Leave a comment


raf

Sarrera honetan, Nazioarteko Mugimendu Komunistaren borroka-moldeen eta gerrillen azterketarekin jarraituz, RAFaren (Rote Armee Fraktion) oinarrizko beste lan bat aurkeztuko dugu.

RAF XX. 70ko hamarkadan Alemaniako Errepublika Federalean sortu eta garatutako eragin maoistako hiri-gerrilla izan zen. Bere ekintzak banketxe, Estatuko indar errepresibo, fiskal, politikari, nazi ohi eta NATO eta USAko base militarren aurka bideratu ziren. Buruzagitzari egindako Stammheim-eko epaiketa bitartean bere buru esanguratsuenak kartzelan izan ziren erailak. Bi hamarkada ondoren bere burua desegin zuen.

Lan honetan hainbat auzien azterketa eta aurkezpen marxista-leninista zuzenaz gain, antolakunde honen akats larriak ikusi daitezke, hala nola: Mao-rekiko zentzugabeko begirunean (inguruabar historikoagatik ulergarria) oinarritutako erakunde iraultzailearen ikuspegi militarista, alderdia gerrillarekin nahastuz azken honi egotziz abangoardia-papera eta lehenaren eraikuntza gutxietsi edota baztertuz; honekin lotutako boluntarismoa (pindar batek zelaia erre dezake) eta masen bat-batekotasun eta erresistentzia-mugimenduari berez ez duen izaera iraultzailea ematea; gerrilla mugimendu iraultzaile osoaren eraketaren abiapuntu eta oinarritzat hartzea eta honen ekintzek zapaltzaileen botere-egituretan sortutako erreakzioan zehaztean iraultzaren norabidea; ikasleriaren joera bortitz eta ideologia antisistemen paper iraultzailearen puztea (68ko Maiatzean oinarrituta); ez dute langile aristokrazia kontuan hartzen erdigune inperialistako herri langilean duen eragina aztertzeko, burgesiaren euskarri sozial sendoena dena, nahiz eta gazteak/helduak kontraesana aztertzerakoan nolabait lantzen den, baina motz geratzen dena; koadro iraultzaileak ekintza gerrillarien bidez hezten direla eta “erasotzeak masen kontzientzia iraultzailea pizten duela” pentsatzea, benetan Sozialismo Zientifikoaren mundu-ikuskera barneratzea beharrezkoa denean (nahiz eta honetan oinarritutako praxia beharrezkoa izan masen iraultzatzerako) …

 

 

 

 

I. Borroka armatua, teoria iraultzailearen arazo zentrala

Gaur egun, gero eta handiagoa da kontzientzia iraultzaile batera iratzartzen den jende gazte kopurua. Iraultza proletarioa lortzeko era kontsekuente eta diziplinatuan lan egiteko gogoa handitzen da. Eta iraultza hori teoria zientifiko bat gabe lortu ezin daitekeenaren ikuskerak aurrera egiten du; baina honetaz ez dira ia ondoriorik ateratzen.

Teoria iraultzailea ez da zeregin akademikoa, ez da soilik testuinguru sozialaren azalpena, baizik eta, edozeren gain, jardun iraultzailearen irakaspena da. Eta iraultza sozialistara eramango duten indar, xede, bitarteko eta bideen galderari erantzun zehatza eta praktikoa eman behar dio. Botere estatalaren auzia behar bezala ebatzi behar du; egungo baldintza zehatzetan “sozialismoari iragate baketsu” bat, kapitalaren eskuetatik antolakunde proletarioetara boterearen eskualdatze ez-bortitz bat, posiblea den ala ez esan behar du. Ez dute hitzontzikeria ez araoek balio. Helburua aurkako klase-interesen eta beren boterea mantentzen jarraitzeko boteretsuek ezarritako bitarteko eta metodoen inguruan ikertzea da. Proletalgoaren diktaduraren norabidean eman beharreko urratsak – emateko beharrezkoak eta posibleak – garatu behar dira. Bestela, teoria iraultzaile oro hutsunez beteta dago eta ez du inola ere ekintzarako gida gisa balio. Arrisku handia dago egun dauden hutsuneak garaiz antzemanak ez izatean, iraultzaileek egungo prozesu iraultzaileak mahaigaineratutako galderei iraganeko konponbideekin erantzun ahal izatea uste dutelako. Jakina esperientzia historikoak sozialismo zientifikoaren funtsa osatzen dutela – ez du inork ukatzen –. Hau ezagutzen mamia bezalakoa da, esperientzia horietatik ondorioztatuak, bizitasun sozialaren lege orokorren gain. Baina soilik dagokion egoera historikoari ezagutza horien ezarpen sortzaileak lor dezake iraultzak aurrera egitea. Iraganeko klase-borroka arrakastatsuak ez dira kopiatu beharreko modeloak, ikasteko adibideak baizik.

(…) Borroka armatua klase-borrokaren forma goren gisa, klase jabeek botere estatalaren palanken gain beren eragina, erabakigarria, oso ondo ziurtatzea lortu izanaren ondorio den zerbait da; Estatuaren monopolioa lortuz azken finean erabakitzen duten boterearen tresnen gain: polizia eta ejertzitoa. Eta egiaztapen honek burgesiaren diktaduraren hala forma irekiaren nola parlamentarioarentzat balio du. Ahalmen sozialaren potentzial osoa bihurtu da, hein handi batean, klase jabeen eskuetan dagoen menperatze-tresnan; beren pribilegioen defentsarako arman, gizartearen gehiengo zabalaren, ekoizle esplotatuen, asmoen aurrean. Klase jabe batek ez du inoiz bere pribilegioei, ekoizpen-baliabideen jabetzari, borondatez uko egin. Eta ez dago zantzurik egun hau aldatu izanaren inguruan. Auschwitz, Setif, Vietnam, Indonesia, Amman izenek agerian uzten dute masa-sarraskiak ez direla, inola ere, iraganeko menperatze-sistemen gauzak eta gaindituak izan direnak, baizik eta, aitzitik, boteretsuek maneiatutako tresnen parte izaten jarraitzen dute. Beren izate osoa, fisikoa eta soziala, klase esplotatzaile gisa beren botere-kokapenarekin identifikatzen dutenak, beste izate mota bat izatea irudikatu ahal izan gabe. Azken hariraino, beren menperatze-kokapenaren mantentzeagatik borrokatzen dute, beren iraupen-senaren energiarekin, hortzez eta haginez. Kapitalismoak benetako boterea duen edonon, bere izatearen luzapenean buru-belarri egingo du lan.

(…) Gaurkotasunean emandako baldintza sozialetan klase-borrokaren fase armatua ekidinezina  egiten bada, orduan teoria iraultzaile batek haren alde militarra islatu behar du, era egokian, ekintza armaturako zuzentarau zehatz batzuk emanez.

(…)

II. Borroka armatua eta greba orokorra

(…) Haiek beharginei esaten diete kapitalak ezarritako menperatzearekin amaitu behar dela, proletalgoaren diktadura eraiki eta ekoizpen-baliabideak gizartearen eskura ipini. Masa-ekintzak, proletalgoaren abangoardiazko antolakunde zentralista-demokratikoa, alderdi komunista iraultzaile mota bat, zapaldu guztien arteko elkartasuna, barreiatzen dituzte. Baina, zer da haiek diotena beharginek galdetzen dutenean ea nola sar daiteken arrastoan Estatu inperialistaren errepresio-aparatua, eta azkenik, berau suntsitu? Kapitalaren boterea “herri-borondatearen manifestaldi indartsuek”, greba orokorrek eta beharginek egindako fabriken okupazioek soilik lurreratuko dutela?

Ezingo da galarazi boteretsuek polizia eta ejertzitoa bidaltzea manifestaldi eta greben aurka; ezta eskala nazionalean antolatutako behargin-alderdi batek ere, masetan ainguratua eta printzipio leninisten arabera eratua, galarazi zezakeen. Ezingo du galarazi koadro iraultzaile aktiboenak kontzentrazio-esparruetara milaka eramanak izatea, edo han lekuan bertan  akabatuak izatea. Ezingo du greba orokorraren porrota galarazi, masen gose eta neke hutsagatik. Hauek behin eta berriz kolpatua ikusten dute euren burua eta beren buruzagietan itxaropena galduko dute, borroka honetara hain babesgabe eraman izanagatik.

(…) Greba orokorraren teoria, altxamendu orokor batera daraman zerbait gisa, mamuz betetzen ditu, oraindik gaur egun ere, iraultzaile askoren buruak. Eta ez dio mamu bat baino izateari utziko altxamendu orokor hau Estatuaren errepresio-aparatuaren aurkako borroka armatu luze baten amaierako estadio gisa ulertzen ez den bitartean, zein bakarrik horrela izan daiteken agortua, adoregabetua eta azkenik suntsitua.

(…) Aipatutako hitzaurrean, Engels-ek idazten zuen, 1985ean:

 “Nekez agertuko da berriro geruza sozial guztiek begiko duten matxinada bat. Klase-borrokan, erdiko klasearen maila ezberdinak ez dira segur aski inoiz bilduko proletalgoaren inguruan, burgesiaren inguruan bildutako alderdi atzerakoiaren ia desagerpenerako bidea emateko moduan. Beraz “herria” beti banatua ageriko da.”

Eta 1905eko errusiar iraultzaren ondoren, gertakarien erasatepean, Lenin zentzu berean adierazten zen:

“Erabat natural eta ekidinezina da matxinadak gerra zibil luze baten forma garaiago eta korapilatsuagoak hartzea, hots, herriaren sektore baten bestearen aurkako borroka armatuarena.”

(…) Nor ausartuko da ukatzera, historiak ematen dizkigun esperientzietatik abiatuz, antolakunde proletarioen bizkarrean ikara orokortuaren, salaketen eta probokazioen bidez jarduten duten banda faxistak poliziaren eta ejertzitoaren babes oso eraginkorra osatzea, matxinada batekin amaitzeko orduan?

Herriaren baitatik errekrutatutako ejertzito batek merezi duen fidagarritasun urria ugazabei ere oharkabean pasa ez zaien zerbait da. Gero eta handiagoa den uholde iraultzailearen aurrean Mendebaldeko herrialde industrializatu guztietan ikusi daiteke zerbitzu militar orokortuari amaiera emateko joera, matxinadak eta gerrillen ekintzak borrokatzeko elite-unitateak osatuz, soldadu proletarioak ekipamendu eta trebatze tekniko perfektuko hiltzaile profesionalekin ordezkatuz.Unitate horietan desertzio-tentaldiek ia-ia ez dute eraginik. Ejertzito profesional baten senidetzea masa iraultzaileekin guztiz utopikoa da.

(…) Egia da batzuetan atzera egiten dutela dirudiela, emakidak egiten dituztela, Kabineteak erortzen uzten dituztela, alderdi komunista tradizionalekin koalizioak egiten dituztela hauek Konstituzio burgesa onartzekotan; laburbilduz, muturrekoaren aurrean atzera egiten dutela dirudiela. Malgutasun honen zergatiek ere bere mugak zeintzuk diren era argian zehazten dituzte: ez da euren iraupen-sena besterik. Kapitalak atzerapauso bat ematen du proletalgoak ematen dion kolpea saihesteko eta kontrakolperako abiada hartzeko. Baina ez du abdikatuko. Lantegien okupazio, proletalgoaren autogestio eta autokudeaketa arren, ejertzitoaren esku-hartzeak ekimen oro moztuko lioke iraultzaileei.

 (…) Nork gelditu ahalko luke ejertzitoaren unitateen martxa herrialde osoan zehar? Nork gelditu ahalko luke halako kasu batean gerra-gurdi blindatuak, helikopteroak, zutabe mugikorrak, garbitze-komandoak, parak, marineak, rangerrak, edo dena delakoak? Agian beharginek antolatutako defentsa-taldeek, hutsetik ateratakoak, gaizki hornituak eta trebatuak, zeinak, kasu hoberenean, soilik arma arinez hornitu ahalko diren polizia-etxeen edo ejertzitoaren bazterreko postuen aurkako ekintzen bidez? Ejertzito erregularraren destakamendu batzuk iraultzaileetara pasako balira ere, beren indarra laster izango litzake desegina.

(…) Soilik prezio honetan posible baita fronte bateratu bat eta faxismoaren amaiera. Soilik “demokrazia burgesa” bermatzen zaionean agertzen da  kapitala etorkor eta bere bikario faxistak kargugabetzeko prest. Eta honelaxe da kapitalak hartzen duen menperatze-forma ezberdinen zikloa sortzen den modua. Itxurazko demokrazia parlamentarioari burgesiaren diktadura irekiak, faxistak, jarraitzen dio, honi, era berean, menperatze-forma parlamentarioa eta abar.; proletalgoak azkenik ulertu arte klase-etsaiaren gaineko garaipen militarra ezin dela ordezkatua izan beste edozein borroka-moldeez, beste indar politikoekin inolako aliantza motagatik, inongo fronte herrikoi edo bateratuaren politikagatik; klase-borrokaren eta koalizio politikoen beste mota guztiak borroka armatuari laguntzaren balioa soilik izan dezaketela ulertu arte.

Hona hemen hutsegite eta porrot odoltsu guztien ikuspegia. Baina hark ezingo du ia langileak sinestarazi beren konpromisoaren beharraz eta zentzuaz borroka iraultzailean. Halaz eta guztiz ere, kideek oso argi izan beharko dute hurrengoa: ez da porrotaren itxarote ziurra masak gogoberotzen dituena eta ekintza iraultzaileetara eramaten diena, baizik eta honek soilik garaipenaren ikuspegiak egin dezake. Masen gogoberotze hau gabe inongo iraultzak ez du arrakastarik izan gaur egun arte.

(…) Ondorioztatzen dena baita ere da hoberen antolatutako eta trebatutako koadroen alderdiak ere ezingo duela masak mugiarazi, ez badago masei garaipenaren aukerak era sinesgarrian erakusteko baldintzetan. Eta hemen trikimailuek ez dute balio. Masak, hainbestetan engainatuak, ilusioa galaraziak, jipoituak, puntu honetan zeharo kritikoak dira.

 

III. Kontzientzia proletarioa, teoria iraultzailea eta entelegu iraultzailearen papera

(…) Alderdi komunista, teoria iraultzailea bezala, antolakuntzaren eremuan bere adierazpena dena, gezi bat da, gezi bat proletalgoaren eskuetan. Baina geziak ez dauka inolako erabilgarritasunik batek bere eskuetan jolastera mugatzen badu, noizean behin, erabat txundituta, esanez: “Gezi eder bat, bai jauna, gezi eder bat!”, klase-etsaiaren, burgesiaren, aurka bideratu ordez. Gezi hau gizartearen eraldaketarako tresna da. Kapitala armagabetzeko arma. Eta lanabes batek helburu bati erantzun behar dio. Arma etsaiaren hornikuntzaren pare egon behar du, etsaiarena baino hobea izan. Burdina lantzen hasi baino lehen eta tresna batean bihurtu, lanabes hau zertarako balioko duen jakin behar da.

