KLASE-BORROKA GIZARTE SOZIALISTAN (NEXHMIJE HOXHA)   Leave a comment


Nexhmije Hoxha

Nexhmije Hoxha [Xhuglini] Albaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen eta Albaniako Lanaren Alderdiaren (honen jarraipena) zuzendaritzako kide honen suntsipena arte. Italia faxistaren eta Alemania naziaren aurkako Nazio Askapen Mugimenduaren Batzar Orokorraren kide aukeratua izan zen eta Askapen Armadako 1. Batailoian borrokatu zuen. Geroago Albaniako Emakumeen Ligaren Idazkaritzarako hautatu zuten. Garaipena eta urte batzuk eta gero Ikasketa Marxista-Leninisten Institutuaren zuzendaria bihurtu zen. Bere senarra Enver Hoxha-ren heriotza ondoren Fronte Demokratikoko lehendakari izan zen hautatua, kontrairaultzaileek uztera behartu zuten arte.

Albaniako Lanaren Alderdiak marxismo-leninismoaren defentsa irmoa egin zuen bere izate osoan zehar interes berrikustzaile, burges, klasista eta inperialista guztien aurka, eta Albaniako Herri-Errepublikak, urte luzeetan zehar, Sozialismoaren eraikuntzan kota altuenak eta arazo praktikoei erantzun gehienak eman zien herrialdea izan zen.

Ideia sozialen aurrerapenaren arloan, aipatzekoa da hezkuntza herrikoitu eta demokratizatzeko; ohitura erlijioso, feudal eta burgesak ezabatzeko; bizitza sozialean emakumearen zokoratzearen aurka borrokatzeko; armada herrikoitzeko; burokratizazioa borrokatzeko; marxismo-leninismoa herriari helarazteko eta abar. Albania sozialistan egindako iraultza kulturalak abangoardia komunistaren, Alderdiaren gidaritzapean, jokamolde anarkiko eta nahastaileez urrun.

Nahiz eta Albania Sozialistan klase-borrokan barnean eta kanpoan tinko jarraitu, Perestroikaren uholde kontrairaultzailearenarekin batera eta Albaniako Lanaren Alderdiaren zuzendaritzaren hainbat aleen (Ramiz Alia buru) eta Armadako goi-kargu batzuen traizioaren aurrean, sor eta lor geratu ziren. Honek ale endekatuen eta inperialisten laguntzaz Proletalgoaren Diktaduraren suntsipena, ehun produktiboa inperialistei saltzea eta hondatzea, komunista jatorren espetxeratzea (Nexhmije bera) eta memoria historiko antifaxista eta anti-inperialista erasotzea ekarri zuen. Honetarako NBEk bere armada sartu behar izan zuen Albania okupatzera. Honela erregimen neokolonialeko diktadura burgesa ezarri zen.

 

1977ko lan honetan preseski gizarte sozialistan ematen jarraitzen den klase-borrokaren izaeraz mintzo da, klaseetan banandutako gizarte batean historiaren motorra izaten jarraitzen duena, behin esplotatzaileak klase gisa desagerraraziak diren maila batean, baina oraindik kontraesan mota anitz geratzen direnean gainditzeko gizarte komunistaren fase gorenera iristeko. Lehenengo atalean albaniar gizarte sozialistaren barne-kontraesanen izaera eta hauen ebazpenerako eraman beharreko ildo iraultzailea azaltzen du, hala nola proletalgoaren diktaduraren beharra eta beste hainbat auzi kardinal errefusatzen duten teoria antimarxistak borrokatu. Bigarren atalean kanpo-kontraesanen eragina aztertzen du, setio inperialistaren bidez ekiten dutenak, eta Mundu Sozialistaren eta Mundu kapitalistaren arteko borrokaren nondik norakoak azaldu, bestelako “munduen” teoriak deuseztatuz.

 

 

“(…) Beste auzien artean, klase-borrokaren teoriaren esanahi eta ezarpenaren inguruko kokapenetan desberdintzen dira marxista-leninistak berrikustzaileengatik. Marxista-leninistek klase-borroka klaseetako gizartearen indar eragile nagusi gisa dute eta, borroka honen izaera adiskidezin oinarriaren gain, errotiko metodo iraultzaileen bitartez klase-etsaien, haien politika eta ideologiaren aurkako borroka daramate aurrera. Berriskustzaileek, aitzitik, barneko eta kanpoko klase-etsaiekin adiskidetzearen politika jarraitzen dute, klase-borrokaren iraungipenaren politika, ez soilik era irekian ukatzen duten kasuetan, baizik eta borroka hau hitzez onartzen duten kasuetan ere. (…)

Klase-borroka; indar eragile nagusia gure gizarte sozialistan

Klase-borroka indar eragile nagusia da, ez soilik bere baitan klase antagonikoak dituen gizartean, baizik eta oraindik klaseetan bananduta dagoen gizarte orotan, gizarte sozialista barnebilduz.

Marxismo-leninismoaren maisu klasiko handiek klase-borroka “gizartearen garapena zehazten duen indarra”, “historiaren benetako motorra”, “garapen ororen oinarria eta bere indar eragilea” gisa zehaztu dute.

Egia al da hau gure gizarte sozialistarentzat ere, zeinetan klase esplotatzaileak ezabatu diren, eta zeinetan beste indar eragile garrantzitsuak agertu diren?

“Zein irabaziko du?” galdera erabat eta azkenean ebatzi ez den denbora osoan zehar; kontraesan nagusia sozialismoaren eta kapitalismoaren artekoa, bide sozialistaren eta bide kapitalistaren artekoa, izaten jarraitzen duen denboran, hots, berez komunismora arte, funtsean, klase-borrokaren inguruan marxismo-leninismoaren maisu handiek emandako definizioa ez da aldatzen. Klase-borroka gizarte sozialistaren beste indar eragile guztien funtsa izaten jarraituko du. Klase-borrokaren ulermen sakona eta berau aurrera eramateko erabaki irmo eta atergabekoak soilik ahalbidetzen dute beste indar eragileak beren indar guztiekin ekitea.

Gure alderdiak beti izan du argi klase-borrokak kapitalismotik komunismorako iragate-aldi osoan zehar jarraitzen duenaren inguruan. (…)

“Proletalgoak ez du klase-borroka eteten Estatuaren boterearen hartzearen ondoren, baizik eta klaseen ezabapena arte jarraitzen du.”

Hasiera handi bat – Lenin

(…)

“Klaseen deuseztapena ezin da espontaneoki etorri, honela esatearren. Langile guztien ahaleginekin erdietsi eta eraiki behar da, proletalgoaren diktaduraren atalak indartuz, klase-borroka garatuz, klaseak ezabatuz, klase kapitalisten hondarrak garbituz, etsaien aurka borrokatuz, hala barnekoak nola lanpokoak.”

Txostena SBAK(b)ren XVII. Batzarrean – Stalin

(…)

Klase-borrokak oinarria badauka gure gizartean:

Alde batetik, klase esplotatzaileen hondarren existentzia eta haien helburuak eta ahaleginak galdutako beren klase-boterea, beren aberastasunak, beren pribilegio eta eskumenak berreskuratzeko; kanpoko arerio-setio inperialista-berrikustzailea, eraso ideologiko edo eraso militartez bitartez gure erregimen sozialista suntsitu nahi duten gure herrialdearen kanpo-etsaien helburuak eta ahaleginak; alderdiarentzat eta proletalgoaren boterearentzat, sozialismoarentzat berez, arrisku handi batean bihurtzen diren ale kapitalista berrien eta barne-etsai berrien agerpena; denbora luzez gizakien kontzientzian existitzen jarraituko duten gizarte zaharraren aztarnak, beren berehalako ondorioak proletalgoaren ideologiarentzat eta alderdi nagusiaren politikarentzat oztopoa bilakatzen direnak; gizarte sozialistak banaketa-eremuan erabiltzera behartua dagoen “eskubide burgesa” deritzona, nahiz eta gero eta gehiago murriztu, hiriaren eta landa-eremuaren arteko ezberdintasunak, lan fisikoarenak eta lan mentalarenak, eta abar, eta abar. Gizarte sozialistak dituen zama guzti hauek ezin dira berehala ezabatu. (…)

Zein izan behar luke faktore subjektiboaren eta faktore objektiboaren arteko harremana klase-borrokan? Alderdiak politika iraultzailea jarraitu behar du borroka honen lege eta baldintza objektiboen ezagutze sakonaren eta ezarpenaren gain eraikitako klase-borroka batean, masak kontzientzia sozialista jaso batean hezi behar ditu, klase-borroka ahal den maila jasoenean prestatu eta antolatu behar du, borroka metodo iraultzaileen bidez egin behar dugu, beti masekin batera, eta gure gidaritzaren autoritatearen bitartez lege eta baldintza objektiboen oinarriaren gain ezarri. (…)

Beraz, ez soilik klase-borrokaren izate objektiboa, baizik eta bere garapen zorrotzak ere izaera objektiboa du, objektiboki ezin delako gertatu, eta ezin da halakorik espero, klase-etsaia erresistituko ez denik, presioa egingo ez duenik, bihotz handia izango duela eta bere borondatez bere botereari, bere aberastasunei eta pribilegioei uko egingo diola, eta ondorioz ez duela borroka basatia garatuko suntsitzea xede duten indar sozio-politikoen aurka. Behargin-klasea bere aliatuekin, alderdi proletarioa buruan, erabakitako beren helburuak lor ditzakete eta lortu behar dituzte gizarte sozialista eta komunistaren eraikuntzaren inguruan, eta hauek soilik lortuko dira iraultzaren eta borroka iraultzaile ausartaren bidez, printzipioen ematerik gabe.

(…) Baina ulertu beharra dago baita ere egoeren arabera, alderdiak beharrezko neurriak hartzen dituela, beti egoera kontrolpean duelarik errealitatearekin koherente izanez, eta horretaz kontziente izanda ez du klase-borroka era artifizialean sustatu behar, inoiz ez da ekintza estutu, sektario, abenturazaleetara sartu behar, inoiz ez du etsaia etsaiak ez direnekin nahastu behar, edo kontraesan antagonikoak kontraesan ez-antagonikoekin. Klase-borroka beti masa langileen beroarekin babestuta mantendu beharra dago, eta honi apelatu uneoro eremu eta norabide guztietan salbuespenik gabe. (…)

Etsiaren presioa atzerritik ezin hobeki bateratzen da barne-etsaiaren presioarekin alderdiarekin eta masa langileekin aurrez aurre ipintzen den fronte erregresibo bakar batean, indar hauen helburu bakarra eskuineko oportunismoa, berrikuspentasuna berez, elikatzeko beharrezko aukera eta bizigaia ematea da. (…)

Mundu osoak ezagutzen du klase-kontraesanak bi multzo handietan banatzen direla: antagonikoa eta ez-antagonikoa. Sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko kontraesanak, ideologia proletarioaren eta ideologia burges eta berrikustzailearen artekoak, moral sozialista eta burgesiaren psikologiaren moralaren –hartan sartuz aurreiritzi erlijiosoak eta usadio atzerakoiak- artekoak, gure eta etsaien artekoak, kontraesan antagonikoak dira. Masa langileen eta gure ordena sozialistaren aldeen artekoak ez-antagonikoak dira jakina.

Kontraesan antagonikoak klase antagonikoak dituen gizartearen bereizgarri dira. Baina klase ez-antagonikoak dituen gizarte batean, gure gizarte sozialista gisa non klase esplotatzaileak ezabatu diren, zein toki hartzen dute kontraesan hauek? Honek argitua izan behar du. (…)

Funtsezko kontraesan antagonikoa beti sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko, bide sozialistaren eta bide kapitalistaren artekoa, kontraesana da, hau ez da mugitu. Kontraesan hau, borroka iraultzailearen programen esperientzi osoak argitasunez erakutsi duen bezala, gutxinaka ebazten da, iraultzaren etapei jarraiki; lehenik maila politikoan behargin-klaseak bere alderdia buru botere politikoaren eskuratzean, maila ekonomikoan hirian eta landa-eremuan sozialismoaren oinarri ekonomikoaren eraikuntzarekin, eta maila ideologikoan ideologia burgesaren gaineko proletalgoaren ideologiaren garaipen osoarekin, moral komunistarena moral burgesaren gain. Maila ideologikoan garaipena deritzona ez da berehala lortzen boterearen eskuratzearen ondoren eta ekoizpen-harreman sozialisten ezartzearekin. (…)

Klase-borroka ez bada era zuzenean eta etenik gabe aurrera eramaten, ez bakarrik eremu ideologikoan, baizik eta eremu politiko eta ekonomikoetan, non jada esandako garaipenak lortu diren, kontraesan ez-antagonikoak kontraesan antagonikoetan bihurtzearen posibilitatea badago. Posibilitate honekin amaitu ez dela, gure gizarte sozialistan kontraesan antagoniko guztiekin amaitu ez dela, eta ondorioz, kapitalismoaren berrezarpenaren jatorriarekin amaitu ez dela, era argian erakusten da behin eta berriz iraultzari eta sozialismoari aurkako aleak agertzen direlako, ez soilik klase zapaltzaile zaharren hondarretatik, baizik eta langileen lerroetatik baita ere, baita komunisten lerroetatik ere. Estatuaren egoteak, gainera, kontraesan antagonikoen existentzia eta froga-harri gisa kontraesan antagoniko eta ez-antagonikoak ere zuzenean ebatzi behar ditu eta hauek antagoniko bihurtzea galarazi behar duenaren erabateko beharra frogatzen du etapa honetan. Marx eta Lenin-ek Estatua klase-kontraesan adiskidezinen izaeraren agerpen eta produktua deitu dute. (…)

(…) Klase-etsaiak helburutzat du ez soilik proletalgoaren diktadura eta burujabetza nazionala ahultzea eta ezabatzea, baizik eta ordena ekonomiko sozialista eta proletalgoaren ideologia ere; ondorioz hiru eremutan ekiten du eta hiru eremuetan dago endekatze burges-berrikustzailearen arriskua; klase-borroka hau hiru eremu argitan ematen da beraz, gu eta etsaien artean –politikoa-, bide sozialistaren eta bide kapitalistaren artean –ekonomikoa-, ideologia proletarioaren eta ideologia burges-berrikustzailearen artean –ideologikoa-. (…)

“Sarritan praktikan aurkitzen dugu, klase-borrokaren eta klase-etsaien kontzeptu estu baten aurrean, hala soilik kulak-ak eta klase esplotatzaile ohien beste aleak hartzen direnean bezala, edo inperialista eta herrialdetik kanpoko berrikustzaile titoista eta jruschovistak, eta ondorioz klase-borrokatzat soilik haien jarduera antisozialistaren aurkako borroka hartzen denean. Ale hauen aurkako borroka Alderdiaren, Estatuaren eta gure langileen  ezinbesteko egitekoa da uneoro. Baina, klase-borroka era zabalagoan ikusi beharra dugu. Hau borroka aldeaniztuna da; gaur, lehenik, borroka ideologikoa da, gizakien pentsamendu eta bihotzagatik borroka; endekatze burges eta berrikustzailearen aurkako borroka; gure gizaki guztien baitan, neurri handiago ala txikiagoan, mantentzen eta azaleratzen diren hondar eta adierazpen arrotz guztien aurkakoa; gure ideologia eta gure moral komunistaren garaipenaren aldeko borroka da. Klase-borroka da jabetza sozialistaren lapurretaren eta gehiegikerien aurkako borroka; gizartetik gehiena hartzearen eta ahal den gutxiena ematearen joera bizkarroi eta espekulatzaileen aurkakoa; norberaren erosotasun, interes eta ospe pertsonala interes orokorraren gainetik jartzearen  joeraren aurkakoa; adierazpen eta desitxuratze burokratikoen aurkakoa; ideologia,aurreiritzi eta sineskeria erlijiosoaren aurkakoa; emakumearen gutxiespenaren eta gizartean bere eskubide berdinei errespetu faltaren aurkakoa; moda eta bizimodu burgesen aurkakoa; idealismo eta metafisikaren aurkakoa; arte eta kultura burges eta berrikustzailearen endekatuen “ismo”-en aurkakoa; kanpoko etsaien eragin politiko eta ideologikoaren aurkakoa; eta abar.”

Albaniako Lanaren Alderdiaren V. Batzarrean txostena – Enver Hoxha

(…)

Proletalgoaren diktaduraren zainketa eta indartzearen bilaketan eta subiranotasun nazionala helburutzat, borroka politikoak helburu hau langileen uste oso sozialista eta aberkoi sakonen oinarriaren gain lortzen du soilik, hala nola ekoizpen-indarren eta ekoizpenaren ikuspuntuaz garapen azkar eta miresgarria ziurtatuko duen ekonomia sozialista garatu baten oinarriaren gain –hots borroka ideologikoa eta politikoa-. Proletalgoaren diktadura eta independentzia nazionalak ezin dute iraun beren oinarri ekonomiko sozialista eta proletalgoaren oinarri ideologikoa gabe. Orduan, borroka politikoa ez da soilik borroka administratiboa izan behar, baizik eta borroka ideologikoa eta ekonomikoa izan behar du. Helburutzat ekoizpen-modu sozialista mantendu, errotu eta etengabeko garapenerako, eremu ekonomikoan borrokak soilik botere proletario indartsu baten oinarriaren gain eta demokrazia sozialistaren ezarpen sendoarekin lortzen du xede hau, behargin-klasearen eta nekazalgo kooperatibistaren arteko aliantza sendoaren bidez, herriarekin batasunean, burujabetza nazional osoa mantendu eta ukigabe babestearen helburuei jarraiki, eta baita ere, langileen uste sendo iraultzaile sozialista sakonak eraikitzearen oinarriaren gain soilik. Arrazoi honengatik, borroka eremu ekonomikoan, aldi berean, klase-borroka ideologiko eta politikoa da baita ere, guzti haiek elkarri lotuak daudela erakutsiz. (…)

Proletalgoaren diktadura klase-borrokaren armarik boteretsuena da behargin-klasearen eta bere alderdiaren eskuetan. Klase-borroka era zuzenean ekitea garrantzitsua da ez soilik Estatu sozialista bat halako gisa onartzeko, eta klase esplotatzaileen ezabapena eta gero ere, komunismoranzko iragate-aldi osoarentzat, proletalgoaren diktaduraren Estatua mantentzen da ongi definitutako klase-oinarri baten pean aldi guzti horrentzat Estatu honen egitekoak zehaztuz. (…)

Aldi berean, paper ekonomiko-antolatzailea eta kultural-hezitzailea, gure Estatu proletarioa sortu zenean egiten hasi zena, sozialismoaren oinarri ekonomikoaren eraikuntzarekin are gehiago sakondu eta zabaldu zen Estatu sozialistaren jardueraren eremua.

Esaten dugun bezala, honekin ez zen kontrairaultzari errepresioaren egitekoaren garrantzia bertan behera geratzea. Kontraesan antagonikoak eta gu eta etsaien, bide kapitalistaren eta bide komunistaren arteko klase-borroka ankerra existitzen jarraitzen duen bitartean, Estatu sozialistaren errepresio-egitekoa ez da ez ezabatzen, ezta bigarren plano batera igaro ere. (…)

Gure interesen artean dago etsaien kopuru minimo bat mantentzea, horregatik beren berrezterako pazientzia ere gordetzen dugu, hala haiek espetxean daudenean nola hauetatik ateratzen direnean, baina kontrola, iragan hau duten pertsonen gaineko jagoletza, ez da inoiz lasaitu behar. (…)

Esaten dugun legez, behargin-klasearen gidaritza ukaezina gure prozesuan beti izan da gure alderdiaz zaindua eta dagokion papera jokatu du, berez etengabe areagotu eta indartu da buruzagitza hau mehatxatzen duten arrisku hauen aurkako borrokan. Liberalismoa, burokrazia, teknokratismoa edo intelektualismoa ahaztu behar ez diren mota honetako arriskuak dira. (…)

Hemendik aurrera, gure alderdia hurrengo ondoriora iristen da: behargin-klaseak, nekazalgo langilea bere aliatuarekin, koadro zuzendari eta Estatuko, ekonomiako eta kulturako funtzionario guztien heziketa jarraituaren eta sendotze iraultzailearen egitekoan agitazio handia eraman behar duela aurrera. Alderdiak ez du endeka daitezen baimendu behar, eta horregatik etengabe eskatu behar dizkie kontuak, eta haiek beti ideologia eta jarduera proletario baten pean mantendu daitezen eskatu, halako baldintza materialetan ipini behar zaie, non ezin den egon aukerarik haietatik geruza pribilegiatuak ateratzeko, burgesia berri bati bidea emango diotenak, akatsak egiten dituztenak gogor kritikatu behar dira, (…)

Marxismo-leninismoaren klasikoen arabera eta esperientzia iraultzaile osoaren oinarrian, behargin-klaseak bere paper hegemonikoa iraultzan bere alderdi propioaren bidez gauzatzen du, hala nola proletalgoaren diktaduraren bidez, botere proletarioaren ezarpena arrakastaz aurrera eramanez. Historiaren iraganean ez dago klaserik “zuzenean” gobernatzeko eta gidatzeko gai izan denik, alderdia ukatzen duten tesien aldeko askok dioten bezala, baizik eta antolakundeen eta alderdi politikoen eta beren Estatu propioen bitartez izan da finkatu ahal izan direla. (…)

Gure esperientzia osoak baieztatzen du soilik behargin-klasearen benetako alderdi baten gidaritzapean masa langileen energia iraultzaile eta sortzaileak beren indar osoz loratu eta eztanda egin dezaketela, masa guzti hauek beren askapen sozialerako borrokaz erabat kontziente izatera iritsi daitezkeela, behingoz beren sinu propioen erabateko jabeak izateko aukera ematen diena soilik zapalkuntza, esplotazioa, miseria eta amaigabeko iluntasuna eskaintzen zien mundu zaharra suntsitzeko eta askatasunaren, independentziaren, aurrerapenaren eta sozialismoaren mundu berria eraikitzeko gaitasun osoa izanez; guzti hori beren esku propioekin landua: (…)

 Klase-borrokari era zuzenean eta erabateko arrakastaz ekitea beharrezkoa du, beste gauzen artean, indar aurrerakoi bakoitza, energia iraultzaile bakoitza, indar eragile bakoitza herrialdearen barnean klase-ikuspuntu proletario baten bidez era zuzenean ebaluatua izatea eta azterketa horiek beti sozialismoaren eta iraultzaren alde erabiltzea. (…)

Elkarrekiko eta mendekotasunezko harremana dago haien artean, klase-borrokaren garapen eta garaipena gure partez era zuzenean soilik neurri handi batean abertzaletasun mota honetan, behargin-klasearen nekazalgo kooperatibistarekin aliantza honetan eta herriaren benetako batasun honetan oinarritzen bada aurrera eraman daitekeenaren zentzuan, azken hau bezala, batasun hori soilik mantendua eta indartua izan daitekeena klase-borrokaren eta alderdiaren gidaritzapeko politika proletarioaren oinarriaren gain, ondorioz, soilik elkarrekiko eta mendekotasunezko alde hau kontuan mantenduz zuzendu daitezke hartutako desbideratze jakin batzuk eta izaera oportunista edo sektarioko hainbat akats, aurretik ekidinez alderdiaren atalen eta oinarrizko antolakundeen, atal estatal eta ekonomikoetan, masa-erakundeen, koadroen eta komunisten jarduera praktikoan baita ere. (…)

Haietako indar bat kritika eta autokritika da, eta indar hori arma boteretsua da hutsuneak eta akatsak aurkitzeko, ohitura atzeragarri zaharrak suntsitu eta bizimodu berri eta iraultzaileari bidea irekitzeko, pertsonen heziketa iraultzailearentzat. Kritika eta autokritika gabe, demokrazia sozialista inoiz ezin da lortu, eta era berean ezin da herriaren lerroetan klase-borroka era zuzenean zabaldu ere. (…)

Hemen azpimarratu diren auzi guztietan, klase-borrokaren ezarpen zuzenerako garrantzitsua den elementu bat gauzen ikuspegi aldebakar bati daraman ulermena ezabatzea da. Aldebakartasuna klase-borrokan beti akatsetara, alderdiaren ildoaren desitxuratzeetara, darama. Jarduera praktikoan klase-borrokan aldebakartasunaren adierazpen asko dago. Adibidez oportunismoaren aurkako borrokaren auzia planteatzen da eta kokapen sektarioak adierazten dira; liberalismoaren aurkako borrokaren auzia planteatzen da eta kontserbadorismoari kontzesioak egiten zaizkio; masa-ildoaren ezarpenaren auzia planteatzen da eta diziplina lanean ahazten da; usaian zerbait nabarmentzen da eta beste zerbait ahazten da. (…)

Albaniako Lanaren Alderdiaren sostengu proletarioa klase-borrokaren garapen zuzenarentzat nazioarteko mailan

Gure herrialdean Albaniako Lanaren Alderdiaren (ALA) gidaritzapean jarraitutasun eta arrakastaz aurrera eraman den klase-borroka osoa, ez da eta ezin zen ulertu soilik herrialde honetako arazoen mugetara soilik mugatutako borroka gisa, klase-borrokaka ez baitu soilik garrantzia nazionaleko izaera, baizik eta zabalagoa, nazioartekoa. Ondorioz ostera, klase-borroka gure herrialdean ere prozesu orokor osoaren zati osagai oso garrantzitsua izan da mundu-mailan egun azaldu den eta ari den klase-borroka ankerrean. (…)

Indar horrek erakusten du klase-borrokaren eroapenerako eta bere emaitza arrakastatsurako, proletalgoaren alderdiaren izateak duen garrantzia handia, bereziki faktore subjektiboa gidatzen duenak. Alderdi hau ez da soilik izenez izan behar, baizik eta, lehenik eta behin, bere jarduera eta ildo marxista-leninistan, masekin bere lotura estuetan, eta iraultzan gidatzeko bere gaitasunean, orokorrean klase-borrokaren, eta zehazki iraultza proletarioan, garapen eta emaitzaren arrakastaren baldintza erabakigarria eta faktore subjektibo nagusia bilakatuz.   

Gure herriko iraultzaren garapen eta arrakastazko gailurraren esperientzia honen baieztatzerik onena da. Berriki sortutako Albaniako Alderdi Komunistak (AAK) okupazio faxistaren ondoren Albanian sortutako egoerak ulertu, aztertu eta esplotatzeko beharrezko mailan zegoen. Bi ikuspegi oportunisten aurkako borrokan, okupatzailearen aurkako herriaren iraultza “beste egun hobe bat arte” atzeratu nahi zuten ale frakzionalistena, eta beste batzuen mole troskista-muturreko formulena, “esaldi ultrairaultzaileekin” faxismoari jokoa egiten ziotenak. AAKk ondorioz, ildo zuzenak zehazten jakin zuen eta sendoki ezarri zituen arlo ideologikoan, politikoan eta antolakuntzakoan. Hau izan zen Nazio-Askapen Frontean herri osoaren mugiarazte eta antolakuntzaren aldeko borrokaren ildoa, herri-boterearen oinarriak askatasunaren eta independentziaren aldeko gudaren suan finkatzearen ildoa, matxinada armatu orokorra antolatzearen ildoa, eta Nazio-Askapen Armada sortzearena, askapen nazionalaren eta independentziaren aldeko borroka edozein motako zapalkuntza eta esplotaziotik askapen sozialaren aldeko borrokarekin era zuzenean batzearen ildoa. Ildo marxista-leninista honen ezarpen sistematikoaren ondorioz, garaipen historiko handi bat lortu zen: aberriaren askapena behingoan, proletalgoaren diktaduraren ezarpena eta Albaniaren apurkako eraldaketa herrialde erdi-feudal batetik sozialista batera, kapitalismo garatuaren etapatik arrakastaz igaro gabe.

Orduan erabakigarri handia da faktore subjektiboa deitutakoa klase-borrokaren garapenerako eta bere emaitza arrakastatsurako proletalgoaren ikuspegitik.

Klase-borrokaren garapenean, faktore subjektiboa proletalgoak eta herriek beren borroka iraultzailearen aurka, beren bizia ahalik eta gehien luzatzeko, berrikuspentasunak eta burgesia inperialistak darabilten propaganda- eta zapalkuntza-aparatuei aurre egiteko darabilten baliabide fidagarria da. Orain inoiz baino gehiago, burgesia inperialistak eta bere laguntzaile berrikuspentasunak, bortizkeria- eta ikara-, zatiketa- eta eskusartze armatuaren baliabideetan dituzte ipiniak itxaropenak. Bereziki, baita ere, fronte ideologikoaren gaineko borroka erabiltzen ari da herrialde sozialistetan subertsio bat aurrera eramateko, proletalgoaren eta herrien nahaste eta endekatzearen bidez, beren adimenak pozoitzeko, masa iraultzaileen antolakuntza eta prestakuntza galarazteko, bereziki, proletalgoaren bastioi politiko eta ideologikoak erasotzeko, alderdi komunistak, eta beren endekapena eragin saiatu. Hau ez da inperialismoak bere interesen arabera garatzen duen klase-borroka besterik. (…)

1917ko Urriko Iraultza Sozialistaren ondoren, Lenin eta Stalin-ek garaiko hurrengo kontraesan nagusiei buruz idatzi zuten beren lanetan:

Sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko kontraesana, lanaren eta kapitalaren arteko kontraesana, proletalgoaren eta burgesiaren arteko kontraesana herrialde kapitalistetan, nazio zapalduen eta inperialismoaren arteko kontraesana, potentzia inperialista beraien, monopolio beraien, arteko kontraesanak. (…)

Bata bestearen aurrean, aurkako indarren bi multzo dago:

Alde batetik herrialde sozialistak eta munduko proletalgoa daude, iraultzaren eta sozialismoaren kausa handiaren mugimendu sozialen indar nagusi gisa, eta haiekin soinez soin, herri zapalduak, edo zapalduak izateko arriskuan daudenak, iraultzaile on oro eta askatasuna eta aurrerapena atsegin duten indarrak.

Beste aldetik inperialismo iparamerikarra eta sozialinperialismo sobietarra daude herrien eta sozialismoaren etsai  amorratu gisa, eta haiekin batera beste potentzia inperialista eta berrikustzaileak, burgesia monopolista, indar faxista anitzak, laburbilduz: nazioarteko erreakzio guztia berriskupentasun bera hartuz. (…)

Egitate hau kontuan hartzean tronpatuz, aitzitik, hari aurka eginez “baretzearen” hasiera, “kapitalismoaren sozialismoan integrazio baketsua” zabalduz, “inperialismoa zentzudunagoa eta otzandu dela” aldarrikatzeko, “nazioarteko harmonia unibertsaleko” eta “munduko segurtasuneko” garaia bizitzen ari garela, edo “inperialismo iparamerikarra gainbeheran dagoela eta ez duela beste garai batean zuen arrisku bera”, jruschovistek eta beste berrikustzaile modernoek egiten duten bezala, ez dute “akats teoriko” soil bat egin, ezta istripuzko irristatze bat zientzia marxista-leninistaren kokapenetatik. Berrikustzaile modernoek eta bestelako oportunistek egindako gure garai historikoko edukiaren aurkezpen desitxuratua berariazkoak izan dira eta dira, proletalgoaren klase-borroka baretzeko helburuaz, burgesiaren, berrikuspentasunaren eta erreakzioaren aurkako borroka jaso ez dadin, zapalkuntzaren eta esplotazioaren uztarria adostea eta mantsoki onartzea saiatuz. (…)

Munduaren banaketan klase-mugak ezabatzen doan bitartean, “hiru munduen teoria” ez du inongo ondoriorik formulatzen iraultzaren inguruan. Aitzitik, ez du iraultza kontuan hartzen.Adibidez, “teoria” honen arabera, honek hartzen dituen “hirugarren mundua” deitutakoaren herrialdeen artean, menpeko herrialde daude, herrialde kapitalistak, era irekian faxismoak gobernatutako herrialdeak, hala nola herrialde sozialistak. Teoria honen arabera, sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko kontraesana gure garaiko kontraesan nagusi gisa maila nazional eta nazioartekoan ez da existitzen, ezabatua izan da. “Teoria” honen aldekoek mundu-banaketa arraro hau justifikatzen saiatzen dira, kapitalismoaren berrezarpena ondoren Sobietar Batasunean eta lehen eremu sozialista zeneko beste herrialdeen multzo batean, eremu sozialista hura jada existituko ez litzakeela esanez, mundua birformulatu behar izanez. (…)

Oportunistek benetan nahi dutena ez da iraultzaren etapen “berreskuratzea” –guk errespetatzen duguna-, baizik eta preseski edozein aurrerapen deuseztatzea borroka aurrerakorren iragate honetan iraultza bera ekiditeko. Haiek “pazientziaren” eslogana jariatzen dute, ustez iraultzarako “baldintzak” sortu ez direlako. Egiatan, iraultzarako baldintzak badaude eta egunetik egunera heltzen doaz. Proletalgoa gero eta esplotazio eta zapalkuntza basatiagora azpiratua izaten ari da, egunero bizitzaren kostua areagotzen da, eta langabetuen ejertzitora batzeko mehatxatua da, beraz kontaezin sakrifizio egitera behartua da bere lanpostua mantentzeko. Egoera honetan proletalgoari sartu behar zaio buruan, denbora osoan pairatzera iritsi den amaigabeko sakrifizioei amaiera emateko helburuaz, beste “sakrifizio goren” bat egin beharra duela: iraultza aldarrikatuz altxatzea eta proletalgoaren diktadura ezarri.

Beste egitate are garrantzitsuago bat, iraultzarako proletalgoaren prestakuntza osora bultzatzen duena, mundu-gerra berri bat eztanda egin dezakeen benetako arrisku bat izanaren egoera da. Proletalgoaren eginbeharra da gerra erasokor baten aurka borrokatzea eta hau kosta ahala kosta egin behar du ekiditeko, baina gerra hau ekidinezina egiten denean, proletalgoak iraultzan bihurtu behar du. Baina hau ezin da egun batean egin,eta ezta aurreko prestakuntza sistematiko bat gabe ere, kontzientzia iraultzaile maila jaso bat gabe, alderdi marxista-leninista baten benetako gidaritzak ematen duen mugiarazte eta antolakuntza gabe. (…)

Garrantzia erabakigarrikoa orientabide zuzen batentzat arazo honetan, beste edozein arazo edo fenomenoan bezala, klase-irizpide argien ezarpena da: aliantza norekin eta zertarako? Hala da marxista-leninistek auzia aurkezten duten eta ikasi behar duten modua. Irizpide zuzen honetatik abiatuta, bistakoa da marxista-leninistentzat erabat at eta oso kaltegarria zaiela iraultzan proletalgoari bere paper hegemonikoa ukatzen dion aliantza baterako deia, garaiko indar eragile nagusi gisa proletalgoan zentratzen ez dena, behin betiko banatze-irizpide bat ezartzen ez duena proletalgoaren eta burgesia atzerakoiaren artean, askatasunaren eta independentziaren alde borrokatzen duten herrien eta erregimen faxisten artean, gure ideologia proletarioaren eta kleroaren ideologia idealistaren artean, iraultzaren aliatuen eta ezarritako ordena babesten duen gizarteko zaborraren -ale lunpenak- artean, eta abar, marxista-leninistek ezin dute irentsi elementu antagoniko batzuk edo guzti hauek batera biltzen dituzten irizpide hauek: (…)

Soilik hautemate eta ulermen zuzen honen oinarriaren gain, gauzen benetako egoeran oinarritua dagoena, klase-borroka era zuzenean eramaten da aurrera kanpo-frontearen gain, izan daiteke borroka hau bi superpotentzien aurkako lantza-burua, sozialismoaren eta herrien etsai nagusi gisa, inoiz ez bananduz superpotentzia baten aurkako borroka bestearen aurkako borrokaren ukapenagatik.

Hau da akats oportunistak ekiditeko era bakarra, superpotentzia baten edo bestearen aurkako borroka politiko eta ideologikoa eten edo murriztea bezala, edo inperialismo batean sostengatzea beste bat borrokatzeko, edo nazioarteko gertakari bat edo besteren aurrean hartu beharreko jarrera zehaztea, ez klase-ikuspuntu proletariotik, baizik eta kokapen pragmatiko eta erabilgarrietatik, beti superpotentzia bati aurkako indarren zerbitzari , indar hauek beste superpotentziaz maneiatuak edota zuzenduak direla jakina denean ere, eta ultra-atzerakoiak direla.

Kontraesan inter-inperialisten ustezko esplotazioaren inguruko oportunisten teoria eta ekintzak erasoz, gure alderdiak azpimarratu du:

– Lehenik eta behin, kontraesan inter-inperialisten esplotazioa soilik faktore laguntzaile eta tenporal gisa hartu behar da proletalgoaren diktadurak garaitu arrakasta izan duen herrialdearentzat edo herrialdeentzat. Bizitzak uneoro frogatzen ari den bezala, ez du axola zein ankerrak diren potentzia inperialisten arteko kontraesan eta gatazkak, herrialde sozialisten aurkako inperialismoaren ekintza erasokorren arrisku erreala etengabea delako eta kontraesan inter-inperialista berak gainditzen dituelako. (…)

– Bigarrenik, gure alderdiak , kontraesan inter-inperialisten esplotazioa, herrialde sozialisten kanpo-politika osatzen duen zati gisa, helburua berez izan ezin denaren iritzia du eta ezin da inoiz herrialde sozialista baten edo batzuen epe laburrerako interes estu batetik abiatuz egin eta beste herrialdeetako mugimendu iraultzaile eta askapenezkoaren garapenaren interesal alde batera utzi. Stalin herrialde sozialisten eta herrialde ez-sozialisten proletalgoaren arteko harreman hauei buruz mintzatu zen, eta herrialde sozialistak herrialde hauetako proletalgoa inoiz ez dutela politika pragmatiko nazional eta eskuindarra , egungo herrialde berrikustzaileena bezalakoa, babestera eraman behar esatera ausartu zen: (…)

– Hirugarrenik, gure alderdia, Lenin-ek emandako irakaspenetan oinarrituz, inoiz ez du kontraesan inter-inperialisten esplotazioa bestearen aurkako Estatu inperialista bati edo talde inperialista bati babes gisa ulertu, sarraski hauen prezioa nork ordaintzen duen baitakigu. Nahiz eta herrien gerra eta mugimenduak babesten dituen beren askapen nazionaletan, gure alderdiak beti hartu du gerra inperialistaren aurkako kokapen argia, munduko herriei eskatu die erne inperialista estatubatuarrak eta sozialinperialista sobietarrak prestatzen ari diren egotea eraso-gerraren arriskua ekiditeko ahal den guztia egitea, baina gerrak eztanda egiten badu, (…)

Alderdi marxista-leninisten klase-borroka munduan gero eta basatiagoa da, Marx, Engels, Lenin eta Stalin-en irakaspenez ilustratutako benetako gero eta iraultzaile gehiagok biltzen dute beren lerroen inguruan nazioarteko proletalgoa eta herri langilearen beste klase batzuk, iraultza bere amaiera arrakastatsura eramateko jokatu behar duten rolaren gero eta kontzienteagoak izaten hasten diren benetako alderdi marxista-leninisten buruzagitzapean. Horrela fronte iraultzaile anti-inperialista eta anti-berrikustzailea egunetik egunera zabaldu behar da, proletalgoaren garaipena, herrien garaipena, gero eta gertuago egon ahal izan dadin. (…)“

Algunas cuestiones fundamentales de la política revolucionaria del PTA sobre el desarrollo de la lucha de clases (euskaratua)– Nexhmije Hoxha

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: