Archive for the ‘lunpen’ Category

KLASE-BORROKA GIZARTE SOZIALISTAN (NEXHMIJE HOXHA)   Leave a comment


Nexhmije Hoxha

Nexhmije Hoxha [Xhuglini] Albaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen eta Albaniako Lanaren Alderdiaren (honen jarraipena) zuzendaritzako kide honen suntsipena arte. Italia faxistaren eta Alemania naziaren aurkako Nazio Askapen Mugimenduaren Batzar Orokorraren kide aukeratua izan zen eta Askapen Armadako 1. Batailoian borrokatu zuen. Geroago Albaniako Emakumeen Ligaren Idazkaritzarako hautatu zuten. Garaipena eta urte batzuk eta gero Ikasketa Marxista-Leninisten Institutuaren zuzendaria bihurtu zen. Bere senarra Enver Hoxha-ren heriotza ondoren Fronte Demokratikoko lehendakari izan zen hautatua, kontrairaultzaileek uztera behartu zuten arte.

Albaniako Lanaren Alderdiak marxismo-leninismoaren defentsa irmoa egin zuen bere izate osoan zehar interes berrikustzaile, burges, klasista eta inperialista guztien aurka, eta Albaniako Herri-Errepublikak, urte luzeetan zehar, Sozialismoaren eraikuntzan kota altuenak eta arazo praktikoei erantzun gehienak eman zien herrialdea izan zen.

Ideia sozialen aurrerapenaren arloan, aipatzekoa da hezkuntza herrikoitu eta demokratizatzeko; ohitura erlijioso, feudal eta burgesak ezabatzeko; bizitza sozialean emakumearen zokoratzearen aurka borrokatzeko; armada herrikoitzeko; burokratizazioa borrokatzeko; marxismo-leninismoa herriari helarazteko eta abar. Albania sozialistan egindako iraultza kulturalak abangoardia komunistaren, Alderdiaren gidaritzapean, jokamolde anarkiko eta nahastaileez urrun.

Nahiz eta Albania Sozialistan klase-borrokan barnean eta kanpoan tinko jarraitu, Perestroikaren uholde kontrairaultzailearenarekin batera eta Albaniako Lanaren Alderdiaren zuzendaritzaren hainbat aleen (Ramiz Alia buru) eta Armadako goi-kargu batzuen traizioaren aurrean, sor eta lor geratu ziren. Honek ale endekatuen eta inperialisten laguntzaz Proletalgoaren Diktaduraren suntsipena, ehun produktiboa inperialistei saltzea eta hondatzea, komunista jatorren espetxeratzea (Nexhmije bera) eta memoria historiko antifaxista eta anti-inperialista erasotzea ekarri zuen. Honetarako NBEk bere armada sartu behar izan zuen Albania okupatzera. Honela erregimen neokolonialeko diktadura burgesa ezarri zen.

 

1977ko lan honetan preseski gizarte sozialistan ematen jarraitzen den klase-borrokaren izaeraz mintzo da, klaseetan banandutako gizarte batean historiaren motorra izaten jarraitzen duena, behin esplotatzaileak klase gisa desagerraraziak diren maila batean, baina oraindik kontraesan mota anitz geratzen direnean gainditzeko gizarte komunistaren fase gorenera iristeko. Lehenengo atalean albaniar gizarte sozialistaren barne-kontraesanen izaera eta hauen ebazpenerako eraman beharreko ildo iraultzailea azaltzen du, hala nola proletalgoaren diktaduraren beharra eta beste hainbat auzi kardinal errefusatzen duten teoria antimarxistak borrokatu. Bigarren atalean kanpo-kontraesanen eragina aztertzen du, setio inperialistaren bidez ekiten dutenak, eta Mundu Sozialistaren eta Mundu kapitalistaren arteko borrokaren nondik norakoak azaldu, bestelako “munduen” teoriak deuseztatuz.

Post osoa irakurri »

Advertisements

  1 comment


BfErpOuCIAAIgj-

Nazioarteko Mugimendu Komunistak aurrera eramandako borroka gerrillarien inguruan mintzo denean, gehienetan nekazal eremuetako gerrilla anti-inperialistan pentsatzen da. Hau XX. mendeko bigarren erdialdean herrialde erdi-koloniar eta erdi-feudaletan emandako borrokekin lotzen delako izaten da, non nekazalgoa gizartearen zati nabarmena zen, eta iraultza memento bateko “matxinada” gisa ulertzen delako, aurretik mota guztietako prestakuntza izan ez duena. Baina NMKren borroka moldeen ondareak hala kale borrokan nola hiri-gerrillan, esperientzia bai teoriko bai praktiko mordoa du, zentsura burgesak eta berrikuspentasunaren azpi-lanak estaltzen saiatu arren. Adibidez, baditugu 1905 urtetik aurrerako Alderdi boltxebikearen Bulego tekniko-militarra, KPD germaniarraren Oktober aldizkari politiko-militarra, PCB belgiarraren “fronte gorriko borrokalariak”… III. Nazioartekoak zehaztutako antolakuntza eta borroka moldeak jarraitzen zituztenak. Erresistentzia anti-faxistaren ondarea ere handia da, gehienbat europar ekialdean, hainbat lekutan proletalgoa boterera eraman zuena borroka molde gerrillarien bidez. Baita Aberri Gerrate Handian sobietar askok etsaiak okupatutako lurraldeetan aurrera eramandako borroka. Aipatzekoa da ere, marxismo-leninismoa hein handiago ala txikiago batean jarraituta, mendebalde inperialistan emandako hiri-gerrilla askoren jarduna (ETA, INLA, IRA, RAF, GRAPO, BR…)

Aurrera Langileria-n borroka molde hauen azterketa egingo dugu hainbat lanen argitalpenaren bidez. Bestetik, M-L orori honen inguruko lanen itzulpena eta zabalpena egiteko deia zabaltzen dugu.

Post osoa irakurri »

  8 comments


671b76d26771073ef91d161374a78639_XL

“(…)

Hain zuzen ere, anarkismoa ez da ideologia proletarioa, burgesa baizik, hala bere iturburuagatik  nola behargin mugimenduaren baitan bere adierazpen antolatzaile eta estrategikoengatik. Anarkismoa ez da indibidualtasunaren eta liberalismo erradikal burges-ttipiaren aldaera bat besterik. Anarkistek burgesia-ttipiarekin beren lotura zaharrak haustea lortu zuten baina beti hazi zituzten behargin mugimenduaren barnean beren ideiak, borroka eta antolakuntza molde zinez bereziei bidea emanez.

Post osoa irakurri »

Posted urtarrila 26, 2014 by aurreralangileria in alienazio kapitalista, anti-komunismo, lunpen

Tagged with

  Leave a comment


marxvsproudhon

Materialtasun Dialektikoa VS anarkismoa

 

 

“(…)Nola Prodhon jaunak, lanaren banatzea ezagututa jotzen duena, azaltzen du honekin truke balioa, berarentzat beti ezezaguna dena? “Gizon batek” “egiteko ezberdinetan bere kolaboratzaile diren beste gizonei” hartu-emana ezartzea eta erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko bereizketa egitea proposatzera ausartzen da. Bereizkuntza hau aitortzearen proposamena onartuta, kolaboratzaileek Proudhon jaunari ez diote ekintza esleitzea, azpimarratzea, “balioaren ideiaren jatorria” bere ekonomia politikoaren itunean “idaztea” beste “ardurarik” utzi. Bana azaldu behar diguna proposamen honen “jatorria” da, laburbilduz, esatea nola gizon bakar honek, Robinson honek, bat-batean izan zuen “bere kolaboratzaileei” halako proposamena egiteko ideia eta nola kolaboratzaile hauek protestarik gabe onartu zuten.(…)

Post osoa irakurri »

  1 comment


.

 

 

XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, beren burua Sozialista izendatzen zuten herrialde kopurua munduaren erdia izanik, eta Kapital monopolistaren menpeko lurraldetan jazotzen ziren matxinada eta borrokaldi guztien aurrean, burgesia inperialistaren buru-langileek honi aurre egiteko eratan pentsatzen hasi ziren. Beraientzat oinarrizkoa den indar militarra eta gizarte kontrola areagotzeaz gain, behargin aristokrazia iraultza proletarioaren aurka erabiltzeaz gain, eremu ideologikoak zein garrantzia duen konturatu ziren, eta honi ere ekin zioten. Hemendik atera zen CIA buru nagusia duen inteligentzia-ingeniaritzak asmatutako,  Estatu Batuetatik zabaldu zen mugimendu  endekatu pro-inperialista, “sexua, droga eta rock&roll-a” leloan laburbiltzen dena.

Post osoa irakurri »

  2 comments


drogarik ez

.

Ezaguna zaigu sistema kapitalistaren gainegiturak “osasunean” drogek (ilegalek) eragiten duten kaltearen inguruan egiten duen propaganda. Baita ere gaztetatik langilerian drogak eragiten dituen jokamoldeak. Kapitalaren bakea faltsua sinesten (eta onartzen) ez dugunez, ezin gara honelako arazo baten aurrean osasunaren defentsan gelditu, eta are gutxiago kapitalismoak barreiatutako indibidualismo burges-ttipin erori. Egungo kapitalismo inperialistaren zapalkuntza bitartekoen artean drogak (legalak zein ilegalak beraien interesen arabera) daude, herrialde anitzetako langileak alienatzeko baita lunpenaz baliatuz izugarrizko kapital kantitateak mugiarazten dutenak. Hurrengo idatzian gizarte burgesan drogen egitekoa azaltzen da materialtasun dialektiko eta historikoa era finean erabiliz.

 

 

 “Duela zenbait hamarkada drogak gizarte arazo larrian eta benetako giza ezbehar batean bilakatu dira behargin familia askorentzat. Hain larria da burgesiak honen  zergatiak eta ondorioak estaltzeko desinformazio kanpaina itzela piztu behar izan duela. Desitxuratze burges guztien aurrean, talde zehatz batzuk “aurkaritza” plataforma bat bultzatu dute, soilik nahasmendua gehitzera laguntzen ari dena.

Zein jarrera hartu behar dugu? Legalizazioaren ala debekatzearen alde gaude? Auziak azterketa lasaiago bat merezi du, ezin baitugu ez oligarkiaren jarrerak, ez talde sasi-aurrerakoi zehatz batzuek ematen dizkiguten aukerak onartu. Geure jarrerak materialtasun historikoan oinarritzen dira, gizarte arazo guztien ezagutza zientifikoa ahalbidetzen duen bakarra. Post osoa irakurri »

  1 comment


porno

“Abeslari lodikote baten ondoren, imintzio amorratuz “Gaua sutan zen haragikoitasunaren eroaldian” interpretatu zuena, bikote bat atera zen agertokira. Gizona, xistera gorriz, erdi biluzik,kolorezko belarriekin aldaketan, baina gorbata eta zuritasun itsugarriko bularraldearekin. Hitz batean, basatiaren parodia kaxkar bat. Emakumea polita zen eta ehun kantitate handia zeramatzan gorputz gainean. Erietxeko gaixoen ohe eta besaulkien atzean pilatzen ziren NEPgizon ugarien onarpenezko zurrumurruen artean, zezen mailuekin, tauletan bikotetxoa foxtrot mugitu batean  iraulkatzen zen. Ezinezkoa zen ikuskizun higuingarriago bat irudikatzea. Gizon gizendua, xistera ergelarekin, eta emakumea pose lizunetan iraulkatzen ziren, bata bestari itsatsita. Pavel-en atzean potolo bat arnasestuka ari zen. Kortxagin dagoeneko joateko altxatua zen, aurreko lerroetan, agertoki parean, norbaitek altxatu eta oihukatu zuenean:

-Aski da zerrikeriataz! Pikutara!

Pavel-ek Zharki ezagutu zuen.

Pianoa mututu zen, biolinak azkeneko garrasi bat eman eta isildu zen. Bikotea tauletan iraulkatzeari utzi zion. Aulkien atzetik oihu egin zuenari ixo egin zioten:

-Lotsagarria, saioa etetea!

-Europa osoak dantzatzen du!

-Sumingarria da!

Baina Seriozha Zhbánov-ek , Cherepovits-ko barrutiaren Gazteriaren idazkari nagusiak, “Kommunar” erietxearen taldean aurkitzen zena, lau hatzen laguntzaz txistu egin zuen, bidelapur erara. Beste batzuk lagundu zuten, eta bikotetxoa tauletatik desagertu zen haizeak eraman izan balitu bezala.(…)”

 

Asi Se Templo el Acero (euskaratua) – Nikolai Ostrovski

 

 

 

Oraingoan “XXI.mende” honetako mendebaldeko herrialde kapitalistetan hain ohikoa bihurtu den denbora-pasa batetaz jardungo gara: pornografiaz. Teorian gozamen erotikora bideratzen den jarduera hau, klase zapaltzailearen ideologia indartzera, honek behar dituen portaerak gizartean errotzera eta herriaren kemena arrailtzera bideratzen dela ikusiko dugu, bere gainegitura ideologikoaren parte bezala. Post osoa irakurri »