Aurkezpena

Aurrera Langileria-n marxismo-leninismoaren teoria zientifiko-politikoa langileriaren berezko ikuspegia dela uste dugu, Iraultza Sozialista eta komunismora bideratuko den Sozialismoa eraikitzeko garaipenerazko gida.

Langileriaren askapenerako beharrezko lanabes ideologikoak garatzea da blog honen xede nagusia, gertakari garaikide edo historiko eta politiko nahiz gizarteko fenomenoen azterketaren bidez, materialtasun dialektikoa eta historikoa oinarri.

Beraz, ahalik eta langile gehiago klase kontzientzia bereganatzera laguntzea helburu du blog honek, geure egiteko Historikoa aurrera eraman ahal izateko.

Sozialismoaren eraikuntzarako langilerian honen beharra eta marxismo-leninismoaren eskutik hau lortzeko giza garapenaren ikuspegi orokor eta burujabea zabaldu nahi dugu. Eraldaketa iraultzailearako iraultzaileak ezinbestekoak baitira.

Aurrera Langileria-n euskal langileria Botere politikoaren eskuratzera eta Sozialismoaren eraikuntzari ekiteko beharrezko tresnak eskainiko dion mugimendu marxista-leninista eta euskaldunaren alde gaude, ideologia burgesaren amarru guztiez ongi arazturiko ildo politikoari ekiteko garaia dela uste baitugu. Euskal Herriko baita nazioarteko marxista-leninista orori honen bidean lan egiteko deia zabaltzen dugu, Sozialismo Zientifikoan oinarritutako nazioarteko proletalgoaren ildoak Garaipenera eramango gaituen uste irmoaz.

Euskal Herrian zehar sortuko diren borroka taldeen antolakuntzan lagunduko dugu, aurrerago proletalgoaren abangoardia Alderdia osatuko duternak, euskal langileriaren klase harrotasunak gidaturik esplotazioaren aroa Historiaren zakarrontzira botako dutenak, herri langilea lanaren askapenera eramanez.

 

Gora marxismo-leninismoa!

Gora nazioartekotasun proletarioa!

BAKE FALTSUARI GERRA!

IRAULTZA ALA HIL!

 

 

 

 

Posted otsaila 25, 2012 by aurreralangileria

%d bloggers like this: