Egilearen Fitxategia

HIL DA LUKACS   Leave a comment


György Lukacs (1885-1971) politikari eta teoriko burges-berrikustzaile hungariarra izan zen. Bankari aberats baten semea, gaztetatik erakutsi zuen filosofia eta literaturarekiko interesa.

1918an Hungariako Alderdi Komunistan sartu zen eta 1919an aldarrikatu zen Hungariako Kontzejuen Errepublikako Kultura ministro izan zen izendatua. Bela Kun-en eta gainontzeko iraultzaileen adoregabeziaren ondorioz Errepublikak amore eman zuen eta Lukacs-ek Viena-ra egin zuen ihes.

Garai honetan argitaratu zuen “Historia eta klase-kontzientzia” (1923) bere lan ezagunena, honen zantzu ultraezkertiarren ondorioz Komintern-ak kanporatu egin zuelarik V. Kongresuan. 1929an “autokritika” bat idatzi zuen (berak aurrerago faltsua zela onartu zuena) Alderdi Komunista-tik kanporatua ez izatearren.

30. hamarkadan SESBra joan zen bizitzera “Historia eta klase-kontzientzia”ren autokritika egin ostean, eta ikasketari ekin zion Marx-Engels Institutuan. Han “Hegel gaztea” idatzi zuen (1938) eta honekin 1942an doktoratu zen, nahiz eta orduan ez argitaratu. 1944an, Hungarian faxismoa garaitua izan eta gero, Budapest-era bueltatu zen.

1956an, jruschovistek “desestalinizazioan” ipinitako Nagy-ren Gobernuko kide zelarik, partaidetza aktiboa izan zuen kontra-iraultza saiakeran. Bere prestakuntzarako Petöfi Klubeko bileretan parte hartu zuen inperialista yankien agente ziren berrikustzaile titistekin batera, eta honen porrotaren ostean Yugoslavia-ko enbaxadan ezkutatu zen. Espetxealdi labur baten ostean bere kokapen politikoak alboratu eta Budapest-en bizi izan zen heriotza arte.

1967an, “Historia eta klase-kontzientzia” lanaren argitalpen berriaren hitzaurrean, hau Lenin irakurri aurreko “kutsu idealistako mesianismo iraultzaile utopikoaren” garaiko “lan frakasatu” gisa aurkeztu arren, gerora mantendu zituen tesi antimarxisten oinarriak antzeman daitezke honetan.

Gaur egun badira tesi hauek “estalinismoaren” aurkako herrari zabalundea emateko eta hainbaten ildo eta joera antileninistak justifikatzeko asmotan darabiltenak. Horregatik, Aurrera Langileria-n pentsakera honen zutabe esanguratsuenen azterketari ekingo diogu: dialektikaren “jasotze” hegeliarra, Marx eta Engels kontrajartzeko nahia eta Luxemburgismoari babesa.

Post osoa irakurri »

Advertisements

GERRILLA SOBIETARRA (MEDVEDEV)   Leave a comment


Borroka moldeen inguruko Nazioarteko Mugimendu Komunistaren praxi iraultzailearen azterketarekin jarraituz, ondare historiko honetatik eta herriek garatzen dituzten borroka forma berrietatik ikasiz egoera bakoitzerako egokienak aurkitzeko asmoz, gerrilla partisauaren gaiari helduko diogu.

Borroka molde gerrillariak erabilpen zabala izan du erresistentzia antifaxista, askapen nazional eta iraultza sozialisten aldeko borroketan, ez soilik herrialde kolonialetan baizik eta baita erdigune inperialistan ere. Zentzu honetan aipatzekoak dira II. Mundu Gerraren testuinguruan garatutako hainbat gerrilla partisau, italiarra adibidez, beste kasu batzuetan antolakuntza-forma jasoagoetara igaroz proletalgoa boterera eramateko gako bihurtuz: bulgariarra, albaniarra (azken hau Sobietar Batasuneko Ejertzito Gorriaren laguntza zuzenik gabe)… eta era berezian nabarmentzekoa da SESBren nazioetako basoetan, nekazal herrixketan baita hirigune industrialetan ere emandakoa.

Boltxebikeek borroka-forma gerrillaria Urriko Iraultza ondorengo 1918-1921 bitarteko errusiar gerra zibil iraultzaile eta esku-sartze inperialistaren aurka ere erabili zuten, baina ez zuen 1941-1945 bitarteko inperialismo nazi-faxistaren aurkako Aberri Gerrate Handian sobietar langile askok etsaiak okupatutako lurraldeetan aurrera eramandakoaren neurria hartu.

Post osoa irakurri »

EUSKAL `LANGILE-AUTONOMIAREN´ GALERA   1 comment


– Nork ipini nau hemen?

Azken urteotan, Euskal Herrian ezker abertzale ofizialarekiko (sozialdemokrata eta likidazionista dena) kritiko diren gazte askoren artean oso modan jarri den ideologia dugu “langile-autonomia”, ikasle mugimenduan batez ere. Ideologia sasi-iraultzaile hau marxismoan oinarritzen dela badiote ere (haiek nahiago dute “marxiano” erabili), Marx-ekin eta Sozialismo Zientifikoarekin zerikusi gutxi duela ikusiko dugu, anarkosindikalismotik gertuago kokatuz. Honela benetako praxi komunista, abertzale eta internazionalista proletarioa garatzea ahalbidetzen duen ildo marxista-leninista militante aurreratuen artean hedatzea eta barneratzea oztopatzen du.

Mugimendu honen jatorria Italiako “autonomia operaian” kokatzen da, XX. mendeko 70eko hamarkadaren hastapenetan, 68ko Maiatzak eragin handia izan zuelarik. Honen oinarrietako bat abangoardia Alderdiaren baita antolakuntza forma ororen aurkako jarrera zen, PCI-k erreformismo eurokomunista besarkatzen zuen garaian, honen ordez indibidualismoa, talde ezberdinen arteko banaketa, berehalakotasunari gurtza eta joera burges-ttipiak sustatzen zituen “hierarkiarik gabeko asanblearismoari” helduz. Hala ere, eta uste denaren aurka, bere kide gehienak PSI-ren sozialdemokraziaren eremu soziopolitikotik zetozen, Toni Negri kasu, teoriko ezagunenetako bat. Mugimendu honek, “lanari errefusaz” eta legedi burgesari desobedientziaz gain, okupazioa eta ebasketa bultzatzen zuen desjabetze ekintza gisa, baita propaganda eta erreformismo armatua erabili, manifestazioetan ere. Honela “komunismoa hemen eta orain” eraikitzea posible zela uste zuten “desiretan” oinarritutako bizimidu alternatibo baten bidez, egiatan kapitalismoaren baitan mugitzen ziren bitartean. Beraz antolakuntza iraultzailearen, botere politikoa eskuratzeko borrokaren eta proletalgoaren diktaduraren aurka zeuden, baita sozialismoaren eraikuntza ekonomikoaren aurka ere. 70eko hamarkadaren amaieran mugimendu hau agertu zen bezala desagertu zen, Estatu burgesaren errepresio itzelari erantzun ezinean.

Euskal Herrian ere aurrekariak izan ditu mugimendu “autonomoak”, LAIA-ez alderdia (KAS Alternatibaren aurkakoa) eta Komando Autonomo Antikapitalistak talde armatuak, ENAMSIrekin arazo larriak izatera iritsi zirenak.

Baina ez pentsa egungo “autonomoak” horretara iristen direnik. Aurrera Langileria-ren hurrengo lanean, haien hizkera ultraezkertiarraren atzean errealitate materialean eman ezin diren formulak eta ikuspegi eskematiko eta metafisikoa besterik ez dagoela ikusiko dugu, hainbat puntu kardinalen azterketa bidez, materialismo dialektikoa eta historikoa oinarri: Subjektu iraultzailearen osaketa, Demokraziarekiko jarrera, Nazio-ikuspegia, Iraultzaren antolatzea, Estatuaren auzia eta Komunismoaren eraikuntza.

 

*Lan honen luzera dela eta pdf-n eskuragarri ipini da esteka HONETAN

*Debido a la longitud de este trabajo se ha puesto disponible en pdf en ESTE vínculo

Post osoa irakurri »

MATXINADA ARMATUA (KOMINTERN)   Leave a comment


Nazioarteko Mugimendu Komunistaren borroka-moldeen eta gerrillen azterketarekin jarraituz, “Matxinada Armatua” aurkezten dugu.

Lan hau 1928an argitaratu zuen Komintern-ak (Nazioarteko Komunistak) koadro komunisten eta aldekoen ikasketa bultzatzeko borroka armatuaren inguruan. Argitaletxe faltsu baten izenean argitaratu zen legalitate kutsua emateko eta ezizen germaniar batekin atera bazen ere, egiatan hainbat egilek hartu zuten parte bere elaborazioan (Ho Chi Minh haien artean).

Lan honetan porrot egindako proletalgoaren hainbat matxinada armatu aztertzen dira irakaspenak ateratzeko asmoz eta gero zuzentarau batzuk eman. Matxinada hauek dira: Reval (Estonia, 1924), Hanburg (Germania, 1924) eta Kanton eta Shangai (Txina, 1927). Ez dira Hungaria eta Bavaria-ko adibideak aztertzen, zeintzuek armada gorrien sorkuntza ekarri zuten, inperialistek SESB “beste herrialdeen aferetan sartzea” ez egoztearren.

Lana matxinada armatuaren borroka moldean zentratzen da, Alderdi Komunistaren paperan honen prestakuntzan eta hau greba politiko eta manifestazio armatuen uztartze bidez planteatuz, matxinadan kale-borrokek eta hiriko borroka armatuak duten garrantzia azpimarratuz. Iraultzak gerra zibil iraultzaile luzeago baten forma hartzea berezkoa dela onartu arren, ez da sartzen borroka armatu honen nondik norakoak sakonki aztertzera. Nekazal eremuko gerrillen formakuntza bai lantzen da, baina ez hiri-gerrillena.  Ez da lantzen ezta ere borroka armatuaren papera egoera iraultzailearen sorkuntzan, nahiz eta ekintza gerrillariak babestu behar direla esan masen sostengua badute.

Kontuan hartzen ez duen beste puntu garrantzitsu bat, bere garairako ere, Estatu inperialisten ejertzitoen profesionalizazioa da, politikoki ziurrak izateko helburuaz. Honetan erakunde faxisten elikatzea eta babesa ere garrantzia handia hartzen du. Hala ere, ez da menperakuntza forma faxistapeko egoerarik aztertzen. Egun oso kontuan hartzekoak dira ere kontrairaultza prebentiboaren doktrinak eta gizartearen eta errepresioaren militarizazioa, inperialismoaren erreakziorako joeraren eskutik, edozein kimu iraultzaile mozteko ezarriak.

 

Post osoa irakurri »

KATALUINAKO EGOERA ETA AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEAREN DEFENTSA   Leave a comment


Aurrera Langileria erakunde marxista-leninista, abertzale eta internazionalistak, hurrengo lerroetan Kataluinako prozesu independentistaren inguruko bere ikuspegia plazaratuko du.

“Behargin-klaseak, noski, nazio-auziaren ikuskera propioa du, nazionalismo burges atzerakoiari aurkakoa, bateraezina den ikuskera. Guk teoria nazional staliniarra dugu, oinarrizko printzipioak dira: nazio-arazoa esplotazio kapitalista suntsitzearen aldeko borrokatik banaezina da; herrien autodeterminazio eskubidea besterenezina da; nazioak, bere eskubidearen gauzatze demokratikoan, Estatu bananduan eratu daiteke, beste Estatu bati ala besteari batu daiteke, historikoki partaide den Estatuarekin federatu daiteke, eta libreki adierazitako borondate nazional honi begirunea derrigorrezkoa da; herri guztiak berdinak dira eskubideetan eta herri aurreratuenak atzeratuenei maila berera jasotzen laguntzeko eginbeharra dute; eskubideetan berdinak diren herrien batasun askea zapalkuntza nazionalaren aukera oro ezabatzen du, nazioa gizateriaren zerbitzura ipintzen du eta herrien elkarbizitza anaikorra, bizitza baketsu baten, ongizate aurrerakorreko eta benetako askatasuneko eraikuntza ziurtatzen du.”

Lletra oberta a Reis Bertal (euskaratua) – Joan Comorera, PSUCeko buruzagi historikoa

Post osoa irakurri »

JOERA FILOSOFIKOAK MUGIMENDU FEMINISTAN (ANURADHA GANDHI)   Leave a comment


Sarrera honetan Anuradha Gandhi naxalita indiarraren lan bat aurkezten dizuegu, feminismoari kritikaren ingurukoa. Mugimendu naxalita Sozialismo Zientifikoaren desbideratze maoistaren jarraitzaile izan arren, kasu honetan orokorki ikuspegi iraultzailea ordezkatzen duela uste dugu, maoismoaren mugapenak islatzen badira ere.

Egileak hainbat feminismo mota (liberala, erradikala, anarkista, sozialista…) aztertzen ditu, gero bere kritika plazaratuz.

Nahiz eta Mugimendu Komunistak emakumeen eskubideen arloan lorpen ugari ekarri (bozka eskubidea, dibortzioa, soldaten parekidetasuna… baita armada iraultzailean parte hartzea ere), ez da ahaztu behar Sozialismoa kapitalismotik Komunismorako iragate-fase historikoa dela, eta ibilbide honetan zehar azpiegitura ekonomikoan baita gainegitura politiko eta ideologikoan ere aurreko sistema klasisten kontraesan ugari mantentzen direla, era iraultzailean ebazten jarraitu behar direnak zapalkuntza mota oro gainditzeko. Honen baitan aurkitzen da patriarkatua suntsitzea, baita familia beraren deuseztapena ere.

Gainera, eraikuntza sozialistaren bihurgeneek atzerapausoak ematea beharrezkoa egin dezakete, partziala dena osotasunera baldintzatuz, hau baita aurrera egiten jarraitzeko era bakarra.

Mundu Sozialistaren suntsipenak eta inperialismoaren gainjartzeak, bestetik, atzerapen handia ekarri du herrialde askotan arlo honetan, irakaspenak ateratzea berebiziko garrantzia izanik.

Lan honek emakume langilearen askapenaren auziaren inguruan marxista-leninistoi ideologia burgesaz arazten lagunduko duelakoan gaude.

Post osoa irakurri »

H.A.S.I. III. KONGRESUA   Leave a comment


 

Aurreko batean 1983an egindako H.A.S.I.-ren II. Biltzarraren azterketa plazaratu genuen.

Sarrera honetan 1987. urtean H.A.S.I.-ren III. Kongresuaren hainbat pasarte aurkezten dizkizuegu. Lan honek hainbat atal ditu:

Ildo politkoa aurkezterakoan, lehenik orduko egoera aztertzen da. Estatu espainiarrean, PSOEren sozialdemokrazia eskuinari espainolismoaren bandera kenduta oligarkia finantzariaren tresna hoberena bihurtu zen frankismoarekin hausturarik gabeko demokrazia-burgesa ezarri ahal izateko, honen jarraitasuna bermatzeko, ageriko faxistak zatituak eta eremu estateleko ezker eurokomunista eta ultraezkertiarra ezdeusa izanik. Honela PSOE Europar Erkidego Ekonomikoan (egungo Europar Batasuna) sartu zuen Estatu espainiarra, ekonomia monopolista europarrarentzat onuragarria zen desindistrializazio aurrera eramanez, lanpostu asko suntsituz eta lehen sektorea kaltetuz. Hau NATOn sartzearekin batera etorri zen, inperialismo yankiaren menpeko egitura militarra.

Hego Euskal Herrian erreforma frankistaren porrota eta Estatuto erregionalistak herriaren onespena lortu ez dutela azaleraraziz, alderdi bakoitzaren papera aztertzen da honen inguruan. PSOE, komunitateak aurka ipintzeko politika antieuskaldunarekin, PNV zipaioen sorkuntzarekin eta ZEN plana ezarriz (baita honen zatiketa EA ere) eta HB Euskal Herri Langilearen aldeko borroka iraultzailea aurrera eramanez. Gertatzen ari ziren aldaketa sozio-ekonomikoak bikain aztertzen dira, baita HASIren egitekoak KAS Bloke Gidarian. Langile-mugimendua aztertzerakoan, eraldaketa industriala, teknologia berrien garapena eta 3. sektorearen handitzea aurreikusten dira. Herri-mugimenduaren borroka partzialen azterketa ere badago.

Organizazioaren teoriarekin sartzerakoan, honetan zentralismo demokratikoa, deszentralizazio-zentralizazio harremana, autoritaterean beharra, kontzientzaren papera, efikazia eta efizientziaren lorpena, kritika eta aurokritika gaitasuna, ezagutzaren teoria, praktikaren nozioa autodisplizina jorratzen dira era finean.

Post osoa irakurri »