Archive for the ‘iraultza’ Tag

KLASE-BORROKA GIZARTE SOZIALISTAN (NEXHMIJE HOXHA)   Leave a comment


Nexhmije Hoxha

Nexhmije Hoxha [Xhuglini] Albaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen eta Albaniako Lanaren Alderdiaren (honen jarraipena) zuzendaritzako kide honen suntsipena arte. Italia faxistaren eta Alemania naziaren aurkako Nazio Askapen Mugimenduaren Batzar Orokorraren kide aukeratua izan zen eta Askapen Armadako 1. Batailoian borrokatu zuen. Geroago Albaniako Emakumeen Ligaren Idazkaritzarako hautatu zuten. Garaipena eta urte batzuk eta gero Ikasketa Marxista-Leninisten Institutuaren zuzendaria bihurtu zen. Bere senarra Enver Hoxha-ren heriotza ondoren Fronte Demokratikoko lehendakari izan zen hautatua, kontrairaultzaileek uztera behartu zuten arte.

Albaniako Lanaren Alderdiak marxismo-leninismoaren defentsa irmoa egin zuen bere izate osoan zehar interes berrikustzaile, burges, klasista eta inperialista guztien aurka, eta Albaniako Herri-Errepublikak, urte luzeetan zehar, Sozialismoaren eraikuntzan kota altuenak eta arazo praktikoei erantzun gehienak eman zien herrialdea izan zen.

Ideia sozialen aurrerapenaren arloan, aipatzekoa da hezkuntza herrikoitu eta demokratizatzeko; ohitura erlijioso, feudal eta burgesak ezabatzeko; bizitza sozialean emakumearen zokoratzearen aurka borrokatzeko; armada herrikoitzeko; burokratizazioa borrokatzeko; marxismo-leninismoa herriari helarazteko eta abar. Albania sozialistan egindako iraultza kulturalak abangoardia komunistaren, Alderdiaren gidaritzapean, jokamolde anarkiko eta nahastaileez urrun.

Nahiz eta Albania Sozialistan klase-borrokan barnean eta kanpoan tinko jarraitu, Perestroikaren uholde kontrairaultzailearenarekin batera eta Albaniako Lanaren Alderdiaren zuzendaritzaren hainbat aleen (Ramiz Alia buru) eta Armadako goi-kargu batzuen traizioaren aurrean, sor eta lor geratu ziren. Honek ale endekatuen eta inperialisten laguntzaz Proletalgoaren Diktaduraren suntsipena, ehun produktiboa inperialistei saltzea eta hondatzea, komunista jatorren espetxeratzea (Nexhmije bera) eta memoria historiko antifaxista eta anti-inperialista erasotzea ekarri zuen. Honetarako NBEk bere armada sartu behar izan zuen Albania okupatzera. Honela erregimen neokolonialeko diktadura burgesa ezarri zen.

 

1977ko lan honetan preseski gizarte sozialistan ematen jarraitzen den klase-borrokaren izaeraz mintzo da, klaseetan banandutako gizarte batean historiaren motorra izaten jarraitzen duena, behin esplotatzaileak klase gisa desagerraraziak diren maila batean, baina oraindik kontraesan mota anitz geratzen direnean gainditzeko gizarte komunistaren fase gorenera iristeko. Lehenengo atalean albaniar gizarte sozialistaren barne-kontraesanen izaera eta hauen ebazpenerako eraman beharreko ildo iraultzailea azaltzen du, hala nola proletalgoaren diktaduraren beharra eta beste hainbat auzi kardinal errefusatzen duten teoria antimarxistak borrokatu. Bigarren atalean kanpo-kontraesanen eragina aztertzen du, setio inperialistaren bidez ekiten dutenak, eta Mundu Sozialistaren eta Mundu kapitalistaren arteko borrokaren nondik norakoak azaldu, bestelako “munduen” teoriak deuseztatuz.

Post osoa irakurri »

Advertisements

  1 comment


emakumeAL

“(…)

2.1 Emakumearen eranstea lanari

(…)Kapitalista emakumearen denbora libreaz baliatzen da, honetaz jabetuz; hala ere, eta aurreko aldian ez bezala, etapa honetan emakumeak lan indarraren erreprodukzioaren egitekoa ekoizpenera bere sartzearekin batu ahal izango du. Kapitalismoak lortuko du bi jarduerak konbinatu ahal izatea, emakumeen esplotazioa lanaldi bikoitzaren limiteraino areagotuz, eta bere lan ekoizleari izaera ordezkatzailea emanez, hots, erreserbako ejertzito industrialaren funtsezko zatia bihurtuz, ekoizpenera gehitzen den edo etxera bueltan bidaltzen den eskulan merkean, sistemaren behar ekonomikoen arabera. (…)

Post osoa irakurri »

Posted urtarrila 17, 2014 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo, sexismo

Tagged with , ,

  4 comments


Altzairuzko Stalin, Langileriaren Gidari

 

 

 

“Teoria herri guztietako langile mugimenduaren esperientziaren bilketa orokorra da.  Jakina, praktika iraultzaileaz laguntzen ez bada, teoriak bere garrantzi guztia galtzen du; praktika hutsa teoria gabe erabiltzea itsu-itsuan jokatzea den bezala. Baina teoria praktika iraultzailearekin bilbatuz gero, langile mugimenduak erabil dezakeen ikaragarrizko indarrezko tresna bihurtu daiteke. Hark soilik eman diezaioke gure mugimenduari segurtasuna, norabide gaitasuna eta gure hurbileko gertakari ezberdinen arteko harremana ulertzeko gaitasuna; hark soilik lagun diezaioke praktikari ez bakarrik gaur eguneko klasearen egoera eta norantza ulertzen, baizik eta baita ere, etorkizun laburrean, klase horiek non egongo diren eta norantz egingo duten ulertzen. Nork, Leninek ez bada, esan zuen “teoria iraultzailerik gabe, ez dago mugimendu iraultzailerik” (IV lib, 380 orr) esaldia?

(…)

Post osoa irakurri »