ZER DA EUSKAL HERRIKO KLASE-BORROKAREN MARKO AUTONOMO NAZIONALA?   Leave a comment


EUSKAL HERRIA ESCUDO 1

Asko teorizatu da Euskal Herriak osatzen duen klase-borrokarako, eta hala izanik iraultzarako, marko autonomo nazionalaren inguruan. Baina inon ez da zinez adierazi zertan datzan hau. Beraz Aurrera Langilerian honi helduko diogu, euskal marxista-leninistontzat berebiziko garrantzia duen gaia dela iruditzen baitzaigu.

Euskal Herria, mendebalde inperialistan kokatutako nazio da, bi Estatu burgesen artean banatua (espainiarra eta frantsesa) eta egitura administratibo bat baino gehiagotan. Estatu hauek Europar Batasunaren egitura inperialistako eta NATO erakunde politiko-militarreko kide dira. Bere hizkuntza euskara da, nahiz eta hizkuntza gutxitua izan eta hizkuntza eramaileak gaztelera (Hegoaldean) eta frantsesa (Iparraldean) izan. Zazpi lurralde historiko hartzen ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia (Hegoaldean) eta Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa (Iparraldean). Bere baitan ekoizpen harremanak eta ekoizpen indarrak, Lana eta Kapitala, sortzen eta birsortzen diren eremua da, hots, klase-borroka ematen den eremua da.

Post osoa irakurri »

Advertisements

1960KO MOSKUKO 81 ALDERDI KOMUNISTA ETA BEHARGINEN BILTZARRA (ENVER HOXHA)   Leave a comment


11149396_452336948259310_8467787235976184906_n

1960an Moskuko 81 Alderdi Komunista eta Beharginen Biltzarra egin zen. Bertan jruschovistek Eremu Sozialistako gainontzeko herrialdeei ofizialki beren ildoa ezartzeko intentzioa zuten, jada marxista-leninisten purgatzeak abiatu baziren ere. Baina biltzar honetan ahots bat altxatu zen berrikustzaileen maneiuen aurka, Enver Hoxha-rena, Albaniako Lanaren Alderdiaren izenean, marxismo-leninismoaren eta Stalin burkidearen defentsa tinkoa eginez, herrialde txiki bat izateagatik jasandako presio guztiei aurre eginda. Ibarruri PCEko salduak beren nagusi berrikustzaileak babesteko asmoz erantzun zion inperialismoarekin “baterako izate baketsua” eta Sozialismoa erdiesteko parlamentu bidezko “ildo baketsua” aipatuz. Hoxha-ri ez zioten erantzuten utzi.

Jruschov-ek estatu-kolpea eman eta bere burua SBAK(b)ren buru ipini eta gero, 1956an honen XX. Kongresuan Stalin-en inguruko “informe sekretua” atera zuen. Honetan burgesiak eta inperialismoak Stalin burkideari buruz esandako gezur eta irain guztiak errepikatzen ziren. “Desestalinizazio” honen helburua Sozialismoaren eraikuntza desbideratzea, galgatzea zen, kapitalismoaren berrezarpenari ekiteko. SESBn jruschovistek “burokraziaren” eta “dogmatismoaren” aurkako kanpainak kapitalismoaren garapena oztopatzen zuten planifikazio eta zentralizazio ekonomikoaren aldeen aurka joateko erabili zuten: soldaten erreforma, errentagarritasuna buru eta erregulatzaile ekonomiko gisa hartzeko erabakia, asmoa eta garrantzia, “balioaren legeari”, deszentralizazioari eta merkatu-ekonomiari joko handia ematez. Honek kanpo-politikan ere izan zuen eragina, barne-politikaren luzapena besterik ez dena, sozialinperialismo moduko bat emanez.

1957. urtean SBAK(b)ko EBaren baitako marxista-leninistek (Molotov, Malenkov, Kaganovich…) Jruschov kargugabetzen dute, baina honek berriro ere indarra erabiliz Zhukov-en laguntzaz “anti-alderdi taldea” deitu eta haiek kanporatzea lortzen du. Urte berean Bukaresten egindako bilera batean Jruschov-ek Mao-rekin zituen desadostasunen ondorioz gainontzeko Alderdi Komunistak Txinako Alderdi Komunistaren aurkako kondena bat sinatzera behartu nahi izan zituen, aurretik honen inguruko inolako informaziorik eman gabe, eta ALAk uko egin zion. Honen ondorioz Albania sozialistak mota guztietako presio politiko, ekonomiko eta militarrak jasan behar izan zituen. Urte amaieran egindako biltzarrean Moskuko Deklarazioa marxista adostu zen, jruschovistek ez zutelako lortu beren ikuspuntuak ezartzea.

Beraz 1960an Moskun egindako 81 Alderdi Komunista eta Beharginen Biltzar honetan jruschovistek Mugimendu Komunistako gainontzeko alderdiei beren ildo antimarxista eta antileninista ezartzeko xedea zuten.

Hoxhak landutako gaien artean inperialismoa eta baterako existentzia baketsua ikuspegi leninista batetik, Bukaresteko bilera horren ondoren jasandako presioak, Moskuko Deklarazio marxistaren defentsa, Tito eta honen arnegari taldearen politika kontrairaultzailea eta joko zikina (Hungariako kontrairaultza eta Grezia barne) eta Stalin burkidearen ustezko “kultu pertsonala” daude.

 

Post osoa irakurri »

ETA(m)ren GUTUNAK VII. BILTZARRARI   1 comment


1336065242942

Aurkezten dizkizuegun hurrengo bi gutunak ETA(m)k ETA p-m-ko VII Biltzarrari egindako ekarpenak dira, zeinetan Pertur eta Errekak idatziktako Otzagabia Ponentzia eztabaidatuko zen. 1976ko irailean, Biltzarra egiteko unean, ordea, Pertur jada desagerrarazia zegoen. Gutun hauek Argalak idatzi zituen eta Txomin Iturberekin batera egon zen Biltzarrean hauek aurkezteko.

Biltzar honetan beste dokumentu bat eztabaidatu zen, Euskal Herri Langilearen Alderdi Sozialista, baina gehiengoa Otzagabiaren alde agertu zen (polimili, berezi eta milietako ordezkariak barne).

Gutun hauetan jorratzen dena Biltzarreko gai nagusi berak dira, baina era oso laburbilduan: masa borrokaren eta borroka armatuaren arteko antolakuntza-harremana demokrazia-burges batean, eta Alderdi politiko baten beharra, aurrekoarekin lotuta bere izaera eta egitekoak zehaztuz.

Idazkien hasieran onartzen den bezala, honen inguruko azterketak irakaspen unibertsalen ezagutzaren gabezia du, eta Euskal Herriko esperientzian oinarritzen da gehienbat, honek azterketari sakontasuna kentzen diolarik (nahiz eta alderantziz aurkeztu). Alderdiaren inguruan, behargin-klasearen alderdia izan behar duela, eta mugimendu iraultzailearen gidari papera bete behar duela argi uzten da, baina honek izan beharreko teoriaz mintzatzerakoan, ez da zehazten Sozialismo Zientifikoa, marxismo-leninismoa ala beste zerbait izan behar duen.

Planteamendu hauetatik jaioko ziren, alde batetik, EIA (Euskal Iraultzarako Alderdia) bloke p-m-an (eurokumunismoak hartuta EEn disolbatu zuena) eta bestetik, HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) KAS blokearen baitan (kulturalistek “autodisolbarazi” zutena, herriko masen artean beharrezko loturak eta indarra lortu ez zuenaren adierazle).

Post osoa irakurri »

30 URTE ETA GERO… NATOri EZ!   Leave a comment


PankartaNATOez

1986ko martxoaren 12an PSOEren gobernuak Estatu espainiarra NATOn mantentzearen inguruko erreferenduma egin zuen, honen aldeko bozka eskatuz. Euskal Herrian herri-mugimendu zabal bat eta bereziki ezker abertzalea honen aurka kokatu zen. Ondorioz, Hegoaldeko 4 probintzietan (baita Katalunian ere) EZETZA gailendu zen: Bizkaia %64.6, Araba %59.5, Gipuzkoa %68.3, Nafarroa Garaia %52.7. Hala ere, NATOk Bardeetan base militarra duela gogoratu beharra dago.

Beraz gertakari historiko honen 30. urteurrenean aurkitzen gara.

Iparraldea, aldiz, honen barnean aurkitu zen hasieratik oligarkia frantziarra izan baitzen honen bultzatzailetako bat. Nahiz eta 60ko hamarkadan inperialisten arteko norgehiagoken ondorioz Estatu frantziarra honetatik atera, XXI. menderako jada guztiz integratua zegoen berriro.

Post osoa irakurri »

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN JATORRIA   1 comment


992843_10151450073311993_1974851874_n

 

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin behargin-mugimenduaren beste data esanguratsuekin gertatutako gauza bera gertatu da, kapitalismoa haietaz jabetu da, ez lehenago edukiz eta edozein helburu sozialistaz hustu gabe.

Martxoaren 8aren kasuan, bere jatorria faltsutu da, bere klase-izaera ezabatu da eta, sozialismoaren aldeko borrokan sartutako mundu osoko emakume langileen borroka- eta aldarrikapen-eguna izatetik, jai-egun batean bihurtu da non kontsignak sexuen arteko borrokaren eta ez klaseen artekoaren inguruan dabiltzan. Bada, komunista gisa, burgesiak zokoratutako eta faltsututako emakume langileen borroka-iraganaren memoria berreskuratu behar dugu.

Post osoa irakurri »

Posted martxoa 8, 2016 by aurreralangileria in marxismo-leninismo, reformismo, sexismo

Tagged with , ,

“SOZIALISMOAREN HISTORIA LABUR BATI” IRUZKINA   Leave a comment


liburuaren_portada_tx

Duela hilabete batzuk gure hizkuntza nazionalean Sozialismoaren Historiaren inguruko liburu bat argitaratu zen. Egileak kontaketa “neutral” bat plazaratzen saiatu dela esan arren, argiro ikusiko dugu hori hala ez dela. Horretarako Aurrera Langilerian lan honen hainbat puntu garrantzitsu eta gako aztertuko ditugu eta zantzu batzuk eskaini materialismo dialektikoaren ikuspegitik.

SOZIALISMO ZIENTIFIKOA

Historian zeharreko utopien inguruko datu eta pentsamolde asko aipatu eta deskribatzen dira, baina Sozialismo Zientifikoaren jaiotzaren unean, ez du behar bezala azpimarratzen honek aurreko ideiekiko suposatu zuen jauzi kualitatiboa. Hots, beste utopia bat bailitzan uzten duela dirudi, eta ez ideologia burgesa oro gainditzen duen osotasunezko mundu-ikuskera. Honek hartu izan duen beste izen bat, materialismo dialektikoa eta historikoa, argi uzten du honen oinarria: errealitate materiala eta unibertsoko mugimendua arautzen duten lege dialektikoak giza-sozietateen historiari, klase-borrokaren historiari, ezarriak.

Post osoa irakurri »

ELKARTASUN ANTIFAXISTA ETA INTERNAZIONALISTA!   Leave a comment


P20411671

Duela egun batzuk Kurdistanera borrokatzera joandako brigadisten aurkako operazio poliziala burutu da, hauek kide ziren PML(RC) alderdia behin behinekoz ilegalizatuz eta hainbat atxilotuz, Idazkari Nagusia haien artean, baita Bilbon bat ere.

Borrokalari internazionalistak MLKP alderdi komunistaren laguntzaz iritsi ziren Rojavara. Baina Estatu espainiarrak PKKren zati izatea leporatzen die, hau Amerikako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren “talde terroristen” zerrendan baitago, haien aurkako jazarpen legala abiarazi ahal izateko.

Honela ISISko mertzenario islamo-faxisten eta honen sarraskien aurka borrokatzen direnak kolpatzea biltzen dute, hauek babesteko politika jarraituz.

Politika hau Siriako Errepublika Laikoaren aurkako eraso inperialistaren baitan ematen da, zeinetan NATOk edo bloke inperialista mendebaldarrak eta haren aliatuek (Amerikako Estatu Batuak, Europar Batasuna, Israel, Turkia, Arabia Saudi …) nazio subirano honen eta inguruko herrien, kurdua kasu, suntsipena eta menperatzea bilatzen duten. Inperialismo errusiarraren parte hartzeak potentzien arteko kontraesan eta talkak areagotu ditu.

Egoera honetan berebiziko garrantzia hartzen du mundu osoan zehar beren ekinbide politiko iraultzaileagatik Estatu burgesen eta oligarkia finantzariaren zapalkuntza-makineriaren errepresioa jasaten dutenei elkartasuna adieraztea, eta elkartasun demokratiko/antifaxista eta internazionalista/antiinperialista herri langilearen geruza zabalen artean hedatzea.

 

Komunista atxilotuak askatu!

Ilegalizaziorik EZ!

Gora Nazioarteko Langileria eta Herrien Askapen Borroka!