Eta gauza bera gertatzen da alderdi iraultzaile baten eraikuntzan. Nola eratuko dugu ez baldin badakigu – gutxienez gaingiroki, gutxi gorabehera –  zein alde izango dituen prozesu iraultzaileak eta nola eragin behar den hartan? Borroka sindikal huts batentzat antolakuntza desberdina izan beharko du borroka politiko legal baten bidez gehiengo parlamentari bat lortu nahi duen alderdi batekin alderatuta. Eta ahaleginak borroka ilegal baten inguruan biltzen badira, alderdiak egitura klandestino bat izan beharko du, hots, era irekian erakusten den alderdi bati dagokionari erabat desberdina den antolakuntza izan beharko du. Borroka iraultzailearen edukiaren eta formen auzia guztiz argi ez izatearen kasuan, kasurik onenean, masa iraultzaileen bideratzerako ezgai den alderdi-antolakuntza sortzeko arriskuan dugu, ez bada baita ere haien martxarako eragozpena -askoz okerragoa dena-.

Alderdia prozesu iraultzailearen baitan bere xedeen kontzientzia teorikoa gabe sortzen bada, hartatik garatuko den antolakuntzak a posteriori bere neurrirako “teoria” sortuko du, bere aukera eta mugatzeekin adostasunean, baina mugimendu iraultzailearen benetako beharrak aintzat hartzen ez dituena.

Iraganeko klase-borrokek sozialismo zientifikoaren garapena bultzatu dute. Eta hau munduko iraultza sozialistaren oinarri sendoa bihurtu da. Teoria honek, hala ere, dagokion funtzio praktikoa bete nahi badu, esperientziaren eta baldintzen bilakaeraren argibideei jarraituz izan behar du garatua. Alferrikakoa den zerbaitetan bihurtuko litzake ez badira hartara gehitzen harreman sozial berrien berezitasunak eta iraganeko borroken emaitzak.

(…) Kasualitate hutsa al da gazte intelektualak izatea, ikasleak batez ere, fronte guztietan funtsezko papera betetzen dutenak izatea? Aztertu beharreko egitateak dira. Ez da inor laguntzen behargin industrialen mitifikazioarekin, eta gutxiago proletalgoa bera. Zer da Engels eta Lenin-ek esan nahi izan dutena, kontzientzia iraultzailearen eramailea proletalgo industriala bada ere, honek, bere kabuz, bere indar soilekin, soilik kontzientziatze “tradeunionista”, bakunki sindikalista, garatu dezakeela adieraztean?

(…) Horregatik, egungo teoria iraultzaile bat bere klase-egoera objektiboagatik hurrengorako gaituak daudenek soilik garatu dezakete: beren gogoeta propioei iraganeko esperientziak eta haietatik ondorioztatutako ezagutzak txertatu, egungo klase-borrokatik lortutako esperientziak aztertu, interpretatu eta orokortzeko abstrakzio-ahalmena izanez, gure egunetako ezagutzazko estadioaren oinarri historikoaren gain.

(…) Eta ezerk ez gaitu eramaten suposatzera gaur egun eraldaketa kualitatibo bat egiaztatu denik kontzientzia proletario eta teoria iraultzaile harreman honetan. Ezberdintze bat izan zitekeen enteleguaren kontuan hartzeko sektore baten klase-egoera, batez ere ikasleriarena, era mailakatuan aldatzen joan dela. Marx eta Lenin-en garaietan entelegua, hala bere jatorriagatik nola ekoizpen-prozesuaren baitan klase gisa bere egoera sozialagatik, klase esplotatzaileen interesekin identifikatzen zen, hortaz geruza sozial honen banako batzuk soilik zapaldu eta esplotatuen alde ipini ziren; egun, aldiz, enteleguaren zati batek erdiko kokapen bat hartzen du, jatorri zioengatik baino ekoizpen-mekanismoaren baitan bere funtziogatik batez ere. Gazte intelektualen kontzientzia egintza honengatik dago markatua, beste garai batzuetan baino gradu handiago batean desklasatuak izateko mehatxuaren existentziagatik bezala baita ere.

Faktore guzti hauek sentikortasun handiagoa eragiten dute menperatze-egitura sozialen aurrean orokorrean, hezkuntza eta prestakuntza burgeseko prozesuaren baitan batez ere. Klase-egoeraren eraldaketa honek sozialismo zientifikoaren sarrera laguntzen du ikasleriaren geruza zabaletan, teoria honetaz baliatzen dena bere klase-interes propioak oinarritzeko, zeinu antikapitalistakoak direnak, eta ugazaben aurka borrokatzeko.

(…) Guztian masek seinalatutako ildoa jarraitzeak esan nahi du, ondorioz, ikasle-masa iraultzaileen bidera irtetea baita ere, beren ideiak ezagutu, arreta handiz aztertu, laburbildu, ikusmolde aizunak kritikatu, egiazkoak nabarmendu eta masei igorri beren planteamendu orokorragoan. (…)

Masekin fidatzea ez du esan nahi kontzientzia proletarioaren desitxuratzeak aintzat ez hartzea, ez du esan nahi masen azaleratze politiko guztiak era errukitsuan errezitatzea -nahiz eta oposiziokoak izan-, ez du esan nahi errealitatearekin inondik inora bat ez datorren masak direnaren irudia adieraztea. Masekin fidatzea gehienbat esan nahi du, jarrera itxuran atzerakoi eta klase-kontzientzia desitxuratuetan ere, energia iraultzaile estaliak aurkitu eta askatzea. Hauek baitira iraultzaren garaipen batera eraman dezaketenak.

(…) Masak ez daude, inola ere, moral burgesaz hain kutsatuaknfrentamendu sozialetan arma gisa bortizkeriaren erabileran arazo etikoa ikusteko. Aitzitik, era burgesean hezitako banako bat baino prestuagoak daude bortizkeriaren erabileran beren interesak aurrera ateratzeko. Eta haiek talde iraultzaileen bortizkeriazko ekintzen aurka agertzen direnean – sarri era zinez zorrotzan –, ez dute egiten bortizkeriaren etsaiak direlako, soilik talde iraultzaile hauen aurka emozionalki landuak izan direlako baizik.

Aldeko jarreraren benetako adierazpena, klase-interesekin bat, bortizkeriaren aurrean, beren “nagusiekiko” dituzten nahietan aurkitzen dugu, jasaten duten zapalkuntzaren irudi sinboliko gisa, esna amesten edo tabernako hizketetan azaldutako nahiak. “Jefea”, “arduraduna”, “larrutzeko” gogoak gorroto honen helburu diren pertsonetan ez burutzea, baizik eta ordezko irudietan, askoz ere ahulagoak, gutxiengo razial edo talde politiko heretikoak bezala, neurri batean ideologia etsaiaren eragiteen ondorio da; neurri batean baita ere, halaz ere, proletalgoren esperientzia propioena, klase-borrokaren ohiko formen baitan bortizkeriaren erabilerarekin etsaia garaitu ahal ezin izan duenaren zentzuan, bere status sozialean lortutakoa ere galtzeko arriskua izanez.

(…)   

IV. Abangoardia iraultzailea eta klase proletarioa

Proletalgoak guztian gidari-funtzioa bete behar duela dion goiburua, praktikan zerbait irrimarragarrian bihurtzen da talde sozial orok men egin beharreko manamendu gisa ulertu nahi bada, proletalgoaren gidaritza eta ekimenei azpiratuz; goiburu hori proletalgoari dei gisa ulertu ordez, kapitalismoaren ehorzle gisa bere paper historikoari justizia egin diezaion, iraultzan kokapen gidaria ziurtatuko dion mailara jasoz bere praxi iraultzailea. Baina proletalgoaren kontzeptua behargin industrialei murrizteagatik goiburu horrek erabateko desitxuratzea pairatzen du.

Porletalgoaren gidaritzaren beharra soilik proletalgoak, bere klase-egoera objektiboagatik, historian ekoizpen-baliabideen jabetza pribatua ezabatzeko interes kontsekuentea sartzen duela du oinarri, sistema kapitalista osoa gainditzeko, besterik gabe. Baina proletalgoa, honela ulertzen bada, jabetza kapitalista forma oroz gabetutako, ez soilik aldi baterako, eta zeinen erreprodukzioa beren lan-indar propioaren salmentaren bidez egiten duen geruza sozial guztiak hartzen ditu. Eta proletalgo industriala ez da klase horren zati baino. Klase honetako aleek borroka iraultzailean parte hartzen duten aldi bakoitzean, proletalgoaren mugimendu iraultzailearen parte bihurtzen dira.

(…) Honen arabera, ez da abangoardia bere burua honela deitzen edo ulertzen duen taldea, zeinen jarrera eta ekintzetan masa iraultzaileak bideratzen diren hori baizik. Eta zentzu honetan, gidaritzaren egitekoa prozesu iraultzailean abangoardia baten bidez honen funtsezko aldea da.

(…) Harreman burges-ttipiak nagusi diren ingurugiro batetik datozen intelektual sozialistek ziur beren herentzia ideologikoa bere gain hartu beharko dutela, baina kontua da askok herentzia horretaz gehiago libratu direla – dirudienez – jaiotzatiko proletario ez gutxi baino, etsaiaren ideologiaren eraginei dagokionez. Ez dadila egiaztapen honetan proletalgoaren aurkako gaitzespenik ikusi. Baina egia da “proletarioa” denaren inguruko irudikapen erromantiko ez gutxi zuzendu behar direla.

(…) Klaseko azterketa alderdiko lanabesa da iraultzaileen eskuetan, klase-egoeraren azterketa zehatzaren bitartez hurrengoa arakatzen saiatzen direnak: zein geruza sozial izan daitezken egun edo etorkizunean irabaziak borroka iraultzailerako, horrekin iraultzarentzat onuragarria den indarren korrelazioaren aldaketari lagunduz, edo, zein geruza sozial eta zein politikarekin izan daitezken indargabetuak. Klaseko azterketa teoria iraultzailearen funtsezko aldea da. Eta munduko iraultza sozialistaren martxa gorakorraren garaian, teoria honen xedea ez da iraultzaren “badan” funtsatua, “nolan” baizik.

(…)

V. Hiri-gerrilla esku-hartze metodo iraultzaile gisa metropolietan

(…) Baina gauza desberdina da hiri handia bat izanda. Honek hornikuntza-baliabide guztiak eskaintzen ditu, hauek lortzeko partisauen unitateek klandestinitatetik ateratzea beharrezkoa ez izanik. Ekintza bakoitzaren ondoren aurretik prestatutako beren gotorlekuetara erretiratu daitezke, biztanleriaren laguntza behar izan gabe. Beharrezko neurriak hartuta, beren mugimenduak hiri handiaren karriketatik oharkabean pasako dira, gainontzeko biztanleriaren korronte arruntaz ezertan desberdinduz. Hiri handiaren anonimatua hiri-gerrillaren faktore erabakigarria da. Hiri handian beste puntu geografikoetan baino era errazagoan mantendu daitezke kontaktu klandestinoak informatzaileekin, aldekoekin eta etsaiaren instituzio beraien baitan eginkizun bereziak egiten dituzten partisauekin. Ez daude ekintza horietan zuzenean parte hartzen ez duen biztanleriaren jarreraren menpean.

(…) Ekintza egokien bitartez, gerrillak oso argi utzi behar du bere erasoak, printzipioz, klase-etsaiaren instituzio guztien aurka, administrazio- eta polizia-postu guztien aurka, trusten zuzendaritza-guneen aurka, baina baita ere epaileen, zuzendarien, eta abarren aurka bideratzen direla; gerra ugazaben bizitegi-auzoetaraino eramango dela oso argi utzi. Honela da etsaia bere indarrak fronte ikusezin honetan zehar literalki banatzera behartua ikusten duen modua, gerrillak soilik, taktikoki, atsedenik gabe, egundoko borroka-lerro horretako puntu bereziki hautatuetan jarduten duen bitartean; han elkartzen ditu gerrillak bere indarrak, puntu zehatz batean etsaia baino hobea izanez. Ezustea erabiltzen du arma gisa, eta bera da operazioen denbora eta lekua zehazten duena.

(…) Talde armatuen eraketa hiri handietan beti posible dela esatea espekulazio hutsa izateari utzi dio. Baina beren sorrera, hala ere, prozesu oso baten hasiera bakarrik da, zeinen garapenerako oraindik beste baldintza asko eman behar diren, izaera batez ere politikoa dutenak. Haietako garrantzitsuena gerrillaren uztardura da masen borroka ekonomiko eta politikoekin. Gerrillak soilik biziraun ahalko du uztardura honetatik bere estrategiaren funtsezko muina egiten bada, soilik honela ahalko da garatu.

Egun, argitasun gehiago ala gutxiagorekin, nazioarteko agertoki iraultzailearen ezaugarri bereizgarriak antzematen hasten dira. Garapen iraultzailea jada ez doa greba orokorretik matxinada militarera; taldeen ekintzetatik abiatzen da gehiago, erresistentzia-guneen sorkuntzatik igaroz, milizien eraketara, errepresioaren indar armatuen desantolatze eta etsimendura, gerra txiki baten bitartez lortuak, luzea eta akigarria.

Soilik amaierako fasean izan dezakete sostengu-funtzioa ekintzek – grebak, manifestaldiak, barrikadak, eta abar. –, funtzio subsidiarioa, baina, ordea, oso garrantzitsua, funtsezko erabakiak ekarriz eta aparatu errepresiboen erabateko armagabetzera eramanez. Engels-ek jada aurreikusiriko gertakarien bilakaera:

“Hau (matxinada orokorra) horregatik – gerraren teknikak lortutako garapenagatik eta klaseen fronteen lekualdatzeagatik – nekez emango da iraultza handi baten hastapenean; aldiz, honen estadio aurreratuago batean iritsiko da, eta indar handiagoak eskainiz egin behar izango da.”

 (…) Bistakoa da bakarrik klandestinitatean eta sektore guztietan ekiten duten talde gerrillariek, gauzen bilakera hori posible egin dezaketen presupuesto orokorrak sor ditzazketela soilik; bere boterearen garapen faktikoaren aukerak talde “aborigeneengandik” soilik izan daitezkela hautatuak, emandako ekoizpen-sektorean edo auzo zehatz batean sustraituak, masa-antolakunde politikoetan era irekian lan egin dezaken jendea. Jende honek bere “zonako” esplotatzaileen jokamoldea berrikusi beharko du, bizirik mantenduz gainera, ekintza neurri batean agerikoa, beste batean teilakatua bitartez, herriaren botere armatuaren etengabeko presentziaren kontzientzia. Masek zehaztu dioten jokaera-lerroei begirako ezein esplotatzaileren urratzeen aurrean berehala erantzuteko baldintzetan egon beharko da, era gradualean jardunez, hasieran propaganda-ekintzekin (esku-paperak, pintadak, etc.), sabotaje-ekintzetara ere iritsiz; berez talde gerrillariak osatzen dituztenek sektore mailako zigor-ekintzen jardunerako soilik ezohiko eran deituak izateko moduan.

(…) Era honetan, gerrilla eta milizien arteko elkarlan baten bitartez, kapitalaren aurkako soldatapekoen ekintzak ziurtatu beharko dira ekoizpenaren edozein sektorean. Lantegietako langileen ekintzen aurka Estatuko aparatu errepresiboa erabiltzeko nahimen oro, halabeharrez, arduradunen jabetza eta pertsonaren aurkako zehapen multzo bat dakarrela erakutsi behar da. Aldi berean, ezabatu beharko da, gerrillaren dagozkion ekintzen bitartez, Estatuko aparatu errepresiboko funtzionario giltzarriek duten abantaila. Era honetan ez dira “askatutako lurraldeak” agertzen, egia da, adierazpenaren zentzu hertsian, baina bai erakusten da masen benetako boterea; indar kontrairaultzaileen hedapen masibo baten bidez erriprimitua izan badaiteke ere, errepresioaren arduradun diren indar armatuen martxaren ondoren segituan berragertzen dena.

 

VI. Menperatze-aparatuaren aurkako ikara, masen borrokaren beharrezko elementua

Lehen fasean sortutako taldeek politika zuzena jarraitzekotan, masek azkar ulertuko dute ekintza armatuaren papera beren interesak ziurtatzeko bitarteko gisa. Kontzientzia hau borrokaren iragatean eta borrokaren bitartez garatzen da soilik. Borroka armatuaren beharraren ulermena orokortzen den heinean, gero eta talde militar gehiago sortzen joango da; guzti haien multzoak etsiaiarentzat ehun iragazgaitza ordezkatuko du jada, gero eta esperientzia operazional eta taktiko gehiago biltzen joango dira indar errepresiboen aurkako borrokan, gero praktikan mailaka bihurtuz.

Masa langileen elkartasuna prozesu guzti honetan palankarik boteretsuena da mertzenario etsaien pixkanakako etsimendua lortzeko. Gero eta kopuru txikiagoan utziko dira mobilizatzen errepresio estatalerako. Polizia edo soldaduko jardunbidean lan erosoa ikusten duten guztiek, gutxinaka egungo baldintzetan ogibide horiek dakarten arriskuak ulertzen joango dira. Errepresioaren indar armatuak gero eta gehiago isolatzen joango dira prozesu honetan zehar.

Oraindik era azkarragoan ere joango da desagertzen “serieko errepresioaren” instituzioen morala, Administrazioaren ofizinetan, errepresio administratiboaren arduradun diren ohikerialari ezezagunei, koldarrei, odolik eta irudimenik gabekoei, alde guztietatik beren ekintzengatik kontuak ematera deitzen bada. Gerrillak, puntu honetan, esaldiari jarraituz ekingo du: “Zigortu bat eta ehunka heziko dituzu!”. Klase jabearen menperatzea,bortizkeria errepresibo estatala, aparatu errepresiboaren igorpen-postuak betetzen dituzten zapalduen otzantasunean oinarritzen da. Eta otzantasun hau, aldi berean, aparatu honen barnean lanbide-karreragatik deliberatu direnen beldurrean oinarritzen da.

(…) Lenin izutua egongo litzake. Eztabaida osoa hitzezko gaizkiulertu batez sortzen da berez, hala ere, bat baino gehiagok atsegin duena dirudiena. Gure super-ni-aren islapenen aurrean amore eman ordez , egin beharko genukeena une iraultzaile gisa ikararen arazoaren inguruan hausnartzea izan beharko litzake, gero aztertuz ea Lenin-ek honi buruz pentsatzen duena gure emaitzekin kontraesanean dagoen. Lenin-ek, argudio sendo multzo batekin, “banakako ikara” kritikatzen duenean, “banakako” izenondoa ez dagokio erasoaren objektuari, honen sujektuari baizik. Kritika masetatik eta proletalgoaren erakunde iraultzaileetatik isolatutako borrokalariari zuzentzen zaio, eta horregatik frankotiratzailea dena; objektiboki hartuta herriaren etsai den erregimen baten aurka bere gorroto pertsonalari irtenbidea ematea baino egin ez duen banakoaren aurka, baina masa proletarioen borroka iraultzailea egiten ez duena.

(…) “Terrorismo iraultzailearen eta masa-mugimenduaren arteko batze hasiberri hau haziko eta sendotuko ahal da, masak borroka-metodo ikaratzaileez hornituta lehian sartuko ahal dira!”

(…) Eta oraindik era argiagoan:

“Partisauei buruzko ebazpenak onartzen du… etsaiaren heriotza xedetzat duen “ikara”… Onartzen da, masen baitako lanarekin batera, harrapatzaileen aurkako borroka aktiboa, hots, beren heriotza onartzen da ezbairik gabe “ekintza partisauen” bidez. Gure alderdiko talde borrokalari ugariei beren gelditasunari amaiera ematea gomendatzen diegu, ekintza partisau multzo bat ekinez… hiritar baketsuen “segurtasun pertsonalari arrisku” minimoa eta zelatarien, zenturioi beltzen, poliziako, ejertzitoko, itsas-armadako goi-ofizialen,  eta haien motako gainontzekoen segurtasun pertsonalari kalte maximoa saiatuz. Etsaiaren eskuetan dauden armak eta munizioak konfiskatu behar dira, egiteko aukera aurkezten den guztietan. (…)

(…) “Ez da mugimendua desantolatzen ekintza partisauen bitartez, alderdiaren ahuleziagatik baizik, ekintza hauek bere eskuetan hartzen ez dakiena… Gure kexak gure alderdiaren ahuleziaren inguruan matxinadari dagokionez… Guda zibilaren gaitzespen moral oro, ikuspuntu marxista batetik, erabat desegokia da. Guda zibileko garai batean alderdi proletarioaren ideala gerra zuzentzen duen alderdia da… Guk exijitzen dugu, marxismoaren funtsezko printzipioen izenean: bat-bera ez itzuri egitea guda zibilaren baldintzei buruzko azterketa bat egiterako orduan esaldi jada oso erabili eta ohikeriazkoez baliatuz, anarkismoa, blankismoa eta terrorismoa gisa, ez erabiltzea ekintza partisauetan erakunde honek ala besteak une jakin batean erabilitako metodo burugabeak, sozialdemokratak gerra partisauan parte-hartzea burutik kentzeko…”

Partisauen gerra hau, Lenin-en arabera, “borroka armatu antolatua, planeatua, ideia batengatik inspiratutakoa, politikoki hezlea” da. Nahiz eta egia den begiramen moralek lekurik ez dutela eztabaida marxista batean, aipatu nahi ditugu, hala eta guztiz ere, bere ikuspuntuaren zabaltasunagatik, Lenin-en hurrengo adierazpenak:

“Teoriko edo publizista sozialdemokrata bati prestakuntza eskas honek (gerra partisaurako) tristura arrastorik ere eragiten ez diola ikusten dudanean, baizik eta, aitzitik, norbere asetasun harroa, bere gaztetasun samurrenean anarkismoari, blankismoari eta terrorismoari buruz ikasitako esaldien errepikapena atsegin izanez, gaixo jartzen nau munduko doktrina iraultzaileenaren beheramendu honek…”

(…) Ezein marxistak ezin du beste jarrerarik izan ikara iraultzailearen auziaren aurrean. Ikara hori ez da zuzentzen, noski ezetz, herriaren aurka, masen aurka, ezta ere, bere bizimoduagatik eta klase-egoeragatik proletalgotik gertu baude ere, mugimendu iraultzailean parte-hartzera behingoan erabaki ezin diren biztanleriaren geruza horien aurka. Ikara iraultzaileak indarrean dagoen esplotazio-sistemaren adierazgarriei eta errepresio-aparatuko funtzionario, nagusi zibil eta militar eta kontrairaultzaren buruzagiei apuntatzen du bakarrik. Zapalkuntza sistema kapitalistaren mozorroak dituztenen aldartearen araberakoa ez dela, formazio sozial honetako lege beren araberakoa baizik, dion ikuskera, egiazkoa da, bai, baina erdizkako egia adierazten du soilik.

Sistema hau gizabanakoetan haragiztatzen da, hauek bere atal egiten ditu, gizabanako horiek beren funtzioarekin errepresio-aparatuan pertsonalki ere identifikatzen dira, honela herriaren etsaietan bihurtuz. Sistemak proletalgoaren etsai hauen bidez jardun eta ekiten du. Sistema suntsitu nahi bada bere atalak jokoz kanpo utzi behar dira. Ez dago beste biderik. Ugazabak beren terrorismoarekin sortzen duten beldurraz baliatzen dira proletarioak otzan mantentzeko. Zerk behartzen gaitu baztertzera zapalduek, berriz, etsaiei beren ikararen bidez eragiten duten beldurraz berdin baliatzea azkenik beren buruak askatzeko?

 

VII. Masa herrikoien indar <<zehatza>> non dagoen aurkitu, masen etsipena garaitu!

(…) Faltsua izango litzake bitarteko hau erabiltzen hastea “masen oniritziaz” ziur egotearen unetik aurrera; honek borroka mota honi erabateko uko egitea esan nahiko lukeelako, “masen oniritzia” borrokaren bitartez baino lortu ezin daiteke eta. Zinez korapilatsua den konzientziatze prozesua da; apur bat argitzeko ez du ezertarako balio “masa” zehaztapen bereizi gabea, abstraktua, erabiltzea. Azken kapitalismoaren gizarteko klase-liskarren testuinguruaren baitan, abstrakzio bat esan nahi du, haien artean hamaika lokarriz uztartutako gizabanako langile geruzen multzoa; haien artean komun dutena, dagokien klase-egoeragatik, interes bat: eplotazio- eta menperatze-sistema kapitalistaren ezabapena, funtsezko interes hauen erkidegoaz eratuz eremu antikapitalista deritzona.

(…) Egokitze honen emaitzarik garrantzitsuena lege eta ohitura sozialekiko mendekotasuna da, ugazaben, hots klase jabeen, interesei mesede egiten dieten lege eta ohiturak besterik ez direnak. Baina gizarte burgesean emandako hezkuntzak ezin du guztiz itzali bortizkeriaz bortizkeriaren bitartez defendatzeko bat-bateko joera; askotan bai lortu duen bakarra bat-bateko sen hori desbideratzea izan da, desitxuratuz, ugazabentzat erabat kaltegabea den ibilgu batetik.

Zapalduek duten bortizkeria-ahalera ez da ezabatua, soilik otzandua baizik, lortutako mendekotasunaren eraginez; han dago beti jauzi egiteko prest, berriro agertzeko, “erregresio” gisa dagokion bidetik eta eraberritutako indarrekin. Mendekotasunak daukan izaera orokorra bere mantentzearen oinarrizko baldintza da. Mendekotasun hori era saiatuan, tinkoan, era erakusgarrian, menperatzaileen legea apurtzeko asmoz zapalduen eskubide gorenak egikaritzeko, ukatzen bada, arauak bere derrigortasun orokorra galtzen du azkenik. Eta mendekotasunaren ukatzeak, hasieran isolatua zirudiena, azkar galtzen du bere “hutsegite moral”, bekatu sozial, izaera.

(…) Baina metropolian, aitzitik, hamarkadetan zeharreko propaganda kontrairaultzaileak, hezkuntzak, zientziak, arteak marxismoaren esaldi oroz jabetu da, zabartu, desitxuratu du, eta sarritan bere aurkakoan bihurtu; izaera ezkorreko zirraretaz bete dute teoria iraultzailearen kontzeptu nagusi oro, honela masen arteko propaganda iraultzailerako eta agitaziorako erabilezin bihurtuz, haiek beraiek faltsututako teoria batez abaituz bere “eraginkortasun eza” errealitate sozialean “erakutsi” dute.

(…) Bera lan egiteaz gogaitzen dela eta gainera ahoa itxi behar duela, langile orok noizbait kontzientzian izan duen zerbait da, eta ahalegin handia behar izan du kontzientzia hau errepremitzeko. Baina nork nahi du gaur egun oraindik “behargin” gisa kontuan hartua izan? Eta bere kontzientziaren errepresio hau azkenean lortu ondoren, badator gamelu bat – ikaslea ahal den heinean – eta bere izatea hain ongi gorde zuen belarra jaten dio. Honek ezin du ondo joan.

(…) Ziur hurrengo urteetan sektore zabalen nahigabea areagotzen joango dela. Hala ere, nahigabe hau erreformismoaren edizio berri baten oinarria izango da soilik, hiztegi iraultzaile batez apaindua, argi dago. Harreman sozialen eraldaketa baten beharraren kontzientzia ez da kontzientzia iraultzailearen elementu bat besterik; indar leherkor historiko bihurtzeko honi halako eraldaketa iraultzaile baten aukeraren uste osoa gehitu behar zaio.

(…)

VIII. Iraultza eta gazte-gizartea

(…) Zerrenda ditzagun berezitasun batzuk. Belaunaldi zaharragoen autoritateak, beste garai batzuetan,eremu teknologiko, soziotekniko eta zientifikoan adinekoen jakintza eta esperientziaren nagusitasunean zuen bere oinarria, hala arrazionala nola materiala. Gaur egun, eremu guztietan etengabe ematen diren errotiko eraldeketen azelerazio-erritmoaren ondorioz, zaharrak aldiz jada gainditutako jakintza baten eta zaharkituak geratu diren esperientzien ordezkariak dira, hala nola jokamolde zeharo erabilgaitzena (jakintza eta giza-gaitasunek nozitutako “higadura moralagatik” deskalifikatuak). Usadiozko faktore horietan oinarritzen den autoritate-asmoa nahiko irrazionala da – irabazietara bideratutako razionalitatearen ikuspuntutik ere –, hau da, oinarri sendorik ez duela, eta norgehiagoka askearen printzipioak zehaztutako metatze kapitalistaren prozesuarekin kontraesanean sartu den inertzia sozialaren alde bat besterik adierazten ez duela. Adinekoen autoritate-asmoa, egoera honetan, gazteenekiko beren interes materialen defentsarako arma baino ez da.

(…) Joera hau oraindik gehiago sendotzen du egun ekoizpen-prozesuak dakarren gogo- eta nerbio-neke gorakorrak. Eskatutako lan-gaitasunaren higaduraren areagotzea zehazten duena, adinean sartuta, soilik era osagabean lehenera ekarria izan daitekeena. Gauzen bilakaera honek irmoki jardungo du, epe luzera, langintzaren egituraren gain. Honekin kontraesanean dago, itxuraz, herrialde industrial garrantzitsu multzo batean (AEB eta Frantzia), gazteak “erlatiboki gelditutako gainbiztanlerian”, langabetuen ejertzitoan, gainordezkatuak egotearekin. Inguruabar hau nagusiki azaltzen da lanetik botatzearen aurreko babesagatik, legeak edo sindikatuek erlatiboki bermatutakoa, “ezarritako” behargin-klasearen lorpen sozialen barnean dagoen zerbait dena, eta langintza gutxiegiko kasuan langile gazteengan negatiboki eragiten duena (adin gehiagoko langileak soilik ezohizko kasuetan izan daitezke kaleratuak, beraz gazteak edo ez dira enplegatuak, edo ez zaie sindikatuen bitartekotza eskaintzen, edo zaharrak baino lehenago dira kaleratuak). Auziaren beste alde bat eskola-sistemaren gutxiegitasuna da, ez-gaitutako langileen soberakina sortzen duena. 

Bigarren mailako erregulatzaile horiek hala ere ezin dute “gizarte gazte” baterako norabidearen garapena gelditu, garapen hori ekoizpen-modu kapitalistaren lege ekonomiko kategorikoek erabaki baitute. Joera honek birsortze kapitalistaren markoaren baitan garrantzian bigarren postua betezen duen eremua egun jada menperatzen du: kontsumoaren eremua, kapitalaren bilakaeraren azelerazioa, berebiziko garrantziazkoa sistemarentzat, gazte-elementuaren bitartez egiten dena, propaganda kontsumistaren estereotipoetan bere adierazpena aurkitzen duen inguruabarra baita ere: “gaztea, dinamikoa, berria, irekia, eta abar”.

Garapen honen beharrezko emaitza, aldaketa da gazteen beraien kontzientzian, zeinan prozesu sozioekonomikoan gazteriak duen paperaren aldaketa islatzen den, hots, bere izatearen eraldaketa azken kapitalismoaren baitan. Eraldatutako kontzientzia honen garrantzi iraultzailea azken urteetako borroketan erakutsi da handi-handika. Egitate honetatik atera beharreko ondorioak oraindik eskasak dira. Baina gauza bat egiaztatu daiteke jada, ziurtasun osoz: azken urteotan “adinekoen munduari”, itxaropen-jarrerei eta arauen inguruko ideiei jada erreferentzia egiten ez dion gazteen berezko kontzientzia sozial bat garatu da. Gazteriaren jainko txikiek, zeinen arabera hau moldatzen den, adinekoen munduan bizitzeari utzi diote; are gehiago, kasu gehienetan harekiko aurkaritza garratzeko jarreran daude. Beste garaietan gazteek ahalik eta azkarren “adineko” egitea amesten bazuten, beren eredu helduen antza izatea, gaur egun ikara sortzen die identifikazio honen pentsamenak ere. “Noizbait beren “zaharrak” bezala izateari edo egiteari” beldur diote.

 (…) Eskulangilearen gerizpean “langile intelektualaren” papera garatzen joan zen, azken hau, hirugarren industria-iraultzarekin, ondorengo ekoizpen-indarren bilakaeraren pieza gakoa bihurtuz. Jauginki, “berehalako lana eta bere kuantitatea desagertzen da, ekoizpenaren printzipio erabakigarri gisa…; hala ikuspuntu kuantitatibotik nola kualitatibotik murriztua izanez, kuantitatiboki neurri minimo batera, kualitatiboki nahiz eta ezinbestekoa izan, mendekoa den elementu baten paperera, lan zientifiko orokorrarekin eta Natur-Zientzien erabilera teknologikoarekin alderatzen badugu, alde batetik, eta bestetik, ekoizpenaren bildumaren esku hartzen duten elementu sozial guztien kateatzetik sortzen den ekoizpen-indar orokorrarekin.”*

*Grundisse – Karl Marx

Klase langilearen egiturazko eraldaketa erreberritu hau lotuta doa, azaldutako arrazoiengatik, klase horren elementu gazteenaren esanguraren areagotze mailakatuari. Ikaslerian bi aldeak batzen dira, gaztetasuna eta etorkizuneko langile intelektual kalitatea. Eta honetan oinarritu beharko litzake bere eragina gure egunetako behargin-mugimendu berpiztuaren gain. Honela ikusita, industriako eskuzko beharginen klaseak jada klase baten hondarran bihurtzeko joera du, gutxinaka galtzen joango dena bere koherentzia aurreantolatzailea, enpresaburu baten aginte bakarraren menpeko langile ejertzito handien masa baten izatearen egitateagatik, eta behargin-klasearen indar politikoa osatzen zuena; gainera, industria-iraultzaren etorkizuneko ibileran funtsezko bitarteko ekonomikoaren gaineko bere berehalako eta zuzeneko postuetatik ordezakatua izango dena.

(…) Gazteriaren paper sozialaren aldaketagatik, bere erasoa gizarteak eraikitzen dituen muga-zutoin tradizional hauei, beste garaietako ahalmen erabat desberdina du, garrantzia iraultzaile zuzena; kate hertsietan bihurtutako ekoizpen-harremanek duten erresistentzia, garapen-maila handiagoa lortu duten ekoizpen-indarren aurka, edo ekoizpen-harreman gisa beren ezabapen propioaren behar izaeraren aurka, gazteriaren ekintza-eremuan sartu den zerbait da. Sistema kapitalistaren krisiaren funtsezko alde partzial bat bere izate bera kolokan ipini gabe heziketa-sistema teknologia modernoaren beharrei moldatzeko ageriko ezindurak osatzen du. Puntu honetan oraindik indarrean dauden ekoizpen-harreman zaharkituek duten kateadura-izaera izan daitekeen erarik argienean agerian jartzen da; pentsatu, adibidez, gizarteak hurrengo hamarkadetan izango duen heziketa zientifikoaren beharretan eta honen gauzatze-maila, azken hau ia ziurtasun osoz kalkulatu daitekeena.

Kapitalaren menperatzerako beharrezko baldintza gutxiengo batek, sozialki kalse jabeei lotutakoa, duen heziketa-pribilegioa da. Langile intelektualak behar izatearen leherketa jarraituak gutxiengo batek zuen ikasteko pribilegioa ezabatzen doan zerbait da (…)

(…) Bilakaera honen aurrean, orain arte sektore intelektualarekin hartu den eroskeriaren praktikak bere eraginkortasuna galtzen joango da. (…)

 

IX. Proletalgoaren erakunde iraultzailearen sorkuntza borroka armatuan eta borroka armatuaren bidez

Pena iraultzaileek ez badute ulertzen lortzen masek teoria iraultzailea soilik hartzen dutela beren eguneroko bizitzaren errotiko eraldaketa-aukera zehatzak irekitzen zaizkienean, jasaten dituzten beharren arabera. Baina badirudi jendeak eraldaketa iraultzaileak soilik boterearen auziak gizarte osoaren mailan konponbidea aurkitu duenean izan direla posible bere burua kobentzitu nahi izan duela; horretan proletalgoak boterea hartzea denbora-mugaketa handiago ala txikiagoa duen gertakaria izanik, eta ez prozesu luzea, neurri batean jarraitua, neurri batean tupustekoa.

(…) Praktikan, eredu iraultzailea da masen artean iraultzatzea lortzeko bide bakarra, sozialismoaren egikaritze historikoaren aukera duena. “Boterearen erdiespena prozesu baten amaiera izanik, zeinaren lehenengo oinarria gutxiengo baten borroka iraultzailea izango zitekeen, eta bigarrena gehiengo baten lorpena borrokaren bitartez.”

(…) Denak ziren kontziente zuten dilemaz, iraultzaren “irteera-seinalea” emateko ordua iritsi zenaren zientifikoki oinarritutako irizpideak zerrendatzeko ezintasunaz. Lenin-en adierazpenak, dioena iraultza heldua dagoela “goikoek jada ezin dutela eta behekoek jada ez dutela gehiago nahi” horrela jarraitu, arazoa plano literarioara lekualdatzen du, baina ez du ebazten.

(…) Egoera iraultzailearen iritsiera itxarotea eta egoera hori jada hor dagoenean ematen diren atzerapen saihestezin eta zorigaiztokoak, herri-guden esperientzien ondoren,  iraultzaren historiaren garai oraindik heldugabe bati dagokio jada.

(…)

X. Faxismoari beldurra gainditu, bere sustraiak suntsitzeko!

(…) Demokrazia parlamentario-burgesa, Eskubide-Estatu liberala, izaera antifeudal eta burgeseko iraultzen emaitza da. Lorpen hauen onuradunak oroz gain kapitalismo lehiakorreko frakzio burgesak izan ziren. Eta hauei atera zitzaien hiriko proletalgoan, ekoizpen industrialaren garapenarekin, elementu antagoniko bat; azken honen borroka ekonomiko eta politikoak bideratzen ziren, enfrentamenduaren lehen fase honetan, askatasun burgesei beren klase-pribilegio izaera kentzea beren orokortzearen bitartez.

Berdintasun eta askatasunezko printzipio burgesen itxura, beren baldintzate sozioekonomikoekin, proletalgoak ezin zuen orandik antzeman klase-borroka antolatuaren bere hasierako estadioan; horretarako borroka beraren esperientziak behar zituen. Klase-borroken funtsezko kontraesana garai hartan proletalgoaren benetako interesek berez kapitalarekin konpromiso oro baztertzen dutela zen – gizakiak gizakiaren gaineko menperatzea ezabatzen denean soilik gaindituak izan ahalko diren esplotazio eta zapalkuntza, hots, egun indarrean dauden harreman kapitalisten ezabapenarekin  –, kapitalak, bere aldetik, konpromisoetarako gai zenean. Eta hala izan zen nola klase-borrokek adostasunetan amaitu zuten, eskubide formal batzuk eta hobekuntza sozial batzuk ematen bazieten ere , kapitalismoaren oinarri ekonomiko eta politikoak bere osotasunean mantentzen zituztenak.

(…) Gure mendean gertatutako Eskubide-Estatu burgesaren eta demokrazia parlamentarioaren ezabatze masiboa (Italia, Espainia, Alemania, Austria, Grezia, eta abar.) kapitalak konpromiso sozial oro pikutara bidaltzen zalantzarik egiten ez duela erakusten du, jarraian bere boterearen gauzatzean forma era irekian bortitzetara igarotzeko, klase-gisako bere izatea arriskuan dagoen guztietan. Nahiz eta – argi geratu dadila – klase-menperatzearen forma estaliak ahalik eta denbora gehien mantentzea interes kapitalista beretan dago; hauetan proletalgoaren indar borrokalari gehiago bideratuak izan baitaitezke, sistema kapitalistan integratuak edo sistemaren eusle diren erreformetara desbideratuak, diktadura faxista baten kasuan baino, halabeharrez erantzun indartsuagoa sortzen duena, klaseen aurkakotasunaren adiskidezintasuna jendearen kontzientziara argitasun gehiagorekin dakarrena eta sistemaren botere-gordekinak denborarekin agortzen dituena. Diktadura terrorista – azken finean saihestezina den arren – interes kapitalistenzat zeharo desatsegina den zerbait da, ez da “larrialdi-balaztada” besterik.

(…) Etsaiak bere indar guztiak jokoan ipini behar baditu klase zapalduak behean mantentzeko, hau ez da ezer txarra, aitzitik, ondo dago horrela; proletalgoak bere klase-etsaiari kolpe itzelak eman dizkion seinale da, dardarazi egiten duela. Faxismoa gaitz handia da, kapitalismoaren gaitzik okerrena. Baina faxismoari beldurra jada honen menperatzearen parte osatzen du. Proletalgoak ez dio beldurrik izan behar, baizik eta borrokatu behar du, bere burua borroka honetarako prestatu behar du.

(…)”Aurrerapen iraultzaileak bidea egiten du kontrairaultza itxi eta boteretsua sorraraziz,hots, etsaia defentsa-bitarteko gero eta muturrekoagoak erabiltzera behartuz, honela berak ere eraso-bitarteko gero eta indartsuagoak garatuz. ”

1848-1850ko klase-borrokak Frantzian – Karl Marx

Entzuten al duzue? Marx erasotzeaz mintzo da. Berak erakusten digu aurrerapen iraultzaileak halabeharrez kontrairaultza sortzen duela. Geratzen zaigun itxurazko askatasun burgesen hondar ziztrina defendatzean soilik pentsatzen duenak izurriteari bezainbesteko beldurra izan beharko dio aurrerapen iraultzaileari, argi dago; aurrerapen iraultzaileak iraultza ekiditeko xede bakarrez egindako emakida txikien galera baitakar. Behargin-mugimenduaren indarrak faxismoa aldentzen du, joera iraultzaileen ahultasunak jada ez beharrezko bihurtzen du. Eta har ezazue ongi oharra: “Bortizkeria ezartzeko ezgaitasuna faxismoaren aurrean ezintasun bihurtzen da “.

Masak zeinu antikapitalistako ekintzan mugiaraztea aldi berean faxismoaren aurrean erresistentzia militar irabazlea posible egingo duten baldintzak garatu gabe, soldadu berak gerrara fusilik gabe bidaltzea bezalakoa da. Hau bai dela abentura bat, behargin-klasearekiko zuzengabekeria barkaezina! Ez zaitezte denbora gehiagoz mintzatu faxismoa nola galaraztearen inguruan; ez baitago galarazteko modurik, baina bai egitea dagoena garaitzea da. Hausnartu ezazue behin betiko behera botatzeko zer egin daitekeenaren inguruan, eta orduan egin!

(…) Beste aldetik, beti handituz doan “txirotasun publikoaren” mesedetan, miseria kroniko bat hiri amerikar handiak hartzen doa. Kriminalitatearen akelarrea etxe orratzen basamortu honen kaleetan, faxista amerikarrek bere jarraigoa biltzeko darabilten mamua da, bertan nagusia den nahigabe orokorraren oinarri sozialarekin; honela da nola autodefentsa hiritarreko talde armatuak sortzen diren, Oldar-Sekzio faxisten antzeko egitekoa dutenak. Hastapen hauek jada egunero ikusten dira AEBn, eta askok naturaltzat dute jada. Denbora gutxi geratzen zaigu guri!

Borrokatzeko adorea izan!

Garaitzeko adorea izan!

Atzerakoiaren mamia

baita

ez erortzea

botatzen ez bada.

 

 

El moderno estado capitalista y la estrategia de la lucha armada (euskaratua) – Rote Armee Fraktion

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: