MATXINADA ARMATUA (KOMINTERN)   Leave a comment


Nazioarteko Mugimendu Komunistaren borroka-moldeen eta gerrillen azterketarekin jarraituz, “Matxinada Armatua” aurkezten dugu.

Lan hau 1928an argitaratu zuen Komintern-ak (Nazioarteko Komunistak) koadro komunisten eta aldekoen ikasketa bultzatzeko borroka armatuaren inguruan. Argitaletxe faltsu baten izenean argitaratu zen legalitate kutsua emateko eta ezizen germaniar batekin atera bazen ere, egiatan hainbat egilek hartu zuten parte bere elaborazioan (Ho Chi Minh haien artean).

Lan honetan porrot egindako proletalgoaren hainbat matxinada armatu aztertzen dira irakaspenak ateratzeko asmoz eta gero zuzentarau batzuk eman. Matxinada hauek dira: Reval (Estonia, 1924), Hanburg (Germania, 1924) eta Kanton eta Shangai (Txina, 1927). Ez dira Hungaria eta Bavaria-ko adibideak aztertzen, zeintzuek armada gorrien sorkuntza ekarri zuten, inperialistek SESB “beste herrialdeen aferetan sartzea” ez egoztearren.

Lana matxinada armatuaren borroka moldean zentratzen da, Alderdi Komunistaren paperan honen prestakuntzan eta hau greba politiko eta manifestazio armatuen uztartze bidez planteatuz, matxinadan kale-borrokek eta hiriko borroka armatuak duten garrantzia azpimarratuz. Iraultzak gerra zibil iraultzaile luzeago baten forma hartzea berezkoa dela onartu arren, ez da sartzen borroka armatu honen nondik norakoak sakonki aztertzera. Nekazal eremuko gerrillen formakuntza bai lantzen da, baina ez hiri-gerrillena.  Ez da lantzen ezta ere borroka armatuaren papera egoera iraultzailearen sorkuntzan, nahiz eta ekintza gerrillariak babestu behar direla esan masen sostengua badute.

Kontuan hartzen ez duen beste puntu garrantzitsu bat, bere garairako ere, Estatu inperialisten ejertzitoen profesionalizazioa da, politikoki ziurrak izateko helburuaz. Honetan erakunde faxisten elikatzea eta babesa ere garrantzia handia hartzen du. Hala ere, ez da menperakuntza forma faxistapeko egoerarik aztertzen. Egun oso kontuan hartzekoak dira ere kontrairaultza prebentiboaren doktrinak eta gizartearen eta errepresioaren militarizazioa, inperialismoaren erreakziorako joeraren eskutik, edozein kimu iraultzaile mozteko ezarriak.

 

 

1. II. Nazioartekoa eta matxinada

Matxinada armatua proletalgoaren klase-borrokaren formetako bat gisa, Marx eta Engels-en sistemaren erdigunea da. Proletalgoak forma hau erabiltzearen erabateko beharra, halabeharra, klase-borrokaren iraultzaren fase historiko jakin batean nazio jakin batean, forma sozialen garapenaren, historian bortizkeriaren paper iraultzailearen, klase baten menperatzearen bitarteko gisa Estatuaren paperaren eta azkenik proletalgoaren diktaduraren ikuskera marxista ososaren berehalako ondorio dira. Borroka armatuaren, eta orokorrean klase zapaltzaileen aurkako proletalgoaren borroka armatuaren, beharra eta halabeharra ukatzea, derrigorrez klase-borroka orokorrean ukatzea da, proletalgoaren diktadura ukatzea da eta aldi berean marxismo iraultzailearen oinarri berak aldatzea da, ez-erresistzentziaren doktrina higuingarri batean bihurtuz.

Ez onartzea proletalgoaren diktadura kapitalismotik sozialismorako iragate posible bakar gisa, praktikoki iraultza proletarioa orokorrean ez onartzea da. Kapitalismotik sozialismora iragateko bide desberdin, ez-bortitz, hots ez-iraultzaile, baten aukera eta beharra erakusten saiatzen diren beste ikuskera guztiak proletalgoaren papera gizartearen abangoardia gisa ukatzen dute, beste klaseekiko mendeko egoera batera baztertuz.

Bere idatzietan, eta bereziki Estatua eta Iraultza bere lan aipagarrian, Lenin-ek, Marx eta Engles-en doktrinan oinarrituz, marxismo iraultzailearen funtsezko ikusmolde hauen hauskaiztasuna aparteki erakutsi du, oportunistek sistematikoki alde batera utziak, desitxuratuak, itxuraldatuak. Beste aldetik, II. Nazioartekoaren, eta bereziki sozialdemokrazia germaniarraren, historia eta hondamen ideologiko lotsagarriek, honen jarrera sozialismo zientifikoaren oinarrizko auzien aurrean (Estatua, diktadura, matxinada), era biribilean eta praktikan baieztatu dute Marx eta Engles-en ikusmoldeak, Lenin-ek zuzenetsi eta osatuak gertakari historiko berrietan oinarriztuz, ongi eraikiak zeudela.

Funtsezko auzi hauekiko –proletalgoaren diktadura, boterearen aldeko behargin-klasearen borroka armatua, Estatu burgesaren suntsidura eta gobernu-aparatu baten eraketa bere hondarren gainean- hala nola marxismo iraultzailearen oinarrizko beste auzi guztiekiko marxismoaren desitxuratze oportunistaren zeregin hedatzailea, jakina denez, sozialdemokrazia germaniarrari dagokio.  Marx-entzat “historian indarra beti erregimen berri batez ernaldutako erregimen zaharraren emagina izan den” bitartean; “gizarte kapitalista eta gizarte komunistaren artean lehenetik bigarrenerako iragate-aldi iraultzailea dagoen… eta aldi honetako Estatua proletalgoaren diktadura iraultzailea baino izan ezin den” bitartean; “iraultza biztanleriaren zati batek besteari bere borondatea fusil, baioneta eta kanoien bitartez ezartzen dion ekintza bat den… eta zeinetan alderdi irabazlea bere menperatzea bere armek atzerakoiei  iradokitzen dieten beldurraren bitartez mantentzera derrigorrez behartuta dagoen” bitartean; Marx-en arabera, “burgesia indarrarez bidez uzkailtzean, proletalgoak bere menperatzearen oinarriak jartzen dituen” eta “Komunak bereziki behargin-klaseak ezin duela bakun eta xaloki Estatuaren makineriaz jabetu eta bere helburu propioentzat martxan ipini erakutsi duen”, baizik eta “suntsitu behar duen, kontinentean benetan herrikoia den iraultza ororen lehen baldintza den “ bitartean, sozialdemokrazia germaniarrak beti defendatu izan du, eta defendatzen jarraitzen du, erregimen kapitalistatik erregimen sozialistarako igarotzea bide baketsutik, odol isurketarik gabe, burgesiaren gobernu-aparatua suntsitu gabe, proletalgoaren diktadura eratu gabe, emango den kontzeptua.

(…)

2. Boltxebismoa eta matxinada

(…)

Iraultza proletarioak ez du lerro zuzen bat jarraitzen. Igoera eta jaitsiera, garaipen partzial eta aldi baterako porroten bidez egiten du aurrera. Iraultzaren behin betiko garaipena ezinezkoa da igoera eta jaitsiera hauek gabe bere garapenean zehar. Proletalgoa borroka iraultzaile luze honetan gogortzen da, bere indar propioak, etsaiaren indarrak eta politika ezagutzera ikasten du; eskarmentu honi esker, politika eta taktika propio batzuk eratzera iristen da, historiaren irakaspenak pilatzen ditu eta borrokara doa energia berri batekin bere klase-helburuak gauzatzeko. Zentzu honetan, proletalgoak pairatutako aldi baterako porrotek ez dira soilik porrot gisa hartu behar. Haietako bakoitzak garaipen baten osagaiak ditu, halabeharrez gertatuko dena. Engels-ek behin esan zuen: “Garaitutako ejertzitoak eskola onak dira”. Hitz miresgarri hauek are gehiago ezarri daitezke ejertzito iraultzaileei, klase aurreratuen artean bildutakoak (Lenin). 1905eko saiakera orokorra gabe, ezin izango litzake 1917ko urriko errusiar proletalgoaren garaipena ulertu. Garaipen eta porrot latz multzo bat gabe, proletalgo txinatarraren hamaika pairamenen gain jasandakoak, ezin izango litzake ulertu iraultza proletarioaren garaipen saihestezina Txinan. Hau zalantzarik gabeko zerbait da. Ikuspuntu honetatik hartu behar da matxinaden auzia, ez jada orokorrena baizik eta partzialena, proletalgoaren eta zapaldutako nekazalgoaren borroka partzialarena (ez unibertsala) klase zapaltzaileen aurka.  

1906an, “Partisuauen gerra” bere lanean, Lenin-ek zioen:

                “Erabat naturala eta saihestezina da matxinadak forma garaiago eta osoagoa hartzea, gerra zibil luze batena, herrialde osoa hartuko duena, hots herriaren bi zatien arteko borroka armatu bat. Gerra hau ezin da ulertu borroka handi ez ugari multzo gisa bat baino, tarte nahiko handiez banatutakoak, zeinetan zehar gatazka txiki pila bat ematen diren. Hau gertatzen bada, hau zinez gertatzen bada, sozial-demokraziak halabeharrez masak aldi berean borroka handi hauetan eta gatazka txiki hauetan gidatzeko erakundeen sorkuntza xedetzat hartu behar du”.

(…) Hainbat matxinada mota dago: matxinada garaileak, porrotean amaitzen duten masen matxinadak, partisauen gerra txikia (gatazka txikiak), putsch-matxinadak, hots soilik alderdi edo edozein erakundek antolatzen dituenak, masen parte hartzerik gabe.

Alderdiaren jarreraren irizpide nagusia matxinada mota ezberdin hauen aurrean hurrengoa da: masek parte hartzen dute ala ez? Alderdiak putsch-ak baztertzen ditu, abenturazaletasun burges-ttipiaren adierazpenak izateagatik. Alderdiak edozein masa-borroka babestu eta gidatzen du, gatazka txikiak edo partisauen operazioak barne, masek zinez parte hartzen badute.

(…) Historiak emandako matxinada adibide ezberdinen ahal den azterketarik osoenak, ondorio orokorretara iristea ahalbidetuko duten materialak emango dizkigu, proletalgoaren borroka armatuaren antolakuntza eta gidatzearen inguruan.

XX. mendeko nazioarteko proletalgoaren klase-borrokaren historia arras aberatsa da borroka armatuaren adibideetan. Gure zereginak ez du matxina proletario guztien azterketa hartzen, ezta garrantzitsuenenak ere. Soilik adibide bereizgarrienak, hezigarrienak, aztertuko ditugu, hala printzipio politikoen ikuspegitik, hots baldintza sozial eta politikoen hautemate eta matxinadaren hasierako unearen aukeratzearenak, nola  matxinadaren prestakuntza eta gidatze militarraren ikuspegitik.

3. Reval-eko matxinada

(…)

Masen gelditasuna azaltzen da ez Reval-eko proletalgoak izpiritu iraultzailea ez izateagatik, baizik eta ez zegoelako politikoki eta materialki prest preseski abenduaren 1ean ekiteko. Gudaren aurkako astetik, Alderdi Komunista ez zen saiatu masa-manifestazio bat bera ere antolatzen, ez zituen beharginak grebara deitu behin ere, ez zituen kalera ateratzera premiatu, gobernuaren mertzenario armatuen zanpatze goiztiar baten beldur. Tomp komunistaren, Estoniako sindikatuen lehendakariaren, erailketa basatiaren aurrean ere, matxinada baino hiru egun lehenago fusilatutakoa, Alderdi Komunistak ez zituen masak protestatzera bultzatu. Alderdiak matxinadan faktore militarraren garrantzia puztu zuen, masen mugimendu iraultzailearena gutxietsiz. Itsumustuko ekintzaren printzipioak, zentzu soilki militarrean, dena hartu zuen matxinadaren prestakuntzan. Proletalgoak ez zituen inondik ere abenduaren 1eko gertakizunak ulertu, Alderdiaren igarotzea ekintza zuzenera zakarregia izan baitzen. Matxinada ezustekoa izan zen ez soilik burgesiarentzat, baizik eta Estoniako klase langileentzat ere, eta bereziki Reval-en. Alderdiak burgesiari boterea iraultzaile leialen multzo txikiekin kentzea espero zuen, hots abangoardia baten abangoardiarekin, ezusteko ekintza militarren bitartez; edo behintzat arrail bat irekitzea Estatu burgesan, gerora masak herrestatzeko eran eta gudua herri langilearen matxinada orokor batekin burutu.

(…) Taldeen jarduera urriaren eta borrokan gogo eskasaren zergatia, gure aburuz, matxinoak masa beharginetatik isolatuak sentitzen zirela da, ez zutela nahiko sostengurik jasotzen: masek soilik begikotasun pasibobat sentitzen zuten beren abangoardiarekiko.

Ez dira abangoardia baten ekintza militarrak boterea hartzeko masen borroka aktiboa sortu ahal eta behar dutenak; masa langileen bultzada iraultzaile boteretsua da abangoardiako destakamenduen ekintza militarrak eragin behar dituena; (…)

4. Hanburg-eko matxinada

(…)

Alderdi Komunistak 18.000 kide inguru zituen. Bere borroka-erakundeak gutxi gorabehera 1.300 gizabanako zituen. Muin aktiboa zen, Ordnerdienst (OD) deitua, lurralde-printzipioaren arabera antolatutakoa 5 eta 10eko taldeetan, auzo-batzordeen menpeko antolatzaile militarren gidaritzapean, aldi berean Hanburg-eko Batzodearen menpe zeudenak, hiriko antolatzaile militarraren bitartez. Matxinada baino pixka bat lehenago, ODaren egiturak hurrengo forma hartu zuen: oinarrian, 8 gizabanakoen talde bat buruzagi batekin; hauetako 4 taldek eskuadroi bat osatzen zuten eta 4 eskuadroik sekzio-buruzagi baten agindupeko sekzio bat. Sekzio bakoitzak txirrindulari eta motoziklista kopuru jakin bat zuen, hainbat erizain (behargin-sorospen Elkartekoak) eta esploratzaileak, gehienak emakumeak.

ODa hasiera batean Alderdiaren bilera, mitin eta manifestazioetarako goardia gisa zegoen. Egiteko hauetan era berean auzo-batzarretarako eta inprenta komunistentzako gaueko goardiak zeuden, hala nola kontsignak margotu eta aldarrikapenak itsasteko. ODak Hanburg-en kalibre ezberdinetako suzko laurogei arma inguru zituen, gehienak errebolberrak.

Abuztuko hilabetean, Erdiguneko Batzordearen ildoaren arabera zenturia proletarioak eratzen hasi zirenean, ODak koadroak ematen zituen. Urriko mugimendua ematerakoan, Hanburg-en militarki antolatutako hamabost zenturia zeuden, baina armarik gabe. Bakoitzak 40 edo 60 gizabanako zituen. Zenturia hauek proletalgoaren borroka-indar handia osatzen zuten, armatu ondoren kontra-iraultzaren indarren aurka borroka eutsiko zuen goardia gorria, matxinada orokorraren unean. Hala eta guztiz ere, zenturien helburua ez zegoen argi erakunde komunista orokorrarentzat. Ez zen gidalerro zehatzik eman, Erdiguneko Batzordeak ez zuen ahaleginik egin argiago egiteko. Alderdiak, edo zati zehatz batek behintzat, eta ODak bereziki, zenturiak ODaren atal osagarri bat bezala hartzen zuen, borroka-bitarteko bat bezala. Goardia gorriaren oinarria ODa zen. Alderdiak arreta guztia ipintzen zuen ODko kideen prestakuntza militarrean, armen bilketara, eta abar… Esan beharra dago ODaren prestakuntza militarra zinez ona zela. Gehienbat, ODak bere armak erabiltzen ikasi zuen; kale-borrokaren funtsezko elementuak ezagutzen zituen; etsaiaren gailuaren eta batez ere poliziaren ikuskatzeak egiten zituen; aurkaria armagabetzeko eta matxinadaren plana ezartzeko informazio baliagarriak lortu zituen. Beste hitzetan, ODa polizia eta faxisten aurkako borroka erabakigarria hasteko aktiboki prestatzen zen, Alderdiak erabakitzerakoan.  

(…)

Mugimenduaren hasieran, matxinadaren zuzendaritzak burkide batzuk bidali zituen (armak ez zituztenak) hiriko barneko geltokietara, lantokien ateetara eta beharginen beste biltze-tokietara, greba orokorra aldarrikatzeko eta borroka aktibora deitzeko. Komunikabide guztiak bertan behera geratu ziren, lantokiak gerarazi ziren eta beharginak borrokaren puntu ezberdinetan elkarretaratu ziren.

(…) Nahiz eta masek ez zekiten matxinada preseski urriaren 23an hasiko zela, borroka jada egun horretako goizaldean hasi zela jakin zutenean, berehala hartu zuten parte, era batean edo bestean. Oihu orokorra zen: “Emaizkiguzue armak!” Baina armak oso urriak ziren. Barrikadak eraikitzearen kontsigna bota zen unean, hauek ia berehala agertu ziren auzo guztietan. Hau soilik masa beharginen parte-hartzeari esker izan zen, eta bereziki emakumeena.

(…)

5. Kanton-eko matxinada

(…) Shangaiko matxinadetan eta orohar Kanton-eko matxinada arteko borroka iraultzaile osoan zehar, proletalgo txinatarra estuki aliatua egon bazen burgesia nazional-erradikalari, bere abangoardia Alderdi komunista Kuomintang-arekin bloke bat osatzen bazuen (ordurako lau indar politikoen adierazpena zena: proletalgoa, burgesia, nekazariak eta hirietako biztanleria txiroa), Kanton-eko matxinadan proletalgo txinatarra lehen aldiz klase zinez burujabe gisa agertu zen, burgesiaren, kasta militarista edo feudalen eta inperialismo atzerritarraren aurka borrokatu zena, proletalgoaren eta nekazalgoaren diktadura demokratiko iraultzailearen alde, Sobieten boterearen alde borrokatu zena. Alderdi komunista txinatarraren gidaritzapean, Kanton-eko proletalgoak boterea hartzea lortu zuen milioi bateko biztanleko hiri batean, eta berrogeita zortzi orduz mantentzea lortu zuen. Honela mundu osoari erakutsi zion proletalgo txinatarra behin betiko bere buruaren kontzientziaz jabetu zela, politikoki eratu zela, klase burujabe batean bihurtu zela, iraultza txinatarraren indar zuzentzaile eta gidaria izateko gai. Azkenean erakutsi zuen iraultza txinatar handia proletalgoaren hegemoniapean egingo zela.

Gero Txinan gertatu ziren jazoera iraultzaileak, hala nola Kanton-eko matxinada, baieztapen hau ongi oinarrituta zegoela berresten dute. Matxinada baino lehenago jada, burgesia txinatarra indar iraultzaile bat izateari utzi zion, behin betiko kontrairaultzaren eremura pasa zen, eta kasta feudal eta militaristekin eta inperialismo atzerritarrarekin batera guda amorratua zeraman aurrera proletalgoaren eta bere aliatuen aurka: nekazariak eta hirietako biztanleria txiroa. Kanton-eko matxinada ondoren, iraultzaren aurkako erreakzioaren borroka hau areagotu egin zen. Klase langile txinatarren borroka gidatzeko gai zen indar bakarra proletalgoa izaten jarraitzen zuen.

(…)

Jakina, honekin ez dugu esan nahi ejertzito iraultzaileko 20.000 edo 25.000 gizabanako hauek, Kanton-eko matxinada eman zen baldintzetan, borroka luze bat mantendu ahal izango zutenik erreakzioaren aurka. Etsai-indarren nagusigoa itzela zen. 20.000 edo 25.000 gizabanako hauen amaierako garaipena ezinezkoa zen, Kanton-eko proletalgoaren ale erabakiorrek armen bidez aktiboki sostengatu izan ezean (Alderdiak borroka aktiboan parte harrarazten jakin izan balu), nekazal biztanleria masiboki esku hartu izan ezean, edo gutxienez partisau-ekintzak egin izan balitu Kanton-en aurka zihoazen tropa militaristen bidean, tropa hauen zati baten arreta desbideratzeko gutxienez. Azkenik, ejertzito militarista hauetan deskonposizio-zantzu batzuk eragin behar izan ziren. Kasu honetan, Kanton-eko matxinada, iraultza txinatarraren atzeguardiako borroka gisa, 1927an, igoera berri baterako abiapuntua izan zitekeen.

(…)

6. Shangai-ko matxinadak

(…)

Alderdi komunistako zuzendaritza proletalgo txinatarraren zeregina iraultzan gutxietsi zuen. Proletalgo hori iraultza demokratiko-nazionalaren bitartez bere hegemonia eskuratzeko oraindik politikoki nahiko indartsua ez zela jo zuen. Nahiz eta Alderdiko buruzagi batzuk teorikoki onartu borrokatzearen beharra iraultzan proletalgoari zeregin gidari bat ziurtatzeko, hau esaldi bat baino ez zen, ez baitzen inolako ahaleginik egin honetarako.

Alderdiko zuzendaritza euskarrietan halako uste bat, proletalgoaren zereginaren ingurukoa, nagusi zenez ondorioa garbia zen: iraultza demokratikoaren lidergoa Kuomintang-ari zegokion; proletalgoa eta bere abangoardia beren taktika Kuomintang-arenaren arabera ezarri behar zuten, Kuomintang-aren politika ezeztatzen zuen aldarrikapenik ezin zuten erabili, Kuomintang-aren atzetik joan behar ziren. Honela ulertzen zituen Alderdiak N.K.ren ildoak iraultza demokratikoan Kuomintang-arekin Alderdi Komunistaren aldi baterako blokearen inguruan.

(…) Kuomintang-aren politikari Alderdi Komunistaren men egite hau, menperakuntza hau, ez zuen soilik lehenengo matxinadaren aldia ezaugarritzen, baizik eta hurrengo aldiaren zati handi bat ere, 1927ko abuztuko hilabeteko ezohiko biltzarra arte, aurreko zuzendaritza oportunista ordezkatu zuena.

Lehenengo matxinadaren porrotaren kausak, aurretik aipatutakoak, A.K. txinatarrak auzia honetan orientabide aizun bat hartu zuelako jazo ziren soilik: nork hartu behar du bere gain iraultzaren paper gidaria: Kuomintang-a ala Alderdi Komunista? Kuomintang-arekin blokea mantenduz eta bere ondoan borrokatuz iraultza nazionalaren kontsignen alde egokiro ekin zuen. Baina ez zen ezta une batez ere bistatik galdu behar Kuomintang-ak iraultza traizionatu ahal, eta halabeharrez behar zuela; atsedenik gabe aldarrikatu behar zen Alderdi Komunistaren eskubidea iraultza nazional-demokratikoan bere politika propioa izateko. Ez zen inoiz bistatik galdu behar iraultza nazional-demokratikoaren helburuak, hala Txinan nola gainontzeko munduan, soilik iraultza proletarioaren bitartez izan daitezkeela osoki eskuratuak.

(…)

Shangai-ko behargin-klasearen diziplina txundigarria eta borrokarako trebetasuna nabarmendu behar dira. Greba orokorra ordu zehatz baterako izan zen ezarria eta justu une horretan Shangai-ko behargin guztiak greba hasi zuten. Ordu batetan doi hasi zen poliziaren armagabetzea auzo guztietan.  Eta gainera armagabetze hau bere gehiengoan armagabe zueden beharginek egin zuten (soilik 150 mauser zeuden).

Greba orokorraren eta matxinadaren halako egikaritze zehatz bat Shangai-ko behargin-klasearen eta burgesia-ttipiaren zati baten baitan Alderdi Komunistaren eragin itzelari esker izan zen posible soilik.

Orokorrean Alderdi Komunista Txinatarrak, edo hobeki esanda bere zuzendaritzak, ildo zuzen bat jarraitu zuen altxamenduaren antolakuntza, prestakuntza eta gauzatzearen inguruan, bere ekitea Kuomintang-aren aurrean ez zen hainbeste bat etorri: proletalgoaren zeregin iraultzailea gutxietsi zuen; Kuomintang-a eta burgesia nazionala faktore iraultzaile gisa hartzen jarraitu zuen burgesiaren zati bat eta ondorioz Kuomintang-a (bere eskuin hegoa) behin betiko kontra-iraultzaren eremuan sartu zirenean eta bertako elkarte atzerakoiekin eta atzerriko inperialismoarekin ulertzeko prest zeudenean.

(…)

7. Alderdi komunistaren lana klase zapaltzaileen indar armatuak eragabetzeko

(…)

Baina hemendik ez da inolaz ere ateratzen N.Z.ren ale eskuindarren ondorioa, iraultza soilik gerra bat eta gero posible dela uste dutenak. Atera behar den ondorioa da matxinadaren prestakuntza egin behar dela aldi berean ejertzitoaren barneko agitazio bitartez eta indar armatu proletario propioen eraikuntza bitartez, oraindik eragabetua izan ez den ejertzito erregularraren zatiaren aurka armak eskuetan borrokatzeko gai direnak. Ez da ahantzi behar matxinadaren unean ejertzitorako borroka ere armen bidez egin behar dela. Zenbat eta aurreratuagoa egon ejertzito burgesaren eragabetzea, are indartsuagoak izango dira proletalgoaren indar armatuak, are errazagoa izango da borroka matxinada beran zehar. Kontrakoa ere egia da.

(…) Proletalgo iraultzailearen benetako orientabide leninista gerrate inperialistaren aurrean, gerra hau gerra zibilean bihurtzean datza. Ejertzitoaren aurrean, gerrate inperialistaren faktore nagusia, Alderdiaren eta proletalgo iraultzaile osoaren jarrera ejertzito inperialistaren erabateko eragabetzea, eta proletalgoaren eremuan soldaduen sartzea, lortzera jo beharra dauka. Hori da ejertzito barneko agitazio ororen amaierako xedea. Iraultza proletarioaren garaipenarekin soilik ahal izango da zeharo eskuratu. Boterea Estatu burgesaren eskuetan jarraitzen duen bitartean, ejertzito burgesa Estatu honen funtsezko elementu gisa mantenduko da. Herrialdeko egoera politikoa edozein izanda ere, proletalgoaren helburua ejertzito burgesa gehienezko mailan eragabetzea eta ideia iraultzaileak sarraraztea da.

(…) Lan iraultzailearen baldintzak ejertzito profesionalen baitan derrigorrezko zerbitzu bidez errekrutatuko ejertzitoekiko ezberdinak dira. Orokorrean, lehenetan zaila da aurretik aipatutako aldarrikapen partzialen propaganda aurrera eramatea. Hala ere, ez da lan hau alboratu behar, inolaz ere. Ejertzito profesionalak orokorrean ale proletarioz (langabetuak) eta nekazari txiroz osatuta daude: soldadu hauen masan lan egiteko oinarri bat da. oso kontutan izan behar da troparen osaketa soziala eta  berezitasunak. Propagandarik kementsuena egin beharko da burgesiak proletalgoa   borrokatzeko eratutako tropa berezien aurka (gendarmeria, polizia), eta bereziki borondatezko talde armatuen aurka (faxistak). Batez ere, zorrozki borrokatu beharko da faltsukeria erreformisten aurka, faxisten “erabilgarritasun publikoaz” eta “herri-poliziaz”, “berezko eskubideaz” eta halako ergelkeriez mintzo direnak; biztanleriaren   gorrotoa asaldatu beharko da tropa berezi hauen aurka, beren benetako izaera salatu behar delarik. Baina aldi berean, antolakunde militar hauetan eragabetze soziala eragin beharko da, haietako ale proletarioak berreskuratzeko. (…)

Era orokorrean, alderdi komunistek elkarte bolondresen deuseztapena eskatu behar dute. Zentzu honetan, kanpaina politikoa egin beharko dute eta aldi berean, barrutik eragabetzen saiatuko dira. Esperientziak erakusten du erakunde proletario erdi-militarren eraketa, Germaniako Fronte Gorria bezala, oso arma indartsua dela elkarte hauen aurka, eta ale proletarioak berreskuratzeko bitarteko bat. Beraz, ahal denean, mota honetako erakundeak sortzen saiatu beharko da, beren xede nagusia burgesiaren elkarte militarrak eragabetzeko  lan bat (politikoa eta antolakuntzazkoa) egitea izango dena.

(…) Polizia germaniarra ez da salbuespena. Lan iraultzailea beharrezkoa eta posiblea da gainontzeko herrialdeetan. Klase zapaltzaileen eskuetan dagoen errepresio-trena gisa poliziaren garrantzia dela eta, eta lan honek bilakaera “baketsuko” garaietan ere eman dezaakeen emaitzak direla eta, boterea hartzeko proletalgoaren borrokaren gain poliziaren ahalmen politikoek izango duten eragina aipatu gabe, sektore honetan egindako lana ez da inoiz gehiezkoa izango.

8. Indar armatu proletarioen antolakuntza

Egoera berehala iraultzaile batean, proletalgo iraultzailearen alderdiaren helburuetako bat proletalgoaren indar armatuen eraketa da, borroka-erakunde baten osaketa. Borroka-erakunde honen beharra eztabaidaezina da.

Herrialde askotan egin diren matxinada armatuen esperientziak erakusten du, Alderdiaren lana ejertzitoaren barnean eta orokorrean burgesiaren indar armatuaren barnean oso bikaina izanda ere, inoiz ez dela posible izango ejertzito osoa eragabetzea matxinadaren unerako; ezta guztiz indargabetzea ere bere baitan lan politikoaren metodoez soilik. Beti egongo dira aginte atzerakoiari leialak diren unitate eta taldeak, proletalgoaren aurka aktiboki borrokatuko dutenak.(…)

Matxinadaren eta kale-borrokaren taktika (matxinada orok hiri batean kale-borroka forma hartzen du) arras zaila da bere berariazko karaktereak direla eta, aurrerago aztertuko ditugunak, eta ejertzito erregularren taktika arruntaz desberdintzen duena. Bere ikasketak ahalegin luze eta saiatuak behar ditu. Beraz, azkenera arte marxista den alderdi iraultzaile batek, hots matxinada arte bat gisa hartzen duena eta behargin-klasean altxamendu armatuaren ideia zabaltzen duena, etorkizuneko matxinadako koadroen heziketaren auzia praktikoki plantatu beharra dauka, erantzun bat emateko. Horretarako, alderdi proletario bakoitza une honetatik prestatu behar da, egoera berehala iraultzaile bati itxaron gabe, bestela oso berandu izango baita. Dagoen egoera politiko edozein izanda ere prestatu beharra dauka. Bere itxurazko zailtasuna arren, arazoa ez da konponezina. Marxismo-leninismoaren ikasketaren parean, Alderdiko zuzendaritzak arte militarraren ikasketa antolatu behar du, matxinada ezberdinen irakaspenen ikasketa, nagusiki Errusia, Germania eta Txinakoak. Ikasketa hau zirkuluetan, eskoletan (legalak, erdi-legalak edo ilegalak, baldintzen arabera), proletalgoaren borroka armatuaren irakaspenak Alderdiaren argitalpenetan erregistratuz, arte militarra praktikan ikasiz (burkideen bidaltzea ejertzitora), erakunde militar legal eta ilegalak sortuz (Fronte Gorria Germanian, Borrokalari zaharren Elkarte Iraultzailea Frantzian).

(…) Egoera berehala iraultzaile bat ematen denean, masen formakuntza militarrak (armen erabilera, matxinadaren eta kale-borrokaren taktikaren osagaiak, esplorazioa, lotura-zerbitzua, ejertzitoaren eta poliziaren antolakuntzaren eta taktikaren ikasketa, eta abar.), herriaren armatzeak eta toki guztietan goardia gorriaren destakamenduen eraketak, gehienezko maila lortu behar dute. Arretarik handiena eskaini behar zaio herrialdearen bizitza politiko eta ekonomikoaren gune erabakigarriei (kapitala, industria-gune handiak, trenbide-sareak, eta abar.).

(…) Bide guztietatik, Alderdiak masei azaldu behar die ejertzito iraultzailearen eraketarako borroka onuragarri batek, hein handi batean, garaipenezko borroka bat dakarrela, goardia gorriaren eraketa eta garapen legalaren alde borrokatzea kokapen erabakigarrietara iristeko bide nagusiaren alde borrokatzea baita, boterea lortzeko borroka zuzenaren hasiera. Aldi honetan saihestezinak izango dira burgesiaren indar armatuen aurkako talkak (tropak, polizia, gendarmeria, destakamentu faxistak). Porrot partzial batzuk ere saihestezinak izango dira.

(…)

9. Alderdiaren lan militarraren zuzendaritza

(…)

Komisio militarren zereginak Alderdiko batzorde urgazleen zuzentarauen arabera ejertzito, polizia, ontzidi eta elkartze militar burgesen barneko lana bideratzea eta gidatzea dira; Alderdiaren informazioa antolatzea; etorkizuneko goardia gorriaren koadro militarrak heztea; armak lortzea; Erdiguneko Batzordearen erabakien inguruan inprimatutako gai guztia (paper, liburuzka, aldizkari militarrak) argitaratu eta banatzea; Alderdiaren egunkarietan alde militarraren inguruko argitaratutako artikuluen idazterako gaia ematea; eta abar. Zereginen banaketa honen arabera egin behar da.

(…)

10. Ekintza militarren ezaugarriak matxinada hasterakoan

Matxinada armatua, proletalgoak gobernu-aparatuaren suntsitzera eta boterea hartzera jotzen duena, proletalgoaren eta bere aliatuen militarki antolatutako zatiaren eta klase zapaltzaileen indar militarraren arteko borroka armatu zorrotz baten forma hartzen du. Ageriko gerra zibil honen lehen aldian borroka gehienbat hirietan garatuko da, baldintzen araberako karatere eta iraupen ezberdineko kale-borroken forma hartuz. Iraultzaren finkatze eta lurralde-hedapenaren aldeko borrokaren emaitza, hein hadi batean, aldi honetako borroken emaitzaren eta proletalgoak bere Ejertzito gorrian borrokarako gai diren unitateen kopuru nahikoa biltzeko azkartasunaren araberakoa izango da. Ondoren, proletalgoak boterea eskualde ekonomiko eta politiko nagusietan (kapitalak, gune ekonomiko handietan) sendoki ezarri duenean, borroka armatuak aire zabaleko eremuko izaera hartu beharko du, ejertzito gorri erregularraren eta bertako kontrairaultzaren hondarren edota atzerriko esku-hartzearen artean.

(…) Lehenik, ez dago inongo fronte-lerro zehatzik gerra-egileen artean. Hala proletalgoarentzat nola klase zapaltzaileentzat, frontea edonon dago. Lagunak ala etsaiak, ez daude lurraldeki banatuak. Alde batetik proletalgo iraultzaileak ezinbestean aldekoak (ezkutuak ala baieztatuak) izango ditu klase zuzendarien eremuan (ejertzitoan, polizian, klase zapaltzaileetako alderdien eragin politiko eta ekonomikoaren pean kokatutako mota guztietako antolakundeetan, eta abar.); beste aldetik, proletalgoaren lerroen baitan erregimen zaharreko aldeko asko (Alderdi sozialdemokratako aparatua, sozialdemokraziaren eraginera menperatutako proletalgoaren eta burgesia-ttipiaren zatia, eta abar.) egongo da, ezkutuak ala baieztatuak.

Bigarrenik, boterearen aldeko borroka armatua hasterakoan, proletalgoak ez du oraindik benetako Ejertzito gorri erregular bat izango, borroka garaikidearen eskaerei dagokion bezala antolatua eta hornitua. Goardia gorriko destakamenduak etrokizuneko Ejertzito gorriaren ernamuinak dira soilik. Proletalgoaren ejertzito erregularra boterearen aldeko borrokan zehar eratzen da eta eratu behar da.

(…)

Beste aldetik, proletalgoaren indar armatuek (borroka-erakundea) dohain borrokalari zeharo gogoangarriak eta baliotsuak dituzte, abantaila handia ematen diena burgesiaren indar armatuen gain. Dohain hauek dira beren buruaz duten kontzientzia, matxinadaren garaipenean ipintzen duten ezinbesteko ardura, sostengatzen dituzten masekin uneoroko kontaktua, klase zapaltzaileetan anabasa agintzen duen ideia, gobernua kontraesan konponezinetan korapilatuta dagoenaren ideia, anabasatik ateratzeko eta baldintza material eta kultural ziztrinak hobetzeko era bakarra esplotatzaileen aurkako borroka errukigabe bat aurrera eramatea denaren ideia, azkenik proletalgoaren diktadura ezartzeko Sobieten Batasunaren eredua jarraituz. Guzti honek baldintza onuragarriak sortzen ditu borrokalari bakoitzak gehienezko ekimena erakusteko, borrokara garrez joateko, sakrifiziora eta etsaiaren aurka eraso kementsuak egiteko prest egoteko, kale-borrokara irteteko, hala destakamendu handietan (100, 300, 500 gizabanako) nola talde txikietan.

(…)

Horregatik, borroka partzialaren printzipioa (etsaia baino indartsuagoa izatea une erabakigarrrian eta toki erabakigarrian), ejertzito erregularren taktikaren funtsezko printzipioetako bat, garrantzia are handiagoa dauka matxinadan zehar.

Matxinadaren zuzendaritzak helburu guztietan nagusia zehaztu beharra dauka, bere okupazioak indar-harremana matxinoen alde hautsiko duena, eta ondorioz han elkartu beharko ditu indar eta bitartekoen (armen) gehiengoa hartzeko. Hasiera batean, ez zaio beldurrik izan behar bigarren mailako zenbait helburu edo auzoz ez arduratzea; gogoratu beharra dago behin funtsezko helburua hartuta, errazagoa izango dela bigarren mailako helburuak hartzea.

(…)

Masa proletarioek helburu ezberdinen aurkako matxinoen itsumustuko erasoak bere garaian sostengatu behar dituzte borroka aktibo baten bitartez; osterantzean, borroka-erakundea ez da gai izango hasierako arrakasta garatzeko eta haustura bat gertatuko da erakunde honen operazioen eta proletalgoaren gehiengoaren mugimenduaren artean. Borroka-erakundearen armamentu eskasa eta kide erlatiboki murritzak direla eta (aldi berean armamentu eskasaren ondorio dena), lehen arrakasten ondoren eta berehala destakamendu erasotzaileak harturtako armak borrokarako prest dauden beharginei banatzeko baldintzetan egon beharko dira, indarren handitzeari esker hasierako arrakasta berehala garatzeko.

(…)

Azkenik, plan estrategikoak gaingiroki aurreikusi behar du Alderdiak hartu behar dituen neurriak kanpoko esku-hartzea badago; aurreikusi behar du baita ere ejertzito iraultzaile erregular baten eratzea boterea iraultzailearen finkatzea eta gero, eskualde edo hiri handi bat ala bestean. Jakina, buruek ez dituzte neurri politiko handiak bistaz galdu behar (lurraren eta industria handiaren nazionalizazioa, lanaldia, soldatak, ostatuak, eta abar.) botere berriak berehala dekretatu eta praktikan ipini behar dituenak.

(…)

11. Matxinoen operazioen izaera matxinadan zehar

(…)

Matxinada armatuen esperientziak printzipio honen bat etortzea biribilki baieztatzen du. Etsaia kolpe laster baten bitartez libratzeko ideia oso erakargarria izan arren, hau egiteko ia ezinezkoa da, etsaia ere borroka bihozgabe baterako prestatzen dela eta berarentzat iraganeko esperientzia alferrikakoa izan ez dela eta. Matxinadarako prestatzean, proletalgoak jakin beharra dauka gutxiago ala gehiago luzea den borroka armatu bat sostengatu beharko duela klase zapaltzaileen erresistentziaren gutiz suntsitu ahal izan arte.

(…)

Ikusi ditugun baldintzetan, kale-borrokek etsaiaren sarraskitze fisikora jotzen dute eta izaera zeharo errukigabea dute. Proletalgoak klase-etsaiarekiko edozein gizatasun erakusteak ez du zailtasun berriak sortzea besterik eragiten, eta baldintzak oso aurkakoak badira, mugimenduaren porrota lasterragotu dezake.

Burgesiak arau hau ederki bereganatu du. Porrot egindako matxinada proletario guztiek erakusten dute zenbateko ankerkeria gizagabearekin tratatzen dituzten beren klase-etsaiak klase zapaltzaileek. Krudelkeria bera hau ezartzen dute borroka armatuan zehar.

(…)

Alderdiak eta bere komisio militarrek, goardia gorriaren (borroka-taldeak, ehunki proletarioak, eta abar.) eratzeaz arduratzen diren aldi berean, esploratzaileen sekzio bat sortu behar dute goardia gorriaren destakamendu bakoitzerako. Gainera, komisio militarrek agente-zerbitzu oso bat izan behar dute haien esanetara (lehendik bazegoena, baina hobetua izan behar dena egoera berehala iraultzaile bat hurbiltzerakoan).

(…)

Funtsezkoa da matxinoek hasieratik hiriko lotune-zerbitzua hartzen saiatzea: telefonoak, telegrafoak, irratia, hegazkineria, auto-garajeak, eta abar. Printzipio ez du soilik erabiltzeko beharrak agintzen, baizik eta lotune-bitarteko hauetaz etsaia gabetzeko beharrak baita ere.

(…)

Hortik premiazko beharra, neurri ekonomiko eta politikoen sistema arrazional baten bidez, agitazio eta propaganda bidez, erregimen berriak masa proletario eta erdi-proletarioei erregimen zaharra errotik suntsitzeko eta erregimen berri bat, guztiz aurkakoa, sortzeko iraultza bat aurrera eramaten ari direla erakutsi behar die, eta ondorioz proletalgoa eta biztanle txiro guztiak dira hiria erreakzioaren aurka defendatu behar dutenak.

(…)

Sektoreen gotortzea erdigunetik etsaiaren kokapenetara doazen luzera-kale guztien gotortzea izan behar du. Horretarako, barrikada handiak altxako dira kale hauetan zehar, tiro-kokapenak ipiniko dira barrikada hauen atzean, aurrean eta alboetara eta teilatuetan, leihoetan, etxeen balkoietan, eta abar.

Hona hemen nola eraiki behar den barrikada bat: metro edo metro eta erdiko zabalerako, eta 55 zentimetro edo metro bateko luzerako hobia zulatzen da bidarrian. Lubaki honen ertzak galtzada-harriekin finkatzen dira. Gainetik 50 edo 70 [zenti]metroko defentsa bat altxatzen da, burdin-hari arantzadunarekin, gurdiekin, altzariekin, hare edo harriz beteriko poltsekin, beste hitzetan, lortzen den guztiarekin. Komenigarria da barrikadak kale-gurutzatetan ipintzea, hiriaren erdigunera daraman kale nagusiari sarbidea hainbat aldetatik galarazteko.

(…)

Erasoaren pisu osoa kale-borroketan proletalgoaren borroka-erakundearen talde txikiei dagokie: eskuadroiak, sekzioak, konpainiak edo batailoiak, hainbat konpainien bilkura. Unitate hauek burujabeki ekin eta beren kabuz arazo multzo oso bai irtenbidea eman behar diotela eta, ahal den neurrian kanoi bat edo bi edo mina-jaurtitzailea eduki behar dute. Hauetako unitate bakoitzak esku-granadaz eta leher-ahalmen handiko bonbaz oparoki hornitua joan behar du. Gainera, aizkora, pikotx, pala eta soka-eskala kopuru aski bat izan behar du, etxeen barneko borrokarako beharrezkoak (ateak apurtzeko, hormak zulatzeko, pisu batetik bestera lekualdatzeko, eta abar.).

(…)

12. Alderdiaren lan militarra nekazarien artean

(…)

Alderdi iraultzailearentzat, bistakoa da nahi den zabala izan arren, nekazal mugimenduak ezin duela inongo emaitza erabakigarririk izan mugimenduan behargin-klasearen partaidetzarik gabe. Gauza bera gertatzen da behargin-klasearen operazioekin (nekazari- edo erdi-nekazari herrialdeetan) ez bada nekazarien ekintza iraultzaile indartsu batez lagundua. Hirietan eta landetan ekintza bateratu eta aldiberekoak antolatu eta prestatzea, alderdi iraultzailearen funtsezko xedea izan behar du herrialde nekazari eta erdi-nekazarietan.

(…)Printzipio hau unibertsalki ezagututako egi batean oinarritzen da, zeinaren arabera iraultza (proletalgoak boterea eskuratzea nekazariekin eta hirietako biztanleria txiroarekin aliatuta) Txina edo antzeko herrialdeetan, baldintza geografiko, ekonomiko eta politikoen aniztasun mugagabea dauka, eta ezin da bat-batean egikaritu (hots aste batzuetan edo hilabete gutxitan), baizik eta mugimendu iraultzaileen aldi gutxiago edo gehiago luzea hartu behar du ezinbestean, probintzia edo gune industrial eta ekonomiko ezberdinetan. Zalantzarik gabekoa da Sobieten boterea lehenik probintzia edo probintzia multzo txinatarraren batean ezarriko dela, non merkataritza- edo industria-gune handi bat dagoen, iraultzaren ondorengo garapenarentzat oinarri gisa balioko diona. Oinarri iraultzaile honen hedapena lurralde berrietara indar iraultzaile eta kontra-iraultzaileen arteko indar-harremanaren araberakoa izango da, ez soilik Txinan baizik eta mundu osoan ere. Hau borrokaren bitartez soilik konponduko den auzia da. Baina nolanahi ere, finkatze eta batasun iraultzailea Txinan Errusian Petrogrado eta Moskun Urriko iraultza eta gero indar kontra-iraultzaile guztiak botatzeko behar izan zena baino askoz ere denbora gehiago beharko dute.

(…)

Partisau-borrokaren esperientziak herrialde ezberdinetan, lehen etapan, gerra honek garrantzia lokaleko talka txikien forma hartzen duela erakusten du, destakamenduen kide eskasen ahuleziaren ondorioz, nekazariak bere helburuez duen kontzientzia urriaren ondorioz, esperientzia iraultzailearen gabeziaren eta alderdi proletarioaren eragin faltaren ondorioz. Destakamendu gerrillarien funtsezko helburua, etapa honetan, eskualde, herri edo habitatutako toki bateko nekazarien defentsa da, burokrazia atzerakoiaren bortizkerien aurka, ejertzitoaren konfiskatze bidegabeen aurka (gerra garaian), eta abar. Horretarako, partisau-destakamenduen borrokak maiz banakako terrorismo edo sabotaia forma hartzen du, landa-funtzionarioen aurka, merkatari, jabe, ofizial, polizia, erakunde faxistako buruen aurka, troparen gorputz txikien aurka, beren armez jabetzeko, atxilotuak askatzeko, beren komunikabideak hondatzeko, diru kopuru handiak desjabetzeko, ondasunak erretzeko, eta abar.

(…)

Nekazari-borrokaren historia herrialde anitzetan gerrillarien mugimendua gutxinaka ganorazko indar batean, buruzagi onak dituenean garrantzia itzeleko eginkizun iraultzaileak betetzeko gai dena, eraldatzen den era oparoki irudiztatzen du.

(…)

Klase-borrokaren baterako eskeman, mugimendu gerrillariak papaer osagarria du: ezin du bere kabuz helburu historikoak konpondu; beste indar batek, proletalgoak, ematen duen konponbidean laguntzen du soilik. Beraz, operazio gerrillarien helburu partikularren izaera indar atzerakoiak jazartzean datza, desantolatzean, han eta hemen proletalgoak gidatutako klase langileen garaipen komuna erraztean.

(…)

Ejertzito nakazari gehiago ala gutxiago indartsu batean bilduta egon arte, destakamendu gerrillariak ez dira bere gain hartzeko baldintzetan egongo ejertzito erregularraren aurkako benazko borroka bat, borroka-lerrokatzean eta lursail irekian. Beraz, tropa erregularrek destakamendu hauek erasotzerakoan, haientzat onuragarriena borroka ekiditea izango da, defentsa tropa erregularren erara antolatzea baino, tropen aurreko ahulezia dela eta gerrillariek ezin dute inolako arrakastarik itxaron defentsiban. Gerrillarien indarra ez datza defentsiban, eraso tupusteko eta ausartietan baizik. Gerrillariak ez dira militarki behar den indartsuak beren burua defendatu ahal izateko. Toki guztietan, beti maniobratzeko ahalegindu behar dira: etsaiari kolpe azkar eta bat-bateko bat eman gutxien espero duen une eta tokian; azkar atzera egin eta borroka erabakigarria saihestu baldintza eta indar-harremana, toki jakin batean, gerrillarientzat onuragarriak ez direnean; eta gero beste puntu batean erasoa jo.

(…)

La Insurrección Armada (euskaratua) – A. Neuberg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: