EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN JATORRIA   1 comment


992843_10151450073311993_1974851874_n

 

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin behargin-mugimenduaren beste data esanguratsuekin gertatutako gauza bera gertatu da, kapitalismoa haietaz jabetu da, ez lehenago edukiz eta edozein helburu sozialistaz hustu gabe.

Martxoaren 8aren kasuan, bere jatorria faltsutu da, bere klase-izaera ezabatu da eta, sozialismoaren aldeko borrokan sartutako mundu osoko emakume langileen borroka- eta aldarrikapen-eguna izatetik, jai-egun batean bihurtu da non kontsignak sexuen arteko borrokaren eta ez klaseen artekoaren inguruan dabiltzan. Bada, komunista gisa, burgesiak zokoratutako eta faltsututako emakume langileen borroka-iraganaren memoria berreskuratu behar dugu.

Kondaira

Joan gaitezen lehenik iturburuetara. Urte guztietan, Martxoaren 8aren data iristen denean, bere jatorriari buruzko istorio bera kontatzen digute, egun hau aukeratu zela “…1908ko martxoaren 8ko egunaren oroimenez, zeinetan lan-baldintza jasanezinez protestan Cotton deitutako ehun-fabrikako emakume langileek greba hasi zuten. Jabeak orduan ateak itxi zituen eta su eman zion barruan zeuden 129 langileak erreta hilez.”

Bada, ez dago froga dokumentalik gertakari hauek aurkezten diren bezala existitu izanaz. Benetako historia da gertakariak handik eta hemendik hartzen joan zirela, datak aldatu zituzten eta moldatzen joan ziren burgesiaren interesen neurrirako iturburu batzuk aurkezteko. Bertsio hau 1955 inguruan agertu zen eta xedea argia dirudi: Emakume Langilearen Nazioarteko Egunak zuen izaera komunista ezabatzea.

Ez da arraroa kondaira honen agerpena 50ko hamarkadan ematea. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunak pairatu dituen gorabeherak mugimendu komunistak jasandakoei lotuak daude. Hamarkada honetan izango da noiz Alderdi Komunista ofizial gehienen printzipio eta helburu iraultzaileen baztertzea suposatu zuen traizio berrikustzailea gertatu zen, guztiarekin kapitalismoarekin kolaboratzeko pasatzeko, eta arrazoi honengatik, behargin-klasearen gertaera nabarmen askoren historia berridatzi zen garai berrietara egokitzeko. Beraz lurzorua ereinda zegoen 60ko urteetako mugimendu feministak data honetaz jabetu eta langile zehaztapena ezabatuz Emakumearen Egunean bihurtzeko. Geroago pausu berri bat emango zen ezagutezin bihurtu arte: 1975ean NBE Martxoaren 8a Emakumearen eta Bakearen Nazioarteko Eguna izendatzen du eta herrialde kapitalista gehienetako gobernuek ekitaldi ofizialak ospatzen dituzte data honetan. Honela da nola emakume langileen iragan borrokalaria zokoratu den eta beste berri bat faltsutu den emakume guztiez onartua izan daitekeena klase-ezberdintasunik gabe.

Kondaira oinarritzen den gertakari historikoak

Benetako iturburuetara pasa baino lehenago, beharrezkoa da mito hori sortu zuten gertakari historikoak komentatzea, oihartzun handia izan zutelako behargin-mugimenduarentzat eta balio dutelako ikusi eta ulertzeko nola izan ziren maneiatuak.

1908 urteari buruz ez dago inongo daturik data hauetan suterik jasotzen duena. Bai egon zen sute bat New York-eko Triangle Shirtwaist Company fabrikan, baina 1911ko martxoaren 25ean gertatu zen. Gertaera honek behargin-mugimenduan oihartzun handia izan zuen, ez soilik 148 langileen heriotza eragin zuelako, zeinetatik 129 emakumeak ziren, gehiengoa Italia eta Erdialdeko Europatik etorritako emigranteak eta 16 eta 24 urteko adinen artekoak. Gertakariak garrantzia gehiago hartu zuen 1909. urtean fabrika honetako emakume langileek bakarrik emakumeek aurrera eramandako lehen greba sortu zutelako, beren eskaerak hurrengoetan laburbiltzen zirenak: soldaten igoera, hobekuntzak lan-baldintzetan, azpikontrata sistemaren eta isunen ezabatzea, astean 52 orduko lanaldia, lan-karga berdina izatea urtean zehar, aparteko orduen mugatzea eta eskubide sindikalen aitorpena. Greba 1909ko irailaren 27an hasi zen eta 1910eko otsailaren 15a arte luzatu zen. Triangle-ko emakume beharginei ez zitzaizkien soilik New York-eko beste fabrikak batu, baizik eta AEBtako hiri nagusietakoak ere; 40 000 emakume behargin izango zirela greban kalkulatzen da, ehun-industria iparramerikarra erabat geldiarazi zuena. Greba amaitu zenean enpresarien gehiengoak beren langileekin negoziatu zuten aldarrikapenen zati bat, soilik 13k ez zuten egin, haien artean Triangle fabrikakoek. Emakume langileen eskaerak onartu izan balituzte, sutea ez litzake gertatu izango edo gutxienez ez zukeen izango izan zituen ondorio katastrofikoak, eskatzen zuten aldarrikapenetako bat ateak irekita mantentzea baitzen, eta ez langileen kontrol hobe baterako normalean itxita egotea. Gertaera hauengatik protestak milaka langile mugiarazi zituzten eta oihartzun handia izan zuten behargin-mugimenduan, baina frogatu daitekeenez, ez ziren ez martxoaren 8 batean ezta 1908an ere gertatu. Sutea 1910ean Emakume Sozialisten II. Biltzarra ospatu eta urte batera izan zen, non Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko akordioa hartzen den, eta Europan lehen ospakizuna egin eta sei egunetara.

Aurrekariak

Martxoaren 8aren iturburuak data honi gertakari zehatz bat esleitzea baino askoz konplexuagoak diren bitartean, bere oinarri ideologikoa XIX. mendearen amaierako mugimendu sozialistan bilau behar da.

Hala maila teorikoan nola antolakuntzakoan sozialistak izan ziren ahalegin teoriko eta praktiko gehien eskaini zituztenak emakumearen askapenaren helburuagatik. Marx eta Engels-ek emakume langilearen auzia lantzen dute, bere papera ekoizpen industrialean, emakumearen baztertze eta zapalkuntzaren jatorriaren azterketa zientifikoa eginez. Engels-en Behargin-klasearen egoera Ingalaterran edo Familiaren, jabetza pribatuaren eta Estatuaren jatorria eta Marx-en Kapitala bezalako lanek emakumearen zapalkuntza aztertzen dute, bere askapena behargin-klasearenari lotuz. 1879an agertzen da lehen liburua emakumezkoaren auzia tratatzera bideratua: Emakumea eta sozialismoa. Bere egilea, August Bebel, mugimendu sozialista germaniarraren buru nabaria zen. Lan horrek oihartzun handia izango zuen.

Mugimendu komunistaren lan teoriko hau antolakuntza-lan batekin joango da. Alderdi sozialistak izango dira lehenak beren programetan emakumearen boto eskubidearen eta bere berdintasunaren inguruko aldarrikapenak sartuko dituztenak. Prozesu hau milaka emakume ekoizpen-lanari txertatzera bultzatzen zituen garapen kapitalistaren testuinguruan ematen da, beren familiek bizi zuten miseriak suspertuta, beren egoeran aldaketa garrantzitsuak ekarriko dituena. Etxebizitzan isolatuak egotetik eta etxeko lanei eta seme-alaben zaintzan jardutetik, ekoizpen industrialean etxetik kanpoko lanera pasa ziren; honela kontraesan handi bat agertzen da: alde batetik beren papera ekoizpenean beste langile baten gisan, burujabetza ekonomiko erlatibo batekin, eta bestetik, eskubide politikoen gabezia, desberdintasuna familian eta legearen aurrean, azpiratzen zituen esplotazio itzelaz gain. Ez da harritzekoa beraz XX. mendeko lehen hamarkadan behargin-mugimendu indartsu bat garatu izana, eta aldi berean, emakume sozialisten mugimendu indartsu bat. Alemanian, Alderdi Sozialdemokratak 1914an 175 000 emakume afiliatu zituen, militantziaren %16,1 zena; haien artean nabarmentzekoa da Klara Zetkin.

1907an Emakume Sozialisten I. Biltzarra ospatu zen Stuttgart-en. Bi izan ziren puntu nagusiak zeinen inguruan eztabaidek biratu zuten:

  • Emakumeen bozka eskubidearen aldeko kanpaina ateratzea
  • Mundu osoko emakume sozialisten erakundeen arteko harreman iraunkorrak ezartzea

Bi urte beranduago, 1909an, sozialista iparramerikarrek otsaileko azken igandean Woman´s Day ospatzearen iniziatiba hartzen dute, indarrak batzeko, bozaren aldeko borroka eta ideia sozialistak hedatzeko helburuarekin. Ekimen hau emakume langileari eskainitako nazioarteko egun baten ospakizunaren aurrendaria izango da.

Nahiz eta hala mugimendu feminista burgesak nola emakume sozialisten mugimenduak aldarrikapen bera defendatu, emakumeen eskubidea bozkatzeko, helburuak erabat desberdinak ziren, lehenengo unetik bi mugimenduen arteko lerro zatitzailea sortuko duena. Mugimendu feministak aldarrikapen hau xede gisa hartzen zuen bitartean, zeinaren bidez beren klaseko gizonekin eremu guztietan berdintasuna lortzeko beharrezko erreformak bultzatu zezaketen, baina sistema kapitalista zalantzan ipini gabe, emakume sozialistentzat sufragioaren aldarrikapena paper garrantzitsua hartzen hasten du soilik proletalgoaren taktika instituzio burgesak instituzio beren aurka erabiltzea zen momentutik. Bozka soilik bizitza politikoan parte hartzeko bitarteko gisa hartzen zen, iraultza sozialistarako propaganda, kontzientziazio eta antolakuntza lana erraztuz, bere lorpenak ez luke bere zapalkuntzaren zergatia ezabatuko, ekoizpen-baliabideen gaineko jabetza pribatuan zegoena. Honela hurrengo puntuak jasotzen zituen programa landu zuten: esplotazio kapitalistaren aurkako borroka, soldaten berdintasuna, umeen esplotazioaren eta prostituzioaren ezabapena, lanaldiaren murriztea, emakume guztien bozka eskubidearen aitorpena, baterako hezkuntzan oinarritutako hezkuntza sistemari sarbidea, dibortzioaren eskurapena erraztuko lukeen erreforma legala, bere familiaren neurria mugatzeko emakumeen eskubidearen aitorpena, etxeko egitekoen sozializazioa jantoki, haurtzaindegi, garbitoki eta abarren sorkuntzaz. Aldarrikapen hauen parte handiena ez ziren sistemaren barneko erreformekin eskuratuak izango. Arrazoi honengatik emakume sozialistek ez zuten sufragioaren aldeko borroka hau mugimendu feminista burgesarekin aliantzan aurrera eraman, baizik eta alderdi sozialistekin eta emakumearen benetako askapena sozialismoaren aldeko borrokarekin batua zegoela ikusi zuten.

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren iturburuak

1910eko abuztuan emakume sozialisten II. Biltzarra ospatu zen Copenhagen. Jorratu beharreko puntuak emakumezkoaren sufragio unibertsalaren inguruko lanean, ama eta seme-alabei babes sozialean, 8 orduko lanaldian, lan osasungaitzetan lan-indar femeninoa erabiltzeko debekuan, hamasei asteko amatasun-bajan eta amatasunagatik nahitaezko aseguru baten onarpenean zentratu ziren. Biltzar honek ere herrialde guztietako emakumeen arteko harreman erregular batzuk ziurtatzeko neurriak hartuko zituen.

Emakume Langilearen Eguna ospatzearen inguruan Klara Zetkin-ek, ordezkari sozialista germaniarren izenean, hurrengo mozioa aurkeztu zuen: “Proletalgoaren erakunde politiko eta sindikalen arabera, nazionalitate guztietako emakume sozialistek beren herrialdeetan emakumearen egun berezia antolatuko dute, bere xede nagusia emakumeen bozka eskubidea sustatzea izango dena. Emakumearen auziaren inguruko proposamen hau ikuspuntu sozialistatik eztabaidatzea beharrezkoa izango da. Ospakizun honek nazioarteko izaera hartu beharko du eta beharrezkoa izango da arreta handiz prestatzea.”

Ikusi daitekeenez, Klara Zetkin-ek ez du datarik proposatzen eta ez da gertakari zehatz batez mintzo. Biltzarra ospatu eta egun batzuetara idatzi zuen artikulu batean, ideia sozialista amerikarren eredutik datorrela dio, Estatu Batuetako hiri nagusietan duela bi urtetik Woman´s Day ospatzen zutenak.

Bere aldetik, Alexandra Kollontai-k, errusiar ordezkariak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren helburuei buruz hausnartzen zuen, bere izaera sozialista argi utziz bere hasieratik: “Egun hori xede komunengatik borrokan nazioarteko elkartasunezko eguna izango zen eta sozialismoaren banderapean emakume beharginen indar antolatua berrikusteko eguna.”

Lehen ospakizuna 1911an da, baina ez da egun bat zehazten. Aukeratutako datak herrialdearen araberakoak ziren. Alemanian, Danimarkan, Suetzian eta Austrian eta beste herrialde europarretan martxoaren 19a aukeratu zen.

Data honek bere iturburuetan zuen itxuraren froga bat Vienan egindako emakume langileen manifestazioa da lehen urte horretan. Reichstag-aren inguruan ibili ziren bandera gorriak eta sarraskituak izan ziren Parisko Komunako emakume borrokalariak oroituz.

Mobilizazioen arrakastaren aurrean 1914an emakume sozialista germaniarrek lehen aldiz Martxoaren 8aren eguna ezartzen dute nazioarteko mailan mobilizazio ezberdinak batzeko, baina udazken horretan I. Mundu Gerra hasten da eta mobilizazio hauek alboratuak geratuko dira.

Emakume sozialistentzat sozialdemokraziak gerra inperialista babesteko hartzen duen kokapenak ondorio garrantzitsuak izango ditu. Haietako askok alderdi hauek utzi eta gerra inperialista borrokatzeko antolakundeak sortzen dituzte, beren senar eta semeen etorrera frontetik eta gosearen eta garestitzearen aurka; beste batzuek alderdi komunisten erakuntzan aktiboki parte hartuko dute, Rosa Luxemburg eta Klara Zetkin bezala.

Alabaina, emakume langile errusiarrak izango dira bandera hau hartuko dutenak. Aspalditik, alderdi boltxebikeak emakumeen artean kontzientziatze eta antolakuntza lan nabarmena garatzen zuen. Emakume sozialisten II. Biltzarrean onartutako puntuak jarraituz, egun hau 1913an ospatzen hasten dira. Aukeratutako data otsailaren 17a izan zen (martxoaren 2a mendebaldeko egutegian) Emakume Langileen Nazioarteko Eguna izendapenaz. Hiri nagusietan egindako lehen ospakizun hau deitutako ekitaldien errepresioarekin eta Siberiara deportatuak diren hainbat emakume militante boltxebikeen atxilotzearekin amaitzen da. Emakumezkoen mugimendu gorakorraren aurrean Rabotnitsa (Emakume Behargina) aldizkaria argitaratzen hasten da, emakume beharginen eta gizon beharginen emazteen formakuntza eta mobilizazioari eskainia. Lehen alea 1914ko otsailaren 23arekin bat egitea egin zen (martxoaren 8a). Soilik lehen hiru aleak argitaratu ahal izan zituzten, argitaratze-talde guztia atxilotua izan zelako.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna hurrengo urteetan ospatzen jarraitu zen, eta behin I Mundu Gerra hasita, protestak gerra inperialistaren aurka zentratu ziren, soldaduen etorrera frontetik eta bizibeharrezko elikagaien garestitzearen aurka. Gerraren ondorioz, milaka emakume fabrika handietako lanera erantsi ziren, frontean zeuden gizonen lanpostuak hartuz. 1917ko Martxoaren 8ko egunean (otsailaren 23a egutegi errusiarrean), erregimen zaristarekin amaituko zuen eztanda iraultzailea eman zen. Gertakari hauek haste dira Putilov fabrikako beharginek hau itxita aurkitzen dutenean. Petrogrado-ko emakumeek, elikagaien eskasiaz eta haien salneurriez nekatuak, kalera bota ziren. Laster batu ziren frontean zeuden soldaduen emazteak, alabak eta arrebak; kaleak egin ahala beren ogi-errazioa jasotzeko kola egiten zuten etxekoandreak batzen zihoazen, tailer eta faktorietako emakume beharginak, hiriaren mendebaldera iritsi arte non Neva-ren gaineko zubietan kantonatu ziren. Hurrengo egunean, emakume-kopurua 190 000 izatera iritsi zen, “Ogia gosez hiltzen ari diren gure haurrentzat” lemapean manifestatu ziren. Martxoaren 10eko egunean greba jada orokorra zen, 12ko egunean Petrogado-ko Sobieta eratzen da eta bi egun beranduago Behin-Behineko Gobernua sortu zen eta 17ko egunean, ejertzitoa iraultzaileen alde egonda, Nikolas II zarrak dimititu zuen eta Errusia Errepublikan bihurtu zen. Gertakari hauek garrantzitsuak dira hilabete batzuk geroago Urriko Iraultzan amaitu zutelako, eta beren hasieran nagusiki emakumeak direlako protagonistak, dirudienez adierazten duena gertakari hauek izan zirela Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna azkenean martxoaren 8an ospatzea egin zutenak.

Soilik hilabete batzuk geroago izan zen Urriko iraultza, emakumeen egoeran garrantzia erabakigarria izango duena. Alexandra Kollontai Ongizate Sozialaren Ministra izendatua da. Lehen hiru urteetan, emakumearen eranstea lanari bultzatu zen, lan beragatik soldata bera jasotzeko eskubidea onartu zen, ordaindutako amatasun-baja, emakumeei lan astunak, gauekoak eta ordu gehigarriak egitea debekatu zitzaien. Abortua 1920an legeztatu zen, prostituzioa legetik kanpo ipini zen, zentzu guztietan sexuen arteko berdintasuna ziurtatzen zuten lege eta erreformak dekretatu ziren. Ezkontzaren baitan emakumeak beren senarrek zuten status beraz gozatzera igaro ziren, beren abizenak mantentzeko,, dibortzioa eskatzea, pasaportea izatea eta beren bizilekua ezartzeko eskubidea barne. Une honetatik aurrera emakumeek hezkuntzaren maila guztiei sarbidea izan zuten. Etxeko lana murriztuko luketen garbitegi, haurtzaindegi eta jantoki zerbitzuak sortu ziren eta emakumeen parte hartzea bizitza sozial eta politikoan bultzatu zen.

Iraultzako hiru urtetan emakumeek beren askapenean aurrera jarraitzen ahalbidetuko dieten aldarrikapen esentzialak lortu zituzten.

Ez da harritzekoa 1921ean ospatutako Emakume Komunisten II. Biltzarrean, bulgariar ordezkariek eskatuta, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna era ofizialean martxoaren 8an ospatzeko proposamena onartu izana, 1917ko martxoaren 8aren eta Petrogrado-ko emakume langileen oroimenez. Alexandra Kollontai-k idatzi zuen “1917ko Emakumeen Eguna historiarentzat gogoangarria bihurtu da. Egun horretan emakumeek iraultza proletarioaren zuzia piztu zuten eta mundu osoa erre zuten. Otsaileko iraultza egun horretan hasi zen.”

Biltzar horretan onartutako beste ebazpen batzuk sozialismoaren aldeko beren borrokan emakumeek hartu beharreko metodoekin zeuden erlazionatuak. Helburu nagusiak ziren mobilizazioa eta propaganda emakume beharginen, nekazarien eta etxeko andreen artean hala SESBn nola herrialde kapitalistetan. Alexandra Kollontai-k helburuen inguruko aldaketak azpimarratzen zituen, Urriko Iraultzaren garaipenaren eta III. Nazioartekoaren ondorioz: “Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren egitekoa lehen, parlamentu burgesen gailentasunaren aurrean, bozkatzeko emakumeen eskubidearen alde borrokatzea bazen, langile-klaseak orain egiteko berri bat du emakume langileak III. Nazioartekoaren eslogan borrokalarien inguruan antolatzeko. Parlamentu burgesetako lanean parte hartzea eskatu ordez, Errusiatik datorren deia entzun: Herrialde guztietako emakume langileak, antola ezazue fronte batua mundua arpilatzen ari direnen aurkako borrokan! Eman diezaiogun ongietorria botere sobietarrari! Kanpora gizon eta emakume langileek pairatutako desberdintasunak! Borroka dezagun langileekin komunismoaren garaipenaren alde munduan.”

Hurrengo urteetan, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna SESBn eta beste herrialde askotan ospatzen jarraitu zen, bere iturburuetan izan zuen izpiritu borrokalari eta aldarrikatzailea mantenduz, 60ko urtetan, esan dugun bezala, historia berridatzi zen arte.

***********

 Mende bat baino gehiago igaro da Copenhage-ko Biltzarra ospatu zenetik, non Emakumearen Nazioarteko Egun bat ospatzearen akordioa hartu zen. Herrialde guztietan emakumeek bozka eskubidea daukagu eta herrialde kapitalisten gehiengoan berdintasun juridikoa lortu da, baina era bikoitzean esplotatuak eta zapalduak izaten jarraitzen dugu. 1910an emakume sozialistek planteatutako aldarrikapenetako asko oraindik zintzilik daude beste gauzen artean emakumearen zapalkuntza ez dagoelako oinarritua sinpleki eskubide faltazko arazo batean, bazik eta bere jatorria jabetza pribatura dago lotua eta soilik hau ezabatua denean emakumearen askapenaz mintzatzen hasi ahalko dugu.

Komunista gisa Martxoaren 8ko oroimena Emakume langilearen Nazioarteko Eguna gisa berreskuratu behar dugu, bere jatorria eta bere iturburuetan izan zuen izpiritu borrokalari eta aldarrikatzailea berreskuratu behar ditugu. Komunistok egun honetan ez dugu ezer ospatzeko eta bai iraultza bat egiteko eta bide luze bat ibiltzeko.

 

Recuperemos el Día Internacional de la Mujer Trabajadora (euskaratua) – Isabel Santamaría Aparicio

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted martxoa 8, 2016 by aurreralangileria in marxismo-leninismo, reformismo, sexismo

Tagged with , ,

One response to “EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN JATORRIA

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Recuperar el día de la mujer trabajadora, en euskera – PRES.O.S.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: