1960KO MOSKUKO 81 ALDERDI KOMUNISTA ETA BEHARGINEN BILTZARRA (ENVER HOXHA)   Leave a comment


11149396_452336948259310_8467787235976184906_n

1960an Moskuko 81 Alderdi Komunista eta Beharginen Biltzarra egin zen. Bertan jruschovistek Eremu Sozialistako gainontzeko herrialdeei ofizialki beren ildoa ezartzeko intentzioa zuten, jada marxista-leninisten purgatzeak abiatu baziren ere. Baina biltzar honetan ahots bat altxatu zen berrikustzaileen maneiuen aurka, Enver Hoxha-rena, Albaniako Lanaren Alderdiaren izenean, marxismo-leninismoaren eta Stalin burkidearen defentsa tinkoa eginez, herrialde txiki bat izateagatik jasandako presio guztiei aurre eginda. Ibarruri PCEko salduak beren nagusi berrikustzaileak babesteko asmoz erantzun zion inperialismoarekin “baterako izate baketsua” eta Sozialismoa erdiesteko parlamentu bidezko “ildo baketsua” aipatuz. Hoxha-ri ez zioten erantzuten utzi.

Jruschov-ek estatu-kolpea eman eta bere burua SBAK(b)ren buru ipini eta gero, 1956an honen XX. Kongresuan Stalin-en inguruko “informe sekretua” atera zuen. Honetan burgesiak eta inperialismoak Stalin burkideari buruz esandako gezur eta irain guztiak errepikatzen ziren. “Desestalinizazio” honen helburua Sozialismoaren eraikuntza desbideratzea, galgatzea zen, kapitalismoaren berrezarpenari ekiteko. SESBn jruschovistek “burokraziaren” eta “dogmatismoaren” aurkako kanpainak kapitalismoaren garapena oztopatzen zuten planifikazio eta zentralizazio ekonomikoaren aldeen aurka joateko erabili zuten: soldaten erreforma, errentagarritasuna buru eta erregulatzaile ekonomiko gisa hartzeko erabakia, asmoa eta garrantzia, “balioaren legeari”, deszentralizazioari eta merkatu-ekonomiari joko handia ematez. Honek kanpo-politikan ere izan zuen eragina, barne-politikaren luzapena besterik ez dena, sozialinperialismo moduko bat emanez.

1957. urtean SBAK(b)ko EBaren baitako marxista-leninistek (Molotov, Malenkov, Kaganovich…) Jruschov kargugabetzen dute, baina honek berriro ere indarra erabiliz Zhukov-en laguntzaz “anti-alderdi taldea” deitu eta haiek kanporatzea lortzen du. Urte berean Bukaresten egindako bilera batean Jruschov-ek Mao-rekin zituen desadostasunen ondorioz gainontzeko Alderdi Komunistak Txinako Alderdi Komunistaren aurkako kondena bat sinatzera behartu nahi izan zituen, aurretik honen inguruko inolako informaziorik eman gabe, eta ALAk uko egin zion. Honen ondorioz Albania sozialistak mota guztietako presio politiko, ekonomiko eta militarrak jasan behar izan zituen. Urte amaieran egindako biltzarrean Moskuko Deklarazioa marxista adostu zen, jruschovistek ez zutelako lortu beren ikuspuntuak ezartzea.

Beraz 1960an Moskun egindako 81 Alderdi Komunista eta Beharginen Biltzar honetan jruschovistek Mugimendu Komunistako gainontzeko alderdiei beren ildo antimarxista eta antileninista ezartzeko xedea zuten.

Hoxhak landutako gaien artean inperialismoa eta baterako existentzia baketsua ikuspegi leninista batetik, Bukaresteko bilera horren ondoren jasandako presioak, Moskuko Deklarazio marxistaren defentsa, Tito eta honen arnegari taldearen politika kontrairaultzailea eta joko zikina (Hungariako kontrairaultza eta Grezia barne) eta Stalin burkidearen ustezko “kultu pertsonala” daude.

 

“Burkide maiteok:

Alderdi komunista eta beharginen Biltzar honek garrantzia historikoa du nazioarteko mugimendu komunistarentzat, nazioarteko egoera politikoaren azterketa xehea egiten duelako, gure bidean ikusi izan ahal diren arrakasta eta akatsen balantzea egiten duelako eta sozialismoaren, komunismoaren eta bakearen aldeko arrakasta berriak lortzeko hemendik aurrera jarraitu beharreko ildoa era argiagoan zehaztera laguntzen digulako.

Eremu sozialistaren izatea, Sobietar Batasuna buru duena, egun errealitatea da. Mugimendu komunista orokorrean, hedatu, indartu eta beratu da. Mundu osoan alderdi komunista eta beharginak gizateria sozialismora eta bakera aurrera zuzentzen duen sekulako indarrean bihurtu dira.

Jada prestatutako adierazpen-proiektuan ere azpimarratzen denez, gure eremu sozialista inperialista baino boteretsuagoa da. Sozialismoa egun bakoitzean indartzen eta hazten da, inperialismoa ahultzen eta usteltzen den bitartean. Prozesu hau azkartu beharra dugu indar eta bitarteko guztiz mobilizatuz, eta hau soilik lortuko dugu marxismo-leninismoari era tinkoan eta fidelean men egiten badiogu eta era zuzenean ezartzen badugu. Aurkako kasuan prozesu hau balaztatuko genuke etsai ankerren aurrean gaudelako, iparramerikarraz gidatutako inperialismoa gisa, garaitu eta suntsitu behar ditugunak.

Guk bakea maite dugu, inperialismoak maite ez eta hirugarren mundu-gerra baterako prestatzen den bitartean. Energia guztiez borrokatu behar dugu beste mundu mailako gerra-pizte bat ekiditeko eta mundu osoan bake justu eta demokratiko batek garaitzeko. Helburu hau lortuko dugu inperialismoa armagabetzera behartzen dugunean. Inperialismoak ez ditu armak utziko bere borondate propioz. Halako gauza batean sinestea norbere buruari eta gainontzekoei iruzur egitea da. Ondorioz, inperialismoari eremu sozialistaren itzelezko potentzia ekonomikoa, militarra, morala, politikoa eta ideologikoa aurre ipini behar diogu, mundu osoko herrien indar batuen aldi berean, inperialistak prestatzen ari diren gerra bitarteko guztiez ekiditeko.

Albaniako Lanaren Alderdiak ez dio bere herriari ezkutatu eta ez dio ezkutatuko egungo egoera inperialismoak bakeaz irrikaz dagoen gizateriarentzat ordezkatzen duen mehatxua. Ziurtatu dezakegu herri albaniarrak, gerra gorroto duenak, ez dela bere Alderdiaren bidezko jarrera honengatik izutu, ohartarazia izatean ez dela ezkortasunean erori, eta ez dela sozialismoaren eraikuntzan geratu ezta ere. Bere etorkizuna argi ikusten du eta konfiantza osoz lan egiten du, beti zelatari egonez eta esku batean pikotxa eta bestean fusila mantenduz.

Gure ikuspuntua da inperialismoak, iparamerikarraz gidatuta, errukirik gabe ezagutzera eman behar dela, politikoki eta ideologikoki, eta inoiz ez da inperialismoari lausengua edo balakua baimendu behar, ezta ospea ematea ere. Inperialismoari ez zaio printzipioen kontzesio bat bera ere egin behar. Gure aldeko taktiko eta konpromisoek, onargarriak izateko, gure kausa lagundu behar dute eta ez etsaiarena.

(…)

Begira ditzagun gertakariak aurrez aurre. Munduko inperialismoak, iparamerikarraz destakamendu erasokorrena gisa gidatua, bere ekonomia gerraren prestatzera bideratzen du, hortzetaraino armatzen da. Inperialismo iparamerikarra Bonn-en Alemania, Japonia eta bere aliatu eta satelite guztiak mota guztietako armaz hornitzen ari da. Hitzarmen militar erasokorrak antolatu eta hobetu ditu, eremu sozialistaren lau alboetan base militarrak ipini ditu eta ipintzen ditu. Arma nuklearren armategia areagotzen ari da, desarmatzea eta froga nuklearren bertan behera uztea ukatzen ditu eta masa-sarraski asmakizun berrietan su eta gar lan egiten du. Zergatik egiten du guzti hau? Akaso ezkontza baterako prestatzen al da? Ez! Aitzitik, gerra prestatzen du gure aurka, sozialismoa eta komunismoa suntsitzeko eta herriak menperatzeko xedeaz.

Albaniako Lanaren Alderdiaren aburuz, beste era batean mintzatzea eta pentsatzea amets egitea eta gainontzekoei iruzur egitea litzake. Ezingo genuke geure burua komunista deitu bizitzaren ezbeharrek beldurtzekotan. Geuk, komunistok, gerra gorroto dugu, komunistok inperialismo iparamerikarrak azpilanean prestatzen dituen deabruzko gerra-planekin amaitzeko amaierara arte borrokatuko dugu, baina inperialismoak gerra deklaratzen badigu, behin betiko kolpea emango diogu lurrazaletik erraztua izatea eraginez.

(…)

Zein ondorio atera behar ditugu guzti honetatik? Albaniako Lanaren Alderdiak uste du inperialismoak, iparamerikarra lehen buruan, ez dela ez azalez, ez ilajez, ez naturaz aldatu. Erasokorra da eta izaten jarraituko du letagin bat bakarrik geratzen bazaio ere. Bere natura erasokorraren ondorioz mundua beste gerra batera bultzatzeko gai da. Horregatik, Idazketa Batzordean azpimarratzen genuen bezala, soilik sozialismoaren garaipena mundu osoan edo Lurreko herrialde gehienetan, mundu mailako gerra-piztea egongo ez denaren berme osoa izango dela herriei azaltzeko beharra nabarmendu genuen.

(…)

Gehiegi eztabaidatzen da baterako existentzia baketsuaren arazoari buruz, eta badira Txina Herrikoiak eta Albaniak baterako existentzia baketsuari aurka egiten diotela bezalako zentzugabekeriak baieztatzen dituztenak. Nire iritziz, ikuspuntu kaltegarri eta oker horiek behin eta betiko baztertuak izan behar dira. Ezin da egon Estatu sozialistarik, ezin da benetako komunistarik egon baterako existentzia baketsuaren, bakearen aurka dagoenik. Lenin handiak ezarri du, lehen aldiz, sistema sozial desberdineko herrialdeen baterako existentzia baketsuaren printzipioa behar objektibo gisa munduan aldi berean herrialde sozialistak eta herrialde kapitalistak diren bitartean. Gure Lanaren Alderdiak, Lenin-en printzipio handi honi fidel, beti pentsatu izan du eta pentsatzen jarraitzen du baterako existentzia baketsuaren politikak herri guztien funtsezko interesei erantzuten diela, sozialismoaren kokapenak neurri handiagoan indartzearen helburuari erantzuten diola; horregatik, Lenin-en printzipio hau gure Estatu herrikoiaren kanpo-politikaren oinarrian dago.

Aurkako bi sistemen arteko baterako existentzia baketsuak ez du esan nahi, egungo berrikustzaileek nahi duten eran, klase-borrokari uko egin behar diogunik. Aitzitik, klase-borrokak jarraitu behar du, eta gero eta gehiago indartu behar da inperialismoaren aurkako, ideologia burges eta berrikustzailearen aurkako borroka politikoa. Inperialismoari printzipioen inongo kontzesiorik egin gabe baterako existentzia baketsu leninista ezartzeko borrokatzen den aldi berean, neurri handian garatu behar da klase-borroka herrialde kapitalistetan, hala nola herri kolonial eta menpekoen nazio-askapen mugimendua.

Gure ikuspuntuaren arabera, herrialde kapitalistetako alderdi komunista eta beharginek baterako existentzia leninista ezartzeko borrokatu behar dute haien herrialdeen, oraindik sistema kapitalistaren menpe, eta gure herrialde sozialisten artean. Baina beren egitekoa ez da honekin amaitu. Herrialde horietan klase-borroka garatu, hazi eta indartu behar da, eta masa langileek, herrialde bakoitzeko proletalgoaz gidatuta beren alderdi komunista buru eta munduko proletalgoarekin aliantzan, inperialismoari bizitza jasanezina egin behar diote, bere ekonomiko- eta gerra-baseak suntsitu, indarrez eskuetatik indar ekonomikoa eta politikoa kendu, eta bere botere zaharraren deuseztatzera bideratu, herriaren botere berria ezarriz. Hau bortizkeriaren bidez ala bide baketsu eta parlamentariotik lortuko dute?

Auzi hau argi zegoen, Jruschov burkideak debalde mordoilotu zuen hogeigarren kongresuan eta oportunistek gozo izatera iristeko punturaino egin zuen. Zergatik parodiatu, egin zen bezala, Lenin-en tesi gardenak eta Urriko Iraultza Sozialista? Albaniako Lanaren Alderdiak beti auzi honen inguruko Lenin-en irakaspenen ulertze garbia izan du eta haiei fidel mantendu da. Orain arte ezein herrik, ezein proletalgok eta ezein alderdi komunista edo beharginak eskuratu du boterea odolik gabe eta bortizkeriarik gabe.

Burkide batzuk errealitatetik aldentzen dira boterea odolik gabe eskuratu dutela nahi izatean, Armada Sobietar loriatsuak Bigarren Mundu Gerran haiengatik odol-ibaiak erion dituenean.

Auzi honi dagokionez, gure Alderdiak uste du bi bideentzat prestatu behar garela eta ongi egin, funtsean bortizkeriaren bidezko botere-hartzerako, zentzu honetan ondo prestatzen bagara beste posibilitateak ere arrakasta aukera handiagoak dituelako. Burgesiak sermoia botatzen utz zaitzake gero kolpe faxista eman eta zu likidatzeko, eta hori dena ez txoke-koadroak, ez lan klandestinoa, ez non ezkutatu eta lan egin, ez borroka-bitartekoak prestatu ez izanaren emaitza gisa. Zorigaiztoko jazoera hau saihestu behar dugu.

(…)

Oinarrizko garrantzizko arazo politiko askotan, gure eremu sozialista osatzen duten herrialde sozialistek ikuspuntu berberak izan dituzte eta dituzte. Baina, elkarrekiko argibide-eskaerak araua ez osatzeagatik, maiz ikusi da gure eremu sozialistako Estatuek iniziatiba politkoak hartzen dituztela eta hasiera batean ez gaude askotan eremu honetako beste Estatu batzuei eragiten dieten iniziatibak hartzearen aurka. Iniziatiba hauetako batzuk ez dira bidezkoak, bereziki Varsovia-ko Itunaren kide direnengatik kolektiboki hartu behar zirenak.

(…)

Galdetu daiteke ea bonba atomikoaren edukitzeak eta hartaz baliatzeko aukerak Txinari eskubide horiek lortzen ahalbidetuko liokeen, Amerikako Estatu Batuen arren. Ez, Txinak ez du inoiz arma hau erabiliko erasotuak ez bagara odolean oldartzea eta gerra daramatenengatik. Sobietar Batasunak bonba edukiko ez balu, inperialismoak beste modu batean hitz egingo luke berarekin. Inoiz ez gara lehenak izango arma nuklearrak erabiltzen, gerraren aurka gaude, suntsitzeko prest gaude, baina bonba behar dugu gure burua defendatzeko. Beldurrak mahastiak godetzen ditu, dio gure herriak. Beharrezkoa da inperialistek beldur izan gaitzaten, beldur asko izan gaitzaten ere.

(…)

Orain Bukaresteko Bileraren auzian gelditu nahi gara, zeinetan, jakina denez, gure Alderdiak ez zuen bere iritzia eman Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren eta Txinako Alderdi Komunistaren artean atera diren desadostasunen inguruan, ordutik alderdi komunista eta beharginen ordezkarien Biltzar honetan egiteko eskubidea gordez. Hartan, burkide sobietarrek eta alderdi senideetako burkideek Albaniako Lanaren Alderdia irudikatu daitekeen orotaz salatu zuten, baina inori ez zitzaion otu une batez hausnartzea eta bere buruari galdetzea zergatik Alderdi horrek hartu zuen korronteari aurkako halako jarrera, zergatik Alderdi horri, amaierara arte marxismo-leninismoari eta Moskuko Deklarazioari fidel mantendu dena, ustekabeko eran “marxismo-leninismoaren eta Moskuko Deklarazioaren” aurka egoteaz salatua zen, eta zergatik Alderdi hori, Sobietar Batasunari eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistari hain estuki lotua, Sobietar Batasunaren zuzendaritzaren aurka ipintzen zen bat-batean.

(…)

Bere helburua nazioarteko mugimendu komunistak Txinako Alderdi Komunista kondenatzea lortzea zen, funsgabeko eta existitzen ez ziren akats eta hutsak egotziz. Hau da Albaniako Lanaren Alderdiaren Erdiguneko Batzordearen erabateko uste osoa, gertaeren ikasketan oinarritua, jada Albaniako Lanaren Alderdiak eskura dituen material sobietar eta txinatarretan oinarrituz, nazioarteko egoeraren bilakaeraren eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren eta Txinako Alderdi Komunistaren kokapen ofizialen azterketa zorrotzaren oinarrituz.

(…)

Burkide sobietarrak beren ildo eta taktikaren zuzentasunaz ziur bazeuden, zergatik ez zuten bilera hori garaiz antolatu desadostasun horiek ebazteko? Akaso plazaratutako auziak hutsalak al ziren, adibidez I. V. Stalin-en kondena, Hungariako kontrairaultzaren auzi garrantzitsua, boterea eskuratzearen formena bezala, era berean so garrantzitsuak ziren geroago atera ziren beste auzi asko aipatu gabe? Ez! Ez ziren hutsalak.

(…)

Onartu al daitezke alderdi batean beste batek bere batasuna apurtzeko, eta alderdi horretako edo beste edozein Estatuko zuzendaritza uzkailtzeko helburuz bultzatutako subertsio-ekintzak? Inola ere ez! Buru sobietarrek Stalin burkidea “beste alderdien aferetan sartzeaz eta besteei Alderdi Boltxebikearen ikuspuntuak ezartzeaz” salatu zuten. Frogatu dezakegu Stalin burkideak ez zuela inoiz gurekin halako ezer egin, une guztietan herri albaniarrari eta Albaniako Lanaren Alderdiari marxista handi baten gisan bideratu baitzen, internazionalista eredugarri gisa, herri albaniarraren burkide, anai eta adiskide zintzo gisa. 1945en, herri albaniarra gose pasatzeko arriskuan zegoenean, Stalin burkideak herri sobietarrari zuzendutako zerealez kargatutako ontziek norabidez aldatzea agindu zuen, orduan haien eskasia ere pairatzen zuena, berehala kargamentua herri albaniarrari bidaliz. Ostera, egungo zuzendaritza sobietarrak jada aipatutako egintza doilorrak egitera ausartu da.

(…)

Burkide maiteok:

1957ko Moskuko Deklarazioak, aurkeztu zaigun adierazpen-proiektua bezala, azaltzen dute berrikuspentasunak osatzen duela arrisku nagusia nazioarteko mugimendu komunista eta beharginean. 1957ko Moskuko Deklarazioan arrazoi osoz azpimarratzen da berrikuspentasunaren barne-iturria eragin burgesaren existentzia dela, inperialismoaren presioaren aurreko kapitulazioa bere kanpo-iturria den bitartean. Praktikak erabat baieztatu du egungo berrikuspentasuna bitarteko guztien bidez saiatu dela gure doktrina handiari, marxismo-leninismoari, ospea kentzen eslogan sasi-marxistez eta sasi-iraultzailez mozorrotuz, “zahartua” eta garapen sozialari desegokia deituz.

Marxismo sortzailearen eta baldintza berrien esloganaren atzean ezkutatuz berrikustzaileak saiatu dira, alde batetik, marxismo-leninismoa bere izpiritu iraultzailez gabetzen eta sozialismoarengan behargin-klasearen eta herri langilearen konfiantza itzaltzen, eta bestetik, inperialismoa edertzen eta otzan eta baketsu gisa aurkezten saiatu da.

Moskuko Biltzarretik igarotako hiru urteek osoki baieztatu dute egungo berriskustzaileak ez direla mugimendu komunistaren eta sozialismoaren eremuaren zatitzaileak besterik, inperialismoaren morroi fidelak eta sozialismoaren eta behargin-klasearen etsai amorratuak.

(…)

Esan da I. V. Stalin berrikustzaile jugoslaviarren inguruko hautematean eta haiekiko hartutako jarrera larriagotzean erratu zela. Gure Alderdia ez da inoiz halako ikuspuntuarekin ados egon eta denborak eta praktikak aurkakoa erakutsi dute, guri arrazoia emanez. Stalin-ek berrikustzaile jugoslaviarrek ordezkatzen duten arriskuaz oso hautemate zuzena egin zuen eta auzi hau bere sasoian eta bide marxistatik konpontzen ahalegindu zen. Garai hartan Kominform-a organo kolektibo gisa bildu zen eta, behin talde titoistari mozorroa kenduta haren aurkako borroka tinkoa eraman zen. Eta denborak erakutsi du eta erakusten ari da ekintza hori bidezkoa eta ezinbestekoa zela.

(…)

Kominform-ak Tito-ren taldearen aurka hartutako erabakien inguruan, Albaniako Lanaren Alderdiak ez ditu hartzen Stalin burkideak pertsonalki hartutakoak bailiran, baizik eta bere parte ziren alderdi guztienak. Eta ez soilik alderdienak, Kominform-aren parte, baizik eta hartan parte hartzen ez zuten alderdi komunista eta beharginenak ere. (…)

(…) Eta auzi hau, Jruschov burkideak ezin zuen eta ez zuen baimenik bera bakarrik eta bere nahiera konpontzeko. Baina hala egin zuen eta berak berrikustzaile jugoslaviarrekin harremanetan biraketa bere Belgradera bidaiarekin erlazionatu zuen. (…)

Belgradeko taldea ez zen murriztu gu propaganda bidez borrokatzera, baizik eta jarraitu zuen bere espioitza- eta subertsio-ekintzekin, konplotekin, talde armatuen igorpenarekin gure herrialdera, bere burua 1948 aurretik baino are aktiboago erakutsiz. Guzti hau gertaeren bidez dago dokumentatua. Baina zorigaitza da, alde batetik Albaniako Lanaren Alderdiak berrikustzaile jugoslaviarren eraso gogor eta atergabekoez defendatu behar zela, eta bestetik, gure Alderdiaren printzipio-kokapen higiezina, marxista-leninista, berrikustzaile jugoslaviarrekiko zuzendari sobietarrek eta beste alderdi komunista eta beharginetakoek hartutako jarrera adostailearekin kontraesanean zegoela.

(…)

Gorago laburki gerra bitartean, haren ondoren eta 1948tik geroztik, gure Alderdiaren eta gure herriaren aurkako berrikustzaile jugoslaviarren maneiuak gogorarazi nituen, baina Hungariako kontrairaultzari aurreko aldian geratuko nahiz pixka batean, eragile jugoslaviarren lana izan zena. Belgradeko talde traidoreak kontrairaultzaren antolakuntzari ekin zion Albanian ere. Gure Alderdiak berrikustzaile jugoslaviarrekin “adiskidetzearen dantzan” sartzearen akatsa egin izan balu, 1955tik geroztik aldarrikatzen zenez, orduan herri-demokrazia Albanian ibaiak eramango zukeen, eta gu albaniarrok ez geundeke gaur areto honetan, oraindik gure mendietan borrokatzen baizik.

(…)

Tito-k kontrairaultza Albanian hungariarrarekin bateratzea xede zuen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Kongresua eta gero, gure III. Kongresua egin behar zen. Eragile jugoslaviarrek aukera egokitzat jo zuten zuzendaritza albaniar “temati eta stalinista” uzkailtzeko eta 1956ko apirilean Tiranako hirian egindako Alderdiaren Batzarrean aurkitu zen eta zanpatu zen konplota antolatu zuten. Konploteko parte-hartzaileek merezi zuten zigor gogorra jaso zuten. (…)

Baina gure printzipiozko desakordioak Jruschov burkidearekin jugoslaviar auziari buruz bere puntu gorenera iritsi ziren, Belgradeko agentzia titoistari mozorroa kentzeko printzipiozko gure ekitearen aurrean, gure ordezkaritzen arteko elkarrizketa ofizialen iragatean hainbeste sumindu zenean, 1957ko apirilean, non koleratsu esan zigun: “Eten ditzagun gure elkarrizketak, ezin gara zuekin ulertu. Zuek gu Stalin-en bidetik eramaten saiatzen zarete”.

(…)

Gure aburuz, kontrairaultza Hungarian nagusiki titoisten lana da. Inperialista iparamerikarrek, lehenbizi, Tito eta Belgradeko arnegarietan zuten Hungarian herri-demokrazia zulatzeko armarik onena.

1955an Belgradera Jruschov burkidearen bidaiaren ondoren, Tito-ren azpilanaren auzia aintzat hartu gabe geratu zen. Kontrairaultza Hungarian ez zen ustekabean lehertu, baizik eta, baieztatu dezakegu, era irekian prestatu zela, eta inork ezingo gaitu konbentzitu kontrairaultza hau ezkutuenean antolatua izan denaz. Kontrairaultza Tito-ren bandako eragileek Imre Nagy salduarekin eta faxista hungariarrekin elkarlanean prestatu zuten, oro har, iparamerikarren gidaritzapean era irekian ekiten zutenak.

Titoistek, hungariar kontrairaultzaren antolatzaile nagusiek,pentsatzen zuten Hungaria gure eremu sozialistaz banatzea, bigarren Yugoslavia batean bihurtzea, Yugoslavia, Grazia eta Turkia bidez NATOrekin aliatzea, AEBen laguntza jasotzea eta borroka jarraitzea, Yugoslaviaren arabera, inperialismoaren gidaritzapean, eremu sozialistaren aurka.

(…)

Guk uste dugu Hungarian armekin sartzea ala ez dela gizabanako soil bati dagokion auzia. Varsoviako Ituna sortu dugunez gero, era bateratuan erabaki behar dugu, bestela alferrik izango litzake aliantzaz, lan kolektiboz eta alderdien arteko elkarlanaz mintzatzea. Kontrairaultza hungariarrak odola kostatu zitzaion gure eremu sozialistari, odola kostatu zitzaion Hungariari eta Sobietar Batasunari.

(…)

Hala eta guztiz ere, kontrairaultza hungariarra ondoren ere, banda titoistaren aurkako borroka politiko eta ideologikoa areagotzen joan ordez, marxismo-leninismoak eskatzen duenez, itzaltzen joan zen adiskidetzera, irribarretara, kontaktuetara, adeitasunera eta ia besarkadetara iristeraino. Izan ere titostek, jarrera oportunista horri esker, sakan horren gainetik ere jauzi egitea lortu zuten.

(…)

Hona hemen gure kokapena auzi honi buruz.

Baina titoistak baterako existentziaz, bakeaz, auzotasun oneko harremanez mintzo badira, konplotetan aritzen diren bitartean, Yugoslavian mertzenario eta faxisten ejertzitoak antolatzen dituzten bitartean gure mugak erasotzeko eta, Grezia monarko-faxistarekin hitzarmenean, gure Albania sozialista zatikatzeko, orduan ziur egon daitezke armak eskuan altxatuko direla, ez soilik Albania berriko herri albaniarra, baizik eta ezklabutza titoistaren menpe bizi diren milioi bat albaniar ere gaizkileari eskua geldiarazteko. Eta guzti hau marxista da, eta halako eran ekingo litzake halako zerbait gertatuko balitz. Albaniako Lanaren Alderdiak ez du inor baimentzen herri albaniarraren eskubideekin jolastera edo politika egitera.

(…)

Jruschov burkideak ongi ezagutzen du auzi honen inguruko Albaniako Lanaren Alderdiaren, Gobernu albaniarraren eta herri albaniarraren jarrera. Baldintza hauetan, merezi zuen erantzuna ez ematea, itxaropenak ematea, lilurakeriekin mantentzea eta bere gurak burkide albaniarrei igorriko ziela esatea, eragile ingeles batenak, txobinista batenak, komunismoaren eta Albaniaren estai batenak, hori, guretzat, onartezina eta gaitzesgarria da. Eman diogu, Jruschov burkidea, gure erantzuna Sofocles Venizelos-i eta espero dugu zu prentsa bitartez enteratu izana. Ez gara Sofocles Venizelos-ekin zuk zure politika egitearen aurka ipiniko, baina ez gure muga eta eskubideekin, hau ez baitiogu inori inoiz baimendu ezta baimenduko ere. Eta horretan ez gara nazionalistak, internazionalistak baizik.

(…)

Albaniako Lanaren Alderdiak uste du arazoak azterketa marxista-leninista baten argitara berraztertu behar direla arazoak eta dauden akatsak zuzendu. Har dezagun Stalin eta bere lanari kritikaren auzia. Gure Alderdia, alderdi marxista-leninista gisa, erabat kontziente da pertsonari gurtza adierazpen arrotza eta kaltegarria dela alderdientzat eta mugimendu komunistarentzat. Alderdi marxistek ez dute soilik pertsonari gurtzaren garapena galarazi behar, masen jarduera balaztatzen duena, bere papera ukatzen duena, alderdiaren bizitza berari eta gidatzen duten arauei aurka egiten diona, baizik eta bere indar guztiaz errotik ateratzeko borrokatu behar dute, adierazten hasten denetik edo jada herrialderen batean agertu denean.

(…)

Auzi honi buruz Jruschov burkideak eta XX. kongresuak Stalin era larri eta bidegabean kondenatu zuten. Stalin burkidea eta bere jarduera ez dira soilik Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistarenak eta herri sobietarrarenak, gu guztionak baizik. Jruschov burkideak Bukaresten planteatu zuen bezala existitzen ziren desadostasunak ez zirela Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren eta Txinako Alderdi Komunistaren artekoak, baizik eta Txinako Alderdi Komunistaren eta nazioarteko komunismoaren artekoak, XX eta XXI Kongresuetako ebazpenak munduko alderdi komunista eta behargin guztiek hartu zituztela esatera laket den bezala, honela, era berean, Stalin-en ekintzak epaitzen eskuzabalagoa eta kontsekuenteagoa izan behar zuen, erabaki horiek mundu osoko alderdi komunista eta beharginek kontzienteki har zitzaten.

(…)

Albaniako Lanaren Alderdia errealista agertzen zen Stalin-en auziaren inguruan, justu eta eskertua agertzen zen marxista loriatsu honekin, zeinari, bizi izan zen bitartean, inork ez zuen kritikatzeko “ausardia” izan eta zeinari hil ondoren lokatzez estaltzen zaion. Honela sortu da egoera onartezin bat non Sobietar Batasunaren garai loriatsu oso batean zehar, munduan lehen Estatu sozialista eraikia izan zenean, Sobietar Batasuna indartua, konplot inperialistak arrakastaz garaituak, troskistak, bujarinistak eta kulak-ak klase gisa zanpatuak; industria astuna altxatzea lortu eta kolektibizazioa nagusitu zenean, hitz batean, aldi oso bat non Sobietar Batasuna potentzia handi batean bihurtu zen, sozialismoa garaileki eraiki zuen, Bigarren Mundu Gerran legendazko heroitasunez faxismoa garaituz borrokatu zenean, aldi batean non eremu sozialista indartsua sortu zen, eta abar eta abar., honela beraz Sobietar Batasunaren garai loriatsu honetan I. V. Stalin-en paper gidaria ukatzen da.

Albaniako Lanaren Alderdiak uste du ez dela bidezkoa, normala ezta marxista ere Satlin-en izena eta lan eskerga garai guzti horretatik ezabatua izatea, egiten ari den bezala. Stalin-en lan hilezkorra guztioi dagokigu defendatzea. Defendatzen ez duena oportunista eta koldar bat da.

Stalin burkidea, bere paper pertsonalagatik eta Alderdi Komunista Boltxenikearen zuzendari gisa, aldi berean Lenin-en heriotzaren ondorengo nazioarteko komunismoaren gidari bikainena izan zen; mundu osoan komunismoaren lorpenen finkatze eta garapenean positiboki eta adimen handiz eragin zuen. Stalin burkidearen lan teoriko guztiak bere aparteko maisuari, Lenin handiari eta leninismoari, bere fideltasunaren lekukotza bizia dira.

Stalin mundu osoko behargin-klasearen eta langileen eskubideen alde borrokatu zuen, kontsekuenteki eta amaierara arte borrokatu zuen herri-demokraziako gure herrialdeen askatasunaren alde.

(…)

Akatsak izan al ditu Stalin-ek? Ekidinezina da halako aldi luze batean, heroitasun, ahalegin, borroka eta garaipenez betea, akatsak ere egotea, ez soilik pertsonalak Iosif Stalin-enak, bazik eta zuzendaritza sobietarrarenak organo kolektibo gisa. Zein alderdi, zein buru uste dezake akatsik gabekoa dela bere lanean? Egungo zuzendaritza sobietarrari kritikak egiten zaizkionean, burkide sobietarrek aurrera begiratzea gomendatzen digute, polemika alde batera uztea, baina Stalin-i buruz, aurrera begiratzetik urrun, atzera begiratu zuten, oso atzera, soilik Stalin-en lanaren puntu ahuletan bilatzeko.

(…)

Leninismoaren autoritatea erabakigarria izan da eta da, eta ikusmolde oker guztiak alde guztietatik eta erroko eran erraztu ditzan ezarri behar da. Guretzat komunistontzat ez dago beste biderik. Auziak itzulingururik gabe, diren bezala, planteatu badaitezke eta behar badira, hori orain Biltzar honetan egin behar da, berandu izan baino lehen. Komunistek kontzientzia lasai izan behar dutela uste dugu, batasun marxista indartu, baina beren bihotzetan ez erreserbak, ez lehentasun osasungaitzak, ez ezinikusiak sustatu gabe. Komunistak bere bihotzean duena era irekian esan behar du, eta auziak zuzenki epaituak izan behar dira.

(…)“

Discurso pronunciado en nombre del CC del PTA en la conferencia de los 81 partidos comunistas y obreros celebrada en Moscú (euskaratua) – Enver Hoxha

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: