ETA(m)ren GUTUNAK VII. BILTZARRARI   1 comment


1336065242942

Aurkezten dizkizuegun hurrengo bi gutunak ETA(m)k ETA p-m-ko VII Biltzarrari egindako ekarpenak dira, zeinetan Pertur eta Errekak idatziktako Otzagabia Ponentzia eztabaidatuko zen. 1976ko irailean, Biltzarra egiteko unean, ordea, Pertur jada desagerrarazia zegoen. Gutun hauek Argalak idatzi zituen eta Txomin Iturberekin batera egon zen Biltzarrean hauek aurkezteko.

Biltzar honetan beste dokumentu bat eztabaidatu zen, Euskal Herri Langilearen Alderdi Sozialista, baina gehiengoa Otzagabiaren alde agertu zen (polimili, berezi eta milietako ordezkariak barne).

Gutun hauetan jorratzen dena Biltzarreko gai nagusi berak dira, baina era oso laburbilduan: masa borrokaren eta borroka armatuaren arteko antolakuntza-harremana demokrazia-burges batean, eta Alderdi politiko baten beharra, aurrekoarekin lotuta bere izaera eta egitekoak zehaztuz.

Idazkien hasieran onartzen den bezala, honen inguruko azterketak irakaspen unibertsalen ezagutzaren gabezia du, eta Euskal Herriko esperientzian oinarritzen da gehienbat, honek azterketari sakontasuna kentzen diolarik (nahiz eta alderantziz aurkeztu). Alderdiaren inguruan, behargin-klasearen alderdia izan behar duela, eta mugimendu iraultzailearen gidari papera bete behar duela argi uzten da, baina honek izan beharreko teoriaz mintzatzerakoan, ez da zehazten Sozialismo Zientifikoa, marxismo-leninismoa ala beste zerbait izan behar duen.

Planteamendu hauetatik jaioko ziren, alde batetik, EIA (Euskal Iraultzarako Alderdia) bloke p-m-an (eurokumunismoak hartuta EEn disolbatu zuena) eta bestetik, HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) KAS blokearen baitan (kulturalistek “autodisolbarazi” zutena, herriko masen artean beharrezko loturak eta indarra lortu ez zuenaren adierazle).

 

 

Gure egiturazko aukera

(…)

Espainiar demokrazia-burgesaren etapa gainditzeko eta euskal herri-demokraziara igarotzeko bi baldintza dira beharrezkoak: euskal Herriak ulertzea horretan ez dela era askean garatu daitekeen markoa eta ondorio horrek dakarren arriskuak bere gain hartzeko prestu egotea. Lehenengo baldintza gabe herria prozesu demokratiko-burgesean asimilatua izango da; bigarrena gabe alderdi burgesen eta sozial erreformisten arteko norgehiagoka irekian ikusle gisa zerbitzatuko duen masa axolagabea izango da.

Guk uste dugu euskal Herriak –Estatuko gainontzeko herriak baino aurreratuagoa egonda ere- gaur –ezta Estatu espainiarrean demokrazia-burges bat ezarri daitekeen epean ere- ez dituela bietako bat ere betetzen. Horregatik, okertzat jotzen dugu ezker abertzalearen multzoak -horrek ez du esan nahi alde politikoren batek egitea kaltegarria denik- demokrazia-burgesa erretzat joko duen estrategia hartzea, aurretik aurkeztutako bi baldintzak beteko balira bezala.

Honi dagokionez, erakunde politiko-militarrak zabaldutako alternatiba-programa Euskadiko Herrikoi Batzarraren egunean, zuzena iruditzen zaigu. (…)

Dudarik gabe egongo da jendea pentsatuko duena egitura politiko-militarrak ez duela zertan hainbeste eta hain zabalak diren erorketak pairatu behar; beren zioa gainditu daitezkeen akats teknikoak direla. Guk ez dugu hala uste; egitura horren akatsa gaur Euskadin berari berezkoa zaio, konponketa teknikoak petatxu hutsak dira ontziak hondoratu arte leku guztietatik ur egitea galarazi ezingo dutenak. Egitura politiko-militarrak ezinbestean errepresio basatia jasan behar du (guk bezala) bere ekinbide armatuagatik; eta eskuragarri da bere masa-ekinbideagatik. Ekinbide armatuak dakarren errepresio-maila jasateko era bakarra, aparatu eta ekintza-taldeen erabateko banatzea da, programa orokor homogeneo baten barnean autonomia taktiko batez ekiten dutenak. Baina erakunde politiko-militar bat ezin da talde estankotan egituratu, horrek bere masa-egitekoa galaraziko lukeelako. Erakunde horrek kontraesan konponezina darama bere baitan. Arazo hau soilik gainditzen da herri-guda prozesu bat garatzen denean, masen eranstearekin borroka armatura; baina hau ez da Euskadiko kasua, non gutxienen taldeak garen praktikatzen dugunok.

(…)

ERAIKI BEHARREKO ALDERDIARI BURUZ

(…) Gure aukera K.A.S.-tik abiatuz herri-fronte independentista sortzea da, bere osaketa zehatza eztabaidatuko zena, baina edonola ere oinarrizko mailan egituratua.

(…)

Eta herri-frontea diogunean indar politiko herrikoien multzoa esan nahi dugu eta ez alderdi zabal bat; alderdi interklasista batek, heterogeneoa eta zehazpen ideologikorik gabekoa, politika koherente bat aurrera eraman eta herri bat bere askapenera gidatu ezin duela jotzen dugulako. Joera ezberdinak onartuta egituratuko litzakeen alderdi batean pentsatu zitekeen, baina horrek soilik nahasmena eta nahaste kaltegarriak sortzeko balioko luke eta praktikan ez litzake hainbat alderdi bilduko lituzkeen fronte batez desberdina izango. Bestetik, E.H.A.S. eta L.A.I.A. existitzen dira eta tentelena da gaur egun beren izateari begiak ixtea, euskal masa herrikoien sektore zehatzek hartutako interes batzuk ordezkatzen dituztelako eta neurri horretan egiteko ez soilik onuragarria baizik eta beharrezkoa betetzen dutelako.

(…)

BEHARGIN-KLASEAREN ALDERDI BATEN BEHARRA

Antioligarkiko zehaztapenaren edukia definitzen saiatzean behargin-klasearen benetako alderdi bat sortzeko beharraz mintzatu gara. Arazo hau nabarmendu nahi dugu euskal iraultza ongi burutzeko erabakigarritzat jotzen dugulako.

Baita ere esan dugu mundu osoko esperientzia herrikoi iraultzaileak aztertuz, haietako ia guztietan prozesu iraultzailearen osotasuna bultzatu eta gidatzen jakin izan duen behargin-klasearen alderdia existitu izan dela ikusten dugula.

Ikusi dugu fronte antioligarkiko baten baitan funtsean burgesia herrikoiaren eta behargin-klasearen indarrek parte hartzen dutela. Ondorioz bietako klase batek eramango du borrokaren gidaritza. Baina, burgesia herrikoiak, bere klase-egoera propioagatik, iraultza politiko burges minimoki egonkor baten egitekoak aurrera eramateko soilik dago gaitua. (…)

Esandakoaz erraza da ulertzea alderdi baten premiazko beharra, behargin-klasea bideratuz eta antolatuz euskal prozesu iraultzailearen gidaritza politikoan ipiniko duena. Euskal behargin-klasearen alderdi honek izan behar dituela jotzen dugun baldintzetako batzuk dira:

a) Aurkezten zaizkion arazo guztiei, hala taktikoak nola estrategikoak, gizaki bakar bat gisa erantzutea ahalbidetuko dion ezagutza dialektikoko teoria zientifiko batez zuzkitzea. Teoria eta berau garatzeko metodo homogeneorik gabe alderdiaren ekintza mila iturrietako ura bezalakoa izango da, mendien magaletatik galtzen direnak, elarrengandik urruntzen diren norabideetan, ibarrean uholde garaiezin eratuz batu ordez.     

b) Alderdi iraultzailea izan behar du. Bere orientazio estrategikoa galdu gabe une bakoitzean taktika egokia ezartzen jakingo duena. Hots, herriari batuta mantentzen jakingo duena bere helburu estrategikoak baztertu gabe.

E.A.S.z mintzatzerakoan esan dugu euskal iraultzarentzat euskarri indartsu bat ala balazta bihurtzea hein handian bere zuzendaritza hartuko luketen gizabanakoen araberakoa izango litzakeela. Baina hau, egia izanda ere, ez da egia osoa. E.A.S.ren zuzendaritza hartuko duten gizabanakoek erraztuko dute alderdi honek paper bat ala beste jokatzea; baina azken buruan, paper hori zehaztuko duena fronte osoari dinamika iraultzailea bultzatzen jakingo duen behargin-klasearen alderdi baten existentzia ala ez izango da.

Benetan iraultzailea den behargin-alderdi baten existentzia ezaren ondorio gisa jada 31-39 bitarteko espainiar Estatuko eta Txileko berrienaren esperientzia tristeak ditugu.

c) Euskal behargin-klasearen alderdi batek egun Hego Euskadin garatzen diren borroka molde guztiak bere egiteko gai izan beharko du. Baina kontuz, norberarenak egin behar dira egituratuz, ez gure errealitatearenak ez diren eskemetan oinarrituz, baizik eta hauek agertzen diren baldintza sozio-ekonomiko eta politikoen arabera.

(…)

ERAKUNDE MILITARRARI BURUZ

(…) Funtsezkoa da borroka armatuaren antolakuntza-batasuna mantentzea eta behargin-klasearen egitekoa da bere gidaritza eta kontrola lortzea.

ALDERDIEN ESKU-HARTZE FORMAK ERAKUNDE MILITARREAN

a) Militantzia bikoitza. Hala nahi duten erakunde militarreko militanteek alderdi jakin bateko kide egitean datza. (…)

Azken finean, militantzia bikoitza etorkizuneko etapa batean berriro planteatzeko formula dela iruditzen zaigu, zeinetan herriaren gerturatzeak borroka armatuari alderdien eta erakunde militarraren arteko loturak era argiagoan erakustea ahalbidetuko duen.

b) Alderdien eragina erakunde militarreko militanteen gain banakako kontaktuen, idatzien eta formakuntza-programen bidez formularik egokiena iruditzen zaigu egun alderdi bakoitzak erakunde militarraren gidaritza eta kontrolagatik lehiatu dadin. (…)

Ekinbide armatua – masa-ekinbidea harremana

Hainbat abaguneetan jada zehaztu dugu masa-borrokaren antolakuntza-, sustatze- eta gidaritza-egitekoak dituzten indar politikoen eta erakunde militarraren arteko harreman erak, gutxiengoen ekintza armatuaren herri-borroka armatuaren arteko iragate-etapan, eraginkortasun handiago baten bila bata eta bestea bateratzeari begira.

Harreman hori bi mailatan emango litzake:

a) Zuzendaritza-mailan K.A.S. eta erakunde militarraren arteko iritzi-trukatze eta bateratze bidez. Harreman mota hau erabilgarria izango litzake batez ere epe finkoan, hots, kanpaina-mailan.

b) Oinarrizko mailan militanteen eta erakunde militarraren informazio-sare politiko eta sozial propio eta indar politikoez independentea den baten bidez. (…)

(…) Horrekin esan nahi genuena sinpleki zen ekintza armatua, edozein legedi burgesaren markotik kanpo egoteagatik, ez duela mota horretako eraketarik, biderik zeinaren bidez integratu daitekeen ezegonkortasun faktore gisa desagertuz. Baina horrek ez du inola ere esan nahi ekinbide iraultzaile bakarra denik, iraultzailea izatea egoera bakoitzean eraginkorrena den egitekoa betetzea da, egitura politiko, ekonomiko eta sozialen (zehaztapenaren adiera zabalenean) aldaketaren erdiespenari begira. Beraz, borroka armatua garatzen ez duen Alderdi politiko bateko militantea, garatzen duena bezainbeste iraultzailea izan daiteke, betiere bere ekintza politikoa iraultzaren erdiespenari begira egokia izatekotan; eta alderantziz, erakunde militarreko militantea militante erreformista bat bezainbeste kontrairaultzailea izan daiteke, betiere bere ekintza, presagatik edo beste arrazoi batengatik, prozesu iraultzailearentzat balazta izatekotan. (…)

Guzti hau esaten dugu jabetzen garelako gure herria erreformismoaren bidera gidatua izan daitekeela burgesiaren garaipen ideologiko baten bitartez. Zeren nahiz eta erakunde politiko eta militar abertzaleek lan politiko zuzena egin, Herria ildo erreformista zehaztugabeko denborako aldi batez onartzera eraman dezaketen faktore multzoa egon daitekeelako, eta horrek esan nahiko luke espainiar burgesiak prozesu politikoaren gidaritza hartu duela.

(…)

Lehen bi gauzatzeak erakunde militarrak bere azterketak abangoardia politikoarenekin alderatzeko balioko luke, eta era honetan, honen edozein desbideratze, ildo erreformista batera, behatu.

Azken biek, Herriaren kontzientzia iraultzailea sustatuko duten baldintzak garatzea dute helburu, dudarik gabe abangoardia politikoaren gain eragiteko erarik onena dena, ildo iraultzailea baztertzea ekiditeko asmoz.

EKINTZA ARMATU MOTA

(…)

Ekintza armatu mota beraz, eraso-izaerakoa izan behar du, boterean dauden indarek K.A.S. alternatiba, gure herriko indar sozial ezberdinak era askean adierazi daitezkeen marko gisa hartua, onartzeko ezeko aldebakarraren ondorioz justifikatzen dena.

Behin alternatiba gauzatua, marko politikoa kualitatiboki aldatzen da eta era berean egin beharreko ekintza armatua. Etapa berri honetan, ezin dugu aurreikusi beharrezkoa izango litzakeen ekintza armatu mota, baina bai aurreratu dezakegu funtsean defentsa-izaera izan beharko duela oligarkiaren Herriari indarrez, legalitate konstituzionala bortxatuz, inposatzeko saiakeren aurrean. Aurreikustekoa da oligarkiaren eta euskal Herriaren arteko enfrentamenduak, berriro eraso-estrategia batera igarotzea justifikatuko duen puntu kritiko batera iritsiko dela, oraingo honetan behin betiko izaerakoa.

b) Estrategikoa. Erakunde armatuaren helburu estrategikoa Herriari gidaritza, antolakuntza-bide eta aukera materialez, dena izaera militarrekoa, zuzkitzeko gaitzea izango da, euskal garaipen herrikoia ahalbidetuko dituztenak oligarkia espainiarraren gain, behin lehen aipatutako puntu kritikora iritsitakoan. Enfrentamendu horrek insurrekzio- edo luzaroko gerrilla-izaera izango duen, oraindik aurretik ikusezina den etorkizunak esango digu.

Beraz lortu beharreko gidaritza-, antolakuntza eta baliabide material (armamentu, azpiegitura, eta abar.) motak; baina edozein moduan koadro militarrak, borrokatzeko gaitasuna duten Herriko sektoreak integratzeko gai diren antolakundeak eta armamentu eta azpiegiturak jada gaur egunetik lortzen joan beharreko helburu estrategikoak dira.

(…)

2- Propaganda-aparatu indartsua. Francoren heriotzaren ondoren, Gobernuak promesa handi eta egikaritze liberalizatzaile murriztuen politika hasi du; era berean oposizio erreformista baimendua izan da gaitz iraultzailea erauzteko asmo argiaz. Problematika berri honi aurre egin eta ekinbide armatuaren ospea mantendu ahal izateko, gaur ozta-ozta da nahikoa –eta gero eta gutxiago- ekintza hautakor eta argia aurrera eramatea, lagunaz mozorrotzen diren gure herriaren etsaiak gero eta gehiago baitira. Ekinbide armatua, kaltegarria izan ordez, kanpaina sasi-liberalizatzaile eta erreformisten desegitera lagundu dezan, beharrezkoa da gainera, ekintza bakoitza perfektuki azaldua izan ahal izatea eta zalpen bakoitza euskal Herriari masiboki iritsi ahal izatea, zeina, borrokatzea egokitzen zaigun Europa burgesaren testuinguru geopolitikoaren baitan, gure sostengu bakarra den gutxienez epe laburrera.

ERAIKI BEHARREKO ALDERDIARI BURUZ

(…)

Beste aldetik, iraultza herrikoia aurrera eraman nahi badu Herriak abangoardia politiko batez zuzkitzeko beharrean irmoki sinesten dugu. Bistakoa da alderdi populista batek ez dituela abangoardia-papera betetzeko beharrezkoak diren baldintzak. Hau jakinda, jarrera honen aldekoek paper hori erakunde politiko-militarrak betetzea hautatzen dutela dirudi.

(…)

Beraz iruditzen zaigu euskal Herria gidaritza politiko iraultzaile batez zuzkitzeko eta jada existitzen denaz eraikitzeko era bakarra, abangoardiako Alderdia sortzea dela, ideologikoki homogeneoa, iraultzailea, K.A.S.aren baitan egun erakunde politiko-militarrak hartzen duen tokia hartuko duena.

(…)

Alderdia eta borroka armatua

(…) Honela, une hartara arte, alternatibaren lorpenera bideratutako ekintza armatu oro defendatu ahalko du, estrategiko ez-zuzen eta alternatiban oinarrituz argiro justifika daitezkeen motako beste ekintza batzuen aurrean kokapen anbiguoa mantenduz. Jakina, horrek beste alderdiei baino errepresio handiagoa ekarriko dio baina gure herriak alternatiba bereganatuko duen heinean, errepresio honek epe laburrean sortuko duen desabantaila zabalki gainditua izango da Herriak Alderdian ipiniko duen konfiantzagatik, Herrian prozesu iraultzailearen jarraipena ahalbidetuko duen kontzientzia askoz ere borrokalariagoa sortzeaz gain.

(…)

Behin alternatibaren gauzatzea lortuta, alderdia ekinbide armatua oligarkiaren eraso armatuaren ondorioz beharrezkoa bihur daitekeen aukera gisa planteatzera igaro beharko da; hots, Herria uneoro arrisku horren aurka adi izan beharko du, kasu horretarako eskuratutako lorpenak armen bidez defendatzeko beharra erakutsiz. Aldi berean, eta lortutako botere-bitarteko legalen bidez, era gutxiago ala gehiago estali batez, egoerak erakusten eta ahalbidetzen duenaren arabera, antolakuntza armatu iraultzailearen garapena, hala maila herrikoian nola Estatuaren erakunde armatuen bidez, betetzen eta sostengatzen saiatuko da.

Gora Euskadi Askatuta!!

Gora Euskadi Sozialista!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “ETA(m)ren GUTUNAK VII. BILTZARRARI

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: H.A.S.I. III. KONGRESUA | Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: