30 URTE ETA GERO… NATOri EZ!   Leave a comment


PankartaNATOez

1986ko martxoaren 12an PSOEren gobernuak Estatu espainiarra NATOn mantentzearen inguruko erreferenduma egin zuen, honen aldeko bozka eskatuz. Euskal Herrian herri-mugimendu zabal bat eta bereziki ezker abertzalea honen aurka kokatu zen. Ondorioz, Hegoaldeko 4 probintzietan (baita Katalunian ere) EZETZA gailendu zen: Bizkaia %64.6, Araba %59.5, Gipuzkoa %68.3, Nafarroa Garaia %52.7. Hala ere, NATOk Bardeetan base militarra duela gogoratu beharra dago.

Beraz gertakari historiko honen 30. urteurrenean aurkitzen gara.

Iparraldea, aldiz, honen barnean aurkitu zen hasieratik oligarkia frantziarra izan baitzen honen bultzatzailetako bat. Nahiz eta 60ko hamarkadan inperialisten arteko norgehiagoken ondorioz Estatu frantziarra honetatik atera, XXI. menderako jada guztiz integratua zegoen berriro.

NATO, oligarkia mendebaldarrak eraikitako egitura militar inperialista da, inperialismo mendebaldarraren Kapital esportazioak eta interesak mundu osoan zehar indarrez zaindu, gerrate inter-inperialistarako prestatu, harrapaketa-gerrak gauzatu eta mundu osoko (bereziki beren aginte-eremupeko langileriarena) Sozialismoaren aldeko borroka zapaltzea helburu duena. Baina badu beste helburu nagusi bat, AEBk mendebaldeko gainontzeko potentziak bere mendera ipintzea. Honela, bere kide diren Estatu guztietan oligarkia yanki-sionistak bere mertzenario hiltzaileak barreiatzen ditu, haien politikaren aurka doan edozein arriskuren aurka xantaia militar gisa darabiltena. Beraz edozein “subiranotasun” motaz hitz egiten baldintza hauetan txantxa kaxkarra da.

Yugoslaviako sarraskian parte hartu ondoren, azken urteetan hainbat eraso inperialista burutu ditu, Libia kasu, edo Ukrainan eta Sirian era ezkutuan, Errusiar Federakundea setiatzeko armatzen jarraitzen edota mundu osoan zehar bere interesen menpeko erreakziorik ilunena bultzatzen duen bitartean. Ez dira bere zerbitzu sekretuak ahaztu behar, Gladio deritzanak, Estatu-terrorismoa ezartzeko sortuak.

Guzti honengatik NATOren ezabapenaren eta bere egitura militaristaren desmuntatzearen alde kokatzen gara, hala nola Euskal Herrian euskal burgesiaren eta zipaioen laguntzarekin ezarritako okupazioa eta salbuespen-egoera iraunkorra bertan behera uztearen alde.

Baina Aurrera Langilerian ez dugu ikuspegi “antimilitaristarekin” bat egiten, zeinak ejertzito mota guztiak gauza bera direla dioen; ezta “antisistemarekin” ere, ezarritarikoaren aurka kokatzen dena soilik hala izateagatik, baizik eta ezeztapenaren ezeztapenaz garapen historikoak eman duenaz onuragarria atxikiz eta kaltegarria baztertuz, gizartearen aurrera egitea ziurtatzeko, hots, Sozialismoaren alde egiteko; eta are gutxiagoa “bakearen” alde agertzen direnekin klaseetan banandutako gizarte batean dagoen borroka ezkutatuz.

Ejertzitoa Estatu zehatz baten erakunde sozial militarra da, indar armatuaren bidez haren interesen aurka doana desegiteko disuasio edo errepresioaren bidez. Estatua, ordea, klaseen arteko aurkakotasun adiskidezinen ondorioz sortutako klase jakin baten diktaduraren gauzatzea da. Eta ondorioz, Ejertzitoa bere izaera zehazten duten klase interes jakin batzuen menpeko erakundea da, klase, sektore edo bloke jakin batzuen hegemonia politikoa indarraren bitartez zaintzeko lanabesa.

Beraz, Ejertzito batek egiteko erabat aurkakoak izan ditzake zerbitzatzen dituen klaseen arabera. Honela Armada sozialista batek burges edo inperialista batekiko desberdintasun kualitatiboak izango ditu.

Lehenik eta behin edozein klase edo herri zapalduk bere askapena lortzeko eskura dituen bitarteko eta borroka-molde guztiak erabiltzeko duen eskubide eta beharra azpimarratzen dugu.

Honela bortizkeria iraultzailearen erabilera zapaltzaileen aurka eskubide besterenezina da eta askapena lortzeko ezinbestezko lanabesa. Bortizkeriari bortizkeriaz ez erantzuteak zapalkuntza iraingarri eta jasanezinago bati bidea irekitzen dio, zinez zapaltzaileek edozein zoru etikoz barre egiten baitute eta egiturazko bortizkeriaren bitartez honen espiralaren sortzaileak baitira. Ejertzito zapaltzaileari arma gabe aurre egin nahi izatea ez da eraginkorra hau garaitzeko eta ondorioz zapalkuntza iraunarazteko besterik ez du balio. Bestelako ekinbideek beren eragina izan dezakete, baina egiteko honetan antolakuntza eta konfrontazio armatua izango da determinantea.

Ondorioz, herri orok herri-armada bat izateko duen eskubidea aldarrikatzen dugu, behar bezala kontrolatua ordezkatu behar dituen sektore sozialengatik. Horregatik Euskal Herri Langilearen zerbitzurako botere politiko-militarraren sorkuntza babesten dugu, askapen nazional eta sozialaren alde egingo duena euskal Estatu sozialistaren bidean eta gainontzeko herriekin eta nazioarteko langileriarekin bere elkartasunezko egitekorako prest egongo dena.

 

NATOri EZ!

Gora Nazioarteko Langileria eta Herrien Askapen Borroka!

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: