ERLIJIOEN HISTORIA (TOKAREV)   Leave a comment


CFzPhbRWMAAnjUa

Erlijioa ideologia formetako bat da, baina bere berezitasun propioa dauka: isla alteratua da. Honen iturria azpiegiturako kontraesanetan bilatu behar da.

Kapitalismoaren ezarpenetik ezagutza eta teknika arloko aurrerapenek kolpe latzak eman dizkiote erlijioari, hala ere, zientzia burgesa beti saiatu da honen aldeetako batzuk mantentzen, iraunarazteko intentzioarekin. Baina gizateriaren aurrerapenak erlijioaren aurkako ikuspuntu ateista behar du, ez soilik erlijio batzuen edo hauen alde, buru edota egituren kritika egiteko, honen sustraiak ulertuta herriaren kontzientziak gainditu dezan baizik.

Soilik bizitza sozialaren fenomenoen inguruko ikuspegi materialista dialektikoak egin dezake hau, marxismo-leninismoak eskaintzen duen metodoaz.

Erlijioen azterketa zinez zientifiko orok giza-sozietatearen historia beraren azterketan oinarritua izan behar da, klase-borrokaren agerpenaren eta borrokaren historia dena. Erlijioa, fenomeno gainegitural gisa, ez dauka oinarri ekonomikotik independentea den historiarik. Hala ere, hau ezin da mekanikoki aztertu, hauen eraldaketaren abiadurak ez baitira berdinak eta gainegiturak azpiegituraren gaineko eragina ere badauka.

Ondorioz erlijioen azterketa ezin da formazio ekonomiko-sozial bakoitzari soilik lotuta egin, hainbat erlijio hauetan zehar garatu eta eraldatu direlako. Honek ez du esan nahi garai bakoitzak azpiegiturarekin lotutako ezaugarri komunak ez dituenik, kasu batzuetan toki ezberdineko baina garapen-maila bereko erlijioak haien artean berdintasun gehiago dituztelarik, erlijio berdinaren etapa ezberdinen artean baino.

Tokarev irakasleak “Erlijioaren historia” lanean egiten duen lehen duen klasifikazioa gizarte pre-klasista eta klasisten artekoa da. Lehenengoetan gizakien ezintasuna eta babes eza naturarekin borroka da oinarria, ulertzen ez denari erantzuna ematea. Bigarrenetan, aldiz, herri-masak espiritualki zapaltzea, bidegabekeria sozialak oneraraztea eta zapaltzaileen egoera jainkotzea. Hauetan ere klase zapalduen ezintasunak oinarri ematen dio erlijioari.

Baina gizarte klasistako klasifikazioa egiterakoan “nazionalak” eta “unibertsalak” sailkatzen ditu. Lehenak herrialde jakin batetik at ezarri ez zirenak daude (nahiz eta besteetan eragin), eta bigarrenak herri, Estatu eta hizkuntza desberdineko herrialdeen artean zabaldu zirenak.

Ateratzen duen lehen ondorioetakoa da erlijio ez dela soilik ideia faltsu eta oker batzuen multzoa, bizitza sozialeko arlo gehienetan sartzen baita. Horregatik erlijioak paper atzerakoia betetzen du klase zapaltzaileen alde eremu guztietan. Historian zehar erlijioak lotuta ekarri duen gerra eta sarraski ondarea hauen interesekin lotuta dago, beren errito eta sinesmenek sortzen duten xahutze ekonomikoaz gain.

Baina ez da sinplifikazioetan erori behar, erlijioak soilik praktika material batzuetatik ondorioztatuz, honek duen autonomiaren eta garapen historikoan zehar emandako eraldaketen ondorioz honen alde batzuen jatorria oso ezkutuan mantentzen baita.

Egungo gizartera ekarriz, erlijio nagusiek zilegitasun handia galdu arren, gizarte burgesaren endekatzeak kutsu erlijioso handiko ideologia indibidualista eta utopiko-atzerakoien zabaltzea ekarri du, askotan jantzi “aurrerakoiarekin”, kontzientzia iraultzailearen bereganatzea zapuzteko.

Azken urteetan ere inperialismoak fanatismo erlijiosoa sustatu du erreakzioaren kokapenak errotzeko eta bere interesen alde erabiltzeko, munduan zeharreko gatazken faktore esanguratsu bihurtuz.

Lana irakurtzeko [gazteleraz]:

Historia de la religiones – Tokarev

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: