H.A.S.I. III. KONGRESUA   Leave a comment


 

Aurreko batean 1983an egindako H.A.S.I.-ren II. Biltzarraren azterketa plazaratu genuen.

Sarrera honetan 1987. urtean H.A.S.I.-ren III. Kongresuaren hainbat pasarte aurkezten dizkizuegu. Lan honek hainbat atal ditu:

Ildo politkoa aurkezterakoan, lehenik orduko egoera aztertzen da. Estatu espainiarrean, PSOEren sozialdemokrazia eskuinari espainolismoaren bandera kenduta oligarkia finantzariaren tresna hoberena bihurtu zen frankismoarekin hausturarik gabeko demokrazia-burgesa ezarri ahal izateko, honen jarraitasuna bermatzeko, ageriko faxistak zatituak eta eremu estateleko ezker eurokomunista eta ultraezkertiarra ezdeusa izanik. Honela PSOE Europar Erkidego Ekonomikoan (egungo Europar Batasuna) sartu zuen Estatu espainiarra, ekonomia monopolista europarrarentzat onuragarria zen desindistrializazio aurrera eramanez, lanpostu asko suntsituz eta lehen sektorea kaltetuz. Hau NATOn sartzearekin batera etorri zen, inperialismo yankiaren menpeko egitura militarra.

Hego Euskal Herrian erreforma frankistaren porrota eta Estatuto erregionalistak herriaren onespena lortu ez dutela azaleraraziz, alderdi bakoitzaren papera aztertzen da honen inguruan. PSOE, komunitateak aurka ipintzeko politika antieuskaldunarekin, PNV zipaioen sorkuntzarekin eta ZEN plana ezarriz (baita honen zatiketa EA ere) eta HB Euskal Herri Langilearen aldeko borroka iraultzailea aurrera eramanez. Gertatzen ari ziren aldaketa sozio-ekonomikoak bikain aztertzen dira, baita HASIren egitekoak KAS Bloke Gidarian. Langile-mugimendua aztertzerakoan, eraldaketa industriala, teknologia berrien garapena eta 3. sektorearen handitzea aurreikusten dira. Herri-mugimenduaren borroka partzialen azterketa ere badago.

Organizazioaren teoriarekin sartzerakoan, honetan zentralismo demokratikoa, deszentralizazio-zentralizazio harremana, autoritaterean beharra, kontzientzaren papera, efikazia eta efizientziaren lorpena, kritika eta aurokritika gaitasuna, ezagutzaren teoria, praktikaren nozioa autodisplizina jorratzen dira era finean.

Nazioarteko politikari heltzerakoan, lehenik mundu kapitalista aztertzen da. Sistema kapitalista bere endekapenezko fase inperialistan murgilduta, naziozgaindiko eta Estatuko kapitalismo monopolista aztertzen da, baita neokolonialismoaren haziera eta kapitalen esportazioa, iraultza tekniko-zientifikoa, militariazioa (ekonomikoa eta politkoa), eta integrazio kapitalista prozesua (ekonomiko, politiko eta militarra) IMF, EEE eta NATO bezalako erakundeen bitartez. Guzti hau kapitalismoaren krisi orokorreko testuinguruan, politika neoliberalen hastapenetan. Barne-politikan eskuineratzea eta errepresioaren gorakada nabarmentzen dira, kanpo-politika erasokorra, eskuhartze militar zuzena, base militarren ezarpena eta interbentzio-politika salatzen diren bitartean.

Honen baitako langile-mugimendua eta demokratikoa ere aztertzen da. Sozialdemokrazia burgesia inperialistaren ezker eskua bezala kritikatzen zaio, baina aipatu beharra dago “3. Munduaren” zehaztapen antimarxistaren erabilera. Komunisten aurkako jazapena salatu eta gero, eurokomunismoari kritika plazaratzen da (PCE, PCF, PCI…) baita mendebaldeko alderdi komunista guztiei, masa borroka (langileen, ikasleen, bakearen aldekoen, antifaxiste, ekologisten borrokak) abangoardiarik gabe daudela salatuz eta herri-mugimendua beheraka doala ohartaraziz (Irlandan, Korsikan eta Euskal Herrian izan ezik).

Herrialdeen araberako azterketan jada hasitako nazismoaren errugabetze saiakerak salatzen dira, baita inperialisten arteko bigarren mailako barne-kontresanak aztertu eta mundu kapitalistako borroka ideologikoa ere, jada posmodernismoaren aurkako borroka azpimarratzen delarik.

Mundu Sozialista aztertzerakoan, ordea, honen hastapenen azalpen zuzena egiten bada ere, hainbat iraultzen porroten zergatia eta guzti, laster sozialinperialismo “sobietarraren” aldeko ildoa ageri da. Nahiko lotsagarria da 1956ko SBAKren XX Kongresoan, Jruschov-en estatu-kolpearen ondorengoa, zentralismo demokratikoa eta zuzendaritza kolektiboa berreskuratu zirela irakurtzea, edo sozialismoa sendatu zela, honetan kapitalismoaren berrezarpena abiaraziko zuten erreformak ezarri zirenean “stalinismoaren aurkako” banderapean. Eta are lotsagarriagoa 1985tik aurrerako Gorbachov-en Perestroika “historiko”, “irauktzaile” eta sozialismoaren “berriztatze” gisa aurkeztea burokratizazioaren eta ekonomiaren galgatzearen aurka, hau faktore subjektiboei egotziz eta kapitalismoaren berrezarpenaren ondorio zirela ezkutatuz, egiatan Sobietar Batasunaren gainegituraren suntsipena eta kapitalismoa era gordinean ezartzea bilatzen zuen bitartean. Nazioarteko politika aztertzerakoan SESB sozialinperilistaren Ekialdeko blokea “sozialismo” gisa aurkezten da, 1968ko Txekoslovakiaren okupazioa ere zurituz, baita Afrika eta Asian zeharreko “orientabide sozialistadun” herrialdeak ere, hauen neokoloniak besterik ez zirenak. Baina munduko erregimen berrikustzaile guztiak ere “sozialista” gisa aurkezten dira (Txina, Yugoslavia, Kuba, Ipar Korea…). “Harrigarriro”, Albaniako Herri-Errepublika, Sozialismoaren eraikuntzarekin jarraitzen zuena, ez da inon ere aztertzen.

Bestetik, “Ez-lerratuen” izaera “aurrerakoia” gehiagi nabarmentzen da, herrialde kapitalistez osatuta zegoela azaldu gabe.

Nazio Batuen krisia aztertzerakoan, honen alde onak nabarmentzen dira, baina ez da aipatzen potentziek duten beto eskubidea, eta onartzen da ebazpen asko gerora ez direla betetzen.

Bakearen Aldeko borroka azaltzean, berriro ere berrikustzaile “sobietarrei” segidismoa eginez, hau NATO eta Varsoviako Itunaren arteko “elkarbizitza baketsuan” oinarritzen dute, AEBk “oreka” hau hautsi nahi zuela esanez eta SESB aldiz “desarmearen alde” zegoela plazaratuz.

Ikuspegi bera jarraituz mundua eskualdeka eta mundu-mailako klase-borroka aztertu ondoren, borroka hau Euskal Herrian kokatzen da, NATOri ezetza nabarmenduz, AEB, EEE eta Estatu espainiarraren nahien kontra. 

Estatutuak azaltzerakoan, militantearen egitekoak eta eskubideak, euskararen ezagutza eta erabilera eta emakumearekiko begirunea nabarmentzen direlarik, barne-antolakuntzan eta KASeko erakundeen arteko harremanetan zentratzen da. Alderdiaren antolakuntza-eremua Hegoaldera soilik mugatzeak, hala ere, nahiz eta hau motorra izan, gure herrialdean burutu beharreko borroka iraultzailearen amaierako helburuen eskuratze osoarentzat mugapena zen.

Aipagarria da sinbolikoki HASIko Presidente zen Santi Brouard karguan mantentzea, 1984. urtean GALeko txakurrek erail zutena euskal behargin klasearen abangoardia Alderdiaren Iraultza Sozialista eta Askapen Nazionalaren aldeko lana eta indarra suntsitzeko asmoz.

Erresoluzioak eta agurrak eta gero, KAS Ponentzia txertatzen da.

KAS Bloke Gidaria izendatzearen akats teoriko-praktikoa, eta ez Alderdia bera honi “globalizatzaile” papera soilik egotziz, ENAMen baitako Sozialismo Zientifikotik kanpotiko sektoreekin elkarlanean aritzeko nahian, ETAren bikoiztea ematean polimilien VII. Biltzarrean Argala eta miliek egindako ekarpenak azken bururaino ez eramatearen ondorio zen.

Preseski honen inguruko eztabaidak gogorrenak izan ziren Kongresuan, eta hauen ondorioz ETA(m)ko zuzendaritza militaristak HASI kolpatu zuen zuzendaritzari betoa jarriz, eta Txomin Ziluaga berriro Idazkari Nagusi hautetsia izan arren, kanporatua izan zen. Ondorioz 100 koadro baino gehiagok utzi egin zuten alderdia. Era honetan ASKren laguntzaz mugimendu osoa nazionalismo burges-ttipiaren esku geratu zen erreformismo armatuaren estrategiapean. Jada kulturalisten esku, urte batzuen buruan hauentzat erabilgarria izateari utzi zionean (Ekialdeko Blokearen suntsipena ondoren), hauek HASI “autodisolbatu” zuten KASen. Datu esanguratsu gisa, HASI ez zen inoiz legalizatua izan bere izate osoan zehar.

Euskal Herrian Iraultza Sozialistaren aldeko borroka berregituratu behar dugun honetan, lan eskerga honek marxista-leninista euskaldunei laguntza eskainiko dien asmoaz argitaratzen dugu.

 

H.A.S.I. III. Kongresua – Irakurri edota jaisteko [HEMEN]

 

 

“(…)

LINEA POLITIKOA

KOIUNTURAREN AZTERKETA

(…) Hala ere, nahiz eta helburu identitate hau egon, PNV eta PSOEk proiektu ezberdinak dauzkate, aktuazio eremu espezifikoak ezberdinak bait dira bultzatzen dituen frakzio burgesaren arabera. PSOEk Kapital finantziero eta multinazionalaren interesa babestera jotzen duen bitartean proiektu estrategiko inperialistaren ikuspuntutik, PNVek desnazionalizaturiko euskal burgesia baten interesa defendatzen du, zeinak, harreman komerzialeko interesa eduki arren, batez ere europear burgesiekin, produkzio eta meraktu eremu propio bat finkatu nahi bait du, eremu estatalarekin istilurik sortu gabe eta hau osatuz.

(…) Baskongadetan ematen den akordioaren eta Nafarroan ematen denaren artean ezberdintasuna garrantzitsua da. Herrialde honetan PNVk ez dauka pisu espezifiko txikiena ere eta horregatik ez du inolako paperik jokatzen erreformaren finkapenean. Eskuin <<navarrera>> eta atzerakoiak sozialdemokraziarekin egin duen paktua, Baskongadasen bezala, NAEMaren burrukaren aurrean egiten dute.

(…) Bai EA eta bai EE erreformaren eranskinak dira, bakoitza berari dagokion mentorean (PNV eta PSOE) proiektuari osagarritasunez erantzunez, hirugarren bidetako proiektuak definitzen eta garatzea bilatzen (Monkloako estatutoaren bernegoziazioa, koroarekin paktu berrien bidez etab) baina beti NAEMak defendatu eta bultzatzen duen euskal nazional eraikuntzako proiektuaren aurka.

Eranskin biek NAEMaren aurka estrategi komunak garatzen dituzte, honela zehaztu ditzakegularik:

– Instituzionalismoa ekintza politikoko bide arrazional bezala.

– Errepresioa NAEMaren aurkako ekintza politikoaren osagarri bezala.

– Damuketa NAEMaren proiektuaren aurkako ekintza politiko-errepresiboaren zutabe bezala.

– Nazional eta Klaseko desideologizapena itxuraz progresistak baina ekologismoa, bakea, autodeterminazioa eta abar bezalako kontzeptuak manipulatzen dituzten mezuen inguruan.

(…) Herri Batasuna definitzerakoan, Hego Euskadin erreformismoaren aurrean aukera iraultzailea dela esaten dugu, bere etengabeko aurrerapena eta indar bilketarekin izaera hori baieztatzen duen neurrian, barne koherentzia handipen progresibo batekin, KAS Blokeko klase erakundeen izaera iraultzaileak abalaturiko praktika politiko bat garatuz, euskal herriarentzat aukera sozial, politikoa, ekonomikoa eta kultural baten jabe izanik, zeinaren inguruan egituratzen bait da gero eta handiago den euskal proletalgoa eta maila herrikoien osagai zabal bat.

(…)

(…) Euskadi espainiar estatuan gertatzen ari diren kapital mugimenduetatik aparte mantentzeagatik ematen ari den ekonomiko-finntziero aparatuaren estualdia, oligarki finantzieroa eta goi burgeseri industriala (beren helburuak estatuko beste lekutan edo atzerrian lor ditzaketenak) eta NAEM-en borrokaren arteko kontraesanaren ondorioa da. Estualdi honek, marko juridiko-politikoa aldatzeko behar diren baldintzen sorketa laguntzen du, eta, zentzu horretan, Euskal herri langileak epe erdi eta luzera dituen intereseen alde jokatzen du. Guzti hau langile klasearen masa zabal batek ulertzea nahiko zaila da, dagoen kontzientzia maila baxuagatik, beraz beharrezkoa da borroka ideologiko bat bultzatzea, puntu hauek argituko dituena.

B) Iraultza tekno-zientifikoa

Lehenengo iraultza industriala, makinek gizonek egiten zuten lan fisikoaren zati handi bat absorbitu zutenean eman zen. Gaur egun, informatika eta errobotikari esker makinek lehen gizonak bakarrik egin zitzakeen lan fisiko eta burulanak egiten dituzte. Orain informatizaketa eta programaketa kate produktiboan oso azkar eta zehazki egin daitezke, beraz gero ta langile gutxiago behar da, langabetuen kopurua handituz doalarik. Guzti honek produkzio harremanetan eta gizarte egitura guztian aldaketa haundiak sortuko ditu, eta ondorioz gure metodo eta analisi moduak oraindik pentsaezina den era batetan aldatu beharko ditugu. (…)

Lan merkatua, baldintza laboralak eta degradakuntza

Aurrerapen tekno-zientifikoak lan merkatua aldatu egiten du eta bi taldetan banatzen du: a) Teknika berrietan oso espezializatuak dauden langileak kontratatzen diren merkatua. Hemen, denontzat badago lana, bai eta hutsuneak ere, soldatak oso altuak direlarik. b) Ohiturazko prestakuntza daukaten langileak kontratatzen diren merkatua. Hemen, langabeziak, epe baterako kontratuak, soldata baxuak, lan baldintza kaskarrak eta lanpostua galtzeko beldurrak desmobilizapena eta jasan beharrera bultzatzen dute.

Bestalde, kapitalak inbertitzeko behar duen <<gizarte paketsuak>> zera inplikatzen du: Langileriaren desmobilizapena, epe luzerako komenio kolektiboak, faxista antza duten arauketak (zentzu horretan doa grebarako arauketa berria), eta botatze librearen instituzionalizapena.

Kapitalista munduaren aurrerapen tekno-zientifikoa (errobotika, material berriak) urte askotan zehar gero ta langabezi gehiago sortuz joango da, eta honekin batera, langileriaren zapalketa eta sindikatoen eta haien borrokaren zentzu galera bat bultzatuko dira. Inertziak, degradakuntzak eta intoxikazio ideologikoak, langabezia, azpi-ekonomia eta bazterketa nagusi diren azpimundu batera eraman gaitzake, non populazioaren zati pribilegiatu batek bakarrik (domestikatua ere, noski) izango du bizimodu maila altu bat.

Historiaren bidea aurrerapen tekno-zientifikoatik pasatzen da derrigorrez, eta gu aurrerapen hori langile klasearen interesen alde gidatzen saiatu behar gara, horregatik beharrezkoa da zentzu horretan alternatiba berriak sortzen hastea.

Hoietariko bat lan egunaren laburpena da. Hau bai teknikoki eta bai ekonomikoki posiblea da, baino kapitalak soldatak ere jeisten badira bakarrik onartuko du neurri hau. Aldi berean, astia sortzaile bihurtzeko behar diren bideak eskatu behar dira.

Bestalde, langileen erreibindikazio bat. Suntsitzen diren lanpostueei irteera bezala, plusbalio haundirik sortzen ez duten eta kapitalak kontutan izaten ez dituen beste arlo batzutan lanpostu berriak sortzea izan behar da (ekologia, ingurugiroa, kultura…), hala nola lanbide zaharkituak dituzten langileen erreziklapena.

Textuinguru honetan borroka ideologikoak izugarrizko garrantzia hartzen du, bestela sistemak klase eta nazio kontzientzia penalizatzen dituen eta anarkoide eta autonomo ideiak bultzatzen dituen gizarte egitura bat sortuko du. Ideia hauek bultzatzea NAEMaren aurka doa, etsaiak bere alde oso erraz erabaki bait ditzake. Soilik abertzale sektoreen antolapenaren bidez eta NAEMek markatutakoa jarraituz bideratu ditzakegu sistemak gizarte maila guztietan sortuko dituen bihurketa gero eta haundigoak.

(…)

(…) Euskal sektore desberdinak mobilizatzeko egin den lanarekin batera, kontraesan legalak konpondu egin dira HBren legalizazioarekin, eta masa eta instituzional borroken loturak (ETAren indar iraultzaileak Euskal Herri Langileari ematen dion zihurtasunpean) geure indarra haundituz joan da. Indar hau OTANen erreferendumean, 86-urteko ekainako hauteskundeetan, euskal parlamenturako hauteskundeetan eta azkeneko munizipal eta Nafarroako parlamentu foralerako hauteskundeetan argi ikusi da, honen espresiorik adierazgarriena eta desengorkotasun haundiena sortu duena europako parlamenturako parlamentari baten hautaketa izan delarik.

Azken honi garrantzia haundia eman behar zaio. Euskadik eta NAEM-ek jasaten duten hesialdi informatiboa gainditzeko duen balioagatik, baino burges-txiki espekulazioek sortzen dituzten kontraesanetan erori gabe, ez europatar instituzioen aurkakoak ez aldekoak.

(…)

NAZIO ASKAPENERAKO EUSKAL MUGIMENDUAREN GARAPENA

(…)

A)     Aliantza historikoa

Langile klase eta herri sektoreen arteko aliantza historikoa bezela duen izaera, jasaten duen nazio eta klase menderapenaren aurka daraman borrokan euskal langileria kokaturik dagoen baldintza objetibo eta subjetiboengandik datorkio. Honek bere indarren haunditze pausuz pausuko bat inplikatzen du (bai kualitatiboki eta bai kuantitatiboki), botere hartzea eta euskal estatu, independiente, sozialista, euskaldun eta batua egiteko behar diren indarrak lortu arte.

Baldintza hauen garapenak beharrez beste tarteko etapa batzuren lorpenak eskatzen ditu, hauek azken helburuak lortzeko dauden espektatibak zabaltzen dituztelarik. Dinamika honetan herri sektore askok NAEMaregan jartzen dituzte begiak, garatu eta sendotu egin behar diren nazio kontzientzia argi batetan eta ahalmenezko klase kontzientzia batetan oinarriturik. Modu berean, burges txiki eta erdi burgesiako sektoreak, oligarki finantzieroa eta inperialismoaren sektore monopolista eta transnazionalen zapalketa jasaten dutenak, hori baino egoera sozio-politiko hobeago bat lortuko duen oligarki-aurkako frente baten sorreraz konturatzen dira, helburu horretarantz zuzendutako espektatibak Herri Batasunaren programan aurkitzen dituztelarik. (…)

B)      Aliantza taktiko-estrategikoa

Aliantza hau taktikoa da, iraultza herritarra iristeko bidean behar den indar bilketan, Euskal Nazio askapenerako prozesuarentzat ezinbestekoak diren tarteko etapak asumitzen dituelako, horregatik nahiz eta klase kontzientzi haundirik ez izan gaurko marko sozio-politikoa hobetu nahi duten sektoreen erreibindikazioei ere leku egin behar die, hauek KASen alternatibaren lorpenean oinarritzen du hurrengo etapan parte har dezaten behar diren baldintza subjetiboak sortuz.

(…)

Bereziki kontutan hartzekoa eta betetzekoa da KAS Blokearen beraren teorizazioan dagoen agindu bat, hau da, emakumeen askapenerako KASeko erakunde iraultzailea sortu beharra.

ZUZENDARITZA POLITIKOAZ

(…) Egokitze hau ez da efikazia eta efizientziaren arazo garrantzitsua teknikoki konpontzeko ETAn eman zen bikoizte organikoaren ondorioa bakarrik, baizik eta euskal iraultzari dagokion zuzendaritza politiko bakarraren homogeneizatzaile eta garantizatzaile tresna baten beharraren ondorio da batez ere. Tresna hori KAS Bloke Gidaria da, eta horrela zuzendaritza politiko bakar hori, orain arte ETAk adierabatez egin duena, Blokean delegatzen da, zuzendaritza lanetan elkar parte hartuz eta gure prozesu iraultzaileak eskatzen duen politiko-militar estrategia garantizatuz.

(…)

Bistan dago euskal prozesu iraultzailean ere etsaiaren kontraesanen ondorioek eragin bat dutela, hala nola beste baldintza subjetibo negatibo batzuk edo pertsonalista modukoak ere. Nahiz eta NAEM erreformista desbideraketatan erortzeko arriskurik ez izan, arrisku hori kontutan izan behar dugu beti, ahuldu egiten bait gaitu eta prozesu askatzailerako beharrezkoak diren indarrak galerazten bait dizkigu. Beraz barne analisiaren bidez ondorio negatiboak sortzen dituzten arazoen mekanismo zuzentzaileak lortu behar ditugu. Euskal nazio askapenerako borrokaren arrakasta lortzeko behar diren koerentzi eta homogeneitatea garantizatzeko gidaritza politiko iraultzaile mailan topatzen ditugun arazo garrantzitsuenetariko batzu aipatuko ditugu.

(…) NAEMaren aurrerapenak, etsaiaren eraso eta errepresio baldintzatan, egungo baldintza subjetibotan euskal masa herritar eta langileengan ondorio haundiak dituen barne kontraesanak bistan uzten ditu ere, batez ere modu egokian kokatzen ez badira. NAEMaren eragina Herri Langilearengan, eta bere sarrera norabide taktiko estrategikoan gero ta haundiagoa da, horregatik kontraesanen zuzenketa okerrak desbideraketa haundiak sor ditzake. Modu berean barne borroka ideologikoa gehiagotu egiten da arrazoi askorengatik: lan metodoak, jokaera pertsonalak, dauden kontzepzio politiko desberdinak, eta noski, zuzendaritza politikoaren barne kontraesanak.

(…) Errealitatea beste bat da. Herri Batasuna euskal herri langilearen espresio eta erreferentzia ba da, daukan masa eta armatu borroken efektu bidertzaileagatik da, hau ispilu elektoralean nabaritzen delarik, horrela NAEMaren aurrerapen botuaren neurria emanez. Eremu honetan kokatu behar da HBren indartzea, eta ez instituzional posibilista itxuran. Modu berean, bide instituzionala praktika politika bakarra edo garrantzitsuena bezala bultzatzeko joera, zuzendaritza politikoa eramaten duen tresnaren aldaketan oinarritzen da, KAS Bloke Gidariak egiten duen zuzendaritza batua HBren eskutara pasatuz. Honek izaera iraultzailearen bazterketa bat suposatuko luke, klase identitatea eta nazional eta sozial askapeneko helburu estrategikoak galtzean, erakunde berri hori espainiar burgesiak euskal herri langilea bereganatzeko erabiliko bait luke. Aurretik ere gertatu izan dira horrelakoak, gure prozesuaren norabide taktiko-estrategikoaren ikuspegia galtzean, arazo organizatiboak eta zuzendaritzari buruzkoak sortu ziren, azkenik arazo hoien sortzaileak eskuindar eta erreformismoaren aldera pasatu zirelarik.

(…)

Militantzi anizkunari buruz

Euskal prozesu iraultzailearen izaera eta bere zuzendaritza politikoa daraman tresnaren berezitasuna kontutan izanik, HASI da KAS Blokearen barruan, sektore desberdinen borrokak globalizatzen dituena, eta berari dagokio masa eta instituzional mailan ekintza politikoen ardura, hala nola linea politikoaren eta koiuntura analisien egintza. Horregatik oso garrantzitsua da bere partaideen militantzia anizkunaren baldintzak aztertzea, hauek nahita nahiez Blokearen beste erakundeetan egituratu behar bait dira, eta batez herri eta langile mugimenduan lan egiten duten erakundeetan.

(…) Militantzi anizkunaren interpretazio honetan oinarriturik begiratu behar da alderdiaren izaera globalizadorea, Blokearen linea politikoak priorizatzen dituen borroka sektore desberdinetan lan egitean ematen duen ikuspegian oinarriturik. Hau da, alderdiak aportazio militantea bereganatzen du, eta bere zuzendaritza barne organotan eztabaidak, analisiak eta direktriz ideo-teorikoak sortzen dira, hauek KASera lekutzen dira eta hemendik, orokorki praktika militantera gidatzen dira berriz. Horren ondorioa Blokearen erakunde batengandik, kasu honetan alderdiarengandik beste batenganako konsignismoaren zapuzketa bat da. Ordez, HASiren globalizaketa kapazitatea Blokera eraman behar da, eta militante konkretu batena lan egiten duen erakunde berezira.

(…)

(…) Koherentzia bilatze honek ez du HBk bere lanetan behar duen autonomia oztopatu behar, (NAEMaren barnean kokatzen dela kontutan hartuz beti, horregatik interbentzioa kontu haundiarekin egin behar da. Alde batetik, garrantzi gutxiago puntutan flexibitatea bultzatu behar da, indartze ideo-politikoa zuzenduz, eta bestetik, zorrotzak izan behar gara funtsezko gaietan, hau da, zuzendaritza politikoaren baatasuna, KASen analisiak suposatzen duen klase eta nazional interesenganako menpekotasuna eta borroka moduen erabilpen koherente bat interes hoiekiko.

(…) Sektore desberdinen borrokan globalizatzaile bezala, eta teorikoki eta organizatiboki dauzkan ezaugarri bereziengatik, HASI da KASen zuzendaritza politikoa HBra eramatearen funtsezko arduraduna, masa eta instituzional borroka mailan, eta aurretik aipaturiko guztiaren funtsean behar diren homogenitatea eta konfidantza garantizatu behar ditu. (…)

Masa borrokari buruz

Edozein prozesu iraultzaile batean borroka moduak funtsezko baldintza batzuk definiturik datoz: etsaiarengan kontraesanak sortu eta sakontzea; masen kontzientzia bultzatzea; eta masek prozesu iraultzailean parte hartzea eraztea, bere ekintza batasun iraultzaileko etengabeko prozesu batetan homogeneizatuz eta kohesionatuz, botere hartzeari begira.

Zentzu honetan, euskal prozesu iraultzailea kokaturik dagoen baldintzatan, masen borrokak oso garrantzi haundia hartzen du. Horrela, erreformismoa instituzionalismoaren bidez gizartea bereganatu ezinean aurkitzen da, eta bitartean gure praktika politikoa masen protagonismoan oinarritzen da, bere mobilizazioetan, bere antolaketa kapazitatean, espainiar burgesiak erreformismoarekin sortutako bidetik aparte, sistemak onartu ezin dituen sozio-politiko borroka moduak erabiliz, eta batzutan ere indarkeri politikora iritsiz. (…)

Borroka instituzionalari buruz

(…) Alde batetik, borroka instituzionala egoera sozio-politiko konkretu batetan kokaturik dago, hain zuzen ere erreforma frankistan, eta beraz boterea duen espainiar burgesia eta bere botere faktikoen alorrean eta haien iniziatiben menpean. Bestalde, bide instituzionala demokrazia burgesetan ezarritako sistemari aurre egin diezaioketen borroka guztiak berenganatzen saiatzen da, horrela bide iraultzaile edo gutxienez desestabilizatzaile batetik urrunduz.

(…) Etapa honen ondorioa euskal prozesu iraultzailearen zerbitzurako borroka instituzional bat eratzeko beharra da, beraz borroka honi kapazitate praktiko bat emanez. Honela hurrengo etapa aurrera eramateko baldintza juridiko-politikoen lorpenak, borroka hori erizpide iraultzaile batekin erabiltzea permitituko digu, burgesiak ematen dion zentzutik aparte, eta Euskal Herriaren eraikuntza nazionalari zuzendua.

(…)

KAS ALTERNATIBA

Euskal prozesu askatzailean zehar poliki poliki alternatiba politika eta estrategia iraultzaileko kontzeptuak aurrerabidetuz eta zehaztuz joan gara. Kontzeptu hauek euskal prozesu iraultzailearen helburuak izatera iritsi dira, munduko gizarte komunistaren aurreko pausoa izango den euskal estatu independientea, sozialista, birbatua eta euskaldunaren lorpenari begira.

(…) Gaurko indarbilketa prozesua ez da noski boterea hartzeko behar dena, honek, prozesuaren aldeko indarren haunditze etapa batzuk ez badira ematen bitartean, botere hartzearen helburua desira utopiko bihurtuko bait luke, eta ez erreala eta materialista euskal herriak eskatzen duen bezela. Gainera euskal herritar eta langile klaseen sufrimenduaren ezbeharrezko haunditze bat emateko arriskua egongo litzake, eta epe luzean euskal proiektu iraultzailea hondatzeko arriskua ere. (…)

Negoziaketa politikoari buruz

KAS alternatiba lortzeko dagoen beharraren arrazoi batzu aipatu ditugu lehenago, eta metodoa negoziaketa politikoa dela esan dugu. Euskal marko nazionala eta espainiar estatuaren markoa kontrajartzen dituen kontraesanaren konponketa (bere etapa guztietan), klase borrokaren kontraesanen konponketa da, beraz borroka honen partaideek bakarrik (NAEMak ordezkatzen duen euskal langileria, horren espresio nagusia ETA izanez, eta botere oligarkiko-militarrak ordezkatzen duen espainiar burgesia) eman diezaiekete irteera kontraesan hauei eta borroka horri aurre egiteko neurriak har ditzakete. Hau da, negoziaketa politikoa estrategia iraultzailearen funtsezko parte bat da, estrategia hau etapa taktiko honetan euskal indar produktiboei askapen osorantz aurrerapena permitituko dien indar bilketan zehazten delarik.

Negoziazio politikaren bidearen hautaketa noski gaurko egoera soziopolitikoaren eta dagoen indarren elkarbidearen ondorioa da, eta argi ikusten da partaideen garaipena edo militar porrokada ezinezkoak direla, hori botere hartzearen momentuan bakarrik gertatu bait daiteke, eta bistan dago hori ez dela gaurko egoera. Beraz, euskal prozesu iraultzailearen indarra ikusiz KAS alternatiban oinarrituriko negoziaketa politikoa da Euskal Herria Langileak dituen beharrei erantzuteko irtenbiderik egokiena, alternatiba horren aurrerabideak inplikatzen dituen helburuen lorpenari begira.

(…)  

LINEA POLITIKOA PONENTZIARI ERASKINA

Euskal Langile Mugimenduari buruz

(…) Interbentzio eremuari dagokionez, beharrezkoa da azpimarratzea LABen izaera sozio-politikoa eta honengatik bere aktibitatearena, bere izaera iraultzailearen ondorioz. Izaera ez paktista eta bai enfrentamendukoak, ez du ahaztu arazten berehalako errebindikapenen aterabideen beharra eta hauek, etorkizunezko erizpideaz, euskal langilegoaren kontzientzi subjetiboa goratzen permitatzen duela, hala nola langileen interesak defendatu, sektore ezberdinen (publiko eta pribatuak) lan eta produkziokoen barrukotasunak ezagutu etab.

Honetaz gain, LAB, bere aktuazio eremu konkretua lan zentrua delarik, gure prozesua arazo nazionalaren inguruan mugaturik dagoela kontutan hartuz, izan behar da nortasun nazionalaren berreskurapenaren (Euskara, kultura, etab) borroka, errepresioaren aurkako borroka, lan munduan sartu, hedatu eta bultzatu behar dituena, hala nola euskal langileen klase eta nazional kontzientzia igo behar dituena, potentziazio eta indartze organizatiboarekin, euskal langilegoaren batasunaruntz, sektore herrikoi abertzaleak erakarriz, HBren inguruan nukleatuz euskal nazional askapenerako prozesuaren aurrerapen armoniatsua.

(…)

Euskal Mugimendu Herrikoiari buruz

(…) Gaur Amnistia lortzea Euskal Herriaren askapenako borrokaren sakontzeari loturik dago, hots, etsaia KAS alternatiba taktikoaren negoziaziora behartzeko indar nahikoak biltzearen lorpenari. Etsaiak erabiltzen duen errepresioak, gaur goraka doalarik gure prozesu iraultzailearen aurrerapenari esker, atxiloketa masiboak, preso kopuru haundiagoak, hauengan erasoa, errefuxiatuen komunitateari oldarketak, torturak, elkartasuneko edo protestako manifestapenen errepresio sistematikoak, intoxikazio eta hesi informatiboak, preso eta errefuxiatuen eta senideen multzoa banatzeko ahalegin jarraiak damuketa eskainiz… eta abarrek gai guzti hau maila garaieneko elementu mobilizatzaile batetan bihurtzen dute. Prozesuaren fase guzti honek errepresio gorakor batek kolpekaturik preso eta errefuxiatu politikoekin eta senideekin elkartasuneko mugimendu zabal bat altzatzera behartzen gaitu, errepresio maila eta era ezberdinei erantzuteaz gain.

(…) Batzordeak errepresioaren aurkako eta Amnistiaren aldeko borrokan masa erakunde zabala bezala bultzatzean NAEMeko militante guztiak ahalegindu behar gara, oraingo fase politikoak seinalatzen dizkigun beharrengatik. Errepresioaren salaketak eta beraren aurkako mobilizapenak masa langile eta herrikoien kontzientzi eta antolamendu maila igotzen du eta Amnistiaren alde borrokatuz errepresioaren aurkako borrokari izaera politiko bat eman dion erakunde herrikoia indartzen du.

(…) Nazio bat Estatu batek zapaltzen duen kasuetan, alienazio kulturalaren aurkako borroka argi eta garbi helburu estrategiko batetan bihurtzen da. Gure auzo eta herriak dira kultura nazionalaren aldeko borroka garatzen den tokia batez ere, gure Herriaren berreuskalduntzearen aldeko borrokak lehentasuna hartzen duelarik Euskadi euskaldun baten erdiespena helburu estrategiko bat da eta hortaz Euskera oraingo gizartearen aldakuntzarako oinarrizko tresna batetan eta gure helburu azkenen lorpenerako garantia batetan bihurtzen da.

Gaur Euskararen egoeraren ezaugarria da erreformatik sorturiko instituzioek, Gobernu baskongadu eta nafartarrak, Euskera diglosia egoera batetara, gazteleraren nagusitasun osoko egoera batetara zigortu dutela. Errealitate bat da Erreformaren instituzio hauek ez daudela interesaturik ez eta ahalmendurik Euskeraren normalkuntzarako planifikazio baten gauzatzean, soilik Euskeraren erakunde herrikoien ahultze, kontrola eta desagerketara abiaturiko azpijoku politikoak garatuz.

(…) Indar eta bultzada handiko mugimendua izan zen Lemoizko zentral nuklearraren aurkako burrukan, bi erakunde osagarrietan zehazturik. Antinuklear Komiteak eta Euskal Kostalde ez nuklear baten defentsako Batzordea. Atal honetan garaipen garrantzitsu bat lortu izan da Lemoizen geldiarazpenarekin ETAren borroka harmatuari eta honek masa borrokarekin izandako interrelazio egokiari esker. Behin Lemoizko Zentral nuklearraren proiektoa geldituta, Antinuklear Komiteek zeukaten potentziala galdu egiten dute eta bere kideetariko zati batek erakunde hau uzten du E.M.H.aren beste borroka sektorialetan lan egiteko Komiteak helburu argirik gabeko erakunde batetan bihurtzen doaz, erabateko sakabanaketa batekin, lan zelaia aurkitu gabe, herri eta auzoetako Antinuklear Komite ezberdinetan dinamika diferente amaigabeekin, beste gai batzuetan hurbilduz: soldaduskaren aurka, antimilitaristak, NATO etab, eta guzti hori Euskadin mugimendu ekologista baten eremuan, guztiz sakabanaturikoa eta NAEMtik inolako alternatibarik gabe.

Azken hilabeteotan aurrerapen teoriko eta praktiko handia eman da euskal ekologista Mugimenduan, eta atal honetan lan egiten duten NAEMgo pertsona eta erakunde batzuk eramandako gogoetaren ondoren sakabanaketa eta helburu eza horrekin bukatzeko oinarriak jarri dira, EGUZKI sortuz, euskal erakunde herrikoi ekologista. Honek bere atal sektorialetik Euskal Herrian pairatzen ditugun ingurune ekologiko eta ingurugiro aurkako erasoen aurka borrokatuko du, EHLarenak ez diren interes politiko eta ekonomikoen inposaketa bait da, gai hauei buruz NAEMgo erakundeetan eta euskal gizartearen multzoan kontzientzia sortuz, mobilizapena posible egiteaz gain. Bainan kontutan harturik beste lan sektorial bat dela, ekologia ez dela horren ateraldia soilik eremu global batetan eman daitekela, NAEMaren koordenadetan.

(…) Drogaren aurkako mugimendua Euskal Herrian hedatuz joan da herri eta auzoetan, droga modu berrien sarreraren aurkako borrokan oinarrituz, batez ere heroinaren aurka. Mugimendu hau batez ere afektatuen sendietan eta gai honetan interesaturik zeuden pertsonetan oinarriturik hedatuz joan da. Borroka honek ateraldirik ez dauka oraingo marko politikoan espainiar olugarkiak bultzatzen bait ditu eta ez dauzka bide egokiak droga hauek erauzteko, NAEMaren eta berarekin dauden sektoreen, batez ere gaztediaren aurka beste tresna bat bezala erabilia delarik.

Interesgarria da NAEMaren ikuspegitik droga modu berrien sarreraren aurka, bere trafiko eta erabilpen politikoaren aurka, arazo honen azpitik dauden interes ekonomiko eta politikoen aurka eta Euskal Herriak jasaten duen eraso kolektibo eta pertsonal honi laguntzeagatik eta bere inaktibitateagatik Erreformaren instituzio ezberdinen aurka, salaketa eta mobilizapen lana.

(…) Blokearen eredu organizatiboak argi adierazten du E.M.H.aren zuzendaritza ASKren bidez egin behar dela. Horregatik alderdiak zorroztasun osoz planteiatu behar du E.M.H.aren erakundeetan lanean ari diren gure militanteak ASKn organizatu behar direla, beraren bitartez bere militanteei eta zuzendaritzari buruzko lana aurrera eramanez.

(…) Kontutan izan behar ditugu ere ASKn aspalditik eman izan diren kontraesanak, eta orain neurri haundi batean gaindituak egon arren kontu haundiz ibili behar gara guztiz konpondu arte. Nahiz eta orain ASKk E.M.H.aren aurrerabidea aurrera eramatea permititzen dioten tresna teoriko batzuk izan (base ideologikoak, Amnistiaren Aldeko Batzordeen berrestrukturaketaren ponentzia, Euskarari buruzko base ideologikoak eta inbertsio lemak e.a.), alderdiak eta Bloke osoak ASK E.M.H.an zuzendaritzako lan haundi bat behar dugu oraindik mugimendu horrek KAS alternatibaren lorpenerako bidean gero ta gehiago aporta dezan.

Euskal Gazte Mugimenduari buruz

(…) Horren ondorioak gazte asanblada eta gaztetxetan adierazten den aisia eta lanarterako alternatiben bilatzearen aurrerapena, drogaren erabilpen politiko eta sozialaren salaketa, espainiar ejertzito zapaltzailearen soldaduzkan ezetza, errepresio polizialaren aurkako borroka (hau batez ere gazteek jasaten bait dute), eta ikasleen munduari emandako garrantzi haundia dira. Azken hau Euskal Ikasleen Masa Erakundearen sorketan zehazten da, euskal gazteriaren gehiengoarentzat (normalki ikasten aritzen dena) borroka politiko eta erreibindikatiboa aurrera eramateko eremu konkretu honek suposatzen duena kontutan hartuz.

(…) JARRAIren barne egituren formazio eta sendotzearen garapen bat behar beharrezkoa da borroka ideologiko indartsuago bat egiteko, honek gazteriarengan eragiten duten indibidualista, abandonista, autonomo eta ultraezkerreko oportunisten bazterketa eta ahulketa bultzatuko bait du, hala nola pakeari edo indarkeri ezari buruz demagogia eginez erreformista eta burges ideiak bultzatzen dituztenen bazterketa eta ahulketa ere.

Bestalde, euskal gazteriak herri eta auzoetan sortzen dituen forma organizatiboen dinamizaketak eta interbentzioak atentzio berezia merezi du, JARRAIk sektorialki ematen dizkien irtenbideak, agente biltzaile eta mobilizatzaile bezala erabiliz, euskal prozesu askatzaile orokorraren inguruan indar bilketa bat bultza dezaten. (…)

Ekintza politikoaren garapena

(…) Eta oso garrantzitsua da ere Herri Batasunean sar daitezken kontraesanak gainditzea. Hemen premiazkoagoa eta beharrezkoagoa da lan prebentiboa, kontraesan hauek erresponsabilitate politikoen mailak altuak direnean sor ez daitezen. Herri Batasunaren izaera berak klase arazoari buruzko kontraesan batzuen onarpena suposatzen du. Langile Klaseak Bloke Gidariaren bitartez prozesuaren zentzua eta izaera markatzen badu ere, honek ez du arriskuan jarri behar herritar sektoreekin dagoen lotura. Zuzendaritza zuzena bada, gure prozesu berak emango ditu irtenbide zuzenak, hauek batez ere nazional eta klase kontzientziaren haundipenatik pasatuko direlarik.

(…) Masen borroka ez da bakarrik kontrajartze radikala, greba, manifestapenak, kaleko edo lantegiko borroka. Baita ere NAEM inposatuz joan behar den egitura sozialaren ulerpena da, hau fase honetan oso garrantzitsua delarik. Lantegitan, zerbitzu enpresatan, funtzionariadoan, unibertsitatean, institutotan daukagun eragina haunditzea da ere masen borroka, hala nola gure hizkuntza nazionalaren berreskurapenean jarraitzea ere.

Base sozial guzti hori erreformaren instituzioetatik (estatukoak edo honen adar bat besterik ez diren autonomikoak) aldendu behar da, ordez haien aurka jarriz, erreformaren ezina eta guk KAS alternatiban oinarriturik proposatzen dugun apurketa demokratikoaren beharra argi utziz, eraikuntza nazionala eta gure herriak behar dituen aldaketa sozio-ekonomiko sakonak egiten hasteko.

(…) Zentzu horretan gertakizunik aurreratu gabe, lerro horretan lan egin behar dugu, epe labur edo erdira aurkeztu behar diren egoera politikoak aprobetxatzeko, Soberania Nazionalaren aldeko udalen plataforma bat sortzeko posibilitatea kontutan hartuz, honek instituzio pseudo-autonomiko eta regionalisten zentzugabetasuna oraindik argiago adieraziko bait luke.

 

ORGANIZAZIOAREN TEORIA

2.- IKERKETA EREMUA ETA LERROKATZE TEORIKOA

(…) Gure azken helburua komunismoa lortzea da, eboluzio historikoaren azken fasea. Bere baitan premiazko egoera gainditua izango da eta amaitutzat eman daitezke, beraz, jabegoa, estatua (botere eta autoritatearen zentralizazioan oinarritutako erakundea) eta klase sozialak.

Askatasunaren kontzeptuak, pertsonaren askapen orokorrak, helburuzko gure gizarte komunistaren ikusmiran dagoenak hain zuzen, argitu behar ditu organizazioari buruzko gure formulazio historiko (garaikide) guztiak.

(…) Autoritateak bizirik dirau gizarte sozialistan ere, indar produktiboaren garapenak alor bakoitza errealitate amankomunaren menpe egotea eskatzen duelako. Autoritatea naturaren ondorioa da eta gizarteak naturarekiko duen menpekotasunari lotuta dago; noski, natura garatzen dihoan gai bezala ulertuz, gizakiaren ihardueraren ondorio historiko bezala, hain zuzen. Gizateriak hari aurre egiteko modu bakarra eskazia gainditzean datza. Burutzapen historiko hau gizarte komunista lortzean gertatzen da, behar material eta intelektualen egoera gainditurik, ez baitago ez gizartean ez produkzioan autoritatearen beharrik.

(…) Autoritatearen arazoa ez da, bere horretan, problema, ikusi dugunez beharrezko baita komunismoara heldu arte. Arazoa, bere goren mailan klase eskuhartzetik dator, burgesiak kapitalismoan eta demokrazia burgesen botere eralazioen aspektu printzipala bereganatzen duelako hain zuzen. Autoritatearen beste arazoak hartzen duen era, konposaketa eta moduak dira.

Antikapitalismoa ez dugu ulertu behar antihierarkia eta antiautoritate bezala, baizik eta autoritateak produkzio modu kapitalistan dituen berezitasunak deuseztatzeko ahalegin bezala. Sozialismoa eraikitzeko ala erakunde iraultzaileen organizazio arazoari dagokionez, problema berezia ez da boterea deuseztatzea, baizik eta erregulatu eta moraltzea, eta indar egoeren finkapena eta egoera horien inguruan menpetasun egoera estableen burutzapena ebitatzea. Honetan oinarritu behar ditugu baseko demokraziaren mekanismoak. Halaz ere bere muga errealak ezagutu behar ditugu (egungo fase historikoan beharrezkoa den demokrazia delegatua) zeren bestela oinarrizko demokrazia errito formal bihur daiteke eta forma burokratikoen disfuntzionalitateak erakarriko bailituzte. Kriterio marxistak erabiliz, gure alderdiaren organizazio arazora hurbiltzeko, beharrezkoa zen autoritateari buruzko ikuspegi zabalagoa. Halabaina, autoritate gogor eta zentralizatutik oinarrizko demokrazia zuzenera dagoen tartean, organizazio marxista iraultzaile batek, bere helburuekin bat etorriaz eta egoera historiko konkretuaren baldintza onjetiboak kontutan hartuz, ahaleginik jatorrenak egin behar ditu bere eroraketa formak oinarrizko demokraziarekin bateratzeko ahal den neurrian.

(…)

3.- ORGANIZAZIOAREN TEORIA LENINENGAN. ZENTRALISMO DEMOKRATIKOA

(…) Horregatik eginkizun dugun apustu teorikoa oso garrantzizkoa da eta ez oztopo gabekoa. Lehenengo, gure askapen nazional eta sozialeko burruka kapitalismo aurreratuaren textuinguruan hezurmamitzen delako, alor tekniko-organizatiboan gogor armatutako etsai indartsuren kontra.

(…)

4.- GAURKO GURE ERREALITATE KONKRETUAN ORGANIZAZIOAK DITUEN ESKAKIZUNAK

(…) Marxismo-leninismoak, formulazioetan batez ere, ezaguerari buruzko teoria propioa du, ezagueraren materialismo dialektikoa. Ezaguera zuzena praktikatik, ezaguerara eta ezagueratik praktikara doan etengabeko prozesutik dator. Praktika sozialaren barnean ezin ditugu soilik kontutan hartu produkzioa eta klase burrukatik datorren burruka; maila berdinean kontsideratu behar ditugu gizartean gertatzen diren experimentu zientifikoak. Hau horrela izanik, organizazioaren teoriak gure alderdiaren organizazio beharrei erantzuteko, eta hauxe da une honetan aztertu nahi dugun arazo espezifikoa, hona zer kontutan izan behar dugun.

(…) Puntu hauen konstatazioak ez du esan nahi oneritzizko erizpiderik ematen dugunik. Errealitatearen analisiak dira eta errealitate hau zenbait aspektutan ideia zuzenagoen gorpuzteari esker eta kontzientzia orokorraren laguntzaz aldatu beharrekoa da blokearen ponentzian esaten den bezalaxe. Adibidez, kasu batzuetan oinarrizko demokraziaren defentsa posizio ideologiko burges txikietatik egiten da edo bere barnean ideia anarkizanteak ditu. Hauek, premiak inposatzen dituen organizazio eta zentralizazio beharrak alde batera uzten dituzte eta horregatik, ideologikoki, burrukatu egin behar ditugu.

(…)

5.- ORGANIZAZIO-KONTRAESANEN KONPONBIDE HISTORIKOA GURE ALDERDIAREN BAITAN

(…) Baina, jakina, ezagutza, zientzia ez da inoiz neutral azaltzen. Ezaguera zientifikoaren metodo asko dira posibleak eta aukera egiterakoan klase aukera tartean joan ohi da. Metodologia positibistek, iragan gizalditik hona ohizko direnak eta oraindik bere betean dirautenak, gauzen zergatiak, azken iturburuak ez dituzte kuestionatzen. Gauzak, gertaerak direnak dira eta errealitatea aztertzean errealitate propioaren azaleko ezagutza operatiboan gelditu ohi dira. Horrela ikus dezakegu nola jakintzaren sail desberdinetan ikasketa zentzugabeak, partzialak, sakontasun gabeak jarri ohi diren, baina zientifikoak deitzen direnak, experientzia edo froga (inkestak, aztertze metodikoak, experimentazio soziala, etab.) sistematikoetan oinarritzen direlako. Ezarritako gizartea zalantzan jarri gabe egiakotzat hartzen dute, errealitatea (positiboa) kuestionatu gabe, gehienik ere, errealitatearen honekuntza planteatzen dute, ona eta txarra bereiziz, bataren garapena eta bestearen murrizketa planteatuz. Positibismo honek, ordea, bere gain hertsitako pragmatismo honek, projekzio zientifikoa galdu egiten du errealitatearen ikusmolde metafisikoan eta ez dialektikoan oinarritzeagatik. Ona eta txarra, errealitatearen bi alde zatigarri bezala, ez dira existitzen. Errealitatea, ordea, dialektikoa da, ona eta txarra, alde positiboa eta alde negatiboa, batasun beraren bi parte dira. Kontraesanen aterabideak munduaren eta gizartearen ikusmolde materialista dialektikoa eskatzen du. Horregatik zaigu beharrezkoa historia, soziologia, zientzia politikoak, psikologia, informazio zientziak, disziplinarteko zientzia guztiak (psikosoziologia, historia ekonomikoa, etab.) ezagutu eta erabiltzea materialismo historikoaren eta dialektikoaren ikuspegi eta metodologia hartuta.

Puntu honetara iristean, zera pentsa daiteke, ea nola ikas dezaken, langilegoa osatzen duen gizataldeak batez ere, abiapuntu egokirako hain erraztasun gutxi edukiz, hainbeste ezaguera zientifiko. Gainditu beharreko projektu eta helburu estrategikoak aurrera eramateko eta indartzeko ahal denik ezaguera handienaren beharra batetik eta gure baliabide eta ahalbideen urritasuna bestetik. Hasi egin behar dugu guztiok oinarrizko abiapuntua bederen eskuratzetik eta gero kolektiboaren ezagutza maila jasotzea lortu, hau da, organizazioko kideen ezagutza partzialaren (ezagutza sail desberdinetakoa) elkar trukaketatik sortutako sintesia, elaborapen kolektibo teorikoa.

Heziketaren premia, ezagutzapenean aurrera egitea eta burruka ideologikorako eta egitasmo eta alternatiben elaboraziorako indarrak hartzea, berehalako eta lehen mailako eginkizuna dugu. Ekintz asko, praktika asko dago, baina debateari, heziketari denbora gutxi eskaintzen zaio. Eta baldintza hauetan ba da praktika hori politikoki ahultzeko eta desbideratzeko arriskurik.

Gure alderdian, adibidez, lan teorikorako gaitasun gehien zuten koadroen zati on bat erreformismoan erori eta alderditik aldendu egin zen. Jazoera honek, debate eta teorizazio orokorrari buruzko dinamikari dagokionez serioski ahuldu gintuen. Desbideratze erreformista sasiezagutzatik, edo ezagutza eskasagatik eratorria da, materialismo historikoaren eta dialektikoaren aldentzetik hain zuzen ere.

(…) Ekintzaz ari garenez, azpimarratu behar da ekintza sena, burutzapen sena eduki behar dugula. Ba dira debaterako erakundeak, planifikaziorako gaitasun handia dutenak, baina pragmatismorako, ekintzarako senik ez dutenak. Gure kasuan asko azpimarratu dugu debatearen, heziketaren, planifikazioaren eta sistematizazioaren, organizazioaren hobekuntzaren beharra, baina beti ekintza hobetzeko azken helburuaz, hots, kalitatea. Errealitatea eraldatzeko inzidentziaren kantitatea eta gaitasuna, gure taldearen ekintza hobetzeko helburuaz.

(…)  

NAZIOARTEKOA

I.- MUNDU KAPITALISTA AZTERTZEN

I.1.- Bloke inperialistaren barruko egoeraren azterketa

(…) Azaldutako faktore guztiak, naziozgaindiko kapitalismoaren garapena, estatu-kapitalismo monopolistaren sendarpena, inperialismoak iraultza zientifikoaz eta teknikoaz egindako erabilpena, ekonomia kapitalistaren militarizazioa, integrazio inperialistarako prozesua, beste zenbaiten artean, egungo faseko KAPITALISMOAREN KRISI OROKORRAREN joerak dira. Kapitalismoaren ahaleginek orain-hemengo baldintzei egokitzeko, egitur-krisiekin elkarloturiko krisi ziklikoak gainditzeko, kontraesan ekonomiko handiagoak ekiditeko, inflazioaren arazoak ebazteko, monetal-nahasketek eta bestek laurogeietako urteetan herri kapitalista garrantzitsuenek POLITIKA EKONOMIKO NEOKONTSERBATZAILE ETA ERREAKZIONARIOA, orokorrean, har dezaten ekarri dute.

(…)

I.2.- Mendebaldeko Europako Langile-Mugimendu eta Demokratikoaren egoeraren azterketa

(…) Adierazpide alderdikoia izateaz gain, indar demokratikoen iharduera masa-borrokaren bidez gauzatzen da. Huelgak eta langile-borrokak, ikasle-irabio gero eta handiagoa, mobilizazio bakezale erraldoiak, Mendebaldeko Europan bertan dauden faktoreak dira, nahiz ez beti lortu berehalako garaipenik beren erreibindikazioetan. Zenbait herritako masa-borroka da, non eta ikusten bait da haiek ildoratu eta adierazpide iraultzailea ematen jakingo duen, benetako abangoardiarik eza. Desenplegu hazkorraren, hezkuntzaren narriaduraren eta oro bat bizi-baldintzen egoera objetiboek, programa armamentistetarako inbertsioak ugaltzen diren bitartean, bide ematen dute bapateko protesten sorkuntzarako. Protesta hauek indibidualkeriaren iruzurraren, despolitizazioaren eta alienazioaren aurrean jarki den herri-sektore zabal baten bizitasuna eta kontzientzia frogatzen dute. Honexegatik, handiagoa da protesta hauen heltzeari bide eman behar dioten indar iraultzaileen erantzukizuna. Diru-eskabide partzial hutsetatik arazoen benetako kariak maiseatzera igaro behar dute: boterea Herriaren gehiengoaren arazoei ekiteko inongo borondaterik ez duten monopolioen eskuetan kontzentratzea. Masa-mugimenduak derrota handiak jasan izan ditu, baina beraren izateak berak eta lehiak erakusten diote burgesia handiari ezin duela bere politika aplikatu apatia eta desmobilizapen orokorrean.

(…) Zenbait herritan langile-klaseko abangoardiarik ezak burges txikizko basedun ezkerra sortzea ahalbidetu du. Haren konposaketa sozialagatik beraren lan politikoak ez du behar besteko ikuspegi-zabaltasunik eta nahikotzat jotzen du, hala nolako hizkera radikalez, erreforma demokratikoak exigitzea. (…) Erakunde hauek, langile-klaseak zuzendu behar duen klase antiinperialista eta antimonopolisten aliantzan dute bere lekua.

(…)

I.4.- BORROKA IDEOLOGIKOA MUNDU KAPITALISTAN

(…) Burgesiak telebista (masen eritziak eratzeko komunikabide gero eta eraginkorragoa), berri-ajentziak, zinea, egunkariak, aldizkariak, argitaletxeak, irratiak, testu-liburuak, komikiak, Unibertsitean eta beste arlo batzutan erabiltzen duen menerapenak abantaila handia ematen dio borroka ideologikoan. Herriari lehen aipatutako bitartekoen bidez igortzen dizkion balore erizpide eta kontzeptuak ekoizten ditu burgesiak. Honexegatik, bada, beharrezkoa da indar iraultzaileek beren baliabideak mobiliza ditzaten, oldealdi etengabe honi aurre egin eta ideologia burgesaren faltsukeria eta ez-zientifikokeria, hain zuzen ere, Euskal Herria zapaltzea eta klase batek gizartearen gehiengoaren erabiltzen duen menerapena iaunaraztea duena helburu, desmaskaratzeko.

Borroka ideologikoa honen lehengo alderdia egun sistema kapitalistak berak bere krisi luzeari aurre egiteko darabiltzan erizpideak eta hastapenen defentsan zentratzen da. Larrekoizketaren krisiak sistemari alde batetik kapitalak sektore eta iharduera berrietara mobiliza ditzaketen malgutasun-beharrak ezartzen ari zaizkio. Ildo honetan sistema bere sorburu-hastapenetara etortzen ahalegintzen da, egonkortzapen ekonomiko eta sozialerako elementutzat estatu-kapitalismoa erabiliz, baina joera indibidualistadun liberalismo berri baten alde ihardunez. Herri kapitalistetako langile-klasearen atzeratze ideologikoaren egoerak lerro haien aurrerapenari bide ematen dio, halaber enpresari berrien eta sistemak egoera ezberdinei egokitzeko dituen birtuteen apologiari ere.

(…) Komunikabideek behin eta berriz ekin egiten dute marxismoa, marxismo-leninismoa eta pentsamendu iraultzailea orobat, desfasatutzat jotzen. Lausengatu egiten ditu, ordea, beste ideologia batzu, ‘oraingo’ago eta ‘modernoago’tzat eta bizi dugun momentu eta lekurako egokiagotzat aurkeztuz. Ideologo burgesak langile-klaseari eta herri zapalduei analisirako eta ekintza iraultzaileak gidatzeko metodo sendoa kentzen saiatzen dira, sistemaren iraupenerako eragingabekoak diren beste ideologia batzuez ordezkatuz. Gorakadan diren ideologia batzu Mendebaldeko Europan Kapitalismoa aldatzeko asmoa dute baina nabari dute beren ikuspegi partziala eta globalitate eta sakontasunik eza ere. Mobilizapen bakezale handien itzalpen bakezaletasuna bera ideologia bezala garatu da. Ideologia hau adiera erreakzionarian eta adiera progresistan aurkezten da. Adiera erreakzionarioa burgesiak eta erreformistak bultzatzen dute eta herriaren lerroak zatikatu nahi ditu eta borroka popular eta langileenaren aurka egiten du. Eskuineko bakezaleak ez daude Estatuaren indarkeriaren aurka ez eta inperialismoaren neurri belizisten aurka ere. (…)

Herri batzutan ekologismoa ere agertu da ideologia politikotzat, askotan aurrerago azaldutakoarekin loturik. Neurrizkanpoko industrialismoa eta garapenkeria maiseatzen ditu, gizarte aurre-kapitalista ideal eta izaterik gabekora itzultzea planteiatuz. Ekologismoak kritika mugatua planteiatzen dio Kapitalismoari, sakoneko zioez ezjakin eginik eta behar beste baloratzen ez dituela haren iharduerari datxezkion ondorio negatiboen multzoa: hustiapena eta alienazioa, pertsonaren gaitasunen errepresio sistematikoa, etab. Ekologista progresistak objetiboki gainontzeko herri-kapen aliatuak dira borroka askatzailean.

Mendebaldeko pentsamenduan beste produktu bat, halanolako ezker erreformistaren laguntzagaz, filosofia posmodernoarena da, berau progresoaren tesien aurka agertzen delarik, eta ondorioz, marxismoa munduaren aldaketarako ideologia aldetik maiseatuz. Erlatibismo eta eszeptizismo filosofiko hau, estetika intelektualaz estalitik, praktikan bat dator liberalismoaren ‘laissez faire’ hastapenarekin, eta objetiboki laguntzen dio kapitalismo ezarriari, zeini tinta eta paper hutsezko erretorika konplexuaz baino ez dion borroka egiten.

Kalte egiten diote borrokari, iraultzaile armatu gutxi batzuren adorean, ez besterik, eta ez masa-borrokan konfidantza duten talde ultraezkertiar zenbaiten iharduerak. Iraultza herri-sektore zabalenen betebeharra izango da, beren abangoardia-erakundeek gidaturik, ez herri europear batzutan ari izan diren nukleo ekintzarien antzeko ezeinek. Beraien adorea errespetatzen dugu baina ez gaude ados beraien metodoekin eta Estatuen zerbitzu polizialek azpijokozko erabilera egin lezaketelako arriskuaz ohartarazten dugu.

Halako eragina izan du neomarxismoak, honek pertsona sistema kapitalistapean lerratzea eta langile-klasearen ekintza iraultzaileetarako ezgaitasuna planteiatzen ditu. Korronte honen ideologoek diote ezen langileek botere politikoa eskuratzeak ez duela zentzurik lerratze-mekanismoa bersortaraziko delako. Sektore klasegabetuen, ekoizpenetik urrunduak, langabetuen, gazteen, lunpenaren, eta besteren rola larbaloratzen dute. Marxismoak, zeinek lerrapena Kapitalismoaren ondorioa dela planteiatzen duen, bere kritikoen aurrean bere lekuan segitzea izan du eta bizirik gordetzen ditu bere baliagarritasuna eta indarrean egotea.

Burgesiak prozesu iraultzaileei egiten dion salaketa zaharra da interes atzerritarrei zerbitzatzen dietena eta nazio-errealitatearekiko eredu estrainoak ezartzen ahalegintzen direna. Lenin alemanen zerbitzura zegoelakoaz salatu zuten. Txilen Kubako eredua ezartzen saiatzen zela eta salatu zuten Allende. Euskal prozesua Moskuren besoa izateaz izan da salatua, edo Kantaurian beste Albania bat sortzeaz, sobietar marxismoaren erizpideak erabiltzeaz, Libiak finantzatua izateaz, etab.

Garaipena hurbiltzeaz batera salaketa hauek errepikatuko dira, ezker muturreko sektoreren batek ere jasoko dituela. Guk agertu nahi dugu, beraz, geure elkartasun osoa prozesu iraultzaile askatzaile garaile edo garaipenaren bidean diren guztiekin Munduko alde guztietan. Baina euskal prozesu iraultzaileak, herri-klaseak, langileak dituztelarik buru, beren bizien jabe izango diren eta beren asmoen, beren ohituren araberako gizartea eratuko duten Euskal Herria eraiki nahi du. Dogmatikoek, ez bestek, eta ez-marxistak beraz, gur egiten diete beste herrietako erduei, Euskal Herriak, klase-borrokarako marko autonomoa den aldetik, dituen baldintza konkretuak gutxietsiz. Geure subiranotasun eta gure iharduera politikoan tartekatzerik ez onartzeko borondatea baieztatzen ditugu.

II.- MUNDUKO SISTEMA SOZIALISTA AZTERTZEN

II.1.- Munduko Sistema Sozialistaren sorrera

(…) Iraultza Demokratiko-Herrikoietan era batera derrotatzen dira faszismoa eta herrian herriko erregimen erreakzionarioak, indar abertzale eta iraultzaile nazionalen parteharmenarekin eta SESBaren laguntzarekin. Parte hartzen dute, gizarte-ataletatik, langile-klasea, nekazariak, intelektualgoa eta burgesia txikiak, eta politikotik, alderdi komunistek zuzenduriko bloke zabal eta herri-fronteak sortzen dira. 1944 eta 1948 bitartean Iraultza Demokratiko-Herrikoien lehen faseari ekin zitzaion , ataza demokratiko eta antiinperialista orkorrekin, eta 1948 eta 1949 bitartean hura Iraultza Sozialista bihurtzeari ekin zitzaion. Langileen lorpen herrikoiak areagotzera eragina erauzi zen, industria eta nekazaritza sozialista eratu zen, orobat bera ekonomia sozialista garatuz.

(…)

II.2.- Eraikibide sozialistaren aurrerapenak eta arazoak

(…) Sozialismoa ebaluatzean, jite ezberdinetako arazoak ez zirela falta planteiatzen genuen. Hau logikoa da, zeren kontraesanek badute zerikusirik sozialismoarekin; erakunde ekonomiko eta sozial guztien kontraesanez gain edo garapen tekniko eta zientifikoak sortarazitako kontraesanez gain, garapen sozialistak berak sortarazten dituen kontraesanak kontutan hartu behar dira. Eraikuntza sozialista ez da inongo prozesu lineala, berekautakoa edo automatikoa, prozesu dinamikoa, garabidean, mekanismo konplexuekin eta iraunkorki hobetzen eraman behar dena baino. Eraikuntza sozialistan erabakiorra da giza-iharduera, zeinek kontraesan motak eta beraren agerketaren kausa objetiboak eta subjetiboak aztertzen dituen, halako moldez non, kontraesanen trataera egokiak, lege objetiboak ezaguturik, beraiek garapen sozalerako balio izatea dakar.

Sozialismoa garatzen den neurrian faktore subjetiboaren garrantzia hazten da, eta prozesuen zuzendaritza konszienteak baino ez du bermatzen kontraesanak ebaztea. Honexegatik frogaturik geratu da funtsezkoa dela prozesua zientifikoki zuzentzea, unean uneko ataza nagusiak definitzea, egokiro konbinatzea interes sozial kolektiboak eta norbanakoarenak, jarririko helburuei erabili beharreko bitartekoak moldatzea. Prozesu honetan era berean funtsezkoa da, maiseaketa eta automaiseaketaren rola, hala ikuspegi teorikotik zelan hura praktikan erabiltzetik ere.

Kontraesanak ez ebazteak edo oker ebazteak edo belu, batzutan gizarte-garapena galgatzen izan du, eragin ezkorra izanik aurrerakuntza sozialistan, eta krisi larriak eta istilu arriskutsuak sortaraziz ere bai. Herri sozialisten euren errakuntzek ekarri zuten berauek indar kontrairaultzaileek eta atzerakoiek erabiltzea eta, zelan ez, inperialismoak manipulatzea.

Komenigarria da seinalatzea, ezagutuak izan daitezen eta ekartzen duten esperientziagatik, sozialismoari galgak, mugak, zailtasunak eta krisiak ekarri zioten arazo nagusiak: herria garapen sozialistaren zein etapatan dagoen zehazteko ez-gaitasuna, berehalako atazak eta perspetibak ezartzean errakuntzak datxezkiolarik; arretarik eza teoriaren eta praktikaren arteko erlazioari, hastapen teorikoen beharrezko aplikazio praktikorik ez egitea eta ez eta teoria praktikatik sortutako balorazioez aberastea; egitura ekonomikoen eta sozialen eta zuzendaritza politiko eta ekonomikoen sistemen arteko erlazioa gutxiestea, atzeraturik, eta ez-eraginkorrak beraz, geratu diren antolaera eta kudeaketa-moduak iraunaraziz; zentralismo demokratiko bertan behera uztea eta ez konbinatzea egoki eta zuzen zetralizazioa eta langileen eta orohar herriaren ekimenak eta proposamenak; fase bakoitzeko erabilgarritasun material eta teorikorik eza eta probetxamendua, garapenerako muga faltsuak sortuz; prozesu ekonomikoen eta politikoen zuzendaritzan errakuntzak, modu nahikerati eta alditsuz lan egitea eta behar ez den burokratismoa sortaraztea edo eduki kontserbatzaile edo eduki kontserbatzaile zein borondatezko edukiko neurriak hartzea direla kausa.

(…)

III.- LERROKATU GABEKO HERRIEN ETAPA BERRIA

(…) Ez-Lerratuen VIII. Bilerak Zinbabweko hiriburua den HARAREn burutu ziren, 1.980an herri horretan ezarritako erregimen aurrerazalearen lorpenen ederrespen gisa, batez ere arrazakeriaren menpekotasunaren erauzketan eta demokraziaren arloan egindakoenaz. Irmo diraute Ez-Lerratuek terrorismoari buruzko euren jarrera ofizialena. Zera ere baieztatzen dute, hala erregimen kolonialen menpe diren herri guztien borroka nola menpekotasun edota arrotzen edozein okupazio-eratara makurataraziak direnena, eta zapaltzaileen aurka nazio-askapen mugimenduena eta autodeterminazioaren aldekoa ere, Nazio Batuen Gutuneko Hatsarriekin eta independentziarenekin bat, ez da bakarra ere terroristatzat joko ezta halakotzat hartua izango (Azken Aldarrikapeneko 287 puntua). Agiriak gaitzetsi egin zuen terrorismobide guztiak eta berretsi, aldiz, berorren aurka ekiteko legezko bide guztiak erabiltzeko erabakia. Ez-Lerratuek diotenez, soldatapeko terrorismoa da nazioarteko terrorismoaren giltzarria da, Inperialismoak zenbait erasoalditan erabilitako mertzenarioei buruzko erreferentzia argia eginez horretara. Ez-Lerratuen eritziz, terrorismobide arriskugarriena Estatu-terrorismoa da, estatu-organismoek eurek buruturiko atentatuetik terrorista-taldeak sorrarazi eta sustatzeraino heltzen direlarik. Ez-Lerratuek ez dute baimentzen Nazio-Askapen Mugimenduak terroristatzat joak izan daitezen ezta estatuek neurri eta ebazpen antiterroristarik erabil dezaten Mugimenduon aurka egiteko.

(…)

IV.- NAZIO BATUAK SISTEMAREN KRISIA

(…) UNOren ezak, erruak eta mugak arren, nahiz eta iraganaldian inperialismoak Korea eta Belgiar Kongoko auzietan erabilia izan, Palestinaren banaketa eta Israelen sorrera baimentzen zuen agiria eta guzti, nazioarteko organo hau beharrezkotzat jotzen dute Gizateria Aurrerazaleak, Nazioarteko Komunitate Sozialistak, Ez-Lerratuek eta Herri Aurrezale eta abiabide sozialistadunek. Sexu, arraza, edota erlijiioa dela eta egiten den bazterkeriarik gabeko giza-eskubideekiko begirunea aldarrikatzen duen San Francisco-ko Gutuna, Herrien eskubideak eta autodeterminazio askerako eskubideei buruzko 1514 aldarrikapena, UNOtik sorturiko hainbat agirirekin batera, erizpide gizakoi eta aurrerazaleetan oinarrituriko nazioarteko harremanak gura dituen Nazioarteko Zuzenbidearen zutoinak dira. 60. urtetik honantz inperialismoaren uztarria lepo gainetik kendu duten herrien garaipenari legezko estaldura emateko giltzarria izan da Autodeterminazioarako Eskubidearen aldarrikapena. Egia da Nazio Batuen sistema ez duena garrantzizko beste hainbat istilu konpontzerik lortu, esaterako, Pretoriako erregimen arrazistak hortze irautearena, palestinar nazio-arazoa, Ertamerikako istilua… Azkenean ere, Munduko herri aurrerazaleek halabeharrez lortutako garaipenak izan beharko dira errealitate berriaren onespena ekarriko dutenak. Egia da, halaber, UNOren eskuhartzea istiluak eragotzi dituena, 1.956an egiptziar-ingeles guda adibidez, sobietarrek Sekuritate Kontseiluan iragarritako gaztigu larriak geldiarazia, eta egia da, baita, bitartekotza zeregina bete duena eta Mundu osoari herri askatuen eta iraultzen gurak eta pentsakerak ezagutarazteko bidea eman dien ere. Gogoangarriak izan dira, besteak beste, Biltzar Nagusiaren aurrean Che Guevarak, Salvador Allendek eta Yaser Arafat-ek esandakoak.

(…)

V.- DESARMEA ETA BAKEAREN ALDEKO BORROKA

(…) Euskal Herritik, ENAMk ere bakearen aldeko mugimenduan eskuhartzen du. Azpimarratzeko ekarpena izan zen NATOri buruzko erreferendumean Hego Euskal Herriko lurraldeetan ezetza erabatekoa izan zedin bidea ematea. Euskal ordezkaritzak nazioarteko ekitaldietan egon ziren, hala nola, Bizitza eta Bakearen Aldeko Asanblada Pragan , Bakearen Aldeko Nazioarteko Sindikatu-Bileran Managuan eta Bakearen Aldeko Biltzarrean Cohopenagen. Gernikaren Bonbardaketaren berrogeita hamargarren urteurrena zela eta, berton, gure Euskal Herrian, Bakea eta Burujabetasunaren Aldeko Ihardunaldiak egin ziren, 1.987ko Apirilean, mundu zabaleko ordezkaritza ugari izan zelarik bertan. Euskal populuak gainerako herriekin, gizateria guztiarekin, bat egiteko bidean urrats berria izan zen, nuklear sarraskiari ekiditzeko, desarmea erdiesteko, elkarbizitza baketsua daitekena egia bilakarazteko eta oinarrietan zuzenbidea, askatasuna eta herrien burujabetasuna izango dituen bakea lortzeko.

VI.- MUNDUA ESKUALDEKA AZTERTZEN

(…) Kolonialismoaren ondorio den Afrikak ekonomia eta gizartearen arloetan bizi duen egoera akastuna, urteetan behatua izan dena, larriagotzera jo du, oro har, azterturiko aldian. Kolonialismoaren kitapenarekin, azpigarapen eta menpekotasun mailak ez dira gaindituak izan, areago, sakonagotu egin dira, bai neokolonialismo bide berrien eraginez, esportazioen bolumenaren eta ekoizkin esportatuen presioaren gainbeherakadaz, herri garatuen aldetiko laguntzaren urriketaz edota herri azpigaratuentzat abantailabakoak diren baldintzapetan burutzeaz laguntza hori; erresuma kapitalistek diseinaturiko protekzionismo hazkorra eta, beste elementuen artean. Nazioarteko Moneta Fondoak, Mundu Bankuak, Garakuntzarako Europar Fondoak eta abarrek ezarritako baldintzapenez.

Ohizko menpekotasunbide inperialistei, hala nola elkartruke ezberdina, nazioarteko kapitalen inbertsioa, finantzabide-makenismoak, merkatal erak, e.a., kanpo-zorrarena gehitu zaie, oinarrikoenetariko bihurtu arte berori. Kanpo-zor hazkorrak ekonomi garapenaren galgaketa itzela dakar eta, ondorioz, menpekotasun maila handiagoak. Nola baita txirotasunaren goragoko mailak, gosea, langabezia, inflazioa, e.a. Guzti horri berezko hondamenak, basamortutzea eta siketak gehitu behar zaizkie.

(…) Oro har, sekulako krisialdi sakona nabaritzen da ERTAMERIKA ETA KARIBE ALDEAN, ekonomian, politikan eta gizartean, handiagotu egiten direlarik kontraesanak; tokiko oligarkia, nazioarteko monopolio eta inperialismoa izanik beroien alde batean; bestean, aldiz, herriek aldaketak eta eraldakuntzak burutzeko dituzten eskubideak bidezkoa eta demokratikoak dira. Menpeko kapitalaren jokabidea bere herriak hustiratzean, irabaziak kosturik ahalik eta txikienaren truke handitzeko jokabidea, NMF eta gainerako nazioarteko finantza-organismoen jokabidea, kanpo-zorra muga eustezinetaraino haztea, kontutan hartu beharreko datuetarikoak dira.

Krisialdia, Latinoamerika osoari eragiten diona bada ere, Ertamerika eta Kariben bere goi-mailara heltzen da, menperatasun-sistema oligarko-inperialista osoaren krisialdi orokorra izatean ezaugarriak dituelarik. Kontutan izanik hil ala biziko garrantzia ematen diotela AEBek zonaldeari, ulertu egiten da estatubatuar zentru erabakitzaileek eskeintzen dioten arreta.

(…)

COLONBIA: Colonbiako demokrazia burgesak badu zenbait ezaugarri berezi. Hasteko, bi alderdi burgesen elkar laguntzean datza: espainol kolonialismoaren aurka aritzetik sortuak hain zuzen: Alderdi Liberal eta Kontserbatzailea. Hauteskundeetara, duela gutxi arte baino dira aurkeztu ahal izan hauetaz beste partiduak. Estatuaren adar batzuk sistema bikoitzez funtziona dezaten konstituzioak zehazten du, hala nola, Justizia edota hauteskunde-sistema.

Bigarrenez, gizarte gobernutik kanpo, edo batzutan beraren aurka ere harmada erreakzionarioak, soldatapen talde izulariak dituzten oligarkiek, ziurtasun taldeek zeinak bere indarra darabil.

Egitura hertsi eta antidemokratiko hau dela eta, Colonbiako ondar demokratikoetan oso alde garrantzitsua betetzen duen mugimendu gerlari puxant bat sortu da, bertan, beste alderdi aurrerakoi, sindikatu eta herri erakundeak ere, bat eginik daudelarik.

(…) Ezkerrak bere aurrean dauka orain aipatuko ditugun bi hauek batzeko lana: alde batetik, bai, instituzioek eskeintzen dituzten arraildura eta zuluekiko bidea eta bestalde, esperientzia aramtu luzea, zeina, bere tornuian, oligarkiako alderik erreakzionarioek eta militarburugoak planifikaturiko gerla zikinaren ziztaden aurrean gero eta ezinbestekoa baita.

(…)

Behin atzerritar-okupazioari garaiturik, indar iraultzaile, aurrerazale eta islamikoen Batasun Nazionalak bere barruko kontraesanei egin behar izan zien aurre, azkenetariko batzu degenerazioara jo zutelarik, azpizuzendaritzaren klase-jarrerek erlijiosorantz jotzearen ondorioz, paper erabat ezkorra betetzen amaitzeko, hala Libano barruko bertako arazoetan nola palestinar euspenarekikoan. Honetara, LAK eta beste zenbait indar abertzaleren aurkako gudua askatu zuen Amal mugimenduak hasieran, eta palestinar herri eta iraultzaren aurka ondoren, aterbetu-kanpamenduei eraso eginez eta beroiek inguratuz, sionistar ordezkariekin kontaktuan sartzen zen bitartean, inperialismoa eta sionismoaren begietan sinesgarritasuna iristeko ahaleginean, guzti horren bidez libanotar estatu-jerarkian botere-alor zabalagoa lortzeko asmotan. Beste behin ere, palestinar jendetzen irmotasun borrokariak eta libanotar eta palestinar nazio-askatasun mugimenduen arteko aliantza estuak, gatazkan Siriak jokatu duen  paper zuzenari lotuta, politika kriminal horren amaiera ekarri dute.

Testuinguru honetan, libanotar indar aurrerazaleen aldetiko aurrerapausuak urrats, erabat beharrezko egiten dira, estatu ez-konfesionalaren alde, eduki abertzale argia duen programa izanik berau, palestinar euspenarekin aliantza estuan aurrera egiteko, azken honek, barne-arazoetarako libanotar zuzendaritza errespetatuz, beroien lurraldea erabiltzeko eskubide osoa bait dute palestinarrek, Palestinar Estatu Demokratikoa lortzeko bidean.

Lurralde honetan, inperialismoaren maniobrek erregimen aurrerazaleen aurka ere jo zuten. Siria probokazioa eta intimidazio saio zebatezinen helburua izan zen, Libia erasoen biktima izan zen bitartean. (…)

Bere aldetik, IEMENGO HERRI-ERREPUBLIKAK une larriak bizi izan zituen urte hasieran, iemenar iraultza demokratikoa –popular sudbidetik aldenarazteko konplota eratu zutenean eskuindar jarrera oportunisteetakoek, abiabide sozialista arrisku larrian jarriz. Galera material ikaragarriak eta are garrantzitsuagoak diren koadro eta gidarien galerak arren, jarrera iraultzaileak jarraitu ziren, jazarkundea menperatuz eta berez txiroa izan eta baliabidez urri dabilen halako herriaren birreraikuntza ekinez, herri horrek Iparraldeko Iemenekiko birbatuketa baketsuaren alde diharduelarik gainera.

Inperialismoaren beste alde bat lurraldean Iran-Irak horien arteko gerratea da, zeinek herrientzako suntsiketa eta hilketazko zazpi urte bete dituen. Istilu honek, Iranen lurralde-erreklamazioetan oinarritua baina Irakek hasia, ez dio beste inorri mesederik egiten Estatu Batuak eta NATOko berauen aliatuei, Israeli eta Arabiar erreakzioari. Alde batetik, sionismoa eta beronen politika hedakorra diren arazo nagusitik kenarazten ditu arabiar jendetzen begiak, batetik; bestetik, potentzia kapitalistentzako arma-merkatu bikaina izateaz gain –estatu biei hornitzen bait dizkiete-, lurraldean yankiar agerrera zuriztatzeko aitzakia bikaina da. Lurralde hori nazioaretko politikan balio estrategikoduna izanik, areagotu egiten da tentsioa, golkoan ezezik mundu osoan ere.

(…) Turkia auzokidean berriz, herri kurdoak egoerarik okerrenari egiten dio aurre, NATOko partaidea den erregimen genozidaren aurre eginez. Kurdistaneko Nazio-Askatasunerako Fronteak (turkiarrak), zeinek aurrera egiten du euspen-borrokan, turkiar erakunde iraultzaile ta aurrerazaleekiko harreman onetan segitzen du, oztopo ikaragarrien aurka bada ere, etorkizun itxaropentsua sumarazten digularik.

(…)

VII.- MUNDU MAILAKO KLASE-BORROKAREN JOERA OROKORRAK

(…) Orbita kapitalistako erresuma askorentzako eurentzako ere kanpo-zorraren arazoa oztopo gaindiezin bihurtu da: Estatu Batuen menpekoak diren Mundu-Bankuaren eta Nazioarteko Moneta Fondoaren planak onartuz gero, maileguak eskuratu ahal izango dituzte; alabaina, zorraren muntagaitik, ez dute lortuko, kasurik gehientsuenetan, ezta zorren korrituei aurre egite hutsa ere, maileguaren zati ederra estatu aparatu ustelduek, harmadek eta indar errepresiboek batik bat, eurek irentsia izango delarik gainera. Alderantziz gertatuz gero, hots, zorra kitapenaren izozketa ahulenetara ere jotzera ausar balitez, ugazaba inperialistaren <<Diktak>>era makurraraziak izan litezke, erabili behar den bidea erabili behar dela ere.

VIII.- EUSKAL HERRIA KLASE-BORROKAREN NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN

(…) Gure hirugarren Biltzarrean bertan ekin genion gaiari, gure borrokaren eduki antiinperialista azpimarratzen genuelarik ordukoan, bila ari den helburu politikoak –Mundu-Iraultza Prozesuaren zatia direnak-, horiexek oinarri, esan dezakegularik, esan ere, guzti hau: defenditzen duen programa taktikoa –inperialismoaren kateko katebegietariko baten egonkortasunari, barru-bakeari eta finkapenari eragiten die-; gure herriak duen kokagune geoestrategikotik mailako aurrerabidearen indarren aurrerakadari egiten dion ekarpena; gure borondate argi adierazia, gure testuingururako zuzena den politika-ildoarekin bat, inperialismoaren aurkako ondoriozko jokabidea; bidea oztopatzen duten akatsak erauzteko premia, akatsok ez bait dira besterik nazio-menpekotasuna eta gure herriak, langileriak bereziki, pairatzen duen zapalketa baino, biok direlarik inperialismoaren muinekoak. Azken urteotako gertaeren gaineko gainbegiradak berak diosku esandako guztian zuzen gabiltzana, argi geratu bait da Erreforma ez dena egonkortu, euskal populoaren borroka abertzaleak izandako aurrerakada nabariaren ondorioz.

Horrekin, potentzi inperialisten eta batez ere AEBen aginduei jarraiki espainiar klase zapaltzaileek tajuturiko planak, haiek espainiar erresumarekiko nazioartekoan duten estrategiari, eta batik bat ekonomia eta militar-arloetan dituzten plangintzei, horiexei egokitzearren sortua, hortxe dirau geldi ez bait du lortu, inondik ere, Euskal Nazio-Askapenerako Mugimenduaren neutralizazioa ezta, are gutxiago, porrota ere. Nagusi diren zirkuito politiko eta ekonomikoen aginduetara makurtzeko prest ez dagoen halako herriaren nahi erreala eta objetiboa ordezkatuz, agiri-agirian egiten dio aurre status quo inperialistari, hala salatu egiten dituenena Estatu-Nazioek oinarritzat duten gezurra eta arbitrakeria, nola mundu-ekonomiaren funtsexko zatiaren ardatz nagusia den sistema kapitalista sustraitik kritikatzean.

Honetara, bada, <<euskal arazoa>> iritzi zaion hori kentzeko behin eta berriro egiten diren ahaleginek ez gaituzte ustekabean harrapatu behar, ahalegin horietan gero eta europar erresuma eta beste eskualde gehiagoren laguntza dutelarik ahaleginok, espainiar erresumako botere faktikoek garatzen duten kontrainsurgentzi-taktikan sartuz horretara, gobernuan den sozialdemokraziaren euspen politiko-ideologikoa ukanik taktika horrek. EEE, NATO eta AEBentzat batez ere, Euskal Herria arazo serioa da, eurek gura duten biderantz jo beharrean, gero eta heldutasun handiagoz betirakotu egiten dena gainera, bere harremanak mundu zabalera hedatzen dituen bitartean, apurka apurka begikotasun eta entelegamendu handiagoak lortuz, eurek aurka destolestatu dioten aparailu intoxikatzaile horrek eginak egin ere.

(…) Geureganatu egiten dugu gaitzespena eta Mundu-Iraultzaren Prozesuari, gizateriaren iraupena bermatuko duen Mundu-Bakearen aldeko borrokari, biei egin diezaiekegun ekarpenik hoberena gure gatazkabidean aurrera egitea dela irmoki sinesten dugu. NATOri buruzko erreferendumetik atera dugun irakaspena guztiz garrantzitsua da, bada, argi frogaturik geratu bait zen aurrerabidearen indarren erreibindikazio orokorrak ENAmenak bereziki bereak direnekin bat lotzearen premia, ez bait dute horretara baino erabateko zentzurik hartzen bienek, gure herriaren kontzientzi, mobilizazio eta erakundentzan aurrera jotzea ahalbideratuko digun tresna bihurtuz.

 

ESTATUTUAK

SARRERA

(…) Indarra ipintzen zen baita beste zerean, hots, arau-formulazio hutsek, borobilenak eta amaituenak eman eta irudi arren, ez dutela arazoa konpontzen; ez behintzat geure prozesuaren berezitasunak kontuan hartuko dituen halako prozesu dialektikoaren ondorioa izan ezik, `geurea´diogun hori ezkongarria egin behar dugularik harako besteekin, hots, formulak instrumentalizatzeko aurrerapausua izan diren formulazio historikoetan, zeintzuen bidez oinarrizko demokraziarik zabalena bermatuz batera, ziurtatu egin bait dute zuzendaritza trinko eta pitzadurarik gabekoa, hala nola geure egiten dugun zentralismo demokratikoa, egun ere baliagarri-baliagarritzat jotzen duguna.

Beste inongo iraultzabideen ezagutza eta azterketa zientifikoaren ondoren, gaur, gure abanguardientzat zentralismo demokratikoak duen balioa baieztatzea dugu, formula mimetiko, formalista, burokratiko eta, azken batean, esklerotizanteetan jausi barik. Ez da ahaztu behar, aitzitik, oinarrizko formula hau berau berea egin duten alderdi eta erakunde zenbaitek ezin izan diola ekidin erreformismo zaharkitu eta burokratikoenean jausteari; eta tresnaren ezagutza hutsa bera ez dela inor arriskutik kenduko duen belagilearen belar miragarria.

(…)

LEHEN KAPITULUA Alderdiaren definizioaz

1. ART. Herriko Alderdi Sozialista Iraultzaileak, (HASI), KAS blokeko gainerako erakundeekin batera, langile eratuen abangoardia eratua izan beharko du, arloz arloko borrokak globalizatzeko zeregina garatuz. Alderdiak berea duen ezaugarria izanik jendetza-ekintzak eta instituzioetako borroka globalizatzearena, prozesuaren teorizazioa eta jendetzen eraketa eta kontzientzia-maila hobetzea dagokio, helburu estrategikoen aldeko borrokan; hots, euskal estatu sozialista, independientea, berbatua eta euskalduna, klaserik gabeko gizartera, hots, komunistara heltzeko beharrezko bidetzat.

2. ART. HASIk Marxismoaren hastapenetan oinarritzen ditu bere abiabideak. Helburutzat du erakundetza eta politika arloetan gai bihurtzea Hego Euskadiko langile-klasea, gainerako herri klaseak zuzenduz, garakuntza historikoak eransten dion errola bete dezan.

Egungo prozesuaren oraingo epealdian, zeinetan, KAS blokeak zuzendurik, euskal herri langilea beronen Burujabetasunaren erabateko erabilerara eraman behar duen, Herri-Batasuna (Herri Batasuna) bultzatuko du, langileria eta herritar klaseen arteko aliantza historikotzat, izaera taktiko estrategikoz. HASI, bada, ezinbesteko tresna dugu Bloke zuzentzailearen barruan herri langilea botere politkoa eskuratzera eramateko.

3. ART. HASI-k mundu-bakearen alde dihardu, nazioarteko tentsiogabetzearen alde, elkar-bizitza baketsuaren alde eta armagabeketaren alde. Zentzu honetan, HASI nazioartekokidetasun proletariaren hastapenak erabiltzen ditu, beraien askatasunaren alde borrokan diharduten herri guztiekiko elkartasun militantea garatzearen ikuspuntutik.

(…)

LAUGARREN KAPITULUA Alderdikideen betebeharrei buruz

8. ART.

f) Marxismoan sakontzen saiatzea, alderdiaren politika-ildo eta hastapenekiko atxekimenduz, gizon eta emakumezko berria sortzera eramango gaituenaren oinarriak ezartzeko horretara. Ondorioz, kemen osoz borrokatzea ideologi burgesaren eta norberekoikeria burges txikiaren adierazpen guztien aurka, hala nola lagunkoikeria, norberaren handinahikeria, pribilegioen bilaketa, norberaren arazoak konpondu nahi izatea denonak beharrean, eta emakumezkoekiko bereizkeriazko bidea diren aurreiritzien iraupenaren aurka. Ezagutzen ahalegindu, halaber, hala gure iragan historikoa nola herri bereiztua egiten gaituzten kultur-sustraiak.

g) Euskara ikastea, ez dakiten alderdikideek, eta alafabetatzea jakin badakitenek. Horretarako, urte hasieran, jide bakoitzak taldearen aurrean halako lan-plangintza aurkeztuko du, taldearen beharrizan kolektiboen barruan kokatu eta aztertuko dena.

m) Kritika eta autokritika garatzea, zentzu iraultzaileen eta sakonenean, funtzionabide demokratikorako eta eraiki gura dugun gizonezko eta emakumezko libreen gizarte berriaren adibiderako oinarrizko armatzat, laneko akatsak eta okerrak agerian utziz, erabateko ahalegina eginez eurok desagertarazteko; exigentea izatea eta txarto egindako gauzen aurka ihardutea eta baita arrakasta nahiz porrotak larresteko joeraren aurka.

q) Nazioartekokidetasun proletarioaren hastapenak iraunaraztea eta garatzea, herri zapaldu guztiekiko, beroien abanguardiekiko eta erakunde ahaideekiko elkartasuna eta kontzientzia garatuz, botere burgesa suntsitu ondoren sozialismorako bidean aurrera datozen herrien lorpenak defendatzen jakinik.

(…)

KAS PONENTZIA

KAS EUSKAL IRAULTZAREN BLOKE GIDARIA

2) Bloke Gidaria

Bloke Gidari edo Gidatzaile kontzeptu honek hauxe esan nahi du: Bloke Gidaria edo Gidatzailea Bloke gisa organizatzen den abangoardia da, prozesu iraultzaile honen norabide politikoa gidatzen duena.

Abangoardia kontzeptu hau maila ezberdinetan aplikatzen da eta prozesu iraultzaile baten protagonista diren bai pertsonei bai organizazioei aplika ohi da; gure kasuan, Nazio-Askapenerako borrokaren baitan gertatzen ari den prozesu iraultzailean, hain zuzen.

Abangoardiako borrokalari deitura langile-klasea eta herria bera, honen nazio eta klase-kontzientziaren arabera, maila ezberdinetan sailkatzetik eratortzen da. Guztiau objetiboki ezinbestekoa bait da gure Nazio Askapenerako prozesuaren bilakaera historikoan.

Kontzientzia-maila desberdinok desarroilo edo garapen ezberdina adierazten dute; bakoitza produzioko prozesu sozialean kokatzen deneko baldintza konkretuen arabera gertatzen dena, nazio-opresioa eta zapalkuntza bizitzen duen neurriaren arabera, eta baitere, bakoitzaren baldintza subjetiboen arabera, hala nola, gaitasunak, trebetasunak, borroka-lehia, bere buruarengan duen konfidantzan eta, etab… kontzientzia klase borrokaren barnean trinkotzen da eta hemen lortzen du maila enpiriko-pragmatiko beharrezkoa baina bere gaitasun-maila gorena, oinarri teoriko-zientifikotzat marxismoa hartuz, praktika iraultzailearen ulermen teorikotik eratortzen da. Ulermen teoriko hau, bakar-bakarrik, maila indibidual batetan eman daiteke; eta horregatik, langile-klaseak, hau da objetiboki iraultzaile bakarra den klaseak eta honen kideek bakarrik ez ezik, beste gizarte-maila eta klase batzutako kideek ere (jala nola, intelektualek, ikasleek edota beren klase jatorrizkoak gaindik beste edozein kidek) lor dezakete.

Abangoardiako borrokalari iraultzaileek, sektorerik aurreratuenek, funtsean abangoardiako diren organizaziotan autoorganizatzera jotzen dute. Baina ez da abangoardia, ez eta ere, beraz, gidari, bere burua halakotzat aldarrikatzen duen edozein organizazio, nolabaiteko aktibismo bat desarroilatzen duena; baizik eta bere jokaeran, ekintza eta lerroetan masek beren norabidea hartzen dutena bakarrik. Hitz batetan, prozesu iraultzailearen lerro giltzarrizkoak, nola bere alderdi taktikoetan hala estrategikoetan definitzeko moduko norabide ideologiko eta teorikoak elaboratzeko gauza den organizazioa, eta borroka politikoa antolatzeko langintza aplikatzeko gauza dena, bai zentzu murritzean eta halaber zabalean, langile eta herri-mugimenduko sektore guztiak bilduz eta agintea lortzeko aurrerabideari dinamika jatorra ezarriz; honela jokatzen duen organizazioa da benetako organizazio abangoardiako eta gidari.

Gidari kontzeptuak, beraz, hauze adierazten du: klase-borrokaren baitako kontraizan nagusiari eraginaz, prozesu politkoaren iniziatiba aurrerantz daraman linea politkoa, hots, masen sektore iraultzaile handiek bere egin dituzten helburu estrategikoetarantz, langile-klasearen eta herriaren interes objetiboei erantzuten dieten helburuetarantz zuzen erazten duena, alegia. Organizazio Gidariaz mintzatzeak prozesu iraultzailearen nolabaiteko desarroilo eta heldutasun maila badagoela adierazten du (hasera batetan nukleo iraultzaileak ematen dira, ez gidari izateko gauza diren organizazioak), masengan gero eta eragin handiagoa edukitzea, hauekin nolabaiteko lotura organikoa izatea, mobilizaziorako gaitasun orokorra eta zabala izatea, gero eta bere aldeago duen indar-erlazio batetan aurkitzea, hain zuzen.

(…)

3) KAS, Bloke Gidari iraultzailea

(…) Prozesu iraultzaile baten gidaritza egitea, azken finean, beronen iniziatiba politikoa markatzea, seinalatzea da, masei norabidea eskeintzea eta hauengan kontzientzia iraultzailea desarroilatzea, eta klase-borrokaren eremu konkretu honetan kontraizan nagusiaren sakontzea saiatzea, prozesuaren aurreratze egokia kontrolatuz. Gidari kontzeptua ez da ulertu behar zentzu txar batetan, masak itsutasunezko egoera batetan aurkituko balira bezala eta hortik abiatu beharra balego bezala. Guk abangoardia honela ulertzen dugu: langile-klasearen eta herriaren barnetik kanporatzen den zera bat bezalaxe; eta honengatik masen beren barneko zerbait dena, inolako asmo ordeztatzailerik gabea. Masen partehartze konszientea da gure nazio eta gizarte-askapenerako borrokaren bere-benetako subjetoa.

Honela beraz, guretzat gidaritza politikoa zera da: prozesu politiko bat aurrera bultzatzea, berau aurrerantz joaten isladatzen delarik praktikan. Honek zera adierazten du, ez bakarrik etsaien eta arerioen egitasmoen aurrez-aurre abantzatzea, baizik eta areago, projektu konkretu bat desarroilatzeko gaitasuna izatea:

– Projektu honek langile-klasearen eta herriaren orain-oraingo beharrei lotua joan beharko du.

– Klaseko projektu iraultzailea izan beharko du eta herritar mailako sektore haundiak bereganatzeko gauza, iraultza sozialistaren lehen etapako iraultza herritarra lortzeko aliantza historiko behar-beharrezkoa bait da hau.

– Benetan iraultzailea izan dadila projektu hau eta klaserik gabeko gizartea lortzea bila dezala.

– Orokorra izan dadila, zeren eta projektu politiko bat hegemoniko globalki egiten da, eta ez zatika.

Gidaritza politikoak, baitere, helburu taktikoak zehazteko gaitasuna edukitzea adierazten du, unean uneko analisiak eta azterketak egiteko gauza izatea, politikak eta iharduera-lerroak definitzea, borrokak bultzatzea eta korrdinatzea, eta hau dena praktikaren bidez elikatzen den etengabeko prozesu batetan.

Honela bada, KASek badu projektu politiko konkretu bat; eta berau haustura demokratikoaren alternatiba taktikoan eta Euskadi Euskaldun, Batu, Independente eta Sozialista baten helburu estrategikoetan oinarritzen da. Borroka armatua masen borrokarekin eta erakundetako borrokarekin erlazionaturik, eta azken hau aurreko beste bien zerbitzutan delarik, hauxe dela iraultzaren garaipenaren eta aurreratzearen giltza ikusten du KASek; masen borrokak, era berean, Batasun Herritarraren aliantza historikoa, zeinaren gaur egungo konkrezioa HERRI BATASUNA bait da, behar-beharrezkoa duela; masen borrokaren gorakada eta iraultzaile bihurtzea langileen eta herritaren kontrabotere baten sortzearekin parekatua joan behar duela.

(…)

4) Blokea osatzen duten organizazioak

(…) HASI alderdia kolektibo organizatu bezala eratzen da, KASeko kide denez borroka sektorial guztien globalizazio-langintza desarroilatzen duena; eta borrokaren gorabeherek eta egituratzearen arazoak Blokeko beste kideei desarroilatzen uzten ez dieten masa eta erakunde-mailako ihardura politiko guztietan lan egiten du.

Alderdiak, ahalik eta zabalena izaten saiatu arren, oso kontutan izango du prozesuaren gorabeherek partidu zehatz bat izatea agintzen diotela, trinko-trinko kohexionatua eta homogeneizatua, iharduera frakzionarioei leku eman gabe, bere barnean joerarik onartu gabe eta militantzia zer den eta zertara behartzen duenari buruzko kontzientzia sendo batekin. Partiduko militanteak, era berean, KASeko beste organizazio iraultzaileetan egituratu beharko dute derrigorrez eta batez ere langile eta herri-mugimenduari dagozkienetan.

Partiduari, beraz, masen eta erakunde-mailako ihardueraren globalizatzaile denez, Blokearen barnean egiteko eta erantzukizun funtsezkoa dagokio, batez ere egungo egoeraren analisia egiten eta linea politikoa formulatzen, prozesuaren teorizazioan eta masen kontzientzia eta organizazio-maila altxatzen.

(…)“

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: