen doan erdi-Estatuaz.

“(…)Egia esan, Estatua ez da klase batek bestea zapaltzeko tresna bat besterik, berdin errepublika demokratikoan bezala monarkian ere; eta kasurik hoberenean proletalgo garaileari bere klase dominazioaren aldeko borrokan oinordetzan transmititzen zaion gaizki bat da. Proletalgo garaileak, Komunak egin zuen moduan, berehala moztuko dizkio gutxienik honen alde txarrenak, etorkizuneko belaunaldi batek, bien bitartean, baldintza sozial berrietan eta askeetan hezia izanik, Estatuaren traste zahar guzti honetaz libratu ahalko duelarik”

1891ko hitzaurrea Marx-en Gerra Zibilari – Engels

“Sozialismoa klaseen ezabatzea da. Proletalgoaren diktadurak bere eskura zegoen guztia egin du zentzu honetan. Baina ezin dira klaseak kolpe batez ezabatu.

Eta klaseak oraindik daude eta egongo dira proletalgoaren diktaduraren garaian zehar. Diktadura beharrezkoa izateari utziko dio klaseak desagertzen direnean. Eta proletalgoaren diktadura gabe klaseak ez dira desagertuko.

Klaseak oraindik badaude, baina haietako bakoitza aldatu da proletalgoaren diktaduraren garaian; aldatu du era berean haien arteko harremanak. Klase-borroka ez da desagertzen proletalgoaren diktadurapean, egiten duena beste forma batzuk hartzea da.

Proletalgoaren diktaduraren ekonomia eta politika – Lenin

“Hemen desberdintasuna proletalgoaren, alde batetik, eta bestetik, historiaren joanean ekoizpen-harremanetan iraultzak egin dituzten gainontzeko klaseen artean, proletalgoaren klase-interesak gizartearen gehiengo zabalaren interesekin bat egiten dutela da, proletalgoaren iraultza ez baitu esan nahi esplotazio-forma hau edo honen amaiera, baizik eta esplotazio ororen amaiera, beste klaseen iraultzek, esplotazio-forma hau edo horrekin soilik amaitzerakoan, ez ziren beren klase-interesen eremu estutik haratago joaten, gizartearen gehiengoaren interesekin kontraesanean zeudenak.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Beraz, Proletalgoaren Diktaduraren egitekoa nekazarien klasearekiko hauek ekonomia sozialistan erabat sartzea da kooperatibizazio prozesua burura eramanez, gainontzeko langile guztiak bezala bihurtzeko.

Behargin-klasetik eta nekazalgotik ateratako enteleguari begira, bere endekatzearen aurka mundu-ikuskera proletarioan hezi eta honen babesle bihurtzeaz gain, honetan langile aristokrazia haztea galarazi behar da, soldaten gain eraginez eta masa-langileen kontrola areagotuz.

Hala ere, badira gizarte sozialistan indar atzerakoiak, klase-borrokaren gorabeheren arabera gehiago ala gutxiago adierazten direnak eta Sozialismoaren aurrerapenaren aurka eta honen suntsipenaren alde egiten dutenak:

a) Klase zapaltzaileen hondarrak

Nahiz eta klase zapaltzaileak garaituak izan eta beren berrindartzerako oinarri ekonomikoa kendu, haien hondarrak edota nostalgikoak beren egoera pribilegiatua berreskuratzen saiatuko dira. Beharbada Sozialismoaren indarrak hau era irekian esatea galaraziko die baina haien baitan honengatik borrokan jarraituko dute. Hau belaunaldi batzuetan zehar mantendu daiteke ere.

“Kapitalismotik komunismorako iragateak garai historiko oso bat darama. Garai hau ematen ari den bitartean, zapaltzaileek euren boterea berrezartzeko itxaropena mantentzen dute, itxaropen hori euren boterea berrezartzeko saiakeretan gorpuzten delarik. Lehen porrota pairatu eta gero, uzkailitako zapaltzaileek, euren uzkailtzea espero ez zutenek, uzkailtze hau gertatuko zatekeen ideia bera ere onartzen ez zutenek, hamar aldiz indar gehiagorekin, sekulako grinarekin, ehun aldiz biderkatutako gorrotoarekin borrokara joko dute euren “paradisu galdua” berreskuratzeko, euren familiak, orain “jendaila madarikatu” horrengatik miseriara (edo lanbide “madarikatu” batetara) kondenatuak izan direnak, lehen zuten bizi gozoa berreskura dezaten. Eta kapitalisten atzetik burgesia-ttipiaz osatutako masa handi oso bat abiatzen da; herri guztietako hamarkadetako eta hamarkadetako esperientzia historikoak erakusten duenez, zalantzatia dena, lehen momentuan langileriaren alde jar daitekeena baina langileen lehen porrot edota atzerapausoarekin batera zalantza egiten duena, urduri jartzen dena, intziri egiten duena, alde batetik bestera erraztasun handiz igarotzen dena.”

Iraultza proletarioa eta Kautsky arnegatua – Lenin

Gainera ale hauek Mundu kapitalistaren laguntza ideologiko, politiko, ekonomiko eta militarra izango dute, setio inperialista bidez ekiten dutenak:

“Gure aurrerapausoen neurrian klase-borroka itzaliko dela, gure arrakasten neurrian klase-etsaia otzanduko dela dion teoria ustela eraitsi eta pikutara bidali behar da.

Ez da soilik teoria ustela baizik eta teoria arriskutsua ere, hark gure gizon-emakumeak lokartzen baititu, amarruan erorarazten ditu eta etsaiari indarberritzea ahalbidetzen dio sobieten boterearen aurkako borrokarako.

Kontrara, zenbat eta gehiago aurreratu, zenbat eta arrakasta gehiago lortu, are handiagoa izango da garaitutako klase esplotatzaileen hondarren grina, are gehiago baliatuko dira borroka-molde zorrotzagoez, gehiago kaltetuko dute Estatu sobietarra, gehiago atxikiko dira borroka-bide etsiagoetara, porrotara kondenatutako gizakien azken bitarteko gisa. (…)

Ez da ahaztu behar klase garaituen hondarrak SESBn ez daudela bakarrik. Haiek gure etsaien sostengu zuzena jasotzen dute, Sobietar Batasuneko mugetatik haratago.”

Alderdiaren laneko akatsen eta troskisten likidatzerako neurriei buruz – Stalin

b) Estatuko burokrazia

Estatu sozialistak, Estatua den heinean, beharrezkoa izango du burokrazia.

“Proletalgoak Estatuaren boterea behar du, indarraren erakunde zentralizatua, biolentziaren erakundea, bai esplotatzaileen erresistentzia zapaltzeko, baita ekonomia socialista “martxan
jartzeko” lanean, biztanleriaren masa ikaragarria, nekazariak, burgesia txikia, erdi-proletarioak zuzentzeko ere.

(…)Burokrazia kolpetik, alde guztietan eta bere azken erroetaraino abolitzeaz hitz egitea lekuz kanpokoa da. Hau utopia bat da. Baina makina burokratiko zaharra kolpetik suntsitzea eta jarraian, burokrazia guztia gradualki ezerezera murriztea ahalbidetuko duen berri batekin hastea, ez da utopia bat; komunaren esperientzia da, proletalgo iraultzailearen berehalako eginkizun zuzena.

(…)

1) Hautagarritasuna ez ezik, kargu kengarritasuna edozein momentutan.

2) Langile batena baino soldata altuagorik ez.

3)Denek kontrol eta ikuskatze funtzioak beteko dituzten eta denak denbora batez “burokratak” izango diren sistema baten berehalako ezarpena, modu horretan, inork ez dezan “burokrata” bihurtzeko aukerarik izan.”

Estatua eta iraultza – Lenin

Sozialismoaren aurrerapenean honen eragin moteltzailea eta gizartetik duen aldentze erlatiboaren ondorioz honetan sor daitezkeen fenomeno atzerakoi, endekatu, burges eta klasistak borrokatzeko, instituzio politikoen demokratizazioa bultzatu behar da, sustatuz masen parte hartzea gauzen gobernuan.

Atentzio berezia merezia dute Armadako goi-karguek, kontrairaultza prozesu guztietan egiteko erabakigarria izan dutenak.

“Arau hauek zuzenki zainduak eta garatuak izan behar dira Alderdian eta masen aurrean eta, estatu-funtziotarako izendatuak direnei, ezarri beharko genien, uste dut baita ere, arau gutxi gorabehera antzekoak, bereziki koadro nagusiei: zuzendari, zuzendari-laguntzaile, planifikazio-buru, kontulari, kontulari-buru, eta gisakoei. Koadro hauek izendatuak dira, eta beharbada ez dugu hainbat gauza aldatu beharrik jazarritako printzipio eta arauetan, baina organo ekonomikoek edo beste edozein enpresak jakin behar du, noski, nor den gidatzera etorri den pertsona berria. Ez dugu soilik berriki izendatutako enplegatua masei aurkeztu, eta hau ez egin era formal batean, baizik eta berak bere buruaren kontu argia eman dezan masengana hurbilaraztearen praktika hartu behar dugu, masek bere gaineko epaiketa egin dezaten eta berari esan: <<Ikusi lagun, egin ondo zure lana, ondo portatu, arauak eta legeak zuzenki ezarri, eskatu kontuak guri azken punturaino, guk zutaz berdina eskatuko baitugu; entzuguzu lagunduko zaitugulako, zure lana ondo egiten ari bazara ere. Baina, kontuz ibili, hanka sartzen baduzu belarrietatik tiratuko dizugu, hanka sartzen jarraitzen baduzu pikutara bidaliko zaitugu, eta ondo izan buruan ez dagoela zu lagundu zaitzakeen inor; Alderdia gurea da, erregimena gurea da, gu gara boterean gaudenak, proletalgoaren diktadura da agintzen duena, ondorioz, lepoa hautsiko dizugu krimenak egiten badituzu; aitzitik, neurriz gain maitatuko eta begirunea izango dizugu zure lana ondo egiten baduzu>>.”

Alderdiaren eta gobernuaren etengabeko iraultzatzea – Hoxha

Burokratizazioaren aurkako borrokan garrantzia handia du Alderdia Komunistak. Nahiz eta troskistek Alderdia eta burokrazia gauza bera gisa hartu, erabateko aurkakotasunean daude. Honek ez du esan nahi behargin klasearen abangoardia destakamenduan ere eragiten ez duenik:

“Azkenik, Alderdiaren arazte kontsignaren zergatia. Irrigarria izango litzake gure erakunde sobietar, ekonomiko, sindikal eta kooperatiboak indartzeko posibilitatean pentsatzea, burokratismoaren zaborraz garbitzeko posibilitatean, Alderdi beraren sorbatza zorroztu gabe. Eztabaidaezina da ale burokratikoak ez direla soilik habiarazten erakunde ekonomiko eta kooperatibo, sindikal eta sobietarretan, baizik eta Alderdi beraren erakundeetan ere. Eta hau erakunde guzti horien indar gidaria bada, bistakoa da Alderdiaren araztea beharrezko premisa dela, zeina gabe ezin den burutu behargin-klasearen gainontzeko erakunde guztien suspertzea eta hobekuntza. Hortik Alderdia araztearen kontsigna.”

Eskuineko desbideratzea SBAK(b)an – Stalin

c) Ideologia klasistaren biziraupena

Ideologia klasistaren biziraupenak gizakien garunetan, hauek eta haien arbasoek mende luzeetan zehar gizarte klasistaren menpe egon izanaren ondorioz, pisu handia du.

Gizarte sozialista gizarte burgesaren erraietatik ateratzen dela, eta Mundu kapitalistak eskaintzen dion oinarria dela eta, ideologia honen eduki nagusia burgesa da. Hala ere, komunismoa ez denez soilik kapitalismoaren gainditzea, sistema klasistena ororena baizik, ideologia klasista erabiltzea osoagoa eta zuzenagoa da.

Ohitura eta aurreiritzi hauek bizitza sozialaren alor askoren aurrerapenerako oztopo bilakaten dira, oso garrantzitsua egiten duena ideologia sozialista indartzea hauek gainditzeko.

Baina ideologia klasista hau forma berrietan agertzen da baita ere gizarte sozialistan.

Alde batetik, burokratismoa dugu (bulegoko langileen joera ideologikoa dena), intelektualetan eta enpresetako zuzendaritzetan ematen dena gehienbat.

“Pentsatzeko era hau, burokratismoaren ideologia idealista dena, aldi berean, gutxiengoaren kontzeptua da, banakoetan garatzen diren ideia subjektiboak eta gehiengoaren gain agintzen duen klase gutxienaren ideologia osatzen duena, gutxiengoak gehiengoaren buru eta kontzientzian sarrarazten duena kultura-, heziketa-, politika-, moral- eta zentzu-endekapenaren bidez, hau beren bigarren natura, bizimodua, pentsamendu- eta ekintza-era bihurtzeko.

(…) Buru egoera ez-iraultzaile guzti honek beren artean <<egonkortasun sentimendua okupatzen duten butakan>>, <<hutsezintasun bermea lanean>>, <<beren lan-metodo eta -eraren biribiltasuna>> sortzen du, buru egoera hau eman duena, eta honek haien artean burgesia berri baten pentsatzeko eta bizitzeko era sortzen du, sendian eta gizartean, gure herri-demokraziaren baitan. Hau oso arriskutsua da zinez. Ez badugu zuzia aplikatzen burokrataren uste hauek erretzeko, bera, agintean egonik, zabalduko ditu eta beste batzuk kutsatu hauekin.

Behargin edo kooperatibetako kide bat ez da asko kezkatzen lekuz aldatzen denean. Orokorrean, ez da lanaz edo bizitzaz beldur. Ezbeharretara ohituta dago, bere eguneroko ogia irabazten du edonon bere izerdiarekin. Aldiz, intelektuala edo bulegoduna zailtasunez mugitzen da arrazoi anitzengatik; lehenik, berak <<enteleguaren>> eta <<ofizialtasunaren>> nagusitasunaren ikuspuntua sortu duelako, eta bigarrenik, soldataren auzia, finantza-trataeraren auzia. Behargin eta nekazarien artean agertzen ez diren bi ikuspuntu hauek intelektualetan eta bulegodunetan borrokatu behar dira.”

Alderdiaren eta gobernuaren etengabeko iraultzatzea – Hoxha

Bestetik, berrikuspentasuna (Sozialismo Zientifikoaren maneiua interes burgesetara moldatzeko), Alderdian eta Estatu sozialistaren erakunde guztietan agertzen dena. Honek forma ezberdinak hartuko ditu klase-borrokaren bihurguneen arabera, Sozialismoaren aurrerapen-mailaren arabera eta interes klasisten uneko beharren arabera. Honek etengabeko heziketa ideologikoa eskatzen du Alderdiaren kideen partez, ekinbide praktikoaren berriztapena momentuko beharren arabera, eta edozein unean klase-etsaien aurka kolpatzeko prestatuak egotea.

d) Langile aristokraziaren haziera

Sozialismoan, soldaten banaketan eskubide burgesak agintzen jarraitzen du, hots, “egindako lanaren arabera” kobratzen da eta ez “beharren arabera”.

“Horregatik, eskubide berdina, printzipioz, hemen eskubide burgesa izaten jarraitzen du, nahiz eta orain printzipioa eta praktika sesiotan ez ibili, merkantzien trukatzearen erregimenean baliokideen trukatzea batazbesteko gisa baizik ematen ez den bitartean, eta ez banakako kasuetan.

Aurrerapen hau arren, eskubide berdin honek muga burges bat darama bere baitan. Ekoizleen eskubidea egindako lanari proportzionala da; berdintasuna hemen, neurri beraz neurtzen direla da: lanaz.

Baina banako batzuk beste batzuei gorenak dira fisikoki eta intelektualki, eta ondorioz denbora berean lan gehiago egiten dute, edo denbora gehiago egin dezakete lan; eta lana, batazbesteko gisa baliagarria izateko, iraupen edota intentsitatearen arabera zehaztu behar da; beste era batean, neurria izateari uzten dio. Eskubide berdin hau eskubide desberdina da lan desberdinarentzat. Ez du klase bereizketarik aitortzen, hemen banako bakoitza gainontzekoak bezalako langilea besterik ez delako; baina aitortzen du, era ezkutuan, beste hainbat pribilegio natural gisa, banakako gaitasun desberdinak, eta ondorioz, errendimendu gaitasun desberdina. Muinean, ondorioz, eskubide oro bezala, desberdintasunaren eskubidea da. Eskubidea soilik izan daiteke, izatez, neurri berdin baten ezarpenean; baina banako desberdinak (eta ez lirateke bestelako banakoak izango desberdinak izango ez balira) soilik neurtu daitezke neurri beraz baldin eta ikuspuntu beraren pean ipintzen badira eta alde jakin batean begiratzen bazaie; adibidez, emandako kasuan, soilik behargin gisa, eta haietan beste edozer gauza ikusten ez denean, hots, beste guztia baztertuz. Jarrai dezagun: behargin bat ezkondua dago eta beste bat ez; batek besteak baino seme-alaba gehaigo ditu, eta abar. eta abar. Lan berdinagatik, eta ondorioz, kontsumoaren funts sozialean partaidetza berdinagatik, batek besteak baino gehiago jasotzen du egiatan, bata bestea baino aberasagoa da eta abar. Eragozpen guzti hauek ekiditeko, eskubideak ez luke berdia izan behar,desberdina baizik.

Baina akats hauek ekidinezinak dira gizarte komunistaren lehen fasean, erditze luze eta mingarri baten ondoren gizarte kapitalistatik ateratzen den bezala. Eskubidea ezin da inoiz egitura ekonomikoa baino jasoagoa izan ezta honetaz baldintzatutako gizartearen garapen kulturala baino.”

Gotha-ko programari kritika – Marx

Hau Lanaren Banaketa Sozialaren iraunaraztearekin lotuta dago, eta langile aristokrazia baten agertzea dakar, barneko eta kanpoko klase-borrokaren gorabeheren arabera hazi daitekeena. Beraz honi aurre egiteko soldaten parekidetzara jo behar da, baina igualitarismo idealista burges-ttipian erori gabe, hots, ekonomia sozialistaren egoeraren eta lan moten arteko desberdintasunen ezabapenak lortutako garapen-maila kontuan hartuz.

“(…) Antzeko egoera da gure herrialdean dagoena lan intelektualaren eta eskulanaren arteko aurkakotasunaren ezabatzearen arazoarekin. Hau arazo ezaguna da baita ere, duela asko Marx eta Engels-ek plazaratutakoa. Lan intelektualaren eta eskulanaren arteko aurkakotasunaren oinarri ekonomikoa, eskulanean jardundako gizakien esplotazioa da lan intelektualaren ordezkariez. Mundu guztiak ezaguna du kapitalismopean enpresetan eskulanean jardundakoen eta pertsonal-buruen artean dagoen banaketa. Ezaguna da banaketa honen gain garatu zela beharginaren etsai-jarrera zuzendariarekiko, irakaslearekiko, ingeniariarekiko eta pertsonal teknikariaren beste ordezkariekiko, bere etsai gisa zituenak. Ulertzen da, kapitalismoa eta esplotazio-sistema suntsitzerakoan, eskulanaren eta lan intelektualaren arteko interesen aurkakotasuna desagertu behar zela. Eta gure egungo sistema sozialistan desagertu da, hain zuzen ere. Orain eskulanean jardundako gizakiak eta pertsonal-buruak ez dira etsaiak, baizik eta burkide eta lagunak, ekoizpen-komunitate beraren kideak, oparotasunean eta ekoizpenaren hobetzean biziki interesatuak daude. Beren areriotasun zaharraz ez dago aztarnarik.

(…) Gauza bera esan behar da lan intelektualaren eta eskulanaren arteko ezberdintasunaz. Beren arteko ezberdintasun esentziala, hots, maila kultural eta teknikoaren araberako ezberdintasuna, desagertuko da, ezbairik gabe. Baina, guzti horrekin ere, ezberdintasunen bat egoten jarraituko du, esentziala ez bada ere, soilik enpresetako pertsonal-buruaren lan-baldintzak beharginen lan-baldintzen berdinak ez izanagatik ere.”

Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn – Stalin

Kontraesan mota honen garrantzia beharrezkoa moduan ulertzeko eta aurre egiteko sakontasun teoriko falta sumatzen da Stalin burkiderengan, eragina izan zuena SESBn kontrairaultza nagusitzeko.

“Sobietar Batasuneko koadro asko burokraziaz, intelektualismoaz, goranahiaz, burges bizimoduaz eta bere mailakako endekapenaz, infekziora eraman zuen akats garrantzitsuetako bat izan zen, beste batzuen artean, preseski beren banaketa ekoizpen-lanarekin, lan mentalaren eta lan fisikoaren arteko zatiketa nabariaren iraupena, esplotazioan oinarritutako gizartearen aje errotua dena. (…)”

Albania Today #5

“Enpresen edo Ministerioen zenbait zuzendarien adibidea dugu, edo kooperatiben buruak edo beste zenbait era anti-Alderdi, anti-demokratiko batean jokatzen dutenak, ugazaben gisa, masekiko, beren menpekoekiko, langileekiko. Konpetentziak eta beharrezko fondoak baimendu ditugu Ministerioei bideratuta, jakina, ekoizpenaren premiazko zabalpenera eta, hain zuzen ere, enpresek sortutako produktuetara. Bada halako egoera ematen da non enpresetako zenbait zuzendari urte bateko ekoizpenerako behar dena material gordinaren bikoitza eskatzen eta ziurtatzen dutela, beste zenbait kuotatik gaindiko material kopuru handiak atxikitzen dituzte beren biltegietan, eta hori nahikoa ez balitz, beste materialak eskatzen dituzte baita ere. Okerrago dena, kide hauek beren enpresa sozialistako zuzendari tituluaz harropuzten dira, egiatan, enpresa pribatuen zuzendari izatea ere merezi ez dutenean, feudalak eta burgesak boterean zeudenean, jabe pribatu batek ez baitzuen inoiz utziko bere jabetza kaltetua izaten edo zorra egiten beharrezkoa ez den izakinak sortzen. Baina gure zuzendari burokratari bost axola zaio Estatu proletarioaren jabetza kaltetua den ala ez, ekonomia ezindua badago, enpresa bere apeta eta zaletasunen arabera eramaten baitu, mila eta bat bidez baliatuz kritika, langile-masen zaintza eta kontrola ezabatzeko. Masa langileek edozein eran eta zalantzarik gabe mota honetako zuzendaria, edo mota honetako edozein funtzionario, bota behar dute, bere kokapena Alderdian edo gobernuan edozein izanda ere.”

Alderdiaren eta gobernuaren etengabeko iraultzatzea – Hoxha

“Neurri eraginkorrenetako bat, endekatze burokratikoa eta koadroen eraldatzea herrien zerbitzarietatik, behargin eta herriaren gaineko menderatzaileetara, saihesteko, koadroak bi zuzendaritzen kontrolpean eta mendekotasunean ipintzea da; goitik, erdigunetasun proletarioaren ezarpenaren bitartez, eta behetik, zuzenean behargin-masetatik. Hau biziki garrantzitsua da. (…)”

Albania Today #5

Hartu beharreko beste neurri bat Alderdiaren eta Estatuaren enplegatuak, enpresetako zuzendari eta teknikariak, hala nola hezkuntza, artea eta kulturako langileak, ekoizpenen materialean lanean ipintzea da, bai emulazio sozialistaren bidez bai nahitaezko denboraldi batez urte guztietan. Aldi berean, errotazio-sistema ezarri behar da kudeaketako lanpostuen eta ekoizpeneko lanpostuen artean, ahal den neurrian (espezializazio maila handia eskatzen ez dutenetan).

“Zerbait gehiago azpimarratu behar da: klase-borroka ez bada era zuzenean eta etenik gabe aurrera eramaten, ez bakarrik eremu ideologikoan, baizik eta eremu politiko eta ekonomikoetan, non jada esandako garaipenak lortu diren, kontraesan ez-antagonikoak kontraesan antagonikoetan bihurtzearen posibilitatea badago. Posibilitate honekin amaitu ez dela, gure gizarte sozialistan kontraesan antagoniko guztiekin amaitu ez dela, eta ondorioz, kapitalismoaren berrezarpenaren jatorriarekin amaitu ez dela, era argian erakusten da behin eta berriz iraultzari eta sozialismoari aurkako aleak agertzen direlako, ez soilik klase zapaltzaile zaharren hondarretatik, baizik eta langileen lerroetatik baita ere, baita komunisten lerroetatik ere. Estatuaren egoteak, gainera, kontraesan antagonikoen existentzia eta froga-harri gisa kontraesan antagoniko eta ez-antagonikoak ere zuzenean ebatzi behar ditu eta hauek antagoniko bihurtzea galarazi behar duenaren erabateko beharra frogatzen du etapa honetan. Marx eta Lenin-ek Estatua klase-kontraesan adiskidezinen izaeraren agerpen eta produktua deitu dute.”

Klase-borrokaren garapenari buruzko ALAren politika iraultzailea funtsezko auzi batzuen inguruan – Nexhmije Hoxha

Guzti hauek gizarte kapitalistaren hondarrak dira, gizarte sozialistan ezin diotenak existitzeari utzi denbora luzez, nahiz eta bere papera etengabe murriztua izan. Denek klase burges berri baten berrateratzerako oinarria ematen dute eta horrekin kapitalismoaren berrezarpena. Baina honek ez du esan nahi klase burgesa sozialismoan existitzea, hau baieztatzea marxismoz tutik ere ez ulertu izana esan nahi du. Klase burges bat, definizioz, ekoizpen baliabideen gaineko kontrola du.

Indar gibeleratzaile guzti hauek Mundu kapitalistarekin eta hau Sozialismoaren aurka ekiteko hartzen duen formarekin (setio inperialista) elkarlotuak daude, klase-borrokari beste dimentsio bat ematen diotenak.

Setio inperialista

Posmaoistek egitate bat erabiltzen dute, edozein prozesuan barne-kontraesana erabakiorra dela, setio inperialista gutxietsi eta baztertzeko, kanpo-kontraesana dena, Mundu kapitalistaren eta Mundu Sozialistaren arteko borrokaren adierazpen dialektiko gisa, ikuspegi historiko batetik gizarte berriaren eta zaharraren artekoa nazioarte-mailan.

Hau, Aberri sozialistaren defentsa “burgesia burokratikoarekin bat egitea” dela bezalako mozolokeriak botatzeko erabiltzeaz gain, eta gizarte sozialistako klase-borrokan duen eraginari entzungor egiteaz gain, Mao-ren elkarlana inperialismoarekin bidezkotzeko erabiltzen dute.

“Gaur egun bi mundu existitzen dira: zaharra, kapitalismoa, nahasi dena, inoiz atzera egingo ez duena, eta goraka doan mundu berria, oraindik oso ahula izan arren, garaitezina delako handitzen dena.”

Errusia osoko sobieten IX Batzarrari txostenak – Lenin

Beraz, burgesiaren eta proletalgoaren arteko aurkakotasuna ez da soilik mantentzen, baizik eta areagotzen da nazioarteko mailan, Mundu Sozialistaren baitan ematen den klase-borrokan eragiten duena (eta alderantziz). Honen aurkako borrokak bi aldaera ditu: alde batetik, Estatu sozialisten indar militarra areagotzea eta indartzea, esku-sartze inperialistaren aurka. Bestetik, eremu sozialistako herri langilearen eta kapitalismopean esplotazio jasaten jarraitzen duen behargin-klasearen arteko elkartasuna sendotu eta antolakuntza-arloan estutzea, nazioartekotasun proletarioaren bidez, burgesia inperialistak Sozialismoaren aurka batzen diren bezala. Hil ala biziko gatazka honek Estatu proletarioaren iraungitzea oztopatzen du, gutxienez setio inperialista setio sozialistagatik ordezkatua den arte (Sozialismoaren hedapenagatik herrialde ezberdinetan), indar atzerakoien ezabatzea balaztatuko duena, horrek dakarren arriskuekin.

“Sozialismoak ezin du herrialde guztietan aldi berean irabazi. Herrialde bat edo batzuetan irabaziz hasiko da, eta gainontzekoak, denbora batez, herrialde burges edo aurre-burgesak izaten jarraituko dute.”

Iraultza proletarioaren programa militarra – Lenin

“Pentsaezina da Errepublika sobietarra Estatu inperialistekin denbora luzez batera existitzea. Irabaziko du, azken finean, batak ala besteak. Eta amaiera hori eman arte ekidinezinak izango da Errepublika sobietarraren eta Estatu inperialisten arteko talka ikaragarri multzo bat.”

EBren txostena Errusiako AK(b)ren VIII Batzarraren aurrean – Lenin

“Galdera hauek agerian jartzen dute, ez soilik behar dena baino garrantzia gutxiago ematen zaiola setio inperialistari; agerian jartzen dute baita ere Estatu burgesen eta haien atalen papera eta garrantzia ezagutzen ez dela, gure herrialdera espioiak, hiltzaileak eta saboteatzaileak bidaltzen dituztenak eta gu militarki erasotzeko aukeraren zain daudenak; era berean, agerian jartzen dute gure Estatu sozialistaren eta bere atal militarren,zigortzaileen eta kontraespioitzarenen garrantzia, sozialismoaren herrialdea kanpoko eraso batetik defendatzeko beharrezkoak direnak.”

SBAK(b)ko EBren lanari buruzko Alderdiaren XVIII Batzordearen aurreko txostena – Stalin

Maoisten beste gezur usteletako bat da Stalin-ek, setio inperialistaren garrantzia azpimarratzerakoan, Sozialismoan ematen den klase-borroka ukatzen duela, etsaia soilik “kanpoan” ipiniz.

“Ikusten duzuenez, orain Estatu erabat berria, sozialista, daukagu, aurrekaririk gabekoa historian, eta kontuan hartzeko eran desberdintzen dena, bere forma eta egitekoengatik, lehen faseko Estatu sozialistaz.

Baina garapena ezin da hemen gelditu. Aurrera jarraitzen dugu, komunismorantz. Mantenduko al da gure herrialdean Estatua komunismoaren aldian baita ere?

Bai, mantenduko da, setio kapitalistarekin amaitzen ez bada, ez bada kanpoko eraso armatu baten arriskua ezabatzen. Argi dago kasu honetan gure Estatuaren formak berriro ere aldatuko direla, barne- eta kanpo-egoeraren aldaketaren arabera.

Ez, ez da mantenduko eta iraungituko da, setio kapitalistarekin amaitzen bada, setio sozialista batek ordezten badu.”

Alderdiaren laneko akatsen eta troskisten likidatzerako neurriei buruz – Stalin

Aipatzekoa da inperialismoa eta nazi-faxistek SESBren aurka eramandako gerran, Aberri Gerrate Handian, 20 milioi biztanle, 7 milioi armada gorriko kide eta lehen lerroko 800 mila komunista hil izana.

Baina setio honen eragina ez da soilik geografiko edo militarra, arlo ekonomiko, politiko eta ideologikoaren bidez ekiten du baita ere.

“Klase-etsaien aurkako borrokaren barne- eta kanpo-fronteak oso lotuak daude haien artean. Ideologia antikomunistak eta alderdi eta ordena sozialistaren aurkako borrokan elkar sostegatzeko beharrak lotzen ditu. Garrantzitsua da ulertzea ez soilik egoera hau existitzen jarraituko duela setio inperialista-berrikustzailea eta herrialdearen barneko kapitalismoaren hondarrak iraun bitartean, baizik eta elkarlan hau indartu daitekeela eta oso arriskutsua bilakatzea arretarik gabe agertzen bagara, zaintza falta erakusten badugu eta ez badugu ekite hau erabakitasunez borrokatzen. (…) Setio inperialista-berrikustzailea ez da inola ere pasiboa edo soilik geografikoa, setio mehatxataile eta aktiboa da, eremu guztietan eta norabide guztietan borrokatzen gaituena. Ostera, oraindik badago setio honen diseinu gainazaleko eta sinplista duen jendea, batzuetan eraso militarraren arriskua gutxiesten duena, beste batzuetan blokeo ekonomikotik eratortzen dena, eta bestetan atzerriko nahasmen ideologikoaren arriskua. Era honetako jarrerak oso kaltegarriak dira.”

Albaniako Lanaren Alderdiaren VII Batzarrean txostena – Hoxha

Nahiz eta Albania Sozialistan klase-borrokan barnean eta kanpoan tinko jarraitu, Perestroikaren uholde kontrairaultzailearearekin batera eta Albaniako Lanaren Alderdiaren zuzendaritzaren hainbat aleen (Ramiz Alia buru) eta Armadako goi-kargu batzuen traizioaren aurrean, sor eta lor geratu ziren. Honek ale endekatuen eta inperialisten laguntzaz Proletalgoaren Diktaduraren suntsipena, ehun produktiboa inperialistei saltzea eta hondatzea, komunista jatorren espetxeratzea (Nexhmije bera) eta memoria historiko antifaxista eta anti-inperilista erasotzea ekarri zuen. Honetarako NBEk bere armada sartu behar izan zuen Albania okupatzera. Honela erregimen neokolonialeko diktadura burgesa ezarri zen. Burgesiak hilabete batzuen buruan lortu zituen jabetzak inperialisten laguntzaz pilaketa eta lapurreta azkarraren ondorioz. Hots, ezin izan zen Mota Berriko Burgesia garatu ere egin.

Mao-ren kokapen eta ildo politikoa nazioarteko mailan, aldiz, ez du inoiz Lenin eta Stalin-enarekin zerikusirik izan.

Berak ez du inoiz proletalgoa iraultzaren erdiguneko faktore gisa ipintzen. Hasieran iraultzaren faktore nagusia AEBren eta Eremu Sozialistaren “artean” zegoen “erdiguneko zonarekin” ipintzen zuen (bigarren mailako herrialde inperialistez eta hauen menpeko herrialde erdi-, neo- eta koloniarrez osatua), aurrerago “ekaitzaldiaren erdigunean” (herrialde erdi-, neo- eta koloniarretan inperialismoaren kontraesan nagusiak biltzen zirela argudiatuz), eta ondoren “munduko hiriaren eta landa-eremuaren teorian”, nekazalgoa klase hegemoniko gisa ipintzeko bere joera azaleratuz beste behin (hau Komintern-ak Bujarin-i atzera botatako teoriaren kopia izanik). Guzti honek “3 Munduen Teoria” eman zuen azkenean.

Teoria honek era metafisikoan herrialdeak ikuskera geopolitiko burgesen eta beren garapen-mailaren arabera sailkatzen ditu, baina ez du kontuan hartzen herrialde hauen baitan ematen den klase-borroka ezta hauen erregimen soziala. Nazioarteko egoera “bigarren munduan” ,“hirugarren munduan” edo hamaikagarren munduan banatuz, haien baitako klase-kontraesanak kontuan hartu gabe, burgesiaren aurkako proletalgoaren borroka ukatzea da gizarte komunistaren lorpenean, eta iraultza oztopatzea.

Teoria hau ofizialki Deng Xiaoping-ek NBEn aurkeztu zuenez, maoistek hau beren guruaren teoria ez dela diote. Beste gezur baten aurrean gaude. Hona hemen Mao eta Kaunda-ren (Zambia-ko presidentea) arteko elkarrizketa:

“Mao: Zein da lehen munduko parte?

Kaunda: Esplotatzaile eta inperialisten mundua izan behar duela uste dut

Mao: Eta bigarren mundua?

Kaunda: Berrikustzaile egin zirenak.

Mao: Nire aburuz, Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna dira lehen mundua; erdibideko indarrak Japonia, Europa, Australia eta Kanada gisa bigarren mundua dira; eta gu hirugarren munduaren parte gara.

Kaunda: Ados nago zure azterketarekin, Presidente jauna. (…)

Mao: Asia osoa, Japonia ezik, hirugarren munduko parte da; Afrika osoa ere honen parte da, eta era berean Latino Amerika.”

Teoria txobinista eta kontrairaultzaile honek “hirugarren mundua” ipintzen du iraultzaren indar nagusitzat, honetako herrialdeetan burgesia eta feudalek, baita atzerakoi eta faxistek ere, boterea dutenean. Honen bidez Txina “mundu” honen potentzia buru bihurtzeko nahia, baita SESBko sozialinperialistaren aurka eta kredituak jasotzeko “bigarren munduko” burgesia inperialistekin, edota AEBko inperialistekin, aliantzak egiteko erabili zen. Gainera, “mundu” hauen baitako klase-kontraesanak ukatuz, langileria eta herriak klase zapaltzaileekin identifikatzen zuten, baita azken hauei menperatu ere.

Ez da harritzekoa inperialismoak bere propaganda-ideologian erabat txertatu izana teoria hau, batez ere “hirugarren munduari” dagokionez. Honek ez du marxismo-leninismoarekin ezta nazioartekotasun proletarioarekin zerikusirik.

“Nola da posible gutaz eskatzea, proletalgoaren diktaduraren gizon-emakumeotaz, mundu kapitalistaren aurkako borroka hala gure herrialdearen barnean nola kanpoan mantentzen dutenak, nola da posible eskatzea herrialdean kontentagaitzak ez egotea eta inoiz desordenarik ez gertatzea aurkari-Estatuekin eskualde mugakide periferiko diren batzuetan? Zertarako existentza da orduan setio kapitalista, nazioarteko kapitalak mugako zonaldetan Botere Sobietarraren aurka ekintzen antolakuntzan bere ahaleginak biltzeko ez bada, gure herrialdean egongo diren ale kontentagaitzen kontura? Zeinek dezake, liberal hutsaletatik at, gutaz hori eskatu? Ez da argi ikusten, akaso, zitalkeria frakzionalak batzuetan jendea liberalen berezkoa den itxutasun eta egoskortasun batera eraman dezakeela?”

Eskuineko desbideratzea SBAK(b)an – Stalin

Kapitalismoaren berrezarpena eta Mota Berriko Burgesia

Edozein arrazoigatik, edo hauen multzo batengatik, aipatutako indar atzerkoiak herrialde sozialistaren baitan nagusitzen badira eta Botere politikoa lortzen badute, kapitalismoaren berrezarpenari ekingo dion Mota Berriko Burgesia sortuko da.

Hau da adibidez SESBn gertatukoa, non Jruschov-ek Estatu-kolpea eman zuen Zhukov mariskalaren laguntzaz, bere burua SBAKren zuzendari gisa ipiniz. Honela goi-karguko burokratek, Alderdiaren barnean aginte-talde manakorra osatu eta Sozialismoaren Eraikuntza galgatu zuten kapitalismoaren berrezarpenari ekinez, azkenean Eremu Sozialistan honekin guztiz amaitu arte.

“Pribilegio handiez gozatzen zuen koadro burokratizatuen langile aristokrazia bat, masengandik banatuak bizi ziren, eta ez zuten klase-sentimendu proletarioa, zeinaren ondorioz ez zuten inoiz klase-borroka ezartzen ezta borrokatzera adoretzen, aitzitik, ideologia burgesaz eta bizimodu burgesaz inspiratuta sentituz. Geruza hau, nagusiki alderdiko, Estatuko, ekonomiako eta enteleguko koadroz osatua, berrikuspentasunaren oinarri soziala bihurtu zen. Preseski geruza honetan oinarrituz usurpatu zuten boterea jruschovistek Sobietar Batasunean, proletalgoaren diktadura ezabatu zuten eta berrezarpen kapitalistari bidea ireki zion diktadura berrikustzailea ezarri zuten”

Albania Today #5

Honetarako oinarri ekonomikoan eragin behar zuten nahitaez, adibidez, enpresen zuzendariak kontrolatzen zituzten komisario politikoak kenduz eta soldaten %50 baino gehiago hauei emanez; ekoizpen baliabideak saleros zitezkeen merkantzia bihurtuz (nahiz eta kudeatzaileak ez izan juridikoki jabeak); enpresak irabaziaren arabera antolatuz, eta ondorioz, plusbalioak lortzeko lanaren esplotazioa berrezarriz; bankuak sortuz interesen arabera irabaziak lortu eta Kapitalen esportazioari ekin ahal izateko; deszentralizazio ekonomikoaren bidez balioren legearen ekite-eremua handituz; plan ekonomikoak enpresen errentagarritasunaren arabera eta ez gizartearen behar material eta kulturalen arabera eginez; eta abar. eta abar.

“(…) Sobietar Batasunaren atzerapena kapitalismorantz ezin zituen bere berezitasun propioak besterik izan eta erregimen kapitalistak han ezin zituen forma bereziak besterik hartu. Berezitasun eta forma hauek han kapitalismoa sozialismoaren eraispenaren ondorioz berrezarria izanagatik zehaztuak dira, prozesu erregresibo gisa, erregimen feudalaren eraispenetik datorren mota klasikoko kapitalismoaz desberdina, prozesu progresibo gisa. Kapitalismo mota honen funtsezko berezitasuna bere baitan jabetza-, antolakuntza- eta zuzendaritza-forma sozialista anitz mantentzen direla da, baina beren edukia errotik aldatu da. (…) Egia da jabetza estatala mantendu zela eta fabrikak ez zirela jabe pribatuei banatu; koljos-ak esplotazio kolektibo komunak izaten jarraitu zuten eta bankuak ez zitzaizkien akzionistei eman; baina aldatu zena produktu sozialaren banaketa izan zen, bere destinazioa. Nahiz eta lanaren araberako ordainketa ezartzen dela esan, zinez burgesia berriaren talde ezberdinek behargin eta nekazariek sortutako plusbalioa eskuratzen dute. (…)

Kapitalismoaren berrezarpenari bidea irekitzeko, berrikustzaile jruschovistek teoria marxista-leninistaren funtsezko tesiak kolpatu zituzten, sozialismoan merkantzien ekoizpenari eta balioaren legearen ekiteari buruzkoak. Teorian eta praktikan merkantzien ekoizpen sozialista ekoizpen kapitalistarekin identifikatu zuten. Oinarri honen gain erreformatu zuten sistema ekonomiko osoa. Gradualki enpresa ekonomikoek eta baita kontuan hartzeko instituzioen kopuru batek Estatuaren planekiko independentzia handiagoa lortu zuten. Enpresen eta instituzio ezberdinen zuzendariei eskubide eta botere handiak eman zitzaizkien ekoizpena eta banaketa zuzendu eta maneiatu ahal izateko, beharginak kontratatu eta kaleratzeko, mozkinak banatzeko eta abar. Finantzazio estatal zentralizatua mugatu zen existitzen ziren enpresei , eta gradualki hedatuz joan zen auto-finantzazioaren eta kredituen erabilpenaren praktika. (…) Ekonomiaren zuzendaritza planifikatu baten irudia ematen da, praktikan ekoizpen-modu kapitalistaren lege eta kategoria ekonomikoek ekite-eremu irekia duten bitartean. Bizkarroi-kontsumoak aurrekaririk gabeko proportzioak hartu ditu. Beharginen eta ekoizpenaren kudeatzaile burokrata eta teknokraten arteko ordainsariaren arteko proportzioa, 1etatik 10erarakoa da, baina banaketa gisako mozkinekin, sari anitzekin, pribilegio zenbatezinekin eta abar. desberdintasun hau askoz gehiago handiagotzen da. (…) Baldintza batzuetan non lan-indarraren balioagatiko soldata ehuneko 35-40 batean osatua dagoen irabazien banaketagatik eta era deszentralizatuan, non lan-arauak ez diren bakarrak eta era berean era deszentralizatuan ezartzen diren, non burgesia berriaren onuran sustagarri materialak erabateko lehentasuna duen eta non inflazioa, bereziki ekonomiaren militarizazioaren ondorioz, nazioaren diru-sarreren heren bat xurgatzen dituenak, etengabe hazten den, gizarteak esentzian lanaren eta kontsumoaren neurriaren gaineko benetako kontrola galdu du, ekonomia sozialista batentzat bi funtsezko gako direnak. (…)”

ALAren EBren jarduerari buruzko txostena, VIII Batzarra – Hoxha

Mota Berriko Burgesia honek, uneko beharren arabera forma “sozialistak” mantendu ditzakeen arren kapitalismoaren berrezarpen-mailaren arabera, beti joko du burgesia arrunta bihurtzea bere esplotazioarentzat onuragarriena den menperatzea ezartzeko.

Kontuan izan behar da, gizarte komunistaren garapen-mailaren arabera, gehiago ala gutxiago kostatuko zaiela.

Adibidez SESBn ezin izan zuten hau egin 1991 arte, 1936ko Konstituzioa (posmaoisten arabera “atzerakoia” dena) eraitsi zuten arte, gutxiengo bizi-baliabideak eta lana ziurtatzen zituenak.

Honek ez du zerikusirik Mao-k Txinan aipatzen zuen burgesia “berriarekin”, ez dena Sozialismoan burgesia klase gisa ezabatua izan ondoren sortutako fenomeno berria (nahiz eta berak hala aurkezten saiatu), gizarte erdi-feudal batean garapen kapitalistak sortutakoa baizik. Ezta posmaoisten “burgesia burokratikoarekin”, inolako klasea ez dena, eta are gutxiago ekoizpen-baliabideen gaineko jabetza duen burgesia.

Nahiz eta ekidinezina den gizarte sozialistan ale endekatuak agertzea, ez da ekidinezina Botere politikoa lortzea. Honen aurka erdigunetasun demokratikoa sustatu eta indartu behar da, goitiko Estatu sozialistaren kontrola behetiko masa langileen kontrolarekin batzen dituena, liberalismoa eta burokratismoa borrokatuz.

Gizarte komunistaren bidean burgesia dagoela esatea hori hala ez denean, akats larrietara darama. Estatu proletarioaren borroka indar atzerakoien aurka berau sendotzeko eta Estatu burgesa uzkailtzeko taktikak desberdinak dira eta hau ez ulertzea joera anarkistako desbideratzeei darama.

Hala ere, praxi iraultzaileak oraindik ez du erakutsi Mota Berriko Burgesia uzkailtzeko erarik eta ea honek kapitalismoa guztiz berrezarri baino lehen egoerari buelta eman dakiokeen Sozialismoaren eraikuntza berrartuz. Baina hau ezinbestean etorkizuneko Iraultza Sozialistek erakutsiko dute, Sozialismo Zientifikoak laburbildutako esperientzia iraultzaileek eskainitako eskarmentuari esker.

“Iraultza proletarioen garaia hasi berri da. Sozialismoaren agerpenak gizartearen garapen objektibo beratik jaiotzen den behar historikoa adierazten du.

Hau saihestezina da. Gertatu diren kontrairaultzek, bidera ateratzen diren oztopoek, denbora jakin batez sistema esplotatzaile zaharkituari bizia luzatu diezaiokete, baina indargabeak dira bere etorkizun sozialistarantz giza-sozietatearen aurrera egiteari eusteko.”

Eurokomunismoa antikomunismoa da – Hoxha

 

TXINATAR IRAULTZAREN HISTORIA

XX. mende hasieran Txinaren egoera politikoa borborrean zegoen. Antzinako klase zapaltzaileak umiliatu zituen atzerriko menperatze inperialista britaniarraz gain, jaio berri zen behargin-klasea eta honen mugimendua garatzen hasi ziren. Era honetan Kuomintang-a konspirazio-elkarte izatetik masazko mugimendu nazional izatera igaro zen. Miresmena sortu zuen Errusiako Urriko Iraultzaren eraginarekin batera, Txinako Alderdi Komunista sortu zen 1921ean.

Alderdi hau Sozialismo Zientifikoaren ezagutza oso eskasa zuten irakasle eta ikaslez zegoen osatua, askok nekazari-jatorrikoak, gehienak bere burua komunista ere deitzen ez zutenak. Askok ez zuten inoiz nazionalismo erradikalarekin hautsiko. Honek Alderdi hau kide zen Nazioarteko Komunistarekin desadostasunak sortuko zituen hasieratik.

Komintern-arekin desadostasunak

Alderdi Komunistaren eta jaioberriko behargin-mugimenduaren ahulezia zela eta, Komintern-ak Kuomintang-aren mugimenduarekin bat egitea gomendatu zion, baina betiere burujabetza mantenduz. Honetaz gain, Txinako Alderdi Komunistari nekazalgoaren auzia behar bezala ez tratatzea aurpegiatzen zion, eta honetarako landako iraultzaren aldarria bere egin behar zutela.

Hemen agertu ziren ezkerreko desbideratzea, Kuomintang-arekin bat egitea baztertzen zuena eta nekazalgoak atentziorik merezi ez zuena ziona, eta eskuinekoa, Alderdiaren lana deuseztu eta nekazalgoari lehentasuna eman eta proletalgoaren gidaritza ukatzen zuena.

Ildo honi esker masa-borrokak areagotu ziren eta komunistak nazio-askapen mugimenduaren barnean indartu. Honek 1927an burgesia nazionala kontrairaultzaren eremura igarotzea ekarri zuen, komunisten aurkako errepresioa hedatuz. Mao-rentzat, aitzitik, soilik Chang Kai-shek-en aginte-taldearen traizioa izan zen, eta ez iraultza fase berri batera igarotzen zela.

1927 hasieran baita ere Mao-k “Junan-eko nekazari-mugimenduaren azterketari buruzko txostena” idatzi zuen. Honetan nekazalgoa, bere kopuru kuantitatibo handia eta bere txirotasuna zela eta, iraultzaren klase-gidari gisa ipintzen du behargin klasearen ordez eta “landa-eremua hiria setiatu behar zuela” dio, hiriak utziz. Komintern-ak txosten hau zorrozki kritikatu zuen eta Mao TxAKren Buro Politikotik kanporatua izan zen.

Chang Kai-shek-en estatu-kolpeak bi gobernu txinatar sortu zituen, honena Nankin-en eta bestea Kuomintag-aren ezkerrarena eta komunistena Wuhan-en. Komunistek legalitate irekian egin zuten beren batzarra, jada masa-alderdia bilakatuta eta erdia baino gehiago beharginak izanik. Baina bere zuzendaritza eskuineko oportunismoz bustia zegoen eta nekazarien auzia balaztatzen zuen. Stalin-ek telegrama bidali zien zuzenean landa-eremuko iraultza abiarazi behar zela esanez eta ejertzito propioa sortu baita ere.

1927ko erdialdean hiriko burgesia-ttipiaren eta klase-ertainen ale asko, Kuomintang-aren ezkerra osatzen zutenak, kontrairaultzara pasa ziren komunisten aurkako sarraskiak aurrera eramanez. TxAKk ausardiaz defendatu zuen Kanton-eko eskualdea iraultza fase berri batean sartuz.

1930 urtean Li Lisan-ek, ezkerkeriak hartuta eta Komintern-ari entzungor eginez, Txina osoan altxamenduak abiarazteari ekin zion, ekintza kolpistetan bihurtzen zirenak. Mao honen alde agertu zen, “txinparta batek larrea erre dezake” gutunean.

1931n Moskutik “28 boltxebikeen” taldea bueltatu zen, Wang Ming buru, eta Alderdiaren zuzendaritza hartu Li lisan garaituz. Maoistek, ordea, hau Mao-k egin zuela diote (Wang Ming-en aurka egoteaz gain, jakina).

Urte honetan ere Japonia faxistaren okupazioa hasi zen Mantxuriatik, hemen beren mendeko Estatu bat sortuz (Mantxuko). Honek erresistentziako mugimendu nazionala berpiztu zuen. Chang Kai-shek eta bere gobernuak hau erreprimetzera jo zuten, eta honen ondorioz Kuomintang-aren hainbat talde Ejertzito Gorrira pasa zen.

Hurrengo 4 urtetan Ejertzito Gorriak garapen eta garaipen handiak lortu zituen Chang Kai-shek-en aurka. 1932an honen mandua galdu ondoren, Mao-k postuak igo zituen ejertzitoan bere arrakasta militarrei esker.

Martxa Luzea

1934. urtearen amaieran, Ejertzito Gorria Jiangxi-n izan zen setiatua. Honetaz ateratzeko Martxa luea deritzona hasi zen.

1935eko hasieran, Zunyi-ko konferentzian, erabaki seriaok hartzeko quoruma izan ez zuena, Mao-k estatu-kolpea eman zuen ejertzitoaren buruan ipintzeko, eta hemendik, Alderdi Komunistan agintzeko. Honetarako taktika militarreko arloko desadostasun batez baliatu zen, haren arabera Wang Ming-ek “posizio gakoen amaierara arteko okupazioa” eramaten baitzuen. Hala ere, maoisten propaganga gorabehera, hemendik aurrerako Martxa Luzearen fasean hildako gehiago jasan zituen Ejertzito gorriak aurrekoan baino, borroka biztanleriako handiko herrietatik eman beharrean, mendilerro eta desertuetatik eramanez.

Honen arrazoia hirietan emandako koadroen sarraskiak eta ejertzitoaren isolatzea hauetatik izan zen, nekazal jatorriko koadroei, klase hau gidaritzat zuten eskuindarrei, abantaila emanez.

Guda antijaponiarra

Komintern-aren VII. Batzarrari jarraiki, TxAKk Kuomintang-ari faxista japoniarren aurkako fronte nazionala osatzea eskaintzen dio, baldintza batzuk betetzen badira: gerra zibila gelditzea, adierazpen askatasuna eta preso politikoak askatzea, gobernu nazionala sortzea inperialismo japoniarraren aurka eta masa herrikoien bizi-baldintzak hobetzea. Honek indar handia eman zion borroka antifaxistari.

Ejertzito mugikorreko Mao eta aldekoen gerrilla-taktikak garaipen txikiak lortu zituen, baina ezin izan zuen inoiz erasora ekin. Setiatuak izatearen beldurrez Yenan inguruan gotortzen ziren (Chang Kai-shek-ek onarpenaz eman zitzaiona TxAKri), borroka ahalik eta gehien saihestuz.

1941an Germania naziak Sobietar Batasunaren aurkako erasoari ekin zion. Baina Mao-e ez zuen Ekialde Urrun sobietarra defendatu nahi inperialista japoniarren aurka, hone aurkako erasoa sekulako kalamitatea izango zena, 1941-1943 bitartean. “Bere” tropak mantendu nahi zituen Chang Kai-shek-en aurka zetorren borrokarako. Mao fronte nazionala boikotetatzen ibili zen baita ere, eta soilik Komintern-ak salbatu ahal izan zuen egoera. 1943an, Komintern-a desegin zenean, Mao-k poztasunez hartu zuen.

Gerra zibila berriro

1945ean inperialismo japoniarraren porrotak gerra zibila berrabiarazi zuen Txinan. Sobietar Batasuneko Armada Gorriak askatutako Mantxurian sortu zen baseari esker, TxAK eta Ejertzito Gorriak laguntza jaso eta aurrerapen militarrak lortu ahal izan zituen.

1946an TxAKk Askapenerako Herri-Armada sortu zuen eta Chang Kai-shek eta Nankin-eko gobernuaren aurka garaipen asko lortu zituen. 1947an TxAkko erdigune politikoa Mantxurian ezarri zen. Kuomintang-aren kide asko AHAra pasa zen, eta Chang Kai-shek Taiwan-era erretiratu zen, han “Errepublika txinatarra” aldarrikatuz AEBren babesarekin, gerra zibilean lagundu zutenak.

Hala ere, oligarkia estatubatuarrean bazegoen Mao-ren aldeko lobby-a. Horregatik, eta Mao berak onartzen duenez, Stalin ez zen hartaz fidatzen beste Tito-ren gisa inperialismoaren morroia izango zelakoan. 1950an NBEk, AEB buru (baita Yugoslaviaren sostenguarekin), Korea inbaditu eta honen aurka Txina SESBra batu arte, komunista korearrei lagunduz, ez zuen iritzia aldatu.

1949an, gerra zibila irabazi ondoren TxAKk Botere politikoa lortu zuen eta Txinako Herri-Errepublika sortu zen. Mao berak onartu zuen Sobietar Batasunaren laguntzarik gabe inoiz garaipena lortu ahal izango ez zutela, baina maoistak honetaz ahazten dira (baita bera ere aurrerago).

“Demokrazia berria”

Txinako Herri-Errepublika, bere lehen fase anti-feudalean burgesia nazionalarekin aliantza zuen behargin eta nekazarien diktadura, proletalgoa gidari zuena, gisa ordez, Mao-ren “demokrazia berriaren” teorizazio antimarxistak jarraituz 4 klase “iraultzaileen” diktadura bateratua gisa egituratu zen. 4 klase hauek proletalgoa, nekazalgoa, hiriko burgesia-ttipia eta burgesia nazionala dira (Txinako banderan agertzen diren lau izarrak, Alderdi komunisaz gidatua, izan handia dena).

Gobernu hau ez zen proletalgoaren diktadura, baizik eta bere izaera adostaileagatik, eta hasieran Mao-k gerraostearen lehen urteetan esan bezala, hasiera batean proletalgoaren diktaduratik desberdina zen gobernu koalizio zen. Koalizio-gobernua zen, TxAKz eta alderdi burgesez osatua, era azkarrean burgesia txinatarraren dominaziopean erortzen joan zena, berrelkartu ahal izan zuena eta osotoro garrantzitsu eta presente bihurtu demokrazia berriaren joko eta irristadek eskaintzen zizkioten baldintzen pean.

1950an landa-eremuko erreforma burutu zen, landu zitezkeen urren gehiengoa nekazarien artean banatuz.

Sobietar espezialista askok lagundu zuten ekonomia jasotzearen lanean, baita txinatar asko SESBra joan heziketa jasotzera.

1953. urtean lehen Bosturteko Plana hasi zen, “modelo sobietarra imitatuz”, hots, industria astunari lehentasuna emanez, Kao Kang-en zuzendaritzapean.

Baina 1954 urtean Kang-ek, “Mantxurian erreinu propioa” sortzen saiatzeaz salatua izan eta bere karguaz botata izan ondoren, “bere buruaz beste egin zuen”. Hau Liu Shao-chi eta Chou En-lai-ren aurkako borrokan Mao hauen alde ipini eta gero gertatu zen, Kao Kang “sozialismoan burgesiaren integrazio baketsuaren” teoria antileninistaren aurka baitzegoen.

Jada 1955. urtean, “Elkarlanari buruzko arazoa” lanean, Mao-k, “berezitasun txinatarrak” kontuan hartuz landa-eremuko kooperatibizazioa hau makina kopuru handiz hornitu baino lehen egin behar zela esan zuen, baita “aldakuntza teknikoak aldaketa soziala baino denbora gehiago behar zuela”, bere idealismo, abenturazaletasun eta boluntarismoa agertuz.

1956ko apirilean “Hamar harreman handiei buruz” argitaratu zen, non Mao-k “SESBn duela gutxi ateratako akatsak ez egiteko” (hots, Jruschov kontrairaultzailearen gezurrak) bere ikuspegi antisozialista eta antizientifikoak plazaratuko dituen: industria astunaren, industria arinaren ea nekazaritzaren “garapena aldi berean”, aurretik behar den industrializazio sakona mespretxatuz. Tesi jruschovista honen bidez industria arinaren eta nekazaritzaren bitartez mota kapitalistako merkatu nazional baten eraketa defendatu zuen. Hau balioaren legeari indarra eman zioten deszentralizazio ekonomikoaren, planifikaziotik at, aldeko neurriekin etorri zen, burgesia txinatarrarentzat beharrezkoa zena. Industrializiorako nekazalgoaren gaineko “tributoa” ere gaitzetsi zuen, honen garapena zapuztuz. Mao-rentzat bere “sozialismo burges-ttipian” nekazalgoa eta ez behargin-klasea dela klase nagusia argi uzten du.

Aldi honetan ez zen proletalgoaren hegemonia bilatu bere diktadura indartzeko (hau ez baitzen Proletalgoaren Diktadura, zerbait “berria” baizik) ezta kapitalismo pribatuaren garapena mugatu. Honek burgesiaren indartzea ekarri zuen eta bere diktaduraren ezarpena, Sozialismora iragatea zapuztuz, nahiz eta Mao eta maoistek itxura “sozialista” eman.

Jruschov-i babesa

1956. urtean Jruschov-ek, Stalin burkidearen heriotzaren ondoren boterea lortu zuena Zhukov mariskalaren laguntzaz estatu-kolpea emanez eta Beria (NKVD, zerbitzu sekretuen burua) exekutatuz, SBAK(b)ren XX. Kongresuan Stalin-en inguruko “informe sekretua” atera zuen. Honetan burgesiak eta inperialismoak Stalin burkideari buruz esandako gezur eta irain guztiak errepikatzen ziren. “Desestalinizazio” honen helburua Sozialismoaren eraikuntza desbideratzea, galgatzea zen, kapitalismoaren berrezarpenari ekiteko. Mao-k hau poztasunez hartu zuen, Stalin-en garaian ez bezala Jruschov-en aurrean “berdin baten aurrean” sentitzen zela esanez. Baita Jruschov-en teoria antikomunista asko bereganatu ere, landa-eremuaren ingurukoak bereziki, bere ildo berrikustzailearentzat onuragarriak baitziren. Jruschov izan zen Errepublika txinatarrari bonba atomikoa garatzeko baliabideak eman zizkiona baita ere.

TxAKk, Stalin-en akatsak “era egokian aztertzearen” aitzakiapean, XX. Kongresua goratu eta honetako gezur beltz eta irain anitz zabaltzen ditu “Proletalgoaren diktaduraren esperientzia historikoari buruz” eta “Beste behin proletalgoaren diktaduraren esperientzia historikoari buruz” lanetan. Mao-k berdina egingo du baita ere “Herriaren baitako kontraesanen trataera egokiaren inguruan” eta “Hamar harreman handiei buruz” lanetan bere ildo berrikustzailea oinarritzeko.

1957. urtean SBAK(b)ko EBaren baitako marxista-leninistek (Molotov, Malenkov, Kaganovich…) Jruschov kargugabetzen dute, baina honek berriro ere Zhukov-en laguntzaz “anti-alderdi taldea” deitu eta haiek kanporatzea lortzen du. Honen aurrean, Mao-k honek “Jruschov burkideak ordezkatutako ildoa zuzenena zela eta honen aurkakoa okerra zela” frogatzen zuela esan zuen.

Titoismoarekin elkarlana

Jruschovistek Tito eta haren arnegari antikomunisten taldea birgaitu zutenean (Kominform-aren zuzentarauak beste alderdiei jakinarazi gabe hautsiz), Mao-k hau poztasunez hartu zuen. Berak onartu zuen 1948an Kominform-ak titoismoari egindako kondenari behartuta batu zirela, orduan “bi Tito zeudela esaten zelako, bata Yugoslavian eta bestea Txinan”. TxAKk “autogestio” kapitalista yugoslaviarra goratu zuen “Stalin-en akatsen” aurrean baita ere.

Hau ez da harritzekoa berrikuspentasun mota hauek dituzten puntu komunak kontuan hartzen baditugu: burgesiaren integrazio baketsua sozialismoan, nekazalgoa iraultzaren klase-gidari gisa ipintzea, nekazari aberatsen aldeko politika, deszentralizazio ekonomikoa eta abar.

60ko hamarkadan Yugoslavia Txinaren mendera ipiniko ez zela ikusita haiekin haserretu ziren eta hizkera “marxista-leninista” erabiliz hauen aurka jo zuten.

70ko hamarkadan berradiskidetu ziren “3 munduen” teoria titoistek hedatutako “mundu ez-lerrokatuaren” teoriarekin bateratu nahian , biak ala biak inperialismo yankiaren aldekoak izanda.

1956ko TxAKren VIII. Batzarra

Irailean egin zen. Hemen “diktadura demokratiko-herrikoia” “proletalgoaren diktadura” bihurtu zela esan zen (“demokrazia berriak” garai oso bat hartu behar zuela “ahaztuz”), nahiz eta Botere politikoa burgesia nazionalarekin konpartitzen jarraitu. Sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko borrokaren emaitza jada erabakita zegoela eta burgesiaren eta proletalgoaren arteko kontraesana konpondua izan zela esan zen baita ere.

Ekoizpen-baliabideen “sozializazioa” desjabetzerik gabe ekonomia pribatua nazionalizatzea izan zen, enpresa mistoak (estatal-pribatu) sortuz. Egin zutena, ekonomiaren sektore sozialista sortzeko lemapean, industria kapitalista sektore estatalera hurbiltzea izan zen, baina kapitalistak enpresen kudeaketatik kendu gabe, beren errentak mantenduz eta hauekin elkarlanean. Honela burgesia txinatarrak bere botere ekonomiko eta eragin politikoa mantendu zuen gizarte “sozialistan”. Hots, burgesiaren “integrazio baketsua sozialismoan” baten aurrean gaude (hemendik aurrera soilik “burgesia berriaz” mintzatu omen daiteke).

Batzar honetan Deng Xiaoping TxAKren idazkari nagusia izendatua izan zen.

Maoistek diote batzar honetako aurkezpena Liu Shao-chi-k egin izanagatik (burgesia nazionalaren ordezkari nagusietakoa zena TxAKn)( Chou En-lai-k, Mao-ren eskuin eskua zena, beste zatia irakurri zuen), Mao-k ez zuela bertan esandakoa babesten edota honetara behartu zutela. Gezur galanta da hau ere. Alde batetik, batzarraren prestakuntza Mao-ren ikuskapen zuzenarekin egin zelako, eta bestetik, hemen plazaratutako ideia asko (“burgesia nazionalarekin boterea konpartitea”, alderdi burgesekin “aldi-baterako izate” eta “elkar ikuskatzea”, burgesiarekin “borroka-batasun-borroka” politika, “burgesiaren integrazio baketsua” sozialismoan, “ireki daitezela 100 lore eta eztabaidatu dezatela 100 eskolek”…) Mao-k berak garatzen dituelako aurrerago bere lanetan. Egia da 1958an egindako batzar honen bigarren zatian Mao-k zuzenketak egin zituela “burgesia berriaren” inguruan, baina postu eta ildoaren jarraipena izan zen.

SESBn jruschovistek aurrera zeramaten “burokraziaren” eta “dogmatismoaren” aurkako kanpainak erabili zituzten, aldi berean, maoistek kapitalismoaren garapena oztopaten zuten planifikazio eta zentralizazio ekonomikoaren aldeen aurka joateko: soldaten erreforma, errentagarritasuna buru eta erregulatzaile ekonomiko gisa hartzeko erabakia, asmoa eta garrantzia, “balioaren legeari”, deszentralizazioari eta merkatu-ekonomiari joko handia ematez.

Erreforma ekonomiko hauen artean beharginen (eta ez teknikarien) kaleratze askea ezartzea, soldatak jaitsiaraztea eta soldata-eskalak areagotzea zeuden, 8 kategoriatan desberdintzen zituenak.

Kontrairaultza zoroko urtea izan zen “fase sozialistara igarotzea”.

1957 urtean Mao-k “Herriaren baitako kontraesanen trataera egokiaren inguruan” atera zuen. Bertan, Stalin burkidearen aurkako irain eta gezurrez beteta egoteaz gain, era irekian esaten du “Txinako baldintzetan” “burgesia nazionala herriaren parte dela”, behar-klasearen eta honen arteko “kontraesana ez-antagonikoa dela” eta sozialismoan honen “integrazio baketsuaren” alde egin behar dela bere “abertzaletasuna” sustatuz (posmaoisten arabera hemen jada burgesia “zaharra” klase gisa ezabatua zegoen, baina tira).

“Aurrera Jauzi Handia”

1958an bigarren Bosturteko Plana hasi zen. Honek “aurrera jauzi handiaren” aldia abiarazazi zuen, deszentralizazio ikaragarri batez ezaugarritua. Honen oinarri teorikoa Mao-ren “Apunteak Sozialismoaren Arazo Ekonomikoak SESBn-ri” da, 1958 eta 1959an argitaratuak.

Hemen “berezitasun txinatarrak” aitzakitzat hartuz berriro ere Sozialismoaren Eraikuntza Ekonomikoaren lege orokor, objektibo eta unibertsalak ukatzen dira. Honela “bost aldi-bereko garapenen bidez” landa-eremu txinatarrean milaka labe, fabrika eta tailer txiki eta bananduez bete zen, lan-baldintza penagarrietan eta lanabes primitiboekin.

“Herri-komunak” abiarazi ziren, nekazaritza, industria eta merkataritza unitate ekonomiko batean biltzen zituenak, bizitza komuna kolektibizatu (abere txikiak edota etxebizitzak baita ere) eta “bakoitaren beharren araberako” ordainketa egiteko.

Mao-ren ikuspegi antimarxista bi aldetan nabari da: lehenik “komunismoa” eraiki nahi izatea ekoizpen-indarren azpigarapenarekin (orduan eskura zegoela esaten baitzen), lehenik kooperatiba eta arteletik pasa gabe, industria sendo baten babesarekin. Hau auzi serioa da, jabetza kooperatiboaren eraldaketarena herri osoaren jabetza sozializatura. Bestetik, nekazari-komunalismo baten aurrean gaude gehiago gizarte komunista baten eraikitze baten aurrean baino, “autogestio yugoslaviarretik” eta halako joera anarkistetatik askoz gertuago.

Hemen Mao eta maoisten idealismo burges-ttipia ageri da berriro, iraultza “subjektibitatearen” eta “ekoizpen-harremanen iraultzatzearen” oinarrituz egin nahian oinarri ekonomikoa kontuan izan gabe.

Badago beste auzi garrantzitsu bat, Mao-ren antikomunismoa frogatzen duena: ekoizpen-baliabide “batzuen” jabetza pribatua defendatzen du, kapitalismoaren garapena eman ez dadin hauek beti Estatu sozialistarenak izan beharrean, Jruschov-ek abiarazitako politika kontrairaultzaile bera. Honela “merkatu-sozialismoaren” oinarri teoriko eta praktikoa ezartzen du, kapitalismoa besterik ez dena.

1961 urtearen hasieran guzti hau atzera bota zen, izandako erabateko porrotaren ondorioz, goseteak barne. Hala ere, ez Mao-k ez TxAkk inoiz ez zuten honen inguruko autokritikarik egin.

NMKren haustea

1960an Moskuko 81 Alderdi Komunista eta Beharginen Biltzarra egin zen. Bertan jruschovistek Eremu Sozialistako gainontzeko herrialdeei ofizialki beren ildoa ezartzeko intentzioa zuten, jada marxista-leninisten purgatzeak abiatu baziren ere. Baina biltzar honetan ahots bat altxatu zen berrikustzaileen maneiuen aurka, Enver Hoxha-rena, Albaniako Lanaren Alderdiaren izenean, marxismo-leninismoaren eta Stalin burkidearen defentsa tinkoa eginez.

TxAKk hasieran jarrera adostailea izan zuen. Baina 1963. urtean Nazioarteko Mugimendu Komunista banandu zen azkenean, maoistei Jruschov txinatar Errepublika bere menera ipini nahi zuela argi geratu zitzaienean, eta ez “aginte-batuta” beraiekin partekatu. Hurrengo urteetan TxAK hizkera marxista-leninista erabiltzen hasi zen sozialinperialisten baita inperialista yankien aurkako kokapenak mantenduz. Bere praktika ekonomikoa aurrekoa izaten jarraitu zuen ordea.

Urte hauetan zehar ALAren zuzendaritzak TxAKren ildoaren inguruko bere zalantzak zituen (Enver Hoxha-k argitaratutako “Txinaren inguruko hausnarketak” lana frogatzen duenez), baina ez zituzten publikoki adierazten informazio faltagatik. 1978. urtean Hoxha-ren “Inperialismoa eta iraultza” lanaren argitalpenarekin batera, TxAKren ildo antikomunista salatzen zuena, Txinako Errepublikak harreman guztiak moztu zituen Albaniako Herri-Errepublikarekin.

“Iraultza Kultural””Proletario”Handia

Hau 1966. urtean hasi zen ofizialki, “burgesiaren kuartel nagusiaren” eta “alderdiaren barneko bide kapitalistaren jarraitzaileen” aurka Mao-k zuzendu zuena, Lin Piao eta “4en bandaren” (zeinen artean Mao-ren emaztea zegoen) laguntzaz. Zinez “aurrera jauzi handiaren” garaitik Mao-ren aurka adierazi zirenen aurkako jazarpena izan zen, TxAK eta Txinatar Errepublikan Mao eta honen aldekoen kokapenak errotzeko.

Lin Piao-k, jada TxAKk hedatzen zuen “Mao Zedong pentsamendua” erabiliz, honen aldeko gurtza ikaragarri hazi zuen. Berak banatu zituen “goardia gorrien” artean “Mao-ren liburu gorria”. “Goardia” hauek gazteak eta ikasleak ziren, aitzitik, Gazteria eta Alderdi Komunistako kideak ezin ziren honen parte izan.

Liburutxo miragarri hau eskuan eta Polizia eta Ejertzitoaren babespean, “goardia gorriek” Mao agertzen ez zen liburuak erre, liburutegiak itxi, atzerriko ohitura asko edota burgestzat joten zutena (betaurreko beltzak, larruzko zapatak, gonak edo ile luzea bezala) debekatu eta jazarri zuten, baita Txinako antzinako artelan asko suntsitu ere. Hau ikuspegi marxista-leninista batetik kultura klasistaren aurkako iraultza kultura izatetik urrun, garai bakoitzeko elementu aurrerakoiak baita klase herrikoiena dena atzematen dakiena, Mao-renganako gurtza txobinistak sortutako ildoaren ondorio zen.

1966an, “goardia gorriek” Liu Shao-chi eta Deng Xiaoping publikoki beheratu ondoren, azken honek “autokritika gutuna” idatzi zuen eta Alderdian berronartuak izan ziren, bere besaulkira bueltatuz (TxAKren ohiko praktika eskuindarrekin).

Alderdi Komunista eta behargin-klasearen gidaritza-papera ukatuz, maoistek “masen ildoa” jarraituz gazteria ipini zuten erdigunean, gehienbat ikasleak eta hiriko burges-ttipiak zirenak, eta beren nahimenetarako erabili. Beraz iraultza hau ez zen kulturala izan, politikoa baizik, eta inondik inora ez zen proletarioa. Hainbat kasutan behargin-klasea gazte hauen aurka altxa zen, baina autoritateek Alderdia eta komunistak ez zituzten babesten. Zinez Alderdia kontrairaultzaileen eskuetan erori bazen, azken baliabide gisa behargin-klasea armatu zitekeen hauen aurka, baina ez umemokoak erabili. TxAKren oinarri proletarioa erabat deuseztatua izan zen, baita Alderdia bere ere, Botere politikoa Iraultza Kulturaleko Erdiguneko Taldera (Mao-ren agintepean) eta Ejertzitora (Lin Piao-ren aldekoez betea) pasa baitzen.

1967 urtean,urtebetez eskola eta lana utzitako “goardia gorrien” kalapitak herrialdeko egoera jasangaitza bihurtu zuenean, Mao-ren taldeak Ejertzitoa bidali zuen haien aurka. Kopuru handi bat exekutatua izan zen eta milioika landa-eremura deserrotuak izan ziren.

1969ko TxAKren IX Batzarrean “Mao Zedong pentsamendua” ezarri zen doktrina bakar gisa, marxismo zantzu oro ezabatuz.

Honek grafikoki erakutsi zuen prozesuak zituen egundoko hutsuneak eta ondorio zuzenak, abangoardia-alderdi batean pertsonifikatutako gidaritza baten faltagatik; bat-batekotasuna, koordinazio eta zentralizazio falta, anarkia, muturreko frakzionalismoa, oportunisten etengabeko igoera eta erorketa azkarra, muturreko desbideratze politiko eta ideologikoak, eta iraultzaren lorpenak finkatzeko porrota dira emaitza. Proletalgoak ez zuen Txinako Alderdi Komunistaren berrantolatzea lortu alderdi benetan proletario gisa, eta bere borroka multzoz betetako, eta hein handi batean burgesiaren kontrolpeko, alderdi baten zuzendaritzapean ematen jarraitu zuen.

Lin Piao-ren auzia

“Iraultza kulturala” ondoren tentsioak areagotu ziren boterean ezarri ziren Lin Piao, alde batetik, eta “4ren banda” eta Mao, bestetik, artean, printzipiozko auziengatik. Ziurrenik Lin Piao ez zegoen konforme inperialismo yankiarekin elkarlana hastearekin.

1971an, Mao zuzenean Lin Piao hitzaldi batean erasotu eta gero, honen aldeko militarrak Lin Piao atxilotzera zihoazenean honek hegazkinez ihes egin zuen. Hegazkinak “SESBra alde egiten zuenean istripua izan eta Lin Piao han zendu zen” dio Txinatar Errepublikako bertsio ofizialak.

Bere heriotza ondoren “traidore eta sozialinperialista sobietarren agentea” zela esan zuen TxAKk.

Honen ondoren TxAKk “herri-guda” egiteko mundu osoan zehar sustatzen ibili zen mugimendu eta alderdi maoistei bizkarra eman zien, eta herrialde hauetako agintari eta Estatu atzerakoiekin itunak sinatzen hasi, Afrika, Amerika eta Asia osoan zehar. Askapen borroka asko babesteari utzi zion baita ere, Palestinan eta Saharan kasu.

“3 munduen” teoria

Nahiz eta teoria hau ofizialki 1974 urtean Deng Xiaoping-ek aurkeztu, azken urteetan TxAKren kanpo-politikaren finkatzea izan zen. “Erdiguneko zonaldearen” eta “ekaitzaldiaren erdiguneen” teorien eratorpena izan zen.

Teoria txobinista eta kontrairaultzaile honek “hirugarren mundua” ipintzen du iraultzaren indar nagusitzat, honetako herrialdeetan burgesia eta feudalek, baita atzerakoi eta faxistek ere, boterea dutenean. Honen bidez Txina “mundu” honen potentzia buru bihurtzeko nahia, baita SESB sozialinperialistaren aurka eta kredituak jasotzeko “bigarren munduko” burgesia inperialistekin, edota AEBko inperialistekin, aliantzak egiteko erabili zen. Gainera, “mundu” hauen baitako klase-kontraesanak ukatuz, langileria eta herriak klase zapaltzaileekin identifikatzen zuten, baita azken hauei menperatu ere.

1973an Txilen Pinochet-ek kolpe faxista eman zuen AEBren sostenguarekin. Txinatar Errepublikak ez zuen hau kondenatu eta bere enbaxadako ateak itxi zituen (kolpistez alde egiten zuten hainbat honen ateetan erailak izango zirelarik). Ondoren Junta faxista onartu eta honi kredituak eman eta armak saldu zizkioten.

“3 munduen” teoria atera ondoren Zaire-ko diktadore faxista zen Mobutu babestera pasa zen, baita Birmaniako diktadura honek komunisten sarraskiak aurrera eramaten ari zenean. AEBren aldeko erregimen atzerakoi guztiak sostengatzen hasi zen, baita Vietnam erasotu ere edo Pol-pot hiltzaile maoista lagundu hauen aurka (nahiz eta Kanbodian AEBk milioi 1 hil bonbardaketen bidez, ez du jemer ultranazionalistek egindakoa kentzen).

“Bigarren munduari” begira TxAKk NATO (honen armada guztiak: frantziakoa, germania federalekoa…) eta Europar Komisio Ekonomikoa (Europar Batasunaren aurrekoa) babestera pasa zen, SESB sozialinperialista “erasokorrenaren” aurka. Honek eurokomunistekin elkarlanera eraman zien.

Estatu espainiarrean, frankismoaren azken fusilamenduei buruz ez zuen ezer esan. Monarkia borboia ezarri zenean, Mao-k Kissinger-i espainiar erregimena EKE sartzea gauza ona zela esan zion, nahiz eta honek oraindik goizegi zela erantzun. Mao begiko zuten erakunde askotako kideak errepresioa jasaten zuten bitartean, honek beste ardura batzuk zituen. Aldi berean, Carrillo berrikustzaileari harrera egiten zitzaion Pekinen .

Guzti hau AEBko inperialistei gerturatzeko nahiaren ondorioz izan zen. Honen bitartez, Txinarentzat kredituak, teknologia eta arma berriak eskuratu nahi zituzten. Beren intentzio “onak” erakusteko, Nixon gonbidatu zuten Pekinera Vietnam-en aurkako erasoa bere gorenean zegoenean, edo CIAk sortutako Afganistan-eko jihadisten alde jarri ziren SESBren aurka edota sozialinperialista sobietarren eraso baten beldur Kissinger-i hauei lehen erasotzeko gomendatzen zion Mao-k (nahiz eta harropuzkeriaz bonba atomikoa “paperezko tigrea” zela esan).

Dengistak, Maoren jarraipena

Chou En-lai Mao-ren eskubiko eskua izan zen boterea lortu zuenetik, “aurrera jauzi handian”, jruschovistekin norgehiagokan… eta horregatik salbatu zen “iraultza kulturalean”. AEBei gerturatzean ere Mao babestu zuen. Horregatik bere ondorengoa zela uste zen, baina kantzerra garatu zitzaion eta berak Deng Xiaoping prestatu zuen honetarako. Mao baino hilabee batzuk lehenago hil zen.

1976an Mao zendu zen. Orduan TxAKren baitako borroka latza hasi zen Botere politikoa eskuratzeko, denak “Mao Zedong pentsamenduaren” ordezkari aldarrikatuz. Mao-k aitortu zuenez “bai eskuinak bai ezkerrak erabili dezakete nire esanak”.

Hua Kuo-feng-ek “4en banda” atxilotu zuen Ejertzitoa erabiliz eta bere burua ipini zuen TxAK eta Errepublika txinatarraren agintean, “iraultza kulturaleko” gehiegikeria guztiak haiei leporatuz.

Baina birgaitutako Deng Xiaoping, TxAK barnean “iraultza kulturalak” astindutako askoren babesa lortuz, indartzen joan zen eta 1980an Boterea lortu. Nahiz eta Mao kritikatu beharrean aurkitu, beti mantendu zuen “Presidente Handia” izan zela, “iraultza kulturaleko” akatsak bere errua izan ez zirela eta “bere alde ona 7 zela eta txarra 3” (Mao-k Stalin kritikatzeko erabilitako formula bera). “4 modernizazioen” kanpaina (Chou En-lai-k asmatu zuena) abian ipini zuen, Txina inperialismoaren egituretan sartuz erabat. Hala ere, nahiz eta maoistek hau sekulako “kontrairaultza” izan zela esan, TxAKk eramandako ildoaren jarraipen logikoa zen.

 

Iraultza txinatarra berandutako iraultza burgesa izan zen, zeinari Mao-k eta haren jarraitzaileek Sozialistara igarotzea ekidin zioten. Ordutik Errepublika txinatarra diktadura burgesaren errotzera ekin dio Ejertzitoan oinarrituz gehienbat, demokrazia-burgesa ezarri ezinda inperialismoaren jokoan potentzia autonomo gisa egituratzeko eta barneko aginte-taldeen arteko borrokek sortutako kontraesanak direla eta, Estatu-forma sozialfaxistez baliatuz.

 

ONDORIOAK

Lan honetan zehar ondorioztatu ahal izan dugunez, maoismoa burjarinismo, titoismo edo juche bezalako desbideratze eskuindarra da, nahiz eta hizkera ultraezkertiarrarekin aurkeztu, eta beraz Sozialismo Zientifikotik at kokatu behar da.

Mao-ren ideiak kapitalismoaren endekatzearen garaian garatu ziren, iraultza sozialisten garaian, eta munduko herri langileen baitan Urriko Iraultzak sekulako miresmena sortzen zuen denboran. Bere ideiak ondorioz marxismo-leninismoaren teoria iraultzaileaz janzten saiatu zen, baina esentzian kapitalismoaren aldeko interesak zituen ikuskera nekazaria zuen. Honetaz gain Mao-k ez zuen inoiz antzinako filosofia txinatarrarekin moztu (Konfuzio, Menzio) ezta ideologia klasistarekin ere (nazionalismoa, budismoa…) , inoiz ez baitzuen materialismo dialektikoa, mundu-ikuskera proletarioa, ulertu eta bereganatzearen jauzi kualiatiboa eman. Horregatik da “Mao pentsamendua” antimarxista eta berrikustzailea, sozialista gisa aurkeztu nahi den heinean.

Mendebaldeko intelektualen artean maoismoa estalki “iraultzailez” jantzitako “antiestalisnismo” gisa zabaldu zen, burgesiari hain lagungarria zaion antikomunismoa besterik ez dena. Egun izan dezakeen hedapena logika berean kokatu behar da.
Baina zergatik nahi hau beren burua marxista-leninistatzat aurkezteko, honetaz zipitzik ere ez dutenean?

“Halakoa da historiaren dialektika, marxismoaren garaipen teorikoak bere etsaiak marxistaz janztera behartzen dituela.”

Karl Marx-en doktrinaren gorabehera historikoak – Lenin

Hemen Lenin Mach-en jarraitzaileez trufatzeko erabili zuen esaldi bera ere erabil dezakegu, beren “irakasleak” sinetsi ondoren irrits egiten zutenak: “Mao irakurtzen zuten, Mao sinesten zuten, Mao parafraseatzen zuten eta zioten: hau marxismoa da!”. Baina errealitatea bestelakoa da.

Guzti honetatik zerbait onuragarria atera badaiteke, oztopo hauen aurkako borroka marxista-leninistoi gorriz jantzitako zabor ideologikoa garbitzekoa baliagarria izan behar digula da. Lan honek lagunduko du egiteko horretan, zinez iraultzaren eta gizartearen aurrerapen alde dauden belaunaldi komunista berriei, baita zaharrei ere, Sozialismo Zientifikoaren ezagutzaz hornituz. Honela, hizkera ultraezkertiarra beren konplexu propioak sendatzeko edo egoera edozein zentzuan erosoa babesteko erabiltzen dutenen aurka marxismo-leninismoaren zilegitasuna indartuz, bakoitzak bere lurraldetik Nazioarteko Komunistaren berrindartzerako beharrezko urratsak ematen has gaitezen.

Aurrera langileria!

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “(POS)MAOISMOA DESMUNTATUZ

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: