BEIRAZKO HORMETAKO ALDERDIA (ALVARO CUNHAL)


1974ko apirilaren 25ean ‘Krabelinetako Iraultza’ gertatu zen Portugalen. Hau 48 urteko diktadura faxistaren amaiera izan zen militar matxinatuen Estatu-kolpe bati esker, biztanleriaren babesa izan zutenak. Alderdi Komunista Portugaldarra (PCP) legeztatua izan zen, preso politikoak askatu zituzten eta iheslariak herrialdera bueltatu ziren.

Horren ondorioz aldi iraultzaile bat ireki zen Portugalen, non 5 Gobernu probisional egon ziren. Hauek Afrikako eta Asiako kolonien independentzia aintzatetsi zuten segituan. Hasieran banketxeak eta ekonomiaren sektore nagusiak nazionalizatu zituzten eta nekazal-erreforma burutu zuten. Honen aurrean, monopolioen eta lurjabeen aldeko indar kontrairaultzaileek hainbat Estatu-kolpe ematen saiatu ziren. Aldi honetan PCP izan zen gehien hazi zen alderdia.

Baina 1975ko apirileko hauteskundeetan Alderdi Sozialista (PS) atera zen garaile, AEBetako eta mendebaldeko Germaniako (berez han sortu zen 1973an) inperialisten babesa jaso zuenak. 1975ko udazkenean “ezkerreko” Estatu-kolpe saiakera bat asmatu zuen, komunisten aldeko militarrak ejertzitotik kanporatzeko. Honek lorpen aurrerakoi asko atzera bota zituen eta CIAren laguntzaz PCPren herri-botereko eta lantegietako behargin-kontrolerako batzordeak desegin zituen. AEBek esku-sartze militarra aurrera eramateko gertu egon ziren, baina haien zerbitzu sekretuen sator-lana nahikoa izan zen egoera beren interesen menpe jartzeko.

1976an demokrazia burges inperialista errotu zen eta Portugal NATOko kide izaten jarraitu zuen.

Esan beharra dago PCP sozialinperialista errusiarren berrikuskeriaren jarraitzaile zela (Stalin-en aurkako gezurrak eta guzti), eta honen ondorioz iraultza bitarteko “baketsuen” bidez egitea posible zela ebatzi zuela, prozesu iraultzaileak benetan Sozialismora aurrera egitea galarazi zuenak.

Hurrengo sarreran Alvaro Cunhal-ek, PCPn 17 urterekin sartu eta 1961 eta 1992 artean Idazkari Nagusi izan zenak, idatzitako ‘Beirazko hormetako alderdia’ lanaren atal bat aurkeztuko dugu, langileriaren independentziaz, abertzaletasunaz eta internazionalismo proletarioaz mintzo dena.

Irakurtzen jarraitu

BERRIKUSKERIAREN AURKA (SOTOMAYOR)


Sozialismo Zientifikoa beti garatu da alor ezberdinetan bere aurkakoaren kontrako borrokan, ideologia burgesaren kontrako borrokan. Ideologia honek badauka bere barne-agerpena mugimendu komunistaren baitan, gizartean ematen den klase-borrokaren isla gisa: berrikuskeria, hots, teoria marxista-leninistaren maneiua interes burges, klasistetara moldatzeko.

Berrikuskeriaren jokabidea teoria sozialistaren oinarrizko tesiak berrikustea da, bere izaera iraultzaileaz gabetzeko eta burgesiarentzat onargarria izateko. Bere oportunismoa ezkutatzeko batzuetan “garapen sortzailez” mozorrotzen du bere burua, Sozialismo Zientifikoarentzat guztiz beharrezkoa dena, eta beste batzuetan testuen faltsutze eta mozketa baldarrean oinarritzen da. Berrikuskeria ez dira akatsak, joera okerrak edo desbideratze soilak, honen adierazgarri izan badaitezke ere.

Lehen berrikustzailea Bernstein izan zen, Germaniako Alderdi Sozialdemokrataren baitan, Marx eta Engels-en alderdi ohia. Honek iraultza bortitzaren beharra baztertu eta parlamentu burgesaren bidezko erreforma gradualen bitartez Sozialismora iritsi zitekeela defendatu zuen, beste gauza batzuen artean. Alderdi barnean Clara Zetkin eta Rosa Luxemburg-ek aurre egin zioten bere teorizazioei. Lenin-ek berak ere aurre egin zion Errusiatik ‘Marxismoa eta berrikuskeria’ liburuarekin.

Azkenean ideologia burges ttipi hau II. Internazionaleko alderdi nagusietan sartu eta langile aristokraziaren ordezkari hauek (Kautski adib.) potentzia inperialistak babesten amaitu zuten, sozialtxobinismoan jausiz eta 1. Mundu Gerratean “beren” Estatu burgesen gerra-kredituen alde bozkatuz. Honek haustura eragin zuen mugimendua sozialdemokrata eta komunisten artean banatuz.

Errusiako Urriko Iraultza ondoren Errepublika Sozialista Sobietikoen Batasuna sortu zen. Baina berrikuskeriak beste forma batzuk hartu zituen, adibidez Trotski eta “leninistez” jantzitako bere teoria kontrairaultzaileena, Alderdi boltxebikeak garaitu zituenak Stalin-en gidaritzapean. 2. Mundu Gerratean beste berrikuskeria mota batzuk agertu ziren: Browder AEBetan, Tito Jugoslavian… Hauen ezaugarri komunak proletalgoaren diktadurari errefusa eta Sozialismoaren eraikuntza kapitalismoaren garapenetik eratortzea ziren.

Baina 1956. urtean gertakari larria eman zen: Khrustxov, Sobiet-Batasunean Estatu-kolpe baten bidez boterea lortu ostean eta Alderdi Komunistaren XX. Biltzarrean Stalin-en aurkako “txosten sekretua” aurkeztu eta gero, bere berrikuskeria mugimendu komunistako gainontzeko Alderdietan ezartzen saiatzen hasi zen. Berriro ere iraultza sozialista “metodo baketsuen” bidez eta Sozialismoaren eraikuntza proletalgoaren diktadurarik gabe aldarrikatzen zuen. Gainera, hau ESSBn kapitalismoaren berrezarpen-prozesua abiarazteko baliatu zuen, potentzia sozialinperialista bihurtuz.

Borroka latza izan zen baina urte batzuen ostean hau inposatzea lortu zuen, Txinan eta Albanian izan ezik. Txinan, ordea, maoismoak bere ildo berrikustzaile propioa garatu zuen, Hoxha-k salatu zuena. Mendebaldeko Europan “eurokomunismoak” (Carrillo, Marchais, Berlinguer…) Brezhnev eta sozialinperialismo errusiarrarekin moztu zuen sozialdemokrazia klasikora itzuliz. Honela berrikuskeria hegemonikoa bihurtu zen Nazioarteko Mungimendu Komunistan.

Gorbatxov-en ‘Perestroikak’ Eremu Sozialista suntsitu eta gero, sekulako nahasmena geratu da NMKren hondarretan. Ultraezkertiarrak nahasmendu honetaz baliatzen dira sasiko kritikak egiteko eta marxismo-leninismoa erasotzeko. Benetako komunistoi dagokigu Sozialismo Zientifikoa bere ordezkoetaz bereiztea eta marxismo-leninismoaren gaurkotasuna aldarrikatzea.

Hurrengo artikuluetan Jose Sotomayor komunista peruatarrak berrikuskeriaren ohiko puntu garrantzitsuenak kritikatuko ditu, bereizgarria duen hizkera arrunt bezain garratzean, Alderdi Komunista Perutarra berrikustzailearen ildoa oinarri hartuta.

Irakurtzen jarraitu

IRANDAR IRAULTZAREN INGURUAN (ENVER HOXHA)


Duela zenbait hamarkadetatik hona Ekialde Hurbileko egoera politikoa oso korapilatsua izan da, gehienbat petrolioaren ondorioz. Hango eragilerik arriskutsuena Israelgo Estatu sionista da, Amerikako Estatu Batuek errebolber gisa erabiltzen dutena zonaldea haien menpe izateko.

Edonola ere, ez da inoiz batasunik egon herrialde arabiarren artean. Alde batean, AEBrekin aliatuta daudenak daude (Saudi Arabia, Qatar, Kuwait… Jordania eta Egipto), eta bestean, honen aurka egon baina batzen ez direnak ezta ere (Iran, Siria, Irak, Libia…). Hauen erdian palestinarrak daude, haien amalurraz kanporatutako herria eta, nazio guztiei dagokien autodeterminazio-eskubideari jarraikiz, bere lurraldearen okupazioarekin amaitu bere Estatu burujabe propioa izateko eskubide osoa duena.

Azken urteotan AEBk Irak inbaditzea eta NATOk Libia suntsitzea, inperialismo mendebaldarrak sortutako ISISen aurkako gudak eta Israelek Palestinaren kolonizazio arrazista jarraitzeak eta duela gutxi palestinarren genozidioa areagotzeak ezaugarritu dute egoera.

Baina 70ko hamarkadan arabiar mundua astindu zuen gertakaria jazo zen, Iraneko iraultza, alegia. Honek nagusiki inspirazio erlijioso islamikoa izan arren, matxinada herrikoi antifeudala eta antiinperialista izan zen, eta hainbat sektore sozial eta mugimendu politikok hartu zuten parte.

Egun Iran Erresistentzia-Ardatza deitzen denaren parte da, Yemen, Siria, Libanoko ‘Hezbollah’ eta herri palestinarrarekin batera. Halere, nazioarteko langileriari gogorarazi behar zaio burgesia nazionalaren Gobernuei (edo mugimenduei) babesa eman behar zaiela potentzia inperialistei aurre egiten dieten heinean, eta ez haien politika osoan. Hau azpimarratzekoa da barne-politikan batez ere, adibidez langileak, emakumeak, homosexualak, iraultzaileak, komunistak eta abar erreprimitzen dituztenean. Kontuan izan behar da ere batzuetan inperialisten agenteek sortutako istiluak izan daitezkeela, edo zuzenean asmatutakoak.

Hurrengo lerroetan Enver Hoxha buruzagi komunista albaniarrak Irango iraultzari buruz idatzitako hainbat artikulu aurkeztuko dizkizuegu, iraultza honen nondik norakoak eta honen aurrean marxista-leninistek izan beharreko jarrera bikain azaltzen dituztenak.

Irakurtzen jarraitu

ALDERDIA ETA MUGIMENDUA (ARENAS)


Hurrengo lana Espainiako ‘Movimiento Politico de Resistencia’ [Erresistentziazko Mugimendu Politikoa] deitutakoaren ingurukoa da. Mugimendu honen marko teorikoari berrikuskeria deitzea gehiegi izango litzateke, baina badira akats nabarmenak haien ildo politikoan.

Lehen plantemanedu okerra espainiar Estatua faxista gisa ezaugarritzea da, menperatze-forma aldatzeko orduan frankismoarekin hausturarik egon ez zelako. Gainera, demokrazia soilik kapitalismoaren fase gorakorrari dagokiola diote, fase monopolistan faxismoa araua bilakatuz. Hala ere, ez dute aliantzarik planteatzen beste indar demokratiko-herrikoiekin. Honek taktika arloan ezkerkeriara eraman die: ekinbide ilegalari lehentasuna solik eman ez, bazik eta ia jarduera bakarra bilakatuz, hala nola hauteskunde mota guztietan boikota eskatuz.

Beste garrantzizko puntu bat maoismoa da, hau baztertu eta marxismo-leninismoa besarkatzeko autokritika egin zuten arren, eragin handia izan duenak haien praxian: luzerako herri-gudaren planteamenduak Espainian ezarri nahi izatea, baita sektakeria ere, beste ezein mugimendu edo antolakunderekin fronteak eratzea edo unean uneko deialdiak deitzea galarazi diena.

Azkenik, Euskal Herriaren (baita Cataluyna eta Galiza-ren) autodeterminazio-eskubidea defendatu arren, hau iraultza eman ondorengo egiteko gisa planteatzen dute, eta ez nazio-askapen borroka babestea prozesu iraultzailea Sozialismorarte eramateko.

Hurrengo artikuluetan Manuel Pérez Martínez, ‘camarada Arenas’, PCE(r)-ko [Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)] Idazkari Nagusiak Alderdiaren (2003. urtean Baltasar Garzón epaile espainiarrak ilegalizatu zuena) hainbat alorrez eta haien mugimenduarekin duen harremanaz mintzatuko zaigu. Hala ere, ez da argi geratzen Alderdiko zuzendaritzaren eta Gerrillaren (GRAPO) arteko antolakuntza-harremana.

Arenas 1977an atxilotu zuten lehen aldiz eta ‘Audiencia Nacional’-ak 7 urteko espetxe-zigorra ezarri zion “legez kontrako antolakuntza eta propagandagatik”. 1984an klandestinitatera igaro zen bere zuzendaritza-egitekoekin jarraitzeko. 2000. urtean Parisen atxilotu zuten eta espainiar errepresio-indarrei eman. Han hainbat fartsa-epaiketa izan ditu GRAPOko buruzagi izatearen salaketapean. Gaur egun kartzelan jarraitzen du 79 urterekin.

Irakurtzen jarraitu

KARPATOETAKO BANPIROA TIMISOARAREN AURKA OLDARTU ZENEAN (LUDO MARTENS)


EJERTZITO SOBIETIKO LORIATSUAK GURE ABERRIA ASKATZEAREN OSPAKIZUN HANDIA!

1944an, II. Mundu Gerratearen testuinguruan, Errepublika Sozialista Sobietikoen Batasuneko Ejertzito Gorriak Germania naziaren aliatua zen Errumania faxismotik askatu zuen. Komunista errumaniarrek indar gutxi zuten eta formakuntzan arazoak zituzten baina Erregeari abdikatzera behartu ondoren Errumania Errepublika Herrikoi gisa eratu zen. Honek Sozialismoaren eraikuntzari ekin zion, “burgesiarik gabe eta burgesiaren aurka”.

1956an, Sobiet-Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Biltzarrean, Khrustxov-ek Stalin-en aurkako “txosten sekretua” aurkeztu zuen, urteetan zehar trotskistek eta inperialistek barreiatutako gezurrak eta irainak mahaigaineratuz. Gainera Tito arnegariarekin berradiskedetu zen Kominform-aren zuzentarauak hautsiz. Gheorghiu-Dej, 1944tik Errumaniar Langileen Alderdiko Idazkari Nagusiak (eta 1961ean Errepublikako lehendakari), egun batetik bestera jaka aldatu zuen eta hauen alde ipini zen. Are gehiago, berak “desestalinizazioa” jada 1952an hasi zuela esan zuen (marxista-leninistak Alderditik kanporatzean). 1958an ESSBeko tropek Errumania utzi zuten.

1965ean Ceaușescu berrikustzailea aukeratu zuten ELAko Idazkari Nagusi eta 1973an Errepublikako lehendakari bilakatu zen. Honek Gheorghiu-Dej oportunistak hasitako politikak jarritu zituen, hau da, AEB eta Europako herrialde kapitalista industrializatuen (batez ere Germaniako Errepublika Federalaren) diru-maileguak jasotzearena, IMFarekin zorpetzera eraman zionak. Hala ere, Errumaniak nolabaiteko independentzia maila bat mantendu zuen mendebaldeko burgesia inperialistarekiko baita sozialinperialista errusiarrekiko ere, Varsoviako Itunaren eta COMECONaren kide izan arren.

1985ean Gorbatxov-ek, SBAK berrikustzailearen Idazkari Nagusi berriak, ‘Perestroika’ (“berregituraketa” errusieraz) abiarazi zuen. Honen ezkutuko helburua ESSBeko gainegitura suntsitzea zen, mota berriko burgesiarentzat oztopoa bilakatu zena, kapitalismo gordina bere forma inperialistan guztiz berrezartzeko. Arlo ideologikoan, Gorbatxov ‘Glasnot’ (“irekialdia” errusieraz) aldarrikatzen hasi zen propaganda burgesa argi eta garbi hedatzeko.

1989an Varsoviako Itunaren Estatu-buruen azken bilera egin zen Moskun. Bertan Gorbatxov-ek gainontzeko herrialdeei Perestroika inposatu nahi izan zien, baina Ceaușescu-k ez zuen onartu eta aurre egin zion. Amaieran, Ceaușescu-k hurrengo bilera Bukaresten egingo zela esan zuen. Orduan Gorbatxov-ek presidentziatik ozenki esan zuen: “Ea egun horretara iristen zaren”. Bere aurkako Estatu-kolpean AEBek Hungarian entrenatutako faxista errumaniarrek hartu zuten parte, Jugoslaviako mugatik igaro zirenak. Honetan CIAz gain, KGBaren eskua egon zela baieztatuta dago.

Hurrengo lanean Ludo Martens politikari eta historiagile belgiarrak, Stalin-en inguruko akats pare bat (30. hamarkadako Alderdi boltxebikearen arazketa-kanpaina Moskuko Epaiketekin, baita 1937-38ko eskuineko konspiratzaileen “purga handiekin” nahastea bezala) eta berrikuskeria maoistaren ildoko okerrak egin arren (“3. Munduaren” zehaztapena erabiltzea adibidez), ongi azaltzen ditu demokrazia sozialistaren izaera eta Errumanian emandako Estatu-kolpe odoltsuaren nondik norakoak.

Irakurtzen jarraitu

JUGOSLAVIA HILTZAILE ETA ESPIOIEN ESKU (KOMINFORM)


1948. urtean Kominform-ak Jugoslaviako Alderdi Komunista bere baitatik kanporatu zuen bere zuzendaritzak haren akatsei buruz eztabaidatzeari harrokeriaz uko egiteagatik. Hauen artean Alderdi Komunista Herri-Frontean desegitea hau herriari ezkutatuz, nekazari aberatsen “integrazioa” sozialismoan eta herrialde sozialisten aurkako nazionalismo burgesa daude. Orduan Tito eta haren aginte-taldearen mozorroa erori eta inperialismo anglo-yankiaren morroi gisa azaleratu zen.

Titoista arnegariek barne-errepresioa zabaldu zuten “kominformista” salaketapean (aipatzekoa da Jovanovik jeneralaren hilketa). JAKtik milaka kide kanporatu zituzten (50 mila inguru, militantziaren %20), Alderdia ale burges eta kontrairaultzailez betetetzen zuten bitartean. Honetarako ikara eta erailketaz baliatu ziren, komunista, abertzale eta langile asko Goli Otok-eko kontzentrazio-esparruan amaitu zutelarik. Emakumeentzako beste bat sortu zuten Sveti Grgur irlan, bereziki latza zena. 1952. urtean alderdia “Liga Komunistaz” ordezkatu zuten, Alderdi Komunistaren likidazioaren amaiera izan zena.

Aginte-talde titoistak estatizazio bidezko sozializazioa “maila beherenekoz” jotzen zuen eta honi “autogestioa” kontrajartzen zion. Horregatik enpresa industrialak kooperatiba bihurtu eta unitate ekonomiko gisa funtzionatzen jarraitu zuten, hauetako ‘manager’-ak (iparamerikarretatik hartutako hitza) irabaziak haien artean banatuz. Planifikazioaren beharra ukatzen zuten, ekonomia merkatuaren bat-batekotasunaren eskuetan utziz. Honek inflazioa eta krisiak eragiten zituen, mota kapitalistako ekonomietan ohikoa dena. Emigrazio handia ere bazegoen, batez ere potentzia inperialistei zuzendutakoa. Deszentralizazioak Jugoslaviako Errepubliken arteko lehia piztu zuen, aberastasunaren banaketa zeharo desparekoa sortuz (Kosova adibidez guztiz txirotuta zegoen). Landa-eremuan ez zen kolektibizaziorik aurrera eraman (nahiz eta kanpaina demagokiko eta abenturazale batzuk egin) ‘kulak’-en (nekazari aberatsak) jabetza pribatua eta lan-indarraren esplotazioa mantenduz. Kapitala barne-burgesiatik lortu ezinik, titoistek atzerriko burgesia inperialistak subiranotasunaren truke emandako kredituetara jo zuten, eta leporaino zorpetuta amaitu zuten.

Titoistek Eremu Sozialistaren aurkako satorlanari ekin zioten, baita beren “ez-lerrokatzearen” politikari jarraikiz inperialismoaren oldarraldiei laguntza paregabea ematera ere: 1949an aterpea ukatu zieten Greziako guda zibil iraultzailean monarko-faxisten aurka borrokatzen ziren komunistei. 1950an AEBk Nazio Batuen Erakundearen izenean aurrera eramandako Koreako inbasioa tazituki babestu zuten. Bulgaria, Errumania eta Albaniako Errepublika Herrikoien aurkako erasoak ere prestatu zituzten bertako ale atzerakoiak armatuz. 1956an, Khrustxov-ek Kominform-a aldebakarki deuseztatu eta Tito-rekin berradiskidetu zenean, hauek Hungariako kontrairaultza saiakera eman zioten ordainean. Matxinadak ESSBko tropei esker porrot egiterakoan, buruzagi batzuk (Lukacs adibidez) Jugoslaviako enbaxadan ezkutatu ziren.

1950. urtean Gheorghiu-Dej errumaniarrak hurrengo lana aurkeztu zuen Kominform-aren 3. biltzarrean. Honetan Tito-ren aginte-taldea 1943 urtetik jada inperialista anglo-yankiaren infiltratu izateaz, kapitalismoa berrezartzeaz eta mota faxistako erregimena ezartzeaz salatu zuen, Greziako monarkikoen edo Espainiako frankisten pare ipiniz. Gutxiengo nazionalen zapalkuntza ere aipatu zuen (albaniarrak ez zituzten ezta nazionalitate gisa aintzatetsi, Kosova serbiar Errepublikako probintzia bihurtuz). Egileak Jugoslaviako benetako komunistei borrokarako deia luzatu zien, Sobiet-Batasunaren eta Errepublika Herrikoien arteko adiskidetasunean eta internazionalismo proletarioan oinarrituta.

Kominform-eko Alderdi Komunista guztiek (ESSB, Errumania, Bulgaria, Hungaria, Polonia, Txekoslovakia, Frantzia eta Italia) aho batez onartu zuten txostena eta ebazpen bat atera zuten honen puntu garrantzitsuenekin.

Irakurtzen jarraitu

BUDAPEST 1956: KONTRAIRAULTZA ARMATUA (LUDO MARTENS)


1944an, II. Mundu Gerratearen testuinguruan, Errepublika Sozialista Sobietikoen Batasuneko Ejertzito Gorriak Hungariako Estatu faxista, Europako zaharrena eta Germania naziaren aliatua, garaitu zuen. 1945 eta 1948 urteen bitartean, komunista hungariarrek sozialdemokraten ezkerrarekin batu, indar demokratiko-antifaxista nazionalak bateratu eta 1949an Hungariar Errepublika Herrikoia eratu zuten.

1956an Sobiet-Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Biltzarrean, Khrustxov-ek Stalin-en aurkako “txosten sekretua” aurkeztu zuen, urteetan zehar trotskistek eta inperialistek barreiatutako gezurrak eta irainak mahaigaineratuz. Honi “desestalinizazio” kanpaina ofizial batek jarraitu zion, ESSBn Sozialismoaren eraikuntza galgatu eta kapitalismoaren berrezarpen prozesuari ekiteko beharrezkoa zena. Khrustxov Tito arnegariarekin berradiskidetu zen, Kominform-eko zuzentarauak hautsiz eta Varsoviako Ituneko kideekin hitz egin gabe. Guzti honek indar antikomunistak adoretu zituen.

Imre Nagy ‘Petofï’ klubean kontrairaultza antolatzen aritu zen Jugoslaviako agente titoistekin eta hungariar faxistekin, inperialista iparramerikarren zuzendaritzapean. Haien plana Hungaria Eremu Sozialistatik banatzea, bigarren Jugoslavia batean bihurtzea eta NATOn sartzea zen inperialismo iparamerikarraren menpe. Komunista albaniarrek (Enver Hoxha bera) agintari sobietikoei titoisten satorlanaz eta Imre Nagy-ren saldukeriaz abisatu arren, ez zituzten aintzat hartu, azken honek “autokritika” egin zuelakoan.

1956ko urriaren 23an kontrairaultzaileek kaleak hartu zituzten eta komunistak, soldaduak eta aurre egin zieten behargin kontzienteak eta hiritarrak (juduak batez ere) erail, erre eta eskegi zituzten. Hurrengo egunean berrikustzaile sobietikoek, haien begikoa zen Kadar bitartez, Imre Nagy Gobernuko lehen ministro izendatu zuten (Rakosi-k, Hungariar Langileen Alderdiko Idazkari Nagusiak, bere desbideratze oportunista eta eskuindarren erruz Alderditik kanporatu bazuen ere) eta honek matxinada faxista eta proinperialista babestu zuen.

ESSBko tropen laguntzarekin kontrairaultza zanpatua izan eta gero, Imre Nagy eta bere Gobernuko ministroa zen Lukacs teoriko berrikustzailea Budapesteko Jugoslaviaren enbaxadan ezkutatu ziren. Jugoslaviatik ihes egin ostean Errumanian atxilotu zituzten. Imre Nagy 2 urte geroago izan zen fusilatua, ezkutuan, berrikustzaileen azpijokoak agerian ez uzteko. Lukacs ordea askatu egin zuten.

Hurrengo lanean Ludo Martens politikari eta historialari belgiarrak, oso ondo azaltzen du nolakoa izan zen Hungariako 1956ko kontrairaultza saiakera, berrikuskeria maoistaren jarratzaile izan eta akats pare bat egin arren (Gomulka berrikustzaile poloniarraren edo Rajk traidorearen inguruan).

Irakurtzen jarraitu

DIALEKTIKAREN ZABARTZEAREN AURKA (ILIENKOV)


Evald Ilienkov ESSBko filosofo eta pedagogo garrantzitsuenetakoa izan zen. Smolensk errusiar hirian jaio zen 1924an. Intelektual komunisten semea, filosofia ikastera jo zuen. 1942an ikasketak utzi eta Ejertzito Gorrian sartu zen Sozialismoaren defentsan inperialismo nazi-faxistaren erasoari aurre egiteko (Berlin-eko guduan ere parte hartu zuen). Aberri Gerrate Handia amaitu ondoren ikasketak bukatu, Alderdi Komunistako kide egin eta filosofian doktoratu zen.

Materialismo dialektikoaren defendatzaile sutsua, logika eta ezagutzaren teoriaren arloan batez ere, Hegel-en dialektika idealistaren eta Marx-en dialektika materialistaren arteko harremanak sakonki aztertu zituen, Lukacs ikastera eraman ziona. Zehatza eta abstraktuaren dialektikaren inguruan hausnartu zuen, ‘Kapitala’ lanean bereziki, Marx-en Logika aurkitu nahiean. ‘Praxis’ eskola yugoslaviarraren teoria idealistei aurre egin zien (errealitate objektiboaren eragina ukatzen zutenak gizateriaren gain), ‘islaren teoria’ babestuz eta giza-praktikaren legeak naturaren lege unibertsalak ere bazirela azpimarratuz.

1956. urtean Khrustxov-ek emandako Estatu-kolpearen bitartez ESSBen kapitalismoaren berrezarpen prozesua abiarazi zuen (honetarako “desestalinizaio kanpaina” aurrera eraman behar izan zuelarik): ekoizpen-baliabideak saleros zitezkeen merkantzia bihurtuz, enpresak haien ekoizpena banaka merkatuari begira antolatzea gero eta gehiago baimenduz, irabaziak zuzendarien artean banatuz, lan-indarra berriro kaleratu zitekeen merkantzia bihurtuz, nekazari-kooperatibak disolbatuz…, eta guzti hau justifikatzeko “merkatu-sozialismoaren” teoriak asmatzeari ekin zioten mota berriko burgesiaren ordezkariek. Hau 1965an Brezhnev-en gobernuak ezarritako neurriek areagotu zuten, Alderdi barneko eztabaida teorikoa are zorrotzagoa bilakatu zuena, eta 1977ko Konstituzioak legeztatu.

Ilienkov ekonomia politikoaren arloan berrikustzaileei aurre egin zien filosofoetako bat izan zen, egoera kontrairaultzailearen larritasunaz jabetzen ez zela zirudien arren. Burokratek baztertuta eta akademikoki isolatuta, bere buruaz beste egin zuen 1979. urtean (oraindik argitu gabe dagoena).

Hurrengo lanetan Ilienkov-ek marxismo-leninismoak landutako materialismo dialektikoaren ikuskeraren defentsa egingo du dialektika materialistaren zabartzearen aurrean, sasiiraultzaileen eta ultraezkertiarren artean (lukasianoetatik posmaoistetara) ohikoa den zerbait.

Lehenengo lanean Hegel filosofo germaniar erromantikoa izango du hizpide, idealismoaren baitan dialektika bere puntu gorenera eraman zuenak. Hegel-entzat dialektika soilik pentsamenduaren eremuan ematen zen, eta hortan datza bere ikuskera idealista. Baina Hegel-ek pentsamenduaren formak gizakiek haien ingurunea eraldatzeko sortutako objektuetara ere hedatu zuen, haien praktikara. Honekin filosofo positibista guztiekin hautsi zuen, oraindik “ideia absolutua” primariotzat bazuen ere. Marx eta Engels izan ziren honi buelta eman eta, materia primariotzat hartuz eta dialektika honen forma guztietara hedatuz, materialismo dialektikoaren oinarriak finkatu zituztenak, gerora Lenin-ek maisuki jorratuko zituenak.

Bigarrenean, Mao Zedong eta haren jarraitzaileek egindako dialektikaren faltsutzea salatzen du, bere lege unibertsalen murriztearekin, “kontraesanaren” poloen lekualdaketa mekanikoekin eta “bat bitan banatzen da” tesiarekin. Esan beharra dago lan honetan Ilienkov-ek berrikuskeria sozial-inperialistaren hainbat tesi defendatzen dituela.

Irakurtzen jarraitu

GERMANIAR ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOARI BURUZ


Ekonomia komunistaren legerik garrantzitsuena gizarteko kide bakoitzaren ondasun material eta kulturalen beharra asetzea da, ekoizpen- eta kultura-mailak ahalbidetzen dituen aukera maximoen arabera. Helburu hori lortzeko, osasuntsuak eta normalak diren heldu guztiei lan egiteko betebeharra ezarri behar zaie, sexu-bereizkeriarik gabe. Hau baliagarria eta sozialki beharrezko den lan ororen berdintasuna aitortzen duen gizarte-antolakunde batean baino ezin da lortu, amaren jarduera gizarte-prestazio gisa ere balioesten duena, bere kideen garapen-baldintzak jaiotzetik aldez aurretik ipiniko duen antolakundea, lan sozial askearen esparruaren baitan, eta ekoizpen-ahalmenen garapen kontziente maximoa sustatuko duena.

Emakumezkoen mugimendu komunistarentzako gidalerroak (1920) – Clara Zetkin

Marx eta Engels-ek Germanian Sozialismo Zientifikoa sortu eta Manifestu Komunista argitaratu zutenetik, klase-borroka eta iraultza saiakera ugari egon ziren bertan Sozialismoak garaitu arte, eta ez zen beraiek aurreikusi bezala izan, inondik inora.

Propaganda burges-inperialistak ekialdeko Germania goibel eta aspergarria, “herrialdea erdibitzen” zuen harresi bat zuena, non “ehundaka pertsona erail” zituzten, eta polizia sekretuak “hiritar guztien bizitza” zelatatzen zuen “erregimen totalitario” gisa aurkezten digu, ultraezkertiarrek ere hedatzen duten propaganda. Beste aldean, kutsu folkloriko eta nostalgikoarekin, honen defentsa akritikoa egiten dutenak daude, bere benetako izaera agerian jartzen ez dutenak.

Horregatik hurrengo lanean Germaniar Errepublika Demokratikoaren ibilbide historikoaren azterketa egingo dugu, bere sorreratik honen suntsipenera arte.

Lanak hurrengo atalak izango ditu:

  • ESTATU DEMOKRATIKO-ANTIFAXISTAREN ERAKETA
    • Postdameko akordioak
    • Bloke Demokratikoaren sorkuntza
    • Nekazal erreforma
    • Burgesia inperialistaren ezabapena
    • Germaniaren zatiketa
    • DDRren sorrera
  • SOZIALISMOAREN OINARRI EKONOMIKOAREN ERAIKUNTZA
    • Lehen bosturteko plana
    • Landa-eremuaren kolektibizazioa
  • DEFENTSARAKO NEURRIEN EZARPENA
    • Varsoviako Ituna
    • Berlineko Harresia
  • KAPITALISMOAREN BERREZARPEN PROZESUA
    • Merkatu-“sozialismoa”
    • Nazioarteko lanaren banaketa “sozialista”
    • Gizarte “sozialista aurreratua”
  • DDRren LORPEN SOZIALAK
    • Politika
    • Ekonomia
    • Lana
    • Etxebizitza
    • Hezkuntza
    • Zientzia
    • Osasungintza
    • Kultura
    • Kirola
    • Emakumea
    • Sexualitatea
    • Internazionalismoa
  • KONTRAIRAULTZA ETA SUNTSIPENA
    • SEDren likidazioa
    • Harresiaren erorketa
    • DDRren anexioa
    • Germania inperialistaren mendekua

* Lan honen luzera dela eta, PDF formatuan ipini da eskuragarri ESTEKA HONETAN

* Debido a la longitud de esta obra se ha puesto disponible en formato PDF en ESTE ENLACE

Irakurtzen jarraitu

HUMANISMOA ETA ZIENTZIA (ILIENKOV)


Evald Ilienkov ESSBko filosofo eta pedagogo garrantzitsuenetakoa izan zen. Smolensk errusiar hirian jaio zen 1924an. Intelektual komunisten semea, filosofia ikastera jo zuen. 1942an ikasketak utzi eta Ejertzito Gorrian sartu zen Sozialismoaren defentsan inperialismo nazi-faxistaren erasoari aurre egiteko (Berlin-eko guduan ere parte hartu zuen). Aberri Gerrate Handia amaitu ondoren ikasketak bukatu, Alderdi Komunistako kide egin eta filosofian doktoratu zen.

Materialismo dialektikoaren defendatzaile sutsua, logika eta ezagutzaren teoriaren arloan batez ere, Hegel-en dialektika idealistaren eta Marx-en dialektika materialistaren arteko harremanak sakonki aztertu zituen, Lukacs ikastera eraman ziona. Zehatza eta abstraktuaren dialektikaren inguruan hausnartu zuen, ‘Kapitala’ lanean bereziki, Marx-en Logika aurkitu nahiean. ‘Praxis’ eskola yugoslaviarraren teoria idealistei aurre egin zien (errealitate objektiboaren eragina ukatzen zutenak gizateriaren gain), ‘islaren teoria’ babestuz eta giza-praktikaren legeak naturaren lege unibertsalak ere bazirela azpimarratuz.

1956. urtean Khrustxov-ek emandako Estatu-kolpearen bitartez ESSBen kapitalismoaren berrezarpen prozesua abiarazi zuen (honetarako “desestalinizaio kanpaina” aurrera eraman behar izan zuelarik): ekoizpen-baliabideak saleros zitezkeen merkantzia bihurtuz, enpresak haien ekoizpena banaka merkatuari begira antolatzea gero eta gehiago baimenduz, irabaziak zuzendarien artean banatuz, lan-indarra berriro kaleratu zitekeen merkantzia bihurtuz, nekazari-kooperatibak disolbatuz…, eta guzti hau justifikatzeko “merkatu-sozialismoaren” teoriak asmatzeari ekin zioten mota berriko burgesiaren ordezkariek. Hau 1965an Brezhnev-en gobernuak ezarritako neurriek areagotu zuten, Alderdi barneko eztabaida teorikoa are zorrotzagoa bilakatu zuena, eta 1977ko Konstituzioak legeztatu.

Ilienkov ekonomia politikoaren arloan berrikustzaileei aurre egin zien filosofoetako bat izan zen, egoera kontrairaultzailearen larritasunaz jabetzen ez zela zirudien arren. Burokratek baztertuta eta akademikoki isolatuta, bere buruaz beste egin zuen 1979. urtean (oraindik argitu gabe dagoena).

Hurrengo lanean, 1971an idatzitakoa, Ilienkov-ek humanismoaren eta zientziaren arteko harremanaren inguruan hausnartuko du, batez ere zientzia sistema kapitalistaren menpe dagoen egoeran. Hau komunismoaren eraikuntzarekin lotzen du, eta berau lortzeko erabili beharreko bitartekoekin. Egun zientziaren menperakuntza Kapital monopolistari gero eta handiagoa da, Unibertsitateak (publikoak ere) oligarkia finantzariaren planei azpiratuz, bereziki konplexu militar-industrialari.

Berak adibide gisa AEBren bonbardaketa atomikoa Hiroshimaren gain edo germaniar nazien gas-ganberak ipintzen dituen arren, NATOren bonbardaketak uranio pobretuarekin Jugoslavia, Irak edo Libian, edo Estatu sionistarenak Palestinan eta Sirian, zibilen erailketa dronen bitartez Afganistan edo Yemenen, edo Ukrainiako erregimen faxistaren exekuzioek, argi uzten dute sarraski-metodo hauek iraganeko gauza ez direla, aitzitik, klase zapaltzaileen bitartekoen artean jarraitzen dute. Potentzia inperialisten arteko kontraesanak areagotzen ari diren honetan, areagotzen dira ere mundu osoa gatazka berri batera eramateko aukerak (hondamendi termo-nuklearra barne).

Irakurtzen jarraitu