Oinarriak

OinarrienTxostena

Lan honen helburua Aurrera Langileriaren oinarri ideologikoak aurkeztea da, Sozialismo Zientifikoan
oinarrituz egoera garaikidearen azterketa egokia plazaratuz eta Iraultza Sozialistara eta komunismora
bideratuko den Sozialismoa eraikitzeko beharrezko oinarri teorikoak eskainiz.

Gure ildoa finkatuz honen zabalpenari indarra eman nahi diogu, Euskal Herri Langileak honen
laguntzaz askapen sozial, nazional zein beste motakoak lortzeko egokiena eta ezinbestekoa denaren
uste irmoa baitugu. Materialismo dialektikoak eskaintzen duen giza-garapenaren ikuspegi burujabe
eta orokorra bereganatzeko Euskal Herriko baita nazioarteko marxista-leninista orori zuzendutako
lana da, beste hainbat erakundeen eztabaidarako baliagarri dena. Eraldaketa iraultzailerako
iraultzaileak ezinbestekoak baitira.

Lan honetan hizpide izango diren gaiak “Alderdi Komunistaren beharra”, komunistek egituratu
beharreko antolakuntza-forma goren gisa; “Euskal Herriko klase-borrokaren marko autonomo
nazionala”, nazioartekoa den klase-borrokaren fenomenoak Euskal Herrian hartzen duen forma
aztertu eta honen inguruko ondorioak ateraz; “Nazioarteko egoera”, inperialismoaren egoera
aztertzen duena; eta “Estatu burgesaren menperakuntza-formen ezaugarritzea”, diktadura burgesak
demokrazia edo faxismoaren bitartez zapaltzen duenean dituen ezberdintasunak eta Estatu
espainiarraren ezaugarritzeari arreta berezia eskainiz, izango dira.

Advertisements

Posted Iraila 1, 2016 by aurreralangileria

%d bloggers like this: